scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Gorroto delituak eta zibergorrotoa: Malagako Probintzia Auzitegiaren 39/2023 epaiaren azterketa praktikoa

Bilbao Incera, Ane

Abstract

Ikerketa-azterlan honetan gorroto-delituak aztertuko dira, lege-definizioaren berrikuspen teorikoarekin eta Espainiako eta Europako testuinguruaren erregulazioarekin hasita. Ondoren, kasuaren azterketa gisa, Malagako Probintzia Auzitegiak irailaren 6an emandako 39/2023 Epaia aztertuko da. Epai honek hamar akusatu inplikatzen ditu, Melillako hiri autonomoan Facebookeko talde baten bidez inoren kargura ez dauden adingabeekiko (MENA) gorrotoa bultzatzeagatik. Azterlanak ebaluatuko du akusatuen jokabideak gorroto-delituak diren, Zigor Kodearen 510.1.a artikuluaren arabera, eta sare sozialen erabilerari dagokion azpimota astundua aintzat hartuko du, Zigor Kodearen 510.3 artikuluaren arabera. Ikerketa lan honek gorroto-delituen eta aro digitalak bere hedapenean eta zehapenean aurkezten dituen erronka espezifikoen ulermen integrala eskaini nahi du.

Full text

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza Zuzenbideko Gradu Amaierako Lana 2023/2024 Ikasturtea GORROTO DELITUAK ETA ZIBERGORROTOA: MALAGAKO PROBINTZIA AUZITEGIAREN 39/2023 EPAIAREN AZTERKETA PRAKTIKOA EGILEA: Ane Bilbao Incera TUTOREA: Iñigo Gordon Benito Bilbo, 2024ko ekainaren 20a RESUMEN: El presente estudio de investigación abordará los delitos de odio, comenzando con una revisión teórica de su definición legal y regulación en el contexto español y europeo. Posteriormente, a modo de estudio de caso, se examinará la reciente Sentencia de la Audiencia Provincial de Málaga Núm. 39/2023, de 6 de septiembre, que involucra a diez acusados de incitar al odio hacia los menores de edad no acompañados (MENA) a través de un grupo de Facebook en la ciudad autónoma de Melilla. El estudio evaluará si las conductas de los acusados constituyen delitos de odio según el artículo 510.1.a del Código Penal y considerará el subtipo agravado relativo al uso de las redes sociales, conforme al artículo 510.3 del Código Penal. Este trabajo de investigación pretende proporcionar una comprensión integral de los delitos de odio y los desafíos específicos que presenta la era digital en su propagación y sanción. PALABRAS CLAVE: DELITOS DE ODIO, DISCURSO DE ODIO, DISCRIMINACIÓN, LIBERTAD DE EXPRESIÓN, GRUPOS VULNERABLES, REDES SOCIALES. LABURPENA: Ikerketa-azterlan honetan gorroto-delituak aztertuko dira, lege-definizioaren berrikuspen teorikoarekin eta Espainiako eta Europako testuinguruaren erregulazioarekin hasita. Ondoren, kasuaren azterketa gisa, Malagako Probintzia Auzitegiak irailaren 6an emandako 39/2023 Epaia aztertuko da. Epai honek hamar akusatu inplikatzen ditu, Melillako hiri autonomoan Facebookeko talde baten bidez inoren kargura ez dauden adingabeekiko (MENA) gorrotoa bultzatzeagatik. Azterlanak ebaluatuko du akusatuen jokabideak gorroto-delituak diren, Zigor Kodearen 510.1.a artikuluaren arabera, eta sare sozialen erabilerari dagokion azpimota astundua aintzat hartuko du, Zigor Kodearen 510.3 artikuluaren arabera. Ikerketa lan honek gorroto-delituen eta aro digitalak bere hedapenean eta zehapenean aurkezten dituen erronka espezifikoen ulermen integrala eskaini nahi du. GAKO-HITZAK: GORROTO-DELITUAK, GORROTO-DISKURTSOA, DISKRIMINAZIOA, ADIERAZPEN-ASKATASUNA, TALDE KALTEBERAK, SARE SOZIALAK. ABSTRACT: This research paper will address hate crimes, beginning with a theoretical review of their definition and legal regulation in the Spanish and European context. Subsequently, as a case study, it will examine the recent Judgment of the Provincial Court of Malaga No. 39/2023, of September 6, involving ten defendants accused of inciting hatred towards unaccompanied minors (MENA) through a Facebook group in the autonomous city of Melilla. The study will assess whether the conduct of the defendants constitutes hate crimes under Article 510.1.a of the Penal Code and will study the aggravated subtype relating to the use of social networks under Article 510.3 of the Penal Code. The aim of this research work is to gain an in-depth understanding of hate crimes and the specific challenges presented by the digital era in their propagation and punishment KEY WORDS: HATE CRIMES, HATE SPEECH, DISCRIMINATION, FREEDOM OF EXPRESSION, VULNERABLE GROUPS, SOCIAL NETWORKS. - AURKIBIDEA - 1. LABURDURAK................................................................................................................... 1 2. SARRERA.............................................................................................................................2 3. ATAL TEORIKOA. GORROTO DELITUETATIK INTERNET BIDEZKO GORROTO DISKURTSORA.................................................................................................3 3.1. Gorroto delitua (Hate Crime)..................................................................................... 3 3.2. Gorrotoaren diskurtsoa (Hate Speech)......................................................................6 3.3. Gorroto-delituen erregulazio juridikoa...................................................................14 3.3.1. Nazioarteko legeria.......................................................................................... 14 3.3.2. Espainiako zigor legeria...................................................................................16 3.4. Gorroto-diskurtsoa sare sozialetan..........................................................................21 3.5. Babestutako ondasun juridikoa............................................................................... 25 4. ATAL PRAKTIKOA. EPAIAREN AZTERKETA......................................................... 27 4.1. Egitateak eta haien ibilbide judiziala...................................................................... 27 4.2. Epaian ebatzitako gatazka nagusien azterketa...................................................... 28 4.2.1. Akusatuen gorroto diskurtsoaren azterketa..................................................28 4.2.2. Ondasun juridikoaren urraketaren azterketa...............................................42 4.2.3. Sare sozialen faktorearen azterketa................................................................50 5. ONDORIOAK.................................................................................................................... 52 6. BIBLIOGRAFIA................................................................................................................54 1. LABURDURAK art. : Artikulua(k) AG: Auzitegi Gorena ECRI: Arrazakeria eta Intolerantziaren aurkako Europako Batzordea edit.: Editorial EK: 1978ko Espainiako Konstituzioa GEEA: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia Koord.: Koordinatzailea(k) LGTBI: Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualak LO: Lege Organikoa MENA: Inoren Kargura Ez Dauden Adingabe Atzerritarrak ODIHR: Erakunde Demokratiko eta Giza Eskubideetarako Bulegoa (OSCE) O.J.: Oinarri Juridikoa op. cit.: Goian zitatuta or. : Orrialdea(k) OSCE: Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundea PIDCP: Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna ZK: 1995eko Zigor Kodea (Espainia) 1 2. SARRERA Ikerketa lan honen xedea gorroto-delitu batekin lotutako epai judizial bat sakon aztertzea da. Gaur egungo testuinguruan, gorroto-delituak gizarte-kohesioari eta gizarte demokratikoen oinarri diren berdintasunaren eta errespetuaren oinarrizko printzipioei egiten zaizkien mehatxu esanguratsuenetako bat dira. Arau-hauste hauek pertsona edo talde espezifikoen aurka egiten dira, arraza, erlijioa, sexu-orientazioa, jatorri etnikoa edo genero-identitatea bezalako berezko ezaugarrietan oinarrituta. Hala, segurtasun-indarrek emandako zifra berrienek errealitate kezkagarria erakusten dute: 2023an gorroto-delituekin lotutako 1.606 gertakari erregistratu ziren, hau da, %33,1eko igoera aurreko urtearekin alderatuta. Gainera, 712 pertsona atxilotu zituzten, hots, %40,2 gehiago. Bereziki esanguratsua da iaz erregistratutako gertakari gehienak (604) arrazakeriarekin eta xenofobiarekin lotuta egotea.1 Datu horiek azpimarratzen dute premiazkoa dela gure gizartean gorroto-delituak hobeto jorratzea eta ulertzea. Gai honen aukeraketa, azken urteotan mota honetako delituek izan duten gorakada nabarmena hartu da oinarri. Izan ere, gizartean gero eta kezka handiagoa dago, eta fenomeno kriminal honi hobeto heldu eta ulertu behar da, esparru juridikotik eta sozialetik erantzun eraginkorrak garatzeko. Ildo honetan, gorroto-delituen azterketak berebiziko garrantzia du, hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, delitu hauek zuzeneko biktimei eragiteaz gain, beldureta segurtasunik ezeko giroa sortzen dute haien komunitateetan. Halaber, gorroto-delituek mehatxu zuzena egiten diete berdintasunaren eta giza duintasunaren oinarrizko balioei, gizarte-kohesioa ahulduz eta banaketa eta gatazka sustatuz. Lan honek Malagako Probintzia Auzitegiaren 39/2023 Epaia aztertuko du. Bertan, Facebook-eko talde baten bidez MENASen aurkako gorroto-diskurtsoak zabaltzeagatik akusatutako 10 pertsonak ekintza kriminalak egin dituzten edo, aitzitik, adierazpen horiek adierazpen-askatasunerako eskubideak babesten dituen aztertuko dugu. Hautatutako epaia zehatz-mehatz aztertuz, gorroto-delituen interpretazio judiziala, indarrean dauden arauen aplikazioa eta kasu horiei heltzean auzitegiek dituzten erronkak ulertu nahi dira. 1Público & Efe. (2024ko urtarrilak 31). Los delitos de odio crecieron un 33% en 2023 en España. Público. 2 Azterlan hau funtsezko bi esparrutan egituratzen da: teorikoa eta praktikoa. Atal teorikoan, gorroto-delituen izaerari eta tipologiari buruzko testuinguru zehatza emango da, dagozkion definizioak, Estatuan zein nazioartean aplika daitekeen arau-esparrua eta jurisprudentziaren eta doktrina garrantzitsuaren azterketa barnean hartuta. Atal honetan, gorroto-delituen konplexutasuna eta berezitasunak ulertzeko beharrezkoak diren oinarri kontzeptualak ezarriko dira, bai eta sistema judizialek delitu horiei aurre egitean dituzten erronkak ere. Esparru praktikoa hiru ataletan nagusitan garatuko da. Lehenik eta behin, aztergai den epaia eragin zuten gertakarien azterketa zehatza egingo da, baita kasuak jarraitu zuen bide judizialarena ere. Bigarrenik, epaiaren gai eztabaidagarrienak jorratuko dira. Azterketa kritiko honen ardatza izango da zehaztea aipatutako egitateak gorroto delitua diren, babestutako ondasun juridikoa benetan urratu den eta sare sozialek izan zuten faktorea. Gai hauek funtsezkoak izan daitezke epaiaren egokitasuna eta horrek jurisprudentzian eta gizartean duen eragina ulertzeko. Azkenik, egindako azterketatik eratorritako hausnarketa eta ondorio batzuekin amaituko da lana. 3. ATAL TEORIKOA. GORROTO DELITUETATIK INTERNET BIDEZKO GORROTO DISKURTSORA 3.1. Gorroto delitua (Hate Crime) Gorroto-delituen gaia jorratzean sortzen den arazo handienetako bat terminoaren kontzeptua bera da. LÓPEZ ORTEGAk2 dioen bezala, ezjakintasun honek eztabaida eragin du haren existentziaren, justifikazioaren eta erregulazioaren inguruan. Lehenik eta behin, nabarmentzekoa da estereotipoak eta aurreiritziak, gizartearen hastapenetatik gure egitura kulturalaren parte direla, eta, beraz, jokabide diskriminatzaileek eta gorroto-diskurtsoak zeregin garrantzitsua hartu dutela historian zehar, baita ideologia politikoek ere. Atzera begiratuz gero, ikus dezakegu talde minoritarioek, talde horietako kide hutsa izateagatik, eraso ankerren biktima bihurtu direla; adibidez, koloretako etorkinen aurkako erasoak. 1985ean, FBIa Estatu Batuetan gertatutako zenbait delitu ikertzen hasi zen. 2LÓPEZ ORTEGA, “Análisis y evolución de los delitos de odio en España (2011-2015)”. Antropología Experimental, 17 zbk., 2017, 20 or. 3 Delitu horiek motibazio bera zuten, nagusiki arrazaeta etnia-kalte batzuen ondorioz egiten baitziren. Hortik sortu zen Hate Crimes terminoa3. Beraz, esan dugun moduan termino hau hate crimes anglosaxoitik dator, eta oso ohikoa da nazioarteko erakundeetan erabiltzea, baina ez du arau-definiziorik. Hala ere, hainbat erakunde saiatu dira horretara hurbiltzen. Esate baterako, Erakunde Demokratikoetarako eta Giza Eskubideetarako Bulegoak (ODIHR), Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen (OSCE) barruan dagoen instituzioak, honela definitu zuen gorroto-delitua 2005ean: "(A) edozein arau-hauste penal, pertsonen edo jabetzen aurkako arau-hausteak barne, non biktima, haren ondasunak edo helburua B zatian definitutako talde baten benetako loturagatik edo antzeko loturagatik, afiliazioagatik, laguntzagatik edo kide izateagatik aukeratzen diren. (B) talde batek kideen ezaugarri komun bat izan behar du oinarri, hala nola, benetako edo pertzepziozko arraza, nazionala edo etnikoa, jatorria, hizkuntza, kolorea, erlijioa, sexua, adina, minusbaliotasun mentala edo fisikoa, sexu-orientazioa edo antzeko beste faktore bat"4. Definizio honekin, ODIHRk, gutxienez, bere lan-eremuan, zigor-arau jakin batzuk homogeneizatu nahi du, etorkizuneko erregulazio komun baterako oinarri gisa, gertakari mota horiek batera mugatzea eta etetea ahalbidetzeko. Hala ere, berriro ere ikusten dugu aterki babesletik kanpo geratzen direla antzeko beste faktore batekin identifikatzen diren talde marjinatuak edo diskriminatuak, baldin eta egiazkoa bada edo iraintzailea hautematen badu. Horrela, jostun-kaxa hutsa modukoa dela esan genezake, polizia-jarduna ezinezkoa eta aplikazio prozesal imajina ezinzekoa 5. Hala ere, OSCEk eskainitako gorroto-delituen kontzeptua ezagunagoa da, 2003ko abenduan Maastrichten egindako Ministro Kontseiluan honela definitu baitzituen: "arau-hauste penal oro, pertsonen eta jabetzaren aurkako arau-hausteak barne, biktima, tokia edo arau-haustearen objektua bere loturagatik, harremanagatik, afiliazioagatik, laguntzagatik edo arrazan, jatorri nazional edo etnikoan, hizkuntzan, kolorean, erlijioan, adinean, 5MARTÍN HERRERA, “¿Cuándo el "hate speech" se convierte en "hate crime"? Libertad de expresión y derecho internacional según el TEDH. Revista De La Facultad De Derecho, 5(2) zbk, 2014, 77 or. 4GARCÍA MAJADO, “La regulación jurídica del odio”, Paloma FAVIERES (Koord.), Igualdad de trato y no discriminación: Discurso de odio y delito de odio hacia la población migrante y refugiada, edit. Universidad de Oviedo, Oviedo, 2022, 55 or. 3VIDAL LÓPEZ, “Delitos de odio, incitación al odio y libertad de expresión: Introducción a los delitos de odio en España”. Cuadernos De RES PUBLICA En Derecho Y criminología, 3 zbk, 2024, 150 or. 4 minusbaliotasun fisiko edo mentalean, sexu-joeran edo antzeko beste faktore batzuetan (benetakoak edo ustezkoak izan) oinarrituta egon daitekeen talde bateko kide izateagatik hautatzen direnean"6. Definizio honekin eta de VICENTE MARTÍNEZek esandakoari men eginez7, OSCEk parte hartzen zuten 55 estatuei hura egokitzeko aukera eman nahi zien, estatu bakoitzaren espezifikotasun juridikoaren arabera. Definizio horren arabera, gorroto-delituak bi elementu ditu: 1) legeria nazionalean delitu gisa tipifikatutako egintza penala da, eta 2) aldez aurreko motibazioa izan du, hau da, egileak mespretxatzen, arbuiatzen edo gorrotatzen duen talde bateko kide izateagatik aukeratu dute biktima, benetakoa zein hautemandakoa izan. Christian Strohal Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen (OSCE) Erakunde Demokratikoetarako eta Giza Eskubideetarako Bulegoko (ODIHR) zuzendariaren hitzetan, gorroto-delituak intolerantziaren eta diskriminazioaren adierazpenik maltzurrena dira, arraza, sexua, hizkuntza, erlijioa, sinesmena, jatorri nazionala edo soziala, sexu-orientazioa, desgaitasuna edo antzeko beste gai batzuk oinarri hartuta. Aurreiritzi horien adierazpen bortitza eraso, erailketa, mehatxu edo jabetzari kalte egitea izan daiteke, hala nola sutea, profanazioa edo bandalismoa8. Barne Ministerioak 2016ko Espainian gorroto-delituekin lotutako istiluei buruz egindako txostenetan irakur daitekeenez, “gorroto-delituak” terminologiak jokabideen kategoria bat definitzen du faktore izendatzaile eta komun gisa elementu motibatzaile bat dituena: gorrotoa eta diskriminazioa9. Beraz, gorroto-delituak modu askotan defini eta interpreta daitezke; are gehiago, gizarte-premietara egokitzen den kontzeptu aldakorra da, baina definizio guztiek elementu komunak izaten dituzte, honela defini ditzakegularik: gizarte-talde bateko kide izateagatik pertsona baten aurkako aurreiritzietatik sortzen diren arau-hausteak, bidegabeko erasoen xede 9BARNE MINISTERIOA, “Informe sobre la evolución de los incidentes relacionados con los delitos de odio en españa”, Madril, 2016, 3 or. 8DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., 32 or. 7DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., or. 32 6DE VICENTE MARTINEZ, El discurso del odio: análisis del artículo 510 del Código Penal, edit. Tirant lo Blanch, Valentzia, 2018, 31-32 orr. 5 arraza-gorrotoa eta arraza-diskriminazioa justifikatu edo sustatu nahi dutenak, edozein forma dutela ere28. Ildo beretik jarraituz, Europako Kontseiluak gomendatu du estatu kideek adierazpen-askatasunerako eskubidea mugatzea, giza duintasuna babestearren, eta aitortu du lehenengoak kalte egin diezaiokeela bigarrenari, eta, beraz, bien arteko tentsio horiek bi eskubideak bateratuz konpondu behar direla, adierazpen-askatasunerako eskubidearen nagusitasuna aitortu gabe29. Beraz, orain arte esandakoaren arabera adierazpen-askatasunerako eskubidearen garrantzia ondoriozta dezakegu eta aipatu dugunez eskubide hau ez da mugagabea. Orain, beste gatazka bat planteatzen zaigu: adierazpen-askatasunak babesten ez duen gorrotoa eta adierazpen-askatasunaren babespean egon daitekeen diskurtsoa bereiztea. Honen aurrean, arraza-diskriminazioa ezabatzeko Nazio Batuen Komitearen 35. Gomendio Orokorrak, gorroto arrazistaren diskurtsoaren aurkako borrokari buruzkoak, 2013ko abuztuan onartu zenak, diskurtso arrazista zigorgarritzat jotzeko edo ez jotzeko balio duten irizpideen zerrenda bat ezartzen du. Batzordearen ustez, zabaltzeeta bultzatze-egintzak legearen arabera zigortzeko moduko egintzatzat jotzeko, testuinguru-faktore hauek hartu behar dira kontuan: lehenik eta behin, diskurtsoaren edukia eta forma. Diskurtsoa probokatzailea eta zuzena den ala ez, nola dagoen eraikita eta zabaltzen den eta zer estilotan adierazten den. Bigarrenik, formulatu eta zabaldu zen unean nagusi zen giro ekonomiko, sozial eta politikoa, talde etnikoen eta beste talde batzuen aurkako diskriminazio-jarraibideak barne. Hirugarrenik, diskurtsoaren igorleak gizartean duen posizioa edo egoera, eta diskurtsoaren hartzaile den publikoa Laugarrenik, diskurtsoaren irismena, audientzia-mota eta transmisio-bideak barne: diskurtsoa komunikabide orokorretan edo Interneten zabaldu zen ala ez, eta komunikazioaren maiztasuna eta zabaltasuna, bereziki errepikapenak talde etniko eta arrazakoekiko etsaitasuna pizteko estrategia deliberatua dagoela iradokitzen duenean. Bosgarrenik, diskurtsoaren helburuak: pertsonen eta taldeen giza eskubideak babesteko edo defendatzeko diskurtsoak ez du zigor penalik edo bestelakorik jaso behar30. 30DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., 52 or. 29DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., 49 or. 28DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., 47 or. 12 Ondorioz, testuinguruaren edozein azterketak hainbat faktore barne hartu behar ditu, hala nola, erlijioedo arraza-komunitateen artean behin eta berriz tentsioak egotea, dagokion taldearen diskriminazioa, diskurtsoaren tonua eta edukia, pertsona bultzatzailea eta diskurtsoa zabaltzeko erabilitako bitartekoak 31. Bestalde, argi geratzen delarik adierazpen-askatasuna oinarrizko eskubidea dela baina zenbait printzipio eta baldintzaren arabera legez murriztu daitekeela, giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arabera, eta zehazki PIDCPren 20. artikuluaren arabera, legeak debekatu egin behar ditu zenbait diskurtso mota. Gorrotoa bultzatzea babestu gabeko diskurtsoaren adibide bat da. Nazio Batuen Rabateko Ekintza Planak faktore multzo oso bat ezartzen du estatuek gai horri hel diezaioten, eta ildo argi bat zehazten du adierazpen-askatasunaren eta gorrotoa eta indarkeria bultzatzearen artean32. Gizabanako edo talde batekiko gorrotoaren adierazpena, ezaugarri babestu batean oinarritua, hiru kategoriatan bana daiteke, eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen arabera estatuek emandako erantzunaren bidez bereizten dira. Erantzun mailakatu hau printzipio orokortzat hartzen da Rabateko Ekintza Planean; izan ere, PIDCPren 20.2 artikuluaren arabera, bultzada zer den jakiteko orientabideak ematen ditu. Estatu mailan honako hau ezartzen du: "argi eta garbi bereizi behar dira hiru adierazpen-mota: delitua den adierazpena; penalki zigorgarria ez den adierazpena, baina prozesu zibil bat edo administrazio-zehapen bat justifika dezakeena; eta zigor penal, zibil edo administratiborik jaso ezin duten baina tolerantziari, gizalegeari eta besteen eskubideekiko errespetuari buruzko kezkak planteatzen dituzten adierazpenak"33. Rabateko Ekintza Planak ezartzen duenez, talde babestu bati zuzendutako gorroto diskriminatzailearen apologian oinarritu behar dira sustapen-debekuak. Talde babestu horrek talde-ezaugarriak ditu, eta modu zabalean interpretatu behar dira; besteak beste, sexua, sexualitatea, genero-identitatea, erlijio-sinesmenak edo jatorri etnikoa bezalako ezaugarriak. Era berean, adierazten denaren asmoa edo entzule talde objektiboaren aurka egitera bultzatzeko duen gaitasuna ebaluatu behar dela ebatzi du34. 34ARTICLE 19. (2020). op. cit. 33ARTICLE 19. (2020). Elkarrizketa eta gorroto-diskurtsoa Espainian: dokumentu tekniko bat. 32UNESCO. (d.b.) Adierazpen askatasunaren muga legitimoak: Rabateko Ekintza Plana gorrotoa bultzatzeko debekuari buruz. 31DE VICENTE MARTINEZ, op. cit., 53 or. 13 Gorrotoaren bultzatzea zehazteko, Rabateko Ekintza Planak kontuan hartu beharreko sei faktore zehazten ditu: testuingurua, hitz egiten duen pertsonaren nortasuna, asmoa, adierazpenaren edukia, adierazpenaren hedadura eta tamaina, eta kalte bat gertatzeko probabilitatea, berehalakotasuna barne. Testuinguruari dagokionez, diskurtsoa gertatzen den ingurune sozial, politiko edo ekonomikoa hartu behar da kontuan, bereziki talde babestuaren gatazkaedo jazarpen-historia. Hitz egiten duen pertsonaren nortasuna ere, hala nola, aginteedo eragin-posizioa (adibidez, kargu publiko bat edo buruzagi erlijioso bat den), erabakigarria da. Asmoari dagokionez, pertsonak gorroto diskriminatzailearen alde egiteko asmoa ote zuen aipatzen du, hau da, babestutako talde bati ezaugarri babestuen arabera erasotzeko asmoa ote zuen, eta ea ba ote zekien hori adierazteak audientzia diskriminaziora, etsaitasunera edo indarkeriara bultza zezakeela. Adierazpenaren edukiak esan zena, adierazpenaren forma eta estiloa barne hartzen ditu, baita entzuleek hari buruz ulertzen dutena ere. Adierazpenaren hedadura eta magnitudeak adierazpenaren izaera publikoa eta erabilitako bitartekoak hartzen ditu, baita intentsitatea edo magnitudea ere, maiztasunari edo kantitateari dagokionez. Azkenik, kaltea gertatzeko probabilitateak arrazoizkoa izan behar du, diskriminazioa, etsaitasuna edo indarkeria adierazpenaren zuzeneko ondoriotzat hartuta35. Beraz, garrantzitsua izango da Nazio Batuen Rabateko Ekintza Planaren irizpideei jarraitzea, gorroto-delitua izan daitezkeen adierazpenak behar bezala ezartzeko atalasea finkatzeko. 3.3. Gorroto-delituen erregulazio juridikoa Atal honetan, laburki aztertuko ditugu gorrotoeta diskriminazio-delituak arautzen dituzten xedapen arauemaile nagusiak, bai estatu mailan bai nazioarte mailan ere. Espainiako ordenamendu juridikoa aztertzera ekingo diogu gorrotoeta diskriminazio-delituei dagokienez. 3.3.1. Nazioarteko legeria Jarraian, nazioarteko esparru juridikoan murgilduko gara. Nazio Batuen esparruan, nazioarteko itun nagusietako bat Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala da, 1948ko abenduaren 10ekoa. Adierazpen honen arabera, munduan askatasunak, justiziak eta bakeak berezko duintasunaren eta eskubide berdin eta besterenezinen onarpena dute oinarri. Arestian 35ARTICLE 19. (2020). op. cit. 14 aipatu dugun moduan, gorroto-delituek zuzenean eragiten dute berdintasun-printzipioan, zeina nazioartean onartuta dagoen Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 1. eta 2. artikuluetan. Era berean, Nazio Batuen esparruan Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Ituna eta Arraza-diskriminazio mota guztiak ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioa ditugu. Estatu bateko herritar guztiek legeen aurrean babes bera izatearen alde egiten dute biek, eta estatuei eskatzen diete beren egoiliarren arraza-jatorriaren, nazionalitatearen edo etniaren ondoriozko edozein diskriminazio-motaren aurka abstenitzeko36. Europako Kontseilua gobernuarteko erakunde politikoa da eta giza eskubideen defentsa eta bere helburuen artean giza eskubideak defendatzea eta gizarteak aurre egin behar dien arazoei konponbide komunak bilatzea nabarmentzen da, hala nola, gutxiengoekiko diskriminazioa, xenofobia, intolerantzia, gizakien salerosketa eta ziberkriminalitatea eta haurrenganako indarkeria. Esparru honetan, Giza Eskubideak eta Askatasun Publikoak Babesteko 1950eko azaroaren 4ko Erromako Hitzarmenaren 14. artikuluak diskriminazio-debekua ezartzen du: “Hitzarmen honetan aitortutako eskubide eta askatasunen gozamena inolako diskriminaziorik gabe bermatu behar da, bereziki sexua, arraza, kolorea, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jatorri nazionala edo soziala, gutxiengo nazional bateko kide izatea, ondarea, jaiotza edo beste edozein egoera dela medio”. Gainera, hitzarmenak 12. Protokoloa du, diskriminazioa debekatzeko protokolo espezifikoa. Honetan, 1. artikuluan diskriminazioaren debeku orokorra ezartzen da, hitzarmenaren 14. artikuluan adierazitako diskriminazio-arrazoi berberekin37. Eremu honetan, Arrazakeriaren eta Intolerantziaren aurkako Europako Batzordea (ECRI) ere aurki dezakegu. Europako Kontseiluaren barruan, diskriminazioaren, arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan espezializatutako erakundea da, eta Europako Kontseiluaren kontrol-tresna gisa agertzen da Europa mailako arrazismoa, xenofobia, antisemitismoa eta intolerantziaren aurkako borrokan. Horretarako, gomendioak ematen ditu, gorrotoaren diskurtsoari aurre egiteko enfasia agerian utziz38. 38AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 136-137 orr. 37AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 136-137 orr. 36ESPAINIAKO GOBERNUA, “Legislación sobre los delitos de odio”, 2017, or 37 15 Europar Batasunari dagokionez, Oinarrizko Eskubideen Gutuna dugu, 2007ko abenduaren 12koa. Gutunak garrantzi handiena ematen dio pertsonaren duintasuna aitortzeari, eta 20. artikuluan arautzen da pertsona guztien berdintasunaren printzipioa legearen aurrean, eta 21. artikuluan, berriz, diskriminaziorik ezaren printzipioa39. GEEAren erabaki askotan islatzen da estatuek, Giza Eskubideen eta Oinarrizko Askatasunen Europako Konbentzioaren arabera, delituen arraza-motibazio posiblea ikertzeko betebeharra dutela. Nahiz eta Auzitegiak ez duen eskatu gorroto-delituei buruzko legeria espezifikoa promulgatzea, esplizituki aitortu du gorroto-delituek eskatzen dutela justizia penalaren erantzuna, eragindako kaltearen araberakoa, alegia40. 3.3.2. Espainiako zigor legeria Gure ordenamendu juridikoan diskriminazioaren aurkako arau nagusia 1978ko Espainiako Konstituzioa da, bai eta horri buruz Auzitegi Gorenak eta Konstituzio Auzitegiak eman duten jurisprudentzia guztia ere41. Espainiako Konstituzioak berdintasuna antolamendu juridikoaren balio goren gisa definitzen du. EKren 1.1 artikuluak ordenamendu juridikoaren balio goren gisa finkatu du berdintasunerako eskubidea, askatasunaren, justiziaren, berdintasunaren eta aniztasun politikoaren gainerako balio gorenen maila berean42. Ildo honetan, Konstituzio Auzitegiaren 8/1983 epaia, otsailaren 18koa, nabarmendu behar da. Honen arabera, berdintasunerako eskubidea gure ordenamendu juridikoaren balio goren eta nagusitzat hartzen da, eta erdiko maila batean kokatzen da, halako moldez non desberdintasun-egoera oro guztiz bateraezina baita aldarrikatutako balio konstituzionalen ordenarekin. Honela dio hitzez hitz: “Berdintasuna balio goren gisa eratzen da, eta, orain axola zaigunerako, eraginkortasun handiarekin proiektatzen da; beraz, konstituzio-araua indarrean jartzean gertatzen den desberdintasun-egoera oro bateraezina da Konstituzioak aldarrikatzen dituen balioen ordenarekin, arau gorena den aldetik” (3. O.J.). 42AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 106 or. 41ASSIEGO CRUZ, OREJÓN SÁNCHEZ DE LAS HERAS, ALISES CASTILLO, GRACIA GÓNZALEZ eta SANTIAGO REYES, Delitos de odio: Guía práctica para la abogacía, edit. Fundación Abogacía Española, Madril, 2018, 60 or. 40ESPAINIAKO GOBERNUA, op.cit., or 38-39 39AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 155-156 orr. 16 Balio hauen aipamena, EKren 10.2 artikuluak aldarrikatutakoarekin batera, zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren eduki materialaren oinarria da, arbitrariotasuna eta egitate-bideak saihesteko asmoz. Ildo berean, EKren 1.1 artikulutik abiatuta, azpimarratzekoa da berdintasuna botere publiko guztien erantzukizuna dela berdintasun-printzipioa gauzatzeko. Era honetan, EKren 9.2 artikuluari erreparatu behar diogu eta honek agindu bat eman die Estatuko botere guztiei, botere judizialari barne, euren jarduerak bideratu ditzaten gizabanakoen askatasuna eta berdintasuna erabat gauzatzera, eta berdintasun materiala sustatzeko klausula delakoa berretsi du. Beraz, artikulu honek esan nahi du berdintasunerako eskubidea ez dagoela gure konstituzio-testuan soilik printzipio inspiratzaile gisa, baizik eta benetako garrantzi praktiko batekin. Horretarako, botere publikoek (eta, beraz, botere judizialak, Estatuko hiru botereetako bat den aldetik) politika aktiboen programa bat gauzatu behar dute maila guztietan, berdintasunerako eskubidea baldintza pertsonal eta sozialetan isla dadin43. Giza duintasunarekiko eta oinarrizko eskubideekiko errespetua ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarri gisa eratzen da EKren 10.1 artikuluan, non ezartzen baita goi-mailako eskubide horiek Giza Eskubideen Adierazpenean eta gai horiei buruz Espainiak berretsitako nazioarteko itun eta akordio guztietan ezarritakoaren arabera interpretatu beharko direla. Giza duintasuna estatuko nahiz nazioarteko zuzenbide positibo osoaren oinarri da, eta, beraz, ukaezina, xedaezina eta gure existentzia osoan gordetzen da44. Espainiako Konstituzioak dikriminazio-debeku irmoa berresten du, hala, 14. artikuluan espainiarrek legearen aurrean duten berdintasun juridikoaren edo berdintasunaren printzipioa ezartzen duen, eta hori da diskriminazio juridikorik ez jasateko oinarrizko eskubidea. Berdintasun-printzipioaren eta diskriminazio-debekuaren helburua, egoera berean dauden pertsonen artean tratu desberdina saihestea da. Giza duintasunaren urraketa dakarren diskriminazioa edozein motatako arrazoiengatiko desberdintasunen kontsiderazioan oinarritzen da; izan ere, diskriminatzailearen kontzientziak bereiztu egiten ditu ezaugarri handiagoak dituztenak eta ezaugarri horiek ez dituztenak, eta, beraz, gutxiago direla uste da45. 45AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 111 or. 44AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT., op. cit., 109 or. 43AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 107 or. 17 Aspalditik, Espainiako doktrinan eztabaidagai da delituaren subjektu aktiboaren motibazio diskriminatzailearen elementuaren inguruan kategoriak eraikitzea posible ote den. Zehazki, eztabaidatzen da ea posible den hitz egitea diskriminazioaren aurkako delituak, tipoaren zati subjektiboa, doloa ez ezik, motibazio diskriminatzailea ere baduten delituak aipatzeko. Hau da, zigor-sistemako operadoreen sektore batek motibazio diskriminatzailearen elementuari bigarren elementu subjektibo bati egiten dio erreferentzia, gorrotoari, gorrotoeta diskriminazio-delituen kategoria proposatzeko. Gaur egun, Zigor Kodeak ez ditu berariaz aipatzen diskriminazio-delituak eta gorroto-delituak46. Behin konstituzioa aztertuta, eta delitu hauei zehatz-mehatz heltzeko, funtsezkotzat hartu dut ZKren 22.4 artikuluan eta 510. artikuluan zentratzea, gorrotoeta diskriminazio-delituei buruzko zigor-erregelamendua osatzen duten artikulu asko dauden arren, bi artikuluek ematen baitute identifikatzeko, aztertzeko eta zigortzeko behar den esparru juridikoa. Bi artikulu hauetan zentratzean, gorroto-delituekiko ikuspegi penalaren ikuspegi integrala eta koherentea lortuko dugu. 22.4 artikuluak astungarria sartzen du hainbat motatako delituetan (adibidez, eraso fisikoak, mehatxuak, irainak) eta 510. artikulua, berriz, gorrotoa eta diskriminazioa bultzatzeko berariaz diseinatutako ekintzetan biltzen da. Konbinazio honi esker, gorrotoak bultzatutako banakako ekintzak nahiz gorroto hori gizartean hedatu eta justifikatu nahi dutenak bil dezakegu. Hala, ZKren 22.4 artikuluari dagokionez, inguruabar astungarri bat ezartzen du arrazoi arrazistak, antisemitak edo ideologia, erlijio edo sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, sexu, sexu-joera edo genero-identitate, gaixotasun edo desgaitasunari buruzko beste bereizkeria-mota batzuk dituzten delituetan. Xedapen hau funtsezkoa da ulertzeko legeak gorroto-delituen arriskugarritasun berezia eta gizarte-kaltea onartzen dituela eta horri erantzuten diola. 510. artikuluari dagokionez, berariaz tipifikatzen ditu talde edo gizabanakoen aurkako gorrotoa, indarkeria edo diskriminazioa bultzatzearekin lotutako delituak, 22.4 artikuluan aipatutako arrazoi berberengatik. Gainera, zigortu egiten du gorrotoa eta diskriminazioa justifikatzen edo sustatzen duten ideiak zabaltzea, bai eta genozidioak edo gizateriaren aurkako beste krimen batzuk ukatzea, hutsaltzea edo goratzea ere. Artikulu honek berariazko lege-oinarria ematen du delitu arruntetatik harago doazen eta pertsona edo 46AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 170-171 orr. 18 talde kalteberen duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aurka zuzenean zuzentzen diren ekintzak jazartzeko eta zigortzeko. Doktrina eta jurisprudentzia nagusiaren arabera, 22.4 artikuluan jasotzen den inguruabarra funtsean subjektiboa da, bereziki desiragarria ez den bultzagai bat adierazten baitu: berdintasun-printzipioaren ukazioa. Beste sektore baten arabera, subjektu pasiboa eta subjektu pasiboa kide den taldeko kideak beldurtzeko helburuan oinarritu beharko litzateke inguruabarra. Nolanahi ere, ezerk ez du behartzen xedapenaren aplikazioa historikoki diskriminatutako kolektiboen kasuetara mugatzera. Inguruabar hau hautemateko, nahikoa da delituaren subjektu aktiboak bereziki desiraezina den motibazioak bultzatuta jardutea, alde batera utzita diskriminazioaren xede den ezaugarri pertsonala jokabidearen subjektu pasiboan benetan gertatzen den ala ez 47. Era berean, RODRIGUEZ RAMOSi48 men eginez, ez dirudi inolako arazorik dagoenik inguruabar hau arrazoi arrazista, antisemitengatik, ideologikoengatik edo aginduan zerrendatutako beste edozein faktore diskriminatzailerengatik egindako edozein delituri aplikatzeko. Hala ere, aplikazio honek gure sistema penala arautzen duten printzipio oinarrizkoenak errespeta ditzan, beharrezkoa da muga batzuk begien bistatik ez galtzea. Lehenik eta behin, non bis in idem printzipioaren arabera, diskriminazioaren astungarria ezin izango da jokabide diskriminatzaileak zigortzen dituen delitu-figura bakar batean ere hauteman, ez eta subjektu pasiboa bereizten duten faktore jakin batzuen kontsiderazioa mota-elementu gisa aurkezten dutenetan ere. Beraz, ezin izango da aintzat hartu, jakina, jokabidea ZKren 510. artikuluan sartzen denean, Estatuko Fiskaltza Nagusiak bereizkeriaren aurkako agindu nagusitzat jotzen duelarik. Bigarrenik, ZKren 22.4 artikuluan subjektu pasiboa bereizten duten faktoreetako bat kontuan hartuta, kasu horietan zigorra handitu izana jokabide diskriminatzaile bat gauzatzearen ondorio denez, aplikagarria izateko delitu bat egin beharko da, subjektu pasiboa pertsona bakarra denean eta, gainera, norbanakoaren titulartasuneko ondasun juridiko bat babesten duenean. 48RODRÍGUEZ RAMOS, “Discurso de odio, delitos de odio y la agravante de discriminación del artículo 22.4 CP. Especial referencia a la circular 7/2019, sobre pautas para interpretar los delitos de odio tipificados en el artículo 510 CP.”, DE PABLO SERRANO (Koord.), Entre la libertad de expresión y el delito: Cuestiones de la parte especial de los delitos de opinión, edit. Thomson Reuters Aranzadi, Sevilla, 2021, 123 or. 47AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 171-172 orr. 19 Bereziki Zigor Kodearen 510. artikuluaren azterketan zentratuko naiz, izan ere, 2015eko erreforma gorroto-delituen irismena handitzeaz gain, zehatutako jokabideak argitu zituen, definizio zehatzagoak eman baitzituen "gorrotoa bultzatzea" eta "umiliazioa" terminoetarako; horrez gain, funtsezko eransketa bat ere sartu zuen hirugarren atalean (geroago burutuko dugun azterketaren gakoa, alegia). Gehigarri honek hedabide digitalen garrantzia aitortu zuen gorrotozko diskurtsoen hedapenean. Informazioaren teknologiak esplizituki barne hartzen dituenez, egungo aldaketa teknologikoen aurrean lege-esparrua indarrean eta eraginkor mantenduko dela bermatzen du erreformak. Amaitzeko, Zigor Kodean sartu ziren diskriminazioa, gorrotoa eta indarkeria eragiteko delituak aipatu behar ditugu, martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoak egindako erreformaren ondoren. Artikulu berri honetan (ZKren 510. art.) honako bi jokabide hauek biltzen dira: alde batetik, diskriminazioa, gorrotoa edo indarkeria eragitea eta bestetik, genozidioa ukatzea eta justifikatzea. Manu berriak, diskriminazio-arrazoien artean, «genero-arrazoiak» aipatzen ditu, eta, orain, hiru ataletan banatzen da: lehenengoan (ZKren 510.a art.), “gorrotoa, etsaitasuna, diskriminazioa edo indarkeria zuzenean edo zeharka sustatzen, bultzatzen edo zirikatzen duten” jokabideak tipifikatzen dira. Jokabide hauek guztiak zuzenekoak edo zeharkakoak izan daitezke, eta, nolanahi ere, publikoki egin behar dira. Bigarren atalean (ZKren 510.b art.) tipifikatzen dira a) atalean aurreikusitako jokabideren bat gauzatzeko material egokiaren ekoizpena, elaborazioa, edukitza hirugarrenei banatzeko edo sarbidea errazteko, banaketa, hedapena edo salmenta. Azkenik, hirugarren atalean (ZKren 510.c art.) zigortu egiten dira genozidio, gizateriaren aurkako edo pertsonen edo ondasunen aurkako delituak, gatazka armatuaren kasuan49. Erreformaren ondoren, ZKren 510.2 artikuluak diskriminazio-arrazoiengatik kolektiboen ohorearen edo duintasunaren aurka egiten duten jokabideak tipifikatzen jarraitzen du, hitzez hitz zabalagoa bada ere. Era berean, ZKren 510.3 artikulu berrian tipo astundu bat tipifikatzen da, aurreko apartatuetan aurreikusitako jokabideren bat egitean datzana, “gizarte-komunikabide baten bidez, Internet bidez edo informazioaren teknologiak erabiliz, pertsona kopuru handi batek eskuragarri izan dezan”. Ulertu behar da ZKren 510.3 artikuluko publizitatea ez dela edozein komunikabide publikori buruzkoa, baizik eta pertsona-kopuru handi batengana iristeko objektiboki egokiak diren sistemei buruzkoa. Ildo 49AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 193-203 orr. 20 honetan, Internet edo informazio-teknologien erabilerari buruzko erreferentziak hainbat bitarteko aipatzen ditu, hala nola, webguneak, blogak, sare sozialak edo komunikazio publikoko antzeko sistema teknologikoak50. 3.4. Gorroto-diskurtsoa sare sozialetan Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bilakaerak, ugaritzeak eta haietarako sarbideak sare sozialetara eraman ditu betidanik eremu errealean mantentzen ziren harreman asko, Interneten planifikatzen eta gauzatzen diren legez kanpoko jarduerei buruzko estatistikek gora egin duten neurri berean51. Gehien aztertutako ziberdelinkuentzia-modalitateetako batzuk child grooming, sextortsioa, kriptobahiketak eta ziberbahiketak dira oro har, baina ZKren 510. artikuluko gorroto-delitua izan da gailu teknologikoen erabilerari egokitu zaion beste delitu-jokabideetako bat. Teknologia berriak tresna erabilgarriak dira horrelako arau-hauste penalak egiteko. Gaur egun, zalantzarik gabe, esan dezakegu gorroto-delituak asko hedatu direla, Interneten, sare sozialen eta beste espazio birtual batzuen erabilera masiboaren eskutik, adin txikikoek gero eta errazago eskura ditzaketenak52. Egoera honek erabat laguntzen du botere publikoek, estatuan eta nazioartean, horrelako jokabideen prebentzioari eta tratamenduari buruz duten kezka sortzen. Hala, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak, 2022ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran onartutako EBko gorroto-delituen zerrenda gorroto-delituen eta gorrotoa pizteko delituen mota guztietara zabaltzeko ekimena sustatzeko emandako irizpenaren bidez, agerian uzten da nola ari den gora egiten horrelako gertakarien kopurua, eta nola gero eta pertsona eta talde gehiago ari diren eraso horien eraginpean, aurreiritzietan oinarritutako sentimendu horren eraginez53. Ildo honetan, gorroto-delituen aurkako Borrokarako Bulego Nazionalak (ONDOD) 2021. urtean egindako gorroto-delituen bilakaerari buruzko txostenak zehatz-mehatz azaltzen 53YÁNEZ GARCÍA-BERNALT, op. cit., 49-50 or. 52YÁNEZ GARCÍA-BERNALT, “Reflexiones sobre los delitos de odio y las víctimas especialmente vulnerables”, Revista de Estudios Jurídicos y Criminológicos, 8 zbk., 2023, 49 or. 51MARABEL MATOS, “Delitos de odio y redes sociales: el derecho frente al reto de las nuevas tecnologías”. Revista de Derecho de la UNED (RDUNED), 27 zbk., 2021, 138 or. 50AGUILAR GARCÍA, GÓMEZ MARTÍN, MARQUINA BERTRÁN, DE ROSA PALACIO eta MARIA TAMARIT, op. cit., 205-206 orr. 21 Bestalde, 8., 9. eta 10. akusatuak beste talde batekoak ziren eta hauek, MENAkin izandako gertakari bati buruzko post baten ondoren, iruzkin bortitzak eta mehatxuzkoak ere egin zituzten. 8. akusatuak, eraso egiten zion edozein MENAri burua irekitzearekin mehatxatu zuen eta haien kontra zorrotz egotea eskatu zuen. 9. akusatuak, MENAk jipoitzea iradoki zuen polizia deitu aurretik. 10. akusatuak, MENAk jo eta abandonatu ondoren, poliziari ez deitzea aholkatu zuen. Zigor-arloko lehen auzialdiko auzitegiak epaia eman zuen akusatuak absolbituz. Akusatuek egindako iruzkinak Zigor Kodearen 510. artikuluan ezarritakoaren arabera gorroto-delitua zirela frogatzeko froga nahikorik ez izatean oinarritu zen erabakia. Deklaratu zen ez zela egiaztatu akusatuek egindako adierazpenak MENASen aurkako gorroto-delitua zirenik. Ministerio Fiskalak eta akusazio partikularrak apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuten lehen auzialdiko epaiaren aurka. Akusatuek egindako iruzkinak gorroto-delitua izan zirela eta absoluzio-epaia zuzenbidearekin bat ez zetorrela argudiatu zuten. Apelazio-errekurtsoan, lehen auzialdian emandako epaiaren zati bat errebokatzen da; izan ere, epai horretan, gorroto-delituagatik zenbait akusaturen erruduntasuna zehazten da, eta, aldiz, kargu beretako beste batzuk absolbitzen dira, hurrengo atalean aztertzera ekingo dugularik. 4.2. Epaian ebatzitako gatazka nagusien azterketa Azterketa honetan, epaiaren alderdirik eztabaidagarrienei helduko diegu, hiru puntu nagusitan zentratuz: babestutako ondasun juridikoa, gorroto-diskurtsoa eta sare sozialen eginkizuna. Elementu hauek funtsezkotzat hartu ditut kasuaren konplexutasuna eta epailearen erabakitik sortzen diren legezko erabakiak ulertzeko. Ondasun juridikoaren urraketa eman den aztertuko dugu, gorroto-diskurtsoaren izaera aztertuko ditugu, eta sare sozialek indarkeria eta diskriminazioa bultzatzen duten mezuen hedapenean duten eragina eta erantzukizuna aztertuko dugu. 4.2.1. Akusatuen gorroto diskurtsoaren azterketa Atal honetan aztertuko dugu akusatu bakoitzak haien Facebook taldean egindako adierazpenak gorroto-diskurtsoko delitu-egitateak diren, eta, beraz, Zigor Kodearen 510.1.a) 28 artikuluan tipifikatutako delituari aplika dakizkiokeen, edo, aitzitik, Espainiako Konstituzioaren 20. artikuluan araututako adierazpen-askatasuneko eskubidearen barruan dauden. Honela dio Auzitegi Gorenaren abenduaren 14ko 646/2018 epaiak haren OJ bakarrean: "Oinarrizko eskubidearekin talka egiteari dagokionez, Sala honen eta Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentzia ugaria da oinarrizko eskubidearen funtsezko edukiari eta haren mugei buruz. Adierazitako zentzuan, honako hau adierazi dugu: «adierazpen-askatasunerako eskubideak, hasiera batean, aukera ematen du edozein ideia onartzeko, adierazteko eta zabaltzeko, betiere besteen eskubideak errespetatzen dituen bizikidetzak ezartzen dituen mugekin. Eskubidearen murrizketak, eta are gehiago zehapen penalera jotzen denean, justifikazio bat behar du, eta justifikazio hori, Konstituzio Auzitegiaren hitzetan, defenda daitezkeen beste ondasun juridiko batzuekin talka egiten duenean bakarrik aurkitzen da, baldin eta babes handiagoa jasotzen badute aldez aurretik haztapen-lana egin ondoren. Eta hori ez ezik, beharrezkoa izango da talkaren ezaugarriek esku-hartze penala justifikatzea» (259/2011 AGE, apirilaren 12koa).” Beraz, epai honen arabera eta aurretik azaldu dugun moduan, adierazpen-askatasuna oinarrizko eskubidea da, babes-eremu zabala duena, baina mugagabea ez dena. Eskubide horren murrizketak, zigor penalak dakartzatenak bereziki, gatazkan dauden ondasun juridikoen ponderazio arduratsuak justifikatu behar ditu, eta talkaren ezaugarriek beharrezko egiten dutenean bakarrik aplikatu behar dira. Horrela, Auzitegi Gorenaren otsailaren 9ko 72/2018 Epaiak honako hau dio bere oinarri juridiko bakarrean: "bi delituek [ZKren 578 eta ZKren 510] antzeko egitura dute, eta gorespen-delitua ZKren 510 generiko espeziea da, eta antzeko arazoa du, zigortzeak adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubidearekin talka egiten duelako. Konstituzio Auzitegiak, ekainaren 20ko 112/2016 Epaian, talka horren mugak zehaztu zituen. Adierazpen-askatasunak duen funtsezko eta lehentasunezko izaera azpimarratu ondoren, adierazpen-askatasunerako eskubidearen izaera mugagarria adierazten du, bereziki indarkeria bultzatzen duten adierazpenengatik, eta adierazten du gizarte demokratikoetan beharrezkotzat jo daitekeela intolerantzian oinarritutako gorrotoa zabaltzen, sustatzen edo justifikatzen duten adierazpideak zigortzea baita prebenitzea ere. Kasu horietan, jurisdikzio-funtzioa honako hau da: kasuan kasuko inguruabarrak, emandako ideien 29 adierazpena eta inguruabarrak kontuan hartuta, epaitzen den jokabidea adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubidearen erabilera legitimoa eta zilegia den baloratzea, eta, ondorioz, askatasunaren balio nagusiak justifikatzen duen baloratzea, edo, aitzitik, adierazpena kasuan kasuko pertsonen eskubideen eta duintasunaren aurkakoa den baloratzea, eta egoera hori kasuz kasu aztertu beharko da". Hortaz, epai honi jarraiki, akusatu bakoitzaren adierazpenak aztertuko ditugu, adierazpen bakoitza adierazpen-askatasunak babesten duen edo esku-hartzea justifikatzen duen zehazteko, oinarrizko beste eskubide batzuen aurka egiten duelako. Lehenik eta behin, 1. akusatuak, 2017ko urtarrilaren 16an, 9:08an, Facebook-eko taldearen barruan (14.000 kide baino gehiagoko taldea) honako post hau azaldu zuen: "Kaleetan garbiketa egin behar dugu geure baliabideekin, eta gaizkile potentzial horiek erregimen itxiko harrera-zentroetan sartu behar ditugu. Behin han, (Hiri Autonomoko) tutoreek, beren lana egin dezaten... Garbitzea, janztea, elikatzea, heztea eta prestakuntza ematea, eta gure gizartean egokitu eta integratu nahi izatea, kontrol batzuk igarota, ikastetxetik atera ahal izatea. Horixe izango litzateke modurik onena gurasoek hondamena bilatu behar ez izateko, seme-alabak etxera negarrez etorri eta lapurtu egin diotelako, edo askoz okerrago, eraso egin diotelako. Diru asko dago hau arintzeko. Zentroak handitu behar badituzte, egin dezatela. Integratu nahi ez duena, adingabeen kartzelara. Edo guk hartu eta gure kaleetatik kentzen ditugu, eta gobernua behartzen dugu haietaz arduratzera, edo ezbeharren bat gertatuko da. Niri ez dit pultsua leunduko horiek nire maiteei gaiztakeria egiten dieten egunean. Denok dugu bizitza honetan bigarren aukera bat izateko eskubidea, baina errespetatzen ez baduzu, ez espero errespetatua izatea... burdinaz hiltzen duena hil egiten da. Utzi manifestazioei eta txorakeriei... Ekin egin behar diogu!! Zaintza-patruilak sortzea, estatuko segurtasun-kidegoak, udaltzainak, denak, gurekin batera egon behar dira... Gurasoak ere badirela... Jendilaje honek sentitu eta jakin behar du ez diegula beldurrik eta aurre egin behar diegula. Ikastetxeei itzuli behar dizkiete, eta han konpondu behar dituzte arazoak. EZ DEZAGUN EZBEHARRIK GERTATU ARTE ITXARON... EKIN DIEZAIOGUN!!! " 1. akusatuaren hitzak MENA kolektiboari zuzenduta daude argi eta garbi; izan ere, 1. akusatuak berariaz erabiltzen du "adingabeak" hitza pertsona horiei buruz hitz egiteko. 1. akusatuak zainketak emateaz hitz egiten du, hala nola, garbitzea, janztea, elikatzea, heztea eta prestakuntza ematea, eta hau MENASei zuzendutako arretaeta harrera-programen ezaugarria da. Gainera, ikertu gisa deklaratzean, MENASetaz hitz ari zela aitortu zuen. 30 Jakin behar dugu edozein kolektibo edo pertsona-talde ezin dela ZKren 510. artikuluko delituaren biktima izan, hala baitio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren ekainaren 28ko 72/2018 Autoak, 5. OJn; Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren irailaren 25eko 669/2018 Autoan, 3. OJn, eta Bartzelonako Probintzia Auzitegiaren maiatzaren 28ko 419/2019 Autoan, 2. OJn, berretsita: "Edozein pertsona-kolektibo edo -talde ezin da izan ZKren 510. artikuluko delituaren biktima; izan ere, bere definizio tipikoa dela eta, kalteberatzat jo daitezkeen eta egoera pertsonal edo sozialen batengatik halakotzat identifikatzen diren pertsonak baino ezin dira izan”. Ildo honetan, MENAk talde horretan sartzen diren aztertzen badugu, 2001/55/EE Zuzentarauak inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei behar duten laguntza medikoa zein beste edozein motatakoaematera eta hezkuntza-sistemarako sarbidea ematera behartzen ditu estatu kideak, nazionalen baldintza berberetan, bereziki kalteberak diren kolektiboen taldean sartuta70. Beraz, talde kaltebera baten aurrean gaudenez, Zigor Kodearen 510.1.a artikulua aplikatu ahal izango litzaieke. Era berean, Auzitegi Gorenak hau dio 72/2018 Epaian, otsailaren 9koa, 510.1.a artikuluari buruz bere oinarri juridiko bakarrean: "Tipo penalak aplikaziorako eskatzen du gorrotoaren diskurtsoan jasotako ofentsa batzuk egin direla egiaztatzea; izan ere, gorroto-, indarkeriaedo diskriminazio-sentimenduak zuzenean edo zeharka eragiten dituen jokabidea da. Nolabait esateko, adierazpen horiek, duten larritasunagatik, herritarren sentimendu komunak kaltetzeagatik, tipikotasunean txertatzen dira (O.J. bakarra)”. Hori dela eta, Auzitegi Gorenaren hitzei men eginez, akusatu bakoitzaren hitzak gorroto-diskurtsoaren esparruan sartzen diren aztertuko dugu, hau da, adierazpen iraingarriak larriak diren eta gorroto-, indarkeriaedo diskriminazio-sentimenduak eragiten dituzten. 1. akusatuaren post-ak argi eta garbi bultzatzen du indarkeria. Lehenik eta behin, MENAk aipatzen ditu, gizatasuna kentzen eta baztertzen dituzten terminoetan. Gainera, 1. akusatuak berariaz iradokitzen du patruilak eratu behar direla kaleak "garbitzeko". Proposamen honek, gorrotoa bultzatzeaz gain, indarkeriazko ekintza eta zaindaritza sustatzen ditu. Era berean, 1. akusatuak ohartarazi du ez lukeela dudatuko indarkeriaz jokatzea adingabe horiek maite dituzten pertsonen aurkako gaiztakeria eginez gero, eta honek indartu egiten du beren adierazpenak duen larderiaeta mehatxu-izaera. Gainera, mespretxuzko 70VICENTE LORCA, “Revisión jurídica de los menores extranjeros no acompañados en el espacio europeo. Análisis de la situación en España”, Eunomía. Revista en Cultura de la Legalidad, 22 zbk., 2022, or. 113 31 terminoak erabiltzen ditu, hala nola, "jendilajea" eta "gaizkile potentzialak" MENAk aipatzeko, gizatasuna kenduz eta gizarterako mehatxu gisa estigmatizatuz. Era berean, 1. akusatuaren hitzetatik argi eta garbi ondorioztatzen da diskriminazioa eta bazterketa dagoela. Inoren kargura ez dauden eta integratu nahi ez diren adingabeak (MENA) adingabeen espetxeetara bidaltzea proposatu du, eta herritarrek justizia beren kabuz hartu behar dutela iradoki du, gobernuak jarduten ez badu; honek bazterketaeta segregazio-sentimendua sustatuz. Proposamen honek gizarte-bazterketa indartzeaz gain, adingabe horien aurkako neurri oldarkorrak hartzeko eskatzen dio komunitateari, etsaitasun-giroa sortuz eta jada kalteberatasun-egoeran dauden gizabanakoak arriskuan jarriz. Hortaz, Auzitegi Gorenaren 72/2018 epaian, otsailaren 9koa, oinarrituta ikus dezakegu 1. akusatuaren hitzek gorroto-, indarkeriaeta diskriminazio-sentimenduak eragiten dituztela. Indarkeria fisikoa zuzenean erabiltzera deitzen du eta haren mespretxuzko hizkerak, estigmatizazioak eta mehatxu inplizituek gorroto-diskurtsoan ere laguntzen dute. Beraz, gorroto-diskurtsoaren barruan sartzen dira haren hitzak eta ZKaren 510.1.a artikulua egotz dakioke. 2. akusatuari dagokionez, 2017ko urtarrilaren 15eko 19:10ean beste erabiltzaile batek igo zuen postaren ondoren, 20:12tan iruzkin hau egin zuen: "Berdin du zein auzotan gertatu den jakitea, bazter guztietatik baitaude ARRATOIAK bezala, bai, ARRATOIAK. Lapurtzen digute, jotzen dute, harrapatzen dutena suntsitzen dute, dirua eta ongizatea xahutzen ditugu, zertarako? Uff Jainkoak har gaitzala aitortuta!". 2. akusatuaren hitzak argi eta garbi zuzentzen dira MENA kolektibora, izan ere, 2. akusatuak ez du elkarrizketa hasten; aitzitik, zuzenean erantzuten dio MENA kolektiboko kide bati buruzko aurretiazko mezu bati. Era berean, altxor publikoaren arreta eta baliabideak jasotzen dituen talde espezifiko bati buruz hitz egiten ari da, eta hau ez dator bat gizarteko delinkuentziari buruzko eztabaida orokorrarekin. Gainera, akusatuak baieztatzen du kolektibo horretako kideei buruz ari dela esamoldeak txikigarri gisa erabiltzen dituenean eta lurralde nazionaletik beren jatorrizko herrialdera bidaltzeaz hitz egiten duenean. Beraz, MENA kolektiboari zuzentzean ari denez, talde kaltebera baten aurrean gaude. 32 2. akusatuaren adierazpenak gorroto-diskurtsoa ote den ebaluatzeko, mezuaren edukia eta mezuaren testuingurua zehatz-mehatz aztertu behar dugu. Horixe dio Konstituzio Auzitegiaren 89/2010 Epaiak, azaroaren 15ekoa, 3. oinarri juridikoan: "Organo judizialak baloratu behar du, tipo penala aplikatu aurreko arazo gisa eta betiere kasu zehatzean dauden inguruabarrak kontuan hartuta, epaitzen duen jokabidea adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubidearen erabilera zilegia den eta, ondorioz, adierazpen-askatasunaren balio nagusiak justifikatzen duen. Hala, "argi dago frogatutako egitateak ezin direla aldi berean baloratu oinarrizko eskubide bat egikaritzeko egintzatzat eta delitu diren jokabidetzat" (3. OJ). Beraz, argi dago akusatu baten ekintza adierazpen-askatasunaren erabilera legitimoa dela uste badugu, ezin dugula, aldi berean, delitutzat hartu. Hots, adierazpen bera ezin da ikusi oinarrizko eskubide baten egikaritze legitimotzat eta delitu gisa. Azterketa honek kasu zehatzaren inguruabar guztiak hartu behar ditu kontuan, eta adierazpen-askatasuna babestu behar du ahal den guztietan, oinarrizko eskubide horrek babestutako jokabideak zigortzea saihestuz. Ildo honetan, 2. akusatuaren hitzak gorroto-diskurtsoaren barruan sartzen ez direlaren ustean gaude, jarraian ikus dezakegun bezala. Akusatuak MENA taldeko kideekin lotzen du delinkuentzia, eta "lapurtzen, jotzen eta harrapatzen dutena suntsitzen dute" esaten du, eta behin eta berriz "arratoi" gisa kalifikatzen ditu. Hala ere, funtsezkoa da kontuan hartzea "arratoi" terminoak hainbat adiera dituela Espainiako Errege Akademiaren Hiztegiaren (RAE) arabera. Adiera horietako asko gutxiesgarriak badira ere, haietako batek “arratoia” "makurrarekin, lapurrarekin" identifikatzen du, eta beste batek "pertsona zekena" gisa. Beraz, kalifikatzaile honen erabilera, asko jota, MENA kolektiboko gizabanakoak delitugile txiki gisa deskribatzen ditu. Hortaz, adierazpen honek eta komentario osoak ez dute frogatzen akusatua zuzenean edo zeharka MENASen aurkako gorrotora, diskriminaziora edo indarkeriara bultzatzen ari denik. Are gehiago, 2. akusatuaren hitzak adierazpen-askatasunaren barruan egon daitezke; izan ere, herritarrek politika eta egoera sozialak kritikatzeko eskubidea dute, sutsuki bada ere. Immigrazioaren kudeaketari eta segurtasunari egindako kritikak esparru honetan sar daitezke. Hortaz, bere hitzak desatseginak izan arren, kolektibo horretako gizabanakoei baliabide publikoak erabiltzearen aurkako kritika gehiegizkotzat eta emozionaltzat interpreta dezakegu eta hori eskubide babestua da oraindik ere. 33 Ondorioz, jokabide honek Auzitegi Gorenaren 72/2018 Epaian ezarritako irizpideak betetzen ez dituenez, hau da, zuzenean edo zeharka gorroto-, indarkeriaedo diskriminazio-sentimendurik eragiten ez duenez, ondoriozta dezakegu ez gaudela gorroto-diskurtso baten aurrean, baizik eta adierazpen-askatasunaren erabilera legitimo baten aurrean. 3. akusatuak, beste erabiltzaile batek 2017ko urtarrilaren 15ean 19:10ean egindako postaren ondoren, honako adierazpena egin zuen 20:14etan: "Ikusten duzu, eta gero herriaren defendatzaileak daude, edo gizajoak, gizajoak, ezta zer galdu ere! Ez dago horretarako eskubiderik edo gu jotzera ateratzen gara, edo ez dugu ezer konponduko. Berotu egin behar dira pixka bat, ea berea ez dena jotzeko gogoa kentzen zaion. Zoazte zuen herrialdera gosea pasatzera. Kabroi-taldea". 3. akusatuaren hitzak MENASen kolektiboari zuzenduta daude argi eta garbi; izan ere, 3. akusatuak zuzenean erantzuten dio MENASen kolektiboarekin lotutako gertakari bati buruzko aurretiazko mezu bati. Gainera, termino txikigarriak eta lurralde nazionaletik beren herrialdetara bidaltzeaz hitz egiten duenean berresten du kolektibo horretako kideez ari dela. Beraz, talde kalteberataz hitz egiten ari da. Kasu honetan, 3. akusatuaren hitzen bidez ikus dezakegu nola iradokitzen duen esplizituki inoren kargura ez dauden adingabeen (MENA) aurkako indarkeriazko neurriak hartzea "jotzera ateratzen gara" eta "apur bat berotu behar dira" bezalako esaldiekin. Indarkeriara bultzatze hori iritzi bat adierazte hutsetik harago doa, talde kaltebera baten aurkako ekintza fisikoak iradokiz. Gainera, "beren herrialdera gosea pasatzera joan daitezela" esatean, etsaitasuna adierazteaz gain, MENAk gizartetik baztertzea ere sustatzen du, jatorri nazionalean oinarrituta. Hizkera mota honek talde kaltebera horrekiko arbuioeta segregazio-sentimendua sustatzen du. Era berean, mespretxuzko terminoak erabiltzen ditu "kabroi-talde" gisa, eta honek MENAk gizatasuna galtzen laguntzen du. Gizatasuna galtzea enpatia murriztearekin eta erasotako taldearekiko tratu ankerra justifikatzearekin batera doa. MENAk kalteberatasun handiko egoeran daude jada eta haien aurkako indarkeriara edo bazterketara egindako dei orok haien prekarietatea areagotzen du eta kalte fisiko eta psikologikoak pairatzeko arriskua areagotzen du. 34 Hau guztia ez ezik, 3. akusatuak ere kolektibo horrekiko etsaitasuna sustatzen du, izan ere, MENAk defendatzen dituztenen aurkako frustrazioa adierazten du, honelako esaldiekin: "gero herriaren defendatzaileak daude, edo gizajoak, gizajoak ezta zer galdu ere!". Jarrera honek enpatia-falta erakusten du, eta, horrez gain, MENASen aurkako edozein babes edo erruki moduren aurkako giroa sortzea bilatzen du. Hortaz, Auzitegi Gorenaren 72/2018 epaiari jarraiki, 3. akusatuaren hitzek gorroto-, indarkeriaeta diskriminazio-sentimenduak eragiten dituztela ondoriozta dezakegu. Indarkeria fisikoa erabiltzea iradokitzen du eta haren mespretxuzko hizkerak, estigmatizazioak gorroto-diskurtsoa areagotzen dute. Hortaz, gorroto-diskurtsoaren barruan sartzen dira bere hitzak, eta ondorioz, ZKaren 510.1.a artikulua egotz dakioke. 4. akusatuak, beste erabiltzaile batek 2017ko urtarrilaren 15ean 19:10ean igo zuen postaren ondoren, 21:33an, honako hau xedatu zuen: "Auzoka antolatu eta patruilak egin behar ditugu. Behin egin genuen, eta kaleak jendaila hauetatik garbitu genituen. Makilakadaren legea baino ez dute ulertzen". Honetan ere, 4. akusatuak zuzenean erantzuten dio MENA kolektiboko kide bati buruzko aurretiazko mezu bati, eta gainera, akusatuak baieztatzen du kolektibo honetako kideei buruz ari dela pluraleko hirugarren pertsona erabiltzen duenean. Beraz, MENA kolektiboari buruz hitz egiten ari dela baiezta dezakegu, talde kaltebera delarik. Ikus dezakegunez, 4 akusatuak berariaz eskatzen du auzoka antolatzea patruilak antolatzeko kaleak jendaila hauetatik garbitzeko, eta esaten du "makilakadaren legea baino ez dutela ulertzen". Honek zuzenean bultzatzen du inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren aurkako indarkeria fisikoa, erasoa eta indarraren erabilera sustatuz berak arazotzat hartzen duena konpontzeko. Are gehiago, indarkeria erabiltzeko eta adingabe horiek kaletik kanporatzeko ekintza kolektibora deitzean, 4. akusatua gorrotoeta arbuio-jarrerak sustatzen ari da, inoren kargura ez dauden adingabeen izaeran eta jatorrian oinarrituta. Honelako pizgarriak bereziki arriskutsuak dira; izan ere, lintxamendu-egoerak eta beste indarkeria-ekintza batzuk eragin ditzakete, kalte larriak eta desordena soziala izateko arriskua nabarmen handituz. Gainera, "jendaila" terminoa erabiltzen du MENAk aipatzeko, mespretxuzkoa eta deshumanizatzailea delarik. Hizkera honek gizabanakoak kategoria negatibo batera mugatzen ditu, eta haien marjinazioa eta tratu txarrak errazten ditu. Beraz, 35 argi eta garbi, 4. akusatuaren hitzek MENASen aurkako etsaitasuneta diskriminazio-giroa sustatzen dute. Ondorioz, esan genezake 4. akusatuaren hitzek guztiz betetzen dutela Auzitegi Gorenaren 72/2018 Epaian aipatutako jokabidea; izan ere, indarkeriara esplizituki bultzatzen du, hizkera deshumanizatzailea erabiltzen du, etsaitasuna eta diskriminazioa sustatzen ditu, MENASen kalteberatasuna larriagotzen du eta indarkeriazko ekintza kolektiboa sustatzen du. Beraz, argi dago OJ bakar batean aipatutako jokabidearen aurrean gaudela: zuzenean eragiten ditu gorroto-, indarkeriaeta diskriminazio-sentimenduak. Ezaugarri horiek direla eta, haren adierazpenak gorroto-delituaren tipo penalean sar ditzakegu, jokabide hori Zigor Kodearen 510.1.a artikuluan tipifikatuta baitago. 5. akusatuak, beste erabiltzaile batek 2017ko urtarrilaren 15ean 19:10ean egindako postaren ondoren, honako iruzkin hauek egin zituen 23:43an eta 23:44an: "Ez da normala segurtasunik eza honekin bizitzea, putakume hauek guztiek nahi dutena egiten dutela, eta denak izututa, gaur zuri edo besteari toka dakizula pentsatuz! Azkenean, denok bat egingo dugu, eta justizia gure eskutik hartuko dugu. Autoan noala, edonor harrapatzen badut, eta baten bat kalean nagoela hurbiltzen bazait, makila bat edo dena delakoa eramango dut, eta kaka dariola egongo da". Argi dago iruzkina MENAS kolektiboari zuzenduta dagoela. Ikus daitekeenez, 5. akusatuak ez du elkarrizketarik hasten, ezta iruzkin isolaturik egiten ere; aitzitik, kolektibo horretako kide batekin lotutako eztabaida izaten jarraitzen du. Gainera, kolektibo horretako kideez ari dela baieztatzen du, hirugarren pertsona singularrean eta pluralean izenordainak erabiltzen baititu azken hauek aipatzeko. Beraz, beraren hitzak kolektibo kaltebera baten aurkakoak dira. 5. akusatuaren hitzak gorroto-diskurtsoaren barruan sar daitezke, mespretxua adierazteko, indarkeria bultzatzeko eta intolerantzia sustatzeko moduagatik. "Putakume" bezalako terminoak erabiltzean, gizatasuna kentzen die eta gizakiak baino gutxiago balira bezala aurkezten ditu. Mespretxuzko hizkera honek talde horiek estigmatizatzen laguntzen du eta haiekiko aurreiritzi negatiboak iraunarazten ditu. Gainera, 5. akusatuak justizia bere kabuz hartzea iradokitzen du, indarkeriara jotzea arazoak konpontzeko bitarteko gisa, eta indarkeria fisikoko mehatxuak egiten ditu. Are gehiago, kotxez badoa bidean gurutzatzen zaion edonor 36 harrapatuko duela dio eta norbait hurbiltzen bazaio kalean doala, makila bat edo beste gauza bat eramango duela MENAk izutzeko. Jarrera honek beste batzuk indarkeriaz jokatzera bultza dezake, gizartean indarkeria-ziklo arriskutsua sortuz. Hortaz, 5. akusatuaren diskurtsoak MENAk estigmatizatzen eta erruduntzen laguntzen du, segurtasun ezaren eta beste arazo sozial batzuen erantzule bidegabe eginez eta estigmatizazio honek jarrera diskriminatzaileak areagotu ditzake. Ildo honetan, 5. akusatuaren hitzak adierazpen iraingarriak larriak direnez eta gorroto-, indarkeriaedo diskriminazio-sentimenduak eragiten dituztenez, Auzitegi Gorenaren 72/2018 Epaiari jarraiki, beraren adierazpena gorroto-diskurtsoaren esparruan sartzen dugu. Ondorioz, ZKaren 510.1.a artikulua egotz dakioke. 6. akusatuak, 2017ko urtarrilaren 15ean, 19:10ean, beste erabiltzaile batek igotako postaren ondoren, honako hau idatzi zuen, urtarrilaren 16ko 16:52an: "Eta pentsatzea h.p. (putakume) hauek urtean milioi bat euro baino gehiago balio digutela ezertarako, eta gure zergekin ordaintzen dugula, eta, gainera, jaten ematen dien eskuari lapurtzen eta atrakatzen diotela. Merezi duten gauza bakarra putzu batean sartzea da, eta ez daitezela atera golfoengatik eta lapurrengatik. Ikaragarria Espainian sartzen ari dena, eta gainera Espainiako dokumentazioa emango diete". 6. akusatuaren adierazpenak MENASei buruzkoa dela argi eta garbi esan dezakegu; izan ere, 6. akusatuak MENA kolektiboko kide bati buruzko elkarrizketa-haria jarraitzen du. Era berean, kolektibo honetako kideak mantentzeko funts publikoen erabilera kritikatzen du ("urtean milioi bat euro baino gehiago kostatzen zaizkigu ezertarako eta gure zergekin ordaintzen dugu"), ez dago pozik Espainian duten egoera erregularizatzeko aukerarekin ("eta, gainera, Espainiako dokumentazioa emango diete") eta pertsona horiek Espainian modu irregularrean sartu direla aipatzen du ("ikaragarria Espainian sartzen ari dena"). Beraz, argi dago talde kaltebera baten aurrean gaudela. Testuingurua eta adierazpenak aztertzen baditugu, 6. akusatuak delinkuentzia talde honetako kideekin lotzen du ("lapurtzen eta atrakatzen dute") eta erabiltzen dituen terminoak, "h.p." (putakume), "golfoak" eta "lapurrak" irain orokorrak dira, eta ez dute nahitaez bultzatzen legeak babestutako talde baten aurkako gorroto espezifikoa. Irain hauen interpretazioa aldatu egin daiteke, pertsona batzuek frustrazio pertsonalaren adierazpen gisa 37 abstraktua edo hipotetikoa, delitu horien elementu tipikoa, baizik eta zuzenean eragindako kolektiboari eta gizarte osoari eragindako lesioa, zeinak bere egiten baitu tolerantzia-maila bat bizikidetza baieztatzeko, eta diskurtsoaren esaldiak egokiak dira biktimak eta gizartea, oro har, konprometitzeko, gertaturiko lesioagatik zapuztu egiten baita” Auzitegi Gorenaren epaiak kolektibo kalteberen duintasuna babestearen garrantzia azpimarratzen du, bai eta haien tratu txarrak sustatzen edo justifikatzen dituzten diskurtsoek duten eragin negatiboa ere. 1. akusatuaren kasuan, MENAk estigmatizatzen dituzten eta muturreko segregazioeta konfrontazio-neurriak proposatzen dituzten hitzek argi eta garbi urratzen dute talde kaltebera horren duintasuna. Bi kasuak alderatuta, ikus dezakegu emakumeen aurkako tratu txarrak bultzatzen dituzten adierazpenek eta MENASekiko diskriminazioeta mespretxu-proposamenek antzeko ondorio kaltegarriak dituztela. Bi diskurtso horiek aipatutako kolektiboen oinarrizko eskubideak baztertzen, estigmatizatzen eta urratzen laguntzen dute. Beraz, kasu horretan emakumeen duintasuna urratu zela adierazi zen bezala, 1. akusatuaren hitzak zuzenean MENASen duintasunaren aurka doaz, haiek estigmatizatzean, neurri diskriminatzaile eta bortitzak proposatzean, eta bazterkeriaeta konfrontazio-giroa sustatzean. 2. akusatuari dagokionez, bere hitzak mespretxuzkoak eta estigmatizatzaileak izan arren, lehen esan dugun bezala, adierazpen-askatasunaren esparruan sartzen ditugu. Izan ere, erabilitako hizkera oso latza bada ere, ez dirudi gorrotoa edo indarkeria bultzatzen ari denik pertsona-talde jakin baten aurka. Adierazpen askatasunak ez du gorrotoa edo indarkeria bultzatzea babesten, baina kasu honetan, 2. akusatua iritzi orokorra eta negatiboa ematen ari da funts publikoen erabilerari buruz. Gustukoak ez diren iritziak edo iritzi eztabaidagarriak ere lagungarriak dira eztabaida publikoan. Adierazpen-askatasunak babestu egiten du ezarritako arauei aurre egiten dieten edo kritika daitezkeen ikuspuntuak adierazteko eskubidea. Gainera, aipatu dugun bezala, RAEk “arratoi” hitza "makurrarekin, lapurrarekin" edo “pertsona zekna” identifikatzen du, eta MENAk gaizkile txiki izendatzen ditu. Hala eta guztiz ere, ez adierazpen honen bidez, ez iruzkin osoaren bidez, ez da ikusten akusatua zuzenean edo zeharka MENASen aurkako gorrotoa, diskriminazioa edo indarkeria bultzatzen ari denik. Hau esanda, Auzitegi Gorenaren epaian, diskurtsoak kolektibo babestu batekiko gorrotoa zuzenean eragiten duen kasuei egiten die erreferentzia, hala nola, emakumeak 44 testuinguru jakin horretan. 2. akusatuaren kasuan, bere hitzak MENASen duintasunarentzat iraingarriak izan daitezkeen arren, ez du gorroto orokorra edo haien aurkako indarkeria bultzatzen. Are gehiago, esan dezakegu 2. akusatua bere adierazpen-askatasuna erabiltzen ari dela gai jakin bati buruz duen iritzi pertsonala adierazteko. Beraz, esan genezake ez dela babestutako ondasun juridikorik urratzen. 3. akusatuaren hitzek eraso larria egiten diote MENASen duintasunari, pertsona talde jakin bati “jotzera atera” beharko litzaizkiokeela iradokitzen baitute. 3. akusatuak indarkeria eta eraso fisikoa bultzatzen ditu zuzenean. Zirikatze hau MENASen duintasunaren urraketa argia da, tratu txarrak eta zigorra merezi dituztela adierazten baitute, babesa behar duten pertsona kalteberak direla aitortu beharrean. Gainera, "gizajoak" bezalako terminoak modu sarkastikoan erabiltzeak eta "beren herrialdera gosea pasatzera joan beharko luketela" iradokitzeak MENASekiko mespretxu eta estigmatizazio sakona erakusten du. Hizkera mota honek gizatasuna kentzen die gizabanakoei, estereotipo negatiboetara murriztuz eta jatorrian eta migrazio-egoeran oinarritutako diskriminazioa iraunaraziz. Era berean, 3. akusatuaren hitzek esplizituki ukatzen dituzte MENASen duintasuna eta oinarrizko giza eskubideak. Herrialdean egoteko eskubiderik ez dutela eta indarkeria fisikoa jasan beharko luketela iradokitzean, indarkeriatik eta diskriminaziotik babesteko eskubidea kentzen zaie, eta eskubide horiek beste edozeini bezala dagozkie. 3. akusatuaren hitzak aurrez aipatutako epaiarekin alderatzen baditugu, argi dago bai emakumearen kolektiboaren aurkako gorrotoa sustatzen duten adierazpenek, bai 3. akusatuak MENASen aurka egiten duten hitzek antzeko ondorio kaltegarriak dituztela. Bi diskurtso mota hauek arriskuan jartzen dituzte eragindako pertsonen duintasuna eta eskubideak, jarrera diskriminatzaileak elikatuz eta gizarte-kohesioa ahulduz. Beraz, ondoriozta dezakegu 3. akusatuaren hitzek MENA kolektiboaren duintasuna urratu dutela. 4. akusatuaren hitzak zuzenean MENASen duintasunaren aurkakoak dira; izan ere, patruilak sortzea iradokitzen du "kaleak garbitzeko" eta "makilakadaren legea" esamoldea erabiltzen du, eta, beraz, 4. akusatuak argi eta garbi bultzatzen du pertsona-talde jakin baten aurkako indarkeria fisikoa. Indarkeriara zuzenean bultzatze honek eraso eta diskriminaziorik gabe bizitzeko MENASek duten oinarrizko eskubidearen aurka egiten du. Gainera, 4. akusatuak erabiltzen duen "jendaila" terminoak MENAk deshumanizatu eta estigmatizatzen ditu, estereotipo gutxiesgarri batera murriztuz. Hizkera-modu honek gizabanakoekiko 45 pertzepzio negatiboa eta diskriminazioa betikotzen ditu, haien jatorriaren eta egoera pertsonalaren arabera. Beraz, 4. akusatuaren hitzek MENASen giza eskubideekiko oinarrizko errespetu falta adierazten dute, osotasun fisikorako, segurtasunerako eta duintasunerako eskubidea barne. Horrelako diskurtsoek inplizituki ukatzen dute errespetua eta babesa merezi duten gizakiak direla. Aipatutako epaiari jarraituz, esan dezakegu kasu beraren aurrean gaudela, bietan kolektibo osoaren ondasun juridikoa urratzen baita. Era honetan, 4. akusatuaren hitzek mehatxu larria eta MENA kolektiboaren duintasunaren urraketa argia adierazten dute. Izan ere, 4. akusatuak "kaleak garbitzeko" patruilak antolatzeko asmoa adierazten du, eta honek aldez aurreko plangintza koordinatua eskatzen du, zuzenean MENA kolektibo osoaren aurka jarduteko eta kaleak garbituz hauek “desagerrarazteko” (kolektibo osoari beldurra sortuz). Beraz, argi dago bere hitzek MENASen aurkako gorrotoa eta indarkeria bultzatzeaz gain, haien duintasuna ere larriki urratzen dutela. 5. akusatuari dagokionez, beren hitzek indarkeria bultzatzen dute eta MENASen kolektiboaren duintasunaren aurkako aurreiritziak islatzen dituzte. 5. akusatua, termino arrunt eta oldarkorrak dituen pertsona talde bat mespretxuz aipatzean, kolektibo osoa orokortzen eta estigmatizatzen ari da. MENAko kide guztiak ez daude delitu-jardueretan sartuta eta orokortzean, indibidualtasuna ukatzen zaie eta identitate homogeneo eta negatiboa ematen zaie. “Edonor harrapatzeko" edo "makila bat eramateko" iradokizuna indarkeriarako deia da eta horrelako adierazpenek justifikaziorik gabeko indarkeriazko ekintzak bultza ditzakete, errugabeak erasoen biktima bihurtuz. Gainera, 5. akusatuak gizatasuna kentzen die MENA kolektiboko kideei, eta mehatxutzat hartzen ditu, eskubideak eta duintasuna dituzten gizakien ordez. Gizatasuna galtzea prozesu arriskutsua da, eta ekintza ankerrak justifikatzea eta gorrotoa eta diskriminazioa betikotzea ekar dezake. Dakigunez, kolektibo jakin batekiko beldurra eta gorrotoa sustatzeak komunitatean polarizazio eta indarkeria handiagoa eragin dezake, bizikidetza eta elkarrekiko errespetua zailduz. Mezu batek kolektibo jakin batekiko (MENA kolektiboa, gure kasuan) tratu txarrak justifikatzen dituzten adierazpenak jasotzen dituenean, argi dago mezuaren hartzaileari zuzenean eragiten diola. Banakako iraina ez ezik, bereziki babestu behar den kolektibo osoaren aurkako erasoa baten aurrean gaude. 5. akusatuaren hitzek arrisku abstraktuko edo hipotetikoko egoera bat sortzeaz gain, zuzenean kaltetzen dute MENA kolektiboa eta, 46 gainera, atsekabetuta geratzen da errespetuaren eta giza duintasunaren printzipioak urratzeagatik. Kolektibo kalteberak babestearen eta tolerantzia sozial handia mantentzearen garrantzia azpimarratu da Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaian. 5. akusatuaren adierazpenak, justizia norberaren eskuz sustatzen dutenak eta inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak gizatasuna kentzen dietenak, printzipio horien aurka doaz, eta, beraz, zuzenean eragindako gizabanakoak kaltetzeaz gain, gure gizartearen funtsezko balioak ere kaltetzen dituzte. Ondorioz, 5. akusatuaren hitzek MENA kolektiboaren duintasuna urratzen dute baita gure gizartea kaltetzen dute intolerantzia eta indarkeria sustatzean. 6. akusatuaren hitzei dagokienez, talde espezifiko bati, MENASei, egotzitako delituzko jokabideei eta gastu ekonomikoari buruzko iritzi kritikoa eta haserrea adierazten dute. Garrantzitsua da ulertzea adierazpen horiek, zenbaitentzat eztabaidagarriak edo iraingarriak izan daitezkeen arren, adierazpen-askatasunerako eskubidearen barruan babestuta daudela. Funtsezkoa da kritika legitimoa eta gorrotoa edo indarkeria bultzatzen duen diskurtsoa bereiztea. Kasu honetan, 6. akusatuaren hitzak gogorrak izan daitezkeen arren eta eztabaida eragin dezaketen arren, ez dira zuzenean MENASen aurkako indarkeriara bultzatzen ari, eta ez dira haien aurkako legez kanpoko ekintzak sustatzen ari. Besterik gabe, baliabide publikoen erabilerari eta pertsona-talde espezifiko batek hautemandako jokabideari buruzko iritzia ematen du. Gainera, eztabaida demokratiko osasungarri batean, garrantzitsua da ikuspegi desberdinak adierazteko eta eztabaidatzeko aukera ematea. Adierazpen-askatasunak, herritarren iritziak babesteaz gain, diskordanteak edo gutxiengoak ere babesten ditu. Beraz, haren hitzetan ikus dezakegu ez dela MENA guztiengana jotzen ari talde gisa, ez direla MENA kolektiboaren duintasunaren aurkako eraso zuzena, eta ez dutela haien aurkako indarkeriara edo diskriminaziora bultzatzen. Azken batean, ez du babestutako ondasun juridikorik urratu. 7. akusatuak mespretxuz MENA kolektiboari "zabor" eta "bazofia" esaten dio, eta adierazpen horiek inoren kargura ez dauden adingabe atzerritar horien duintasunaren aurkako doaz. Gizatasuna kentzean eta kolektibo osoari jokabide negatiboak zabaltzean, 7. akusatua estigmak betikotzen ari da, eta gorroto-diskurtsoa sustatzen du. Diskurtso honek, adingabe horien irudiari kalte egiteaz gain, indarkeriara eta diskriminaziora bultza dezake bere aurka. 7. akusatuak iradoki du konponbidea dela "legerik gabeko hiri-egun" bat ezartzea eta herriak "askatasunez eta ondoriorik gabe" jardun dezan ahalbidetzea. Horrelako adierazpenek justizia beren kabuz egitera bultzatzen dute, eta anarkia eta indarkeria sustatzen dute, non inoren 47 kargura ez dauden adingabe atzerritarren oinarrizko giza eskubideak guztiz baztertuko liratekeen. Legerik gabeko egun bat proposatzeak indarkeria justifikatzea eta sustatzea dakar, eta hau guztiz onartezina da justizia eta giza duintasunarekiko errespetua baloratzen dituen edozein gizartetan. Gainera, adierazpen hauek babesgabetasuna eta segurtasunik eza sortzen dute kolektibo osoan. MENASen aurkako indarkeria normalizatzean eta justifikatzean, muturreko ahultasun-egoeran uzten die, eta, egoera honetan, gerta litezkeen eraso fisikoen eraginpean ez ezik, gizartean behar bezala integratzea eragozten dien gizarte-marjinazioaren eraginpean ere badaude. Honek baztertzeeta indarkeria-ziklo bat betikotzen du, gizabanakoentzat zein komunitate osoarentzat kaltegarria dena. Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaiak zenbait diskurtsok emakumeen kolektiboaren duintasunaren aurka egiten duten onartzen duen bezala, 7. akusatuaren adierazpenek ere urratzen dituzte gure gizarteak MENASekiko izan behar dituen duintasuneta errespetu-printzipioak. Era honetan, Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaiak ezartzen duenez, mezu batek kolektibo jakin batekiko (emakumeak, esaterako) tratu txarrak justifikatzen dituzten adierazpenak jasotzen dituenean, kolektibo horrek zuzenean erasandako pertsonak iraintzen ditu, eta horrez gain, kolektibo osoaren eta gizarte osoaren aurkako erasoa da. Era berean, akusatu honen hitzek MENA kolektiboa kaltetzen dute, gizatasuna kentzen dietelako eta haren aurkako indarkeria eta diskriminazioa sustatzen dituztelako. Ondorioz, 7. akusatuaren hitzek MENA kolektiboaren duintasunaren aurka egiten dute, Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaiak emakumeen kolektiboaren duintasunaren aurkako atentatua onartzen duen modu berean. 8. akusatuari dagokionez, beraren adierazpenak indartsuak eta zuzenak izan arren, adierazpen-askatasunerako oinarrizko eskubideak babesten ditu. Bere hitzetan, frustrazio handia adierazten du zenbait pertsona kaleetan daudelako eta mehatxutzat hartzen ditu. Garrantzitsua da nabarmentzea "nola joan behar dugun kalean adi jendilaje honengatik" aipatzen duenean, segurtasun publikoaren egoerari buruz duen iritzia partekatzen ari dela, gizartean garrantzia duen gaia baita. Bere baieztapenak orokorrak diruditen arren, ez dira MENA kolektiboaren aurkako eraso zuzena, ezta erabateko orokortzea ere. Gainera, esaten duenean "nik arraro ikusten dudan mugimendu minimoa... daukadanarekin burua irekitzen diot", aurretik aipatu dugun moduan, nahiz eta bere hitzak gogorrak izan daitezkeen, ez dira indarkeria zuzenean bultzatzen ari, baizik eta hipotesi soil bat egitera mugatzen da, arrisku-egoera baten aurrean egonez gero nola jokatuko lukeen adieraziz kolektibo horretako 48 kideek irudizko eraso horri aurre egiteko. Era berean, "behingoz zorrotz" eskatu eta zenbait pertsona hiritik kanporatzea proposatzean, politika publikoak eta horiek komunitatean dituzten ondorioak kritikatzeko eskubidea baliatzen ari da. Beraz, ikus dezakegunez, ez du MENA kolektiboaren aurka egin, ezta haren duintasunaren aurka ere. 9. akusatuaren hitzak oso kaltegarriak dira, eta MENA kolektiboaren aurkako indarkeria bultzatzen dute, bai eta haren duintasunaren aurkako irain larria ere. MENASei "etsaiei jipoi ona ematea," ematea eta gero bere herrialdera bidaltzea egokia dela iradokita, indarkeria fisikoa bultzatzen ari da esplizituki, eta jarrera diskriminatzaile eta xenofoboa sustatzen ari da. Baieztapen hauek MENA pertsonen duintasuna eta oinarrizko giza eskubideak gutxiesteaz gain, estereotipo kaltegarriak iraunarazten dituzte eta horiek gizartean estigmatizatzen laguntzen dute, eta iradokitzen du ez dutela beste edozein gizabanakoren tratu gizatiar eta legal bera merezi. Beraz, Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaiak emakumeen kolektiboari buruz aipatutako kasuan bezala, 9. akusatuak MENA kolektibo osoaren aurka egin ditu adierazpenak eta hauek argi eta garbi urratzen dituzte haren duintasuna eta oinarrizko eskubideak. Azkenik, 10. akusatuaren hitzak oso kezkagarriak dira, eta, argi eta garbi, mehatxu zuzena dira eta MENA kolektiboaren aurkako indarkeria bultzatzen dute; gainera, duintasunaren aurkako irain larria dira. Jipoitzea eta gero edonon uztea egokia dela iradokita, 10. akusatua indarkeria fisikoa sustatzen eta normalizatzen ari da pertsona horiek tratatzeko metodo gisa, eta hori guztiz onartezina da errespetua eta giza duintasuna baloratzen dituen gizarte batean. Hitz hauek indarkeria bultzatzeaz gain, MENA kolektiboko gizabanakoen osotasuna eta eskubideak deshumanizatzen eta mespretxatzen dituzte. "Jendaila" gisa aipatzean, gutxietsi eta estigmatizatu egiten ditu, eta ikuspegi diskriminatzaile eta baztertzaile bat iraunarazten die, oinarrizko eskubideak dituzten gizakiak direla ez adieraziz. Gainera, indarkeriazko ekintza bat egin ondoren poliziari deitu behar ez zaiola iradokita, zigorgabetasuna eta zuzenbide-estatuarekiko mespretxua sustatzen ari da, eta honek are gehiago kaltetzen du segurtasuna eta MENA pertsonen eskubideen babesa. Hitz hauen aurrean, argi dago akusatu honek MENA kolektibo osoaren aurka egiten duela (646/2018 Auzitegi Gorenaren epaian esaten den bezala) baita haien duintasunaren aurka ere. 49 Beraz, ondorio gisa, esan genezake argi eta garbi 1. , 3. , 4. , 5. , 7. , 9. eta 10. akusatuek, eta Auzitegi Gorenaren 646/2018 epaiari mez eginez, mezuaren hartzailea beldurtu ez ezik, kolektibo osoa beldurtu ere egin zutela, eta lesio-sentimenduak, segurtasun-eza eta duintasunaren mehatxua sortu zituztela. 4.2.3. Sare sozialen faktorearen azterketa Gaur egun, sare sozialek eragin sakona dute komunikatzeko, elkarri eragiteko eta informazioa kontsumitzeko moduan. Hala ere, nonahikotasun digital honek gero eta kezka handiagoa eragin du plataforma hauek gorroto-diskurtsoa hedatzeko behar ez bezala erabiltzeari buruz. Lege-esparruan, Zigor Kodearen 510.3 artikuluak ezartzen du bide publikoen bidez gorrotoa bultzatzea egozgarria dela. Azterketa honetan, sare sozialek akusatuen gorroto-diskurtsoaren zabalkundean izan dezaketen inpaktuan murgilduko gara, plataforma hauen irisgarritasunak diskurtso hau pertsona-kopuru handi bati irisgarri bihurtzen nola lagun diezaioketen esploratuz, eta hau Zigor Kodearen artikulu honen pean egozgarria izan litekeelakoan. Auzitegi Gorenaren 4/2017 epaiaren arabera, urtarrilaren 18koa, hau dio: “gaur egun teknologia berriak komunikazioaren zerbitzura zabaltzeak modu esponentzialean areagotzen du baieztapen edo mezuen kaltea, beste une batean ondorio kaltegarriak hartzaile talde txiki eta hautatu batera mugatu zitzakeena. Gaur egun sare sozial batean indarkeria bultzatzen duenak badaki bere mezua sare telematikoetan sartzen dela betiko. Gainera, ez du kontrolik haren hedapen sigi-sagatsuaren gainean; izan ere, mezu hori hartzailearen eskuetara iristen denetik, hartzailearen inpaktua biderkatu egin daiteke, transmisio-egintza jarraituen eta berrituen bidez. Komunikazio-eredu klasikoek mugatu egiten zituzten delitu ororen ondorio kaltegarriak, baina gaur egun ez dago halakorik. Datu hori, mezu horien nazioz gaindiko ezinbesteko ibilbideari lotuta, kontuan hartu behar da balorazio juridiko-penala egin behar zaien enuntziatuen eta mezuen eragina haztatzeko unean. (O.J. 2)” 1. , 3. , 4. , 5. eta 7. akusatuek, zalantzarik gabe, sare sozialak erabili zituzten gorroto-diskurtsoa zabaltzeko eta entzule gehiagorengana iristeko. Hots, hauek egindako diskurtsoak ez ziren momentuko bulkada hutsak izan; aitzitik, aldez aurreko gogoetaeta heldutasun-prozesua erakusten dute. Gainera, diskurtso hauek partekatzeko sare sozial bat erabiltzea aukeratzeak iradokitzen du akusatuek jakin bazekitela hedabide honek plataforma ezin hobea emango ziela beren mezua publiko zabalago bati zabaltzeko. Nahita hartutako 50 erabaki honek akusatuek beren ideien irismena eta hedapena maximizatzeko duten asmoa azpimarratzen du. Funtsezkoa da adieraztea parte hartzen zuten Facebook taldean 14.000 pertsona baino gehiago zituela jada, hots, hiri autonomoko biztanleria osoaren zati esanguratsu bat, 85.000 biztanle ingurukoa baitzen. Ingurune komunitario txiki samar horretan, talde horretan partekatutako mezuen inpaktua are handiagoa da, bizkor eta zuzenean zabal baitaitezke pertsona askoren artean. Testuinguru honetan eta Auzitegi Gorenaren 4/2017 epaiari men eginez, teknologia berriak komunikazioaren zerbitzura zabaltzeak modu esponentzialean areagotzen du baieztapen edo mezu horien kalte potentziala. Sare sozialetan indarkeria sustatzen dutenek badakite beren mezuak betirako asmoz sartzen direla sare telematikoetan eta ez dutela haien hedapen esponentzialaren gaineko kontrolik. Mezu bat hartzailearen eskuetara iristen denetik, hartzaileak eragina biderka dezake transmisio jarraitu eta berrituen bidez. Beraz, argi dago 1. , 3. , 4. , 5. eta 7. akusatuek sare sozialak erabili zituztela gorrotoaren diskurtsoaren irismena nabarmen zabaltzeko tresna gisa. Plataforma digital horien bidez, intolerantziaz eta diskriminazioz betetako mezuak zabaldu zituzten, beste modu batean egin zitekeena baino askoz ere audientzia zabalagoa lortuz. Prozesu judizialean aurkeztutako ebidentziak argi uzten du bere helburua audientzia handi bat lortzea eta bere ideiak zabaltzea zela, gorrotoa eta bereizketa sortzeko. Ondorioz, eztabaidaezina da akusatuei Zigor Kodearen 510.3 artikulua egotz dakizkiekeela, sare sozialak nahita eta sistematikoki erabili baitzituzten gorrotoaren diskurtsoa zabaltzeko eta publiko zabalagoa lortzeko. Jokabide hau ez da soilik gaitzesgarria moralaren ikuspegitik, delitu larria ere bada, eta legeak baimentzen duen zorroztasun guztiarekin tratatu behar dugu. Bestalde, 9. eta 10. akusatuen jokabidea, aldiz, beste akusatuen bestelako testuinguru batean garatu zen. Bi hauek beste talde batean egin zituzten bere ekintzak. Hala ere, ez instantzia-epaiak ez osoko bilkuran aurkeztutako frogek ez dute lortu frogatzea komunikabide sozial hori pertsona kopuru handi batek erabil zezakeenik. Funtsezkoa da aitortzea bitarteko publikoen bidez gorrotoa bultzatzea bezalako delitu baten egozgarritasuna, neurri handi batean, bitarteko horren irisgarritasun masiboaren mende dagoela, hala dio artikulu bera (ZKren 510.3 art.). Hortaz, talde honek audientzia handia 51 zuela frogatzen duen frogarik ezean, ez litzateke egokia izango aurreko kasuetako legezko kualifikazio bera aplikatzea. Hortaz, kasu honetan, gizarte-komunikabidearen irisgarritasunari buruzko froga eztabaidaezinik ez dagoenez, 9. eta 10. akusatuak Zigor Kodearen 510.3 artikulua aplikatzetik kanpo geratuko litzateke. 5. ONDORIOAK Azterlan honetan, Malagako Probintzia Auzitegiaren 39/2023 Epaiaren azterketa sakona egin dugu. Bertan, Zigor Kodearen 510.1.a artikuluan tipifikatutako gorroto-delituen testuinguruan hamar akusaturen jokabideak aztertzen dira. Gure azterketaren emaitzek erakutsi dute akusatuetako zazpik gorroto-delituak burutu zituztela, eta horietatik bostek Interneten erabileraren Zigor Kodearen 510.3 artikuluko azpimota astunduaren arabera. Aitzitik, akusatuetako hiruk beren adierazpen-askatasunerako eskubidea legitimoki baliatu zutela erabaki da. Gorroto-delituen eta gorroto-diskurtsoen jazarpena oso garrantzitsua da gizarte zuzen eta ekitatibo bat babesteko. Delitu hauek gizabanakoen duintasuna eta oinarrizko eskubideak zuzenean urratzeaz gain, gizarte-kohesioan eragin sakona eta suntsitzailea dute. Gorroto-diskurtsoek talde kalteberen bazterketa eta estigmatizazioa sustatzen dute, diskriminazioa sustatuz eta, muturreko kasuetan, indarkeria bultzatuz (gure kasuan, zenbait akusatu iradoki duten moduan). Diskurtso horiek desagerraraztea funtsezkoa da gizarteko kide guztien arteko errespetua eta berdintasuna nagusi diren ingurunea mantentzeko. Gorroto-diskurtsoen jomuga diren talde kalteberek neurriz kanpo pairatzen dituzte ekintza horien ondorioak. Gizartean gorrotoa hedatzeak talde horietako pertsonen osotasun fisikoa eta psikologikoa arriskuan jartzeaz gain, bazterketaeta indarkeria-zikloak betikotzen ditu. Funtsezkoa da erakunde juridikoek eta sozialek lankidetza estuan jardutea kolektibo hauek babesteko, haien eskubideak errespetatzen direla eta ingurune seguru eta errespetuzko batean bizi ahal izango direla ziurtatuz. Justiziak irmotasunez jardun behar du, talde horien babesa bermatzeko eta mezu argi bat bidaltzeko, gorrotoa eta diskriminazioa gure gizartean lekurik ez dutela adieraziz. 52 Gainera, azken urteotan aldagai berri bat gehitu da: aro digitala. Aro digitalean, Interneten gorroto-delituen jazarpen penala nahitaezkoa bihurtu da. Informatikaren gorakadak eta gorroto-mezuak sarean hedatzeko erraztasunak gero eta erronka handiagoa dakarte. Internetek edukiak azkar zabaltzeko aukera ematen die audientzia zabal eta askotarikoei, baita sarera gero eta sarbide handiagoa duten haur eta gazteei ere. Talde hauek gorroto-mezuen eraginpean jartzeak ondorio arriskutsuak izan ditzake, jarrera diskriminatzaileak eta indarkeriazkoak adin txikitatik sustatuz. ZKren 510.3 artikulua aplikatzea funtsezkoa da arrisku horiei aurre egiteko. Artikulu honek Internet bidez egindako gorroto-delituetarako zigorrak larriagotzen ditu. Nahitaezkoa da sistema juridikoa aro digitalak planteatzen dituen erronka berrietara egokitzea, sarean egindako delitu-jokabideak mundu fisikoan egindakoen zorroztasun berarekin, gutxienez, jazarriko direla bermatuz. Bestalde, gorroto-diskurtsoak jazartzea oso garrantzitsua den arren, ez dugu ahaztu behar funtsezkoa dela adierazpen-askatasunerako eskubidea aitortzea eta babestea. Oinarrizko eskubide honek aukera ematen die gizabanakoei beren iritziak adierazteko eta bizitza demokratikoan aktiboki parte hartzeko. Hala ere, Probintzia Auzitegiaren 39/2023 Epaian agerian geratu denez, eskubide hau ez da absolutua, eta arretaz orekatu behar da gorroto-delituak prebenitzeko eta zehatzeko beharrarekin. Jurisprudentziak ezarri du adierazpen-askatasunak babestutako ekintzak ezin direla, aldi berean, delitu izan, eta kasu bakoitza kontu handiz eta testuinguruan aztertzeko beharra berretsi du. Nahitaezkoa da adierazpen-askatasunaren babesaren eta gorroto-diskurtsoen aurkako borrokaren arteko oreka egokia mantentzea, eskubide horren murrizketak kasu justifikatuetan eta beharrezkoetan soilik aplikatzen direla ziurtatuz. Beraz, Malagako Probintzia Auzitegiaren 39/2023 Epaia adibide argi bat ematen digu sistema judizialak nola jardun dezakeen eta nola jardun behar duen oinarrizko eskubideen babesa eta bizikidetza baketsua eta berdintasuna ahultzen dituzten jokabideak zehatzeko beharra orekatzeko. Zigor Kodearen 510.1.a eta 510.3 artikuluak behar bezala aplikatzea funtsezkoa da gorrotoari aurre egiteko eta talde kalteberak babesteko, gizarte bidezkoagoa bermatzeko. Bereziki garrantzitsua da ingurune digitalean, non arriskuak nabarmen handitzen diren, Internetek entzule askori gorroto-mezuak azkar zabaltzeko duen gaitasunagatik. Ildo honetan, justiziak irmoa izan behar du eta garai berrietara egokitu behar da, gizarteko kide guztien segurtasuna eta errespetua bermatuz, bai mundu fisikoan, bai digitalean. 53