scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia

Gutiérrez Goiria, Jorge,Herrera Herrrera, Andrés Fernando,Amiano Bonachea, María Iratxe,Labaien Egiguren, Irati,Malagón Zaldua, Eduardo,Martínez Martínez, Ignacio,Martínez Herrero, María José,Villena Camarero, Unai

Abstract

Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren finantzazioa izan du

Full text

Jorge Gutiérrez Goiria (zuzendaria) Andrés Fernando Herrera Iratxe Amiano Irati Labaien Eduardo Malagón Ignacio Martínez María José Martínez Unai Villena Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia Argitalpen hau Creative Commons-en lizentziapean dago. Baimena duzu lan hau kopiatu, banatu eta publikoki hedatzeko, betiere, kontuan hartuta lanaren kredituak adierazi behar dituzula, eta ezin duzula merkataritza-xedeetarako erabili. Ezin da lan honetatik eratorritako obrarik aldatu, eraldatu edo sortu. Lizentzia, osorik: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0 Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia Jorge Gutiérrez Goiria (zuzendaria), Andrés Fernando Herrera, Iratxe Amiano, Irati Labaien, Eduardo Malagón, Ignacio Martínez, María José Martínez, Unai Villena 2022 www.hegoa.ehu.eus UPV/EHU • Zubiria Etxea Eraikina Agirre Lehendakariaren etorbidea 81 • 48015 Bilbo Tel.: 94 601 70 91 • Faxa: 94 601 70 40 UPV/EHU • Carlos Santamaria Zentroa Elhuyar Plaza 2 • 20018 Donostia-San Sebastián Tel.: 943 01 74 64 • Faxa: 94 601 70 40 UPV/EHU • Arabako Campuseko Liburutegia Nieves Cano kalea 33 • 01006 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 01 42 87 • Faxa: 945 01 42 87 Euskerazko itzulpena: Bakun, S.L. Diseinua eta maketazioa Marra, S.L. ISBN: 978-84-16257-93-5 Azterlan honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiaren finantzazioa izan du. GIU 21/011 Ikerketa Taldearen Garapenerako eta Nazioarteko Lankidetzarako Politiken Koherentziari buruzko lanaren barruan dago (Hegoa Institutua, UPV/EHU). Talde erredaktoreak eskerrak eman nahi dizkie Koldo Uncetari, Idoye Zabalari eta Michel Sabalzari, ikerketa honen abiapuntu den talde-ibilbide osoan egindako ekarpenengatik. 3 Aurkibidea Irudien aurkibidea .................................................................................................................................................... 4 Taulen aurkibidea ..................................................................................................................................................... 4 1. Sarrera ......................................................................................................................................................................... 5 2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua ................................................. 8 2.1. Lankidetza deszentralizatuaren jatorria eta kontzeptua 9 2.2. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak 13 2.3. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren mugak 15 2.4. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren gaur egungo garrantzia 16 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida ............................................................................................................................... 19 3.1. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren egokitasuna 20 3.2. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren garrantzi kuantitatibo mugatua 21 3.3. Eragile inplikatuen eta lan-ildoen aniztasuna 23 3.4. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren tresnak 28 3.5. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren jarduera-sektoreak 33 3.6. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren orientazio geografikoa, funtsen banaketatik abiatuta 37 3.7. Koordinazioa garapenerako lankidetza deszentralizatuan 41 3.8. Kontuak ematea eta gardentasuna garapenerako lankidetza deszentralizatuan 44 4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak ............................................................................................... 47 5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak ............................................................ 52 6. Eranskina. GLDk GLO deszentralizatuari buruzko informazioa emateko erabiltzen dituen eragileak eta kodeak .................................................................. 58 Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 4 Irudien aurkibidea 1. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak 2015ean eta 2019an (milioika dolar, grant equivalent) 17 2. irudia. GLO deszentralizatua, erakunde bideratzaile motaren arabera (2019) 27 3. irudia. GLO deszentralizatua, tresnen arabera (2019) 32 4. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak sektoreen arabera, ikasleei egotzitako kostuak eta herrialde emaileetan errefuxiatuei ematen zaien laguntza kenduta 2019 36 5. irudia. GLO deszentralizatua kontinenteen arabera, ikasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak, eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) 39 6. irudia. GLO deszentralizatua herrialdeen sarrera-mailen arabera, kasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak, eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) 40 Taulen aurkibidea 1. taula. GLO fluxuak herrialde emaileen arabera 2019an 23 2. taula. Munduko GLO deszentralizatua, erakunde bideratzaile motaren arabera (2019) 26 3. taula. Munduko GLO deszentralizatua, tresna motaren arabera (2019) 29 4. taula. GLO deszentralizatua, GLB sektoreen arabera (2019) 34 1. Sarrera Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 6 Garapenerako nazioarteko lankidetza birplanteamendu betean dago parametro nagusiei dagokienez (helburuak, eragileak, tresnak…), arazo globalek zalantzan jartzen baitituzte lankidetza-sistema tradizionalaren oinarriak eta ikuspegia. 2030 Agenda, mugak dituen arren, anbizio handiko esparrua da lortu nahi diren helburuei dagokienez, eta aukera ematen du ingurumenean, gizartean eta ekonomian kutsu autosuntsitzailea duten dinamika globaletan aldaketak sustatzeko. Agenda horren helburuak handiak direnez, maila anitzeko ikuspegia izan behar dugu ezinbestean, eragile anitzekoa eta integrala, eta funtsezko faktore bihurtu behar dugu lankidetza. Hala ere, gaur egungo nazioarteko lankidetza-sistema ez da nahikoa eginkizun horretarako, eta alternatiba edo ikuspegi berriak behar dira arlo horretan aurrera egiteko. Modu apal baina gero eta handiagoan, lankidetzaeta elkartasun-harremanak horizontaltasun eta elkarrekikotasun handiagoz sustatzeko gai den praktika gisa planteatzen da garapenerako lankidetza deszentralizatua (GLD), hainbat eragile inplikatuz eta herritarrengandik hurbil dauden arazoei nahiz arazo sistemiko eta estrukturalei erantzunez, estatuz azpiko eremuetatik. Hala ere, badirudi praktika horiek askotan ez dutela beren potentziala aprobetxatzen, beren harremanen hedapenari dagokionez, edo beren gaitasun teknikoak partekatzeari dagokionez, eta sakon eraldatu den errealitate batek gainditutako eskemak erreproduzitzera mugatzen dira batzuetan. Horren harira, azterketa honen helburua da GLDren praktiketan nazioarteko ikuspegiarekin sakontzea, praktikan dituen ezaugarri nagusiak identifikatzeko eta dituen indarguneak eta potentzialtasunak aprobetxatu ahal izateko. Era berean, saiatu gara identifikatzen estatuko esparruek eredu bereiziak sortzen laguntzen duten eta praktika horiek nola lagun ditzaketen. Hala, kasu zehatzetan zentratuago dauden beste azterlan batzuk osatu nahi ditugu, ikuspegi orokorra eta konparatiboa emanez. Ikuspegi horrek, dituen mugekin jakina, giltzarri batzuk erakusten ditu praktika horietan aurrera egiteko. Horretarako, ikuspegi mistoa erabili dugu, kuantitatiboa eta kualitatiboa, hainbat iturri konbinatuta. Alde batetik, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) datuak aztertu ditugu, 2019. urtekoak (pandemiaren balizko eragin desitxuratzailearen aurretik), haien sailkapen nagusiak barne. Datu horien interesak, homogeneizazioagatik ikuspegi konparatua eman arren, ez ditu ezkutatzen, ordea, fenomeno hori aztertzeko mugak. Garapenerako 1. Sarrera 7 Laguntza Ofiziala (GLO) neurtzeko GLBren diseinua ez zen praktika horietan pentsatzen egin, eta, ikusiko dugun bezala, horrek zaildu egiten du oinarri horretatik abiatuta ondorio sendoak lortzea. Bestalde, lankidetza deszentralizatuari buruzko aurretiazko azterlanak aztertu ditugu, bai iturri akademikoenak bai nazioarteko erakundeenak, batez ere azterketa konparatiboei erreparatuz (Copsey eta Rowe, 2012; Fernández de Losada et al., 2013, 2018; Kania, 2020, 2021; ELGE, 2018, 2019; Pérez, 2018; Valmorbida, 2018; Dali et al., 2019). Bost herrialdetan sakondu dugu, dituzten garrantzi kuantitatiboa eta ibilbideak kontuan hartuta, ikuspegi hurbilagoa izateko: Alemania, Kanada, Espainia, Frantzia eta Belgika. Hegoa Institutuko (UPV/EHU) Nazioarteko Lankidetzarako eta Garapenerako Politiken Koherentziari buruzko ikerketa-taldearen ibilbide luzea jarraitzen du argitalpen honek. Esparru horretan, garapenerako lankidetza deszentralizatuari buruzko hainbat argitalpen daude (ikus, adibidez, Unceta et al., 2011, 2012, 2013; Gutiérrez-Goiria et al., 2012; Amiano et al., 2014; Labaien, 2014; Martínez, 2021; Martínez eta Venegas, 2016; Villena, 2021). 2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 9 Garapenerako lankidetza deszentralizatuak ibilbide ondo finkatua du dagoeneko nazioarteko lankidetzan, eta lankidetza modu berrietarantz eboluzionatzen joan da. Horren harira, ezaugarri bereizgarriak ditu lankidetza-mota horrek, bere potentzialtasunekin eta bere mugekin. 2.1. Lankidetza deszentralizatuaren jatorria eta kontzeptua Garapenerako lankidetza: haren hasierako planteamendutik 2030 Agendara Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen garapenerako nazioarteko lankidetza. Munduko leku askotan gabezia ugari zeudela ikusi zen, kontraste handia sortzen zutenak herrialde garatuen edo industrializatuen egoerarekin konparatuta. Hori zela eta, nazioarteko lankidetza-sistema sortu zen, nazioarteko erakunde ugarik (Nazio Batuen agentziekin hasi eta ELGEren Garapenerako Laguntza Batzordearekin buka) eta agentzia nazionalek osatua. Hala, pobrezia bezalako arazoak konponduko zirela espero zen, eta, aldi berean, herrialde batzuen eta besteen arteko tartea murriztu egingo zela. Esparru horretan, Garapenerako Laguntza Ofizialak, transferentzia-sistema gisa, eginkizun nagusia zuen, eta egiturazko aldaketak sustatzeko katalizatzaile gisa balioko zuela uste zen. Jakina denez, denbora igaro ahala ikusi zen arazoak askoz era konplexuagoak eta globalagoak zirela, eta konpontzetik urrun zeudela mundu mailako gabeziak eta desberdintasunak. Lehenik eta behin, proposatutako ereduak ez zituen aintzat hartzen interdependentzia ekonomiko eta finantzario globalaren gako nagusiak. Nazioarteko merkataritza, zor-arazoak edo atzerriko inbertsio-prozesuak eta haien funtzionatzeko moduak eta asimetriak, funtsezko baldintzatzaileak ziren garapen-prozesuetan. Geroago, hainbat arazo globaletan sakondu zuten korronte neoliberalek, eta, adibidez, finantzaaldakortasuna gehitu zieten aurreko arazoei. Arazo horien guztien ondorioek nabarmen gainditzen dituzte planteatutakoa bezalako lankidetza-sistema batek izan zitzakeen eraginak. Bigarrenik, joan den mendeko 70eko hamarkadaren hasieran, jada planteatzen zen errenta handieneko herrialdeen eredua jasanezina zela ingurumenari dagokionez (Meadows et al., 1972), eta, beraz, ezin zela unibertsalizatu. Horrek, jakina, planteatutako garapen-eredua errotik zalantzan jartzera eramango zuen, eredu hori berrikusi beharra baitzegoen jasangarria izan zedin. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 16 du jarraipena eta ebaluazioa egitea, bai eta ikastea ere. GLOren sistema tradizionalari dagokionez, gutxietsita egoten jarraitzen dute (ELGE, 2019), eta, kasu askotan, ekimen txikiak dira, kontabilizatzen ez direnak, nahiz eta tokiko mailan prozesu interesgarriak sor ditzaketen. Egiaztapen horretatik haratago, praktika horietan funtsen transferentzia ez da beste kasu batzuetan bezain garrantzitsua, eta, horrenbestez, beharrezkoa da beste jarraipen mota bat egitea. Alde horretatik, oraindik ez dago erregistratzeko proposamen alternatiborik, praktika egokiak identifikatzeko eta esperientziak errepikatzeko aukera emango lukeena. Hala ere, gero eta sare eta elkarte gehiagok biltzen dituzte horrelako praktikak, lankidetzaren ikuspegi zabal batetik (CGLU: Ciudades y Gobiernos Locales Unidos, Platforma: hirien eta eskualdeen europar koalizioa, Lankidetza Deszentralizatuaren Behatokia…). Potentzialtasunen kasuan bezala, muga horiek modu desberdinean emango dira kasuen eta praktika zehatzen arabera. Zenbait lekutan, adibidez, koordinaziometodoak ezarri dira, edo gardentasuneta jarraipen-tresna egokiak garatu dira arazo horiek murrizteko. Beste batzuetan, berriz, eragile gutxiago inplikatzen dituzte ekintzek, eta horrek ere lana errazten du. 2.4. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren gaur egungo garrantzia Fenomeno berria ez bada ere, badirudi GLD espazioa eta onarpena irabazten ari dela garapenerako lankidetza-jardueren esparruan. Horrek esan nahi du, halaber, sektorean aintzat hartzen ari dela eta pixkanaka instituzionalizatzen eta garrantzia hartzen ari dela, eta hori oso nabarmena da Espainiaren kasuan. Aipatutako testuinguruak berak, 2030 Agendak eta nazioarteko lankidetza-sistema birplanteatzeko beharrak, praktika alternatibo horien aukerak aztertzen laguntzen duela dirudi. Gero eta garrantzi handiago horren erakusgarri dira interes akademikoa bera eta hainbat erakunderen interesa, lankidetza deszentralizatuaren inguruko plataformak eta azterlanak bultzatzen ari baitira azken aldi honetan (Platforma, 2012; Fernández de Losada et al., 2013; ELGE, 2018, 2019). 2. Testuingurua: garapenerako lankidetza deszentralizatua 17 1. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak 2015ean eta 2019an (milioika dolar, grant equivalent) 975,49 218,72 370,17 390,96 345,93 63,59 135,84 85,75 62,57 76,68 64,27 34,99 40,69 21,60 33,65 18,46 20,31 169,50 20,20 12,63 5,05 3,34 0,12 - 0,03 0,92 3,33 1,52 0,09 0,01 - 0 200 400 600 800 1.000 1.200 1.400 1.600 1.800 Alemania Espainia Kanada Frantzia Belgika Suitza Italia Suedia Erresuma Batua Austria Emirerri Batuak Japonia Portugal Letonia Lituania Txekiar Errepublika 1.527,75 2015 2019 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Aurrekontu-alderdiei dagokienez, eta praktika horiek ez direla neurtzeko errazak kontuan hartuta, GLOrena bezalako adierazle erantsiek goranzko ibilbidea erakutsi Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 18 3 GLOren fluxuen kontabilizazioari dagokionez, hobekuntza bat gertatu da duela gutxi, eta hobekuntza horrek laguntza-funts itzulgarriei (emakida-baldintzetan dagoen zorra) eragiten die bereziki, dohaintza baliokidean neurtuak (grant equivalent). GLDren kasuan, oso mugatua da aldaketa horren eragina, baina, nolanahi ere, metrika berri horri jarraituko diogu. Esan beharra dago, halaber, analisirako garrantzi txikia duten arren, GLBkoak ez diren herrialde batzuk ere hartzen dituztela datuek (Arabiar Emirerri Batuak, esate baterako). dute azken urte hauetan, lehen aipatu bezala. 1. irudian praktika horien berri eman zuten herrialdeak ageri dira, bai eta 2015ean eta 2019an jasotako balioak ere, zeinetan 2.645 milioi dolarrera iritsi baitziren, ordainketa garbiak grant equivalent metrika berriaren arabera neurtuta 3. Laburbilduz, lehen hurbilketa batean ikusten dugu funtsak handitzeko joera dagoela (nahiz eta ez den kasu guztietan gertatzen), eta litekeena da, halaber, zenbait herrialdetan horren inguruko txostenik ez izatea, informaziorik ez dagoelako. 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 20 Aztertutako bibliografiatik eta GLBtik jasotako datuetatik abiatuta, funtsezko zenbait kontu aurkeztuko ditugu jarraian, lankidetza-mota horren praktikak hobeto ezagutzeko eta eztabaida edo ekintza-ildo berriak planteatzeko baliagarriak izan daitezkeenak. 3.1. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren egokitasuna GLDri buruzko eztabaida, batez ere GLD hori bere eragileetatik kanpo sortu denean, maizegi zehaztu izan da agregazio ikuspegitik begiratuta lankidetza-sistema ofizialari dagokionez. Hau da, batez ere gobernu zentralek bultzatutako nazioarteko lankidetza-prozesuei lankidetza horrek zer balio erantsi ematen zien aztertu da. Dimentsio kuantitatiboan ere jarri du arreta, tokiko eta eskualdeko gobernuek mobilizatutako GLOz kezkatuta. Bi hurbilketa horiek beharrezkoak badira ere, lankidetza deszentralizatuari buruzko eztabaidak ikuspegi horretan oinarritzeak ez zuen uzten lankidetza horrek egiaz egindako ekarpenaren balorazio zabalagoa eta errealitagoa egiten, nolabait, dituen ezaugarrietara egokitua. Belo horren presentziak desitxuratu egin du, inolaz ere, GLDk arazo globalei erantzuteko eta munduko pertsona guztientzako bizitzaren jasangarritasuna bermatuko duen bizikidetza-esparru globala artikulatzeko egiten dituen ekarpen nagusiak zein diren eta zein izan daitezkeen jakiteko ikuspegia. Hain zuzen, ikuspegi hori egokiagoa da lankidetza deszentralizatuaren egokitasuna baloratzeko orduan, erronka kolektiboak, nazioz gaindikoak eta elkarren mendekoak dituen mundu honetan, horiek ekintza kolektiboa eskatzen baitute. Hala, bada, maila anitzeko eragileak artikulatzeko beharra gero eta handiagoa den testuinguru batean sortu da GLD. Testuinguru horretan, gai globalen aurrean erantzukizuna partekatua, baina bereizia, izan dadin, aurrerapausoa egin behar du gizarte global osoak, bai eta tokiko eta eskualdeetako gobernuek ere. Tokiko eta eskualdeko gobernu horientzat GLD tresna guztiz egokia da arazo globalei eman beharreko erantzun asko bideratzeko. Duen izaerak, gainera, ezaugarri desberdinetatik abiatuta lan egiteko aukera ematen die; izan ere, egokitasun handiko lankidetza da, eta balio bereizgarria emateko potentzialtasun handia du, beste eragile batzuek ez dutena. Beste logika horizontalago batzuetatik eta elkarrekikotasun handiagotik lan egiteko aukeraz ari gara hain zuzen ere, gobernu zentralek eta erakunde aldeaniztunek bultzatutako Iparra-Hegoa lankidetza tradizionalaren aldean. 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 21 GLDren egokitasunari buruz hitz egiterakoan, esan behar da tokiko eta eskualdeko eragileek, lurraldearekin lotura handiagoa dutela. Gainera, esperientzia zabala dute nazioarteko lankidetza-prozesuetan giltzarri diren hainbat gaitan, hala nola, tokiko garapenean, erakundeen arteko laguntzan eta ikaskuntzan, gizarte zibileko erakundeei laguntzean edo lurraldeari lotutako politika publikoen kudeaketan, elementu batzuk bakarrik aipatzearren. Nabarmendu beharra dago, halaber, GLDk duen eginkizuna nazioarteko lankidetzasistema demokratizatzeko beharraren aurrean; izan ere, sistema horren izaera eta instituzionaltasuna boterea Ipar Globaleko herrialdeetan biltzen duten joera batzuen ondorio dira, eta, gainera, ikuspegi estatozentrikotik begiratuta. GLDk boterea demokratikoki zabaltzeko eta banatzeko zeregina izango du nazioarteko lankidetzasisteman, askotariko eragileak sartuta, ikuspegi desberdinekin eta nazioarteko lankidetza ulertzeko eta praktikan jartzeko modu desberdinekin. Lankidetza horrek erakutsi du gizarteen eta lurraldeen artean lotura solidarioak daudela tradizioz. Komeni da kontu hori ez ahaztea gaur egungo testuinguru kritikoan, krisi sistemikoa ezaugarri duen egoera honetan (Covid-19ak eragindako pandemia eta Ukrainako gerraren ondorioak azken adierazpenak); izan ere, tentsio handia ikusten dugu nazioarteko lankidetzaren joera sekuritario eta ekonomizistarantz, eta, seguru asko, horrek markatuko du agenda hurrengo urteetan. 3.2. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren garrantzi kuantitatibo mugatua Adierazi dugun bezala, GLOren zenbatekoa ez da analisiaren erdigunetzat hartu behar GLDren kasuan. Lehenik eta behin, haren garrantzi kuantitatiboa txikia da GLO globalaren esparruan. Gainera, duen izaeragatik, badirudi lankidetza horren interesa gehiago oinarritzen dela harremanak, parte-hartzea eta trukeak sortzean, edo aldaketa-prozesuak bultzatzean, eta hori askotan ez da zuzenean islatzen kudeatutako zenbatekoetan. Nolanahi ere, lankidetza horren ibilbidea, irismena eta konparatzeko aukerak kontuan hartuta, interesgarria da maila globalean eskuragarri dauden GLOren datuak behatzea. Horrela, fenomenoa dimentsionatu dezakegu, eta ezaugarri orokor batzuk azter ditzakegu. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 22 GLO deszentralizatuak nazioartean izan duen bilakaera aztertzeko, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE) Garapenerako Laguntza Batzordearen (GLB) Creditor Reporting System (CRS)4, datu-basera jo dugu. Datu base hau munduko iturri nagusia da arlo horretan, eta aukera ematen du herrialdeen eta haien erakunde deszentralizatuen artean konparazioak egiteko, irizpide homogeneoak erabiltzen baititu GLO ekimenen arabera erregistratzeko eta sailkatzeko5. CRS datu-basetik GLO deszentralizatuaren fluxuak ateratzeko, GLBk herrialde bakoitzaren barruan egindako eskualdeko eta tokiko erakundeen kodifikaziora jo dugu (eranskinean ageri dira kodifikazio horren xehetasunak). Lehen ikusitako hazkunde-joeratik haratago (1. irudia), esan behar da globalki hartutako GLOren gutxieneko zati bat direla funts horiek, hau da, 2019an guztizko GLOren % 1,75 eta aldebiko GLOren % 2,436. GLO deszentralizatua ematen duten herrialdeak bakarrik hartzen baditugu kontuan, ehuneko horiek guztizkoaren % 2,71ra eta aldebiko GLOren % 3,87ra igotzen dira (ikus 1. taula). Guztizko zenbatekoei dagokienez, Alemania nabarmentzen da argi eta garbi, guztizkoaren % 58 inguru hartzen baitzuen 2019an. Geroago ikusiko dugun bezala, herrialde horretara ikastera joaten diren atzerritarrentzako bekek eta egotzitako kostuek osatzen dituzte batez ere funts horiek. Espainia, Kanada, Frantzia eta Belgika dira hurrengo herrialdeak, eta, Alemaniarekin batera, mota horretako GLO funts guztien % 93 hartzen dute. Guztira, lankidetza-mota horren berri ematen duten 15 herrialde zeuden zerrendan 2019an (guztira 30 kide ditu GLBk). 4 Testuan aipatzen den informazioa errazago eskuratzeko, kasu honetan eta beste batzuetan, aipatutako datu-baseetara, atarietara eta helbideetara askatasunez iristeko moduko estekak daude dokumentu digitaleko testuan txertatuta, bibliografiaren ondoren ere zerrendatuta daudenak. Kasu horietan guztietan, estekek behar bezala funtzionatzen zuten 2022ko irailean. 5 CRS datu-baseak desberdintasunak ditu DAC 1 izeneko laguntza-fluxuen datu-basearekin, bigarren honek aukera ematen baitu herrialde bakoitzaren GLOren zifra ofiziala eta BPGrekiko duen ehunekoa lortzeko. Hala ere, Perezek dioen bezala (2018), CRS eta DAC 1 datubaseen arteko desberdintasun horiek pixkanaka gutxituz joan dira azken urteotan. 6 ELGEren (DAC1) datuen arabera, 2019an guztizko GLO 151.499 milioi dolarrekoa izan zen; horietatik 108.752 milioi dolar (grant equivalent) aldebiko GLO izan zen, eta gainerakoa alde anitzeko GLO. 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 23 1. taula. GLO fluxuak herrialde emaileen arabera 2019an GLO deszentralizatua (milioika US$, grant equivalent) GLO guztira (milioika US$, grant equivalent) GLO deszentralizatua/ GLO guztira (ehunekoa) Aldebiko GLO (milioika US$, grant equivalent) GLO deszentralizatua/ Aldebiko GLO (ehunekoa) Alemania 1.527,75 24.197,70 % 6,31 18.581,10 % 8,22 Espainia 370,17 2.943,50 % 12,58 1.037,09 % 35,69 Kanada 345,93 4.725,24 % 7,32 3.230,35 % 10,71 Frantzia 135,84 12.211,36 % 1,11 7.421,27 % 1,83 Belgika 76,68 2.174,57 % 3,53 1.133,11 % 6,77 Suitza 64,27 3.099,07 % 2,07 2.359,89 % 2,72 Italia 40,69 4.411,33 % 0,92 1.435,94 % 2,83 Suedia 33,65 5.205,24 % 0,65 3.468,90 % 0,97 Erresuma Batua 20,31 19.154,41 % 0,11 13.064,17 0,16 Austria 20,20 1.229,88 % 1,64 446,67 % 4,52 Arabiar Emirerri Batuak 5,05 2.240,01 % 0,23 2.128,36 % 0,24 Japonia 3,33 15.587,68 % 0,02 11.793,64 % 0,03 Portugal 1,52 410,47 % 0,37 146,45 % 1,04 Letonia 0,09 34,36 % 0,27 4,46 % 2,06 Lituania 0,01 67,67 % 0,01 12,01 % 0,06 Guztira 2.645,49 97.692,49 % 2,71 68.408,24 % 3,87 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Zenbateko globaletik haratago, eta herrialdeen eta haien populazioen tamainadesberdintasuna ikusita, interesgarria da GLO deszentralizatuaren garrantzi erlatiboa behatzea. Alde horretatik, Espainiaren kasua da, argi eta garbi, adierazgarriena, 2019an guztizkoaren % 12,58 hartu baitzuen, eta aldebiko GLOren % 35,69. Beheranzko hurrenkeran, Kanadako, Alemaniako eta Belgikako kasuak ere aipagarriak dira, GLO mota horren parte-hartze erlatiboagatik. 3.3. Eragile inplikatuen eta lan-ildoen aniztasuna Dagoeneko aipatu dugu, duen potentzialtasun gisa, GLDk askotariko eragileen jarduerak hitzartzeko duen gaitasuna, eragile anitzeko eta partaidetzako ikuspegiarekin. Aniztasun horren ideia ematen dute aztertutako kasuek. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 24 Hala, Alemanian, estatu federatuak eta udalerriak dira eragile nagusiak, tradizio luzea eta ikuspegi propioa baitute Hego globaleko eragileekin lankidetza-harremanak izateko garaian (Fernández de Losada et al., 2013). Eragile publikoez gain, gizarte zibileko erakundeek eta fundazioek osatzen dute Alemaniako garapenerako lankidetzaren eragile-sorta zabala, GGKEak (horien artean, eliza katolikoari eta protestanteari lotutako bi erakunde handi bana) eta fundazio politikoak barne hartuta (ELGE, 2021). Kasu honetan nabarmentzekoa da unibertsitateen eginkizuna, GLBren irizpideen arabera GLO gisa jasotzen diren funtsen % 97 bideratzen baitute. Espainian, lidergoa dute autonomia-erkidegoek finantzatzaile gisa (baina alde handiak daude haien artean). Nabarmentzekoak dira, halaber, aldundien edo hirien ekarpenak edo unibertsitateen ekarpen kualitatiboak. Bestalde, GGKEak dira funtsak bideratzeko bide nagusia, baina administrazioek berek, unibertsitateek edo bestelako erakundeek ere parte hartzen dute kanalizazioan eta exekuzioan. Belgika, oso gobernu deszentralizatua baitu, lankidetza deszentralizatuari laguntzeko sistema mistoaren adibidea da, inolaz ere. Alde batetik, lankidetza-mota hori babesten duen programa federala du, gobernuaren lehentasunen eta estrategiaren arabera. Bestalde, eskuarki malguagoak diren eskualde-programak ditu, lurraldearen espezifikotasuna aprobetxatzen dutenak herrialde eta gai jakin batzuekiko lotura historikoei jarraituz (Fernández de Losada et al., 2013). Ikusiko dugunez, askotariko eragileetan oinarritzen da bere jarduerak egiteko. Kanadaren kasuan, “nazioarteko udal-lankidetza” esamoldearekin izendatzen da lurralde-erakundeek garatutako nazioarteko lankidetza, eta Kanadako Udalerrien Federazioa (Fédération Canadienne des Municipalités, FCM) da solaskide nagusia udal-lankidetzarekin zerikusia duen guztian. Federazio horren helburua atzerriko herrialdeetako udal-gobernuei beren herritarren bizi kalitatea mantentzeko eta hobetzeko gaitasuna indartzen laguntzea da. FCM federazioan hiri handiek, herri txikiek eta landa-komunitateek hartzen dute parte, bai eta biztanleen % 90 baino gehiago ordezkatzen duten udalerrietako 20 probintziaeta lurralde-elkartek ere7. Hala ere, administrazio publiko deszentralizatutik haratago doa GLDri buruz duten ikuspegia, eta nazioarteko elkartasuneko erakundeetara eta elkarteetara zabaltzen da. Dali et al. (2019) egileek dioten bezala, toki espazio horietatik sustatzen den GLDk elkarrekikotasun logika batetik abiatuta ireki nahi du lankidetza. Frantziak, berriz, GLDri egiten zaizkion ekarpenak islatzean, bereizi egiten ditu eskualdeak (14 ziren 2019an), departamentuak (56 ziren 2019an), elkarte 7 Haren webgunetik, www.fcm.ca jasotako informazioa (2022ko iraila). 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 25 interkomunalak eta metropolitanoak (110 ziren 2019an) eta udalak edo udalerriak (860), eta azken horiek 100.000 biztanle baino gehiagokoen eta gutxiagokoen artean bereizten ditu. Datu horiek adierazi dituzten lurralde-kolektibitateen kopuruak gora egin du azken urteotan, bereziki 2018 eta 2019 bitartean (470 izatetik 1.040 izatera pasa da). GKEek presentzia handia dute jarduera horietan. GLO deszentralizatuaren funtsak mundu mailan bideratzen dituzten eragileen sailkapenari dagokionez, 2. taulak haien banakapena erakusten du GLBren datuen arabera. Kontuan hartu behar da, GLOren datuak direnez, hor ez direla sartu GGKEek kudeatutako funts pribatuak (Espainiakoa bezalako kasuetan, Garapenerako Erakundeen Koordinakundeko erakundeek funts pribatuak kudeatzen dituzte funts publikoen antzeko zenbatekoekin, eta azken horiek bakarrik kontabilizatzen dira GLO gisa). 2. taulan ikus daitekeenez, funtsen % 95 inguru hiru aukera nagusiren bidez bideratzen dira: unibertsitateak, GKEak (batez ere herrialde emailekoak) eta erakunde publikoak (horiek ere herrialde emailekoak). Gainerako funtsetan, ikusten da nazioarteko erakundeen bidez bideratzen dela proportzio txiki bat (% 1,57), eta horixe da lankidetza-mota hori lankidetza tradizionaletik bereizten duen ezaugarri bat. Bestalde, ez da batere ohikoa sektore pribatuaren (% 0,13) edo Aliantza Publiko-Pribatuen (% 0,08) bidez bideratzea, edo ez zaio GLO sistemari jakinarazten. Azkenik, deigarria da 93,61 milioi dolarreko zenbatekoa egotea “Beste batzuk” atalean, eta horrek kontabilizazioedo esleipen-arazo bat islatzen du, bereziki Espainiaren kasuan (93,61 milioi horietatik 85); izan ere, era askotako kasuak biltzen ditu hor, besteak beste, gizarte zibileko erakundeak, lankidetza-funtsak, erakundeak eta abar. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 32 3. irudia. GLO deszentralizatua, tresnen arabera (2019) % 100 % 80 % 60 % 40 % 20 % 10 % 30 % 50 % 70 % 90 % 0 Alemania Espainia Kanada Frantzia Belgika Aurrekontu-laguntza eta ekarpen orokorrak, ekarpen espezifikoak eta emaileen saskia. Proiektuak. Adituak eta bestelako laguntza teknikoak. Ikasleen bekak eta gastuak herrialde emaileetan. Beste item batzuetan sartu gabeko administrazio-gastuak. Bestelako dohaintzak (errefuxiatu-gastuak eta HerrGH barne). Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Kanadan ere nagusi dira errefuxiatuei eta asiloari lotutako tresnak (guztizkoaren % 53 baino gehiago), eta, ikasleen kostu egotziei batuta, % 61 baino gehiago dira. Proiektuek funtsen % 21,45 hartzen dute, eta laguntza teknikoek, % 9. Espainiaren kasuan, proiektuak dira nagusi argi eta garbi (ia % 80), eta, ondoren, “Bestelako dohaintzak” tresna dago; kasu honetan, ez da babes-kontuetan oinarritzen (% 1,56), lehen aipatutako H01 tresnan baizik (Garapenaren gaiari buruzko gizartesentsibilizazioa), % 11,30eko pisuarekin. Hemen sartzen dira GGKEek, erakunde publikoek eta beste eragile batzuek ezarritako askotariko jarduerak. Belgikako GLO deszentralizatuak proiektuak erabiltzen ditu tresna nagusi gisa, guztizkoaren ia erdia hartzen baitute horiek. Nabarmentzekoa da asko erabiltzen dela aurrekontuetarako edo ekarpenetarako laguntza orokorra, jarduera zehatzei hain loturik ez dagoen tresna, guztizkoaren % 34 baino gehiago baita. Flandriaren 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 33 kasuan erabiltzen da, eta gehiena (18 milioi 26tik) unibertsitateei laguntzeko izaten da, baina era askotako alde anitzeko ekarpenak ere jasotzen ditu (5,87 milioi), bai eta Belgikako GGKEei egiten zaizkienak ere (2,32 milioi). Gainerako tresnen artean, nahiko nabarmena da laguntza teknikoa, beste kasu batzuetan hutsala dena, guztizkoaren ia % 8 baita kasu honetan. Zenbateko txikiagoekin bada ere, Aurrekontu-laguntza tresna erabiltzen duen herrialde bakarra da (funtsen % 2,92). Kasu honetan, herritartasun globalerako hezkuntzara bideratutako ekimenek osatzen dute “Bestelako dohaintzak” atala (% 1,88). 3.5. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren jarduera-sektoreak Lehen ikusi dugun bezala, GLDk zenbait berezitasun ditu, eta horiek hainbat sektoretan lan egiteko potentzialtasuna isla dezakete. Hemen sartuko lirateke udalkudeaketarekin lotutako sektoreak eta askotan deszentralizatuak diren eskumenak, hala nola hezkuntza, garraioa, etxebizitza, hirigintza, etab. Oro har, espero da lankidetza deszentralizatua erabilgarria izatea deszentralizazio administratiboko prozesuetan, hainbat sektore har baititzake. Herritartasun globalerako hezkuntzaren esparruko ekintzak ere sektore interesgarria izan daitezke, praktika horiek herritarrengandik hurbil daudelako eta gizartearen parte-hartze zabala izan dezaketelako. Praktikan potentzialtasun horien aprobetxamendua egiaztatzeko, informazio agregaturen bat eskainiko dugu ondoren. Aurreko kasuetan bezala, eta dituen mugak kontuan hartuta, erabilgarria da GLBren GLOren ikuspegitik abiatzea, funtsezko sektore batzuen irudi bateratua eta konparagarria izateko. 4. taulan ikus daitekeen bezala, eta ekimenak sektoreka sailkatzeko GLBko talde handiei erreparatuta, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuek 1.887 milioi dolar baino gehiago hartzen dituzte (guztizkoaren % 71,35). Zenbateko hori Bigarren hezkuntzaren osteko jarduerek markatzen dute, guztizkoaren % 57,76 (kasu horretan, Alemaniak % 97 azaldu du). Gainerako epigrafeak, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuen barruan, guztizkoaren % 13,59 dira. Hor sartzen dira tradizioz lankidetzarekin eta oinarrizko zerbitzuekin lotutako sektoreak, hala nola Gobernua eta gizarte zibila, Osasuna, Bigarren hezkuntzaren ondokoa ez den hezkuntza edo Ura eta saneamendua. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 34 4. taula*. GLO deszentralizatua, GLB sektoreen arabera (2019) Sektoreak GLB sektoreen kodeak Milioika dolar (grant equivalent) Ehunekoa guztizkoarekiko Azpiegitura sozialak eta zerbitzuak 100 1.887,66 % 71,35 Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren hezkuntza eta ez zehaztua) 111, 112, 113 46,87 % 1,77 Bigarren hezkuntzaren ondokoa 114 1.528,01 % 57,76 Osasuna 121, 122, 123 77,68 % 2,94 Biztanleriari eta ugalketa-osasunari buruzko programak/politikak 130 21,29 % 0,80 Ur-hornidura eta saneamendua 140 43,76 % 1,65 Gobernua eta gizarte zibila 151, 152 145,28 % 5,49 Bestelako zerbitzu eta azpiegitura sozialak 160 24,77 % 0,94 Azpiegitura ekonomikoak eta zerbitzuak 200 15,74 % 0,59 Garraioa eta biltegiratzea, eta komunikazioak 210, 220 3,93 % 0,15 Energia sortkuntza, banaketa eta eraginkortasuna 231, 232, 234, 236 5,27 % 0,20 Bankueta finantza-zerbitzuak, enpresak eta bestelako zerbitzuak 240, 250 6,54 % 0,25 Ekoizpen-sektoreak 300: 311, 312, 313, 321, 322, 323, 331, 332 61,00 % 2,31 Sektore anitzekoak 400: 410, 430 221,11 % 8,36 Ondasunak hornitzeko laguntza eta programetarako laguntza orokorra 500: 510, 520, 530 3,77 % 0,14 Laguntza humanitarioa 700: 720, 730, 740 38,40 % 1,45 Emaileen administrazio-kostuak 910 38,88 % 1,47 Errefuxiatuei laguntza herrialde emailean 930 288,52 % 10,91 Zehaztu gabe / Sailkatu gabe 998 90,40 % 3,42 Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa 99820 62,57 % 2,37 Guztira 2.645,49 % 100,00 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). * Letra lodiz idatzitako lerroek multzokatutako sektore nagusiak jasotzen dituzte, letra lodiz nabarmendu gabeko kopuruak talde horietako kasu zehatz batzuk adierazten dituzte. 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 35 Herrialde emailean errefuxiatuei ematen zaien laguntza ere zehazten da, 288,52 milioirekin (guztizkoaren % 10,91). Jarduera honek kritikak jaso izan ditu, lehen aipatu dugun bezala. Sektore anitzeko ekimenek (% 8,36) ere zenbateko handia hartzen dute, ekoizpensektoreetara bideratutakoen aurretik. GLDren berezitasunetako bat, lehen ere aipatu duguna, herritarrekin egiten duen lana da, eta GLBren esparruan hori ez dago oso argi. Esan bezala, jarduera horiek “Bestelako dohaintzak” ataleko tresna gisa agertzen dira neurri batean, eta modu osoagoan “Zehaztu gabe/sailkatu gabe” atalean, sektoreen sailkapenean. Zehazki, 99820 kodea dute (Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa). Kode horrek gizarte-sentsibilizazioko H01 tresnarekin egindako jarduerak biltzen ditu batez ere, lehen aipatu bezala, baina baita beste batzuk ere proiektu gisa katalogatutako tresnekin (C01) edo, neurri txikiagoan, laguntza tekniko gisa edo ekarpen orokor gisa katalogatutakoekin ere. Guztira 62,57 milioi dira (guztizkoaren % 2,37). Azkenik, ekintza humanitarioaren presentzia txikia egiaztatu da (% 1,45), GLO globalen joeren aldean (% 14 GLBko herrialdeetan 2019an). Lankidetza deszentralizatuak baliabide mugatuak ditu eremu honetan jarduteko baina, gai honetan ere, bada eztabaidarik. Alde batera utzita ikasleei egotzitako kostuak, Bigarren hezkuntzaren ondoko sektorean kontabilizatuta, eta Errefuxiatuentzako laguntza herrialde emailean, gainerako sektoreen arabera funtsak nola banatzen diren adierazten digu ondoko irudiak (4. irudia). Jarduera-mota horietarako eredu ezagunagoa ageri da 4. irudian, askotariko sektoreekin, (Sektore anitzekoak) barne, baina nolabaiteko protagonismoa dute honako hauekin zerikusia dutenek ere: Gobernua eta gizarte zibila, Hezkuntza, Osasuna (biztanleria eta ugalketa-osasuna barne), Ekoizpen-sektoreak, Bestelako azpiegitura sozialak eta zerbitzuak, eta Ura eta saneamendua. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 36 4. irudia. GLO deszentralizatuaren fluxuak sektoreen arabera, ikasleei egotzitako kostuak eta herrialde emaileetan errefuxiatuei ematen zaien laguntza kenduta (2019) 847,98 miloi US$ Zehaztu gabe / Sailkatu gabe; % 3,28 Laguntza humanitarioa; % 4,53 Emaileen administraziokostuak; % 4,58 Azpiegitura ekonomikoak eta zerbitzuak; % 1,86 Ur-hornidura eta saneamendua; % 5,16 Sektore anitzekoak; % 23,34 Bestelako azpiegitura sozialak eta zerbitzuak; % 5,43 Gobernua eta gizarte zibila; % 17,13 Ekoizpen-sektoreak; % 7,19 Hezkuntza (oinarrizkoa, bigarren hezkuntza, bigarren hezkuntzaren ondokoa eta ez zehaztua); %10,95 Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa; % 7,38 Osasuna; % 9,16 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Herrialdeka, eta berriz ere irudi globalera itzuliz (beraz, ikasleen eta errefuxiatuen kontuak barne), alde handiak ageri dira. Alemanian, esate baterako, lehen aipatutako ikasleen kostu egotzien ondorioz, funtsen % 97 baino gehiago hartzen du hezkuntzasektoreak, eta tarte txikia uzten die beste alderdi batzuei. Kanadan, herrialde emailean errefuxiatuei ematen zaien laguntza da nagusi (% 53,35), eta, ondoren, sektore anitzeko fluxuak (% 20,70). Horietan sartzen dira, besteak beste, ikasleen kostuak eta bekak, “Sektore anitzekoak: hezkuntza eta gaikuntza” atalean sailkatuak. Azpiegitura sozialen eta zerbitzuen atalean (% 13,61), Gobernua eta gizarte zibilaren ekimenak nabarmentzen dira (% 14,72, guztizkoaren % 4,26), bai eta Osasunekoak ere 13,88 milioirekin (guztizkoaren % 4, eta hori % 5,67ra igotzen da Biztanleria eta Ugalketa-osasunaren politikak gehitzen bazaizkio). Beste kasu batzuetan gertatzen den bezala, ia ez dago lekurik Ekintza humanitarioarentzat (% 0,02), eta oso txikia da Herritartasun globalerako hezkuntzan islatutako lana ere (jarduera bakan batzuk, guztizkoaren % 0,34 osatzen dutenak). Espainian, Azpiegitura sozialak eta zerbitzuak dira nagusi (funtsen % 43,80). Horietan sartzen dira Gobernua eta gizarte zibilarekin, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 37 Urarekin lotutako jarduerak, ordena horretan. “Sektore anitzekoak” izenekoaren presentzia handiak (guztizkoaren % 24,39) adierazten du, halaber, izaera zabala dutela eta zaila dela proiektu asko sektore bakar batean sailkatzea. Nabarmentzekoa da “Garapenarekin lotutako arazoei buruzko sentsibilizazioa”, oso azpisektore adierazgarria baita; Espainiaren kasuan, % 11,97 da. Era berean, eta zenbateko txikiagoa izan arren (% 6,22), Laguntza humanitarioak presentzia nabarmena du, beste herrialde batzuetako GLO deszentralitatuan ageri dena baino handiagoa. Frantzian, bere tresnetan islatu den bezala, Errefuxiatuei herrialde emailean ematen zaien laguntza da nagusi (% 58), eta, ondoren, Azpiegitura sozialetarako eta zerbitzuetarako fluxuak (% 22). Horien artean nabarmentzen dira Ur-hornidurara eta saneamendura bideratutakoak (% 11,5). Lehen aipatu dugu 2005eko Oudin Santini legeak lurralde-kolektibitateek parte hartzeko ireki zuen lege-esparrua zenbait sektore jakinetan, hala nola, ura eta saneamendua, energia edo hondakinak. Hori da, adibidez, Parisko ingurabideko saneamendu-zerbitzu publikoa edo Ile de Franceko Uren Sindikatuaren kasua. Sektore espezifiko horietan jarduerek bilakaera desberdina izan dute 2006az geroztik; izan ere, hazkunde oso handiak izan dituzte Ura eta saneamenduan edo Energian, eta arrakasta txikiagoa, berriz, hondakinen kasuan. Garrantzitsua da egiaztatzea kolektibitateek beren funtsak modu desberdinean banatzen dituztela sektorearen arabera. Hala, errefuxiatuentzako funtsen % 80 Frantziako Gizarte Zibileko Erakundeen (GZE) bidez tramitatzen da, eta laguntza humanitarioa, berriz, tokiko gobernuek eta herrialde elkartuetako GZEek eta Frantziako GZEek kudeatzen dute. Bestalde, Frantzian herritartasun globalerako hezkuntzarako eta atzerriko proiektu-motako esku-hartzeetarako funtsen % 75 Frantziako GZEek garatzen dute. Belgikaren kasua interesgarria da bere fokalizazioagatik. Funtsak, batez ere, Azpiegitura sozialetarako eta zerbitzuetarako erabiltzen dira, eta nabarmentzekoak dira Osasunaren sektorea (funtsen % 27), sektore anitzetarako erabilera (%25,7), eta, azkenik, Ekoizpen-sektoreak, bereziki Nekazaritza (funtsen % 11,5). Sektore nagusi batzuk aurkitzen ditugun kasu bakanetakoa da. Sektorerik esleitu gabeko funtsen artean, herritartasun globalerako hezkuntzako zenbait jarduera aurki daitezke, 1,44 milioi guztira (% 1,88). 3.6. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren orientazio geografikoa, funtsen banaketatik abiatuta Kontu geografikoa GLDren arazoetako batekin lotu izan da tradizioz, eta sakabanatzemaila handia leporatu ohi zaio. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 38 Egia esan, ez dago argi lankidetza hori tradizionala baino sakabanatuagoa denik, ezta hori oztopoa denik ere. Kasu askotan, epe luzerako harremanak mantentzen dira, denboran irauten duten kokalekuekin, eta erakunde finantzatzaile deszentralizatuen plangintzek ere, eta GKEek berek, jarraipena ematen diete ekintzei. Gai horretan, beste batzuetan baino gehiago, ikusiko dugu GLOren ohiko ikuspegia eta haren kontabilizazioa ez direla oso erabilgarriak azterketarako, baina informazio interesgarria ematen dute herrialde batzuei dagokienez. Lehenik eta behin, esan behar da GLBk jasotzen dituen GLO funts deszentralizatu gehienek ez dutela berez kanpo-helbururik, baizik eta herrialde emailean gauzatzen direla, Kaniak (2020) barne lankidetza deszentralizatu gisa sailkatzen duenaren barruan. Lankidetza horretan beren herritarrei zuzentzen zaizkie agente finantzatzaileak, edo herrialde elkartuetakoei, baina gastuak beren lurraldean izanda (bekak, etab.). Hala, 2019an, funtsen % 73 gai horiekin lotuta zeuden: errenta ertaineko eta txikiko herrialdeetako ikasleak herrialde emaileetako unibertsitateetan; herrialde emailean errefuxiatutako pertsonak; herritartasun globalerako hezkuntzaekimenak; eta administrazio-kostuak (3. taula). Azken batean, funtsen % 27 baino zertxobait gutxiago izan zen aztertutako urtean errenta ertain eta txikiko herrialdeetara egindako transferentzia9. Alemaniako kasuaren eragin distortsionatzailea kontuan hartuta ere, deigarria da proportzio hori, eta badirudi indartu egiten duela GLO kontabilizatzeko sistemak berak eta haren ikuskerak ez dietela erantzuten lankidetzamota horren premiei eta logikari. Erabilera zehatzei dagokienez, ikasleek markatzen dituzte horiek ere, haien kostuak GLO gisa egotzi baitira. GLBren datuek jatorrizko herrialdea kontabilizatzen dute funtsen helmuga gisa, eta, horregatik, Asia da xede nagusia, eta Txina eta India dira hartzaile nagusiak (munduko GLO deszentralizatuaren guztizko funtsen % 17,63 hartzen dute horiek biek). Azterketa batean sakontzeko, erabaki da kanpo uztea ikasleei egotzitako kostuak, herrialde emailean errefuxiatuekin lotutakoak eta geografikoki zehaztu ez direnak. Horrenbestez, praktikan, guztizko funtsen % 21 baino pixka bat gutxiago zertarako erabiliko den aztertu da (5. irudia). 9 % 27 horren barruan sartzen da Langile adituen eta beste laguntza tekniko batzuen partida. Duen eragina eta balorazioa alde batera utzita, herrialde emaileko langileei egiten zaizkien ordainketak dira neurri handi batean, eta, horrenbestez, transferentzien kopurua are txikiagoa izan liteke. 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 39 5. irudia. GLO deszentralizatua kontinenteen arabera, ikasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak, eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) Europa; % 3,18 Ozeania; % 0,02 Amerika; % 28,01 546,43 milioi dolar Asia; % 19,26 Afrika; % 49,54 Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Ikus daitekeenez, Afrika da, dugun informazioaren arabera, funtsen hartzaile nagusia (horien ia % 80 Saharaz hegoaldeko Afrikari dagozkio), ondoren Amerika (Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika eta Karibe artean antzera banatzen dira) eta Asia. Europa (eta Ozeaniako zenbateko puntual bat) hondarreko hartzaileak dira. Helmugei sarrera-mailaren arabera erreparatzen badiegu, eta ikasleentzako eta errefuxiatuentzako funtsak eta esleitu gabekoak edo informaziorik gabekoak bereizi ondoren, ikusiko dugu banaketa horretan funtsak errenta txikiko herrialdeetara bideratzen direla lehenik, eta, ondoren, diru-sarrera ertain-txikikoetara, eta, azkenik, diru-sarrera ertain-handikoetara. Nolanahi ere, herrialde hartzaileen diru-sarreren arabera aurkitu ezin diren funtsen proportzio handiak baldintzatzen ditu datu horiek. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 40 6. irudia. GLO deszentralizatua herrialdeen sarrera-mailen arabera, kasleei egotzitako kostuak, errefuxiatuenak eta geografikoki esleitu gabeko funtsak kenduta (2019) Diru-sarrera ertainhandiak; % 23 Diru-sarrera txikiak; % 40 Diru-sarrera ertaintxikiak; % 37 466,07 milioi dolar Iturria: egileek sortua, ELGEren CRS-GLB datu-basetik abiatuta (2022). Laginean jasotako herrialdeen kasuan, banaketa geografikoari erreparatzen badiogu, lehenik eta behin, ikusiko dugu, ikasleei eta errefuxiatuei egotzitako kostuekin eta zehaztu gabekoekin loturiko GLO baztertzen badugu, Alemaniaren kasuak ez duela inolako interesik eskaintzen (guztizkoaren %1,65 baino ez litzateke geratuko). Gainerako kasuetan (Belgika, Espainia, Frantzia, Kanada), geografikoki aurkitu ezin diren funtsen proportzio handia egiaztatu da lehendabizi. Belgikako eta Espainiako guztizko funtsen % 42-43 artean daude horiek, % 60ra iristen dira Frantzian, eta % 73 baino gehiago dira Kanadan, azken bi kasu horietan babesaren/asiloaren arloko lana nagusitzearen ondorioz. Ehuneko horiek kontuan hartuta, pentsa daiteke informazio hori hobetu beharra dagoela, bai eta neurtzeko modu horien logika bera ere. Geroago itzuliko gara gai horretara. Geografikoki koka daitekeen zatian, herrialdeen kanpo-harremanekin eta harreman historikoekin lotuta daude funtsen erabilera nagusiak. Hala, Espainiaren kasuan, Latinoamerikako herrialdeak daude, Maroko edo Palestina bezalako beste batzuekin batera, nahiz eta Saharaz hegoaldeko Afrikara funtsen proportzio handia bideratzen den. Frantzian eta Belgikan argia da Saharaz hegoaldeko Afrikaren nagusitasuna (guztizkoaren % 21 eta % 45, hurrenez hurren), haren lehentasunei eta plangintzari erantzunez. Kanadaren kasuan ere Afrika da hartzaile nagusia (% 14,43; kopuru hori handia da hartzaile jakinik gabeko funtsen ehuneko handia dela eta). Funtsen 3. Munduko lankidetza deszentralizatua: ikusitako zenbait ezaugarri eta eztabaida 41 sakabanatze-mailaren adierazle gisa, lehenengo 10 herrialde hartzaileek ehuneko handi samarrak dituzte Belgikan edo Espainian, funtsen % 39 eta % 32 baino gehiago biltzen baitituzte, hurrenez hurren. Frantziaren kasuan, % 20ra jaisten da ehunekoa, eta % 6tik beherakoa da Kanadan (kontuan izan ehuneko horiek guztizko funtsen gainean kalkulatu direla, eta funts horien zati handi bat eskualde mailakoa edo zehaztu gabea dela). 3.7. Koordinazioa garapenerako lankidetza deszentralizatuan Nolabaiteko koordinazio-maila lortzeko kezka komuna da lankidetza deszentralizatuan. Arazo hori bereziki garrantzitsua da gaur egungo testuinguruan, erronka globalek eragile eta maila anitzeko ikuspegia eskatzen baitute. Horrela, administrazioko beste maila batzuk eta toki edo sektore desberdinetan jarduera komunak izan ditzaketen beste erakunde batzuk kontuan hartuko dituen praktika garatu nahi da, praktiken arteko osagarritasunerantz aurrera egiteko. Ildo horretatik doaz ELGEren GLBren parekideen berrikusketak (Peer Review) metodoaren gomendio batzuk aztertutako herrialdeetan. Kanadaren kasuan, 2003an, “koherentziari” buruzko eranskin berezi bat sartu zen, eta nazioarteko lankidetzarako elkarte bat sortu zela nabarmendu zuen, Kanadan lankidetzaz arduratzen diren 44 sailen eta agentzien arteko koordinazioa hobetu ahal izateko (elge, 2003). Alemaniarako parekideen azken azterketan (ELGE, 2021) adierazi da, halaber, hobetzeko tarte handia dagoela Alemaniako lankidetza-eragileen arteko koordinazioan (GZE, estatu federatuak, udalerriak, gobernu federala), esperientzia eta elkarteak aprobetxatzeko eta praktikak hobetu ahal izateko. Azken finean, dagoeneko lokalizatua dagoen kontua da, hainbat arazo sor ditzakeena eta berrikusi egin behar dena, Belgikako kasuan aipatzen den bezala (Waeterloos and Renard, 2013). Gai horiei heltzeko, koordinazio-moduak askotarikoak dira aztertutako kasuetan. Ekimen horiek formalizazio-maila desberdinetan kokatzen dira, eragile instituzionalak eta gizarte zibilekoak barne hartuta. Batzuetan, gobernu-maila desberdinak dituzten koordinazio-organoak aurreikusi dira, gainjartzeak saihesteko eta gaitasun espezifikoak neurri hoberenean erabiltzeko. Esate baterako, Espainiako Lurralde arteko Batzordea, Alemaniako Gobernuaren Garapenerako Lankidetza Batzordea eta estatu federatuak (Bund-Länder-Ausschuss Entwicklungszusammenarbeit), edo Frantziako Lankidetza Deszentralizaturako Batzorde Nazionala (Commission Nationale de la Coopération Décentralisée). Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 48 Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren egokitasunari eta izaerari buruz Lehenik eta behin, garapenerako lankidetza deszentralizatuari dagokionez, hainbat herrialdetan dagoen errealitate finkatua eta aktiboa dela azpimarratu behar dugu. Potentzial handiko praktika da, eskualdeetako eta tokiko eragileen esperientzian oinarritua, funtsezko gaiekin eta gaitasunekin, eta gizarteen eta lurraldeen artean lotura solidarioak bideratzen dituen ibilbidea du. Gainera, lankidetza deszentralizatua egokia da nazioarteko lankidetza-sistemaren nondik-norakoak eta irismena zabaltzeko. Praktika horiek lagungarriak izan daitezke sistema hori pixkanaka-pixkanaka demokratizatzeko, eragile berriak sartuta eta logika geoestrategikoek edo sekuritarioek hainbeste baldintzatuko ez duten agenda finkatzen lagunduz. Aldi berean, adostutako definiziorik edo mugaketarik ez duen lankidetza da, eta bere potentzial nagusia ez da kuantitatiboa, baizik eta erlazio eta logika horizontalagoetan adierazten da, eta funtsezko eginkizuna du gizarte zibilarentzat. Horrenbestez, dituen potentzialtasunak ahalik eta hobekien zabaltzeko modua bilatzen ari da oraindik ere lankidetza hori. GLOn oinarritutako lankidetza deszentralizatuaren neurketari eta jarraipenari buruz Ikusi dugunez, lankidetza deszentralizatua “neurtzeko” modua Garapenerako Laguntza Ofizialetik abiatzen da askotan. Alde horretatik, GLBren GLOen datuak berrikusteak agerian utzi du, lehenik eta behin, lankidetza horren garrantzi kuantitatibo txikia. Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea sistema hori, transferentzietan oinarritua eta Iparralde-Hegoalde izaera nabarmena duena, ez dela oso egokia lankidetza deszentralizatuaren fenomenoa ulertzeko eta neurtzeko (antzeko zerbait gertatzen da beste praktika batzuekin, hala nola Hegoalde-Hegoalde Lankidetzarekin). Hala, datu horiek erabiltzeak aukera eman digu lankidetza deszentralizatuaren jarraipena eta konparazioa egiteko, baina zenbait inplikazio negatibo izan ditu. Batetik, Espainiakoa bezalako kasuak ikusi ditugu, non GLOren datuak (muga batzuekin) lankidetza deszentralizatuko jardueren isla onak diren. Hala ere, batez ere 4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak 49 Alemanian, Kanadan edo Frantzian, ikasleen kostuen egozpenak eta errefuxiatuekin lotutako jarduerek erabat desitxuratzen dute datuen interpretazio orokorra. Hala, lankidetza deszentralizatua GLOren bidez neurtzeak eta aztertzeak proiektatzen duen lankidetza horren profilak ez du inolako zerikusirik tokiko eta eskualdeetako gobernuek nazioarteko lankidetzaeta elkartasun-politikei dagokienez dituzten ezaugarriekin eta kezkekin. Bestalde, izaera kualitatiboko fenomeno bat gutxiestearekin lotutako arazo bat ere badugu; fenomeno horren adierazpen nagusietako asko (lankidetza teknikoa, elkarrizketa politikoa, lurralde-artikulazioa, elkarrekiko ikaskuntza...) ezin baitira kalkulatu berekin dakarten finantza-baliabideen eskualdatzetik abiatuta, baliabide horiek beti egongo baitira benetako trukearen oso azpitik. Horri gehitu behar zaizkio esparru horretan ekarpen ez-ofizialekin egindako jarduerak (hala nola GGKEen funts pribatuak, tokiko ekarpenak...). Hala ere, hori ez da islatzen lankidetza deszentralizatua GLOren fluxuen bidez aztertzen dugunean. Ez dugu, inolaz ere, planteatzen finantzaketa ez dela garrantzitsua lankidetza deszentralizaturako, adierazi nahi duguna da lankidetza hori ezin dela finantzaketa horretara murriztu, duen zeregina gutxiestea baitakar horrek. GLBren informazioak aurrekontuetako datuak eta intereseko sailkapenak homogeneizatzeko eta biltzeko gaitasunari eusten badio ere, lankidetza deszentralizatua aztertzeko aprobetxatzeak erreforma garrantzitsua eskatuko luke zenbait alderditan. Beraz, lankidetza deszentralizatuari merezi duen garrantzia emateko, eta nazioarteko lankidetza-sistema eraldatzeko eta demokratizatzeko egin dezakeen ekarpena aprobetxatzeko, beharrezkoa da GLOn gehiegi zentratua dagoen hurbilketa hori gaindituz joatea. Hori dela eta, lankidetza deszentralizatuaren izaerari hobeto egokituko zaion jarraipenedo informazio-sistema bat eratu behar dugu, eta, horretarako, oso baliagarria izan liteke Hegoalde-Hegoalde lankidetzak gai horri buruz egiten duen hausnarketa oro. Behatutako eragileei, praktikei eta helmugei buruz Eragileei dagokienez, aniztasun handia dago. Hor sartzen dira, batez ere, administrazioa bera (estatuz azpiko maila desberdinetan), gizarte zibileko erakundeak (batez ere GGKEak) edo unibertsitateak. Oso garrantzi txikia du nazioarteko erakundeen presentziak eta ekoizpen-sektore pribatuarenak. Nolanahi ere, alde handiak daude herrialdeen artean, eta, beraz, interesgarria litzateke eragileak sartzeko Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 50 aukerak aztertzea, toki batzuetako eta besteetako esperientzietatik abiatuta. Bereziki interesgarria izan daiteke Hegoaldeko herrialdeetako erakundeak eta GGKEak gehiago barneratzea eta ikusaraztea ekintza nagusiak gauzatzen dituzten eragile gisa, askotan ez baitira behar bezala aintzat hartzen. Lankidetza deszentralizatuko tresnei eta praktikei dagokienez, askotan senidetzeharremanetan izaten dute jatorria, eta jarduera-maila desberdinak dituzte harreman horiek. Ohikoa da, halaber, gizarte zibilean edo erakunde erlijiosoetan izatea jatorria, eta instituzionalizatzen joatea. Praktika horiek, sare eta aliantza estrategikoetan egiten diren lanekin batera, zailak dira multzokatzen eta, batzuetan, neurtzen, elementu kualitatiboak dituztelako, edo ezagutza trukatzea dakartelako. Beraz, ezagutza horiek ez dira erraz kuantifikatzen, baina erreplika litezke. Zenbait praktika eztabaidagarri alde batera utzita, hala nola ikasleei egotzitako edo errefuxiatuen kostuak, ohikoena da proiektuen bidez lan egitea, aldez aurretik ezarritako planarekin eta aurrekontuarekin. Kasu askotan praktika egokia izan arren, beste aukera malguago batzuk gutxi aztertu direla dirudi, hala nola aurrekontulaguntza (Belgikan, adibidez, bai erabiltzen dena) edo laguntza teknikoaren potentzialtasuna. Zenbait praktika, hala nola Frantziako udalerriek uraren kasuan egiten dutena, azter litezke haien aukerak ikusteko. Jarduera-sektoreak nahiz lan egiten den herrialdeak, kasu bakoitzeko esperientzien eta kasuan kasuko herrialdeekiko aurrez dituzten harremanen baitan daude. Oro har, ez da halako kontzentraziorik ikusten zentzu horretan, baina badira praktika interesgarri batzuk, hala nola Belgikaren kasua, osasunean edo ekoizpen-sektore batzuetan ardaztua, eta herrialde gutxi batzuetan, afrikarrak batez ere. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren ezaugarri bereizgarrietako bat da herritartasun globalerako hezkuntzan lan egitearen aldeko apustua. Alde horretatik, GLBren datuek ehuneko oso txikia erakusten dute, baina alde handiak daude herrialdeen artean, eta Espainia da kasurik esanguratsuena. Esan behar da GGKEekin oso zuzenean lotuta dagoela lan hori, eta GGKE horiek egiten dituzten jarduerak biltzea zailagoa dela; izan ere, bideratzen dituzten funts publikoekin batera (GLO gisa agertzen direnak), baliabide pribatuak ere erabiltzen dituzte (batez ere herritarrenak), eta haien jarraipena egitea zailagoa da. Horren harira, badirudi beharrezkoa dela GGKEen eta estatuz azpiko erakundeen arteko harreman-mekanismoetan aurrera egitea lankidetza-mota horretan, finantziazio-moduetatik datuak biltzea edo ebaluatzea erraztu dezaketen alderdietan, epe luzeko harremanak bultzatuz. Ildo horretatik, kasu guztietan ikusten dira 4. Ondorioak eta etorkizuneko ildoak 51 GGKEen taldeak, sare zabalak osatzen dituztenak, baina erakundeekiko harremanak era askotakoak izaten dira, eta batzuetan ez dira oso instituzionalizatuak izaten. Alemaniaren kasuan, esate baterako, ministerioaren webguneak GGKEen jarduerei buruzko datuak biltzen ditu, beste iturri ofizial batzuekin batera, eta hori praktika interesgarria izan daiteke. Estatu mailan egiten diren koordinazio-ahaleginak ohikoak dira aztertutako kasuetan, normalean gizarte zibilaren eta alderdi instituzionalaren artean bereiztuta, baina erlazioekin kasuen arabera. Kontuak emateko ahaleginak ere ohikoak eta gero eta handiagoak dira, eta badira atariak jarduera horiei buruz gero eta informazio handiagoa ematen dutenak. Ikuspegi zabal batetik, badirudi oraindik ez dela behar bezala aprobetxatzen hiriekin (CGLU) edo eskualdeekin (Platforma) lotutako plataformen potentziala, praktikak partekatzeko edo praktika horiek modu kooperatiboan neurtzeko eta zabaltzeko moduak proposatzeko. Mugak, etorkizunean aztertzeko eta aurrera egiteko ildoak Azterlanak 5 kasu adierazgarri hautatu ditu, baina, zalantzarik gabe, ibilbide eta praktika interesgarriak dituzten beste kasu batzuetara zabal daiteke (Italia, Suitza…). Testuan zehar behin eta berriz errepikatu den kontua honakoa da: GLBren GLO sistemaren eta lankidetza deszentralizatuko praktiken arteko elkarrekikotasunik eza. Nahiz eta Espainiakoa bezalako kasuetan (ziur aski, lagineko garrantzitsuena, bere dimentsioagatik eta instituzionalizazioagatik) tresna hori ondo aprobetxatzen den, egia esan, oso zaila eta osatu gabea da bide horretatik aztertzea lankidetza deszentralizatua nazioartean. Etorkizuneko azterketei begira, elkarrizketak edo kasuazterketak bezalako teknikekin sakondu beharko litzateke, eta epe luzerako helburu gisa, interesgarria izango litzateke informatzeko eta neurtzeko modu estandarizatuak proposatzeko ahalegina egitea; besteak bete, kontuan hartu beharko lirateke harremanak, truke teknikoak, sareak eta baita finantzazioari hain lotuta ez dauden beste praktika batzuei lotutako tresnak ere. Oro har, nabari da sektore honetako praktikek hobetzeko ibilbidea dutela oraindik, eta dituen potentzialtasunak ez direla erabat hedatzen. Beste ingurune batzuetako praktikak hobeto ezagutzeak, edo praktika egokiak hainbat mailatan trukatzeak (lege mailan, tresnei, eragileei eta abarri dagokienez) aurrerapen-ildo onak ekar litzake etorkizunerako. 5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak 5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak 53 Bibliografia Amiano, Iratxe, Gutiérrez-Goiria, Jorge eta Villena, Unai (2014): Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuan: Euskal Autonomia Erkidegoko kasua, Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 91, 5-20. Campbell, Bonnie, eta Hatcher, Pascale (2004): Existe-t-il encore une place pour la coopération bilatérale? Réflexions à partir de l’expérience canadienne. Revue Tiers Monde, 3, 665-687. Copsey, Nathaniel, eta Rowe, Carolyne (2012): Estudio de las competencias, la financiación y las medidas tomadas por los entes locales y regionales en materia de desarrollo internacional, Eskualdeetako Lantaldea/Aston Centre for Europe. Dali, Chantale, Fall, Marie, eta Jean-Jacques, Gérard (2019): La coopérative internationale. Des collectivités territoriales: regards croisés France/Canada, Revue Organisations & territoires, 28 (1), 1-12. ELGE (2003): Development Co-operation Reviews of Canada, ELGE. ELGE (2018): Reshaping Decentralized Development Cooperation: The Key Role of Cities and Regions for the 2030 Agenda, Paris, OECD Publishing. ELGE (2019): Decentralised development cooperation. Unlocking the potential of cities and regions, OECD development policy papers, 22. zk. ELGE (2021): OECD Development Co-operation Peer Reviews: Germany 2021, ELGE. Fernández de Losada, Agustí, Barceló, Marga, eta Rebowka, Katia (2013): Study on capitalisation of European decentralised cooperation experiences. Final report, European Union. Fernández de Losada, Agustí, eta Calvete, Anna (2018): Decentralised cooperation to achieve the 2030 Agenda: Towards a new generation of multi-stakeholder partnerships, Conference of Peripheral Maritime Regions (CPMR) & PLATFORMA, Brussels, BE. Galante, Raffaela, Rodríguez, Rocío, Martínez Osés, Pablo José, eta Martínez, Ignacio (2020): Guía de cooperación descentralizada para cargos electos, Bartzelonako Aldundia. Gutiérrez-Goiria, Jorge, Villena, Unai eta Malagón, Eduardo. (2012): ¿Nuevas prácticas o réplica a otra escala? La cooperación descentralizada y su especificidad desde el caso del País Vasco, Revista de Economía Crítica, 14, 37-62. Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 54 Kania, Magdalena (2020): Modalities and principles of decentralized cooperation of sub-state governments in Europe, en F. Bandeira, J. Casqueira Cardoso, G. Jolluskin, C. Ramos, eta I. Silva (Eds.), Leituras em ação humanitária e cooperação para o desenvolvimento - Readings in humanitarian action and cooperation for development (2. libur., 305–321 orrialdeak). Publicaçoes Fundaçao Fernando Pessoa. Kania, Magdalena (2021): Sub-state governments as rising stakeholders in development cooperation. The added value of regional governments in the light of debates on effectiveness in development, The European Journal of Development Research, 33(3) libur., 604-625. Labaien, Irati (2014): La Cooperación al Desarrollo de las Comunidades Autónomas del Estado español: relevancia, alcance y aportación específica, Doktore tesia, Hegoa Institutua, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Maier, Kerstin (2012): La cooperación descentralizada en Alemania, Claves para el desarrollo 2012/10, Cátedra de Cooperación Internacional y con Iberoamérica. Martínez, Ignacio (2021): Nuevos horizontes para la cooperación internacional. Una mirada a la cooperación descentralizada a través del caso vasco, Ed. Tirant lo Blanch, Valentzia. Martínez, Ignacio eta Sanahuja, José Antonio (coords.) (2012): Eficacia de la ayuda y división del trabajo: retos para la Cooperación Descentralizada española. Madril: ICEI eta CEIPAZ. Martinez, María José, eta Venegas, Enrique (2016): La política de cooperación al desarrollo del Gobierno de Canarias: Un análisis de su gestión en las últimas décadas, Hegoako Lan koadernoak, 70, 1-66. Meadows, Donella H., Meadows, Dennis L., Randers, Jorden, eta Behrens, William W. (1972): Los límites del crecimiento, Fondo de Cultura Económica, México D.F. Pérez, Aitor (2018): La ayuda internacional de gobiernos subnacionales y el caso particular de España, Documentos de trabajo Real Instituto Elcano 3/2018. Platforma (2012): Development effectiveness at the local and regional level. Fostering synergies between local and regional governments and the EU in the post-Busan era. Rossiter, Jack eta Hares, Susannah (2022): German Aid to Education. Good for Development or Good for Germany?, Center for Global Development. Unceta, Koldo, Gutiérrez, Jorge, Labaien, Irati, Martínez, María José, Malagón, Eduardo, Sabalza, Michel, Villena, Unai eta Zabala, Idoye (2011): La cooperación 5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak 55 al desarrollo descentralizada: una propuesta metodológica para su análisis y evaluación. Hegoa (UPV/EHU). Unceta, Koldo, Amiano, Iratxe, Gutiérrez, Jorge, Labaien, Irati, Martínez, María José, Malagón, Eduardo, Sabalza, Michel, Villena, Unai eta Zabala, Idoye (2012): 25 años de cooperación al desarrollo en Euskadi. La política de las instituciones públicas y el sistema vasco de cooperación, Hegoa (UPV/EHU). Unceta, Koldo, Amiano, Iratxe, Gutiérrez, Jorge, Labaien, Irati, Martínez, María José, Sabalza, Michel, Villena, Unai eta Zabala, Idoye (2013): La Cooperación al Desarrollo de base local en Euskadi, Euskal Fondoa eta Hegoa (UPV/EHU). Unceta, Koldo, Martínez, Ignacio, eta Gutiérrez-Goiria, Jorge (2021): De la cooperación para el desarrollo a la cooperación para la convivencia global. Un análisis de la crisis de la cooperación desde la crisis del desarrollo, Cuadernos de Trabajo de Hegoa, 86, 1-88. Valmorbida, Antonella (2018): The European Decentralised Cooperation. Acting for development engaging local authorities and civil society, Euroclio études et documents, Peter Lang. Villena, Unai (2021): La transparencia en las políticas de cooperación al desarrollo: el papel de los sistemas de información en el caso de la comunidad autónoma de Euskadi (2008-2018), Doktore tesia, Hegoa Institutua, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Waeterloos, Evert, eta Renard, Robrecht (2013): Towards “Unity in Diversity” in European development aid through donor harmonization and decentralized cooperation? A case study of Flanders and Belgium. Public Administration and Development, 33 (5), 325-342. Testuan aipatzen diren web orriak ACODEV (GKEen Elkartea, Belgika) https://www.acodev.be/ Alemaniako garapenerako lankidetzaren gertaerak eta zifrak https://www.bmz.de/de/ministerium/zahlen-fakten Andaluziako Lankidetza Ataria https://cooperanda.org/ Garapenerako lankidetza deszentralizatuaren potentzialtasunak eta praktikak: nazioarteko ikuspegia 56 CGLU: Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak https://www.uclg.org/es CNCD-11.11.11 (GKEen Elkartea, Belgika) https://www.cncd.be/?lang=fr CONCORD (GGKEen Europako Konfederazioa) https://concordeurope.org/ Coordination SUD ( Frantziako GGKEen Koordinakundea) https://www.coordinationsud.org/ Creditor Reporting System (GLB, ELGE) https://stats.oecd.org/ Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren Lankidetza Ataria http://cooperacion.femp.es Estatistika Bulego Federala (Alemania) https://www.destatis.de/DE/Themen/Staat/Oeffentliche-Finanzen/ Entwicklungszusammenarbeit/_inhalt.html#sprg246222 Estatu alemanak garapen-politikan ataria https://ez-der-laender.de Europarako eta Kanpo Arazoetarako Ministerioa (Frantzia) https://www.diplomatie.gouv.fr Euskadiko Lankidetza Ataria https://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus Garapenerako Erakundeen Koordinakundea (Espainia) https://coordinadoraongd.org/ GKEek emandako funtsei buruzko informazioa (Alemania, Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Ministerioa) https://www.bmz.de/de/ministerium/zahlen-fakten/oda-zahlen/nroleistungen-29066 info@od (Espainia) https://infoaod.maec.es Kanpoko jarduerak (Flandria) https://www.vvsg.be/internationaal/algemeen 57 5. Bibliografia eta testuan aipatzen diren web orriak Lankidetza deszentralizatuaren atlasa (Frantzia) https://pastel.diplomatie.gouv.fr/cncdext/dyn/public/atlas/accesMonde.html Lankidetza deszentralizatuaren behatokia https://www.observ-ocd.org/ Mapa interaktiboa (Alemaniako gobernua eta Estatu Federatuak (BLP) https://bund-laender-programm.de/en Munduko Udalerrientzako Zerbitzu Agentzia (Servicestelle Kommunen in der einen Welt, Alemania) https://skew.engagement-global.de/inicio.html NGO federatie (GKEen Elkartea, Belgika) https://www.ngo-federatie.be/nl, Platforma: Hirien eta eskualdeen Europako koalizioa https://platforma-dev.eu/es/ Proiektuak bilatzeko ataria (Belgika) https://openaid.be/en Proiektuak bilatzeko ataria (Kanada) https://w05.international.gc.ca/projectbrowser-banqueprojets/filter-filtre VENRO (GGKEen Alemaniako elkartea) https://venro.org/english/who-we-are