Full text
163 Mediatika. 19, 2022, 163-178 Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) (The use of Basque language in debates in the Basque Parliament (2012-2020)) Escribano Garcia, Nayla1; González, Jon Ander2; Orbegozo-Terradillos, Julen3; Larrondo-Ureta, Ainara4; Peña-Fernández, Simón5; Perez-de-Viñaspre, Olatz6; Agerri Gascón, Rodrigo7 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU). Sarriena s/n. 48940. Leioa. na[email protected]1; [email protected]3; [email protected]4; [email protected]5; [email protected]6; [email protected]7 Recep.: 10.03.2022 BIBLID [eISSN 1988-3935 (2022), 19; 163-178] Acep.: 01.12.2022 Legebiltzarretan, deliberazio demokrazien testuinguruan egindako hitzaldien azterketa garrantzitsua da, hitzaldi horiek hertsiki lotuta baitaude ekintza politikoarekin eta legegintza ekimenak garatzeko arrazoien azalpenarekin. Bestalde, azken urteotan, azterketa automatizatuei esker gehitu egin dira diskurtsoa aztertzeko aukerak, eta informazio bolumen handiak prozesatu daitezke. Testuinguru horretan, euskarak Eusko Legebiltzarrean duen erabilera aztertzen da artikulu honetan, bi legegintzaldiko (hots, 2012-2016 eta 2016-2020 legegintzaldietako) bilkuren akten azterketa automatizatuan oinarrituta. Emaitzek adierazten dutenez, euskaraz egindako agerraldien guztizko bolumena eguneroko erabilerari dagokiona baino handixeagoa da, baina adierazi beharra dago euskarari agerikotasuna emateko helburua duten protokolo erabilerak eta erabilera sinbolikoak ere identifikatu direla. Gako hitzak: Legebiltzarra. Elebitasuna. Euskara. Hizkuntza naturalaren prozesatzea. Euskadi.
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 164 Mediatika. 19, 2022, 163-178 El análisis de las intervenciones parlamentarias es relevante en el contexto de las democracias deliberativas, pues están íntimamente relacionadas con la acción política y con la exposición de las razones por las que se desarrollan las iniciativas legislativas. Por otro lado, en los últimos años, los análisis automatizados de los textos han permitido aumentar las posibilidades de estudiar los discursos y procesar grandes volúmenes de información. En este contexto, este artículo analiza el uso del euskera en el Parlamento Vasco a partir del análisis automatizado de las actas de las sesiones de dos legislaturas (2012-2016 y 2016-2020). Los resultados indican que el volumen total de intervenciones realizadas en euskera es algo mayor que su uso cotidiano, y también se han identificado usos protocolarios y simbólicos que tienen por objeto dar visibilidad al euskera. Palabras clave: Parlamento. Bilingüismo.Euskera.Procesamiento de la lengua natural. Euskadi. The analysis of interventions in parliament, in the context of deliberative democracies, is relevant because they are closely linked to political action and to the exposition of the reasons why legislative initiatives are developed. For its part, in recent years, automated content analysis has made it possible to process large volumes of information. In this context, this article studies the use of Basque in the Basque Parliament based on the automated analysis of the minutes of the sessions during two legislatures (2012-2016 and 2016-2020). The results indicate that, in the total volume of interventions, those carried out in Basque are slightly above their daily use, although tendencies towards their formal and symbolic use that seek to make their presence visible are also identified. Keywords: Parliament. Bilingualism. Euskara. Natural language processing. Euskadi. L’analyse des interventions au sein du Parlement, dans le contexte des dénommées démocraties délibératives, s’avère particulièrement intéressante parce qu’elles sont étroitement liées à l’action politique et à l’exposition des motifs qui sont à l’origine du développement des initiatives législatives. Pour leur part, les analyses automatisées ont permis durant les dernières années d’accroître les possibilités d’étude du discours, en permettant le traitement de gros volumes d’information. Dans ce contexte, cet article étudie l’utilisation de la langue basque au sein du Parlement basque à partir de l’analyse automatisée des comptes-rendus des sessions de deux législatures (2012-2016 et 2016-2020). Les résultats indiquent que le volume total d’interventions en basque est légèrement supérieur à son utilisation quotidienne, même si on identifie aussi des tendances à son emploi protocolaire et symbolique qui cherchent à visibiliser sa présence. Mots clés: Parlement. Bilinguisme. Euskera. Basque. Traitement du langage naturel. Euskadi. Pays basque espagnol.
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 165 Mediatika. 19, 2022, 163-178 1. SARRERA Komunikazio politikoaren esparruan, parlamentuko debateek arreta berezia jaso izan dute beti, erabakiak eraikitzeko prozesuan hautetsien artean sortzen den ideia konfrontazioaren eredu politikoaren adierazgarriak baitira. Ekintza politikoaren azterketa ezin da hizkuntzaren azterketatik bereizi. Izan ere, hizkuntzaren azterketak tradizio erretoriko klasikoaren legatuan du jatorria (Dunmire, 2012), eta gune dialektikoetan egindako ideia konfrontazioa demokrazien funtsezko ezaugarritzat hartu izan da beti. Bestalde, parlamentuko erretorikaren azterketari esker, eta ordezkariek nola hitz egiten duten aztertzearen bidez, gizarte bakoitza kezkatzen duten interesak eta gaiak nola bilakatzen diren eta gizartea bera nola eraldatzen den ere ikus daiteke. Erabilitako hizkuntza, debatearen xede diren gaiak eta une historiko bakoitzeko legegintza ekimenak gizarteak une jakin batean dituen kezken eta premien isla dira. Bourdieuk ekintza politikoaz ematen duen definizioari (1991) jarraikiz, parlamentuetan eragileek mezuak sortzen dituzte etengabe, eta, mezu horien bitartez, mundu sozialaren ikuspegi berezi bat eraiki eta ezartzea eta, aldi berean, azken batean beren boterearen euskarri direnen babesa mobilizatzea dute helburu (Sokolovska, 2016). Legegintza ganberak ekimenak eztabaidatzeko foroak ez ezik, ekimenen ezarpen soziala herritarrei motibazioak helaraztearen bidez defendatzeko lekuak ere badira. Azken hamarkadetan, parlamentuetako debateak hertsiki lotuta egon dira deliberazio demokraziaren ikuskerarekin (Guttmann & Thompson, 1996). Ikuskera horren arabera, ordezkari politikoen eta herritarren arteko elkarrizketa ere garrantzitsua da, erabakiak hartzeko prozesuan zein ondorengo ezarpenean. Hori dela eta, demokrazian ekintza politikoak legegintza ekimenak garatzeko arrazoiak azaltzea eta foro publikoetan argudioak elkartrukatzea dakarrenez gero, argudio horien azterketa zeregin garrantzitsua da (Bara, Weale & Bicquelet, 2007). Hori guztia dela eta, kontuan hartu behar da parlamentuko diskurtsoaren ezaugarri bereizgarria ez dela lexikoa, sintaxia edo hitzaldiaren edukia bera, elementu horiek guztiak beste formatu eta foro askotan ere agertzen baitira, hala nola komunikabideetan (Iñigo-Mora, 2007). Parlamentuko hizkuntzaren protokolo berezitasun batzuek salbuetsita, politikarien hitz egiteko modua ez da oso desberdina, funtsean, tribunan eta tribunatik kanpo. Ordezkaritza ganbera batean, diskurtso politikoaren elementu bereizgarria izaera politikoa da, hots, gizarte baten premiei aurre egitean ideiak aurrez aurre jartzeko eta ideia horiek gizarteari helarazteko modua. Era horretan, legitimatu eta, aldi berean, indartu egiten da erabakitzeko botere politikoa. Hori guztia dela eta, informazio horren prozesatzeak eta hedapen publikoak interes berezia dute, parlamentuko jardueraren funtsa bera baitira.
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 166 Mediatika. 19, 2022, 163-178 Debateen azterketak gizartea gehien kezkatzen duten arazoak identifikatzea ahalbidetzen du, eta jarduera politikoaren inguruko gardentasuna eskatzen du. Debate horiek gizartera eramateko, komunikabideak erabili izan dira, eta komunikabide horiek herritarren eta klase politikoaren arteko bitartekaritza lana egin izan dute. Nolanahi ere, komunikazio tresna berriek sare sozialetara eraman dute zeregin hori (Griffith & Leston-Bandeira, 2012), eta, horren ondorioz, plataforma horiek politikarientzat eremu publiko berri bat ote diren planteatu da (Kruse et al., 2018). Parlamentuko jardueraren garrantzi eta eragin soziala dela eta, diskurtso politikoen azterketak interes handia sortzen du ikertzaileengan. Ildo horretan, hainbat ganberatan egindako debateak aztergai izan dira hainbat herrialdetan. Adibidez, Britainia Handiko parlamentuan (House of Commons) (Salah, 2014; Abercombrie & Bastista-Navarro, 2018), Diputatuen Kongresuan (Iñigo-Mora, 2007) eta Autonomia Erkidegoetako ganberetan (hala nola Andaluziako parlamentuan) (Alcaide, Carranza & Catalina, 2016) diputatuek egindako hitzaldiei buruzko azterketak daude. Debate corpus horiek aztertzeko azken hurbilketetako bat big datako azterketa tresnen erabilera izan da (algoritmoak, data mining eta machine learning), sentimenduaren azterketari dagokionez bereziki. Izan ere, John Hyde-k (2002) dioenez, parlamentuko diskurtsoa aztertzeko beharrezkoa da aldez aurretik jakintza arloen arteko mugak desagerraraztea. Hizkuntza naturalaren prozesatzea parlamentuko debateetan aplikatu zuten lehen azterlanak Ameriketako Estatu Batuetan egin ziren (Thomas, Pang & Lee, 2006; Burfoot, Bird & Baldwin, 2011). Hurbilketa horiek bereziki interesgarriak dira parlamentuetako debateen kasuan, bertan egindako hitzaldi guztiek eskuz nekez prozesatu daitekeen informazio bolumen handia biltzen baitute. Hortaz, bereziki egokiak dira azterketa tresna automatizatuekin edo erdi-automatizatuekin aztertzeko (Bara, Weale & Bicquelet, 2007). Tresna horiei esker, aztertu daitezkeen hitzaldien bolumena esponentzialki gehitu daiteke, eta azterketa egiteko ikuspegi ugari eskaintzen dira. Azken urteotan, azterketa automatizatuen esparru garrantzitsu bat diskurtso politikoen sentimenduari eta polaritateari lotuta egon da, hau da, diskurtsoaren orientazio subjektiboa modu automatizatuan identifikatzeko moduari. Esparru publikoaren eta pribatuaren arteko mugak desagertu eta komunikazio politikoa emozioetara ireki den heinean (Richards, 2010), areagotu egin da emozioak erabiltzeko moduarekiko interesa. Diskurtsoetan agertutako polaritateari eta sentimenduari buruzko hainbat azterlan egin dira, hala nola Erresuma Batuko Komunen Ganberako diskurtsoei (Onyimadu et al., 2013; Salah, 2014; Duthie et al., 2016; Rheault et al., 2016; Abercrombie & Batista-Navarro, 2018) eta Holandako Parlamentukoei (Grijzenhout, Marx & Jijkoun, 2014) buruzkoak.
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 167 Mediatika. 19, 2022, 163-178 Bestalde, hizkuntza aniztasunaren eta aniztasun hori erakundeetan islatzeko moduaren azterketak ere piztu du ikertzaileen interesa. Europako Kontseilua hizkuntza aniztasunaren aldekoa da, eta, dioenez, Europa eleaniztuna da eta hizkuntza guztiak dira baliagarriak komunikaziorako (Europako Kontseilua, 2022). Printzipio hori parlamentuko jarduerara eraman da, eta hizkuntza ofizial bat baino gehiago erabiltzen dituzten herrialdeetan edo ganberetan hizkuntzei eman zaien erabilerari buruzko azterketak egin dira. Askotariko egoerak aztertu dira, hala nola ganbera plurinazionalak (Europako Parlamentua, adibidez), hizkuntza ofizial bat baino gehiago dituzten herrialdeak eta hizkuntza gutxituen presentziari buruzko azterketa espezifikoak. Halaber, parlamentu elebidunetako hizkuntzen erabilerari buruzko corpusak daude, hala nola frantsesa eta alemana erabiltzen diren Valaisko (Suitza) Kantonamenduko parlamentukoak (Imseng et al., 2012). Era berean, hizkuntza nagusiak eta gutxituak erabiltzen dituzten beste parlamentu batzuk ere aztertu dira, hala nola Eskoziako parlamentua (McLeod, 1998), Ipar Irlandakoa (Wilson & Stapleton, 2003), Hegoafrikakoa (Masumboka, 2017), Australiakoa eta Zeelanda Berrikoa (Murphy, 2020). Parlamentuetan, hizkuntzen erabilerak, jakina, beste adar batzuk izango lituzke, tribunako erabileraz gain. Adibidez, Wright-ek (2007) Europako Parlamentuko eleaniztasunari buruz egindako azterlanean adierazten duenez, eleaniztasunarekiko konpromisoa parlamentarietako batzuek baino ez dute hartzen denboraren zati batean. Izan ere, berme formalak gorabehera, eleaniztasunaren erabilerak baldintzatu egiten ditu informaziorako eskuragarritasuna, batzordeetako negoziazio prozesuak eta parlamentuko jarduera informaleko beste alderdi batzuk. Hizkuntzek parlamentuetan duten erabileraren interesa balio sinboliko eta politikoan datza, ekintza politikoaren emaitza herritarrei jakinarazteko fasean. Testuinguru horretan, artikulu honetan BasqueParl proiektuaren emaitzak aurkezten dira. Proiektu hori Eusko Legebiltzarreko bi legegintzaldiko (hots, 20122016 eta 2016-2020 legegintzaldietako) debateen corpusari buruz egindako ikerketa bat da, eta metodo konputazionaletan egindako aurrerapenak baliatzen ditu erretorika politikoa diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzeko (Escribano et al., 2022). Eusko Legebiltzarraren kasuan, debaterako foro publikoa den heinean, hitzaldiek Autonomia Erkidegoko bi hizkuntzen erabilera neurtzeko aukera ematen dute. Corpus horrez gain, parlamentuetako jarduera eleaniztunari buruzko beste batzuk daude (Roukos, Graff & Melamed, 1995; Koehn, 2005; Marx & Schuth, 2010; Hajlaoui et al., 2016). Ikerketaren helburu nagusia da euskarak Eusko Legebiltzarrean duen erabilera ezagutzea, bilkuren akten azterketa automatizatuan oinarrituta. Helburu hori abiapuntutzat hartuta, ikerketarako honako galdera hauek ezartzen dira:
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 168 Mediatika. 19, 2022, 163-178 RQ1. Nolakoa izan da euskararen erabileraren maila eta bilakaera Eusko Legebiltzarrean 2012-2020 aldian? RQ2. Nolakoa izan da euskararen erabileraren eta gaztelaniaren erabileraren banaketa, generoaren eta alderdi politikoaren arabera? 2. METODOLOGIA Azterlan hau egiteko, Eusko Legebiltzarreko bilkuren transkripzioak oinarritzat hartuta, diskurtsoaren hainbat atributu aztertu dira, hala nola erabilitako hizkuntza (euskara edo gaztelania). Hizkuntza identifikatzeko (RQ1), eta corpusa elebiduna denez eta hizkuntza batetik bestera askatasunez aldatzen denez, diskurtsoko unitate bakoitza langdetect hizkuntza detektatzeko liburutegiarekin identifikatu da (Agerri et al., 2020). Hizkuntzak paragrafoka esleitu dira, eta paragrafo bakoitzeko hitz guztiak hizkuntza bakarrari esleitu zaizkio, beste hizkuntzako hitz edo esaldiren bat bildu badezake ere. Adierazi beharra dago hitzaldi berean euskarazko zein gaztelaniazko paragrafoak egon daitezkeela. Parte-hartze bakoitza hizkuntza bateko zein besteko gisa kontabilizatu da hizkuntza hori gutxienez paragrafo batean detektatu bada. Halaber, hitzaldi bera euskarazko eta gaztelaniazko hitzalditzat har daiteke, eta, beraz, euskarazko eta gaztelaniazko partehartzeen batura hitzaldien guztizko kopurua baino handiagoa da. Legebiltzarkideak identifikatzeko eta haien hitzaldiak esleitzeko (RQ2), entitateen izenen ezagutzea (NER) eta lematizazioa ere egin da Flair-en bidez (Agerri & Rigau, 2020; Escribano et al., 2022), eta beste metadatu batzuk gaineratu dira, hala nola hitz egin duen pertsonaren izen osoa, jaio zen urtea, generoa eta ordezkatzen duen alderdi politikoa. Horri guztiari esker, legebiltzarkidearen generoaren edo alderdi politikoaren arabera bereizi ahal izan da hizkuntzen erabilera. 1. irudia. Alderdi politiko bakoitzeko legebiltzarkideen kopurua X. eta XI. legegintzaldietan
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 169 Mediatika. 19, 2022, 163-178 Aztertutako aldian, hots, Eusko Legebiltzarraren X. eta XI. legegintzaldietan, lau alderdi politikok izan zuten ordezkaritza bietan: Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV), Euskal Herria Bilduk (EH-Bildu), Euskadiko Alderdi Sozialista – Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) eta Alderdi Popularrak (PP). Bestalde, Unión, Progreso y Democracia (UPyD) alderdiak ordezkari bat lortu zuen 2012an, baina galdu egin zuen ondorengo hauteskundeetan, eta Elkarrekin-Podemos (EP) alderdia, berriz, 2016an sartu zen Legebiltzarrean, hamaika ordezkarirekin. Halaber, Legebiltzarreko diskurtsoaren berezitasunak direla eta, Legebiltzarreko lehendakari Bakartxo Tejeriaren hitzaldiak eta gainerako legebiltzarkideenak bereizi egin dira corpusean, debateak zuzentzeko eta moderatzeko betetzen duen zeregina dela eta lehendakariak askotan hartzen baitu hitza bilkura bakoitzean. Zehazki, aztertutako aldian, aztertutako hitzaldien % 55 Legebiltzarreko lehendakariarenak izan dira (oso laburrak gehienak). Hitzaldi horiek aztertutako paragrafoen % 18 eta esandako hitzen % 5 izan dira. Guztira, euskal legebiltzarkideek bi legegintzaldietan egindako hitzaldien transkripzioetatik ateratako 14 milioi hitzez osatutako corpus elebidun bat aztertu da. Erabilitako corpusaren demo bat dago eskuragarri honako helbide honetan: http://legebiltzarra.ixa.eus/ 3. EMAITZAK Legebiltzarkideek Eusko Legebiltzarraren X. eta XI. legegintzaldietan egindako hitzaldiei buruzko azterketaren emaitzek lehenik eta behin adierazten dutenez, bi hizkuntza ofizialen erabilera desberdina da debateetan. Hitzen identifikaziotik abiatuta parte-hartze gehienetan bi hizkuntzak erabiltzen badira ere, diskurtsoaren bolumena nabarmen desberdina da hizkuntza batean eta bestean. Hizkuntza ofizial bakoitzaren erabileraren bolumena neurtzeko erreferentzia gisa hizkuntza bakoitzean esandako hitzen guztizko kopurua hartzen badugu (1. irudia), bi hizkuntzen artean hirurogei puntutik gorako aldea dagoela ikus dezakegu. Aztertutako aldian, legebiltzarkideek erabilitako hitzen % 81,6 gaztelaniakoak izan dira, eta % 18,4, berriz, euskarazkoak. Aitzitik, hitzaldiei erreparatzen badiegu, haien % 86,4k gaztelaniazko paragrafo bat zuten gutxienez, eta % 65ek euskarazko paragrafo bat gutxienez. Beraz, legebiltzarkideek bi hizkuntzak erabili ohi dituzte hitzaldien zati batean gutxienez, baina hitzaldien zatirik handienaren edukia gaztelaniaz garatzen da. Legebiltzarreko lehendakariaren hitzaldiak salbuetsita daude aurreko datuetatik, debateko moderatzaile gisa betetzen duen zeregina dela eta askotan hartzen baitu hitza bilkura guztietan, hitza emateko edota ohartarazteko. Aztertutako aldian, Legebiltzarreko lehendakariak euskara
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 170 Mediatika. 19, 2022, 163-178 erabili du nagusiki. Legebiltzarreko lehendakariaren hitzaldien % 97,7k euskarazko paragrafo bat zuten gutxienez, eta gutxienez gaztelaniazko paragrafo bat zuten hitzaldiak % 24,1 izan dira. Hitzaldi laburrak izan direnez gero, haren parte-hartzea hizkuntza bakoitzaren erabileraren kalkuluan sartzen badugu, Eusko Legebiltzarrean euskararen erabilera erabilitako hitzen guztizko bolumenaren % 21,2ra eta hitzaldi guztien % 83,5era iritsi da. Datu horiek guztiek –Legebiltzarreko lehendakariaren hitzaldiak barnean hartuta– adierazten dutenez, euskararen erabilera handia da aldi laburretan edo protokolo edo testigantza izaerarekin, baina gaztelaniaren erabilera orokorragoa da hitzaldi luzeetan edo eduki handiagokoetan. Euskaraz erabilitako hitzen kopurua gutxienez euskarazko paragrafo bat duten hitzaldien kopuruaren herena baino txikixeagoa dela kontuan hartuta, esan daiteke euskararen erabilera askotan ez dela eraginkorra, sinbolikoa baizik. 1. taula. Corpusaren datuak Hizkuntza Hitzaldiak Paragrafoak Hitzak Lemak Erakundeak Euskara 34.571 133.599 2.938.061 1.375.686 122.439 Gaztelania 18.016 209.067 10.934.044 3.714.887 227.451 Guztira 41.417 342.666 13.872.105 5.090.573 349.890 Iturria: geuk landua Hitzaldiak erabilitako hizkuntzaren arabera banatuz gero ikus daitekeenez, legebiltzarkideen generoaren eta alderdi politikoaren aldagaiek ere desberdintasun esanguratsuak dituzte. Alderdi politikoei dagokienez, eta hitzen guztizko kopurua kontuan hartuta, EH Bilduk baino ez du erabiltzen euskara gaztelania baino neurri handiagoan bere parte-hartzetan (% 54,3), EAJ/PNVren aurretik (% 32,7). Gainerako alderdiek neurri txikian erabiltzen dute euskara (2. irudia). Aitzitik, neurketa unitate gisa bi hizkuntzak erabiltzen diren hitzaldiak erabiltzen baditugu, ikusiko dugu EAJko legebiltzarkideek aldien % 94,2tan erabili dutela euskara paragrafo batean gutxienez, eta % 86,5etan erabili dutela gaztelania (3. irudia). Bestalde, euskaraz soilik egindako hitzaldien kopururik handiena EH Bilduko ordezkariek egin dute. Haien hitzaldietan, euskararen erabilera % 95,5era iritsi da, eta gaztelaniarena, berriz, % 59,9ra. Elkarrekin-Podemos taldearen kasuan, alde handia dago euskararen erabileraren guztizko bolumen txikiaren (% 6,9) eta diskurtsoaren zati batean gutxienez euskara erabili den hitzaldien ehuneko handiaren (% 82,6) artean. Horrek agerian uzten du euskarari agerikotasuna emateko ahalegina. Azkenik, Legebiltzarrean ordezkaritza duten gainerako alderdi politikoek gaztelania erabiltzen dute ia kasu guztietan. PSE-EE alderdiak bere hitzaldien % 35,4tan
Escribano, N. [et al.]: Euskararen erabilera Eusko Legebiltzarreko debateetan (2012-2020) 171 Mediatika. 19, 2022, 163-178 erabili du euskara, PP alderdiak % 21,7tan eta UPyD alderdiak, berriz, % 15,5etan. Generoa kontuan hartuta, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan erabiltzen dute euskara (% 22,9 eta % 15, hurrenez hurren). Kasu horretan ere, Legebiltzarreko lehendakariaren hitzaldiak kontuan hartzen baditugu (haren zereginaren berezitasunekin), euskararen erabilera % 28,3ra iritsi da emakumeen kasuan. 2. irudia. Hizkuntzaren erabilera alderdi politikoaren arabera (hitz kopuruaren %) Iturria: geuk landua 3. irudia. Hizkuntzaren erabilera alderdi politikoaren arabera (hitzaldien %)