scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Euskalkien sailkapen berria dela eta

Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon,Videgain, Xarles

Abstract

Euskalkien sailkapen berria deitu liburuak (Aurrekoetxea, Gaminde, Ormaetxea and Videgain 2019) izan dituen lehen kritiketan agertzen diren datu eta iritziak zuzentzea du xede artikulu honek. Iritzi eta datuok bi multzotan sailkatzen ditugu: batetik, Euskal Herriko Hizkun-tza Atlasa-EHHA egitasmo erraldoiaren ezaugarri ezezagun nabarmenenen berri emango da. Beste-tik, euskalkien sailkapen berrian erabilitako metodologiaz jardungo da.; The purpose of this paper is to revise the opinions and the data that appear in the earliest reviews of the book Euskalkien sailkapen berria (Aurrekoetxea, Gaminde, Ormaetxea and Videgain 2019). We classify these opinions and the data therein into two groups: first, we ad-dress the most unknown relevant features of the giant project Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa-EHHA. Then, we discuss the methodology utilized in the new classification of Basque dialects.

Full text

ISSN 0582-6152 – eISSN 2444-2992 ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 https://doi.org/10.1387/asju.25984 Euskalkien sailkapen berria dela eta On the new Basque dialect classification Gotzon Aurrekoetxea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Xarles Videgain* Université de Pau et des Pays de l’Adour (UPPA) Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain AbstrAct: The purpose of this paper is to revise the opinions and the data that appear in the earliest reviews of the book Euskalkien sailkapen berria (Aurrekoetxea, Gaminde, Ormaetxea & Videgain 2019). We classify these opinions and the data therein into two groups: first, we address the most unknown relevant features of the giant project Euskal Herriko Hizkuntza AtlasaEHHA. Then, we discuss the methodology utilized in the new classification of Basque dialects. KEyWOrds: classification of dialects; geolinguistics; EHHA. Laburpena: Euskalkien sailkapen berria deitu liburuak (Aurrekoetxea, Gaminde, Ormaetxea & Videgain 2019) izan dituen lehen kritiketan agertzen diren datu eta iritziak zuzentzea du xede artikulu honek. Iritzi eta datuok bi multzotan sailkatzen ditugu: batetik, Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa-EHHA egitasmo erraldoiaren ezaugarri ezezagun nabarmenenen berri emango da. Bestetik, euskalkien sailkapen berrian erabilitako metodologiaz jardungo da. HItz GAkOAk: dialektoen sailkapena; geolinguistika; EHHA. 1. Euskalkien Sailkapen Berriaz Euskalkien sailkapen berria lanak (Aurrekoetxea, Gaminde, Ormaetxea & Videgain 2019) bi kritika artikulu jaso ditu (Zuazo 2020; Coyos 2020). Hain azkar agertzeak irakurketa desberdinak izan ditzakeen arren, lanaren balioaren seinaletzat jotzen dugu eta alde horretatik eskertzen ditugula esatea baino ez zaigu gelditzen. Hari beretik tiratuz, esan behar da ikerketan kritika beti dela beharrezko, ezagutza berria eskuratzeko bidean. * Harremanetan jartzeko / Corresponding author: Xarles Videgain. IKER UMR 5478-CNRS. Gaztelu Berria, 15 Paul Bert plaza (64100 Baiona). – [email protected] Nola aipatu / How to cite: Aurrekoetxea, Gotzon; Videgain, Xarles (2023). «Euskalkien sailkapen berria dela eta», ASJU, 57 (1-2), 89-104. (https://doi.org/10.1387/asju.25984). Jasoa/Received: 2022-10-05; Onartua/Accepted: 2023-01-13. ISSN 0582-6152 - eISSN 2444-2992 / © UPV/EHU Press Lan hau Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-LanEratorririkGabe 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago 90 GOTZOn AUrrEKOETXEA, XArlEs VidEGAin ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 2. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-EHHAren onurez Badirudi EHHA egitasmoan erabili diren iturri, metodologia eta helburuen gainean ezjakintasun handia dagoela euskal hizkuntzalariengan. Hala azaltzen da Euskalkien sailkapen berria (aurrerantzean ESB) liburuari egin kritiketan. Hori dela eta, EHHAren oinarriaz eta balioaz jardungo dugu lehen-lehenik. 2.1. EHHAren galdesorta eta haren iturriak Zuazok EHHA egitasmoaz jaulki dituen kritikek ertz asko dituzte, baina horietako batzuk bederen ezjakintasunean oinarritzen dira. nabarmena da hori EHHAren galdesortaren hastapeneko iturriez ari denean, izan ere Mitxelenaren FHV, Azkueren Erizkizundi Irukoitza eta irizarren Contribución a la dialectología... aipatzen baititu iturri nagusi gisa (Zuazo 2020: 272), eta hori okerra da: bestelakoek osatu dute EHHAren galdesortarako oinarria. Galdesorta osatzeko, nola beste puntu askotan, kanpoko aditurik hoberenak zein ziren so egin eta haiekin harremanetan sartu ginen lana nazioarteko estandarretan egina izan zedin. lexikorako iturriak inguruko atlasen galdesortak izan ziren. Aipamen berezia behar dute lehenik aztertu genituen Alvarren ALEARN-Atlas lingüístico y etnográfico de Aragón, Navarra y la Rioja eta séguyren ALG-Atlas linguistique de la Gascogne atlasek. Ondoren Galiziako ALGaAtlas Lingüístico galego; Veny-ren Atles Lingüístic del Domini Català-ALDC eta Alvarren beste batzuk, Frantziako Atlas linguistique de la France-ALF, Atlas linguistique du Lyonnais (Gardette 1951) eta Europako beste hizkuntza atlas batzuk ere kontsultatu genituen. Egile batzuekin elkarrizketatu ere egin ginen: ravier (ALLOC-Atlas linguistique et ethnographique du Languedoc Occidental), Fossat eta Allièresekin, J. Ph. dalbera (fonologiaz) eta M. J. dalbera-stefanaggirekin (Atlas linguistique de Corse), Veny, rafel eta Cerdá katalanekin, Alsaziako hizkuntza atlasaren informatizazio-arduradun zen Philippsekin (ikus Philipps, Bothorel-Witz, spindler 1984), Goeblekin (Sprachatlas des Dolomitenladinischen und angrenzender Dialekte-ALD) eta honi kartografia egin zion enpresa-buruarekin; le dû (Nouvel atlas linguistique de la Bretagne), rebuschi (1984), Frantziako atlasen ardura zuten Bouvier (1982) eta simoni-Aurembourekin eta Cnrs-ko arduradunekin ere elkartu ginen. Mapagintzarako Bertinen lanak (1967) eta Brunetenak (1987) ikertu genituen eta Mappemonde agerkaria ateratzen zuen reclus ikerzentroko arduradunekin ere bildu ginen. Euskararen atlasaren asmoa behingoan gauzatu behar bazen, besteek eskuratutako ezagutzaren berri izan nahi genuen. Eta zinez, laguntza intelektual handia lortu genuen. Gramatikari dagozkion galderak geuk sortu genituen, lafonen (1980) eta Allièresen lanak (1979) gida izanik. Euskararen bilakaeraren arau fonologikoez ez ginen arduratu, lexikoan eta gainerakoan biltzea itxaroten zen informazioak behar adinako datu emango zuelakoan. Prosodiarako Gaminderen lanak erabili ziren, metodologia bera erabiliz euskararen eremu osoko datuak argitaratuak zituelako. 5.000 galdera biltzen zituen galdesortaren lehen bertsioa eskuetan, adituekin kontsultak egin genituen (besteak beste, Mitxelenarekin), baina etsipenetik gehiago jaso genuen, euskararen hizkuntza atlasaren historiaurrea ez baita gozoa izan (Etxebarria 1986). Haietako batzuen iradokizunak jarraituz, galdesorta 2.857 galderatara laburtzea erabaki zen (2.165 lexikoari lotuak, 333 izenaren morfologiari, 260 adi- EuSkALkIEN SAILkApEN BERRIA dElA ETA 91 https://doi.org/10.1387/asju.25984 tzarenari, 62 sintaxiari eta 37 fonetikari) eta Euskaltzaindiaren «V. dialektologi jardunaldietan» (Aurrekoetxea 1985) onartu. irakurlea ohartuko denez, EHHAko galdesorta egitean ez zen ez Mitxelenaren FHV, ez Azkueren Erizkizundi Irukoitza, ez eta yrizarren lan itzela erabili. Hau da benetan gertatu zena EHHAren galdesorta prestatzean. Hasiberriak bai, baina urrats ziurrak emanez aitzineratu nahi genuen. Horrenbestez, okerra da gai honetaz Zuazok eskaintzen duen gainbegirada. Bigarren kritika: EHHAko galdesortako erantzun bakarra edo mapa mononimoak sortzen dituzten galderak ez omen dute interesik dialektologian (Zuazo 2020: 275276): Galdera ugari egin ziren, bai, baina horietako asko interes dialektal gabekoak dira, orokorrak direlako, Euskal Herri osoan berdin esaten direnak: seme bezala, adar, aldi, ama, ardi, aste, asto, atzo, begi, beso, erbi, erdi, erle, etzi, gatz, gorri, gose, idi, lodi, mendi, odol, sagar, txar… Eta, ostera, euskalkien arabera aldatzen diren beste gauza asko ez ziren galdetu, 1980 aldean ezezagunak zirelako, edo galdetegia egituratu zutenek ezagutzen ez zituztelako. Zilegi du Zuazok pentsatzea ez jakintasunetik abiatu ginela galdetegiaren egileok. Alabaina, ez dea hori ikerketan abiatu aurretik edozein ikertzaileren egoera? Egia da «euskalkien arabera zer aldatzen den zuzen» osoki ez ezagutzea gertatu zaigula guri, askori bezalaxe. Horregatik egiten dira hizkuntza atlasak eta egin zen hain zuzen ere EHHA. Baina pasarte hori idatzi duenak ez dakien konturen bat edo beste ere bada aipuan. Batetik, EHHA egitasmoa nazioarteko geolinguistika proiektuen barne kokatzen da eta haiekin partekatzen du hizkuntzen bariazioari buruzko ezagutza. denen gainetik ALE-Atlas Linguarum Europae dugu (Viereck 2006), zeinetan partaide eta euskal datuen iturri den. Bada, aipuko zerrendako ia hitz guztiak ALEn sartzen dira. Horrek, gure ikuspegian, erabateko bermea ematen dio gure hautuari, Zuazok ALE ezagutu zein ez. Bestetik, azalpena aipuko hitz guztiek duten arren, ez dira banan-banan aztertuko. nolanahi ere, esan nahi genuke, hasteko, zerrenda horretako hitzen bat edo beste bere golkotik atera duela (aldi edo lodi adibidez), ez baitira EHHAn galdetzen. Gehiago, honezkero jakin behar du, EHHA kontsultatu badu, zerrenda horretako hitz batzuk ez direla mononimoak: «oveja/brebis/ewe» (726. mapa) nozioa adibidez; ekialdean arres erantzuna ere badela, alegia. Horrez gain, ‘ardi’ hitza egokia da oso -rhotsaren ebakera desberdinen berri izateko eta interesa genuen erakusteko. Are gehiago, jakin nahi genuen non bereizten den «oveja/brebis/ewe» eta «ganado ovino/espèce ovine/sheep», singular/plural bereizkuntzaz gain, bestelakorik bazen, alegia. Berdintsu esan daiteke adar hitzaz («449-rama/branche/branch» mapa); hitz horrez gain, errama/branka maileguak non esaten diren eta hitz beraren aldaera fonetikoak (aar, abar…) ere erabiltzen direla ikasiko da. Erdi, erditu aditza sartu nahi izan genuen baikenekien gramatikaren aldetik erditu ez zela esaten leku frankotan eta iparraldean erdi da erabiltzen zela; erregistroaren aldetik informazioa bildu nahi genuen erdi andere batez ala kabale batez berdin erabil daitekeen. iparraldean zure anderea ume eder batez erditu da entzunen zuen gizonak iraintzat hartuko zuen. Kasu hau balia dezagun erregistroko markak kontuan hartu ditugula esateko, horren berri eman dutelarik eta horretan ere aldaketak badaude euskalkien artean. Kasu be- 92 GOTZOn AUrrEKOETXEA, XArlEs VidEGAin ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 rezia da erle hitza; hiru esanahi ditu: 1. ‘intsektua’. 2. ‘erlekume’ (arbolatik dilindan dagoen intsektu multzoa). 3. ‘kofointara’ (kofoin edo erletxe batek jesaiten duen intsektuen multzoa) (OEHk lehena eta hirugarrena agertzen ditu). Horren berri bagenuen Oztibarreko etxekandere batek aipatu zigularik «etxen erle biziki» bazuela, berrogoi bat hor nonbait, erakusten zuelarik erle hitzak ez zuela beraz ‘intsektu’ bakarra adierazten; eta, azkenik, informazio entziklopedikoa ere bildu nahi genuen, Azkueren (1942) edo Barandiaranen (1974, 1975) ildotik. EHHAko liburukietan ez, baina datu-basean bada informazio ugari (erleari zuka mintzatzea, ez gora, ez bortizki, etxeko norbait hiltzen delarik erleak abisatu beharra, erlekumea auzo baten lurretan biltzen delarik gizalegez egin behar dena, etab.). txar: hortaz galderarik ez dago EHHAn baina bai zahar hitzaz; alta Mitxelenaren oharra ezagutzen genuen, dioelarik Baztanen adibidez ongi bereizten direla gizon xaarra «el hombre viejo», g. tzarra «el h. perverso», g. txarra «el h. de mal genio», g. xarra «el viejecito», g. ttarra edo ttalla (infantil?) «el h. pequeñito» (FHV, 191, 26. oh.). Forma hauei zar eta hasperenduak gehi behar zaizkie: zahar, xahar. Gose dela eta («2213-hambriento/affamé» mapa) gramatikaren aldetik genuen interesa: goseak nago, gose naiz, gose daukat eta abar bilduz. Lodi nozioari dagokion galderarik ez dago, tamalez, ezen lodi eta gizen ez baitira sinonimo, geosinonimo izan arren. Agian, kontu hauek txikikeriak irudituko zaizkio kritikatzaileari, baina jakin behar du galdera horiek berariaz egin zirela, ez direla inkestaren hutsa, ez akatsa, ez eta arduradunen ezjakintasuna. dialektologia egiteko erabiltzen duen marko teorikoan, beharbada, ez dira beharrezko izango, baina bai beste marko teoriko batzuetan. Honek erakusten du Zuazok interes gabekotzat eta ezjakintasunaren ondoriotzat jotzen dituen galdera gehienak nahitara hautatu genituela duten interesaren arabera. Amaitzeko, aipatu nahi genuke badirela mapa mononimo gehiago, nahiz zerrendan agertzen ez diren. Horietako bat «lluvia/pluie/rain» nozioari dagokiona da. «Euri» motez bost galdera genituen arren, bagenekien gure galdesorta labur geldituko zela, aurretik Videgainek (1989: 109) Oztibarren ondokoak bilduak baitzituen: euri, tenpesta, elementak, denbora bihurri, zirimoleria, erauntsi, eazarri, euribarrasta, zurrupitaka ari, lantzar, lanbrots, axeriain ezteiak. 2.2. Inkesta-fitxa Galdesortako itemak informazio-emaileei nola aurkeztu behar zitzaizkien aztertu zen ondoren. Hortik sortu zen inkesta-fitxa, zeinetan galdera bakoitzak bere fitxa zuen, inkestagintza-unean jarraitu behar zena. Helburua zen herri guzietan galdera guztietan lekukoek estimulu bera izatea, erantzunak guti edo aski erkagarriak izan zitezen; guztiz beharrezko zitzaigun talde-lana baitzen EHHArena. inkesta-fitxok alor desberdinez osatuta zeuden: zer-nola galdetu, lekukoa laguntzeko tresnak, hitz aproposen zerrenda… Batetik, bilatzen zen itema agertzen zen, frantsesez, gaztelaniaz eta behar zelarik latinez adierazia. Maiz zehaztasun gehiago ere biltzen zen, hala nola termino nahasiak zirenean, adiera desberdinetan erabiliak izan zitezkeenak edo ezezagunak zirenean, lexiko teknikoan, etab. Itemen ondoren galdera zehazten zen. lexikoan, gehienetan, perifrasien bidez adierazten zen: definizio bat, agertzen zen lekua, keinuz, seinalatuz, argazki edo irudia erakutsiz… hots, informazio-emaileari laguntzen zitzaion bilatzen ari ginen hi- EuSkALkIEN SAILkApEN BERRIA dElA ETA 93 https://doi.org/10.1387/asju.25984 tza edo ezaugarria eman zezan. Behin hitza eta haren inguruko zehaztasunak lortuta, absolutibo mugagabean lortzeko testuinguru konkretu batean emanik lortzen zen; adibidez, azeria, axeria, asagaria… lortu ondoan, azeri, axerü, asagari… forma mugagabeak bildu behar ziren. Ondoren, fitxan nozio horrentzat agertzen ziren hitzen zerrenda erabiliz, ezagutu zitzakeen hitzak proposatu egiten zitzaizkion lekukoari, ezagutzen edo erabiltzen zituen galdetuz. Hala, Bizkaiko mendebaldean asagari hitza lortu ostean luki hitza ezagutzen zuten galdetu zen eta hainbat herritan lortu ere (hala dakigu sondikan, Zeberion edo Zornotzan ere ezaguna dela). Hitz horiek biltzean Mujika (1973), lhande (1926), larrasket (1939) eta Azkue (1905) hiztegiak arakatu genituen. Esparru berezituetako terminoak jasotzeko zenbait monografia ere arakatu genuen; esate baterako, lurra lantzeko tresnen alor teknikoa dela eta (golde, nabar, are, etab.) prestatzeko, kanpoko eta hemengo (Aguirre 1922-1926; Azkue 1942; Barandiaran 1974, 1975) monografia andana bat erabili genuen. Xavier ravierren ALLOc-Atlas linguistique et etnographique du Languedoc Occidental ere oso kontuan hartua izan zen, batez ere proposamenak aztertze aldera (ravier 1985; Aurrekoetxea 1986). Gramatikari dagokionez, itemak lortzeko erdara erabiltzea erabaki zen, nahiz aditz jokatuetan eta, behin pertsona bati zegokion erantzuna jaso ondoren, inkestagileak aukera zuen beste pertsonei zegozkien adizkietarako bestelako erak ere erabiltzeko. Hain zen zehatza fitxaren esparru hau, ezen balizko arriskuak ere aipatzen zituen; oso hurbilekoak ziren nozioak edo gramatika ezaugarriak bereizteko, besteak beste. Adibide bat jartzearren, itzultzeko eskatzen zitzaion esaldia modu batean baino gehiagotan egin zitekeenetan denak biltzearen aldeko apustu garbia egiten zen (igandean joango naiz / igandearekin joanen naiz… kasurako edo adizkietan forma jokatuak biltzearen aldeko apustua nominalizazioez gain, *edin / *ezan adizkietan). nekez aurkituko da euskara jasotzeko hain galdesorta landurik. Bidenabar, nahiz eta jaso kritiketan ez den aipatzen, inkesta-lekuen sarea hautatzea borroka luzearen osteko garaipen handia izan zen. Guk 145 leku eta mugaz gaindikoa izatea proposatzen genuen eta lortu, baina jakin beharra dago euskaltzain batzuk prest zirela 30 lekurekin lan egiteko. Galdesortarekin vs. gabe aritzea dela eta, galdesortez ez fidatuz, gabe ibiltzea gustatzen bazaio norbaiti ez dugu arazorik ikusten. Arazoa, ordea, 145 herritan informazio homogeneoa, konparagarria, geosinonimo edo diatopismoak lortu behar direnean agertzen da. Ez dugu guk ukatuko badirela dialektologoen artean galdesortari buruzko filiak eta fobiak. Filiak lan geolinguistikoetan adituek, hizkuntza atlasen egileek, herrietako datu konparagarriak behar izan dituztenek erakusten dituzte. Fobia dutenen artean kokatzen dira monografia hutsak egin dituztenak eta herri batean jasotako datuak beste nonbait bildutako datuekin konparatu beharrik ez dutenak. Zuazoren (2020: 274) ustea, «EHHA bezalako galdetegiak sekula ere ez dira erabat ziurrak», oso urrun dago Trudgill ospetsuaren ikusmoldetik (1983: 46): «One, of course, cannot rely exclusively on tape-recorded conversation. Questionnaires are essential for obtaining lexical material, and useful of obtaining rarely ocurring features». dena den, esan behar da nazioartean egin diren ahozko hizkuntza-bilketa handienak galdesorten bidez egin direla: BDLC-Banque de Données de la Langue Corse, tHESOC-trésor de la langue Occitane, Syntactische Atlas Van de Nederlandse Dialecten-SAND (Barbiers et al. 2005-2006), the Linguistic Atlas of England (1998), Ale- 94 GOTZOn AUrrEKOETXEA, XArlEs VidEGAin ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 maniako Wenker atlasa (DiWA), Frantziako hizkuntza atlasa ALF famatua (eta ondorengo Nouvel atlas linguistique de la France-NALF proiektu erraldoia), italiako hizkuntza atlasa-ALI, Estatu Batuetan, mundu hispanikoan ezin konta ahala atlas eta datu-base egin da, denak galdesortekin… Haien galdesorta ez dela fidagarria ez da askotan entzuten. Horrelako galdesortak ez direla fidagarriak esatea ez dator bat munduan zehar egiten denarekin. 2.3. Inkestagintza inkestagintza moldeez asko irakurri genuen EHHA egitasmoaren hasieran eta esperientzia ere jasoa genuen ikerketa pertsonaletan. Ahalaz, galdera-erantzuna metodoa baztertua izan zen. Galdesorta elkarrizketa gidaturako oinarria zen, gaien hurrenkera gidatzeko; izan ere inkestagintza amaigabeko elkarrizketa gidatua bihurtzea zen helburua. lana taldean egin behar zenez, bilketa eredua zehaztu ostean inkestagileak prestatzeari ekin zitzaion. lantaldea osatzeko Euskaltzaindiak dei publikoa egin zuen eta aukeratu ziren hiru filologoen formaziorako ikastaro teoriko-praktikoa eratu zen: galdesorta zehatz aztertu zuten, galdera bakoitzeko helburua eta izan zitezkeen zailtasun eta arriskuak aztertu; ondoren, alfabeto fonetikoan berdintsu transkribatzeko trebatze ariketa bateratuak egin ziren, erantzun guztiak fonetikoki transkribatu behar baitziren. Azkenik, hainbat biltze-saiotan ere izan ziren, galdesorta nola aplikatzen zen ikas zezaten. nekez ikusi da euskal dialektologian hain formazio-programa zehatzik. Hau dena, Aurrekoetxea eta Videgainen zuzendaritzapean. Herri bateko datuak biltzeko hasieran hilabeteko epea eman bazen ere, nekez bete zen eta zenbait kasutan 2 hilabeteraino ere behar izan zen. Berak «hilabete edo bi hilabete eman dut zenbait urtez aztergai nuen lekuan» (Zuazo 2020: 275) badio ere, ez dugu guk gutxiago egin. Besterik da gure epeak zein izan diren ezagun duen. Etxeko ala kanpoko inkestagileen egokitasunaz eztabaida zaharra da dialektologian; topiko bihurtu da. Alde biek dute onetik eta txarretik: nor den, nola prestatzen duen inkesta, zein trebezia duen… jakin behar da ezer esan baino lehen. inkestako hizkuntzaz ere bi uste izan dira: batetik, inkesta erdaraz egin behar zela eta, bestetik, inkestagilea herrikoa izan behar zela. Gaiari Zuazok (2020: 275) ere oratu dio, nola ez?: «Gauza da galdegilea, bere eskualdean dabilenean, laster ohartzen dela galdetuak herriko hizkera zintzo erabiltzen duen ala ez; baina galdegileak berea ez den eskualdetik urrundu eta jasotzen ari den hizkera behar bezala ezagutzen ez duenean, ez dauka horretaz jabetzeko modurik». Alabaina, uste hau berdin aplika dakioke herri baten hizkerari buruzko lan monografikoa osatzen duenari —beraz, berari ere—, ez bakarrik inkestagileoi. Eta horren lekuko «ni neu lanean ibili naizen lekuetan ere, hain zuzen, EHHAeko emaitzak eta nik bildu ditudanak ez dira sarri bat etorri» (Zuazo 2020: 275). Baina ez du zergatia analizatzen. EHHAn erabilitako lekukoek nekez eman zezaketen herriz kanpoko hitzik edo formarik, ezen beraien soslaia NORM (nonmobile, older, rural, male) deritzona izatea erabaki zen (Chambers & Trudgill 1998: 29). Hots, bere hizkeran ongien eta alboko hizkeretan okerren moldatzen zirenak. Eta ziurta genezake, euskal hizkuntzalaritzan kanpo-lana egin behar izan diren proiektuetan hausnarketa sakonena egin ondoren aukeratutako lekukoak direla. Argi utzi behar da EHHAko inkestagileak ez zirela itsu-itsuan joaten agintzen zitzaien he- EuSkALkIEN SAILkApEN BERRIA dElA ETA 95 https://doi.org/10.1387/asju.25984 rrietara eta, besterik gabe, aurkitzen zuten lehena inkestatzen hasi. Hori baino konplexuagoa zen prozedura, nahiz ez den beharbada inon argitaratu. Beraz, emaitzak bat ez etortzeaz hausnarketa eta azterketa beharrezkoa da, ezer esan baino lehen. Gehiago ere badio: «Ziur nago —halaxe egiaztatu dudalako— EHHAean denetarik dagoela. iruditzen zait galdegileen inguruko herrietako emaitzak zuzen samarrak izango direla, baina gainerakoetakoak zuhurtzia handiz hartu behar dira» (Zuazo 2020: 275). Beste behin, datuetan funtsatu gabeko iritzi hutsa; ez dugu uste zientifikoa denik «iruditzen zait…», «zuhurtzia handiz hartu behar dira» eta antzeko esamoldeekin lan bat kritikatzea edo ezbaian jartzea. EHHAko inkestagileak arau zehatza zuen: galdera egin, erantzunaren inguruan elkarrizketa sortu hitzaren testuinguruaz jabetzeko, hitzaren erabilera soziolinguistikoa ziurtatzeko eta gaiari buruzko ezagutza etnografikoa lortzeko. Galdetzaileak ez ziren konformatu behar erantzun batekin/bakarrarekin, sakondu behar zuen besterik ba ote zen erabilgarri lekukoen burmuinean; jaso behar zen ez bakarrik haren ezagutza aktiboa, ezen ezagutza pasiboa ere. Hori guztia gertatu da EHHAn garbi izan zelako hasiera-hasieratik lekukoek haien bizitzan erabiltzen zuten hizkuntza ahalik eta modu osoenean bildu behar zela. Molde honetan, bestela herrian galdutzat emango ziren, hitz eta forma asko jaso dira (Aurrekoetxea 2002). diogunaren adibide ederra da «1730-en cualquier lugar/n’importe où/anywhere» mapa. Metodologia hau ez bazen erabili ez ziren -nahiosagaiarekin osatutako (nainon, nonahi, nunahi) edo «edo+» (edonon, edonun), forma asko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Hegoaldeko nafarroan: Bizkaian edonon-edonun 23 aldiz lortu da proposatu ostean eta 5 kasutan nainon, eta Gipuzkoan eta nafarroan 36 nonahi-nunahi kasu bildu ditugu. Metodologia honen bidez erantzun ezak, maileguak eta besteak beste arkaismoak detektatu dira. Esan behar da inkesta guztiak grabatu zirela (4.000 ordu baino gehiago bildu ziren) eta edonork kontsultatzeko moduan daudela (Videgain 2021: 28). inork zalantzarik badu EHHAko datuez badu hori frogatzeko bidea. Gu ausartak izan ginen hasieratik eta deontologia zientifikoa ezeren gainetik ezarri genuen. Eskaintzen diren baliabideak kontsultatu gabe, mapa zenbait begiratuta, egitasmoa eta egitasmoaren arduradunak kritikatzen dituenik ere bada, baina horrek ez gaitu gure ekinbidean etsiarazten, ez eta gure lanaren balioa apaltzen ere, beste inork eman ez duen eta beste inon ez den altxor erraldoia emateko gai izan garelako zuzen jokatuz. 2.4. Informazioaren kudeaketa Bildutako datuak transkribatzeko erantzun-koadernoak erabili ziren, herri bakoitzeko 5 koaderno (guztira 1.450 orrialde bataz beste herriko). Argitaratutako monografia askok nahiko lukete informazio-kopuru hori izatea. Ondorioz, esan liteke EHHA egitasmoan 145 herritako monografia dialektalak bildu direla. Zinez diogu, monografia hauek ez dira bekaitz euskal dialektologian argitaratu diren monografia askoren. Zuazok (1998) aipatzen dituen ama desberdinetako 51 monografia asko baino osoagoak. Hau ikusi ondoren, «Helduleku bakarra baliatu dute lan honetan: Euskaltzaindiaren (2008-) Euskararen herri hizkeren atlasa (EHHA). Egileen iritzian, oinarri egokia da, baina nik badauzkat neure dudak» (2020: 271) horrela bestelako inolako argumentaziorik eta daturik gabe zalantzatan ipintzea inoren lana ez dugu uste zientifikoa denik. 96 GOTZOn AUrrEKOETXEA, XArlEs VidEGAin ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 Ororen buru, uste dugu, inkesta bera, inkestalekuen sarea, lekukoen hautaketa eta transkribaketa, metodologia trinko eta zehatz batean sartu genituela. Ematen du trinkotasun horren berri adituek ez dutela izan eta garaia badela hortaz mintza gaitezen luze eta zabal, alderdi askotatik ez baitu gaurkotasuna guztiz galdu.1 2.5. Mapagintza Kartografia eredu bilaketan geolinguistikaren eredu desberdinak izan genituen eskuartean: hala nola eredu erromanikoak, batetik; Orton, sanderson eta W iddowson-ek argitaratutako the Linguistic Atlas of England, bestetik; Hans G oeblek bere lan dialektometrikoetarako erabiltzen zuen Voronöiren poligonazioa, eta abar. Kostatu zitzaigun mapagintza ereduarekin asmatzea, bi arrazoirengatik. lehena teknikoa zen, mapazola Thiessen poligonoen arabera antolatu behar zelako (ez zen inoiz egina izan hizkuntza atlasgintzan), erantzunak lemaka multzokatu behar baitziren. Bigarrena ez zen teknikoa izan; aditu anitzek pentsatzen zuten gure mapagintza eredua interpretatiboegia zela. Baina argudiatu genuen ALFeko eta gainerako hizkuntza erromanikoetako puntuz puntukako mapagintza ezin zela gure eredua izan. Gure mapagintza berritzailea izan zen hizkuntza atlasgintzan eremukako mapak eraikiz. Gainera, mapetan erantzunak ez eze, proposamen onartuak (hitzak proposatu ondoren lekukoek herrikotzat hartuak) ere azaltzea lortu zen. Hala, mapa ikusgarriagoak lortu dira. Are gehiago, EHHAko kartografia polimorfismoa aztertzeko ezin hobea dela esan behar da: mapetan zein erantzutegietan erruz aurkituko du irakurleak galdera bakoitzeko erantzun (edo aldaera) bat baino gehiago duten herriak. Eta hori ez da kasualitate hutsa, edo euskarak duen ezaugarri berezia; horren bila berariaz joan izan gara datu-bilketan lekukoak kilikatuz, hitzak proposatuz, etab. Jakinik hizkerak bariazioan baino ez direla bizi eta hizkuntzaren izaera dela bariazioa. 3. Hizkerak sailkatzeko metodoez Ordu da ESBren metodologiak hartu dituen kritikak aipa ditzagun. dialektometrian (dM aurrerantzean) sartzen da argi eta garbi liburua. dMk datu-kopuru handiak behar izaten ditu; hori dela eta, gehienetan hizkuntza atlasetako emaitzak erabiltzen ditu. Euskalkien sailkapena egiteko EHHAko datuak, eraldatuz, erabili dira. Argitaratutako liburukietatik edanez, datu fonetikoetan irakurtzen direnak forma ortografikoan idatzi dira ESBrako artxiboetan eta lematizazio berria egin. deigarria da Zuazok (2020: 276) hizkerak sailkatzeko metodoez diharduelarik erabilitako oinarrizko datuak bakarrik aipatzen dituela kritiketan eta aipamen txikienik ere ez duela egiten sailkatzeko metodo eta teknikez. 1 izatez, oso lan gutxi argitaratu da EHHAk eskaintzen dituen datuak aztertzea helburu dutenak; bakan horien artean aipatu behar da Abaitua (2018, 2021). EuSkALkIEN SAILkApEN BERRIA dElA ETA 97 https://doi.org/10.1387/asju.25984 3.1. Metodologia Hizkerak sailkatzeko metodoez diharduenean «ezaugarri komunak, Euskal Herri osoan erabiltzen diren gertakariak, ikerketa dialektaletan alde batera uztea da zentzuzkoena» dela dio (2020: 277). Garbi islatzen du bere metodoa isoglosetan oinarritutakoa dela, dialektologia tradizionalean erabiltzen dena eta zaharkitua gelditu dena (ikusi behean erreferentziak). Metodo horrekin soberan dira eremu osoa hartzen duten ezaugarriak, ez baitute isoglosarik eragiten. Berak erabiltzen duen marko teorikoan (dialektologia tradizionalean) soberan diren ezaugarriak dira. Egungo ikerketan, aldiz, unibertso osoa (eremua bere osotasunean hartzea) ezinezko denean lagin ordezkagarriak erabiltzen dira. dialektologian ere horretara jo behar dela deritzogu, soziolinguistikan eta zientzietan egiten den bezala. Guk ere bide hori jorratu dugu, bai hizkuntza ezaugarrietan eta baita herrien edo euskararen aldaeretan. desberdintasunak soilik hartzen badira kontuan ez da hizkuntza bere osotasunean hartzen. Metodoez dihardugularik, gure artean ezezagunak badira ere, hizkerak konparatzeko eta sailkatzeko metodo bat baino gehiago dago. Bonaparte eta Zuazok erabili duten «isoglosen metodoa», batetik; «egituraren metodo geografikoa», euskararen eremuan n. Moutardek (1975) erabilia, bestetik; edo berriagoa den dialektologia kuantitatiboa (edo dialektometria), besteak beste. Ez dago ahulgunerik ez duen metodorik; ezaguna da isoglosen metodoak kritika zorrotzak ezagutu dituela oso aspaldidanik (ikus, besteak beste, Bloomfield 1933: 321-345, Kessler 1995, inoue 1996 eta nerbonne & Heeringa 2010) eta metodo hori gainditu beharra aipatu da maiz. Mitxelenak berak ere zalantza egiten du metodo honen aurrean (1976: 319): «… se emplean en realidad, aquellos criterios que en la práctica se han demostrado más manejables, que no son necesariamente los mejores en teoría». isoglosen metodoa ezaugarrien aukeraketan oinarritzen da. ikertzaileak bere iritziz aukeratutako ezaugarriak izaten dira. Egia esateko, hizkeren ezaugarriez informazio gutxi zen garaiko metodoa da. Corpus handiak lortu zirenean, eta, batez ere, corpus horiek datu-baseetan egituratu zirenean hasi zen datu kopuru handiak erabiltzeko joera. Eta hortik sortu zen dM; hots, hizkuntza-datuak kuantitatiboki aztertzeko metodologia. Oso urrats garrantzitsua dela kontsideratzen dugu. Gure ESB libururako oinarri gisa EHHA hartzeaz ere mintzatzen da (Zuazo 2020: 276): Esan nahi dudana da tresna hori bera bakarrik hartzea, 1980tik hona egin den aurrerakuntza kontuan hartu gabe, huts egite nabarmenegia dela. Gaur egun bertan ere, 2020 honetan, Euskal Herriko eremu zabal asko guztiz ezezagunak ditugu: ipar Euskal Herri eta Gipuzkoa gehiena, eta nafarroako eta Bizkaiko hainbat alderdi. Bada, nola erkatu sasoi desberdinetako, adin desberdinetako, metodologia desberdinetako datuak? Hizkuntzalari batek jakin behar du dialektologia sinkronikoan ere ezin direla nahasi, bariaziozko soziolinguistikak ederki erakutsi duen legez. Ez da zientifikoki zuzena hizkeren sailkapena egiteko garai desberdinetako datuak nahastea. Bestalde, esaten du «guztiz ezezagunak ditugu[la] ipar Euskal Herri eta Gipuzkoa gehiena». Alabaina, jakin behar luke Gipuzkoan 36 herritako milaka datu bildu dituela EHHAk, 27takoak nafarroan, 45 herritakoak ipar Euskal Herrian… Ez ote da nahikoa euskararen bariazioa bere osotasunean ikertzeko? Halere, hizkera anitz ezeza- 104 GOTZOn AUrrEKOETXEA, XArlEs VidEGAin ASJU, 2023, 57 (1-2), 89-104 Mitxelena, Koldo & ibon sarasola. 1987-2005. Orotariko Euskal Hiztegia / Diccionario General Vasco, 16 lib. Bilbo: Euskaltzaindia (11. argit. elektr. 2023: http://www.euskaltzaindia. eus/oeh). Moutard, nicole. 1975. Étude phonologique sur les dialectes basques. FLV 19. 5-42; FLV 20. 141-189; FLV 22. 9-54. Mujika, Plácido. 1973. Diccionario castellano-vasco. 2. argit. Bilbo: Mensajero. NALF = dauzat, Albert. 1942. Nouvel atlas linguistique de la France par régions. Paris: impr. s. Pacteau. nerbonne, John & Wilbert Heeringa. 2010. Measuring linguistic differences. in Jürgen Erich schmidt & Peter Auer (arg.), theories and Methods (Language and Space vol. 1), 550-566. Berlin: Mouton de Gruyter. OEH = Mitxelena & sarasola (1987-2005). Orton, Harold, stewart sanderson & John Widdowson. 1998. the Linguistic Atlas of England. routledge library Editions series. Philipp, Marthe, Arlette Bothorel-Witz & sylviane spindler. 1984. Atlas linguistique et ethnographique de l’Alsace, 2. lib. Paris: Editions du Cnrs. ravier, Xavier. 1978-1993. Atlas linguistique et ethnographique du Languedoc Occidental, i-iV lib. Paris: Cnrs. ravier, Xavier. 1985. les données négatives dans l’AlG. Revue de Linguistique Romane 29. 262-274. rebuschi, Georges. 1984. Structure de l’énoncé en basque. Paris: sElAF. séguy, Jean. 1965-1973. Atlas linguistique et ethnographique de Gascogne, i-Vi. Paris: Cnrs. séguy, Jean. 1973. la dialectométrie dans l’atlas linguistique de la Gascogne. Revue de Linguistique Romane 145-146. 1-24. tHESOC = dalbera, Jean-Philippe. thesaurus Occitan. https://bcl.cnrs.fr/rubrique40 (2024/01/21). Trudgill, Peter. 1983. On dialect. Social and Geographical perspectives. Oxford: Basil B lackwell. Veny i Clar, Joan & lídia Pons i Griera. 2001-2018. Atlas lingüistic del Domini Català. Barcelona: iEC. Videgain, Xarles. 1989. Le vocabulaire de l’élevage en pays d’Ostabarret. Contribution aux archives de l’oralité basque. Bordele: Université de Bordeaux-eko doktorego tesia. Videgain, Xarles. 2021. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren geroaz. in Adolfo Arejita (arg.), Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak, 25-48. Bilbo: Euskaltzaindia. DiWA = Digital Wenker Atlas. Universität Marburg & Akademie der Wissenschaften und der literatur, Mainz. https://www.uni-marburg.de/en/fb09/dsa/projects/diwa (2024/01/21). Zuazo, Koldo. 2020. Euskalkien sailkapen berriaz zenbait ohar. FLV 129. 269-291.