scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Letrak di-da! Letrak gogoratzeko, modelatzeko eta azkar egiteko programa

Ibarra Lizundia, Irune

Abstract

Programa honen helburua, letrak gogoratzen, modelatzen eta azkar egiten erakustea da, nazioarteko ebidentziak kontuan hartuz. 8 saioko esku-hartzea da (saio bakoitza ordu erdikoa, 4 ordu orotara). Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailako 5 haurrekin landu zuen egileak eskola batean, 2019. urtean eta emaitzak oso onak izan ziren.

Full text

Letrak di-da! Irune Ibarra 1 Letrak di-da! Letrak gogoratzeko, modelatzeko eta azkar egiteko programa Egilea: Irune Ibarra ORCID: https://orcid.org/0000-0002-6655-4327 Letrak di-da! Irune Ibarra 2 Izenburua: Letrak di-da! Letrak gogoratzeko, modelatzeko eta azkar egiteko programa Egilea: Irune Ibarra https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/ ADDI Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala Letrak di-da! Irune Ibarra 3 Aurkibidea 1. Sarrera _______________________________ 4 orr. 2. Saioak nola jarri ziren martxan eta insightak ____ 5 orr. 3. Alfabetoaren proba eta akats motak ___________ 9 orr. 4. Erreferentziak ____________________________ 11 orr. 5. Saioak egunez egun (8 egun) __________________ 13.orr. Letrak di-da! Irune Ibarra 4 1.Sarrera Eskuz idazteak gorakada izan du nazioartean, askotariko arrazoiak tartean. Bi aipatzearren, burmuinaren hainbat atal esna edo aktibo mantentzearen onurak (Ibarra, 2016) eta, azterketetan ikasleek adimen artifizialaren erabilpena saihesteko ahaleginak (https://labur.eus/9fq1p64i). Eskuz idazten denean, irakurgarri, abiadura onarekin eta ortografia egokiarekin idaztea ezinbestekoa da (Ibarra eta Iruskieta, 2025), baina prozesua pixkanaka lortzen da. Eredu kognitiboak erakutsi duenez (Graham et al., 2023) eskuz idaztea automatizatzea komeni da, laneko memoria libreago uzteko. Letra argiak eta azkarrak, testu luze eta koherenteen gakoak dira, hots, eskuz minutuko letra irakurgarria eta kopuru handia dutenek testu luzeak eta kalitatezkoak idazten dituzte. Hori gertatu zen Ibarraren (2016) tesian, Lehen Hezkuntzako 2.4. eta 6. mailako ikasleekin Gipuzkoan eginiko ikerketan. Genero arteko asimetriak aurkitu ziren baita, mutilen kalterako. Ebidentzia zientifiko bat da eta nazioartean fenomeno bera errepikatu izan da aurretik eta ondoren. Letrak epe luzeko oroimenera bidaltzea (gogoratzea), letrak modelatuz erakustea eta behin ikasi ondoren azkartasuna bilatzea funtsezkoa da letrak modu automatikoan egiteko. Hasieratik gogoz idazten duten ikasleak behar ditugu eskoletan. Hasieratik ahaldunduta dauden ikasleak behar ditugu etxean ere: nahi dutena idazteko, argi, ugari eta ondo idazteko. Hasieratik eskuz idaztearen trebezia lortzeko argitaratu da esku-hartze hau, eskolarako eta etxerako. Ibilbide akademikoan idatzi egiten delako, idazteak dena zipriztintzen duelako eta ibilbidea pozik egitea garrantzitsua delako. Letrak di-da! Irune Ibarra 5 2. Saioak nola jarri ziren martxan eta insightak Argitalpen honetan “Letrak di-da! Letrak gogoratzeko, modelatzeko eta azkar egiteko programaren“ saioak dituzue. -Helburua, letrak gogoratzen, modelatzen eta azkar egiten erakustea da. -Zenbat saio: 8 saioko esku-hartzea da (saio bakoitza ordu erdikoa, 4 ordu orotara) -Norekin: Lehen Hezkuntzako (LH) 2. eta 3. mailako ikasleekin landu zuen egileak eskola batean, 2019. urtean. -Zenbat ikaslerekin: 5 haurrekin (3 neska eta bi mutil), 109 ikasleri probak pasatu ondoren (LHko 2 gela eta LH3ko 2 gela). -Proba: Alfabetoaren proba pasatu zitzaien (beste batzuen artean), minutu batekoa. 3. puntuan duzue alfabetoaren proba, bereziki horretan oinarritu bait zen esku-hartzea, hasieratik bukaerara eginiko aldaketak ikusteko. 5 haur aukeratu ziren, alfabetoaren proban eginiko letra-kopuruaren arabera eta akats-motaren arabera. Beste 5 haurrekin erkatu ziren, akatsen eta generoaren arabera. Talde esperimentalak “Letrak di-da!“ programa landu zuen eta kontrol taldeak egunkari bat idatzi zuen. -Begiratutako akats motak: hauek gainbegiratu ziren hasierako saioan (PRE) eta bukaerako saioan (POST): 1= Letrak jan 2= Transposizioa (sekuentzian ez doazen letrak) 3= Alderantziz (letra izpilu forman edo hankaz gora) 4= Ulergarri ez 5= Ezabatuta 6= Xehea larri edo larria xehe 7= Soinua (letraren soinua idaztea) Letrak di-da! Irune Ibarra 6 -Emaitzak hauek izan ziren talde esperimentalean (PRE ETA POST bost ikasleetan). (Ikus 1. Taula). 1 taula LH2 eta LH3ko bost umeren esku-hartze aurretikoa (PRE) eta ondorengoa (POST) Alfabetoaren proban Akats motari dagokionez, 1, 2, 5, 6 eta 7 akatsak POSTean desagertu egin ziren. 4. akatsa mantendu egin zen, letra ulergarri ez egitea alegia. 3. Neskak akats berdinak egin zituen. Letra kopuruari dagokionez, alfabetoko letra, PRE egoera baino bi, hiru, lau edo bost aldiz gehiago egin zituzten POSTean. Hortaz, LH2ko ikasleak euren adineko ikasleen batez bestekoekin konparatu zirenean, hauxe ikusi zen: 1.Neska: PRE 52.5 pertzentilean zegoen (ertaina) eta POSTean 99ko pertzentilean (oso altua) 3. Neska: PRE 5.5 pertzentilean eta POST 64.5 pertzentilean (ertaina). 1.Mutila: PRE 15.7 pertzentilean eta POST 99.1 pertzentilean (altua) Letrak di-da! Irune Ibarra 7 Hortaz, aurrerapenak itzelak izan ziren eta 4 orduz ibili ziren soilik. Kontuan izatea komeni da Gipuzkoan eginiko ikerketan (Ibarra, 2016) LH 2. mailan mutilek 13,10 letra idatzi zituzten batez beste eta neskek 15 letra minutuko. Alfabetoaren probaren emaitzak zehaztuta, nesketan eta mutiletan Gogoa aldizkarian daude (21. orrian) (Ibarra, Etxague eta Etxeberria, 2017). Azken ikerketa honen arabera, LH2n 14 letra minututik behera esku-hartzeak egitea komenigarria litzateke. Hona hemen zenbait insight: - Esku-hartzeak ukitu indibidualizatua izan behar du: Letren irakurgarritasuna kontu bat da eta beste bat abiadura da. Irakurgarritasunean ere ondo zehaztu behar da zein letra diren ulergaitzak. Eta ahal dela familiaka landu. - Lehenik irakurgarritasuna lantzea komeni da eta gero abiadura - Oroimen ariketak onak dira, bai irakurgarritasun arazoetan eta bai abiadura moteletan, denekin erabili daitezke - Gela bakoitzeko premiak aztertu behar dira eta bi talde nagusi egin: irakurgarritasuneko premiak dituztenak eta abiadurako premiak dituztenak. - Ikasle batzuek 8 saio baino gehiago behar dituzte hobekuntzak egiteko (berriro erabili daitezke ariketa berdinak) Letrak di-da! Irune Ibarra 8 -Saioetan oroimen ariketak, modelatze ariketak eta abiadura ariketak tartekatuta daude. OROIMEN ARIKETAK: -Abezedarioaren kanta entzuten da lehenik (0,52 segundu): https://www.youtube.com/watch?v=osVf8xeipCQ - Abezedarioaren segida egiten da - Alografoak alntzen dira (letra xehe bakoitza bere letra larriarekin elkartzea) MODELATZE ARIKETAK: Letrak familiaka lantzen dira, gezitxoak errepasatuz, buruz berregiteko eskatuz letra bakoitza eta letra horiek dituzten hitzak idatziz. ABIADURA ARIKETAK: Esaldi laburrak azkar kopiatzea eskatzen da (minutu 1 eta 3 minutu arteko kopiak) Letrak di-da! Irune Ibarra 9 3. Alfabetoaren proba eta akats motak Alfabetoaren proba Proba honen bidez esku-idazketaren jarioari buruzko informazioa jasotzen dugu: integrazio ortografiko-motorraren automatikotasunarena. Honela, minutu batean buruz alfabetoa idaztea eskatu da, kontsigna hau delarik: ‘‘Idatzi ezazu abezedarioa jarraian, AZKAR eta letrak ULERGARRI eginez. Lehenengo letra txikiz egin. Bukatzen duzunean letra handiz egin’’. Proba honetatik ondoko datuak jasotzen ditugu: 3.1. Akatsak: akatsen kategoriak egin dira eta azken puntuazioan ez dira akats hauek kontuan hartu. Hauexek dira akatsen kategoriak: omisioak 1) letra bat jatea, 2) transposizioa edo sekuentzian ez doazen letrak (adibidez, ‘‘abdcefg’’ sekuentzian transposizioa dago, ‘‘c’’ ez da zenbatzen), 3) letrak alderantzizkatzeak (adibidez, ‘‘p’’ jarri beharrean ‘‘b’’ jartzea), 4) ulertzen ez diren letrak, 5) ezabatuta dauden letrak, 6) letra xehez jarri beharrean larriz jartzea, letra larriz jarri beharrean xehez jartzea eta 7) letraren soinua jartzea (‘‘b‘‘ jarri beharrean ‘‘be‘‘ jartzea) edo letra bikoitza jartzea (r, rr). Apuntatu akatsak 2. Taulan. 2. Taula Alfabetoaren akatsak AKATS-MOTAK (AKATS-MOTA APUNTATZEN DA) 1= LETRAK JAN 2= TRANSPOSIZIOA 3= ALDERANTZIZ 4= ULERGARRI EZ 5= EZABATUTA 6= XEHEA LARRI EDO LARRIA XEHE 7= SOINUA EDO LETRA BIKOITZA Letrak di-da! Irune Ibarra 16 IKASLEAREN IZENA: (1. eguna) 2. ARIKETA: JARRI ITZAZU HUTSUNEETAN FALTA DIREN ABEZEDARIOAREN LETRAK: a ____ c d e f g h i j k ____ m n ñ o p ____ r s ____ u v w ____ y z Letrak di-da! Irune Ibarra 17 IKASLEAREN IZENA: (1.eguna) MODELATZE ARIKETAK 1. ARIKETA: BEGIRATU BOROBILEN FAMILIA, HASIERA ESKUINEAN DUTE. Letrak di-da! Irune Ibarra 18 IKASLEAREN IZENA: (1.eguna) 2. ARIKETA: ERREPASATU BOROBILEN FAMILIA Letrak di-da! Irune Ibarra 19 IKASLEAREN IZENA: (1.eguna) 3. ARIKETA: ZUK BAKARRIK EGIN BOROBILEN FAMILIA (LETRA BAKOITZA 5 ALDIZ) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ 4. ARIKETA: IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA laranja___________________________________________________ onddoa___________________________________________________ sagarra__________________________________________________ cebolla___________________________________________________ rosquilla__________________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 20 IKASLEAREN IZENA: (1.eguna) ABIADURA ARIKETAK 1. ARIKETA. IDATZI ESALDI HAU AHALIK ETA BIZKORREN (3 minutu): (25 letra ditu, 4 hitz). ZENBAT LETRA IDATZI DUZU? adiskide onekin orduak labur ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat hitz idatzi dituzu ? 2.ARIKETA: ABEZEDARIOA IDATZI XEHEZ AHALIK ETA AZKARREN (MINUTUAK ZENBATU) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat denboran idatzi duzu? Zenbat letra? Letrak di-da! Irune Ibarra 21 IKASLEAREN IZENA: (2.eguna) OROIMEN ARIKETAK 1. ARIKETA: ZEIN LETRA DATOR ________ ONDOREN ETA AURRETIK? (5 segundu baino lehenago erantzun ez badu utzi begiratzen alfabetoaren taula) 1) Zein letra dator b letraren ONDOREN? 2) Zein letra dator f letraren ONDOREN? 3) Zein letra dator c letraren ONDOREN? 4) Zein letra dator j letraren ONDOREN? 5) Zein letra dator u letraren ONDOREN? 6) Zein letra dator d letraren AURRETIK? 7) Zein letra dator k letraren AURRETIK? 8) Zein letra dator p letraren AURRETIK? 9) Zein letra dator w letraren AURRETIK? 10) Zein letra dator r letraren AURRETIK? Letrak di-da! Irune Ibarra 22 IKASLEAREN IZENA: (2.eguna) MODELATZE ARIKETAK 1. ARIKETA: BEGIRATU LETREN FAMILIA HAU. EZKERRETIK HASI ETA MUGIMENDU JARRAITU BAT EGINGO DUGU. Letrak di-da! Irune Ibarra 23 (2.eguna) 2. ARIKETA: ERREPASATU FAMILIA HONETAKO LETRAK Letrak di-da! Irune Ibarra 24 (2.eguna) 3. ARIKETA: ZUK BAKARRIK EGIN FAMILIA HONETAKO LETRAK (LETRA BAKOITZA 5 ALDIZ) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ 4.ARIKETA: IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA elefantea_________________________________________________ loroa____________________________________________________ lemurra__________________________________________________ hipopotamoa_______________________________________________ balea____________________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 25 IKASLEAREN IZENA: (2.eguna) ABIADURA ARIKETAK 1. ARIKETA. IDATZI ESALDI HAU AHALIK ETA BIZKORREN (3 minutu): (25 letra ditu, 4 hitz). adiskide onekin orduak labur ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat hitz idatzi dituzu ? 2.ARIKETA: ABEZEDARIOA IDATZI XEHEZ AHALIK ETA AZKARREN (MINUTUAK ZENBATU) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat denboran idatzi duzu? Zenbat letra? Letrak di-da! Irune Ibarra 32 IKASLEAREN IZENA: (4..eguna) OROIMEN ARIKETAK 1. ARIKETA: ZEIN LETRA DATOR ________ ONDOREN ETA AURRETIK? (5 segundu baino lehenago erantzun ez badu utzi begiratzen alfabetoaren taula) 21) Zein letra dator b letraren ONDOREN? 22) Zein letra dator f letraren ONDOREN? 23) Zein letra dator c letraren ONDOREN? 24) Zein letra dator j letraren ONDOREN? 25) Zein letra dator u letraren ONDOREN? 26) Zein letra dator d letraren AURRETIK? 27) Zein letra dator k letraren AURRETIK? 28) Zein letra dator p letraren AURRETIK? 29) Zein letra dator w letraren AURRETIK? 30) Zein letra dator r letraren AURRETIK? Letrak di-da! Irune Ibarra 33 (4.eguna) 2. ARIKETA: JARRI ITZAZU HUTSUNEETAN FALTA DIREN ABEZEDARIOAREN LETRAK: a b ____ c d e f ____ g h i j k l ____ n ñ ____ p q ____ s t ____ v w x y ____ Letrak di-da! Irune Ibarra 34 IKASLEAREN IZENA: (4. eguna) MODELATZE ARIKETAK 1. ARIKETA: BEGIRATU LETREN FAMILIA HAU. ERREPASATU ITZAZU LETRAK LEHENIK BEHATZAREKIN ETA GERO ARKATZAREKIN: ANGELUAK EGIN r, s, eta z LETREI. BESTALDE, X LETRA, LEHENIK 1. MUGIMENDUA EGIN GERO 2. MUGIMENDUA EGIN. Letrak di-da! Irune Ibarra 35 (4. eguna) 2. ARIKETA: ERREPASATU FAMILIA HONETAKO LETRAK Letrak di-da! Irune Ibarra 36 (4. eguna) 3. ARIKETA: ZUK BAKARRIK EGIN FAMILIA HONETAKO LETRAK (LETRA BAKOITZA 5 ALDIZ) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ 4.ARIKETA: IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA sirimiri____________________________________________ rut purrut___________________________________________ zar-zar______________________________________________ ixil ixilik_____________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 37 IKASLEAREN IZENA: (3.eguna) ABIADURA ARIKETAK 2. ARIKETA. IDATZI ESALDI HAU AHALIK ETA BIZKORREN (1 minutu): (26 letra ditu, 3 hitz). penaren karameloa, esperantza ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu ? 2.ARIKETA: ABEZEDARIOA IDATZI XEHEZ AHALIK ETA AZKARREN (1’) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu? Letrak di-da! Irune Ibarra 38 IKASLEAREN IZENA: (5.eguna) OROIMEN ARIKETAK 1.ZEIN LETRA DAGO AURRETIK ETA ONDOREN? AURRETIK ONDOREN c l t e n v h o x z Letrak di-da! Irune Ibarra 39 (5.eguna) 2.ARIKETA. JARRI ITZAZU HUTSUNEETAN FALTA DIREN ABEZEDARIOAREN LETRAK (13 HUTSUNE DIRA). a_ c_e_g_i_k_m_ñ_p_r_t_v_x_z Letrak di-da! Irune Ibarra 40 IKASLEAREN IZENA: (5. eguna) MODELATZE ARIKETAK 1. ARIKETA: BEGIRATU LETREN FAMILIA HAU. ERREPASATU ITZAZU LETRAK LEHENIK BEHATZAREKIN ETA GERO ARKATZAREKIN. Letrak di-da! Irune Ibarra 41 (5. eguna) 2. ARIKETA: ERREPASATU FAMILIA HONETAKO LETRAK Letrak di-da! Irune Ibarra 48 (6. eguna) 3. ARIKETA: ZUK BAKARRIK EGIN FAMILIA HONETAKO LETRAK (LETRA BAKOITZA 5 ALDIZ) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ 4.ARIKETA: IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA basajaunak__________________________________________ __________________________________________ itsas-lamiak________________________________________ __________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 49 (6. eguna) ABIADURA ARIKETAK 2. ARIKETA. IDATZI BI HITZ HAUEK BEHIN ETA BERRIRO AHALIK ETA BIZKORREN (2 minutu): (8 letra ditu, 2 hitz). very well ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu ? 2.ARIKETA. ABEZEDARIOA IDATZI XEHEZ AHALIK ETA AZKARREN (1’) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu? Letrak di-da! Irune Ibarra 50 (7. eguna) OROIMEN ARIKETAK 1. ZEIN LETRA DAGO AURRETIK ETA ONDOREN? AURRETIK ONDOREN C L T E N V H O X Z Letrak di-da! Irune Ibarra 51 (7. eguna) 2. IDATZI LETRA LARRIZ ALFABETOA Xehea a b c d e f g h i LARRIA Xehea j K l m n ñ o p q LARRIA Xehea r s t u v w x y z LARRIA MODELATZE ARIKETAK 1. ARIKETA. IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA (GOGORATU NONDIK HASTEN DITUZUN LETRAK) osasuna ________________________________________________________ munduko ________________________________________________________ ondasuna ________________________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 52 (7. eguna) ABIADURA ARIKETAK 1. ARIKETA. IDATZI HIRU HITZ HAUEK BEHIN ETA BERRIRO AHALIK ETA BIZKORREN (3 minutu): (22 letra ditu, 3 hitz). osasuna munduko ondasuna ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu ? 2.ARIKETA. ABEZEDARIOA IDATZI LARRIZ AHALIK ETA AZKARREN (1’) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu? Letrak di-da! Irune Ibarra 53 (8. eguna) OROIMEN ARIKETAK 3. ZEIN LETRA DAGO AURRETIK ETA ONDOREN? AURRETIK ONDOREN B M O F Ñ S G P Y T Letrak di-da! Irune Ibarra 54 (8. eguna) 4. IDATZI LETRA LARRIZ ALFABETOA Xehea a b c d e f g h i LARRIA Xehea j k l m n ñ o p q LARRIA Xehea r s t u v w x y z LARRIA Letrak di-da! Irune Ibarra 55 (8. eguna) MODELATZE ARIKETAK 2. ARIKETA. IDATZI HITZ HAUETAKO BAKOITZA 2 ALDIZ ETA BOROBILDU HOBEKIEN GELDITU ZAIZUNA (GOGORATU NONDIK HASTEN DITUZUN LETRAK) horixe ________________________________________________________ atzo ________________________________________________________ goizekoa ________________________________________________________ ABIADURA ARIKETAK 2. ARIKETA. IDATZI BOST HITZ HAUEK BEHIN ETA BERRIRO AHALIK ETA BIZKORREN (3 minutu): (22 letra ditu, 5 hitz). ez da horixe atzo goizekoa ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Letrak di-da! Irune Ibarra 56 Zenbat letra idatzi dituzu ? 2.ARIKETA. ABEZEDARIOA IDATZI LARRIZ AHALIK ETA AZKARREN (1’) ________________________________________________________ ________________________________________________________ ________________________________________________________ Zenbat letra idatzi dituzu? Letrak di-da! Irune Ibarra 57 Argitalpen hau Comic Sans letra motan idatzita dago. Comic Sans dislexia duten pertsonentzat egokia den letra-tipotzat hartzen da, apaingarririk gabekoa (serifarik gabekoa) eta argia delako. Bere karaktere biribildu bereziek letren nahasketa saihesteko balio dute, irakurgarritasuna hobetzeko aukera gomendagarria bihurtzen dutelarik. Izenburua: Letrak di-da! Letrak gogoratzeko, modelatzeko eta azkar egiteko programa Egilea: Irune Ibarra https://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0/ ADDI Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala