Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena.
Abstract
[eus] Jasangarritasuna XXI. mendeko erronka garrantzitsuenetakoa bihurtu da, eta bere eragina ekonomiako sektore orotan nabaritu izan da. Ikuspuntu honetatik, finantzen sektorea ez da salbuespen bat izan, eta azken urteotan gero eta famatuagoa bihurtu da “finantza jasangarrien” fenomenoa. Hala, lan honetan, finantza jasangarrien kontzeptu eta jatorria aztertzen da, fenomenoaren bilakaera baldintzatu duten faktoreak kontuan hartuz, eta gaur egun topa daitezkeen produktu finantzario jasangarriei erreparatuz. Honen eskutik, gainera, finantza jasangarrien arloan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak burututako ekarpenak aztertzen dira, garatutako proiektuen oinarri eta ezaugarriak argitzeko asmoarekin.
Full text
GRADUA: EAZ + ZUZENBIDE GRADU BIKOITZA 2022/2023 ikasturtea FINANTZA JASANGARRIAK: OINARRIAK ETA BILAKAERA. BFA-REN ETA EJ-REN EKARPENA. Egilea: Unai Arredondo Torres Zuzendaria: Idoia Idigoras Gamboa Bilbo, 2023ko ekainaren 23a.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. AURKIBIDEA LABURDURAK/SIGLAK ................................................................................................................... 3 LABURPENA ETA GAKO-HITZAK..................................................................................................... 4 1. SARRERA .................................................................................................................................... 5 1.1. GAIAREN JUSTIFIKAZIOA ETA HELBURUAK ........................................................................ 5 1.2. METODOLOGIA ................................................................................................................... 5 1.3. EGITURA ............................................................................................................................. 6 2. FINANTZA JASANGARRIAK: LEHEN HURBILKETA ....................................................................... 7 2.1. KONTZEPTUA ...................................................................................................................... 7 2.2. ESG FAKTOREEKIKO LOTURA .............................................................................................. 8 2.3. HARREMANDUTAKO TERMINOLOGIA ................................................................................ 9 3. FINANTZA JASANGARRIEN JATORRIA ...................................................................................... 11 4. FINANTZA JASANGARRIEN HEDAPEN MULTIFAKTORIALA ...................................................... 12 4.1. JASANGARRITASUNAREKIKO GIZARTE-ARDURA .............................................................. 13 4.2. EKIMEN INSTITUZIONALA ................................................................................................. 14 4.3. COVID 19-AREN ERAGINA ................................................................................................ 21 5. PRODUKTU ETA ZERBITZU JASANGARRI NAGUSIAK ............................................................... 22 6. FINANTZA JASANGARRIAK BIZKAIAN: BFA-REN ETA EJ-REN EKIMENAK ................................. 26 6.1. BIZKAIAKO FORU ALDUNDIAREN EKARPENAK ................................................................. 26 6.1.1. ZERGA ARAUDI BIDEZKO EKARPENA ......................................................................... 27 6.1.2. BFA-RI LOTUTAKO ERAKUNDEEN BIDEZKO EKARPENA ............................................. 28 6.2. EUSKO JAURLARITZAREN EKARPENAK ............................................................................. 31 7. ONDORIOAK ............................................................................................................................ 35 8. BIBLIOGRAFIA .......................................................................................................................... 38 FIGUREN AURKIBIDEA 2.2. Figura: ESG irizpideak eta haien sailkapena ........................................................................... 8 4.1. Figura: ESG irizpideen arabera kudeatutako aktiboak Espainian, 2009-2021. .................... 14 4.2.1. Figura: 2030 Agendan jasotako GJH-ak. ............................................................................ 16 4.2.2 Figura: Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Planaren akzioak. .................................. 18 5. Figura: Produktu/Zerbitzu Jasangarri Nagusiak. ..................................................................... 25 6.1.2. Figura: Seed Capital Bizkaia-ren akziodunak. .................................................................... 29 6.2. Figura: EJ-ren bonu jasangarrien jaulkipenen ezaugarriak eta pisua. .................................. 33
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. LABURDURAK/SIGLAK APLMA: Asia eta Pazifikoko Maileguen Merkatuaren Elkartea (Asia Pacific Loan Market Association). BFA: Bizkaiko Foru Aldundia. BMBN: Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala. CEO: Zuzendari Exekutiboa (Chief Executive Officer). Cop21: Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 21. Konferentzia. EB: Europar Batasuna. EJ: Eusko Jaurlaritza. ESG: Ingurunea, gizartea eta gobernu-ona (Environmental, Social and Government). GJH: Garapen Jasangarrirako Helburuak (Sustainable Development Goals). HLEG: Finantza jasangarriei buruzko Goi-mailako Adituen Taldea (High-Level Expert Group on sustainable finance). ICMA: Nazioarteko Kapitalen Merkatuen Elkartea (International Capital Market Association). LMA: Maileguen Merkatuaren Elkartea (Loan Market Association). LSTA: Maileguen Sindikazio eta Negoziazio Elkartea (Loan Syndications and Trading Association). NBE: Nazio Batuen Erakundea. OFISO: Finantzaketa Jasangarriaren Espainiar Behatokia (Observatorio Español de la Financiación Sostenible). PFEZ: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. SRI: Inbertsio Sozialki Arduratsua (Socially Responsible Investing). SZ: Sozietateen gaineko Zerga.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. LABURPENA ETA GAKO-HITZAK Laburpena Jasangarritasuna XXI. mendeko erronka garrantzitsuenetakoa bihurtu da, eta bere eragina ekonomiako sektore orotan nabaritu izan da. Ikuspuntu honetatik, finantzen sektorea ez da salbuespen bat izan, eta azken urteotan gero eta famatuagoa bihurtu da “finantza jasangarrien” fenomenoa. Hala, lan honetan, finantza jasangarrien kontzeptu eta jatorria aztertzen da, fenomenoaren bilakaera baldintzatu duten faktoreak kontuan hartuz, eta gaur egun topa daitezkeen produktu finantzario jasangarriei erreparatuz. Honen eskutik, gainera, finantza jasangarrien arloan Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak burututako ekarpenak aztertzen dira, garatutako proiektuen oinarri eta ezaugarriak argitzeko asmoarekin. Gako-Hitzak Finantza Jasangarriak, Bonu Jasangarriak, Inbertsio Funts Jasangarriak, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza. Abstract Sustainability has become one of the most important challenges of the 21st century, and its impact has been felt throughout all sectors of the economy. In this sense, the financial sector has not been an exception, and the phenomenon of "sustainable finance" has become increasingly popular. Therefore, this paper analyses the concept and origin of sustainable finance, taking into account the factors that have conditioned its evolution, and reviewing the sustainable financial products that can be found today. In addition, it also analyses the contributions made by the Provincial Council of Bizkaia (Diputación Foral de Bizkaia) and the Basque Government regarding this field, with the aim of clarifying the bases and characteristics of the developed projects. Keywords Sustainable Finance, Sustainable Bonds, Sustainable Investment Funds, Provincial Council of Bizkaia, Basque Government.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 5 1. SARRERA 1.1. GAIAREN JUSTIFIKAZIOA ETA HELBURUAK Garapen jasangarria eta iraunkortasuna estatu modernoen erronka garrantzitsuenetako bat bihurtu dira. Klima aldaketa, berotegi efektua, berdintasuna, inklusioa… gero eta terminologia ohikoagoa da, eta haien eragina, gutxinaka-gutxinaka, gizarteko sektore orotara hedatu da. Testuinguru honetan, anitzak izan dira jasangarritasunak osatzen duen premiazko erronkari aurre egiteko garatu diren ekimenak, erakunde eta instituzio ezberdinek proiektu eta aurrerapen garrantzitsuak burutu dituztelarik arlo honetan. Gainera, jasangarritasunarekiko ardura hau plano instituzional batetik haratago joan da, biztanle eta agente ekonomikoen artean ere aurrera-pausu garrantzitsuak eman baitira. Esaterako, azpimarragarria da gizarte erantzukizun korporatibo eta ESG faktoreen 1 aintzatespena nabarmenki hedatu dela; edota iraunkortasuna irizpide gero eta garrantzitsuagoa bihurtu dela erabaki hartze prozesuetan. Ikuspuntu honetatik, finantzen arloa ez da jasangarritasunaren eraginetik kanpo geratu. Kontrara, erdiguneko balioa duen aldagai gisa agertu da azkenaldian, garapen jasangarriaren finantzazioan oinarrizko papera jokatzen duen eremua bihurtuz. Eta, jasangarritasunarekiko ardura finantza sektorean barneratzean, egun “finantza jasangarri” izenarekin ezagutzen dugun fenomenoari leku eman zaio, azken urteotan nabarmenki hazi eta hedatu den eredu gisa. Hala, lanaren helburu orokorra, finantza jasangarrien fenomenoan barneratzea da, finantza jasangarrien kontzeptu eta jatorria aztertuz, bere bilakaeran eragin izan duten faktoreei erreparatuz, eta egun topa daitezkeen produktu finantzario jasangarri nagusiak identifikatuz. Gainera, honetaz gain, interesgarria izan liteke ere euskal instituzioek finantza jasangarrien arloan izan duten jarrera eta posizioa aztertzea. Ondorioz, lanaren helburu da ere Eusko Jaurlaritzak (EJ-k) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA-k) eremu honetan garatu dituzten ekimenei erreparatzea, batez ere arlo honetan burutu dituzten ekarpenak ulertu ahal izateko. 1.2. METODOLOGIA Finkatutako helburuak bete ahal izateko, jarraitutako metodologia, nagusiki, analitiko-sintetikoa izan da. Zehazki, metodo analitikoaren bitartez, aztertzen ari den “fenomenoa, osotasun gisa ulertuta, berau osatzen duten elementuetan banatzen da. Horren bidez, osotasun bat aztertu nahi da, osatzen duten eduki partzialetan deskonposatuz, atal bakoitza bere baitan aztertuz, eta “osotasuna” berau osatzen duen elementu esentzialen bidez interpretatuz” (Rodríguez, et al., 2005). Ondoren, behin analisi analitikoa burututa, metodo sintetikoaren bidez, fenomeno oso horren atal ezberdinduak batu egiten dira (Rodríguez, et al., 2005), fenomenoaren osotasuna jasoz. Hauxe oinarri izanda, finantza jasangarrien kasuan, lehenik eta behik, berau osatzen duten elementuen azterketa banatua egin da. Horretarako, indibidualki aztertu dira fenomenoaren esanahi orokorra, bere jatorri eta abiapuntua, bere bilakaeran eragin duten faktoreak, eta egun barneratzen dituen produktu finantzario ezberdinak. 1 ESG siglekin jasotzen dira ingurumen- (Enviromental), gizarte- (Social) eta gobernantza- (Governance) faktoreak.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 6 Gainera, analisi indibidualizatu hau egin ahal izateko, funtsezkoa izan da informazio iturri ezberdinetara jotzea, oinarrizko pisua izan dutelarik fenomenoaren inguruan garatutako literatura zientifikoak eta finantza jasangarrien inguruko ekimenak burutu dituzten erakundeen dokumentuek. Era berean, BFA-ren eta EJ-ren ekarpena aztertu ahal izateko, norabide berari eutsi zaio ere. Halere, kasu honetan, informazio iturri nagusia bi erakundeen gardentasun eta informazio publiko atalak izan dira, bertan argitaratutako datuak oinarrizkoak izan baitira analisi hau burutu ahal izateko. Edonola ere, behin fenomeno hauen azterketa analitikoa burututa, metodo sintetikoari esker, posible izan da haien ikuspuntu eta ideia orokor bat garatzea, edukia osotasunean aztertzea posible eginez. Gainera, metodo analitiko eta sintetikoa bateratuz, azterketa sakon bat egiteko aukera zabaldu da. Soldevilla irakaslearen hitzetan, “fenomeno ekonomikoa bere berezitasunean atzeman ahal izateko, aldagaiak eta kasuak aldi berean hartu behar dira kontuan, osotasun aldakor eta zatiezinaren barne. Beraz, fenomeno ekonomikoa ulertzeko prozesuak bere osagaien atzemate argia dakar (epaiketa analitikoa), bai eta bere indibidualtasun singularrean nola lotzen diren ere (epaiketa sintetikoa)” (Soldevilla, 1995). 1.3. EGITURA Ideia orokor bezala, lana 6 atal nagusitan banatzen da. Lehenik eta behin, finantza jasangarrien kontzeptua aztertzen da, fenomenoaren nondik norako eta ezaugarri nagusiei erreparatuz. Ikuspuntu honetatik, kontzeptuaren eta ESG irizpideen arteko lotura aztertzen da, eta gainera, fenomenotik gertu kokatzen den bestelako terminologiari erreparatzen zaio, kasuan kasuko ezberdintasunak azpimarratuz. Ondoren, bigarren atal gisa, finantza jasangarrien jatorria aztertzen da, fenomenoaren abiapuntua aztertuz, eta beronen aurrekari historiko ezberdinak aipatuz. Jarraian, hirugarrenik, finantza jasangarrien hedapenean eragin izan duten faktore ezberdinak jasotzen dira. Hala, egun fenomenoak bizi duen egoera ahalbidetu duten aldagaiei erreparatzen zaie, gizartearen aldetiko jarrera, Europako eta nazioarteko instituzio ezberdinen ekimenak, eta Covid-19aren krisia aztertuz. Laugarrenik, finantza jasangarrien baitan egun topatzen diren tresna edo produktu finantzario nagusiei erreparatzen zaie, bonu, mailegu eta inbertsio funtsetan sakonduz. Gainera, bestelako produktu jasangarrien sorrera ere aztertzen da, greenwashing-aren eragina ere aipatuz. Bostgarrenik, ondorioetan barneratu baino lehen, finantza jasangarrien arloan BFA-k eta EJ-k garatutako proiektuak aztertzen dira, bi erakundeek burutako ekarpenak argitze aldera. BFA-ren kasuan, hari lotutako erakundeen bidez eta zergen araudiaren bidez burutzen dituen ekarpenak aztertzen dira, eta EJ-ren kasuan, garatutako oinarriez gain, bereziki aztertzen dira egunera arte burutu dituen bonu jasangarrien jaulkipenak. Amaitzeko, azken atal gisa, ondorioak jasotzen dira, lanean zehar burututako azterketen emaitzak jasoz, eta etorkizunari begira finantza jasangarrien norabidearen inguruan hausnartuz.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 7 2. FINANTZA JASANGARRIAK: LEHEN HURBILKETA Sarreran aurreratzen genuenez, azken hamarkadetan gero eta handiagoa bihurtu da gizartearen garapen jasangarriarekiko kezka. Instituzio publikoetan ez ezik, enpresa pribatu eta partikularretan ere nabarmenki handitu da ingurugiroarekiko eta etorkizunarekiko ardura, gaur egun lehen mailako nazioarteko erronka bihurtu delarik jasangarritasuna. Ikuspuntu honetatik, anitzak dira garapen jasangarriaren inguruan garatu diren fenomeno berriak; kontsumoan, ekoizpenean, garraioan, eta baita ekonomian bertan sistema berritzaile eta aurrerakoiak agertu izan direlarik. Ondorioz, gero eta ohikoagoak dira kontsumo arduratsuari, ekoizpen jasangarriari, ekonomia zirkularrari, edota ekonomia kolaboratiboari egindako erreferentziak. Hala, jasangarritasunarekiko kezka hau finantza arloan proiektatzean, aztergai dugun “finantza jasangarri” kontzeptua nagusitu da azken urteotan, zabaltzen eta hedatzen ari den fenomenoa delarik. 2.1. KONTZEPTUA Finantza jasangarriei buruz hitz egiten dugunean, kontuan izan behar dugu fenomeno bereziki berritzaile eta aktual baten aurrean gaudela, bilakaera eta gailentze prozesu betean barneratuta dagoena, eta oro har “modan dagoena, goraldi betean” (Domínguez eta López, 2020). Gainera, finantza jasangarriekin estuki lotutako terminologia oso anitza da, sarritan kontzeptuen arteko mugak argi geratzen ez direlarik. Hau dela medio, ez da erraza finantza jasangarrien definizio zehatz eta itxi bat eskaintzea. Kontrara, fenomenoaren beraren gaurkotasun eta garapenaren ondorioz, eremu argi eta finkorik ez daukan kontzeptu bat dela uler genezake, beronen bilakaerarekin bat egokitzen doana. Hala, gai honen inguruan autoreek eta instituzio ezberdinek eskainitako definizioei erreparatzen badiegu, definizio zabal eta orokorrak topatzen ditugu, kontzeptuaren eremua murriztu ordez (definizio itxiak eskainiz), honen zabaleraren alde egiten dutenak (fenomenoaren beraren garapenaren adierazle izan litekeena). Honen adibide argiena Europar Batzordeak eskainitako definizioan topatzen dugu. Kontuan izan behar dugu Europar Batzordeak eskainitako definizio hau oinarrizko erreferentzia bihurtu dela azken urteotan, bere balio argigarriaz gain, ondorengo doktrina zientifikoak definizio honetara jo izan baitu sarritan kontzeptuaren oinarri bila, autore anitzek definizio hau berreskuratzen dutelarik finantza jasangarriei buruz mintzatzerako orduan. Zehazki, europar organoaren arabera, “finantza jasangarriak, finantza-sektorean inbertsioerabakiak hartzerako orduan ingurumen-, gizarteeta gobernantza-gaiak (ESG gaiak) behar bezala kontuan hartzeko prozesuari egiten dio erreferentzia, horrek berekin dakarrelarik inbertsio handiagoa burutzea jarduera jasangarrietan eta epe luzeagokoetan” (Europar Batzordea, d.g.a.). Hau da, finantza jasangarriak, ingurumen-, gizarteeta gobernu oneko-faktoreak kontuan izanda hartutako inbertsio edo finantza erabakiak izango lirateke, jarduera/ekimen jasangarrien eta epe luzekoen garapena sustatzea ahalbidetuz. Ideia honetatik abiatuz, bestelako erakundeek (bai publiko nola pribatuek) kontzeptuaren definizio propioak eskaini izan dituzte ere, bat etorriz Europar Batzordeak ezarritako oinarriekin.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 8 Esaterako, Nazio Batuen Erakundearen (NBE-ren) Munduko Itunaren Espainiar Sareak (Red Española del Pacto Mundial de la ONU), finantza jasangarriak “gizarteeta ingurumen-faktoreak baloratuz hartzen diren inbertsio-erabakiak” direla ulertzen du (Pacto Mundial Red Española, 2022a). Era berean, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (BMBN) ulertzen du finantza jasangarrien funts eta helburua “inbertsio-erabakietan, ingurune-elementuak, elementu sozialak, eta gobernu-oneko elementuak kontuan hartzea” izango litzatekeela (BMBN, d.g.a). Hala beraz, orokorrean, uler genezake finantza jasangarriak jasangarritasun-irizpideak kontuan hartuta burututako finantza eta inbertsio erabakiak direla; eta, oro har, ingurumenarekiko, gizartearekiko eta gobernantza egokiarekiko ardura eta kezka (hots, jasangarritasunarekiko eta garapen jasangarriarekiko kezka) finantza arloan proiektatzea dakartela. 2.2. ESG FAKTOREEKIKO LOTURA Azaldu berri dugunaren argitan, ukaezina da jasangarritasunak erdiguneko lekua jasotzen duela finantza jasangarrien elementu definitzaile gisa, ingurugiroarekiko, gizartearekiko eta gobernantza onarekiko ardura fenomeno honen elementu bereizgarria delarik. Ikuspuntu honetatik, jasangarritasunarekiko ardura eta kezka hau “ESG” izenarekin ezagutu ohi den kontzeptu berrian proiektatu izan da azken urteotan, ingelesezko “Enviromental, Social eta Governance” hitzen siglapean. ESG irizpideek, funtsean, ingurugiro-, gizarteeta gobernantza oneko-faktoreei egiten diete erreferentzia, eta enpresa/erakunde ezberdinen gizarte erantzukizuna eta jasangarritasuna neurtzeko irizpide multzo bihurtu dira, konpainien eragin sozial eta korporatiboa neurtzeko oinarri gisa. 2.2. Figura: ESG irizpideak eta haien sailkapena. Iturria: World Economic Forum, 2021.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 9 Ikuspuntu honetatik, egun, finantza jasangarriak ESG irizpide hauekin estuki eta ukaezinki lotutako fenomeno gisa aurkezten zaizkigu; ingurumen- (Enviromental), gizarte- (Social) eta gobernantza- (Governance) faktoreak kontuan izanda hartutako inbertsioak baitira (hots, ESG irizpideak kontuan izanda hartutako inbertsio erabakiak). Hala, finantza jasangarrien fenomenoa, berez, ingurunearekikoeta gizartearekiko-ardurarekin zeharo harremanduta dagoen arren, gaur egun ESG irizpideen markoan aurkezten dela ondoriozta genezake, elkarren eskutik doazen elementu gisa. Are gehiago, ESG irizpideen eta finantza jasangarrien elkarrekiko lotura honen adierazle dira Europar Batzordeak eskainitako definizioak, lehen une batean finantza jasangarriak ingurumeneta gizarte-gaiak behar bezala kontuan hartuta burututako inbertsio erabaki gisa definitu zituen arren (2018/907 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2018ko martxoaren 3koa), ondoren “ingurumen-, gizarteeta gobernantza-gaiekiko (ESG)” erreferentzia jasoko zuelako espresuki, ESG irizpideei aipamena barneratuz finantza jasangarrien definizioan bertan (Europar Batzordea, d.g.a.). Beraz, esaten genuenez, finantza jasangarrien kontzeptua ukaezinki ESG irizpideen eskutik doan fenomenoa litzateke egun, ESG faktoreak kontuan izanda burututako finantza erabaki gisa uler genezakeelarik. 2.3. HARREMANDUTAKO TERMINOLOGIA Aurreratzen genuen bezalaxe, finantza jasangarriei buruz hitz egitean, beronekin estuki lotutako terminologia anitza agertzen da, eta sarritan ez da erraza fenomeno ezberdinen arteko muga eta ezberdintasunak era argian identifikatzea. Hau dela medio, beharrezkoa liteke finantza jasangarrien inguruan eta honekin harremanduta agertzen diren kontzeptu ezberdinei erreparatzea, bakoitzaren berezitasun eta ezaugarriak aztertze aldera, eta batez ere, finantza jasangarrien eremuan jokatzen duten lekua finkatzeko. Inbertsio Sozialki Arduratsua / Inbertsio Jasangarri eta Arduratsua (SRI) Inbertsio Sozialki Arduratsua (SRI ingelesez -Socially Responsible Investmenteta ISR gazteleraz -Inversión Socialmente Responsable-), “inbertsio-zorro bateko balioak aztertzeko eta aukeratzeko prozesuan ingurumen-, gizarteeta gobernu oneko-irizpideak biltzen ditu inbertsio filosofia” gisa uler dezakegu (Spainsif, 2019). Hau da, “irizpide finantzarioak ez ezik (errentagarritasuna eta arriskua, inbertsio tradizionaletan bezala), irizpide extra-finantzarioak ere” kontuan izanda burututako ekimen inbertitzailea izango litzateke (Spainsif, d.g.), erakundeen erantzukizuna aintzat hartuz finantza-analisi tradizionalarekin batera (Bilbao-Terol et al., 2016). Definizio honen argitan, ikus daiteke Inbertsio Sozialki Arduratsuak finantza jasangarrien oso gertu kokatzen den fenomenoa dela, bi kasuetan ESG faktoreak kontuan izanda burututako erabakiei egiten baitzaie erreferentzia. Hau dela medio, sarritan sinonimotzat jotzen dira, ulertuz finantza jasangarriek erreferentzia egiten diotela Inbertsio Sozialki Arduratsuaren kontzeptuari. Hala ere, kontuan izan behar dugu finantza jasangarriei buruz hitz egitean, ez zaiola soilik jarduera inbertitzaileari egiten erreferentzia, bere baitan geratzen baitira ere “hainbat erakunde mota (bankuak, aktiboen kudeatzaileak, enpresak, aseguru-etxeak, etab.), eta baita produktu eta zerbitzu ugari ere (maileguak, bonuak, etab.), (…) finantza-sistemak jasangarritasun-irizpideen arabera eraldatzeko giltzarriak direnak” (Pacto Mundial Red Española, 2022b).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 16 2030 Agenda 2030 Agenda, azken urteetan jasangarritasunaren eremuan burutu izan den ekimen garrantzitsuenetako bat da, juridikoki loteslea izan ez arren, estatu eta eragile ekonomiko ezberdinen erabakiak zuzendu izan dituena. Zehazki, 2030 Agenda izenarekin ezagutzen da 2015eko irailaren 25ean NBE-ren Asanblada Orokorrak burutu eta onartutako ebazpena, “Transformar nuestro mundo: la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible” izenburuarekin aurkeztu zena. Honen bitartez, egun hain famatuak diren 17 GJH-ak ezarri ziren (Garapen Jasangarrirako Helburuak, ODS gazteleraz eta SDG ingelesez), eta baita horiekin lotutako 169 azpihelburu, “pertsonen, planetaren eta oparotasunaren aldeko ekintza-plan” gisa (NBE, 2015). 4.2.1. Figura: 2030 Agendan jasotako GJH-ak. Iturria: NBE, 2015. Ikuspuntu honetatik, agendaren testuan bertan jasotzen zenez, 17 helburuen ezarpenak aurrekaririk gabeko agenda unibertsal eta zabal bati leku eman zion (NBE, 2015); aldaketa klimatikoa ez ezik, pobrezia, bake unibertsala, berdintasuna eta antzeko gaiak garapen iraunkorrerako oinarri gisa ezarriko zituena 5 . Hala, 2030 Agendaren ezarpenak eragin nabarmena izan zuen finantza jasangarrien gain, 17 GJH-ak finantzatzeko nahitaezko tresna gisa agertu baitziren azken hauek (Pacto Mundial Red Española, 2020). Azken finean, “finantza jasangarriek, finantza sektoreak GJH-ekiko daukan konpromiso ukigarria adierazten dute” (Roldán, 2019), eta ondorioz, 2030 Agendan ezarritako helburuak lortzeko arlo finantzarioaren ekarpen gisa konfiguratu izan dira, garapen iraunkorra lortzeko tresna gisa hain zuzen ere. 5 Helburu hauen lorpen prozesuan, azpimarragarria da NBE-ren 74. batzar nagusian (2019), Antonio Guterres idazkari nagusiak deialdi orokor bat egin zuela, gobernuei, enpresei eta gizarte eskatuz 17 helburuen gaineko ekintza areagotzea; eta 2020-2030 hamarkada “Ekintzen Hamarkada” gisa definituz.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 17 Azaldutakoaren argitan, autore gehienek 2030 Agenda eta Pariseko Hitzarmena finantza jasangarrien oinarrizko elementu gisa aipatzen dituzte, gizartean hedatzen ari den jasangarritasunarekiko kezkari “forma zehatza” eskaini ziotela ulertuz (Márquez et al., 2021); eta ondorengo ekimen publiko eta pribatuen abiapuntutzat joz (Delgado, 2022). Hala ere, aitortu beharra dago bi proiektu hauek ez direla finantza jasangarriek pairatu duten eragin instituzional bakarra izan. Kontrara, azken urteetan bultzada nabarmena bizi izan dute, batez ere Europar Batasunaren (EB) markoan. Hala, politika “transbertsal” (Delgado, 2022) gisa nahitaez aipatu behar ditugu: Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Plana (2018) Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Plana, EB-ren markoan finantza jasangarrien alde garatutako lehen ekimen garrantzitsua izan zen. 2018ko martxoaren 8an onartuko zuen europar batzordeak, “finantzazioa jasangarritasunari lotzen jarraitzeko estrategia global” (Europar Batzordea, 2020a) gisa. Bere jatorria 2016 urtean kokatzen da, finantza jasangarrien inguruko 20 adituk osatutako talde baten izendapenarekin (HLEG, High-Level Expert Group on sustainable finance). Hain zuzen, europar batzordeak, gizarte zibileko, finantza-sektoreko, mundu akademikoko eta europar zein nazioarteko instituzioetako 20 behatzaile izendatu zituen, finantza jasangarrien inguruko aholkularitza txosten bat burutzeko aginduarekin (Europar Batzordea, 2020b). Hala, HLEG taldeak burututako txostenik abiatuz, europar batzordeak Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Plana burutuko zuen (2018/907 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2018ko martxoaren 3koa), “finantzak sustatzeko erreferentzia-esparru bat sortuz, ingurumeneta gizarte-helburuekin bat datorren ekonomia bat lortze aldera” (González, 2019). Zehazki, Akzio Planean bertan ezartzen zenez, ondorengo xedeak asetzea zen helburu nagusi (2018/907 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2018ko martxoaren 3koa): 1. Hazkunde jasangarri eta inklusiboa lortzeko kapital-fluxuak inbertsio iraunkorretara bideratzea, Europak ia 180.000 milioi euroko inbertsio-defizita asetu beharko bailuke klimaren eta energiaren arloko helburuak lortzeko 2030 urtean. 2. Klima-aldaketaren, baliabideak agortzearen, ingurumenaren degradazioaren eta gizarte-arazoen ondoriozko finantza-arriskuak kudeatzea; finantza sektoreak ez baititu beti era egokian kontuan hartzen ingurumeneta klimaarriskuak. 3. Finantzaeta ekonomia-jardueretan gardentasuna eta luzapena sustatzea, finantza-merkatuetako eragileek enpresen epe luzerako balio-sorrera eta jasangarritasun-arriskuen kudeaketa behar bezala ebaluatu ahal dezaten. Helburu hauek asetzeko gainera, Planak 10 akziotan oinarritutako gida bat ezartzen zuen. Ondorengo grafikoan ikus daitekeenez, xede bakoitza lortzera bideratutako ekimen zehatzak proposatu ziren, guztira 10 puntutan oinarritutako sistema bat ezarriz:
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 18 4.2.2 Figura: Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Planaren akzioak. Iturria: Norberak egina, Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Planetik abiatuta. Ikuspuntu honetatik, 2018tik gaur egunera arte 10 akzio hauek abiarazteaz arduratu da batzordea. Esaterako, jarraian aztertuko dugunez, Europar Taxonomia ezarri du; edota 2019 urtetik Bonu Berdeen Europar Estandarraren garapenean jardun du, 2023ko otsailaren 28an behin behineko lege-akordio bat lortu izan duen arte Europar Parlamentuarekin (Europar Batzordea, 2023a). Bestalde, inbertsioa sustatzeko neurri ezberdinak burutu ditu ere, hala nola, Itun Berde baterako Europako Inbertsio Plana (Europa Jasangarri baterako Inbertsio Plana izenarekin ere ezagutua), non InvestEu ekimena nagusitzen den, zeinak 279.000 milioi euro mugiaraziko dituen inbertsio publiko eta pribatuetan (Europar Batzordea, 2020c). Gainera, erregelamenduen bidez ere jardun du, aipagarria delarik esaterako FinantzaZerbitzuen Sektorean Iraunkortasunari buruzko Informazioa Zabaltzeari buruzko Erregelamendua, 2019 urtean onartu zena (Europar Batzordea, 2020a). Edozein kasutan, guzti honen argitan, ukaezina da Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Plana oinarrizko ekimena izan dela finantza jasangarrien bilakaeran, eta, hein handi batean, EB-ren ondorengo jarduna zuzentzeaz arduratu dela. HELBURUAK AKZIOAK Hazkunde jasangarri eta inklusiboa lortzeko kapital-fluxuak inbertsio iraunkorretara bideratzea. 1. Jarduera iraunkorren EB-ko sailkapen-sistema bat garatzea. 2. Produktu finantzario berdeei aplikatzeko arau era etiketak sortzea. 3. Produktu jasangarrietan inbertsioa sustatzea. 4. Finantza-aholkularitza eskaintzean iraunkortasuna txertatzea. 5. Iraunkortasuneko erreferentziako parametroak garatzea. Jasangarritasuna arriskuen kudeaketan txertatzea 6. Kreditu-kalifikazioetan eta merkatu-azterketetan iraunkortasuna hobeto txertatzea. 7. Inbertitzaile instituzionalen eta aktiboen kudeatzaileen betebeharrak argitzea. 8. Zuhurtziazko betekizunetan jasangarritasuna txertatzea. Finantzaeta ekonomiajardueretan gardentasuna eta luzapena sustatzea 9. Iraunkortasunari buruzko informazioaren zabalkundea eta kontabilitate-arauen burutzea indartzea. 10. Gobernu korporatibo jasangarria sustatzea eta epe laburtasuna murriztea kapital-merkatuetan.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 19 Europar Itun Berdea (2019) Europar Itun Berdea, ideia orokor bezala, jasangarritasunaren esparruan EB-k burutu duen ekimen garrantzitsuenetakoa da. Iraunkortasun-erronkaren eta ingurugiro/klimaaldaketa arazoen aurreko erantzun gisa eratu zen, “EB-ko ekonomia jasangarri egiteko jarraibide gisa, klimaren eta ingurumenaren erronkak aukera bihurtuz eremu politiko guztietan” (Gómez, 2021). Zehazki, 2019ko abenduaren 11n aurkeztu zuen europar batzordeak Europar Itun Berdea, “EB-ko ekonomia eta gizartea eraldatzeko asmoarekin, klima-iraunkortasunaren asmoei erantzuteko eta, modu zabal batean, herritarren ongizatea handitzen eta osasuna hobetzen laguntzeko” (García-Legaz, 2022). Europar batzordearen hitzetan, Itun Berdea “hazkunde-estrategia berri bat izango litzateke, EB gizarte ekitatibo eta oparo batean eraldatzera bideratua, ekonomia moderno batekin, zeina baliabideen erabileran eraginkorra eta lehiakorra den, eta non 2050ean berotegi-efektuko gasen emisiorik egongo ez den, hazkunde ekonomikoa baliabideen erabileratik bereizita egongo delarik" (2019/640 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2019ko abenduaren 11koa). Ikuspuntu honetatik, anitzak izan dira itunaren markoan bideratu diren ekimenak, eta oro har, “ekonomiako sektore orotan eragin du” (González, 2020). Hala, Europar Itun Berdea, bere jatorri jatorritik, “hainbat sektoreri buruzko neurri-sorta biltzen duen ibilbide-orri gisa definitu zen, hala nola sektore energetikoari buruzkoa (merkatu energetikoaren eta azpiegitura adimendunen integrazioa), industrialari buruzkoa (digitalizazioa, ekonomia zirkularreko ekintza-plana, karbonoa atzematea eta erabiltzea), eraikuntzari buruzkoa, mugikortasunari buruzkoa, biodibertsitateari buruzkoa edo nekazaritzako elikagaiei buruzkoa” (García de Quevedo, 2020). Esaterako, 2020 urtean metanoari buruzko estrategia ezarri zen, 2021 urtean Ekintza Ekologikoko Plana burutuko zen, edota 2022an REPowerEU Plana aurkeztuko zen (energiaren arloan). Era berean, bere ekimen berriena 2023ko martxoaren 10ean kokatzen da: eraginkortasun energetikoa bultatzeko arau zorrotzagoen ezarpena jasotzen duen akordioa hain zuzen ere (Europar Batzordea, 2023b). Edozein kasutan, finantza jasangarriekin ikuspuntutik, nahitaez aipatu behar dugu Europar Itun Berdearen eta finantza jasangarrien elkarrekiko harremana, finantza jasangarriak funtsezko elementu baitira Europar Itun Berdearentzat, eta alderantziz, Europako Itun Berdea ere oinarrizko ekimena izan baita finantza jasangarrien garapenean. Hala, finantza jasangarriek “funtsezko zeregina dute Europar Itun berdearen helburu politikoak lortzeko (...), inbertsio pribatua klimarako neutroa, klimarako erresilientea, baliabideen erabileran eraginkorra eta justua den ekonomia baterako trantsiziora bideratuz, diru publikoaren osagarri gisa" (Europar Batzordea, d.g.a.). Eta, aldi berean, Europar Itun Berdeak ere finantza jasangarriak sustatu izan ditu, honen azpian garatutako ekimenek (batez ere ekimen hauen adar finantzarioek) fenomenoren zabalkundea eragin baitute. Hala, esaterako, aurretiaz aipatzen genuen Itun Berde baterako Europako Inbertsio Plana Europako Itun Berdearen markoan kokatuko litzateke. Beraz, honen argitan, ukaezina da Europako Itun Berdea ere oinarrizkoa izan dela finantza jasangarrientzat; eta Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Planarekin batera, europar mailan garatu den proiektu garrantzitsuenetako gisa agertzen zaigula.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 20 Europar Taxonomia (2020) Europar taxonomia, “ingumenarekiko jasangarriak diren jarduera ekonomikoen zerrenda bat ezartzen duen sailkapen-sistema” (Europar Batzordea, d.g.b.) gisa uler genezake; hots, jasangarriak eta iraunkortasunarekiko arduratsuak diren jarduerak identifikatzea ahalbidetzen duen sistema gisa. Honezkero ikusi dugunez, bai nazioarteko nola Europako erakundeek jasangarritasunhelburu eta -ekimen garrantzitsuak abiarazi izan dituzte azken urteotan, eta helburu horiek lortzeko, behar-beharrezkoa da diru-fluxuak proiektu eta jarduera jasangarrietara bideratzea. Helburu horrekin, Taxonomiaren bitartez, jarduera jasangarri eta iraunkorrak identifikatzea ahalbidetzen duen irizpideak ezartzen ditu Europar Batasunak (2020/852 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2020ko ekainaren 18koa); eta enpresei, inbertitzaileei eta arduradun politikoei jasangarritzat jo daitezkeen jardueren definizio egokiak eskaintzen dizkie, haien inbertsioak segurtasunez bideratu ahal izateko (Europar Batzordea, d.g.b.) 6 . Beraz, “Taxonomiaren helburu nagusia, dibulgazio-eskakizun gardenak eta definizio sendoak ematea izango litzateke, finantzaketa klimaeta ingurumen-larrialdia konpontzen nabarmen laguntzen duten jardueretara bideratzea sustatzeko” (Gutiérrez, 2022). Ikuspuntu honetatik, Europar Taxonomiak garrantzi nabarmena izan du Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Planaren eta Europar Itun Berdearen markoan. Izan ere, alde batetik, Akzio Planak proposatutako lehen ekimena asetzeaz arduratu izan da (hots, jarduera iraunkorren EB-ko sailkapen-sistema bat garatzea), akzio plan honen “kantoiharri” gisa konfiguratuz (Gutiérrez, 2022); eta bestetik, Europako Itun Berdearen aplikazioan ere laguntza handia eskaini du, inbertsioak proiektu jasangarrietara bideratzea ahalbidetzen baitu. Honen ondorioz, finantza jasangarrien ikuspuntutik ere pisu nabarmena dauka, jasangarritzat jo daitezkeen inbertsioak argitzeaz eta zehazteaz arduratzen baita, eta fluxu finantzarioak proiektu jasangarrietara bideratzea posible egiten baitu. Edozein kasutan, azaldutako ororen argitan, ukaezina da EB-k pisu handia izan duela azken urteotan finantza jasangarrien bilakaeran, fenomenoaren bultzadaren eragile garrantzitsua izan delarik. Hala, aztertu ditugun ekimenen bidez (besteak beste), finantza jasangarrien balio eta erabilgarritasuna azpimarratzeaz arduratu da, eta gaur egun jasotzen duten garrantziaren promotore gisa jardun du nolabait. Halere, bukatu aurretik, aipatu beharra dago bestelako ekimen garrantzitsuak egon direla ere, eta europar mailatik at, bestelako instruzioek ekarpen garrantzitsuak egin dituztela baita esparru honetan. Hala, aipa genitzake esaterako UNEP FI-ren Inbertsio Arduratsuko Printzipioak; edota Munduko Bankuaren Sustainable Banking Network programa (González, 2021). Edonola ere, aztergai dugun ikuspegitik, aurkeztutako 5 ekimenak jasotzen dira normalean oinarrizko proiektu gisa, batik bat, hauek izan duten inpaktu eta eragina dela medio. 6 Zehazki, Taxonomiaren testuaren esanetan, jarduera ekonomiko bat jasangarritzat jotzeko, lau baldintza bete beharko lituzke: (i) ingurumen-helburuekiko oinarrizko ekarpenen bat burutzea, (ii) ingurumenhelburuekiko kalte nabarmenik ez eragitea; (iii) berme jakinak izatea; eta (iv) aukeraketa baldintza teknikoak betetzea (2020/852 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2020ko ekainaren 18koa).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 21 4.3. COVID 19-AREN ERAGINA Finantza jasangarrien bilakaerarekin amaitzeko, azken puntu gisa, beharrezkoa da Covid 19-ak izan duen eragina aztertzea. Ideia orokor bezala, “Covid-19” izenaren pean barnera dezakegu SARS-CoV-2 birusak eragindako nazioarteko osasun krisia, bai eta osasun krisi honek eragindako krisi sozial eta ekonomikoa, aurrekaririk gabeko egoera bati leku eman ziona. Ikuspuntu honetatik, kontuan izan behar dugu Covid 19-aren krisiak gizarteko sektore orotan izan duela eragina, eta finantzen arloa ez dela salbuespen bat izan. Ondorioz, finantza jasangarriek ere pandemiaren eraginak pairatu izan dituzte; eta jarraian ikusiko dugunez, garrantzitsua izan da baita bere hedapenean. Zehazki, Covid 19-aren eta finantza jasangarrien arteko harremanari erreparatuz gero, zeharka heldu da nagusiki pandemiaren eragina. Honezkero ikusi dugunez, finantza jasangarrien hedapenean oinarrizkoak izan dira jasangarritasunarekiko gizarte ardura eta ekimen instituzionalak, eta zehazki, ardura eta ekimen hauek sustatu izan ditu Covid-ak. Hau da, zuzenean finantza jasangarrien garapena Covid 19-aren mendekoa ez den arren, azken honek finantza jasangarrien hazkundea ahalbidetu duten fenomenoen indartzaile edo sustatzaile gisa jardun izan du, eta ondorioz, bere ondorioak ere finantza jasangarrietara heldu dira. Adibidez, jasangarritasunarekiko arduraren ikuspegitik, iraunkortasunarekiko eta garapen jasangarriarekiko kezkaren hazkunde nabarmena eragin du Covid 19-aren agerpenak, gizarte mailako kezka gisa sendotu eta kontsolidatu egin delarik. Zehazki, Intrum-ek argitaratutako Covid-19ari buruzko Kontsumitzaileen Ordainketen Europako Txostenaren esanetan, espainiarren % 65ak aitortzen du pandemiak areagotu egin duela haien gai jasangarriekiko kezka (Europako batez bestekoa baino %13 gehiago), eta espainiarrak ingurumen-gaiekin kontzientziatuen dauden europarren artean daudela, soilik portugaldarren atzetik (Zurbano, 2020). Hala, “Covid-19 mundu mailako pandemiak eragindako krisiak, pertsonen eta erakundeen ahultasun izugarriari buruzko begiak zabaltzeaz gain, gure gizartean iraunkortasunak lehendik zuen garrantzia indartu” (Rubio, 2020) du ere; eta ondorioz, finantza jasangarrien hedapenean lagundu du zeharka. Era berean, ekimen instituzionalei dagokionez, anitzak izan dira Covid 19-aren ondorioak aurkaratzera bideratu diren proiektuak; eta hauetako askok finantza jasangarriak sustatu dituzte. Esaterako, nahitaez aipatu beharra dago “Next Generation EU” proiektua. Next Generation EU, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko EB-k akordatutako salbuespeneko errekuperazio-tresna gisa uler dezakegu, estatu kide guztientzat 750.000 milioi euroko funtsa aurreikusten duena (Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioa, d.g.). Zehazki, bi instrumentu nagusi aurreikusten ditu, Berreskurapenerako eta Erresilientziarako Mekanismoa eta REACT-EU funtsa, 672.500 milioi euro eta 47.500 milioi euro mugiaraziko dituztenak hurrenez hurren (Eur-lex, d.g.). Finantza jasangarrien ikuspegitik, Next Generation EU eta bere azpiko mekanismoak bereziki garrantzitsuak izan dira azken urteotan, aurreikusitako fondoak irizpide jasangarriekin kudeatu baitira batez ere. Esaterako, espainiar gobernuak garatutako Berreskurapen, Transformazio eta Erresilientzia Plana aztertuz gero, deigarria da “Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen iraunkorreko helburuekin eta Europako erakundeen gomendio espezifikoekin bat etorriz” garatu zela plana (Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, 2021), eta honetatik abiatuz, jasangarritasunari lotutako 4 puntu nagusitan oinarritzen dela: 1) Trantsizio ekologikoa,
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 22 2) Eraldaketa digitala, 3) Lurraldeeta gizarte-kohesioa, eta 4) Genero-berdintasuna (Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia, 2021). Hala, esaten genuenez, Next Generation EU eta Covid 19-aren eraginak gainditzeko plan eta proiektuek ere eragin handia izan dute finantza jasangarrien gain, haien fondoen kudeaketan irizpide jasangarriek pisu nabarmena izan baitute; eta fluxu ekonomiko handiak helburu iraunkorretara bideratzea ahalbidetu baitute. Norabide honetan hain zuzen, EB-k berak aitortu duenez, finantza jasangarriek Covid-19 pandemiaren berreskurapen iraunkor bat bermatzen lagun lezakete neurri handi batean (Europar Batzordea, d.g.a.). Beraz, ondoriozta genezake Covid 19-ak finantza jasangarrien gaineko eragin absoluturik izan ez duen arren, ukaezina dela bere bilakaera eta hedapenean lagundu duela, batetik, finantza jasangarrien hazkundea zuzendu duten faktoreak bultzatu baititu, eta bestetik, pandemiaren ondorioak gainditzeko tresna erabilgarri gisa agertu baita. 5. PRODUKTU ETA ZERBITZU JASANGARRI NAGUSIAK Finantza jasangarrien jatorri eta bilakaera aztertuta, eta behin bere hazkundean lagundu duten ekimenei erreparatuta, funtsezkoa zaigu finantza jasangarrien barne kokatzen diren produktu eta zerbitzuei erreparatzea. Izan ere, fenomenoaren agerpenik, anitzak izan dira bere euritakoaren pean garatzen joan diren tresna finantzarioak, kontzeptuaren beraren bilakaeran ere eragin duelarik produktu ezberdinen barneraketak. Ikuspuntu honetatik, esaten genuenez, kontuan izan behar dugu finantza jasangarriak garapen prozesu batean barneratuta dauden fenomenoa direla oraindik; eta hein handi batean, produktu/zerbitzu jasangarri finantzario ezberdinak agertzen joan direla garapen honen eskutik. Hau dela medio, ez da erraza finantza jasangarrien barne kokatzen diren produktuen zerrenda itxi bat ematea, entitate eta produktu/zerbitzu barietate handia barneratzen duen kontzeptua baita (Pacto Mundial Red Española, 2022b). Hala, kontsultatutako iturriaren arabera produktu/zerbitzu finantzario jasangarrien zerrenda ezberdinak topa daitezkeen arren, nahitaez aipatu behar ditugu ondorengoak (orokorrean, iturri gehienetan aipatzen baitira egun): Bonu jasangarriak Bonuak, abstraktuki, zor bat adierazten duen tituluak dira; bereziki erabilgarriak erakunde eta enpresa ezberdinek finantzazioa lortzeko 7 . Ideia orokor gisa, finantzazioa behar duen kasuan kasuko erakundeak bonuak jaulkiko lituzke, eta inbertitzaile interesatuek bonu horiek erosiko lituzkete. Hala, bonuen jaulkipenaren bidez enpresak eskudirua lortuko luke, eta bere likidezia beharra asetuko luke. Trukean, behin bonuan ezarritako epea beteta, erakunde jaulkitzaileak bonuaren zenbatekoa itzuliko lioke inbertitzaileari, ezarritako interesekin batera. Hau dela medio, zor bat adierazten duten produktuak dira bonuak, haren zenbatekoa (gehi interesak) itzuliko baitzaizkio titularrari. Hauxe argituta, finantza jasangarrien ikuspegitik, bonu jasangarrien figura agertzen da. Uler genezake bonu jasangarriak proiektu edo ekimen jasangarriak finantzatzeko helburuarekin jaulkitako bonuak direla, hots, proiektu jasangarrietara bideratutako bonuak. Ondorioz, bonu jasangarrien aterpean kokatuko lirateke “erakunde publiko eta pribatuek jaulkitako edozein zor mota, zeintzuen diru-sarrerak, osoki edo partzialki, GJH7 Bai erakunde publikoen ikuspegitik (gobernuak, erakunde publikoak…), nola enpresa pribatuen ikuspegitik.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 23 ak lortzen laguntzen duten proiektu berde eta iraunkorrak finantzatzeko edo birfinantzatzeko erabiliko diren” (Ruiz-Gauna et al., 2020). Ikuspuntu honetatik, bonu jasangarrien baitan, azpimarragarria da azken urteotan “bonu berdeek” jaso duten pisu nabarmena, inbertsio jasangarriak finantzatzeko tresna nagusi gisa (Domínguez eta López, 2020). Bonu berdeak, ingurugiroarekiko arduratsuak diren proiektuak finantzatzera bideratzen diren bonuak lirateke; eta zehazki horixe da bonu konbentzionalekiko duten ezberdintasun nagusia: hauen bidez lortutako funtsak ingurumena errespetatzen duten inbertsio-proiektuetara bideratzen direla (Márquez et al., 2021), “ingurumena errespetatzen duten erakundeei eta proiektuei laguntzeko” (Garayoa eta Bruzón, 2018). Bonu berdeen lehen jalkipena 2007 urtean kokatzen da, Inbertsioen Europar Bankuak burutua; eta ordutik izugarri hedatu dira (Márquez et al., 2021), harik eta gaur egun finantza jasangarrien produktu izar gisa aurkeztera heldu diren, hazkunde handiena bizi izan duen instrumentu gisa (Garayoa eta Bruzón, 2018). Halere, aitortu beharra dago azken urteotan bestelako bonu tipologia jasangarriak agertzen joan direla ere, eta aipagarriak direla esaterako bonu sozialak, kausa sozialak laguntzen dituztenak (RuizGauna et al., 2020), gizarte-eragina duten proiektuei finantzaketa emanez (Garayoa eta Bruzón, 2018); edota bonu urdinak, arrantza eta itsas proiektu iraunkorrak laguntzen dituztenak (Ruiz-Gauna et al., 2020). Gainera, norabide honetan, azpimarragarria da baita erakunde ezberdinek ekarpen garrantzitsuak burutu dituztela, bonu jasangarrien sustapena eta bilakaera bideratzeko printzipio eta oinarriak ezartzeaz arduratu baitira. Zehazki, ICMA erakundeak 8 Bonu Berdeen, Bonu Sozialen, Bonu Jasangarrien eta Jasangarritasunari Lotutako Bonuen printzipioak eratu ditu, “borondatezko gida-bilduma gisa, zor-kapitalen merkatuek maila globalean ingurumenaren eta gizartearen jasangarritasuneranzko aurrerabidearen finantzaketan izan dezaketen eginkizuna sustatzea xede eta bisio duena” (ICMA, 2021). Inbertsio funts jasangarriak Inbertsio funtsak, funtsean, inbertsio kolektiboko tresnak dira. Hauen bitartez, inbertsore jakinek (partaideek) ondarezko ekarpenak burutzen dituzte; eta entitate kudeatzaileak ekarpen hauek mugiarazten ditu, era bateratuan aktibo finantzario ezberdinetan inbertituz, aurretiaz ezarritako jarraibideen arabera (BMBN, d.g.b.). Ideia honetatik abiatuta, inbertsio funts jasangarriak, inbertsio erabakietan jasangarritasun irizpideak barneratzen dituzten funts gisa uler genitzake; hau da, errentagarritasuna ez ezik, aktibo finantzarioak aukeratzeko irizpide jasangarriei ere erreparatzen dieten inbertsio funtsak 9 . Definizio honen argitan, kontuan izan behar dugu ideia honi erreferentzia egiten dion terminologia anitza dagoela argitaratuta. Zehazki, ohikoa da “SRI Inbertsio Funtsak” edota “ESG Inbertsio Funtsak” bezalako izendapenak aurkitzea. Hala ere, gaur egun, kontzeptu analogo gisa uler genitzake guzti hauek, ingurugiroarekiko-, gizartearekikoeta gobernu8 ICMA (International Capital Market Association) 600 kide baino gehiago dituen irabazi asmorik gabeko erakundea da, mugaz gaindiko zorren balore-merkatuen funtzionamendu egokia sustatzea helburu duena, zeina funtsezkoa den hazkunde ekonomiko iraunkor eta jasangarria finantzatzeko (ICMA, d.g.). 9 Norabide honetan definitzen dute kontzeptua banku ezberdinek: Bankinter (d.g.), ING (d.g.), CaixaBank (2023).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 24 korporatiboarekiko ardura inbertsio funtsen erabaki irizpideetan barneratzea defendatzen baitute guztiek (BBVA, 2019, 2022). Ikuspegi honetatik, gainera, aipagarria da ere inbertsio funts jasangarrien gertuko bestelako figurak agertzen joan direla, inbertsio funts solidario eta etikoak kasu. Zehazki, hauetako lehenek filtro etikoak ezartzen dituzte haien kartera osatzerako orduan, eta bigarrenek irabazi asmorik gabeko erakundeak edo garapen proiektuak hartzen dituzte kontuan (Ferruz eta Marco, 2006). Edozein kasutan, gertuko terminologia hauxe alde batera utzita, azpimarragarria da inbertsio funts jasangarriak hazkunde garrantzitsua bizi duten eredua direla (bonu berde eta jasangarriak bezalaxe), eta gaur egun entitate finantzario gehienetan eskaintzen direla, jasangarritasuna finantza erabakietan barneratzea erraztuz. Mailegu jasangarriak Maileguei buruz hitz egitean, funtsean, finantzazioa lortzera bideratzen den produktu finantzario bati egiten zaio erreferentzia. Maileguen bidez, pertsona edo erakundeek diru kopuru jakina lortzen dute, diru kopuru hori (kasuan kasu finkatutako interesekin) mailegu-emaileari itzultzeko konpromisuarekin, hitzartutako kuota eta epeetan. Ikuspuntu honetatik, mailegu jasangarriak, proiektu edo ekimen jasangarri eta iraunkorrak finantzatzera bideratutako maileguak izango lirateke; hau da, jasangarritasunarekin bat datozen proiektuak finantzatzera bideratutako maileguak, hauek burutzeko beharrezko baliabideak eskainiz. Bonu jasangarrien kasuan gertatzen zen bezalaxe, mailegu jasangarrien kasuan ere garrantzi handia izan dute erakunde ezberdinek burututako ekarpenek, fenomenoaren oinarri eta ezaugarriak finkatzeaz arduratu baitira. Hala, nahitaez aipatu behar ditugu LMA 10 , LSTA 11 eta APLMA 12 erakundeen ekarpenak; mailegu berdeen, mailegu sozialen eta jasangarritasunari lotutako maileguen printzipioak argitaratu baitituzte (gaur egun mailegu jasangarri motatzat jotzen direnak). Mailegu berdeak, proiektu berde berriak edota lehendik zeundenak finantzatzera, birfinantzatzera edo bermatzera bideratutako edozein mailegu-tresna edota erraztasun lirateke (LMA, LSTA eta APLMA, 2023a); mailegu sozialak, proiektu sozial berri edo iraganekoak finantzatzera, birfinantzatzera edo bermatzera bideratutakoak (LMA, LSTA eta APLMA, 2023b); eta jasangarritasunari lotutako maileguak, iraunkortasun-helburu jakin, handinahi, material eta kuantifikagarriak lortzera bideratutako maileguak (LMA, LSTA eta APLMA, 2023c). Gainera, tipologia honekin harremanetan, azpimarragarria da propioki maileguez bestelako ezaugarriak aurkezten dituzten produktu finantzario jasangarriak garatu direla ere, kreditu jasangarriak esaterako. Hala, kreditu eta maileguek berez ezaugarri berdinak 10 1996an sortua, 800 kide baino gehiago dituen erakundea da LMA (Loan Market Association), Europa, Ekialde Ertain eta Afrikan jarduten duena nagusiki, maileguen merkatuan praktika eta metodologia egokiak ezartzeko helburuarekin (LMA, d.g.). 11 Estatu Batuetako maileguen merkatuan jarduten duen erakundea da LSTA (Loan Syndications and Trading Association), 1995 urtetik merkatuko aktoreen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzen duena (LSTA, d.g.). 12 1998 sortua, Asia-Pazifikoko maileguen merkatuetan hazkundea, likidezia eta jardunbide onenak sustatzea du helburu APLMA-k (Asia Pacific Loan Market Association) (APLMA, d.g.).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 25 ez dituzten arren 13 , sarritan batera aurkezten dira, finantzazio jasangarria lortzeko tresna erabilgarri gisa. Guzti honetatik abiatuta, eta behin produktu/zerbitzu finantzario jasangarri nagusienak aztertuta (hots, bonu, inbertsio funts eta mailegu jasangarriak), kontuan izan behar dugu bestelako produktu finantzarioak ere garatu direla azken urteotan, eta garrantzitsuak izan daitezkeela ere finantza jasangarrien etorkizunean. Esaterako, aipagarriak dira adibidez hipoteka berdeak (etxebizitza/eraikuntza jasangarriak finantzatzera bideratuak), mikrokreditu jasangarriak edota pentsio funts jasangarriak (inbertsio jasangarri gisa). Are gehiago, OFISO-ren 14 2022-ko txostenari erreparatuta (OFISO, 2023), bestelako titulu edo produktu jasangarriak ere topa daitezke, eguneroko trafiko juridikoan ohikoak direnak, eta gutxinaka finantza jasangarrien eremuan barneratzen ari direnak, zor-agiri berdeak (pagarés berdes) edota renting jasangarriak kasu. Hala, azaldutako ororen laburpen grafiko orokor gisa, ondorengo erara jaso genitzake egun aurkezten diren produktu/zerbitzu finantzario jasangarri garrantzitsuenak, finantza jasangarrien eragin eremuaren adierazle direnak: 5. Figura: Produktu/Zerbitzu Jasangarri Nagusiak. Iturria: Management Solutions, 2020. Azkenik, produktu jasangarriekin azterketarekin amaitzeko, aipamen txiki bat egin lekioke ere “greenwashing” delako fenomenoari, ikusitako produktu-finantzarioen izaera jasangarrian eragin dezakeen inguruabarra baita. Greenwashing-a, erakunde/produktu ezberdinak berde edo jasangarri gisa aurkeztean datza, benetan berde eta jasangarriak ez diren arren (edo behintzat, aurkezten diren bezain berde eta jasangarriak ez diren arren). Hau da, greenwashing deritzo “organismoek burutzen duten 13 Maileguaren kasuan, hitzartutako diru kopurua osoki helarazten zaio mailegu-hartzaileari, eta berau itzuli beharko du ezarritako epe eta kuoten bidez. Aldiz, kredituaren bidez, gehiegizko diru kopuru bat finkatzen da, bezeroak eskuragarri izango duena, eta erabilitako kopurua soilik itzuli beharko du (kasuan kasuko interes eta komisioekin, bai erabilitakoaren nola erabili gabeko zatiaren gain normalean). 14 OFISO (Observatorio Español de la Financiación Sostenible), finean, sektore anitzeko foro independente gisa eratzen da, non konpainiak, finantza-erakundeak, administrazio publikoak eta bestelako eragile ekonomiak elkartu egiten diren, finantzaketa jasangarriari buruz mintzatzeko (OFISO, d.g.).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 32 ingurumen, ekonomia eta gizarte-erronkei aurre egiteko finantzaketa arduratsua eta eraginkorra sustatuz ere (EJ, 2021b). Hala, Markoaren bidez, Finantzaketa Jasangarriko Tresnen aldagai eta ezaugarri garrantzitsuenak finkatzen ditu (diru-sarreren erabilera, proiektuen ebaluazio eta hautaketa, diru-sarreren kudeaketa eta txostenak), eta ondorengo aukerazko helburu jasangarrietara lortzen ditu: (i) Etxebizitza eskuragarria, (ii) Funtsezko zerbitzuak: Hezkuntza eta Osasuna, (iii) Sustapen sozioekonomikoa, (iv) Enplegua sortzea, (v) Energia berriztagarriak, (vi) Garraio garbia, (vii) Kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, (viii) Uraren eta hondakin-uren kudeaketa iraunkorra, (ix) Lurreko eta uretako biodibertsitatea kontserbatzea, (x) Eraginkortasun energetikoa eta (xi) Klima-aldaketara egokitzea (EJ, 2021b). Gainera, Markoaren izaera benetan jasangarria dela bermatze aldera, bere edukia erakunde ezberdinek garatutako jasangarritasun estandar eta printzipio ezberdinekin bat dator 24 (EJ, 2021b), Sustainalytics 25 erakunde independenteak bat etortze hori bermatu duelarik (Sustainalytics, 2021). Hala, azken finean, tresna finantzario jasangarriak garatu ahal izateko oinarri eta ezaugarriak finkatzen dituen programa izango litzateke Finantzazio Jasangarriko Markoa, tresnen helburu eta ukanbeharrak finkatzen dituena. Edozein kasutan, aurreratzen genuen bezalaxe, bonu jasangarriak dira zalantzarik gabe EJ-ren produktu finantzario nagusia. Zehazki, Ekonomia eta Ogasun sailak 2023 urtean garatutako Inbertsoreen Aurkezpenak 26 , zeinak euskal ekonomiaren eta aurrekontuen datuak jasotzen dituen inbertsore potentzialak erakartzeko, era argian erakusten du jasangarritasun atalean garatutako tresna finantzario nagusia bonu jasangarriak direla (EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila, 2023) 27 . Ikuspuntu honetatik, aipatzen genituen 7 jaulkipen edizioak burutzeaz gain, bonuen jaulkipenerako oinarrizko gida osatzen duen “Bonu Jasangarrien Jaulkipenerako Markoa” (2018 urtekoa) ere garatu izan du EJ-k, bonuen funtsezko jarraibideak ezartzeaz arduratzen dena. Bonu Jasangarrien Jaulkipenerako Markoa Bonu Jasangarrien Jaulkipenerako Markoa, oro har, bonu jasangarrien ezaugarri eta jaulkipen printzipioak ezartzen dituen abiapuntuzko oinarria liteke. Zehazki, bonuekin finantza daitezkeen proiektu hautagarriak zehazten ditu; eta Finantzazio Jasangarriko Markoan bezalaxe, ondorengo helburuetara lotzen du bonuen jaulkipena: (i) Etxebizitza eskuragarria, (ii) Funtsezko zerbitzuak: Hezkuntza eta Osasuna, (iii) Sustapen sozioekonomikoa, (iv) Enplegua sortzea, (v) Energia berriztagarriak, (vi) Garraio garbia, (vii) Kutsaduraren prebentzioa eta kontrola, (viii) Uraren eta hondakin-uren kudeaketa 24 Zehazki, Bonu Berdeen Printzipioekin (GBP), Bonu Sozialen Printzipioekin (SBP) eta Bonu Jasangarrien Jarraibideekin 2018; eta baita LMA Mailegu Berdeen Printzipioekin (GLP). 25 Sustainalytics, inbertitzaile instituzionalei eta enpresei ESG gaiei buruzko kalitate altuko azterketa (research), kalifikazio (rating) eta informazioa (data) eskaintzen dien enpresa da (Sustainalytics, d.g.). 26 Eskuragarri ondorengo link-ean. 27 Zehazki, Jasangarritasun atalean, Bonu Jasangarriak dira aztertzen diren tresna finantzario bakarra, burututako 7 jaulkipenen ezaugarriak jasoz: epeak, zenbatekoak…
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 33 32,42 67,58 Proiektu berdeetara Proiektu sozialetara 18,2 81,8 Bono bidez finantzatuta Bestelako finantzazioa iraunkorra, (ix) Lurreko eta uretako biodibertsitatea kontserbatzea, (x) Eraginkortasun energetikoa eta (xi) Klima-aldaketara egokitzea (EJ, 2018a) 28 . Gainera, bonuekin finantzatuko diren proiektuen aukeraketa eta selekzio prozesua ere finkatzen du Markoak. Horretarako, EJ-ren Bonu Jasangarrien Batzordea aurreikusten du 29 , zeinak bonuen helburuekin bat datozen euskal aurrekontuetako partida “hautagarriak” aukeratuko dituen (inbertsoreei informazio hau helaraziz); eta behin proiektu “hautagarriak” hautatuta, bonu jasangarrien fondoak esleituko zaizkie. Gainera, proiektu “hautagarrien” gastua bonuen zenbatekoa baino handiagoa (edo berdina) izango dela jasotzen du Markoak, bonuen esleipena bermatu ahal izateko ustekabeko egoeren aurrean (EJ, 2018a). Hala, 2018-an Bonu Jasangarrien Jaulkipenerako Markoa onartu zenetik, eta Marko horren edukia jarraituz, 7 jaulkipen edizio burutu izan ditu gaur egunera arte EJ-k, ondorengo grafikoan ikus daitezkeenak: 6.2. Figura: EJ-ren bonu jasangarrien jaulkipenen ezaugarriak eta pisua 30 . Edizio a Jaulkipe n urtea Bonuen Zenbateko a (eurotan) Bonuen Iraupena (urteetan ) Bonuen zenbatekoaren distribuzioa (ehunekotan) Bonuen bidez finantzatutako proiektu Berde/Sozialen ehunekoa 1 2018 500 milioi 10 2 2019 600 milioi 10 28 Ikuspuntu honetatik, azpimarragarria da Bonu Jasangarrien Jaulkipenerako Markoa bat datorrela ere erakunde ezberdinek ezarritako estandar eta printzipioekin, eta Sustainalytics erakundearen aldeko txostena jaso zuela baita (Sustainalytics, 2018). 29 Ogasun eta Ekonomia Saileko lau ordezkarik, eta ondorengo sail bakoitzeko ordezkari banak osatua: Ingurumena, Etxebizitza eta Lurralde Plangintza, Enplegua eta Gizarte Politikak, Osasuna eta Hezkuntza, eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura (EJ, 2018a). 30 2022 eta 2023 urteetako datu jakinak ez daude eskuragarri, EJ-k ez baititu argitaratu ekitaldi horietako bonuen inpaktu-txostenak. 32 68 Proiektu berdeetara Proiektu sozialetara 21,32 78,68 Bono bidez finantzatuta Bestelako finantzazioa
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 34 47,51 52,49 Bono bidez finantzatuta Bestelako finantzazioa 48,73 51,27 Bono bidez finantzatuta Bestelako finantzazioa 3 2020 500 milioi 10 4 600 milioi 10 5 2021 1.000 milioi 11 6 2022 500 milioi 11 N.A. N.A. 7 2023 700 milioi 10 N.A. N.A. Iturria: Norberak Egina, bonuen inpaktu-txostenetatik eta inbertsore-aurkezpenetatik abiatuta 31 . Grafikoki ikus daitekeenez, bonuen bidez lortutako finantzazioaren zati handiena proiektu sozialetara bideratu izan du urtero-urtero EJ-k, proiektu berdeen alde egindako ekarpena %16 eta %20 artean egon delarik soilik. Halere, bonuen finantzazioa nagusiki proiektu sozialetara bideratu den arren, partida garrantzitsuak eskaini zaizkie ere proiektu berde jakinei. Hala, argitaratuta dauden datuei erreparatuta (hots, 2018-2021 urteen arteko datuak), adierazgarria da: - Proiektu berdeen atalean finantzaketa handiena jaso duen arloa garraio garbien sektorea izan dela. Zehazki, 2018 eta 2019 urteetan bonuen bidez lortutako finantzazioaren %25 inguru sektore honetara bideratu zen (Metroeconomica, 2019) (Metroeconomica, 2020), eta 2020 eta 2021 urteetan %11-%13 inguru (Metroeconomica, 2022a) (Metroeconomica, 2022b), kasu orotan finantzazio kopuru handiena jaso zuen proiektu berdea izanik. - Aldiz, proiektu sozialen artean, aurrerapen sozioekonomikora bideratu dira oro har ahalegin handienak, 2018 eta 2019 urteetan bonuen bidez lortutako finantzazioaren %27-tik gora esleitu zitzaiolarik (Metroeconomica, 2019) (Metroeconomica, 2020). 2020 eta 2021 urteetan osasunaren arloak ere garrantzi nabarmena jasoko zuen, bai aurrerapen sozioekonomikoari nola osasunari bonuen %22 - %27 inguru bideratu zitzaielarik (hots, bien artean ia bonuen zenbatekoaren erdia) (Metroeconomica, 2022a) (Metroeconomica, 2022b). 31 Zehazki, Metroeconomica (2019, 2020, 2022a, 2022b), EJ (2018b) eta EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila (2019, 2020a, 2020b, 2021, 2022, 2023). Dokumentu oro eskuragarri ondorengo link-ean. 16 84 Proiektu berdeetara Proiektu sozialetara 20 80 Proiektu berdeetara Proiektu sozialetara
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 35 Bestalde, azpimarragarria da ere 2022 eta 2023 urteetan jaulkitako bonuen zenbatekoa murriztu den arren (behintzat 2021 urtearekiko, zeina jaulkipen edizio handiena izan zen), aurreko 5 edizioetan bonuen garrantzia nabarmenki hazi zela urtero finantzazio tresna gisa. Zehazki, proiektu berde eta sozialen finantzazioan bonuek edukitako pisu erlatiboa etengabe handitu zen 2018-2021 urteen artean, hariek eta proiektu berde eta jasangarrien ia erdia haien bidez finantzatzen zen 2021ean. Gainera, hazkunde joera honekin harremanetan, bereziki azpimarragarria da bonuen harrera nabarmenki ona izan dela inbertsoreen artean. Zehazki, 2023 urtean bonuen eskaria eskaintza baino 7 aldiz handiagoa izan da (EJ, 2023b); eta jaulkipen edizio guztietan jatorri eta izaera ezberdinetako inbertsoreak egon dira (EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila, 2023) 32 , bonuen erakargarritasunaren adierazle izan daitekeena. Beraz, azken bi urteotan bonuen jaulkipenaren zenbatekoa murriztu den arren, inbertsoreek izandako jarreraren argitan, ondoriozta genezake bonuak tresna finantzario erakargarria izan daitezkeela proiektu jasangarrien finantzaziorako. Izan ere, ekimen jasangarriak finantzatzeko aukera eskaintzeaz gain, likidezia beharraren arabera jardutea ahalbidetzen dute; eta gainera, produktu finantzazio jasangarri eta berdeen sustapenean laguntzen dute, finantza jasangarrien fenomenoa hedatuz. Hala, EJ-ren kasuan, erakundearen produktu finantzario jasangarri “izar” gisa aurkezten dira egun, eta orain arte izan duten bilakaera ikusita, etorkizuneko bereziki oparoa itxaron liteke. 7. ONDORIOAK Lan osoan burututako azterketa eta azalpenei era bateratuan erreparatuz gero, argi ikus daiteke finantza jasangarriak garrantzi nabarmena bereganatzen ari diren fenomenoa direla. Hain zuzen, finantza jasangarriak, “garapen jasangarri” kontzeptuaren eskutik sortu eta garatu izan diren fenomenoa dira, eta azken urteetan garapen jasangarriak bizi izan duen boom-a dela medio (bai instituzioen bultzadaren ondorioz, nola gizarte arduraren hazkundearen ondorioz), nabarmenki hedatu da haien garrantzi eta eragina. Ikuspuntu honetatik, finantza jasangarriek oinarrizko papera jokatzen dute garapen jasangarriarekin harremanetan, diru-fluxuak garapen iraunkorreko proiektuetara bideratzea ahalbidetzeaz gain, arlo finantzarioan jasangarritasunarekiko ardura eta kezka barneratzen baitute. Hau dela medio, garapen jasangarriaren eta finantza jasangarrien artean elkarrekiko lotura garrantzitsu bat ematen dela ondoriozta genezake, batetik, garapen jasangarriak finantza jasangarrien balio eta garrantzia aditzera ematen duelako (proiektu iraunkorren finantzazioa ahalbidetzen duen tresna gisa); eta bestetik, finantza jasangarriek ekarpen oinarrizkoa burutzen dutelako garapen jasangarriaren mesedetan (finantza arloan jasangarritasunarekiko ardura integratuz). Hau oinarri izanda, lanean zehar ikusi ahal izan dugunez, anitzak izan dira finantza jasangarrien hazkunde eta bilakaeran eragin duten faktoreak, oinarrizkoenetako bat ekarpen instituzionala izan delarik. Zehazki, nazioarteko eta Europako erakunde ezberdinek ekimen garrantzitsuak burutu dituzte arlo honetan, bai zuzenean nola zeharka fenomenoaren bilakaeran eragin izan dutelarik. 32 Urtez-urteko inbertsoreen jatorri eta izaeraren datuak argitaratuta daude 2023 urteko inbertsoreen aurkezpenean (EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila, 2023). Eskuragarri ondorengo link-ean.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 36 Hala, aipagarriak dira esaterako Pariseko Hitzarmena, 2030 Agenda edota Europako Itun Berdea bezalako akordioak, iraunkortasuna eta garapen jasangarria estatuz gaineko kezka gisa kokatzeaz gain, finantza sektorearen garrantzia aldarrikatzea ahalbidetu baitute. Era berean, nahitaez azpimarratu behar dira ere Garapen Iraunkorra Finantzatzeko Akzio Plana edota Europar Taxonomia, zuzenean finantza jasangarrien sustapen eta hedapena ahalbidetu duten proiektuak izan baitira (ondorengo pausuen aurrekari gisa, eta jasangarriak diren jardueren identifikazio sistema gisa, hurrenez hurren). Ikuspuntu honetatik, orain arte erakunde ezberdinek izan duten joera ikusita, pentsa liteke finantza jasangarrien aldeko urrats instituzional eta politiko garrantzitsuak emango direla ere etorkizunean. Izan ere, esaten genuenez, finantza jasangarriak garapen jasangarria lortzeko nahitaezko elementu gisa konfiguratzen ari dira, eta ondorioz, espero liteke ondorengo urteetan proiektu ezberdinak garatzea haien sustapenerako. Gainera, ikusi ahal izan dugunez, estatuz gaindiko erakundeek ez ezik, BFA-k eta EJ-k ere neurri eta proiektu garrantzitsuak burutu izan dituzte finantza jasangarriekin harremanetan, bai batak zein besteak, zuzenean edo zeharka, produktu finantzario jasangarrien bidez jardun izan dutelarik: BFA-ren kasuan berebiziko garrantzia jasotzen dute inbertsio kolektiboko tresnek (FEIS Funtsa eta MicroEurope Arrisku-Kapital erakundea), eta EJ-ren kasuan, aldiz, bonu jasangarriek. Hau dela medio, etorkizunari begira, nazioarteko eta Europako ekarpenak ez ezik, garrantzitsua liteke ere tokian-tokiko erakunde hauen politika eta ekimenei erreparatzea. Ikuspegi honetatik, hain zuzen, adierazgarria da 2023ko martxoan bertan 2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa onartu duela EJ-k, gobernu programan hartutako konpromiso jasangarriak betetzeko ibilbide-orri estrategiko gisa. Eta bertan, programaren oinarrizko zutabeetako bat finantza jasangarriak dira, hamarkada bukaeran Euskadi lurralde jasangarriagoa izateko “proiektu transformadore” gisa definitzen dituelarik (EJ, 2023c) 33 . Era berean, EJ-ren eremuan baita, adierazgarria da Finantzazio Jasangarriko Markoak, Finantzaketa Jasangarriko Tresnak definitzean, bonuez bestelako produktu finantzarioak ere aipatzen dituela, maileguak edo ordain-agiriak kasu (EJ, 2021b). Ondorioz, egun EJ-ren tresna jasangarri nagusia bonuak diren arren, posible liteke etorkizunean bestelako produktu finantzario jasangarriak garatzea baita. Gainera, norabide honetan, produktu eta tresna finantzarioen merkatuaren hazkundea fenomenoaren etorkizunaren adierazle garrantzitsua izan liteke. Izan ere, gaur egun produktu edo tresna finantzario jakin batzuk nagusitzen diren arren (bonuak, maileguak, funtsak, etab. besteak beste), irizpide jasangarriak bestelako produktu finantzarioetara hedatzen ari dira gutxinaka (ikusten genuenez, OFISO-ren 2023 txostenean titulu berriak agertzen dira), eta ondorioz, etorkizunari begira, aukera jasangarrien abanikoa zabal litekeela dirudi. Are gehiago, produktu finantzario jasangarri berri hauek aukera aproposa izan litezke inbertsore eta enpresa ezberdinak finantza jasangarrietara hurbiltzeko. Funtsean, produktu jasangarrien tipologia zabalduko balitz, norbanakoen eta enpresen beharretara hobe egokitzen diren produktu finantzarioak garatuko lirateke, eta ondorioz, inbertsore eta enpresa gehiago erakarri ahalko lirateke. Gainera, produktu eta zerbitzu finantzario hauei tratu fiskal mesedegarria 33 Zehazki, 2030erako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa-k 8 proiektu nagusi ezartzen ditu: (i) produktu eta zerbitzu jasangarriak erosteko zentrala, (ii) lurraldearen kohesio jasangarria, (iii) osasunaren eta ingurumenaren behatokia, (iv) zirkulartasunak balio-kateetan, (v) eteak jasangarritasunerantz, (vi) gizarte-berrikuntza jasangarritasunaren zerbitzura, (vii) herritarrak eta kontsumo jasangarria eta (viii) finantza jasangarriak (EJ, 2023c).
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 37 eskainiz (ikusi bezala, BFA-k kenkarien bidez jarduten du arlo honetan), posible liteke ere produktuen erakargarritasuna handitzea. Hau dela medio, lan honetan aztertzea posible izan ez den arren, fenomenoaren etorkizunari begira, interesgarria izan liteke kreditu erakundeek eskainitako produktu finantzario jasangarrien tipologiaren bilakaerari erreparatzea, horrek fenomenoaren etorkizunaren ikuspegi zabalagoa garatzea ahalbidetuko luke eta. Nolanahi ere, aipatutako guztiarekin amaitzeko, ondorio orokor gisa, baiezta genezake lanaren hasieran ezarritako helburuak betetzea posible izan dela, eta finantza jasangarrien kontzeptua argitzeaz gain, bere jatorriari eta haren bilakaeran eragin izan duten faktoreei erreparatu ahal izan zaiela. Gainera, honen eskutik, posible izan da egun aurkezten diren produktu finantzario jasangarri nagusiak aztertzea; bai eta arlo honetan EJ-k eta BFA-k burututako ekarpenei erreparatzea, haien ekimen garrantzitsuenak aztertuz. Eta, guzti honi esker, ikusi ahal izan dugu finantza jasangarriak garapen iraunkor eta jasangarri bat lortzeko aldagai gako gisa aurkezten direla gaur egun, etorkizun oparo eta nabarmena izan dezaketelarik, eta oro har, finantza sektoreko arlo garrantzitsu bihurtuko direla dirudielarik.
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 38 8. BIBLIOGRAFIA 11/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa (BAO abenduaren 13koa). 2023ko urtarrilaren 1ean eguneratua. 13/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa (BAO abenduaren 13koa). 2022ko urtarrilaren 1ean eguneratua. 2018/907 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2018ko martxoaren 3koa. Plan de Acción: Financiar el desarrollo sostenible. Eskuragarri: link. 2019/640 Jakinarazpena, Europar Batzordearena, 2019ko abenduaren 11koa. El Pacto Verde Europeo. Eskuragarri: link. 2020/852 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2020ko ekainaren 18koa, inbertsio iraunkorrak errazteko esparru bat ezartzeari buruzkoa eta 2019/2088 (EB) Erregelamendua aldatzen duena. Eskuragarri: link. APLMA. (d.g.). About Us. https://www.aplma.com/about-us Bankinter. (d.g.). Fondos Sostenibles. https://www.bankinter.com/banca/ahorroinversion/fondos-de-inversion/fondo-de-inversion-sostenible BBVA. (2019). Guía de finanzas para no financieros: los fondos ISR. https://www.bbva.com/es/sostenibilidad/guia-de-finanzas-para-no-financieros-los-fondos-isr/ BBVA. (2022). Cómo funcionan los fondos de inversión ESG o socialmente responsables. https://www.bbva.com/es/sostenibilidad/como-funcionan-los-fondos-de-inversion-esg-osocialmente-responsables/ BFA. (d.g.a.). Bizkaiko Foru Aldundiarekin lotuta dauden entitateak. https://www.bizkaia.eus/eu/web/educacion-tributaria/bizkaiko-foru-aldundiarekin-lotutadauden-entitateak BFA. (d.g.b.). Bizkaia Seed Capital. Informazio instituzionala. Erakundeari buruzko oinarrizko datuak. https://gardentasuna.bizkaia.eus/documents/5628786/5630234/Accionariado+21.png/f9748d ca-de2c-afe1-7cf4-811d77a4c771?t=1621327121823 Bilbao-Terol, A., Cañal-Fernández, V., eta Mar, A.P. (2016). A model based on Copula Theory for sustainable and social responsible investments. Revista de Contabilidad - Spanish Accounting Review, 19, 55–76. orriak. Eskuragarri: link. Bizkaia Seed Capital. (d.g.a). Zer da Seed Capital Bizkaia. https://www.seedcapitalbizkaia.eus/eu/seed-capital-bizkaia/ Bizkaia Seed Capital. (d.g.b.). Fondo de Emprendimiento e Impacto Social F.C.R. PYME. Fondo Semilla en Fase Inicial y/o de Desarrollo. https://www.seedcapitalbizkaia.eus/politica-deinversion/feis/ Bizkaia Seed Capital. (d.g.c.). MicroEurope S.C.R. PYME S.A. https://www.seedcapitalbizkaia.eus/eu/inbertsio-politika/microeurope-2/ Blasberg, J., Davis-Peccoud, J., Duchnowski, S., eta Tam, V. (2022). Food System Transformation: the time is now. Bain & Company. https://www.bain.com/insights/food-system-transformationthe-time-is-now/
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 39 BMBN. (2023a). Información de fondos de capital-riesgo. https://www.cnmv.es/portal/Consultas/ECR/Fondo.aspx?nif=V95741856 BMBN. (2023b). Sociedades de capital-riesgo. https://www.cnmv.es/portal/Consultas/ECR/Sociedad.aspx?nif=A09781089&lang=es BMBN. (d.g.a.). Finanzas sostenibles. https://www.cnmv.es/portal/FinanzasSostenibles/Indice.aspx BMBN. (d.g.b.). Fondos inversión. https://www.cnmv.es/Portal/inversor/Fondos-Inversion.aspx CaixaBank. (2023). Fondos sostenibles: las claves de su doble rentabilidad. https://blog.caixabank.es/blogcaixabank/fondos-sostenibles-claves-doble-rentabilidad/ Coelho, F. (2004). Finanzas solidarias. In Cattani, A.D. (Ed.), La otra economía (261-276. orriak). Grupo Editor Altamira. Eskuragarri: link. De la Cruz, C. (2013). El alcance político de las finanzas éticas. Dossieres EsF, (8), 17-20. orriak. Eskuragarri: link. Delgado, M. (2019). Discurso de apertura. In Foro “Descarbonizar la economía”. Eskuragarri: link. Delgado, M. (2022). Las finanzas sostenibles redefinen la actividad bancaria. Economistas, (176), 28-39. orriak. Eskuragarri: link. Domínguez, J.M. eta López, J. Mª. (2020). El nuevo paradigma de las finanzas sostenibles: la contribución del sector financiero a la lucha contra el cambio climático. Documentos de Trabajo (IAES, Instituto Universitario de Análisis Económico y Social), (7), 1-91. orriak. Eskuragarri: link. Dziawgo, D. (2019). Sustainable finance as a new financial investment model. Research papers of Wroclaw University of Economics and Business, 63 (12), 23-34. orriak. Eskuragarri: link. EJ. (2018a). Marco para la emisión de Bonos Sostenibles. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/eu_2333/adjuntos/2020/Marco-deBonos-Sostenibles_Gobierno-Vasco-2018.pdf EJ. (2018b). Bono Sostenible Euskadi. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/2020/BONOSOSTENIBLE-EUSKADI-PROFESIONAL.pdf EJ. (2020). Teknologia Garbien Euskal Zerrenda. https://www.euskadi.eus/informazioa/teknologia-garbien-euskal-zerrenda/web01a2ingkut/eu/ EJ. (2021a). 2030 Agendaren lehentasunen euskal programa. https://www.euskadi.eus/2030agendaren-lehentasunen-euskal-programa/web01-a2lehetr/eu/ EJ. (2021b). Sustainable Financing Framework. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/2021/2021Basque-Government-Sustainable-Finance-Framework_March.pdf EJ. (2023a). Deuda Pública de la Administración General del País Vasco. https://www.euskadi.eus/deuda-publica/web01-s2oga/es/ EJ. (2023b). El Gobierno Vasco emite su VII "Bono Sostenible Euskadi" de 700M" con una demanda siete veces superior. https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/noticia/2023/elgobierno-vasco-emite-su-vii-bono-sostenible-euskadi-700m-demanda-siete-veces-superior/
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 40 EJ. (2023c). Euskadiko 2030eko Ingurumeneko Esparru Programa. https://bideoak2.euskadi.eus/2023/03/21/news_84465/Euskadiko_2030eko_Ingurumeneko_E sparru_Programa.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2019). Sustainable Bond 2019. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/BASQUE%20GOVE RNMENTSustainable%20Bond%202019%20PTO%202019%20en.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2020a). Sustainable Bond 2020. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/2020/BASQUEGOVERNMENTSustainable-Bond-2020.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2020b). Second Sustainable Bond 2020. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/2020/2020-2BONO-SOSTENIBLE.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2021). Investors Presentation 2021. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/adjuntos/2021/2021Investors-Presentation-April.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2022). Investors Presentation 2022. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/es_2333/2022-InvestorsPresentation-April.pdf EJ-ren Ekonomia eta Ogasun Saila. (2023). Investors Presentation 2023. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/7071/eu_2333/adjuntos/2023/Presentacio n-BASQUE-COUNTRY-abril-2023-compressed.pdf EJ-ren Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia. (2021). 2030 Agendaren lehentasunen euskal programa. https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/prioridades_agenda2030/eu_def/adjuntos/ EUS-Programa-prioridades.pdf Eur-lex. (d.g.). Glossary of summaries – NextGenerationEU. https://eur-lex.europa.eu/EN/legalcontent/glossary/nextgenerationeu.html Europar Batzordea. (2020a). Renewed sustainable finance strategy and implementation of the action plan on financing sustainable growth. https://finance.ec.europa.eu/publications/renewed-sustainable-finance-strategy-andimplementation-action-plan-financing-sustainable-growth_en Europar Batzordea. (2020b). High-Level Expert Group on sustainable finance (HLEG). https://finance.ec.europa.eu/publications/high-level-expert-group-sustainable-financehleg_en Europar Batzordea. (2020c). Precisiones sobre el Plan de Inversiones para el Pacto Verde Europeo y el Mecanismo de Transición Justa. https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/es/qanda_20_24 Europar Batzordea. (2023a). Sustainable Finance: Commission welcomes political agreement on European green bond standard. https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/en/mex_23_1301 Europar Batzordea. (2023b). Pacto Verde Europeo: la UE acuerda normas más estrictas para impulsar la eficiencia energética. https://ec.europa.eu/commission/presscorner/detail/es/ip_23_1581
Finantza jasangarriak: oinarriak eta bilakaera. BFA-ren eta EJ-ren ekarpena. 41 Europar Batzordea. (d.g.a.). Overview of sustainable finance. https://finance.ec.europa.eu/sustainable-finance/overview-sustainable-finance_en Europar Batzordea. (d.g.b.). EU taxonomy for sustainable activities. https://finance.ec.europa.eu/sustainable-finance/tools-and-standards/eu-taxonomysustainable-activities_en Fernández, B. (2022). Mirada crítica: el debería ser de las finanzas sostenibles. Dossieres EsF, (45), 6-10. orriak. Eskuragarri: link. Ferruz, L. eta Marco, I. (2006). Algunas reflexiones sobre la inversión socialmente responsable. Boletín económico de ICE, Información Comercial Española, (2901), 35-44. orriak. Eskuragarri: link. Fiare Banca Ética. (2022). Informe de impacto 2022. https://www.fiarebancaetica.coop/sites/fiarebancaetica.com/files/documenti/informeimpacto-2022.pdf Garayoa, F. J. eta Bruzón, A. G. (2018). Bonos verdes y bonos sociales como motores de cambio. Boletín De Estudios Económicos, 73 (224), 233-250. orriak. Eskuragarri: link. García de Quevedo, J.C. (2020). Finanzas e inversiones sostenibles. La sostenibilidad en ICO. Boletín económico de ICE, Información Comercial Española, (3120), 27-49. orriak. Eskuragarri: link. García-Legaz, J. (2022). Sostenibilidad y economía circular en el sector de la distribución de alimentos y bienes de gran consumo. Economistas, (176), 40-48. orriak. Eskuragarri: link. Gassiot, R. (2013). Las finanzas éticas como instrumento al servicio de la economía solidaria. La experiencia de Coop57. Cuadernos de trabajo social, 26 (1), 75-84. orriak. Eskuragarri: link. Gómez, J. M. (2021). The European Green Deal and the energy transition: challenges and opportunities for industrial companies. Boletín de estudios económicos, 76 (232), 191-211. orriak. Eskuragarri: link. González, C.I. (2020). Iniciativas del sector financiero e institucional para combatir el cambio climático. Economistas, (167-168), 204-211. orriak. Eskuragarri: link. González, C.I. (2021). Panorámica de iniciativas institucionales globales y europeas en finanzas sostenibles. Boletín económico - Banco de España, (3), 1-17. orriak. Eskuragarri: link. González, G. eta Sierra, O. (2022). Finanzas sostenibles: ¿un nuevo paradigma de inversión? Dossieres EsF, (45), 4-5. orriak. Eskuragarri: link. González, J.M. (2021). Las finanzas sostenibles, entre dos emergencias. Cuadernos de Información económica, (282), 13-26. orriak. Eskuragarri: link. González, M.I. (2019). Responsabilidad social financiera. El papel fundamental de un sistema financiero sostenible. AECA: Revista de la Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas, (126), 26-28. orriak. Eskuragarri: link. Gutiérrez, F. (2022). Cómo funcionará la nueva taxonomía verde europea. EsadeEcPol Brief, (34), 1-37. orriak. Eskuragarri: link. Hallama, M., Montlló, M., Rofas, S. eta Ciutat, G. (2011). El fenómeno del greenwashing y su impacto sobre los consumidores: propuesta metodológica para su evaluación. Aposta: Revista de ciencias sociales, (50), 1-38. orriak. Eskuragarri: link.