scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Lurralde antolamendua eta genero ikuspegia

Madero Rueda, Ander

Abstract

[eus] Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan azken urteetan handituz joan den arren eta lanaren sexu-banaketa “klasikoa” gainditu den arren, zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua eragozpena da oraindik benetako berdintasuna lortzeko lanaren sexu-banaketa “berri” honetan. Egoera honi amaiera emateko, arazoaz arduratzen diren politika publikoak beharrezkoak dira, hirigintza feministatik aurrera eraman daitekeenak bezalakoak. Hauetan biztanleriaren parte-hartzea barneratzea eta kontuan hartzea ezinbestekoa da, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko. Adibidez, azken urteetan Bartzelonako hiriak genero ikuspegia udal plangintzan barneratu du, besteak beste, norabide horretan garrantzitsuak diren legeak (Auzoen Legea, 2005eko eta 2010eko Hirigintzako Legeak eta Kataluniako Berdintasunerako Legea) ondo ezarritako tradizio feministarekin bat etorriz. Hiriko azken gobernuak aitzindaria izan da ildo honetan hartutako neurri garrantzitsuen onarpenean, besteak beste “Pla de mobilitat urbana 2024” eta “Plan de Barrios” neurriekin.

Full text

GRADUA: EKONOMIA 2021/2022 ikasturtea LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA GENERO IKUSPEGIA Egilea: Ander Madero Rueda Zuzendaria: Elena Martínez Tola Bilbo, 2022ko abuztuaren 29a 2 LABURPENA Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan azken urteetan handituz joan den arren eta lanaren sexu-banaketa “klasikoa” gainditu den arren, zaintza eta etxeko lanen banaketa desorekatua eragozpena da oraindik benetako berdintasuna lortzeko lanaren sexubanaketa “berri” honetan. Egoera honi amaiera emateko, arazoaz arduratzen diren politika publikoak beharrezkoak dira, hirigintza feministatik aurrera eraman daitekeenak bezalakoak. Hauetan biztanleriaren parte-hartzea barneratzea eta kontuan hartzea ezinbestekoa da, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko. Adibidez, azken urteetan Bartzelonako hiriak genero ikuspegia udal plangintzan barneratu du, besteak beste, norabide horretan garrantzitsuak diren legeak (Auzoen Legea, 2005eko eta 2010eko Hirigintzako Legeak eta Kataluniako Berdintasunerako Legea) ondo ezarritako tradizio feministarekin bat etorriz. Hiriko azken gobernuak aitzindaria izan da ildo honetan hartutako neurri garrantzitsuen onarpenean, besteak beste “Pla de mobilitat urbana 2024” eta “Plan de Barrios” neurriekin. Hitz gakoak: Ekonomia feminista, hirigintza feminista, Katalunia, Bartzelona ABSTRACT Although women's participation in the labour market has been increasing in recent years and the “classical” sexual division of labour has been overcome, the unequal distribution of care and domestic work is still an impediment to achieving real equality in this “new” sexual division of labour. To put an end to this situation, we need public policies that deal with the problem, such as those that can be carried out from feminist urbanism. In order to put an end to the spatial division between the productive and the reproductive spheres, it is necessary to include and consider the participation of the population in those public policies. For example, in recent years the city of Barcelona has incorporated the gender perspective into municipal planning, and, in line with a wellestablished feminist tradition, has passed a number of laws in this regard, such as the Neighbourhood Act, the Urban Planning Act of 2005 and 2010 and the Equality Act of Catalonia. The last government in the city has pioneered the adoption of important measures in this regard, including “Pla de mobilitat urbana 2024” and “Plan de Barrios”. Key words: Feminist economics, feminist urbanism, Catalonia, Barcelona 3 AURKIBIDEA 1-Sarrera ............................................................................................................................ 5 2-Testuinguru orokorra: genero desberdintasunak ........................................................... 7 3Marko teorikoa ........................................................................................................... 13 3.1-Ekonomia feministak egindako ekarpen garrantzitsuak ....................................... 13 3.2-Hirigintza feminista .............................................................................................. 20 4-Bartzelonako kasua ...................................................................................................... 24 4.1-Genero ikuspegiaren ibilbidea Bartzelonako eta Kataluniako hirigintzan: lege eta plan garrantzitsuak ...................................................................................................... 24 4.2-Bartzelonako udalak azken urteetan egindako erreforma eta hartutako neurriak 31 5-Ondorioak .................................................................................................................... 37 Bibliografia ..................................................................................................................... 39 GRAFIKOEN AURKIBIDEA Grafikoa 1. Espainiako urteko soldaten medianaren generoen araberako bilakaera ........ 8 Grafikoa 2. Espainiako enplegu tasaren generoen araberako bilakaera 2002-2022 ......... 9 Grafikoa 3. Espainian aldi baterako kontratuak dituzten langileen ehunekoa soldatapeko guztiekiko, generoen araberako bilakaera 2002-2022 .................................................... 10 Grafikoa 4. Espainian lanaldi partziala duten langileen ehunekoa soldatapeko guztiekiko, generoen araberako bilakaera 2002-2022 .................................................... 11 Grafikoa 5. Espainian zaintza lanetan eta etxeko zereginetan astero ematen den denbora orduetan, 2016................................................................................................................. 12 4 IRUDIEN AURKIBIDEA Irudia 1. Hirigintza feministari buruzko marko juridikoaren bilakaera Katalunian ....... 29 5 1-Sarrera Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan apurka-apurka handituz joan den arren, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun handiak daude oraindik. Emakumeek etxeko eta zaintza lanen gehiena egiten dituzte, eta askotan zailtasunak dituzte lan merkatuan lanpustu duin bat eskuratzeko. Ekonomia feministaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, genero ezberdintasun hauek sortzen eta erreproduzitzen dituzten mekanismoak aztertzea eta ulertzea eta, era berean, ezberdintasun hauek ezabatzeko bidea bilatzea Enkistatu den arazo honen aurrean, ezinbestekoak dira politika publiko egokiak aurrera eramatea. Hirigintzak mota askotako tresnak ditu gure gizartean existitzen diren hainbat ezberdintasunei konponbidea emateko. Izan ere, bizi eta erlazionatzen garen lekua eraldatzea desberdintasunen aurka borrokatzeko arma boteretsua da. Konkretuki, lan honetan hirigintzaren, edo, hobeto esanda, hirigintza feministaren edo genero ikuspegia barneratzen duen hirigintzaren bidez zer-nolako neurriak planteatzen diren ikusiko ditugu. Horretako, Bartzelona hiriaren kasua aztertuko dugu, azken urteotan neurri interesgarri asko inplementatu dituztelako hirigintza feministaren ildotik, lehen baino lehen ekonomia feministaren eta hirigintza feministaren ibilbide teoriko zabala ikusi ondoren. Beraz, lan honen helburu nagusia hirigintza feministak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei konponbidea emateko zer-nolako neurriak planteatzen dituen ikustea da. Helburu nagusi hau lortzeko, hainbat bigarren mailako helburu proposatzen dira. Hasteko, genero arrakala eta emakumeen egoera lan merkatuan aztertu nahi da, bai gaur egungo egoera eta bai haien jatorria. Ondoren, udalek aurrera eramandako neurriak eraginkorrak izateko nolakoak izan behar diren aztertu nahi da. Azkenik, Katalunian hirigintzaren inguruko marko juridikoa aztertu nahi da, baita azken urteetan aurrera emandako zenbait politika. Metodologiari dagokionez, lan honen idazketan batez ere ekonomia feministari buruzko artikulu eta aldizkariak erabili dira, hala nola liburu eta lege ezberdinak kontsultatu. Ekonomia feministaren eta hirigintzaren inguruko bibliografia ugaria den arren, ez daude hirigintza feminista Bartzelonan lantzen duten autore askorik. Hala ere, hau ez da 6 arazoa izan lana egiterakoan. Zaida Muxí-Martínez-en eta, orokorrean, Col·lectiu Punt 6-ren artikuluak izan dira garrantzitsuenak atal horren idazketan. Ekonomia feministaren atalean, berriz, Cristina Carrasco izan da autore garrantzitsuena. Horrela, lan hau bost zatitan batuta dago. Lehenengo atal honetan sarrera orokorra eman eta gero, bigarren atalean Espainiako eta Kataluniako genero desberdintasunen testuinguru orokorra ikusiko dugu, lege garrantzitsuenak eta emakumeen egoera deskribatzen duten grafikoak erabiliz. Hirugarren atalean marko teorikoa garatuko dugu, non ekonomia eta hirigintza feministei buruz hitz egingo dugun. Laugarren atalean Bartzelonako hirian dagoen egoera komentatuko dugu hirigintza feministaren ikuspuntutik, dauden planak eta aurrera eramandako neurrien bidez. Azkenik, bosgarren atalean lanean garatutakoari buruzko ondorioak aterako ditugu. 7 2-Testuinguru orokorra: genero desberdintasunak Ekonomia feministaz berez eta haren erlazioa hirigintzarekin hitz egin baino lehen, egingo dugun lehenengo gauza ekonomia feministaren garrantzia eta beharra azpimarratzea da. Horretarako, lehenengo Espainiako Estatu mailan eta Katalunian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz hitz egiten duten legeak labur komentatuko ditugu. Espainian, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aipatzen duen lehenengo legea 1978ko Konstituzioa da, zuzenean ez den arren. Han, 9.2 artikuluan, esaten da Botere Publikoei dagokiela biztanle guztien askatasuna eta berdintasuna bermatzeko baldintzak sustatzea, hauek galarazten dituzten oztopoak ezabatuz eta biztanle guztien parte-hartzea politika, ekonomia, kultura eta gizarte munduetan erraztuz. Gainera, 14. artikuluan esaten da biztanle guztiak berdinak direla legearen aurrean, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, iritzi edo bestelako egoera pertsonal edo sozialengatik inolako bereizkeria motarik kontuan hartu gabe. Konstituzioko bi artikulu hauetan jasotako printzipioak emakumeen kasuan betetzeko eta garatzeko, 1983an Emakumearen Erakundea sortu zen, Kultura Ministerioari atxikitako erakunde autonomo moduan. Hasieran, Emakumearen Erakundeak bi jarduera-ildo zituen. Alde batetik, informazioeta arreta-zerbitzuak sortzea, emakumeentzako prestakuntza-programen garatzea sustatzeko; eta, bestetik, Administrazioak emakumeentzat berariaz egindako politikak sustatzea eta koordinatzea. Emakumearen Erakundea sortzearekin batera, Emakumeen Aukera Berdintasunerako Planak (PIOM) sortu ziren ere, haien helburua sexu-arrazoiengatiko desberdintasunak ezabatzea eta gizarteak emakumeak ez baztertzea izanda. 1988tik 2006ra arte lau plan ezberdin egon ziren, bakoitzak eremu ezberdinetan ardaztuz (Emakumearen Erakundea, s.f.). XX. mendearen hasieran bi lege garrantzitsu onartu ziren. 2004an, 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero Indarkeriaren kontrako Babes Integraleko Neurriei buruzkoa, onartu zen, gertaera garrantzitsua izan zena emakumeen eskubideen babeserako. 2007an, aldiz, 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko, Berdintasunerako Legea laburtzeko, onartu egin zen. Berdintasunerako Legeak izaera orokor nabarmena du. Izan ere, ordenamendu juridiko 8 osoari eragitea nahi du, berdintasunaren printzipioa Zuzenbidearen adar guztietan aplikatuz. Beraz, Legeak Espainiako politika publiko guztietan du eragina, estatukoak zein autonomikoak. Gainera, Legearen 17. artikuluan esaten da Gobernuak Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Plan Estrategikoak onartu behar dituela periodikoki, aurreko Emakumeen Aukera Berdintasunerako Planak ordezkatuz. 2008tik 2016ra arte bi egon dira, hirugarrena 2022. urtean onartuta. Plan hauek emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurkako neurri ezberdinak dituzte, hainbat arlokoak direnak (Emakumearen Erakundea, s.f.). Berdintasunerako legeak hainbat artikulu ditu ere zeinek genero ikuspegia hiripolitiketan, plangintzan eta etxebizitza-politiketan barneratzea exijitzen duten. Berdintasunerako legea eta 2007 Estatuko Lurzoruaren Legea dira estatu mailan generodimentsioa hirigintzan eta etxebizitzan duten garrantzia jasotzen duten legeak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna hiri-garapen jasangarriaren printzipioetako bat izanik (Sánchez de Madariaga y Novella, 2020). Legez emakumeak eta gizonak berdinak izan arren, berdintasun hau ez da gizartean ematen, hainbat arloetan desberdintasun handiak daudelako oraindik. Ekonomian, adibidez, ematen diren desberdintasunak oso nabarmenak dira. Hurrengo grafikoan diru soldata-arrakala ikusi daiteke. Horretan, 2008. urtetik 2019ra arte agertzen da soldata medianaren bilakaera. Soldata mediana aukeratu da batez besteko soldataren ordez pertsona arrunten egoera hobeto islatzen duelako. Batez besteko soldatan diru kantitate handia duten pertsonek desitxuratu egiten dute aldagaia, pertsona arruntek benetan duten dirua baino diru gehiago dutela esanez. Grafikoa 1. Espainiako urteko soldaten medianaren generoen araberako bilakaera 2008-2019, eurotan Iturria: Encuesta Anual de Estructura Salarial (INE, Varios años). 9 Argi ikusi daitekeenez, gizonek jasotako urteko soldata medianoa emakumeek jasotakoa baino askoz handiagoa da: 2019an gizonek 22.368,07€ irabazi zituzten urtebetean eta emakumeek, berriz, 17.961,93€ periodo berdinean. Gizonen soldata emakumeena baino %25 handiagoa da ia, izugarrizko diferentzia. Honek erakusten du genero berdintasunari dagokionez oraindik asko dagoela egiteke benetako berdintasuna lortu arte. Fenomeno hau ez da berria, eta hura gertatzearen arrazoiak askotarikoak dira. Arrazoi hauen analisi sakona egitea lan honen helburuen artean egon ez arren, gaur egun desberdinkeria hau nola ematen denaren inguruan pare bat gauza komentatuko ditugu. Hasteko, enplegu tasari buruz hitz egingo dugu labur. Enplegu tasa landun guztien eta 16 urte eta gehiagoko biztanleriaren arteko zatidura da, hau da, lan egiteko adinean dagoen biztanleriaren zein ehunekok lan egiten duen neurtzen du aldagaiak. Bigarren grafikoan ikusi daitekeen bezala, gizonen enplegu tasa emakumeena baino handiagoa da. Konkretuki, 2022ko lehengo hiruhilekoan gizonen %55,88a zen landuna. Emakumeen kasuan, ehunekoa %45,44a zen, 10 puntu baino gehiagoko desberdintasuna. 2008ko krisi ekonomikoak behera eraman zituen enplegu tasak oro har, eta oraindik asko geratzen da krisia baino lehenagoko ehunekoak berriro lortzeko. Hala ere, urteetan zehar mantendu dena da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna. Enplegu tasari buruz hitz egin ondoren, orain langile hauek dauzkaten kontratu motei erreparatuko diegu. Hirugarren grafikoan ikusi dezakegu soldatapeko guztien artean zein ehunekok daukan aldi baterako kontratua. 2022ko lehenengo hiruhilekoan gizonen %21,80ak eta emakumeen %26,80ak zeukaten aldi baterako kontratua. Orokorrean, aldi bereko kontratuen ehunekoa txikiagoa da orain 2000. hamarkadan baino. Urte hauetan Iturria: Encuesta de Población Activa (INE, Varios años). Grafikoa 2. Espainiako enplegu tasaren generoen araberako bilakaera 2002-2022 16 despolitizatu egin ditu. Emakumeak, etxekoandre gisa, ez dira produkzio-sistema kapitalistatik kanpoko entitatea, haren osagai garrantzitsu bat baizik, ezkutatua dagoen arren (Carrasco, 2017). Hala ere, erreprodukzio-lanak azaleratzea eta hauen garrantzia azpimarratzea ez da nahiko. Emakumeak lan merkatuan barneratzea de beharrezkoa. Izan ere, enplegatua egoteak eta soldata bat jasotzeak beste gaitasun batzuk garatzeko gai izateko baliabideak eman ditzake. Ordaindutako lan-jarduerek, soldata baten truke egiten direnez, bizitza osasungarria izateko aukera emateaz gain, beren ongizatea garatzen lagun dezaketen ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen diete gizabanakoei, beste gaitasun batzuk garatzeko baliabideak emanez. Gaitasunez hitz egiten dugunean, gaitasunen ikuspegiari buruz hari gara hitz egiten. Gaitasunen ikuspegiak ongizatearen kontzeptuaren definizio zabalagoa dakar, zeinen arabera ongizatea elkarren artean lotutako hainbat dimentsiotan bereiz daiteke. Dimentsio berri hauek diru-sarreren dimentsioari gehitzen zaizkio, ongizatearen kontzeptua alde monetariora ez murrizteko. Gaitasunen ikuspegiaren ezaugarri nagusia da pertsonak benetan egiteko eta izateko gai diren horretan jartzen duela fokua, hau da, beren gaitasunetan; pertsonen zoriontasunean, desioetan, diru-sarreretan edo kontsumoan oinarritzen diren ikuspegiak ez bezala (Addabbo, 2017). Gaitasunak norbanakoak gara ditzakeen aukera eta posibilitate batzuk bezala definitzen dira. Gaitasunen adibideak dira enplegua, zaintza, kultura eta artea, mugikortasuna eta bizitza osasungarria eramatea. Gaitasunetan fokua jartzea da, hain zuzen ere, gaitasunen ikuspegia generoarekiko sentikorra den ikuspuntua bihurtzen duena. Izan ere, gizabanako bakoitzak bere helburu baloratuenak aukeratzeko eta lortzeko duen askatasuna bermatzeko beharrezkoa da enpleguak ematen duen soldata (Addabbo, 2017). Lanaren kalitateak eta haren dimentsio ezberdinek gaitasunen garapenari eragiten diote. Hala ere, pertsona konkretu batek eskuratu dezakeen lanaren kalitatea eta kantitatea gizartearen egiturak definitzen du, lanaren sexu-banaketak emakumeek eta gizonek lan merkatuan dituzten aukerak asko eraginiz. Gaitasunak, azken finean, ez daude bakarrik pertsonen barruan eta haien garapena ez da trebetasun edo gaitasun indibidualen kontua bakarrik. Ingurune politiko, sozial eta ekonomikoaren konbinazioak sortutako askatasunak eta aukerak pertsonen gaitasunetan eragin izugarria dute, familiarekin, gizartearekin, erakundeekin eta arauekin lotutako kanpoko baldintzek garrantzia handia 17 izanez. Beraz, emakumeen kontra existitzen den soldata-arrakalak gaitasunen garapenean genero arrakala agerian uzten du, gainerako gaitasunak garatzeko aukerak eta baliabideak murriztuz. Egoera hau konpontzea, hala ere, ez da erraza (Addabbo, 2017). Emakumeek pairatzen duten egoera hau ulertzeko, haiek burutzen duten erreprodukziolanari erreparatu begiratu behar diogu, noski, ezkuturik dauden etxeko eta zaintza lanei. Izan ere, erreprodukzio-lan hau da emakumeen enplegua azaltzen duen faktore nagusia. Hau horrela da ez bakarrik erreprodukzio-lanek emakumeen lan-jarduera baldintzatzen dutelako, baizik eta etxeko lan erreproduktibo hori genero-desberdintasunen muina delako (Brunet y Santamaría, 2016). Erreprodukzio-lan hauek, beren izaeragatik, ez dute soldatarik ematen egiten dituztenentzat, emakumeen independentzia eta agentzia mugatzen duena. Emakumeek eta gizonek etxeko lanei eskainitako denbora ezberdina ez da desberdintasunean parte hartzen duen faktore bakarra. Horretaz gain, garrantzitsua da ere gizonek eta emakumeek egiten dituzten zeregin motak kontsideratzea. Emakumeek, orokorrean, etxe barruan eta diskrezionalitate-maila txikiagoa duten zereginak egiten dituzte, eta gizonek, beste alde batetik, etxetik kanpoko zeregin gehiago egiten dituzte, ordutegi ez hain mugatuan egin daitekeenak. Beraz, emakumeek egiten dituztenak denbora eta espazio aldetik oso baldintza zurrunak dituztenak dira oraindik, lanpostu baten eskaeretara moldatzeko errazak ez direnak. Honek emakumeen lan-aukeretan inpaktu handia dauka. Izan ere, zurruntasun horren ondorioz, zeregin horien ohiko garapena, askotan, ez da bateragarria emakumeen lan-jarduerarekin. Honen beste ondorio bat da emakumeek lan merkatuko segmentu espezifikoetara bideratzea, batez ere lanaldi partzialeko enpleguetara konkretuki, era honetan soldatapeko lan hori familia-erantzukizunekin bateragarri egiteko posibilitatea izanda (Rodríguez y Ugidos, 2017). Hau da lanaren lehenengo atalean ikusi duguna gertatzen dela Espainiako eta Kataluniako kasuetan, non emakumeek, enplegu tasa txikiago bat izateaz gain, enplegua dutenen artean, aldi baterako kontratu gehiago izaten dituzte, eta, honen ondorioz, soldata mediano txikiago bat dute. Oztopo guzti hauek indarrean jarraitzen duten arren, ukaezina da emakumeen parte- 18 hartzea lan merkatuan handituz joan da denborarekin. Emakumeak gaur egun lanindarraren zati garrantzitsua izanda ere, genero desberdintasunak mantentzen dira oraindik. Lehen esan bezala, etxeko eta zaintza lanekiko erantzukizunen banaketa desberdinaren ondorioa da hau, emakumeen aukerak mugatzen dituenak oraindik. Hortaz, emakumeak lan merkatuan pixkanaka barneratzeak lanaren sexu-banaketa “klasikoa” gainditzea ahalbidetu badu ere (non gizonak, familiaburu bezala, soldatapeko lanean jarduten zuen eta erreprodukzio-lanetatik libre geratzen zen; eta emakumeak etxekoandrea zen, etxeko eta zaintza lan guztiak eginez), oraindik ere erreprodukzio lanen banaketan dagoen ekitate faltak oztopoa izaten jarraitzen du enpleguan eta gizartean berdintasuna lortzeko. Lanaren sexu-banaketa “berri” hau gainditzetik, beraz, urrun gaude oraindik. Joera gizonek denbora gehiago etxeko lanetan eta gutxiago soldatapeko lanetan ematea den arren, emakumeen eta gizonen arteko parekotasun gorakor hau batez ere emakumeen denbora-erabileran izandako aldaketei esker eman da, gizonen denbora-erabileran emandako aldaketak askoz txikiagoak izanda emakumeenen aldean (Rodríguez y Ugidos, 2017). Fenomeno honi amaiera emateko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzeko, gakoa politika ekonomikoen zentraltasuna ulertzea da. Politika hauek dira, hain zuzen ere, familiaren eta lan merkatuaren gizarte-egitura zehazten dituztenak. Politika horiek jada ez daude antzinako diskriminazio esplizituetan oinarrituta, baizik eta pertsonen bizitza garatzeko baldintza materialak zehazten dituzten pizgarri eta erregulazioetan. Baldintza horiek pertsonen eta enpresen portaera baldintzatzen dute eta, ondorioz, gizarte-egitura osatzen dute. Horregatik, lan merkatuaren egitura ez dago bakarrik zehaztuta erreprodukzio-lanen banaketa ezberdinagatik, enplegu-politikengatik ere dago zehaztuta, hala nola lan-denboraren erregulazioak, kalitateko enplegua bizitza pertsonal eta familiarrarekin bateragarri egitea eragotzi dezakeena (Pazos, 2017). Berdintasuna bultza dezakeen politika publikoak, noski, ez daude enplegu-politiketara mugatuta, garrantzia handia duten arren. Historiak erakusten duenez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean eman diren aurrerapen guztiak emakumeen eskubideak zabaltzeari izan dira. Posiblea da berdintasuna lortzea oraindik emakumeei ukatzen zaizkien eskubideak emanez, gizonei gaur egun ukatzen zaizkien zaintza-eskubideak emanez eta pertsona guztiei kalitatezko enplegua bizitza pertsonalarekin eta familia-bizitzarekin bateragarri egitea ahalbidetzen duten gizarte-babeseko politikak ezarriz (Pazos, 2017). 19 Izan ere, lanaren sexu-banaketa, emakumeek egindako etxeko lanetan oinarritzen bada ere, ezin da kontsideratu bakarrik emakumeei, etxeko lanei edo erreprodukzioaren esferari eragiten diela (Kandel, 2006). Aitzitik, gizarte osoari eragiten dion problematika bat da, eta ondorioz, gizarte osoa saiatu behar da genero ezberdintasunekin amaitzen, politika publikoen bidez gauzatu daitekeena. Beraz, politika publikoak beharrezkoak dira emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko. Hiri-plangintzako politikak dira hauen adibidea. Hirien konfigurazioa ez da neutroa: jarduera batzuen garapenari ematen zaio lehentasuna eta beste batzuk, berriz, baztertzen dira. Behin ekonomia feministaren ibilbide laburra ikusita, baita politika publikoen beharra, lan honen helburuekin jarraituz hurrengo atalean ekonomia feminista eta hirigintzari buruz hitz egingo dugu. 20 3.2-Hirigintza feminista Atal honetan, hirigintza feminista zertan datza eta gaur egungo hirietan dagoen egoeraren aurrekariak ikusi eta gero, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialari buruz hitz egingo dugu, baita honekin amaitzeko beharrezkoa den herritarren parte-hartzea planifikazio prozesuetan. Hirigintzak hiriak eta hauetan gertatzen dena ulertzea du helburu, kudeaketa publiko eta pribatuaren bidez haren erabilera optimizatzeko eta garapen iraunkorra lortzeko. Beraz, giza jarduera guztien banaketa espazialaz arduratzen da, haren eskala guztietan. Kontua ez da ikuspuntu tekniko batetik zer gerta daitekeen aurreratzea, baizik eta helburu edo xede jakin batzuk lortzeko zer egin behar dena ulertzea (Amaro, 2020). Hirigintza feministaren helburua hiriak eta auzoak planeatzeko modua birpentsatzea da. Orain arte, esfera publikoa eta arlo ekonomikoa nagusitu dira hirigintzan. Jarduera hauek gizonezkoek burutzen ohi dituzte eta, orduan, gizonei esleitutako espazioak nagusitzen dira, zainketa lanentzako eta normalean emakumeekin erlazionatzen diren gainerako jarduerentzat esleitutako espazioa minimoa izanez, existitzen bada ere. Horren aurrean, hirigintza feministak pertsonen bizitza eta premiak lehen planoan jartzea du helburu (Muxí-Martínez et al., 2011). Beraz, genero ikuspegia hirigintzan barneratzea auzoak eta hiriak xehetasun guztiekin eta eskala guztietan pentsatzea da, dibertsitatea eta konplexutasun ezberdinak kontuan hartuz eta pertsonen bizi baldintzetatik urrun dagoen esfera ekonomikoari lehentasuna eman gabe, mota ezberdinetako ezberdintasunak betikotzen ez dituzten auzoak eraikiz. Plangintzak eta hirigintzak emakumeei tradizioz esleitu zaizkien arreta eta zaintza lanetatik eratortzen diren beharrak ezinbesteko puntutzat hartu behar dituzte hiri inklusiboak diseinatu ahal izateko. Gizonezkoen nahi, behar eta pentsamenduekin bat egiten duen unibertsaltasun hori alde batera utzi behar da, ekoizpenaren esferatik datozen eskakizunak eta erreprodukzioaren esferatik datozenak maila berean jarriz (Muxí-Martínez et al., 2011). Gizonei esleitutako espazioen nagusitasun hau ez da berria. Espazio bereiziak hirietan beti egon diren arren, tendentzia modernoak XIX. mendetik aurrera areagotu egin ziren, gizartea guztiz aldatu zuten industrializazio eta urbanizazio bizkorrekin. XIX. mendean, gainera, genero-rolak askoz ere desberdinduagoak egin ziren (Valdivia, 2018). 21 Bigarren Mundu Gerra osteko hirietan, suburbioen ereduari esker baina ez bakarrik, etxebizitzak urrezko kaioletan bihurtzen dira. Etxearen eta familiaren zaintza emakumeen helburu posible bakarra bihurtzen da. Beste alde batetik, gizonen enplegua lehenetsi zuten gerraosteko hiriek. Emakumeek familiatik eratorritako erantzukizunekin bateragarria zen lanaldi partzialeko kontratu batekin lan egitea zaila zen, puntako orduetatik kanpo industria-eremuetara garraio publiko gutxi zegoelako. Bizitegi-guneak diseinatu egin ziren gizonak familiarentzat dirua irabazteko etxetik kanpo lan egiten zuenaren eta emazteak soldatarik gabeko etxekoandrearen papera betetzen zuenaren ikusmolde tradizionalaren arabera. Hiri-eredu honen elementuek, hala nola seme-alabak eta familiakoak zaintzeko ekipamendurik ez izateak, inguruetan saltokirik ez egoteak eta lantokirainoko ibilbide luze eta garestiek, eragotzi egiten zuten emakumeek beste rol batzuk bete ahal izatea (Valdivia, 2018). Gaur egungo hiriak hiri-eredu honen oinordekoak dira. Gaur egun, hiri-ingurune bereiziak dira nagusi, non bizitegi-, lan-, erosketaeta aisialdi-inguruneak eremu independenteak dira, elkarrekin bizitzeko eremuak kontuan hartu gabe. Lan egiten duen eta ibilgailu pribatua duen gizonaren estereotipoa kontuan hartuz pentsatu zen nagusi izan den hiri-eredua. Eredu honek eguneroko jarduerak bereizten dituenez, eguneroko bizitzaren garapena eragotzi egiten du, bereziki emakumeei eragiten diena (Amaro, 2020; Valdivia, 2018). Egoera honen aurrean, hirigintza feministak zalantzan jartzen duen lehenengo gauza espazio publikoaren eta espazio pribatuaren arteko bereizketa da. Espazio pribatua zaintza lanei dagokien eremutzat hartzen da, emakumeei esleitzen zaiena. Espazio publikoa, berriz, berez maskulinoa eta baloratua. Honen ondorioz, ikuspena duten eremuetatik zirkulazio publikoari lehentasuna ematen zaio, etxeko eta zaintza lanen kaltean, baztertuak, ikusezinak eta gutxietsiak baitira. Testuinguru honetan, emakumeak aukeratzen ez dituzten espazioetara mugatuta geratzen dira, hala nola, etxebizitzetara edo hirietako zenbait eremutara. Espazio hauek batez ere gizonek okupatzen dituzten espazioekiko oposizioagatik definitzen dira, errekonozimenduko eta botere kolektiboko iturri izatearen aldetik (Femenías, 2021). Gizarte patriarkalak inposatutako espazio publiko eta pribatuaren arteko banaketa honekin, esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin, alegia, amaitzea beharrezkoa da. Izan ere, hiriko espazioak bananduta egon arren, emakumeen bizitzak etengabeko trantsizioan daude mugen artean, gizonei “beren” 22 espazioetara lagunduz, beraientzat mugaz kanpo dauden lekuetara joanez (gaueko kaleak, adibidez) eta abar (Ortiz, 2018). Orain arte sexueta genero-desberdintasuna kontrolatzeko eta baztertzeko erabili den dikotomia alde batera utzita, pertsona guztien nahiak eta beharrak kontuan hartzen dituzten hiriak eraiki behar dira, batez orain arte ezkutaturik egon direnenak kontuan hartuta, hala nola emakumeenak, etorkinenak eta LGTB komunitatearenak. Kontua da inor ez ahaztea, inor atzean ez uztea. Aitzitik, hiriak aniztasunetik eta inklusiotik pentsatzea (Falú, 2019). Hau da, izan ere, hirigintza feministaren helburuetako bat. Aurreko atalean ikusi dugun bezala, azken hamarkadetan emakume asko sartu dira lan merkatuan, zaintza eta etxeko lanetan ematen duten denbora nabarmenki murriztu barik. Hirietako garraio-egitura askok mugak jartzen dizkiete lan-karga bikoitz hau duten pertsonen mugimenduei, baita lan merkatuan parte-hartzen ez duten pertsonen mugimenduei, hala nola umeena, nerabeena eta adineko pertsonena. Espazio publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketarekin, baita esfera produktiboaren lehenestearekin, amaitzeko, zenbait autoreek eguneroko bizitza hiri-plangintzaren ardatz gisa barneratzea proposatzen dute. Pertsonen beharrak eta bizimoduak kontuan hartu, baita hauetan ematen diren aldaketak, esfera produktiboa eta erreproduktiboa maila berean jartzeko eta hauen arteko kontziliazioa lortzeko (Campana, 2019). Eguneroko bizitzaren esparruan, soldatarik gabeko lana, zaintza lanak, etxebizitza, soldatapeko lana eta lanerako bidaiak nahasten dira. Plangintzak errealitate hori barneratzea beharrezkoa da, eta hau egiteko era bakarra ohiko plangintzak sistematikoki ukatu dituen informazioa eta ezagutzak barneratzea, hala nola emakumeen eta gainerako isilarazitako kolektiboen beharrak eta esperientziak. Plangintzako prozesuan, ezagutzak eta proposamenak ezin dira teknikari espezialistengandik bakarrik etorri, baizik eta teknikari hauek pertsonen eguneroko bizitzako esperientziak jaso behar dituzte (Campana, 2019). Hala ere, hau ez da beti erraza. Legeak biztanleriaren parte-hartzea hirigintzan aurreikusten duen arren, kasu askotan formalitate hutsa baino ez da. Izan ere, partehartzea bultzatzeko borondate politikoa badago ere, gizartearen gaitzespena eragin du kasu askotan, erabakien komunikazioa txarra, errealitatearen analisi eskasa eta auzoko pertsonen eta elkarteen inklusio mugatua dela eta. Horrela, auzokideek proiektuetan mesfidantza izatea lortzen da, proiektuek beraien bizitzetan eraldaketa positiboak eragiteko planteatuta egon arren. Hirigintza erabakietan parte-hartzea suposatzen duen 23 esfortzua dela eta, gainera, biztanleriak esfortzu hori ezertarako dela hautematen badu desilusioa edo dezepzioa eragin dezake komunitatean (Amaro, 2020). Hau ez gertatzeko, garrantzitsua da parte-hartzen duen biztanleriaren eta Administrazio Publikoaren artean komunikazio-kanalak ezartzea, batez ere jadanik kontsolidaturik dauden antolaketa-egituren bidez, hala nola elkarteak edo gazte-taldeak. Bitartekari bat, hau da, administrazioaren eta biztanleriaren artean erabaki teknikoen komunikazioa bermatzen duen talde inpartziala, ezartzea ideia ona izan daiteke ere, arazoak eta lehentasunak definitzeari buruzko bi norabideko komunikazioa errazteko. Bi proposamen hauek interesgarriak diren arren, garrantzitsuena eskaera kolektiboak plangintzan barneratzea da, metodologia ezberdinen bidez (Amaro, 2020). Erabilienen artean tailerrak, esplorazio-martxak eta “Planning for real” deiturikoa daude (Amaro, 2020; Ortiz, 2018): -Tailerrak, non helburua eguneroko bizitzan garatzen diren ekintzak ezagutzea eta aztertzea den, arazoak dituztenak edo hobetu daitezkeenak identifikatzeko eta konpontzeko erak proposatzeko. -Esplorazio-martxak, zeinak auzo edo ingurune jakin batean zehar ibiltzean datza, emakume talde txiki batekin. Helburua emakumeen egunero bizitza oztopatzen duten elementu fisiko eta sozialak detektatzea eta aztertzea da, auzoari eta ingurumenari buruzko informazioa lortzeko. -”Planning for real”, non administrazio publikoak eta herritarrek batera hautatutako jarduketa-eremuan premien araberako lehentasunak adosten dituzte. Hitz batez, biztanleriaren parte-hartzea plangintzako prozesuetan beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak modu berean gozatu ahal izateko; hirigintza feministak bilatzen duena, hain zuzen ere. Parte-hartze prozesu hauetatik eratorritako neurriak ekintza-eremu ezberdin askotakoak izan behar dira, segurtasunera eta generoindarkeriaren biktimentzako etxebizitzetara mugatuta egon barik, egitura-aldaketa bermatuko duten neurriak aplikatuz. Behin ondorio hau lortuta, hurrengo atalean Bartzelonak genero ikuspegia hirigintzan nola barneratu duen ikusiko dugu. 24 4-Bartzelonako kasua 4.1-Genero ikuspegiaren ibilbidea Bartzelonako eta Kataluniako hirigintzan: lege eta plan garrantzitsuak Lanaren atal honetan hirigintza feministaren ibilbide laburra Bartzelonan ikusiko dugu lehenengo, eta, ondoren, genero ikuspegia hirigintzan barneratzen duten legeak komentatuko ditugu. Genero ikuspegia barneratzen duten legea eta plan hauek nahiko berriak diren arren, XXI. mendekoak batez ere, aldaketa horiek lortzeko borrokak ez dira gauza berria, borroka hauek legegintza urbanistikoan inpaktua izateko denbora luze bat behar izan zuten arren. Hirigintzaren arloan emakumeek parte hartu egin zuten lehenengo eztabaidarako tokia 1964ko Elkarteen Legeari esker izan zen, auzo-elkarteak legezkotu zituena. Horrela, lehenengo aldiz denbora luzean eta diktaduraren nahia izan ez arren, espazio demokratiko bat eraiki egin zen hirigintzari buruz eztabaidatzeko, beste gai batzuen artean. Elkarte hauek emakumeen parte-hartzea jaso zuten, hirietan zituzten zailtasunak agerian jartzeko lan egiten zutenak. Ekipamendu berriak eta hobeak, hirietan hobekuntzak, zerbitzu berriak eta eguneroko bizitzarako eremu publikoak eskatu zituzten elkarte hauen bidez (Muxí-Martínez, 2020). Elkarte hauen eragina mugatua izan zen arren, emakumeen beharren eztabaidarako lehengo eremu bat suposatu zuten, horra hor haien garrantzia. Trantsizioan zehar mugimendu feministek garrantzia eta agerikotasun handia lortu zuten, hirigintza eguneroko bizitzan txertatzeko nahiarekin. Adibidez, 1976ko martxoan Bartzelonan “I Jornades Catalanes de la Dona” jardunaldiak antolatu ziren, Gobernuak eta Sección Femeninak emakumeen interesen ordezkari eta solaskide bakar gisa antolatu nahi zituzten ekitaldi ofizialei alternatiba moduan; eta parte-hartze handia eta askotarikoa izanez: Espainia osoko emakumeek baita auzo-elkarte anitzek parte hartu egin zuten. Honelako topaketa egin zen lehenengo aldia izan zen, izan ere, berrogei urteko diktadura frankistan emakumeek ez zuten eztabaidarako berezko espaziorik izan (Magro, 2014). Jorratu ziren gainerako gaien artean, emakumeen eta haien inguru habitagarriaren arteko 25 erlazioari buruz hitz egin zen. Interes handia duen gaia da hau dudarik gabe, emakumeek beraien eguneroko bizitza han igarotzen dutelako. Emakumeen eta auzoen arteko harreman hau hirigintza feminista baten ernamuina bihurtuko da. Noski, jardunaldi hauek ez ziren izan mota honetako gaiak jorratu zituzten bakarrak garai honetan. Espainiako beste hiri batzuetan ere antolatu egin ziren, Madrilen adibidez. Gainera, Bartzelonan hurrengo urteetan gai hauek lan zituzten hainbat ekitaldi, jardunaldia eta kongresu antolatu ziren (Magro, 2014). Adibidez, Bartzelonan, 1999an, “Congreso de las Mujeres de Barcelona”-ko lehen biltzarra antolatu egin zen, non etxebizitzari, hiri-espazioari, irisgarritasunari eta hirisegurtasunari buruzko proposamenak egin ziren (Muxí-Martínez, 2006). 2004. urtean, I Jornadas Urbanismo y Género antolatu ziren Bartzelonan. Inpaktu mediatiko handia izan zuten eta hainbat teknikari nazional eta internazionalek hartu zuten parte. Jardunaldien berezitasuna hainbat erakunderen inplikazioa izan zen, eta haren hedapen zabalaren ondorioz, ez zen gutxi batzuen arteko mahai-ingurua izatera mugatu, eztabaida irekia izan zen (Muxí-Martínez, 2006). Ekintza hauek zalantzarik gabeko garrantzia eta inpaktua izan zuten arren, erakundeek eta partikularrek burututako proiektuak dira, administrazio publikoek modu zuzenean parte hartu gabe. Oraindik ez zegoen lege edo planik emakumeen interesei eta eskubideei buruz zuzenean hitz egiten zuenik. Genero ikuspegia barneratu zuen lehenengo legea 2/2004 Legea, ekainaren 4koa, auzoen, hiri-eremuen eta arreta berezia behar duten hiribilduen hobekuntzarenakoa (Llei de millora de barris, àrees urbanes i viles que requereixen una atenció especial, de 26 de mayo de 2004) izan zen, Auzoen Legea laburtzeko. Lege hau inflexio-puntu bat suposatu zuen genero ikuspegia agerian jartzeko eta aplikatzeko, ez bakarrik Kataluniako hirigintzan, baizik eta estatu osoko hirigintzan, Espainian genero ikuspegia kontuan hartzen zuen hirigintza-mailako lehen legea izan zelako (Muxí-Martínez, 2020). Lege honen ideia nagusia da udalerri bakoitzean hobetu behar diren auzoak identifikatzea, haien atzerapen urbanistikoa saihesteko eta ghettizatu ez daitezen. Legeak hainbat parametro eta irizpide sozial, ekonomiko eta fisiko ezartzen ditu, eta parametro hauek udalerriko beste auzoekin konparatzen dira, auzo problematikoak detektatzeko. Parametro hauek lau multzoetan sailkatzen dira, eta hauek hurrengo guztiak demostratu behar dituzte (Ciocoletto, 2014; Muxí-Martínez, 2011): 32 Garrantzia handia izan arren, 2011tik 2015era arte egon zen CiUko gobernuak, legislaturaren amaieran, haurtzaindegien kudeaketaren pribatizazioa sustatu zuen, hainbat zerbitzuen externalizazioarekin batera, hala nola, ura, aparkalekuak, osasuna eta kaleen garbiketa, beste batzuen artean. Haurtzaindegien kasuan, eraikuntza berriko zenbait zentroren kudeaketa externalizatzeak haustura argia ekarri zuen momentu hortara arte indarrean egon zen kudeaketa zuzeneko ereduarekin (Fillola et al., 2018). Externalizazio honen alde polemikoenetako bat izan zen prezioek gora egingo zutela familientzat. Egoera honek erreakzio sozial handia eragin zuen hainbat plataforma eta erakunderen aldetik, hala nola hainbat Ikasleen Gurasoen Elkarte, hezitzaile taldeak eta askotariko plataformak (Fillola et al., 2018). 2015ko gobernu berriak, Ada Colau buru izanda, externalizazio hauek gelditu zituen, zentro guztien kudeaketa zuzenera bueltatuz. Gainera, azken urteetan gobernu munizipalak ahaleginak egin ditu Bartzelonako haurtzaindegien sarea hobetzeko eta hedatzeko. Laia Ortíz Castelvík, bigarren alkateordeak, izan da neurri hauek aurrera eraman dituena, udaleko eskubide sozialen sailetik. Pribatizatutako haurtzaindegiak berreskuratzeaz gain, haurtzaindegi berriak sortu dituzte. Familia pobreenak laguntzeko, ordainketa-sistema progresibo bat ezarri da, familiaren errentaren araberakoa dena. Gainera, arratsaldeko txanda sortu egin da behar duten familiek erabili dezaten, familien errealitate laboralera egokitzeko. Haurtzaindegiek izaten jarraitzen duten arazo bat da haurren eta irakasleen arteko ratioa, alkateordeak berak aitortua. Hala ere, egia da azken urteetan konplexutasun sozial handiena duten auzoetan ratio hori hobetu egin dela (Bellsolà, 2015; Blanchar, 2018). Bartzelonako udal haurtzaindegiek, guztira gaur egun ehun baino gehiago direnak, bi jatorri mota nagusi dituzte. Alde batetik, Trantsizioan sortu ziren haurtzaindegi pribatuak eta familien kooperatibek sortutakoak daude, 1991. urtera arte sistema publikoak bereganatuz joan zituenak. Beste alde batetik, 2000. urtetik aurrera Bartzelonako Udalak berak eraiki zituenak daude (Blanchar, 2018). 2018ko abenduan Bartzelonako 100. haurtzaindegia ireki egin zen. Bartzelonak Europako haurtzaindegien sarerik handienetakoa dauka. Zero eta hiru urte bitarteko 8.400 haur daude udal haurtzaindegietan, 62 milioi euroko aurrekontuarekin urtero. Madrilekin konparatuz, adibidez, argi dago Bartzelonako sarea askoz handiagoa dela, Madrilekoa 57 udal haurtzaindegiz osatuta dagoelako, 5.370 haurrekin. Bartzelonako 33 sarea Europako handienetarikoa izan arren, udal haurtzaindegiek eskari osoaren %57a bakarrik asetzen dute. Gainera, han lan egiten dutenek urte asko daramatzate baliabide gehiago eskatzen, haur gutxiago izateko hezitzaile bakoitzeko edo behar bereziak dituzten haurrei laguntzeko (Blanchar, 2018). 2020ko abenduan 2024 Hiri Mugikortasun Plana-ren (“Plan de movilidad urbana 2024”) hasierako onarpena eman zen. Hau 2013-2018 Hiri Mugikortasun Plana-ren jarraipena da (“Plan de Movilidad Urbana 2013-2018”). Plan hauek Bartzelonako hiriak dituen planifikazio-tresnak dira, zeinek hurrengo urteetako hiri-mugikortasuna gobernatzen duten jarduera-ildoak zehazten dituzten. Azken berrogeita hamar urteetan nagusitu den mugikortasun-ereduak mugitzeko modu berrietarantz eboluzionatu egin du eta, horregatik, planaren helburua zera da: mugikortasun kolektiboko eredu iraunkorrago, eraginkorrago, seguruago eta bidezkoago bat lortzea. 2024 Hiri Mugikortasun Planak, hau lortzeko, lau erronka nagusi ezartzen ditu pertsonen eta merkantzien mugikortasunpremiei erantzunak emateko (https://www.barcelona.cat/mobilitat): -Mugikortasunerako eskubidea bermatzea -Pertsonen osasuna eta segurtasuna zaintzea -Jarduera ekonomikoa eta komertziala berreskuratzen laguntzea -Airearen kalitatea hobetzea eta krisi klimatikoari aurre egitea Gainera, planak 2024an honako banaketa modal honetara iristea proposatzen du: -Oinez egiten diren desplazamenduak: %34,35etik %35,27ra pasatzea -Garraio publikoan egiten diren desplazamenduak: %37,33tik %41,25era pasatzea -Bizikletaz egiten diren desplazamenduak: %2,28tik %5era pasatzea -Ibilgailu pribatuan egiten diren desplazamenduak: %26,04tik %18,48ra pasatzea Banaketa modal berri horrekin, desplazamenduen %81,52a oinez, garraio publikoarekin edo bizikletarekin egingo lirateke, gaur egungo %73,96arekin konparatuz, ehuneko 7,56 puntuko igoera. Horrela, garraio jasangarriekin egindako desplazamenduak igotzen jarraituko lirateke. Hau errealitate bihurtzeko, 300 neurri espezifiko baino gehiago zehazten dira hurrengo urteetan aurrera eramateko, sei esparru ezberdinetan. Esparru hauek hurrengokoak dira: 34 -Ibilgailu pribatu motorizatuaren esparrua -Bizikletaren eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen esparrua -Teknologia berrien esparrua -Oinezkoen esparrua -Merkantzien hiri-banaketaren esparrua -Garraio publikoaren esparrua Ez dugu esparru bakoitzean sartutako neurri guztiak komentatuko, baina esparru batzuetako neurri garrantzitsuenak bai. Adibidez, bizikletaren eta mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen esparruan, 2024rako hurrengoko ekintzak burutu nahi dira, besteak beste: -Bidegorrien sarea %40 handitzea -Hiru errei edo gehiago dituzten kaleetan gehienez 30 km/h-ko errei bat sartzea, bizikletarekin dagoen bizikidetasuna hobetzeko -Bizikleta elektrikoen kopurua eskaeraren arabera handitzea eta hirian bizikletak segurtasunez aparkatzeko plan estrategikoa garatzea Garraio publikoaren esparruan, aldiz, hauek dira burutu nahi diren ekintzak, besteak beste: -Autobus-erreiko 67 kilometro gehitu. -Autobus-sarearen eraginkortasuna hobetu, baliabideak linea bakoitzaren eskariaren arabera arrazionalizatuz eta ibilbideak berrikusiz -Zero isuriko busak erabili linea osoetarako -Metroen frekuentzia handitzeko plana ezartzea -Taxien aplikazio publikoa garatzea Garraio publikoko sare on bat izatea ezinbestekoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko, pertsonen bizitza eta premiak lehen planoan jarriz. Hau lortzeko, berez, urrats garrantzitsua da 2024 Hiri Mugikortasun Plana. Azkenik, esplorazio-martxei buruz hitz egingo dugu. Berez hiri-jarduketak ez diren 35 arren, beharrezkoak diren tresnak dira genero ikuspegia hirigintzan barneratzeko. Izan ere, lehenago esan dugun bezala, ohiko plangintzak sistematikoki ukatu dituen esperientziak eta errealitateak barneratu behar dira, hala nola emakumeenak eta gainerako isilarazitako kolektiboenak. Biztanleriaren parte-hartze hau beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak disfrutatu ahal izateko. Hau da, hain zuzen ere, hirigintza feministak bilatzen duena. Esplorazio-martxek emakume talde batek (edo beste kolektibo batek) hiri-ibilbide batean zehar ibiltzean datzate. Horren bidez, beraien segurtasuna hobetu dezaketen eta espazio publikoetatik (hiri-altzariak, argiztapena eta abar) lortzen duten baliagarritasuna handitu dezaketen elementuak tokian bertan egiaztatu ditzakete, baita emakumeen egunero bizitza oztopatzen duten elementu fisiko eta sozialak detektatu eta aztertu. Behaketan, zuzeneko esperientzian eta emakumeen parte-hartzean oinarrituta dauden tresna metodologikoak dira esplorazio-martxak, hiri-espazioaren eta eguneroko bizitzaren auditoretzak egitea ahalbidetzen duena. Esplorazio-martxetatik lortzen den informazioa hirigintzako ohiko informazio-sistemetan (mapak, fitxak, GIS, etab.) sartu behar dira. Horrela, antzemandako eskari edo behar batzuei epe laburrean aurre egin ezin bazaie ere, informazio-sistemetan txertatzeak epe luzean konponbide bat bilatzea ahalbidetzen du (Ayuntamiento de Barcelona, 2019). Bartzelonako hirian, Bartzelonako Udalak edo beste erakunde eta entitate feminista batzuek egindako esplorazio-martxek ibilbide luzea daukate, eta azken aldian egin diren martxekin hiriaren mapa bat egin da. Lehen aipatutako “Urbanismo con perspectiva de género. El urbanismo de la vida cotidiana” neurriari esker, esplorazio-martxak diagnosirako gomendatzen diren elementuak bihurtu dira. Horrela, erakunde publikoen eta biztanleen arteko elkarrizketa eta lankidetza-lana ezartzen laguntzen du, baita erakunde publikoek kontu ematea burutzen (Ayuntamiento de Barcelona, 2019). Daukaten garrantzia dela eta, Bartzelonako udaleko Transbertsalitate eta Genero Sailak (“Departamento de Transversalidad y Género”) Hirigintza eta generoa: eguneroko bizitzako esplorazio-martxak (“Urbanismo y género: marchas exploratorias de vida cotidiana”) deitutako koadernoa argitaratu du. Bertan, esplorazio-martxak zer diren azaltzen da eta, batez ere, hauek gauzatzeko metodologia azaltzen da. Txosten hau orain arte argitaratu diren Koaderno Metodologiko Feminista bosten lehenengo zenbakia da, zeinen helburua tokiko politiken eraldaketa feministarako proposamenak eta tresnak 36 eskaintzea den. Bartzelonako udalaren Auzoen Plana (“Plan de Barrios”) ekimenak Bartzelonako auzo behartsuenek hainbat esparruetan pairatzen dituzten desberdintasunekin amaitzeko helburua du. Horretarako, politika publiko berriak aplikatuko dira, proiektuen garapenean herritarrak inplikatuz eta aurrekontu berezi bat esleituz denbora mugatu batean. Planak hainbat arlo ezberdin transformatzea nahi du, eta jorratzen den arlo bakoitzerako helburu espezifiko batzuk zehazten dira. Arlo hauek hezkuntza, osasun publikoa, genero berdintasuna, etxebizitza, espazio publikoa eta irisgarritasuna dira, beste batzuen artean. Genero berdintasunaren inguruan, Auzoen Planari esker esplorazio-martxak egin dira hiriko hainbat espazioetan, besteak beste, Bon Pastor i Trinitat Vella, Trinitat Nova, Besòs i el Maresme eta la Marina auzoetan; eta hauetatik lortutako informazioa erabilgarria izango da udal planifikatzaileentzat. Hauek dira, beraz, azken urteetan Bartzelonako hirian aurrera eraman diren zenbait neurri, eta agerian uzten dute udal-gobernuak hirigintza feministarekin duen konpromisoa. Aurrerapauso handiak eman dira hirigintzan genero-ikuspegiaren barnerapenean, inor atzean uzten duen hiri eraikitzeko nahian. Aldaketa sakonak dira, ekintza politikoaren eremu guztiak zeharkatuz. Beraz, frogatzen du hirigintza feministak lortu dezakeen hobekuntzak eta adibide ona da bide berdina jarraitu nahi duten hirientzat. 37 5-Ondorioak Lan honen helburu nagusia hirigintza feministak gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei konponbidea emateko zer-nolako neurriak planteatzen dituen ikustea izan da, horretarako Bartzelonako hiria adibide bezala erabiliz, azken urteotan neurri interesgarri asko inplementatu dituztelako hirigintza feministaren ildotik. Beraz, lan honen idazketaren bitartez, hurrengoko ondorioak atera ditugu. Emakumeen parte-hartzea lan merkatuan azken urteetan handituz joan den arren eta lanaren sexu-banaketa “klasikoa” gainditu den arren, erreprodukzio-lana da oraindik emakumeen enplegua azaltzen duen faktore nagusia. Emakumeek, enplegu tasa txikiago bat izateaz gain, enplegua dutenen artean, aldi baterako kontratu gehiago izaten dituzte, eta, honen ondorioz, soldata txikiago bat dute ere. Lanaren sexu-banaketa “berri” hau gainditzetik, beraz, urrun gaude oraindik, zaintza eta etxeko lan gehienak emakumeek egin dituztelako oraindik. Egoera honi amaiera emateko eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sakontzeko, politika publikoak beharrezkoak dira. Biztanleriaren parte-hartzea plangintzako prozesuetan beharrezkoa da esfera produktiboaren eta erreproduktiboaren arteko banaketa espazialarekin amaitzeko eta, horren ondorioz, pertsona guztiek hiriak modu berean gozatu ahal izateko; hirigintza feministak bilatzen duena, hain zuzen ere. Parte-hartze prozesu hauetatik eratorritako neurriak ekintza-eremu ezberdin askotakoak izan behar dira, segurtasunera eta generoindarkeriaren biktimentzako etxebizitzetara mugatuta egon barik, egitura-aldaketa bermatuko duten neurriak aplikatuz. Genero ikuspegia barneratu zuen lehenengo hirigintzako legea Katalunian Auzoen Legea izan zen. Auzoen Lege hau hainbat legeen aitzindaria izan zen, hala nola 2005eko eta 2010eko Hirigintzako Legeak eta Kataluniako Berdintasunerako Legea. Lege guzti hauek sortzen duten marko juridikoak Kataluniako planifikatzaileei behar dituzten tresna legalak ematen dizkie genero ikuspegia barneratzen dituzten planak eta neurriak aurrera eramateko. Azpimarratzekoa da marko juridiko sendo hau prozesu luze baten ondorioa izan dela, denboran zehar onartu diren legeei esker lortutakoa. Azken urteetan Bartzelonako hirian aurrera eraman diren neurriek, hala nola “Pla de mobilitat urbana 2024” eta “Plan de Barrios”, agerian uzten dute udal-gobernuak hirigintza feministarekin duen konpromisoa. Aurrerapauso handiak eman dira 38 hirigintzan genero-ikuspegiaren barnerapenean, inor atzean uzten duen hiri eraikitzeko nahian. Aldaketa sakonak dira, ekintza politikoaren eremu guztiak zeharkatuz. Beraz, frogatzen du hirigintza feministak lortu dezakeen hobekuntzak eta adibide ona da bide berdina jarraitu nahi duten hirientzat. Nazioarteko mailan ere badaude, Bartzelona bezala, hirigintza feministan aurrerapauso handiak eman dituzten hiriak, hala nola Montreal, oraindik gutxiengoa diren arren. Hala ere, espero da hurrengo urteetan hiriek genero ikuspegia barneratzeko esfortzu gehiago egitea. Izan ere, nazioartean garrantzia handia duten Garapen Iraunkorrerako Helburu-en 11. puntuak hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta iraunkorrak bihurtzea du helburu, eta hau ezin da lortu hirigintza feministaren proposamenak kontuan hartu gabe. 39 Bibliografia Addabbo, T. (2017). Trabajo y políticas públicas. La interrelación de la economía feminista y el enfoque de las capacidades. Ekonomiaz, (91), pp. 78-101. Amaro, A. (2020). Planificación y urbanismo en el siglo XXI: Perspectiva de género, gestión y participación ciudadana. In Guerra, E., Alonso, E. eta Tejera, N. (Coord.), Encuentro Internacional Género, Arquitectura y Ciudad (pp. 75-83). Servicio de Publicaciones y Difusión Científica de la Universidad de Las Palmas de Gran Canaria. Ayuntamiento de Barcelona (2019). Urbanismo y género: marchas exploratorias de vida cotidiana. Cuadernos metodológicos feministas #1. https://bcnroc.ajuntament.barcelona.cat/jspui/bitstream/11703/114737/5/urbanismo_y_g enero.pdf Bellsolà, C. (2 de julio de 2015). CiU defiende su política de privatización de la gestión de las guarderías de Barcelona. El Español. https://cronicaglobal.elespanol.com/politica/ciu-defiende-su-politica-de-privatizacionde-la-gestion-de-las-guarderias-de-barcelona_21697_102.html Benería, L. (1999). La aparición de la economía feminista. Historia agraria, (17), pp. 59-62. Benería, L. (2018). ¿Qué es la economía feminista?. Alternativas económicas, (57), pp. 50-51. Blanchar, C. (26 de diciembre de 2018). L’escola bressol municipal número 100. El País. https://cat.elpais.com/cat/2018/12/26/catalunya/1545846163_744787.html Brunet, I. y Santamaría, C. (2016). La economía feminista y la división sexual del trabajo. Culturales, (Época II, Vol. IV, Núm. 1), pp. 61-86. Campana, A. (2019). Reflexiones sobre la necesidad de un urbanismo feminista: o cómo hacer frente a roles de género enraizados en el planeamiento. [Master amaierako lana]. Universitat Autònoma de Barcelona, Facultat de Filosofia i Lletres, España. Carrasco, C. (2017). La economía feminista. Un recorrido a través del concepto de reproducción. Ekonomiaz, (91), 53-77. Ciocoletto, A. (2014). Urbanismo para la vida cotidiana: herramientas de análisis y 40 evaluación urbana a escala de barrio desde la perspectiva de género. [Doktorego tesia]. Universitat Politècnica de Catalunya, Departament de Construccions Arquitectòniques, Espainia. Hemen eskuragarri: http://hdl.handle.net/2117/95377 Emakumearen Erakundea. Gure historia. https://www.inmujeres.gob.es/eu/elInstituto/historia/home.htm Eurofound. (2016). Encuesta europea sobre calidad de vida (EQLS). Bruselas: Eurofound. Falú, A. (2019). Entrevista con Ana Falú: Pensar la ciudad desde el urbanismo feminista y popular / Entrevistada por Ana Laura. ConCienciaSocial, (Vol. 2, Nro. 4), pp. 212-222 Femenías, M. L. (2021). La división de los espacios: lo público, lo privado y lo doméstico. A&P Especiales, (44), pp. 104-121. Fillola, I. B., Bianchi, I., eta Marcano, Y. S. (2018). El diagnóstico del “cambio” en Barcelona. INE. (Varios años). Encuesta Anual de Estructura Salarial (EAES). Madrid: Instituto Nacional de Estadística. INE. (Varios años). Encuesta de Población Activa (EPA). Madrid: Instituto Nacional de Estadística. Kandel, E. (2006). División sexual del trabajo ayer y hoy: una aproximación al tema. Dunken. Magro Huertas, T. (2014). Hacia la ciudad inclusiva. Prácticas sociales urbanas en Barcelona 1969-1979. [Doktorego tesia]. Universitat Politècnica de Catalunya, Departament de Composició Arquitectònica, Espainia. Hemen eskuragarri: http://hdl.handle.net/10803/277359 Muxí-Martínez, Z. (2006). Ciudad Pròxima. Urbanismo sin Género. Ingeniería y Territorio, (75), pp. 68-75. Muxí-Martínez, Z. (2011). La Ley de barrios en Cataluña: La perspectiva de género como herramienta de planificación. Feminismo/s, (17), pp. 131-153. Muxí-Martínez, Z. (2020). Aplicación de la perspectiva de género al urbanismo y la arquitectura. Experiencias a escala regional y municipal en Cataluña. Ciudad Y Territorio Estudios Territoriales, 52(203), pp. 57-70. 41 https://doi.org/10.37230/CyTET.2020.203.05 Muxí-Martínez, Z., Casanovas, R., Ciocoletto, A., Fonseca, M., eta Gutiérrez Valdivia, B. (2011). ¿Qué aporta la perspectiva de género al urbanismo? Feminismo/s, (17), pp. 105-129. http://dx.doi.org/10.14198/fem.2011.17.06 Ortiz, S. (2018). La seguridad urbana desde el urbanismo feminista. Barcelona Societat, (22), pp. 92-115. Pazos, M. (2017). Apuntes para una economía política feminista. Ekonomiaz, (91), pp. 360-384. Rodríguez, A. y Ugidos, A. (2017). Tiempos, trabajos y desigualdad de género en la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Estado español. Ekonomiaz, (91), pp. 164207. Sánchez de Madariaga, I. y Novella, I. (2020). Género y urbanismo en España: experiencias y perspectivas. Ciudad Y Territorio Estudios Territoriales, 52(203), 5-12. https://doi.org/10.37230/CyTET.2020.203.05 Soriano-Montagut Jené, L. (2010). Ciudadanía, género y urbanismo. In Bodelón González, Encarna y Heim, Daniela (coord.), Derecho, género e igualdad (Vol. 2, pp. 147-162). Grupo Antígona UAB. Valdivia, B. (2018). Del urbanismo androcéntrico a la ciudad cuidadora. Hábitat Y Sociedad, (11), pp. 65-84. https://doi.org/10.12795/HabitatySociedad.2018.i11.05 Legeak eta dekretuak: Constitución Española Decreto 305/2006, de 18 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de la Ley de urbanismo. Decreto Legislativo 1/2005, de 26 de julio, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de urbanismo Decreto Legislativo 1/2010, de 3 de agosto, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de urbanismo. Ley 2/2004, de 4 de junio, de mejora de barrios, áreas urbanas y villas que requieren una