Gazteak eta euskararen erabilera: egin gabeko galderak
Abstract
Gazteen euskararen erabileraren gaia ez da berria. Ikerketak egin dira, esperientziak eta egitasmoak abiatu dira, baina zalantza asko dago emaitzen inguruan. Galdera eta kezka ugari sortzen duen auzia da oraindik ere. Artikulu honetan, gaiari buruzko hausnarketa kritikoa egin dugu, azken bost urteotan gazteekin egin ditugun ikerketetan pilatutako esperientzian oinarrituz. Batez ere, D ereduko kirola egitasmoan parte hartu duten kirolari gazteek esan eta erakutsi digutena aintzat hartuta, galderak berrikusi, ikerketa-moduak birpentsatu eta gazte-kulturekin lotutako praktika, subjektibotasun eta ideologiei garrantzia ematearen beharra azpimarratuko dugu.
Full text
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 Gazteak eta euskararen erabilera: egin gabeko galderak Jóvenes y uso del euskera: las preguntas que no se han hecho Les jeunes et l’usage du basque : questions qui n’ont pas été posées Young people and the use of Basque: unasked questions hernÁndeZ gArCíA, Jone M. AFIT ikerketa-taldea (UPV/EHU) AltunA rAMíreZ, Jaime AFIT ikerketa-taldea (UPV/EHU) Noiz jasoa: 2020-12-14 Noiz onartua: 2021-03-09 Euskera 2020_65_2.indd 445 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 446 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… Gazteen euskararen erabileraren gaia ez da berria. Ikerketak egin dira, esperientziak eta egitasmoak abiatu dira, baina zalantza asko dago emaitzen inguruan. Galdera eta kezka ugari sortzen duen auzia da oraindik ere. Artikulu honetan, gaiari buruzko hausnarketa kritikoa egin dugu, azken bost urteotan gazteekin egin ditugun ikerketetan pilatutako esperientzian oinarrituz. Batez ere, D ereduko kirola egitasmoan parte hartu duten kirolari gazteek esan eta erakutsi digutena aintzat hartuta, galderak berrikusi, ikerketa-moduak birpentsatu eta gazte-kulturekin lotutako praktika, subjektibotasun eta ideologiei garrantzia ematearen beharra azpimarratuko dugu. Gako-hitzak: gazteak, euskararen erabilera, D ereduko kirola, hizkuntza-praktikak, hizkuntza-ideologiak. El uso del euskera entre la juventud no es un tema novedoso. Se han realizado investigaciones, se han puesto en marcha experiencias y proyectos, pero los resultados son dudosos. Es una cuestión que hoy en día también genera numerosas dudas y preguntas. En este articulo haremos una reflexión crítica sobre la cuestión, basándonos en la experiencia acumulada tras cinco años de investigación con jóvenes. Sobre todo, teniendo en cuenta lo que nos han dicho y mostrado los y las jóvenes deportistas, creemos que hay que replantear preguntas y modos de investigar. Además queremos subrayar la necesidad de dar la debida importancia a la prácticas, la subjetividad y las ideologías relacionadas con la culturas juveniles. Palabras clave: jóvenes, uso del euskera, D ereduko kirola, prácticas lingüísticas, ideologías lingüísticas. La question de l’usage du basque par les jeunes n’est pas un thème nouveau. Des études ont été menées, des expériences et des projets ont été lancés, mais des doutes persistent à propos de leurs résultats. Il s’agit d’un sujet qui aujourd’hui suscite une multitude de questions et d’inquiétudes. Nous mènerons dans cet article une réflexion critique sur ce sujet, en nous basant sur cinq années de recherche menées auprès des jeunes. Compte tenu surtout de ce que nous ont dit et montré les jeunes sportifs, nous pensons qu’il est nécessaire de reformuler les questions et de revoir les méthodes de recherche. Il faudrait souligner la nécessité de donner l’importance qu’elles méritent aux pratiques, à la subjectivité et aux idéologies liées aux cultures des jeunes. Mots-clés : jeunes, usage du basque, D ereduko kirola, pratiques linguistiques, idéologies linguistiques. The issue of young people’s use of Basque is not new. Research has been carried out, experiments and projects have been launched, but there are many doubts about the results. It is still an issue that raises many questions and concerns. In this article we have carried out Euskera 2020_65_2.indd 446 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 447 a critical reflection on the subject based on the experience we have accumulated in our research with young people over the last five years. In particular, in light of what young athletes participating in the Model D sports project have said and shown, we will need to review those questions, rethink research methods, and emphasize the importance of practices, subjectivity, and ideologies related to youth cultures. Keywords: young people, the use of Basque, Sport in D model, language practices, language ideologies. Euskera 2020_65_2.indd 447 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 448 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 1. Gazteen1 erabileraren auzia aztergai Argitaratu berri den artikulu batean, Eileen Goughlanek (2021) Irlandan hizkuntza-berreskurapen politikek hiztun gazteengan izandako eragina eta ondorioak ikertzeko deia egin du. Gougahlanen zenbait ideia gurera ekar dezakegula uste dugu, esaterako, Irlandan bezala, euskararen biziberritze prozesuan ere hezkuntza-sistema erdigunean egon izanak ondorio zehatz batzuk izan dituela. Eskoletan burututako lanaren isla dira euskararen ezagutzaren datu baikorrak, baina, era berean, euskararen erabileraren datuek hezkuntza-eremu horretatik kanpoko hizkuntza-plangintzen hutsuneen berri ematen digute. VI. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera (Eusko Jaurlaritza 2019), 2016an EAEko 16-24 urte bitarteko gazteen % 71,4k euskara bereganatua zuten. Horietatik % 29,5ek dio euskara beste hizkuntzak baino gehiago erabiltzen duela. Bestalde, eremu publikoan egiten den Kale Neurketa ikerketak2 utzitako datuak ere adierazgarriak dira. Ikerketa horren arabera, Euskal Herriko gazteen (15-24 urte bitartekoak) kale-erabilera % 12,3 da, lurraldeen arteko aldeak nabarmenak izanik (Soziolinguistika Klusterra 2017).3 1 Gaztaro, nerabezaro eta haurtzaro kategorien barruan sartzen diren subjektuak zehaztea ez da dirudien bezain erraza. Ez dago adostasun orokorrik aro horiek mugatzen dituzten adinen inguruan. Osasunaren Munduko Erakundeak, adibidez, nerabezaroa 10etik 19 urtera arteko garaia dela dio, eta gaztaroa, 15etik 24 urtera arteko aroa dela. Definizio horren baitan, beraz, kontraesana ageri zaigu, 15 eta 19 urteko pertsonak nerabe eta gazte gisa hartu baitaitezke aldi berean. Artikulu honetan gazte kategoria oso modu zabalean erabili dugu guk, nerabezaroa gaztaroak hartzen duen prozesuan txertatua dagoela iruditzen zaigulako. Izan ere, azken urteotan egin ditugun ikerketetako protagonistak 12tik 18 urtera bitartekoak dira, eta artikuluan gehien aipatzen dugun D ereduko kirola egitasmokoek 12 eta 15 urte dituzte. 2 Hizkuntzen Erabileraren Euskal Herriko Kale-Neurketa bost urterik behin egiten den ikerketa da. Hiztunen kale-erabilera du aztergai, hau da, ikerketak Euskal Herriko kaleetan entzuten den hizkuntza-erabilera behatzen du. Datu-bilketa behaketa bidez egiten da, neurtzaileek kalean dabiltzan hiztunei ezertxo ere galdetu gabe eta entzuten dutena jasoz. Modu horretan, hiztunok ez dakite behatuak izaten ari direnik, eta neurtzaileek hiztunen berezko joera jasotzen dute. Estreinakoz 1989an egin zen neurketa hori eta geroztik, lau-bost urtean behin errepikatu da: 1993an, 1997an, 2001ean, 2006an, 2011n eta azkena 2016an. 2016ko VII. Neurketan, Euskal Herri osoko 144 udalerri neurtu ziren, eta 187.635 elkarrizketaren eta 515.260 solaskideren informazioa bildu zen. 3 Gipuzkoan, esate baterako, gazteen kale-erabilera % 34,1 da (Soziolinguistika Klusterra 2017). Euskera 2020_65_2.indd 448 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 449 Datu orokor horiek osatzen dituzten beste hainbat ikerketaren emaitzek ere ondorio argigarriak erakusten dizkigute. Batetik, esparru akademikoarekin lotutako datuetan euskararen indarberritze zantzuak ageri dira (20202021 ikasturtean, kasurako, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoan ikasle berrien % 53,9 euskarazko taldeetan matrikulatu dira), eta aisialdiarekin lotutako zenbait esparrutan ere antzera gertatu da (euskarazko literatura eta musikaren kontsumoak4 nabarmen gora egin du azken hamarkadan). Baina, ez da gauza bera jazo puri-purian dauden beste eremu batzuetan: ikus-entzunezkoak eta bideo-jokoak,5 adibidez. Gazteen euskararen ezagutzaren eta erabileraren artean sumatutako arrakalak hainbat zalantza eta galdera eragin ditu azken hamarkadotan eta, gehiegitan, euren jokaeren gaineko epai zorrotzak nagusitzen dira (Hernández eta Altuna 2020). Auzi horretan bestelako informazioa jasotzeko asmoz, azkenengo bost urteotan hainbat ikerketa-lan egin dugu gazteekin. Ikerketa horietan gazteekin hitz egiteko, egoteko eta euren hizkuntza-praktikak behatzeko aukera izan dugu (Altuna 2015; Hernández eta Altuna 2016; Altuna 2017; Hernández, Altuna eta Beitia 2018; Hernández eta Altuna 2020; Hernández 2020). Gazteen aisialdiaren zenbait eremu aztertu dugu, direla Kuadrillategi egitasmoarekin lotutako ekimenak (Hernández eta Altuna, 2016), dela kirol federatua (Hernández, Altuna eta Beitia, 2018, Hernández eta Altuna, 2020) edota lonja-, lagunarte-, kiroledo musikataldeak (Hernández, 2020). Kasu guztietan metodologia kualitatiboa erabili dugu eta teknika ezberdinen bidez (behaketak, banakako elkarrizketak, hiruko elkarrizketak eta talde-dinamiken bidezko talde-hausnarketak) gazteen diskurtsoak, hizkuntza-praktikak eta bizipenak jaso ditugu. Ikerketa horiek beta eman digute, gazteek ere «ez erabiltzearen» kezka edo auzia barneratu dutela ohartzeko. Gazteen gaitza dela diote: bere ki4 Besteak beste, ikusi 2012an, Kulturaren Euskal Behatokiak egindako ikerketa honen emaitzak: https://www.kultura.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/keb_argit_gazt_kultur_kontsumo/ eu_def/adjuntos/gazteen_kultura_kontsumoa_2012.pdf 5 Euskararen eta bideo jokoen arteko harremanei buruz erreportajea garatu du Lander Muñagorrik Berria egunkarian. Hona hemen eskuragarri: https://www.berria.eus/paperekoa/2663/014/001/2020-11-22/euskara-bideo-jokoz-kanpo.htm Euskera 2020_65_2.indd 449 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 450 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… deek erabiltzen ez dutela jabetzen dira batzuk; erabili beharko luketeena baino gutxiago erabiltzen dutela aitortzen dute beste batzuek; edo, zuzenean, eskolan edo gelan baino ez dutela erabiltzen dio zenbaitek. Euskara ez erabiltzeko arrazoiei buruz galdetuta, gazteek, helduon antzera, ez dute diagnostiko argirik, euren gertuko errealitateaz ari badira ere. Aipatzen diren argudioen artean, bi nagusi direla esan daiteke. Batetik, gazte batzuen euskararen ezagutza mailari erreparatzen zaio. Deigarria iruditu zaigu, adibidez, Euskal Autonomia Erkidegoko gazteak izanda honelakoak erantzutea: «nire kuadrillan batzuek ez dakite euskara» edo «gazte batzuekin ezin dugu euskaraz egin, ez dakitelako». Bestetik, gazteek euskararen erabilera eta familia lotzeko joera dute. Euren iritziz, euskaraz egiteko ohitura dutenak familia «euskaldunetakoak» edota euskaraz hitz egiten duten familietakoak dira.6 Amorebieta-Etxanon (Zornotza) egindako talde-elkarrizketa batean neska gazte honen hitzek argi adierazi dute ikuspuntu hori: Eta gero, ba, lagunen artean nik igertzen doten diferentzia kuadrillan da, ba, dekogunek ama eta aita euskaldunek, ba, eiten dogu euskeraz, eta danak egiten doskue guri euskeraz baina dekienak guraso bat euskaldune eta bestea erdaldune, euren artien dana erderaz. Eta hori pasetan jaku gure kuadrillan, o sea, danak eiten doskue guri euskeraz, baina gero danon artean eiten dogu erderaz, orduen azkenaldien be eiten dogunek dana euskeraz gure artien, o sea, dekogunek ama-hizkuntza euskeraz, bueno ama-hizkuntza danok dekogu ze ikesi dogu klase berean, baina dekogunek bi gurasoak euskaldunak, denpora guztien euskeraz baina danakaz erderaz. (26 urteko gaztea, Zornotza) Gazteen euskararen erabileran gurasoen eragina azpimarratu dituzten antzeko adierazpen asko jaso izan dugu gure ikerketetan, baina gazteek argi zehaztu dute horrek ere ez duela bermatzen lagunartean euskaraz arituko direnik. Bestelako ikerketek ere ñabardura garrantzitsu hori berretsi dute: 6 Batzuetan «familia» aipatu ordez, «ama-hizkuntza» kontzeptua erabiltzen da etxetik euskara dakartenak izendatzeko. Horrekin lotuta, zenbait kasutan gazteen diskurtsoetan ama-hizkuntzaren ideologien zantzuak topatu ditugu. Ama-hizkuntzaren ideologiari buruz, ikus: Skutnabb-Kangas eta Phillipson 1989. Euskera 2020_65_2.indd 450 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 451 familian euskara jasotzeak lagundu egiten du baina ez du erabilera ziurtatzen. Ideia hau ilustratzeko hainbat datu dago. Adibidez, VI. Inkesta Soziolinguistikoari (2016) edota V. Mapa Soziolinguistikoari (Eusko Jaurlaritza 2014) erreparatzen badiegu, euskararen familia bidezko transmisioa % 25 ingurukoa dela esan behar dugu (betiere, euskara soilik eta euskara eta gaztelania batera transmititzen diren kasuak batuta). Baina aurretik aipatu den moduan, 2016ko Kale Neurketaren datuen arabera, gazteen (15-24 urte bitartekoak) erabilera % 12,3 da. Antzeko desoreka ikusi dugu beste ikerketa batzuen bidetik bildutako emaitzetan ere. Esate baterako, Arrue proiektuak jasotako datuen arabera, EAEko LH4ko ikasleen % 33,5ek jaso dute euskara edo euskara eta gaztelania etxean. Baina horietatik % 17k soilik erabiltzen dute bakarrik edo nagusiki hizkuntza hori familia giroan. DBH2ko ikasleen kasuan, % 35,4k dute euskara edota euskara eta gaztelania lehen hizkuntza, eta hortik, % 19k erabiltzen dute etxeko eremuan euskara nagusiki. Gazteen euskararen erabilera eta erabilera eza, beraz, ertz ugari duen afera da. Gainera, kezka hori ez da uste bezain berria. Euskarazko irakaskuntza egonkortzen hasi, euskararen legea ezarri (1982) eta handik urte batzuetara baziren martxan gazteak eta euskararen inguruko lehenengo ikerlanak. BAT Soziolinguistika Aldizkariak orain arte argitaratutako zenbakiei begiratuz gero, konturatuko gara, ia hiru hamarkadan jardun dugula gazte euskaldunen inguruan hausnartzen.7 Ahalegin handiak egin dira, baliabideak jarri dira, esperientziak eta egitasmoak abiatu dira, baina horietatik ateratako ondorioek zalantza eta galdera asko utzi dituzte mahai gainean. 2016ko Kale Neurketak ekarritako datuek (Soziolinguistika Klusterra 7 Jada aldizkari horretako 7-8 zenbakian (1992ko irailean argitaratua) honelako izenburua duen artikulua topatu dugu: «Gazteak euskalduntzeko egitasmoa». Artikulu horretako egileek honelako kezka adierazi zuten: «Azterketa soziolinguistikoek diotenez gazteak dira, oro har, euskararen ezagutza mailaren eta erabileraren arteko desfaserik handiena agertzen dutenak, euskararekiko motibaziorik altuena adieraztearekin batera. Hitz bitan: hizkuntz leialtasun tasa ez dator bat ageriko kontzientzia mailarekin». Hurrengo helbide honetan eskuragarri dago: http://www.soziolinguistika.org/node/597. Urtebete beranduago (1993), gazteak protagonista izan ziren «Euskara, atzo eta gaur» izeneko ikerketan. Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen ikerketa mardul eta sakon hori, eta gazteen hizkuntza-argazki ezin osatuagoa eskaini zuen. Euskera 2020_65_2.indd 451 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 452 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 2017) erabileraren mantsotze prozesua erakutsi dute eta beste behin ere begirada gazteengan jarri da. Zer egin daiteke/dezakegu?8 Testu honetan ezin dugu galdera horri ematen zaizkion erantzunetan sakondu, ezta luzatzen ari diren proposamen guztiak balioetsi ere. Gure asmoa aspalditik kezka sortzen digun ideia batera bueltatzea da (Hernández, Olaso eta Martínez de Luna 2006). Ikertzaile gisa uste dugu «erabileraren auzia», hein batean, auzi epistemologikoa eta ontologikoa ere badela, eta horretan sakondu nahi dugu. Gure proposamenak hiru ideia edo hipotesi ardatz ditu eta, horien oinarrian hausnarketa teorikoak eta gazteekin egindako ikerketetatik jasotakoak elkarrizketetan jarrita daude. Lehenengo ideiak, erabilera ezaren izaerari edo ontologiari egiten dio erreferentzia. Erabilera urria datu objektibo gisa hartu behar dugu, baina, horren gaineko diagnostikoa eta egonezina, neurri handi batean, sozialki sortua eta eraikia dela uste dugu. Soziolinguistikak, beste diziplina batzuen laguntzarekin, «gaitzaren» nondik norakoa zehaztu du eta «hiztunak artatzeko» tratamenduak proposatu ditu eta proposatzen ditu egun ere. Horrekin lotutako bigarren ideia bat dugu. Diagnostikoak zein tratamenduak helmuga jakina dute: gazteak. Arazoa gazteen erabilera urria da baina, zenbaitetan, gazteak eurak izaten dira zuzenean arazotzat hartuak. Baina, zein gazte? Zein gaztez ari gara? Nolako gazteak irudikatzen ditugu? Maiz, era orokorregian hitz egiteko joera gailentzen dela uste dugu. Esate baterako, sarritan, ez zaio erreparatzen egungo euskal hiztun gazteek duten profil nagusiari, ezta horrek beharko lituzkeen ñabardurei ere. Jakina da, egungo gazte euskaldun gehienak hiztun berriak direla (Ortega et al. 2013), baina orain dela oso gutxi arte, ez da behar bezala berezitasun horretan sakondu. Eta horrek hirugarren ideia bat planteatzera garamatza. Belaunaldi berriak euskalduntzen hamaika ahalegin egin badira ere, belaunaldi horien jokabideak askotan aztertu badira ere, ikertzaileok zorroztasun gutxirekin jokatu dugula iruditzen zaigu. Diagnostikoak eta tratamenduak osatzeko, 8 Horri begira, adibidez, azken urteotan egindako hainbat ikerketa eta esperientzia aurkezteko eta etorkizunari begira dauden erronkez hitz egiteko, Soziolinguistika Klusterrak «Gazte eta nerabeen hizkuntza errealitatea» izeneko jardunaldia antolatu zuen 2020ko urriaren 28an. Euskera 2020_65_2.indd 452 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 453 diseinatzeko edota ezartzeko garaian, autokritika gutxi erakutsi dugula uste dugu, ez hiztun gisa dugun jokaerarekiko, ez ikertzaile gisa dugun jarrerarekiko, ez heldu gisa dugun erantzukizunarekiko. Buruan bi kezka ditugulako diogu hori. Batetik, helduok hiztun gisa barneratuta dugun eredua eta kanpora proiektatzen dugun eredua dago. Bestetik, ikertzaile moduan aplikatzen dugun ikuspegia dago. Batean zein bestean, azken bost hamarkadotan sozializatutako hiztunen esperientziak, bizipenak, desirak, afektuak eta abar proiektatuta ikusi ditugu. Asko kostatu zaigu, aldiz, ondoren etorri diren belaunaldi berrien esperientziak, bizipenak, desirak edota afektuak oso bestelakoak direla jabetzea, besteak beste, ezagutu duten gizartea izugarri aldatu delako. Amildegia dago orduko eta egungo garaien artean. Eta, gure ustez, amildegi horrek badu bere isla maila teoriko, metodologiko eta epistemologikoan. Hortik dator, neurri batean, egungo euskal soziolinguistikan erantzunak bilatzeko sumatzen den zailtasuna, hala nola, gazteen erabilera ezaren aurrean. Euskararen egoera eta euskal gizartearen egoera nabarmen aldatu dira azkenengo 40-50 urteotan. Bidean, euskararen ezagutzaren garapen eta zabalpen handia gertatu da. Garai hartan horren premia (larria) ikusi zuten eta horretarako baliabideak nahiz baldintzak jarri zituzten, gutxi edo asko, baina erronka egon zegoen, eta heldu zien. Ezagutzatik erabilerarako jauzia (ia) «automatikoa» izango zela pentsatu zuten, eta orain argi dago uste hori zuzena ez zela. Baina ezagutzaren zabalkundean baliabideak jartzen ari ziren bitartean, erabilerarako baldintzak ere sortzen eta garatzen ari ote ziren? Geure iritziz, ezagutza zabaltzeko estrategiek ez dute parekorik izan erabileraren esparruan. Eskola eta etxeko testuinguruak kenduta, gazteen erabilera sostengatuko duen hezurdura sendorik ez dago (Hernández 2020). Nerabeak eta gazteak mugitzen diren eremuetako euskararen egitura mengela da. Eta egitura diogunean: 1) ideiez eta ideologiez; 2) euskaraz blaitutako praktikez (esate baterako, euskaraz burutzeko aukera emango duen aisialdia); 3) eta gazteen garaira eta errealitatera egokitutako subjektibotasunaz edo subjektibotasunez ari gara. Gazteen euskararen erabileraren inguruan hainbat korapilo ageri bada, korapilo horien jatorriaz hausnartzea komeni da, baina baita ikertzaileok Euskera 2020_65_2.indd 453 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 460 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… tzi hutsa bezala. Eurak «oraindik ez» taldekoak dira eta helduak «dagoeneko bai» taldekoak dira (Casas 2006: 40). David MacDougallek dioen bezala, helduentzat haurrak izaki bukatugabeak dira (adult-in-waiting), sozializazio prozesuan eraikitzen ari direnak (MacDougall 2005: 70). Baina helduok ahaztu egiten dugu sozializazioa etengabeko prozesua dela, bizitza osoan irauten duena, eta gizakiok hasiera-hasieratik izaki sozial lez funtzionatzen dugula. Haurtzaroaren eta nerabezaroaren trantsizio izaera horrek, beraz, gizarte-mailaketa eta botere-harremanak ezkutatzen ditu; eta mailaketa sozial horren barnean, gorputz umoak kokapen eta aukera berezituak eskuratzen ditu (Fernández 2016). Botere-harreman horiek izendatzeko Claudio Duartek «helduzentrismo» hitza erabili du (Duarte 2012, in Fernández 2016). Hizkuntzak oso garbi adierazten digu haurtzaroaren kontzepzio hori: adingabeak deitzen diegu 18 urte bete ez dituztenei. Ikuspegi horiek, gainera, badituzte bestelako ondorio maltzurrak ere; izan ere –Eckertek ohartarazten gaituen moduan–, zenbaitetan prozesua izan beharko lukeena, helburu bilakatzen da. Nerabeak, esaterako, «nerabeentzako diren» tokietan zein erakundeetan bakartuak izaten direnez,17 «people become not more adult, but more adolescent» (Eckert 2003: 382). Haurrei eta nerabeei ematen zaien etorkizuneko izakiaren funtzio horrek, bestalde, arduraz betetzen du euren zama, «carrying on their shoulders all the hopes of the adult world» (MacDougall 2005: 67). Hau da, agentziarik onartzen ez bazaie ere, gizarte hobearen etorkizuneko esperantzak, bete beharreko zereginak bihurtzen zaizkie.18 Halaxe egiten da, adibidez, euskararen 17 Eckerten iritziz, Estatu Batuetako kasuan, nerabezaroa eskolak definitzen du erabat. Bere ustez, Ipar Amerikako High School delakoa ez da hezkuntza-erakundea soilik, gaztetxoen bizitza osoa (lagunartea, aisialdia, kirolzein kultura-jarduna) antolatzen duen erakundea baizik (Eckert 2003: 383). Alde nabarmenak egon badaitezke ere, pentsa liteke, gurean antzeko zerbait gertatzen ari dela Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren etaparekin (DBH), izan ere, etapa horretarako igarobidea nerabezaroaren hasierarekin lotzearen ustea gero eta zabalduagoa dago sozialki. 18 Egun interesgarria da, nerabe eta gazte batzuen artean, klima aldaketa dela eta, zabaltzen ari den diskurtsoa. Izan ere, euren kritikak artez (eta askotan modu oso kritikoan eta zorrotzean) helduei zuzentzen ari zaizkie. Helduak errudun gisa ageri dira eta euren jokaera gogor kritikatzen dute. Euskera 2020_65_2.indd 460 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 461 biziberritze prozesuan. Eurekin egoera hobetuko dela espero da, gainontzeko adin tartekoen ardura nolabait arinduz (MacDougall 1998). Baina haiengandik espero denaz gainera, gazteek euren arauak dituzte (baita hizkuntza-arauak ere). Gazte-kulturaren baitan eraikitzen diren arauak eta belaunaldiz belaunaldi aldatzen direnak. Ez daude inon ere idatzita baina, gauzatzen dituzten ekintzen eta jardueren bitartez «irakur» daitezke. Mary Bucholtzek gogorarazi digun moduan, beti egongo da hizkuntzaren erabilera sinbolikoa, identitatea «performatzeko» ezinbesteko tresna delako (Bucholtz 2000). Horregatik, praktika horiek jasotzea eta aztertzea funtsezkoa iruditzen zaigu. Bucholtzek berak bultzatzen ditu ikertzaileak, gazteen praktikak eta, batez ere, gazteen hizkuntza-praktikak aztertzera: «as a set of stylistic resources that together produce a multitude of age-based identities» (Bucholtz 2000: 283). Horregatik, azken urteotako gure ikerketa guztietan, gazteek egunerokotasunean gauzatzen dituzten praktiketatik abiatzeko hautua egin dugu. Zer egiten dute (gure) gazteek? Eta zerk eragiten die gazteei gazte bilakatzea? Praktika horien bidez gazteak «ezagutu» ditzakegula uste dugu. Hau da, praktika horietatik abiatzea gazteen hizkuntza-praktikak aztertzeko eta hizkuntzen inguruko balioak, hautuak eta ideologiak ulertzeko bide egokienetako bat dela deritzogu. 4. Gazteak gazte bilakatzen dituzten praktikak D ereduko kirola egitasmoan kirolari nerabeak izan ziren protagonistak. Zehazki, 12tik 15 urtera bitarteko gazteak ziren, eta aurretik egindako beste ikerketetako gazteen ezaugarrien antzekoak zituztela esan behar dugu.19 19 Kasu honetan, geuk garatutako ikerketei erreferentzia egin nahi diegu. Hona hemen zein diren: (1) Gu Gazteok, 12-14 urteko gazteen hizkuntza egunerokotasunera hurbiltzeko ikerketa parte-hartzailea (2016). Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Aholku Batzordeko Gazteriaren Batzorde atal bereziaren eskariz egindakoa. (2) Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan (2015). (3) Euskara generoaren ispiluan barrena. Hizkuntza praktikak, bizipenak eta gogoetak Lezo eta Pasai Donibaneko nerabeen artean (2016). Ikerketa horiek guztiek izaera kualitatiboa zuten eta, datuen bilketan hainbat teknika erabili genuen: behaketak, elkarrizketak eta talde-dinamiken bidezko talde-hausnarketak. Euskera 2020_65_2.indd 461 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 462 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… Euren adinekoen izaerak zein praktikak deskribatzeko zenbait elementu azpimarratu zuten. Hasteko, gaztetasuna ezaugarri positiboekin lotu zuten: gazteak politak, modernoak, adiskideak, umoretsuak, irribarretsuak edota kirolariak direla nabarmendu zuten. Edertasuna gaztetasunaren ezaugarri aipagarriena lez azaleratu zen, eta gorputzaren garrantzia agerikoa zen: kirola, argazkiak, itxura fisikoa... Sexualitateari ere maiz egin zioten erreferentzia. Jardueretan arreta jarrita, esan daiteke, gazte izaera definitzeko garaian bi elementu direla nagusi. Batetik, harremanak, bereziki adin berekoen arteko harremanak; bestetik, aisialdiaren garrantzia. Ia bi hamarkada igaro dira gazteen aisialdiari buruzko ikerlanak burutzen hasi ginenetik (Berrio-Otxoa, Martínez eta Hernández 2000 eta 2003) eta orduko helburu garrantzitsuenetariko bat, gazteentzat aisialdia zer den definitzea izan zen. Zaila izan zaigun arren, horrelako definizioa osatu genuen: Ezbairik gabe, gure gizartean denbora librea garrantzi handiko denbora da gazteentzat. Izan ere, ikasketekin edo bestelako betebeharrekin okupatuta ez dagoen denbora izanik, aukera ematen die gazte-garaian oso premiazkoa den beharrizan bati erantzuteko: norberaren subjektibotasuna garatzea eta modu librean adieraztea. Horrela, eskoletatik eta gainontzeko eginbeharretatik kanpo gelditzen zaien denbora librea bezala definituta aisialdia, aisialdiko denbora horretan bere harremanak, zaletasunak eta bete-nahiak lantzeko aukera dute. Seguru asko, aisialdi momentu horiek euren barneko nahi, balio eta desirak adierazteko aukera bezala ikusten dituzte; aukera gauzatua edo frustratua izango dena, inguruan topatzen edo sortzen dituzten harreman, jarduera eta eskaintzen arabera. (Berrio-Otxoa, Martínez eta Hernández 2003: 7) Bi ikerketa horietan sakon murgildu ginen gazteak aisialdian aritzen diren esparru eta espaziotan (parkeak, plazak, gaztelekuak, lonjak edo lokalak...). Hori egin eta gero, aisialdia gazte-identitatea (gazte izatea zer den) ulertzeko ezinbesteko elementua dela ondorioztatu genuen (Hernández, 2010). Beste hitz batzuk erabiliz, gazteek, neurri handi batean, aisialdiaren bitartez eraikitzen dituzte euren bizimodua, izaera, diskurtsoa..., euren gazte izateko era. Hau da, aisialdirako guneak identitate eraketarako agertokiak bilakatzen dira. Euskera 2020_65_2.indd 462 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 463 Ikerketan parte hartu duten gazteek, aisialdiko jarduerei buruz hitz egiterakoan, kirola eta festa20 maiz aipatu zituzten. Kirola gazteen ezaugarri gisa modu generikoan deskribatu zuten. Kirola, beraz, garrantzi handiko esparrua da. Zalantzarik gabe, eskolaz kanpoko jardueren artean nabarmenena da, bai praktikan, bai gazteen zaletasun aldetik ere. D ereduko kirola egitasmoaren erdigunean dauden subjektuak kirolariak ziren, eta, beraz, ulergarria da gazte hauentzat kirola, jarduera oso garrantzitsua izatea. Baina, nerabeekin egin ditugun beste ikerketetan, argiro agertu zaigu adin horretako gazte askok kirol-praktikaren bat egiten duela, eta futbola dela presentzia handiena duen kirola.21 Halere, ñabardura bat egin beharko genuke: kirol-praktikan mutil eta nesken artean joera ezberdinak daude. Ia mutil guztiek futbola praktikatzen dute eta batzuek, horretaz gain, beste kirolen bat ere egiten dute. Mutilek futbolari garrantzi handia ematen diote eta euren bizitzaren erdigunea dela agertu dute: entrenatzeaz eta partidak jokatzeaz gain, futbol profesionalaren aztarrenak ondo dakizkite, mugikorretan partiden emaitzak jasotzen dituzte, aisialdi-tarteetan (aske edo ez-antolatua) baloiarekin jolasten dira eta mutilen arteko hizketaldien gai nagusiena futbola izan ohi da. Nesken artean, ordea, kirola egitea ohikoa bada ere, ez da hain praktika orokortua, eta kirol-motari dagokionez aniztasun handiagoa dago. Padurako saskibaloi taldeko neskek, adibidez, saskibaloiaren inguruan ematen dute denbora librerik gehiena, baina beste kirol-praktikekiko zaletasuna ere aipatu digute: 20 Kasu askotan, batez ere nerabeak direnean, «festa» aipatzean herriko jaiak, euskararen inguruko jaiak edota kontzertuak aditzera eman nahi dituzte. Horiexek dira adina dela medio, festa-giroan murgiltzeko izaten dituzten aukerak. 21 Gure ikerketetan ageri izan diren datuak bat datoz Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak 2016 ikerketa kuantitatiboaren emaitzekin: gazteen artean gehien nabarmentzen den kirol-espezialitatea futbola eta areto-futbola da (% 20k diote horixe dela gehien egiten duten kirola) (Eusko Jaurlaritza 2017: 149). Ikerketa horretan ere nabari da neska eta mutilen arteko ezberdintasunak handiak direla futbolaren praktikari dagokionez: «Kasu honetan ere desberdintasun nabarmenak daude gizon eta emakume gazteen artean. Futbola (edo areto-futbola) jarduera, nagusiki maskulinoa da. Mutilen % 34k adierazi dute sarrien egiten duten kiroletako bat dela, eta nesken % 4k baino ez dute aipatu futbola jarduera nagusitzat (ibid., 150)». Euskera 2020_65_2.indd 463 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 464 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… Nik bueno, nahi dudanean, batzutan joaten naiz e... hori e... a nadar, joe!, igeri egitera! Beste batzuetan ba pixkat korrika, joaten naiz bizikletaz... Igual Pagasarrira-eta, eta bai kirol asko egiten dut, jeneralen. Ez dut bakarrik saskibaloia... Bueno, saskibaloira joaten naiz, baina joaten naiz astearte eta asteazkenetan, baina beste kirol batzuetara ez noa a unos días exactos, cuando pueda. (Gazte kirolaria, neska, Padura) Realeko gaztetxoei futbola da gehien interesatzen zaien jarduera eta aisialdi tarteetan futbolean aritzen dira (lagunekin jolasten eta partidak telebistan edo zuzenean ikusten). Zaramagako gazteek frontoian elkartzeko ohitura dute baina tarteka futbolean ere jarduten dutela jaso genuen. Asteburuetan etxetik kanpora lagunekin atera eta orduak ematen dituztela kontatu ziguten, eta mutilen artean, bideo-jokoetan aritzea nahiko zabaldua dago. Kirol-talde horietan nekeza da eskolaz kanpoko arlo kultural edo artistikoarekin zerikusia duen jarduerarik egiten duenik topatzea. Gazteekin burutu ditugun beste ikerketetan ere ez dugu kultura jarduerekin lotutako praktika gehiegi jaso. Batzuek musikarekin, antzerkiarekin eta dantzarekin zerikusia duten ekimenetan parte hartzen badute ere, nerabe horien kontakizunetan ez daude hain presente.22 Era berean, gazteen aisialdiaz ari garela, esan behar da, eskolari, familiari, aisialdi-taldeei edota bestelako aisialdi antolatuari (adibidez, «gazteleku» bezalako azpiegiturak) ez diete kasik erreferentziarik egin. Arreta eman digun kontua, eskolaz kanpoko ingeles ikasketen zabalkundea da. Elkarrizketatutako ia gazte guztiek aipatu ziguten, kirolarekin batera eskolaz kanpo egiten duten jarduera, ingeles eskoletara joatea dela. Zerrendatutako jarduerez gain, adin horretan aisialdia gauzatzeko une eta gune nagusia kalea da: aisialdi ez-formalari dagozkion jarduerak egiteko erabiltzen duten espazioa, hartan ere. Espazio horiek adin bereko gazteekin 22 Gutxitan agertzeko arrazoiak, jarduera indibidualak izatea, edota «nesken gauza» gisa identifikatutako jardueratzat hartzea izan litezke. Azkenengo kasuan, mutilek –kultura-eremuan aritzen direnek– ez aitortzeko joera izango dute eta, neskei gehiago kostatuko zaie horretaz hitz egitea, besteak beste, kirolak bereganatzen duelako protagonismoa taldekako elkarrizketetan. Euskera 2020_65_2.indd 464 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 465 soilik partekatzen dituzte baina, lagun-talde edo kuadrilla ezberdinek toki berean elkartzeko joera dute. Gazteen deskribapenetan espazio horien deserosotasuna eta, zenbaitetan, asperdura ere ageri dira. «Egon» aditza askotan errepikatu zuten eta «egote» horretan honelakoak aipatu zituzten: hitz egin, argazkiak atera, mugikorrarekin aritu, gozokiak jan… Hala ere, mugimenduzko jarduera batzuk ere azaldu dira: baloi-jolasak, musika entzunez dantza egitea… Bestalde, jakina denez, telefono mugikorrek erroak ondo sustraituta dituzte gazte horien «kaleko» aisialdian ere. Ikerketan zehar, telefonoek presentzia handia izan zuten eta, argi dago adin horretako talde-dinamikan parte hartzeko, telefono mugikorra beharrezkotzat jotzen dutela. Telefono mugikorrak aipatzean ezinbestekoa da, gazteen praktiketan eta jardunetan protagonismoa duen bigarren elementua mahaigaineratzea: harremanak. Aisialdiarekin batera, harremanak dira gazte horiek gazte «egiten» duten elementu nagusia. Oraingo honetan arlo horretan sakonduko ez badugu ere, harremanen gaia azpimarratu nahi dugu bereziki. Aurretik esan dugun moduan, hizkuntza-antropologiaren ikuspegitik, hitz egitea ekintza soziala da (Ahearn 2001). Hitzak egitate sozialak dira eta harreman konplexuen sareetan murgiltzen dira (Rosaldo 1982). Gazteentzat, bereziki, hitz egitea ekintza kolektiboa da; euren bizitza sozialaren oinarrizko gunea da (Goodwin 2004). Baina, ezin dugu ahaztu, hitz egiteak gizarte ordena jakin batean –bere logikaeta botere-dinamikekin– norbere burua kokatzea dakarrela (Rosaldo 1982). Horregatik, gazteen arteko harremanen mundua arakatzea interesgarria iruditzen zaigu, harreman horien ezaugarriak eta dinamikak hobeto ezagutzeko eta ulertzeko, are gehiago, globalizazioak eta eremu digitalak eraikitako harremanen ereduak zabaltzen eta garatzen ari diren garai honetan. Egungo gazteak sarean bizi dira eta sarea dute euren «lanerako» (ikasketetan, esate baterako) eta harremanetarako oinarria. Besteekiko lotura horrek nerabe eta gazteen jardunean eragina du. Lehen auzoan, eskolan, lanean edota musika mugimendu baten barruan ehuntzen ziren sareak, orain sare birtualen «munduan» sortu eta elikatzen dira. Horrek harremanen nolakotasunean edo izaeran, harreman horiek irudikatzeko garaian, eragina du. Dena edo ia dena iragankorra da, behin-behinekoa (García Canclini et al. 2012). Euskera 2020_65_2.indd 465 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 466 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… Aurreko pasarteetan gazteak gazte izaten «laguntzen» duten zenbait elementu jarri dugu azalean. Elementu horiek praktika gisa irudikatu behar ditugu, horiek praktikan jartzen (performatzen) dituztenean bilakatzen dira gazte eta «gazte» agertu. Eta praktika horien guztien artean, gazte-identitatea performatzeko aisialdia da gakoa. Baina, zein papera du hizkuntzak, euskarak gure kasuan, aisialdiari lotutako praktika horietan? 5. Hitzak ekintza direnean: hiztun gazteak, ekintzaileak Aurretik esanda dago: D ereduko kirola izeneko proiektuan hizkuntza-praktiken azterketa lehenetsi genuen; hiztun gazteen praktikak jomuga nagusia genituen. Azaldu den moduan, gazte horiek hizkuntzarekin «egiten» dutena behatu genuen, eta, ondoren, egiten dutena edo egiten ez dutenaren inguruan, eurekin hitz egin genuen. Hori dela eta, esan daiteke «praktiken azterketaren» tradizioan kokatzen dugula geure burua. Paradigma hau 1960-1970 hamarkadan azaleratu zen –batez ere hizkuntza-antropologiaren eremuan– Ferdinand de Saussure eta Noam Chomsky bezalako hizkuntzalariak garatzen ari ziren hizkuntzaren gaineko ikuspegia kontrajarriz. Laura M. Ahearnek horrela azaldu du momentu hura (Ahearn 2001: 110): Whereas most linguists follow de Saussure (1986) and Chomsky (1965, 1986) in studying language as a set of formal structures set apart from everyday interactions (“langue” rather than “parole,” and “competence” rather than “performance”), most linguistic anthropologists regard language as a form of social action, a cultural resource, and a set of sociocultural practices. (Schieffelin 1990: 16) Pertsonok hitzekin «gauzak» egiten ditugula azpimarratu du Ahearnek. Horrek norabide bikoitza du: batetik, hitzen eta, oro har, hizkuntzaren bidez errealitatea eraikitzen dugu; bestetik, (geure) hitzak eta hizkuntza errealitate horren isla dira, hiztunok gizarte-egituretan zein harremanetan murgilduta baikaude (Ahearn 2001). Euskera 2020_65_2.indd 466 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 467 Era horretan, ekintza edo jarduera sozialtzat hartu behar dugu hizkuntza (form of social action) eta, testuingurua baldintzatzeko gaitasuna edukitzeaz gain, testuinguruaren eragina ere jasotzen du halabeharrez. Harremanek edota botere-dinamikek lotura zuzena dute hizkuntzarekin eta, horregatik hizkuntza guztiek, edota hitz egiteko modu guztiek ez dute (sozialki) pisu edo prestigio bera. Ikuspegi honetatik, jakina, hizkuntzak ez du «bakarrik» informazioa transmititzen edo garraiatzen: «(…) linguistic anthropologists view language as a vehicle that people themselves are continually in the process of building together» (Ahearn 2001: 111). Hizkuntzek eta hitzek mataza hariltzen dute, mundua osatzen duten era guztietako elementuekin, bizidunak zein bizigabeak izan horiek. Mataza horren baitan, beraz, gazteek aisialdian dituzten hizkuntza-praktikei begira aritu gara gu, betiere arreta aisialdiaren eremuan jarrita, gazteen identitatea osatzeko ezinbestekoa den gunean, alegia. Alde horretatik, D ereduko kirola ikerketak nabarmendu duen ideia bat honako hau da: gazteen eta, batez ere, nerabeen identitate-osaketan –hots, gazte-identitatean– garrantzi handikoa den aisialdi esparru horretan euskararen presentzia urria da eta horren adierazle nagusienetariko bat kirola da. Beste ikerketa batzuetan jaso dugunaren arabera (Eusko Jaurlaritza 2016), antzeko egoera gertatzen da nerabeek dituzten kultura-ekoizpenen kontsumoarekin. Nerabeek kontsumitzen dituzten kultura-produktu gehienak gaztelaniaz (nagusiki) edo ingelesez egindakoak dira. Telebista dela-eta jasotako hitz hauek horren adibide dira: Neska: Telebista erderaz ikusten degu dena. Mutila: Nik euskeraz ikusten nun txikitan telebista ta, zen hori Doraemon, Lazkao Txiki ta holakoak baino... Neska: Ta oain ze ikusiko dezu? Mutila: ... handitan hasten bazera ikusten: futbola gazteleraz, «Mujeres y hombres» hori gazteleraz, «La que se avecina» gazteleraz... Azkenian ikusten dezu ta ikasten dezu. Neska: Gazteleraz dena. (Gazteak, neska eta mutila, Lezo). Euskera 2020_65_2.indd 467 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 468 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… Zinema ere gaztelaniazkoa ikusten dute eta, azken bi urteotan beste ikerketa batzuetan jasotzen ari garena kontuan hartuta, plataforma digitalen bidezko serieak ere euskaraz ez diren hizkuntzetan egindakoak ikusten dituzte. Agerikoa da hori, nerabeek aipatzen dituzten telesailen erdal izenburuetan. Hona hemen, adibide gisa, elkarrizketa batean batutakoa: Neska 1: Bueno orain ari naiz ikusten serie bat: «Mujeres desesperadas». Neska 2: Nik… ez dakit. E..., «Elite», «Pequeñas Mentirosas», «Mujeres deseperadas» bi aldiz dut ikusia. Orain, «Modern Family», «La Casa de Papel», «Big Little Lies»... (Gazteak, neskak, Oiartzun). Musikari buruz hitz egitean, ingelesezko eta gaztelaniazko musika aipatu dute nagusiki. Hau da, nerabe horiek entzuten duten musika bi hizkuntza horietan egindakoa entzuten dute. Lagunarteko aisialdiko harremanetan ere gaztelania ohikoagoa da euskara baino. Gure ikerketan parte hartu zuten Gasteizko eta Arrigorriagako nerabeen artean, lagunartean gaztelaniaz aritzen zirela jaso genuen, baita, Realeko hainbat jokalariren artean ere. Talde horretako beste batzuek lagunarteko harreman gehienak euskaraz zituztela esan zuten. Elkarrizketetan holaxe azaldu ziguten, lagunarteko hizkuntza-praktiken egunerokotasuna eta salbuespena zein diren: Ba, normalean, nabaritzen da…, zeinek hitz egiten duen nabariago euskeraz, baina normalean, beti aritzen gara gazteleraz. (Gazte kirolaria, mutila, Zaramaga) Bueno, ni batzutan gelditzen naiz lagun batekin aparte, ze kuadrilla osoa ez da geratu edo edozer gauza eta berarekin gehienetan izaten da… gehienetan egiten dut euskeraz. Mobiletik eta gero geratzen garenean. Baina lagun talde handiagoa bada gaztelaniaz. (Gazte kirolaria, neska, Padura) Gu euskeraz ere bai, baino igual, batzutan, esaldi bat edo horrela ateratzen zaigu erderaz, erderaz, erderaz eta hasten gera erderaz. (Gazte kirolaria, mutila, Real Sociedad) Kirol-praktiken esparruan ere antzeko egoera topatu dugu, eta gazteei kirol-espezialitate ezberdinak hizkuntzekin lotzeko eskatu izan genienean, Euskera 2020_65_2.indd 468 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 469 argi erakutsi zuten futbola eta saskibaloia, adibidez, ez zutela euskararekin lotzen. Bi kirol horiek gaztelaniarekin uztartu zituzten eta zenbaitetan ingelesarekin ere bai. Ohikoagoa da, ostera, esku-pilota euskararekin batzea. nolabait euskal tradizioarekin lotutako kiroltzat jo zutelako: Pilota lotzen dugu euskararekin. Bueno kirol euskalduna da eta gero ere, ba partidotan eta aurkariek, entrenatzaileekin eta gehien, bai egia da agian entrenatzaileek esaten dietela zerbait erderaz eta baina bestela dena euskeraz da. (Gazte kirolaria, mutila, Zaramaga) Dena den, azpimarratu behar da, ikerketan parte hartu zuten hiru taldeek nolabaiteko lana garatzen dutela (egun ere) euskararen biziberritzearen alde. Gazteen aipamenetan horixe antzeman genien, eta horren adibidea da, esaterako, Padurako nesken elkarrizketetan jaso genuena: eskolarekin batera, entrenamendua zuten euskara gehien erabiltzen zuten gunea. Azaldutakoaren ondorioz, esan behar dugu, euskarak, egun, zailtasunak dituela gazteen identitatearekin bat egiteko, besteak beste, euskararekin loturiko «kulturak» bat egiten ez duelako (euskal) gazteriak garatutako kulturarekin (gazte-kultura, alegia). Hori diogu, zeren eta, gazteek gazte gisa definitzeko erabiltzen duten aldagai nagusiaren eremuan –hau da, aisialdian eta aisialdiarekin lotutako praktiketan–, euskara gazteen bizimoduan, praktiketan, diskurtsoetan, nahietan… txertatzen joateko funtsezkoak diren elementuak ez baitira garatu. Bestalde, haur eta nerabeen sozializazioan etxea eta eskola garrantzi handiko guneak dira, eta azken hamarkadotan izan den euskararen biziberritze prozesuan, bi gune horiek zeresan handia izan dute. Euskalduntze-prozesuan eskolak izan du paper garrantzitsuena, eta horrek ondorio batzuk ekarri ditu. Batetik, hiztun berrien kopurua handitzea. Bestetik, euskara eskolarekin identifikatutako hizkuntza izatea. Hain zuzen ere, bigarren aldagai hori oso argi azaldu da ikertutako gazteen artean. Eskola euskaraz egiteko/ikasteko/aritzeko espazio gisa identifikatzen dute, baina askotan horrek, ikasgelatik kanpokoa nolabait «derrigortasun» horretatik at uztearen nahia ere ekartzen du. Hurrengo aipu honekin halaxe ematen du: Euskera 2020_65_2.indd 469 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 476 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… lako hiztunak izan nahiko luketen zehaztea eta xede horretara iristeko laguntza eskaintzea litzateke beste helburu bat gehiago. D ereduko kirola egitasmoaren barruan garatutako ikerketa eta esku-hartzearen prozesua amaitzeko, hizkuntza-ohiturak aldatzeko erronka egin genien gure kirolari gazteei. Horiek baietz esan eta bikain burutu zuten. Orain, gu helduok, gai izango al gara, egoera soziolinguistikoak luzatu digun erronka berri hori erantzuteko? Bibliografia AHEARN, L. M. (2001). «Language and Agency», Annual Review of Anthropology 30 (2001): 109-137. ALTUNA, J. (2015). «Euskara pasilloetan galduta. Praktiken aldaketak eta hizkuntz mudantzak nerabezaroan», BAT 97 (2015): 39-65. (2017). «Genero identitatearen hizkuntza jokoa. Hurbiltze etnografikoa nerabeen hizkuntza-praktiketara» BAT 104 (2017): 139-157. BERRIO-OTXOA, K., MARTÍNEZ, Z. eta HERNÁNDEZ, J. M. (2000). Haur eta nerabeen aisialdi antolatua Gipuzkoan. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia. (2003). Gaztetxoak eta Aisialdia. Etorkizuna aurreikusten (2001-2002). Soziologiazko Euskal Koadernoak, 13. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. BUCHOLTZ, M. (2000). «Language and Youth Culture», American Speech 75, 3 (2000): 280-283. BUCHOLTZ, M., CASILLAS, D. I. eta LEE, J. S. (2016). «Beyond Empowerment: Accompaniment and Sociolinguistic Justice in a Youth Research Program», in Sociolinguistic Research. Application and impact. London and New York: Routledge: 25-42. CASAS, F. (2006). «Infancia y representaciones sociales», Política y sociedad 43, 1 (2006): 27-42. ECKERT, P. (2003). «Language and Gender in Adolescence», in The Handbook of Language and Gender. Oxford: Blackwell: 381-400. EUSKAL KULTURAREN BATZARRA (1992). «Gazteen mundua euskalduntzeko egitasmoa», BAT 7/8 (1992): 159-175. Euskera 2020_65_2.indd 476 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 477 EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) (2016). Gu gazteok. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila) (2014). V. Mapa Soziolinguistikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. EUSKO JAURLARITZA (Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila) (2017). Euskadiko Gazteak 2016, Gazteak Bilduma 13 (2017). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila), nAfArroAko goBernuA (Euskarabidea) eta euskArAren erAkunde puBlikoA / offiCe puBliC de lA lAngue BAsque (2019). VI. Inkesta Soziolinguistikoa. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Nagusia. FERNÁNDEZ, I. (2016). Nerabezarako maitasun bizipenen etnografia: Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean. (Doktorego-tesia, UPV/EHU). Argitaratu gabea. GARCÍA CANCLINI, N. (2000). «La globalización:¿productora de culturas híbridas», Actas del III congreso latinoamericano de la Asociación Internacional para el Estudio de la Música Popular. Bogota: IASPM-AL: 23-27. GARCÍA CANCLINI, N., CRUCES, F. eta URTEAGA, M. (2012). Jóvenes, culturas urbanas y redes digitales. Madrid: Ariel. GOODWIN , Ch. (2004). «A Competent Speaker Who Can’t Speak: The Social Life of Aphasia», Journal of Linguistic Anthropology 14, 2 (2004): 151-170. GOUGHLAN, e. (2021). «Accommodation or rejection? Teenagers’ experiences of tensions between traditional and new speakers of Irish», Journal of Sociolinguistic 25, 1 (2021): 1-18. HENNE-OCHOA, r. eta BAUMAN, r. (2015). «Who Is Responsible for Saving the Language? Performing Generation in the Face of Language Shift», Linguistic Anthropology 25, 2 (2015): 128-150. HERNÁNDEZ GARCÍA, j. M., MArtíneZ de lunA pÉreZ de ArriBA, i. eta olAso gAritAno, o. (2006). «Theoretical, Social and Political Discourses on the Basque Language», in The Case of the Basque: Past, Present and Future, Euskera 2020_65_2.indd 477 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 478 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… M.ª J. Azurmendi eta I. Martínez de Luna argitaratzaileak. Andoain: Soziolinguistika Klusterra: 103-116. HERNÁNDEZ GARCÍA, j. M. (2010). «Baina gu ere gazteak izan ginen! Gazte euskalduna izatearen esanahia atzo eta gaur», Euskara 55, 2 (2010): 579-607. HERNÁNDEZ GARCÍA, j. M. eta ALTUNA RAMÍREZ, j. (2016). D ereduko kirola. 2016ko ikerketaren txostena. Argitaratu gabea. (2017). «Gazteak euskararen jolastokian», in Euskararen biziberritzea: marko, diskurtso eta praktika berriak birpentsatzen. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU): 53-70. HERNÁNDEZ GARCÍA, j. M., ALTUNA RAMÍREZ, j. eta BEITIA, i. (2018). D ereduko kirola. Ikerketaren txostena 2017-2018. Argitaratu gabea. HERNÁNDEZ GARCÍA, j. M. eta ALTUNA RAMÍREZ, j. (2020). Euskara Kirolkide. Lanketa teoriko-kontzeptuala. Argitaratu gabea. LAMARRE, p (2013). «Catching “Montreal on the Move” and Challenging the Discourse of Unilingualism in Quebec», Anthropologica 55 (2013): 1-16. MACDOUGALL, d. (1998). Trasncultural cinema. Princeton, New Jersey: Princeton University Press. (2005). «Films of childhood», in Film, ethnography, and the senses. The corporeal image. Princeton, New Jersey: Princeton University Press: 67-93. ORTEGA, A., AMORRORTU, E., GOIRIGOLZARRI, J., URLA, J. eta URANGA, B. (2013). «Hiztun berrien hizkuntza-identitatea: nolako euskalduna naiz?», BAT Soziolinguistika Aldizkaria 87/88 (2013): 151-170. PUJOLAR, j. (2008). «Els joves, les llengües i les identitats». Noves SL. Revista de Sociolingüística, Hivern 2008. Barcelona: Generalitat de Catalunya. Sarean: http://www.gencat.cat/llengua/noves. ROSALDO, M. Z. (1982). «The Things We Do with Words: Ilongot Speech Acts and Speech Act Theory in Philosophy», Language in Society 11, 2 (1982): 203-237. SELLECK, CH. (2016). «Re-negotiating ideologies of bilingualism on the margins of education», Journal of Multilingual and Multicultural Development 37, 6 (2016): 551-563. Euskera 2020_65_2.indd 478 8/7/21 8:13
Euskera. 2020, 65, 2. 445-479. Bilbo issn 0210-1564 hernÁndeZ gArCíA, j. M. eta AltunA rAMíreZ, j. : Gazteak eta euskararen… 479 SKUTNABB-KANGAS, t. eta PHILLIPSON, r. (1989). «Mother Tongue: The Theoretical and Sociopolitical Construction of a Concept», in Status and Function of Languages and Language Varieties. Berlin: De Gruyter: 450-475. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA (Euskara biziberritzeko ikergunea), urtxintxA eskolA eta topAguneA (2011). Erabileraren GPSa. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA (Euskara biziberritzeko ikergunea) (2017). Hizkuntzen erabileraren kale-neurketa. Euskal Herria, 2016, O. Altuna Zumeta zuzendaria. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Sarean: http://www.soziolinguistika.eus/files/hekn2016-_eu_1.pdf. (2020). Gazteak euskararen eszenatokian: erabileraren auzia, J. M. Hernández García zuzendaria. Andoain: Soziolinguistika Klusterra. Sarean: https://soziolinguistika.eus/eu/argitalpenak/gazteak-euskararen-eszenatokian-erabileraren-auzia/. Euskera 2020_65_2.indd 479 8/7/21 8:13