scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa

Gutiérrez-Solana Journoud, Ander,Zirion Landaluze, Iker

Abstract

71 p.

Full text

Dosierra Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa Ander Gutiérrez-Solana Journoud iker zirion landaluze Dosierra Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa Ander Gutiérrez-Solana Journoud iker zirion landaluze Argitalpen hau Trantsiziozko justizia eta kritika feminista: giza eskubideen urraketa larrien ondoriozko zigorgabetasun patriarkalaren aurkako baliabideak Proiektuaren esparruan egin da. PRO-2018K30031. GLEAren laguntzarekin. Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa Egilea: Ander Gutiérrez-Solana Journoud, iker zirion landaluze 2020 www.hegoa.ehu.eus [email protected] UPV/EHU • Zubiria Etxea Lehendakari Agirre Etorbidea, 81 • 48015 Bilbao Tel.: 94 601 70 91 • Faxa: 94 601 70 40 UPV/EHU • Carlos Santamaria Zentroa Elhuyar Plaza 2 • 20018 Donostia Tel.: 943 01 74 64 • Faxa: 94 601 70 40 UPV/EHU • Campuseko Liburutegia Nieves Cano, 33 • 01006 Vitoria-Gasteiz Tel.: 945 01 42 87 • Faxa: 945 01 42 87 Itzultzailea: Maku Florentino Garbizu Imprimatzailea: Printhaus S.L. Diseinua eta maketazioa: Marra, S.L. Lege gordailua: LG BI 00149-2021 ISBN: 978-84-16257-72-0 Agiri hau Creative Commons-en lizentziapean dago. Baimena duzu lan hau kopiatu, banatu eta publikoki hedatzeko, betiere, kontuan hartuta lanaren kredituak adierazi behar dituzula, eta ezin duzula merkataritzaxedeetarako erabili. Ezin da lan honetatik eratorritako obrarik aldatu, eraldatu edo sortu. Lizentzia, osorik: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/4.0 3 Dosierra Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak eta haien aplikazioa Ander Gutiérrez-Solana Journoud. Zuzenbidean eta Nazioarteko Harremanetan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). “Nazioarteko erakundeak, estatuak eta enpresak gizarte globalizatu batean: Giza Eskubideak Babesteko erronka berriak (2019-2021)” ikerketa-taldeko kidea da, bai eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioak finantzatutako “Nazioarteko arauak sortzeko prozesuak: Westfalia eta Wordfalia artean” ikerketa-proiektukoa ere (DER2017-85800-P9). Nazioarteko Erakundeak, gizarte zibil globala, nazioarteko arauak eraikitzeko eta ezartzeko modu berriak eta genero-ikuspegia nazioarteko justizian dira haren interes-arloak. Bere argitalpenen artean hurrengoak aipatu behar dira: Estudio de las percepciones estatales y de la sociedad civil de la ONU, la OMC y la OIT (2014) eta El uso del pañuelo islámico en el trabajo a la luz de la reciente jurisprudencia del TJUE. ¿Cuestión de discriminación religiosa, por razón de género o de discriminación múltiple? (2019). iker zirion landaluze. Nazioarteko Ikasketetan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea da. Hegoako kidea da, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua, bai eta euskal unibertsitate-sistemako (IT103716) Giza Segurtasunari, Tokiko Giza Garapenari eta Nazioarteko Lankidetzari buruzko Ikerketa Taldekoa (2016-2021) ere. Interesgune ditu: bakearen eraikuntza eta generoa; borrokalari ohien armagabetzea, desmobilizazioa eta gizarteratzea; justizia feminista eta maskulinitate berriak. Beste argitalpen batzuen artean, Pax Crítica. Aportes teóricos a las perspectivas de paz posliberal (2019) liburuaren egilekidea da eta Desarme, desmovilización y reintegración de ex combatientes. Género, masculinidades y construcción de paz en la República Democrática del Congo (2018) liburuaren egilea. 5 Aurkibidea Aurkibidea 1. Sarrera ...................................................................................................................................................................................................................................................................................... 7 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia eta balio juridikoa .................................................................. 11 2.1. Eraikuntza juridikoaren prozesu heterogeneo eta mantsoa 11 2.2. Sorburua XIX. mendean eta Bigarren Mundu Gerraren osteko bultzada 14 2.3. Giza Eskubideen eskualdeetako sistemetako eta Nazio Batuetako eremuko tresnak 17 2.4. Antzinako Jugoslaviarako eta Ruandarako ad hoc Nazioarteko Zigor Auzitegien Estatutuak 19 2.5. Nazioarteko Zigor Gortearen Estatutua eta geroagoko nazioarteko garapenak 22 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean ............................................................................................................ 27 3.1. Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegia 28 3.2. Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegia 30 3.3. Nazioarteko Zigor Gortea 34 3.4. Sierra Leonako Auzitegi Berezia 36 3.5. Giza Eskubideen eskualdeko Auzitegiak 37 3.5.1. Giza Eskubideen Sistema Interamerikarra 38 3.5.2. Giza Eskubideen Europako Auzitegia 39 4. Sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko araudi eta jurisprudentziaren eragina Estatuetako barne-auzitegietan ................................ 41 4.1. Guatemala 41 4.2. Argentina 43 4.3. Kolonbia 44 4.4. Peru 46 4.5. Kongoko Errepublika Demokratikoa 47 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... 6 5. Dagoen marko juridikoari eta horren aplikazio jurisdikzionalari buruzko azken gogoetak .................................................................................................................................................................................................. 51 5.1. Identifikaturiko mugak eta hutsuneak 51 5.2. Hobetzeko proposamenei buruzko eztabaida irekia 55 6. Erreferentziak ................................................................................................................................................................................................................................................ 59 7 2018ko abenduaren 10ean, Nadia Murad aktibista yezidiak eta Denis Mukwege Kongoko medikuak Bakearen Nobel Saria jaso zuten batera “gatazka armatuetan sexu-indarkeria gerrako armatzat erabiltzearekin amaitzeko egindako lanagatik”. XX. mendeko 1990eko hamarkadaz geroztik giza eskubideei eta bakeari buruzko nazioarteko agendatan sexu-indarkeriak (SI) izan duen ikusgarritasun hazkorraren isla da eremu horretako lana aintzat hartu izana. Ikusgarritasun horren bultzada izan dira emakumeen eta feministen nazioarteko mugimenduen hamarkadatako borroka eta eragin politikoa. Gatazka armatuak eta sexu-indarkeria elkarren ondotik joan dira gizateriaren historia osoan zehar. Elizabeth Odio Benitok (1998: 267), antzinako Jugoslaviako gatazkan eragindako sexu-indarkeriari buruz aipatzen duen bezala, “mendeetan zehar, emakumeen sufrimenduari gehitzen zaion kapitulua izan zen. Gerra guztien historia berbera izan da emakumeentzat, arrazoiak eta metodoak aldatzen joan diren arren”1. Eta, hala ere, gizateriaren historian zeharreko gatazka armatuetan behin eta berriz errepikatu den gertaera izan arren, sexu-indarkeria ez da araudi juridiko berezien ez arreta mediatiko garrantzitsuaren xede izan orain dela gutxira arte. XX. mendeko azken hamarkadan sartu zen indartsu gatazka armatuei loturiko nazioarteko agendatan, legerian eta jurisprudentzian. Bereziki azkeneko hiru hamarkadatan gatazka armatuetako sexuindarkeriaren kontrako borrokarekin lotutako hainbat eta askotariko nazioarteko tresna juridikoak agertu dira. Azterlan honetan horietako 1 Elizabeth Odio Benito, Giza Eskubideen Gorte Interamerikarraren egungo presidentea da, eta antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegiko epaile –non sexu-indarkeriari buruzko berrikuntza juridiko sakonak eragin zituzten epaietako batzuetan parte hartu zuen– eta, geroago, Nazioarteko Zigor Gorteko epaile ere izan zen. 1. Sarrera 14 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... zuzenbideko arau batek zigortzeak bi bide horietatik sortzen ditu betebeharrak, eta horri esker, portaera hori hainbat arau urratu izanagatik jazar daiteke. Laburbilduz, gatazka armatuetako sexu-izaerako krimenen egungo nazioarteko marko juridikoa prozesu mantso, konplexu eta luze baten emaitza da, zeinetan aipatutako Nazioarteko Zuzenbideko hiru eremuen (NZH, GENZ eta NZZ) arteko interakzioa nazioarteko tresnen pluraltasunaren eta heterogeneotasunaren bidez gertatzen den. Errealitate hori datozen ataletan aztertuko dugu: 2.2. Sorburua XIX. mendean eta Bigarren Mundu Gerraren osteko bultzada Gatazka armatuetan sexu-indarkeriaren nazioarteko araubide juridikoa nahiko berria da eta XIX. bigarren erdialdean koka dezakegu haren sorburua; gerrako zuzenbidea (ius in bello) –hau da, “gerra nola egin”, zer portaera diren onargarriak eta zein ez, definitu nahi duten legeak– arautzen ahalegintzeko zenbait tresna sortu ziren unean. Ekimen horien artean dago Lieber Kodea (1863), Ipar Amerikako gerra zibilean Batasunaren Armadak egina, eta une hartan gerran onartezintzat jotzen ziren portaerak ezartzen zituzten Nazioarteko Ohiturazko Zuzenbideko arauak bildu zituzten bertan. Haren 44. artikuluan bortxaketa debekatzen zen espresuki, eta arau hori urratzea heriotzarekin zigortzen zen. Lieber Kodean jasotzen diren gerra-legeen ohiturazko zuzenbideari buruzko xedapenak oinarritzat hartu ziren Hagako Konferentzietan (1899 eta 1907); horietan, gerrarekin eta une hartan nazioarteko komunitatean zeuden Estatu gehienen arteko gatazken ebazpidearekin loturiko nazioarteko hainbat itun sortu ziren. Konferentzia horietatik sortutako itunek gatazka armatuetan parte hartzen duten alderdien portaerak “ohorea eta familiaren eskubideak”3 errespetatu beharra aipatzen dute, eta beti interpretatu izan da esaldi horretan inplizituki sartuta dagoela bortxaketaren debekua. Zeharkako erreferentzia horrek geroagoko nazioarteko arauetan jasoko den ideia islatzen du; hau da, sexu-indarkeria (norberaren, familiaren, 3 46. artikuluek, bai II. Hitzarmenarena, lurreko gerrari buruzko lege eta ohituren gainekoak (1899), bai IV. Konbentzioari atxikiriko Araudiarena, lurreko gerrari buruzko lege eta ohituren gainekoak (1907), erreferentzia hori jasotzen dute. 15 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia ... erkidegoaren) duintasunaren edo ohorearen kontrako irain gisa ulertua, ez ordea krimen gisa, nahiz eta beste portaera batzuk bai halakotzat hartzen diren, tortura, esaterako (Gamarra, 2005:12). Urte batzuk geroago, Bigarren Mundu Gerran gertatu ziren giza eskubideen urraketen larritasunaren eta handitasunaren aurrean, pertsonak babesteko hainbat ekimen bultzatu zituzten4. Gorago aipatutako Nazioarteko Zuzenbideko adarretako bakoitzaren garapena, besteak beste: Nazioarteko Zigor Zuzenbidea, Nurenberg eta Tokioko nazioarteko Auzitegi Militarren bitartez (1945); Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, Genevako lau Konbentzioen bidez, 1949; eta Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren bitartez, 1948, geroagoko giza eskubideen inguruko beste tresna askoren abiapuntu izan zena. Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala, potentzia aliatuek Nurenberg eta Tokioko Nazioarteko Auzitegi Militarrak sortu zituzten herrialde galtzaileetako goi kargu militarrak bereziki larritzat jotako nazioarteko krimenengatik epaitzeko: gerra-krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak, hain zuzen. Nurenbergeko Estatutuan une hartan nazioarteko araudian jada jasota zegoen “gerra krimen” kategoria jaso zen, eta “gizateriaren kontrako krimen” kategoria berria txertatu zuten, eta horren oinarria izan zen zenbait krimenek krimena bera pairatzen duten zuzeneko biktimak ez ezik, haien izaera eta larritasunaren ondorioz, pertsona horiek baino urrunago iristen direla, gizateria osoaren kontrako eraso bihurtu arte (Zorrilla, 2005: 10 eta 16). Ez auzitegi bateko ez besteko estatutuetan ez ziren jaso nazioarteko krimen jazargarri gisa ez bortxaketa ez bestelako sexu-indarkeria modu batzuk; baina hala ere, auzitegi baten zein bestearen portaera gai honen inguruan oso desberdina izan zen. Nurenbergeko Auzitegian, Alemaniako karguek emakumeen aurka antolatutako bortxaketa masiboei buruz epaiketetan agertu ziren ebidentziak ez zituzten kontuan hartu, eta inor ez zuten epaitu –eta 4 Lehenengo Mundu Gerrako ondorioek, horiek ere suntsigarriak izanik ere, ez zuten halako eragin nabarmena izan gatazka armatuetan pertsonei eskaini beharreko nazioarteko babesaren garapenari dagokionez. Hala ere, aurrekaririk badago bortxaketa eta behartutako prostituzioa banakako zigor-erantzukizuna eragiten duten nazioarteko krimen gisa kalifikatzerakoan, gerra horren ondoren sortutako Batzorde batek aintzat hartua eta 32 nazioarteko krimen identifikatu zituena (Ojinaga Ruiz, 2002: 217), edo Genevako Hitzarmena, gerra-presoei eman beharreko tratuari buruzkoa, 1929koa. 16 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... ondorioz, zigortu ere ez– gertaera haiengatik5. Tokioko Auzitegiak, aldiz, Toyoda eta Matsui jeneralak eta Hirota, Atzerri Ministroa auzipetu egin zituen haien agintepean zeuden soldaduek emakumeak maila handian eta modu orokortuan bortxatu izanagatik Txinako Nanking hirian, eta egintza horiek gerra krimentzat hartuak izan ziren (Ojinaga Ruiz, 2002: 217)6. 1949an onartutako Genevako Konbentzioetan bai aipatu zen espresuki bortxaketa (eta bestelako sexu-indarkeria moduak) Bigarren Mundu Gerran gertatu ziren Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketen erantzun gisa. Horrela, IV. Hitzarmenaren 27. artikuluan, gerra garaian pertsona zibilak babesteari buruzkoan, aipatzen da oso izaera paternalistarekin ”emakumeak bereziki babestuak izango direla haien ohorearen kontrako edozein erasoren aurrean eta, bereziki, bortxaketaren, behartutako prostituzioaren eta haien ahalkearen kontrako eraso ororen aurrean”7. Modu berean, 1949ko Genevako lau Konbentzioetan komuna den 3. artikuluan jasotzen da “debekatuta daudela pertsonaren duintasunerako erasoak, bereziki tratu umiliagarri eta laidogarriak”, eta bai nazioarteko doktrinak bai jurisprudentziaren parterik handienak ere, adierazpide horretan sexu-indarkeriaren debekua jasota dagoela ulertu dute. Magdalena Martín eta Isabel Lirolak (2013:14) aipatzen dutenaren harira, Konbentzio horien garrantzia bitarikoa da. Alde batetik, nazioarteko tratatu 5 Izan ere, bortxaketa hitza ez da behin ere agertzen Nurenbergeko Auzitegiaren epaiaren 179 orrialdeetan. 1945eko abenduko 10 zk.dun Kontrol Aliatuari buruzko Legeak – Nurenbergeko Auzitegiaren Estatutuan oinarrituak eta hurrengo urteetan maila txikiagoko militar alemaniarrak epaitzeko balio izan zuenak– bai jasotzen zuen bortxaketaren berariazko erreferentzia bat (II. 1. c artikulua), eta, gainera, gizateriaren kontrako krimentzat jotzen zuen (Odio Benito, 1998: 271-272). 6 “Nankingeko bortxaketa” izenez ezagutzen den eta Bigarren Mundu Gerraren aurretik, 1937an, 20.000 emakume txinatarri eragin zion gertaera hori modu bereizian tratatu zen epaiketan, nahiz eta emakumeen sexu-esklabotza oso jardun orokor eta antolatua izan zen Japoniako armadaren aldetik gerrak iraun zuen bitarte osoan eta okupatutako lurralde guztietan (Korea, Txina, Filipinak, Thailandia, etab.). 7 Antzeko debekuak ezarri zituzten Genevako Konbentzioen arau-garapenean 1977an onartu zituzten bi Protokolo Gehigarrietan. Hain zuzen ere, I Protokolo Gehigarriaren 75.2.b) artikuluan (nazioarteko gatazkei buruzkoa), debekatu egiten dira “pertsonaren duintasunaren kontrako erasoak, bereziki tratu umiliagarri eta laidogarriak, behartutako prostituzioa eta ahalkearen kontrako beste edozein eraso”, eta II Protokolo Gehigarriaren 4.2.e) artikuluan (nazioartekoak ez diren gatazkei buruzkoa) idazkera ia berbera dauka, baina bortxaketa gehitzen du debekatutako portaera gisa (“pertsonaren duintasunaren kontrako erasoak, bereziki tratu umiliagarri eta laidogarriak, bortxaketa, behartutako prostituzioa eta ahalkearen kontrako beste edozein eraso”). 17 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia ... izateaz gain, bertan jasotako xedapenetako batzuk (torturaren debekua eta NZHko beste arau batzuk) ohiturazko zuzenbidetzat aintzat hartuak izan direlako (batzuk, gainera, ius cogens edo aginduzko zuzenbideko arau gisa), eta, beraz, gatazka armatu orotan eta alderdi guztiek errespetatu behar dituztelako; eta, bestetik, arau horiek, apurka, barne araudietan txertatuz joan direlako, halako eraz non estatu askok 1949ko Genevako Konbentzioetako sexu-indarkeriaren debekuari buruzko xedapenak euren barneko zuzenbidean ere jaso dituzten. 2.3. Giza Eskubideen eskualdeetako sistemetako eta Nazio Batuetako eremuko tresnak Bigarren Mundu Gerraren osteko bultzadaren ondoren, XX. mendeko bigarren erdialdean, gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko hainbat eta askotariko nazioarteko tresna juridikoak agertzen joan ziren. Horietako bat ere ez da espezifikoki bortxaketari edo bestelako sexu-indarkeria moduei buruzkoa (Gamarra, 2005:13), baina askok aipatu egiten dute giza eskubideen eta/edo gatazka armatuen eremuetatik. Lehen aipatu dugun bezala, testu honen luzera dela eta, interesgarrien iruditzen zaizkigunetako batzuk baino ezin ditugu aipatu, geroago aipatuko ditugun batzuk bereziki. Alde batetik, Europako eskualde-izaera duten giza eskubideak babesteko zenbait tresna eta auzitegi juridiko nabarmenduko ditugu; hala nola, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena (1950) eta Giza Eskubideen Europako Auzitegia, giza eskubideen interpretazioaz eta kide diren estatuek beteko dutela bermatzeaz arduratzen den organo jurisdikzionala. Aldi berean, Amerikan, Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarra eta Giza Eskubideen Gorte Interamerikarra daude; azken hori Giza Eskubideen Konbentzio Amerikarraren (1969) berme jurisdikzional gisa. Giza eskubideen8 eskualdeetako aipatutako 8 Bi eremu geografikoetan emakumeen kontrako indarkeriari buruzko itun espezifikoak jaso dira. Europan, emakumeen kontrako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren prebentzioaren eta haien kontrako borrokari buruzko Europako Kontseiluaren Hitzarmena (2011), “Istanbuleko Hitzarmena” izenez ezaguna, eta Amerikan, emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko, zigortzeko eta desagerrarazteko Konbentzio Interamerikarra (1994), “Belém do Pará Konbentzioa” izenez ezaguna. Nahiz eta testu honetan ez diogun helduko Afrikako Giza Eskubideen Sistemari, hemen adierazten dugu haren erreferentziazko Ituna Giza Eskubideen eta Herrien Afrikako Gutuna dela. Honen garapena Afrikako emakumeen eskubideei buruzko Protokoloaren (2003) bidez eman da, “Maputoko Protokoloa” bezala ezaguna dena, eta bertan badago berariazko erreferentzia bat gatazka armatuetan emakumeen kontrako indarkeriari buruz (bereziki bortxaketari eta bestelako sexu-esplotazioari buruz). Hala ere, aplikazio eta garapen urria izan duen jurisdikzio-organoetan. 18 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... itunetako batean ere gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko berariazko aipamenik ez dagoen arren, horien segimendua egiteko sortutako auzitegiek bai jaso dituzte gai horri buruzko nazioarteko zigor-auzitegien epaietako argudioak euren eskumeneko kasuetan aplikatzeko, eta euren eremu geografikoetan aurrekari jurisdikzional garrantzitsuak sortuz, aurrerago azalduko dugun bezala. Beste alde batetik, izaera unibertsaleko giza eskubideen nazioarteko itunetan ere ez dago sexu-indarkeriari buruzko erreferentzia zuzenik, ez eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (1948), ez hura garatzen duten Giza Eskubideen Nazioarteko (1966) bi itunetan ere; eskubide zibil eta politikoei buruzkoa bat, eta eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalei buruzkoa, bestea. Egoera aldatu egiten da unibertsalak diren baina gai oso espezifikoei buruzkoak diren zenbait tresnarekin. Esaterako, Haurraren Eskubideei buruzko 1989ko Konbentzioak eta adingabeek gatazka armatuetan parte hartzeari buruzko haren protokoloak (2000) sexu-indarkeria aipatzen ez duten arren, beste itun espezifiko batzuen edukia (Genozidio delitua prebenitzeko eta zigortzeko Konbentzioa,1948, edo Torturaren eta bestelako tratu edo zigor anker, zital eta laidogarrien aurkako Konbentzioa, 1984) erabili izan da sexu-indarkeriaren gaiaren inguruan nazioarteko zigorauzitegien epaietan. Emakumeen kontrako diskriminazio modu oro desagerrarazteko 1979ko Konbentzioan ere aurkitu ditugu erreferentziak; hain zuzen, CEDAWeko Batzordeak itun horren edukia interpretatzeko eta garatzeko emandako “Gomendio Orokorrak” izenekoen garapenean. 30. Gomendio Orokorra da (2013), “emakumeak gatazken prebentzioan eta gatazka edo gatazkaosteko egoeratan” gaiari buruzkoa, alderdi hori zehaztasun handienarekin garatzen duena. Gomendio horretan, besteak beste, honako betebehar hauek gogorarazten zaizkie estatuei: barne-legeen bidez, gatazkan diharduten alderdi guztiei sexu-indarkeria debekatzea, nazioarteko zigor auzitegien eta auzitegi mistoen jurisprudentziatik eta Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatututik (Gomendioaren 24. eta 38. lerroaldeak) ondorioztatzen den bezala; estatuko eta estatuz kanpoko agenteek eragindako sexu-indarkeria prebenitzea, ikertzea eta zigortzea, zero-tolerantzia deituriko politika gauzatuz; indarkeria hori pairatu behar izan duten emakumeek eta neskek justiziarako eta zerbitzu medikoetarako (osasun fisiko eta mentalari eta ugalketari loturikoak), juridikoetarako eta psikosozialetarako irisgarritasuna izango dutela bermatzea (38. paragrafoa). 19 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia ... Azkenik, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren markoan, 1325. Ebazpena azpimarratu nahi dugu, “emakumeak, bakea eta segurtasuna”ri buruzkoa (2000). Horretan, gatazka armatuen testuinguruan gertatutako sexuindarkeriaren gaineko erreferentzia (aplikagarri den Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzeko eskatzen duena, bereziki 1949ko Genevako Konbentzioak), gai berberaren inguruko geroagoko ebazpenekin osatu zuten. Bereziki interesgarria da 1820 ebazpena9; izan ere, emakumeen kontrako sexuindarkeria sistematiko eta orokorra “nazioarteko bakearen eta segurtasunaren aurkako mehatxu” gisa identifikatzen du lehenengoz Segurtasun Kontseiluak (Robles Carrillo, 2012: 166). 2.4. Antzinako Jugoslaviarako eta Ruandarako ad hoc Nazioarteko Zigor Auzitegien Estatutuak Martin eta Lirolak (2013:16) adierazten duten bezala, gatazka armatuetako testuinguruetan sexu-indarkeriaren zigor-jazarpena Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen garapenarekin eta Zuzenbide hori aplikatzen duten nazioarteko zigor organo jurisdikzionalen sorrerarekin batera joan da. Nurenberg eta Tokioko esperientzien ondoren, aurrekaririk ez zuen aurrerapausoa eman zen 1990ean, antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegia (JNZA) eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegia (RNZA) sortu zituztenean. Horien eskuetan geratzen zen herrialde horietan izan ziren gatazketan gauzatutako krimen bereziki larrien egileen banakako erantzukizun penala epaitzea. Bi auzitegi berezi dira, ad hoc, iraupen eta eremu geografiko mugatuarekin eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren bi ebazpenen bidez sortuak10. Bi auzitegi horien jurisprudentziak berebiziko garrantzia izan du Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen garapenean eta, bereziki, izaera sexualeko krimenen jazarpenean. Ondoren, krimen horiekin lotuta, haien Estatutuetan jasotzen diren xedapenak aztertuko ditugu labur. 9 Honen atzetik, gatazka armatuetan emakumeen kontrako sexu-indarkeriari buruzko hainbat ebazpen espezifiko izan dira; hain zuzen 1888 (2009), 1960 (2010) eta 2106 (2013) ebazpenak. 10 JNZAren kasuan, Segurtasun Kontseiluaren 1993ko maiatzaren 25eko 827 Ebazpena; eta, RNZAren kasuan, Segurtasun Kontseiluaren 1994ko azaroaren 8ko 955 Ebazpena. 20 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... 11 Ikusi bere estatutua JNZAren webgune ofizialean: https://www.icty.org/en/documents/statute-tribunal 12 Ikusi bere estatutua RNZAren webgune ofizialean: https://unictr.irmct.org/sites/unictr.org/files/legal-library/100131_Statute_en_fr_0.pdf Antzinako Jugoslaviarako Zigor Auzitegiaren Estatutuak11 bere eskumeneko hainbat portaera jasotzen ditu 2tik 5era bitarteko artikuluetan. 2. artikuluan (“1949ko Genevako Konbentzioen urratze larriak”), sexuindarkeriaren erreferentzia zuzenik jasotzen ez den arren, bai jasotzen dira b) “tortura edo tratu anker edo laidogarriak” eta c) “nahita sufrimendu larriak eragitea edo osotasun fisikoaren edo osasunaren kontra larriki eraso egitea” ataletan. Orobat, 4. artikuluan (“Genozidioa”) ez dago sexu-indarkeriaren aipamenik, baina, “osorik edo partzialki talde nazional, etniko, arraza-talde edo erlijioso bat suntsitzera” bideraturiko ekintzak jasotzen dira, eta horien artean, b) “taldeko kideen osotasun fisiko edo psikikoaren kontrako eraso larriak” eta d) “talde baten baitan jaiotzak eragoztera bideraturiko neurriak” ataletan, geroago, JNZAk hedaduraz erabili zituenak. Haren iritziz, alde batetik, zalantzarik gabe, sexu-indarkeriak pairatzen duenaren osotasun fisiko eta mentalaren kontra eragiten du eta, bestetik, jaiotzak eragoztera bideratutako neurrien artean izaera sexuala dutenak ere izan daitezke. Estatutuaren interpretazio horrek ahalbidetu zion JNZAri izaera sexualeko hainbat portaera genozidio-krimen gisa kalifikatzea. Azkenik, 5. artikuluan (“Gizateriaren kontrako krimenak”), bortxaketaz gain, bestelako sexuindarkeria dakarten zenbait portaera jasotzen dira; besteak beste, tortura eta bestelako tratu ankerrak. Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutuak12 auzitegi honen eskumenekoak diren portaerak jasotzen ditu 2tik 4ra bitarteko artikuluetan. 2. artikuluan (“Genozidioa”) berriro ere jasotzen ditu talde nazional, etniko, arraza-talde edo erlijioso bat osorik edo partzialki suntsitzeko asmoa” duten ekintzak eta, JNZAren kasuan bezala, horien artean daude “taldeko kideen osotasun fisiko edo psikikoaren kontrako eraso larriak” eta “taldearen baitan jaiotzak eragoztera bideratutako neurriak” (b eta d atalak). 3. artikuluan (“Gizateriaren kontrako krimenak), JNZAk bezala, bortxaketa nahiz sexuindarkeria eragin dezaketen zenbait portaera; hala nola, tortura eta bestelako tratu ankerrak. Azkenik, eta “barneko gatazka” dela kontuan hartuta, Genevako Konbentzioetan eta haren II. Protokolo Gehigarrian komunak diren 3. artikuluaren urraketak” aipatzen ditu 4. artikuluak. Horien artean daude “pertsonaren duintasunaren kontrako erasoak, bereziki, tratu umiliagarria eta laidogarria, bortxaketa, behartutako prostituzioa eta beste edozein eraso 21 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia ... 13 JNZAren Estatutuaren “Prozedura eta Froga Arauak” izeneko agiritik guk geuk egindako itzulpena. Jatorrizkoa hemen kontsulta daiteke: https://www.icty.org/x/file/Legal%20Library/Rules_procedure_evidence/IT032Rev50_ en.pdf. RNZAren kasuan, agiri horren beraren 96. Artikuluak ia idazkera berbera dauka. lizun”; eta horien erredakzioak NZHren xedapenak gogorarazten dizkigu, non bortxaketa emakumeen eta haien familien ohorearen eta duintasunaren kontrako erasotzat hartzen den berezko krimentzat baino gehiago (Zorrilla, 2005: 55-56). JNZA eta RNZAren Estatutuen edukiaz gain (sexu-indarkeriari loturiko portaera zigorgarriak), bi estatutu horiei atxikiriko dokumentu batean jasotako xedapen bat azpimarratu nahi dugu, “Prozedura eta Froga Arauei” buruzkoa. Sexu-indarkeriaren biktima izan denarentzat epaiketa batean testigantza emateak eragin ditzakeen zailtasunak kontuan hartuta, besteak beste berbiktimizazioaren, estigmatizazioaren, tratu baztertzailearen edo bai eta segurtasunaren kontrako mehatxuen ondorioz (Zorrilla, 2005: 53-54; Manitlla Falcón, 2008: 27-28), emakume biktimak eta lekukoak babesteko neurri bereziak ezarri zituzten bi testuetan. Horrela, auzitegi bakoitzaren “Prozedura eta Froga Arauak” izenekoaren 96. artikuluan (“Sexu-erasoen frogak”), honako hau jasotzen da13: “i) ez da eskatuko biktimaren testigantza berrestea ii) onespena ez da defentsatzat onartuko, baldin eta biktima(k) (a) indarrez, mehatxuz, atxilotuta edo zapalkuntza psikologikoaren bidez mendean hartua edo mehatxatua izan bada, edo horren beldur izateko arrazoiak izan baditu, edo b) zentzuz, uste izan badu berak men egin izan ez balu, beste pertsonaren bat hartuko zutela mendean, edo mehatxu egingo ziotela edo arriskuan jarriko zutela; (iii) biktimaren onespenaren frogak onartu aurretik, akusatuak konbentzitu egin beharko du Auzitegiko Aretoa –ateak itxita bilera eginda–, froga horiek garrantzitsuak eta sinesgarriak direla; (iv) ez da frogatzat onartuko biktimaren aldez aurreko sexu-portaera”. 22 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Xedapen honen antzeko aurrekaririk ez zegoen nazioarteko zigor prozesuen eremuan, ez eta estatuen barneko ordenamendu gehienetan ere14. Berez, oso ibilbide garrantzitsua izan du horrek; alde batetik, Nazioarteko Zigor Gortearen (NZG) sexu-indarkeriako kasuetarako prozedura-arauei atxiki zaielako eta, bestetik, horrek, aldi berean, eragin duelako NZGko kide diren hainbat estatuk barneko zigor-legeria prozesalean txertatu izana. Gainera, nazioarteko zigor auzitegiek eurek ere kendu egin diote pisua frogari eremu horretan, “autonomia sexualaren” ideia eta gatazka armatuko jokaleku batean onespena emateko ezintasuna aintzat hartuta. 2.5. Nazioarteko Zigor Gortearen Estatutua eta geroagoko nazioarteko garapenak Ad hoc nazioarteko zigor auzitegien esperientzia (JNZA eta RNZA) lagungarria izan zen Nazioarteko Zigor Gorteak eratu zuen 1998ko Erromako Estatutuak gaur egunera arte, sexu-indarkeriarekin loturiko nazioarteko araudi garatuena jaso dezan, bai alderdi substantibotik –tipo penalak eta horien elementuak– bai alderdi prozesaletik –prozedura judizialetarako arauak. Erromako Estatutuak aintzat hartzen du, beraz, NZGren eskumena sexu izaera duten krimenen kasuetan; antzinako Jugoslaviarako eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegien jurisprudentziak aintzat hartuak zituen arren, inoiz ez baitziren aurretiaz jaso bere osotasunean nazioarteko beste ezein arautan. Gainera, Estatutuan jasotzen ziren portaerak eta prozedura-arau horiek hain berritzaileak izateko beste elementu bat izan zen garrantzitsua: batik bat 1990eko hamarkadan, emakumeen eta feministen taldeek gauzatutako eragin politikoa, batez ere Women’s Caucus for Gender Justice (Emakumeen Caucusa genero-berdintasunerako) izenekoaren bidez; hots, 200dik gora erakunde biltzen zituen antolakundea, genero-berdintasuna NZGn txertatzeko eta haren 14 Bereziki berritzaileak dira biktimaren onespenari eta aurretiazko sexu-portaerari dagokienez defentsaren argudioen mugapenei buruz 96. artikulu horrek jasotzen dituen neurriak Hala eta guztiz ere, sexu-indarkeriari buruzko zigor-prozeduratan oraindik oso ohikoak dira gai horiek, eta sarritan, oso epai eztabaidagarriak eragiten ditu estatuetako barneko auzitegietan. Edonola ere, ezin ditugu 96. artikulu horretako neurriak idealizatu; ez praktikan behintzat. RNZAren kasuan, esaterako, 1994an sortu zenetik 1997ra, Auzitegiak ez zuen sexu-indarkeriagatiko salaketarik jasotzen zuen kasu bakarra jaso, nahiz eta ebidentziak badiren indarkeria hori sistematikoki eta modu masiboan eragiten zela Maider Zorrillak (2005: 62-63) dio horren azalpena izan daitezkeela biktimen euren errezeloa, estigmatizazioaren edo errepresalien beldurragatik, eta haien eskubideak babesteko eta bermatzeko benetako sistemarik eza. 23 2. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko tresna juridiko nagusiak: edukia ... Estatutuan aurretiazko ad hoc auzitegietan gauzatu ziren aurrerapausoak sartzeko presio-talde garrantzitsuena bihurtu zena15. Estatutuaren berrikuntza garrantzitsuena izan zen “izaera sexualeko krimenei buruzko kategoria berezia” (Martin eta Lirola, 2013:18) sortu izana; kategoria horretan, bortxaketaz gain, nazioarteko beste tresna batzuetan jasota zegoena, sexu-indarkeriako beste portaera batzuk ere jasotzen ditu, hala nola, sexu-esklabotza, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia eta behartutako esterilizazioa, eta horiek, zer inguruabarretan gertatzen diren arabera, gizateriaren kontrako krimen, gerra-krimen edo genozidio-krimentzat hartuak izan daitezke. Alde batetik, Estatutuaren 7.1.g) artikuluak aintzat hartzen ditu gizateriaren kontrako krimen gisa “bortxaketa, sexu-esklabotza, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia, behartutako esterilizazioa edo antzeko beste edozein sexu-indarkeria larri”, betiere –gizateriaren kontrako krimen guztien kasuan eskatzen den bezala– “biztanle zibilen kontrako eraso orokor edo sistematiko baten barruan eta eraso hori gertatuko dela jakinda” egin badira. Beste alde batetik, 8.2.b.xxii artikuluan honako hauek jasotzen dira gerra-krimen gisa: “nazioarteko gatazka armatuetan aplikagarri diren legeen eta usadioen bestelako urratze larriak” atalaren barruan: “bortxaketa, sexu-esklabotza, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia […], behartutako esterilizazioa eta Genevako Hitzarmenen urratze larria eragiten duen beste edozein sexu-indarkeria mota”. Gerra-krimentzat hartuak izateko, sexu-indarkeriako egintza horiek “plan edo politika baten barruan edo krimen horien eskala handiko gauzatzearen barruan” gertatu behar dira16. Bi artikulu horietan jasotzen diren sexu-izaerako krimenak antzera formulatuta daude; beraz, egiaz, egozte eta zigor bera bermatzen dute eta ez du 15 Vienako Giza Eskubideen Nazioarteko Konferentzian (1993) eta Beijingo Emakumeen Nazioarteko IV. Konferentzian (1995) egindako salaketa eta eragin-lanak berebiziko bultzada eman zion emakumeen eskubideei eta indarkerietatik –besteak beste sexuindarkeriatik– babesteari buruzko nazioarteko ekintzari. Lan hori, aldi berean, aurreko hamarkadetako ekimenen emaitza izan zen. 16 Aurretiazko nazioarteko arauei atxikiz, gerra-krimen edo gizateriaren kontrako krimentzat hartzeko, Erromako Estatutuak eskatzen du izaera sexualeko krimenek –gainerako krimenek bezala (hilketa, tortura, behartutako desagertzea, esklabotza, etab.) larritasun atalase altua eta xede politiko edo militarra edukitzea da (Martin eta Lirola, 2013: 8). Esaterako, Elizabeth Odio Benitok (1998: 273) dioen bezala, masiboak, orokorrak edo sistematikoak, biztanleria zibilaren kontra zuzenduak edo arrazoi nazional, politiko, etniko, arrazako edo erlijiosoetan oinarrituak izan behar dute. 30 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Azkenik, laugarren, sexu-indarkeriaren kontsiderazioa zabaldu du. Bortxaketaren definizioa garatu nahi izanak ezkutatu egin du, batzuetan, bestelako sexu-indarkeria moduak badirela; araudietan presentzia oso txikia izanik, auzitegientzat lan-karga handiagoa izan da, hutsune hori ohiturazko iturriekin eta, sarritan, estatuetako barneko zuzenbidearekin bete behar izan baitute. Auzitegien portaera horren adibide da bortxaketak gizateriaren kontrako krimenaz harago hedatzea, lehen esan dugun bezala, torturekin edo genozidioarekin identifikatu dituztelako (Gamarra, 2005: 14). Hori bera gertatu da, beraz, bortxaketaz gain, bestelako sexu-indarkeria modu batzuekin ere. Aurrekoa oinarri hartuta, RNZAk honela definitu zituen sexu-erasoak (haren ustez, bortxaketa, horien adierazpen espezifikoa baino ez da): “hertsadurapean dagoen pertsona bati eragiten zaion sexu-izaera duen egintza oro” (RNZA, Akayesu, par. 598). Horrela, gaur egun estatuetako araudi askorentzat ere benetan berritzailea den hurbilpen bat eginez, RNZArentzat, “sexu-indarkeria ez da soilik gizakion gorputza fisikoki inbaditzea, eta bere baitan har daitezke sarketa eskatzen ez duten egintzak edo kontaktu fisikorik eskatzen ez dutenak ere” (ibid., par. 688). Horri esker, horren barruan har daitezke, esaterako, behartutako biluztasuna edo soldaduen aurrean modu erotikoan dantzatzera behartzea. Orobat, Semanza30 kasuaren Epaian (par. 345), RNZAk onartzen du “bestelako sexu-indarkeria modu batzuk ere (tortura, jazarpenak, esklabotza edo bestelako tratu ankerrak) jazargarriak izan daitezkeela, gizateriaren kontrako krimen gisa”, eta horrekin, sexu-indarkeria modu guztietara zabaltzen dio eskumena auzitegiari. 3.2. Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegia JNZAk, bere jurisprudentziarekin, bortxaketaren definizioaren inguruko eztabaida garrantzitsua piztu zuen, lehenengo RNZAk ezarritako definizioa onartu zuelako, ondoren, definizio horren inguruan zalantzak agertu zituelako eta, azkenik, aldatu egin zuelako. Bortxaketaren definiziorako lehenengo hurbilpenean, Akayesuko epaian emandako ikuspegi holistikoa berretsi zuen (Pou, 2012) eta ordezko beste definizio bat emateko aukera baztertu zuen31 (JNZA, Mucić et al. par. 479). 30 JNZA, Prosecutor v. Anto Furundžija, Judgment (IT-95-17/1-T), 1998ko abenduaren 10ekoa. 31 JNZA, Prosecutor v. Mucić et ál., alias “Čelebiči”, Judgment (IT-96-21-T), de 16 de noviembre de 1998. 31 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean Hala ere, bortxaketaren interpretazio hori aldatu egin zuten JNZAk bortxaketaren gaia jorratu zuen hurrengo aukeran (areto berberean, baina beste epaile batzuekin), eta hurbilpen holistikoa erabat iraultzeaz gain, definizio “mekaniko-fisiologikoa” (Martin eta Lirola, 2013: 58) zehaztu zuten. Izan ere, JNZAren Furundžija epaiak32 bestelako premisa bat jasotzen du: horren iritziz, Nazioarteko Zigor Zuzenbideak zehaztasun handiagoa eman behar du, eta ez Nazioarteko Zuzenbidean edo ohiturazkoan zuzenean oinarritzen ez den kontzeptu-definizioa (JNZA, Furundžijaç, par. 177). Hau da, nullum crimen sine lege stricta (JNZA, Furundžija, par. 177) zigorprintzipioaren aplikazio hertsiari jarraituz (Martin eta Lirola, 2013: 53), pertsona bat auzipetzeko beharrezkoa da aurretiaz definituriko portaera bat debekatzen duen arau espezifiko bat egotea. Argudiatze –tekniko eta hertsi– horrek Akayesu kasuko aurretiazko formula baztertzen du, zeinak ahalbidetu egiten zuen bortxaketaren kontsiderazioa uneko interpretazio-joerekin batera garatzea, eta bortxaketa definituko duten elementu egiazko eta zehatzen bila hasten da hainbat herrialdetako zigor-zuzenbidearen azterketa konparatua eginez, eta tipo penal zehatz horren “izendatzaile komunak” (ibid. par. 178) aukeratuz bertan. Azterketa horretatik ondoriozta daiteke barneko araudi gehienetan bortxaketa dela batez ere sexu-indarkeriaren modua (ibid., par. 179), eta ezberdintasunak sakonak direla; esaterako, zenbait arauditan emakumeen kontrako bortxaketak soilik jazartzen dira, beste batzuetan sarketarako objektu bati edo beste bati erreparatzen diote, etab. (ibid. par. 180). Azterketa hori egin ondoren, harrigarria bada ere, aztertutako barne araudi ezberdinen arteko adostasunaren –ez benetan epaian frogatua– erakusle izan nahi duen definizio itxia proposatzen du. Hortaz, Furundžija kasuak irauli egiten du aurretiaz Akayesu kasuan RNZAk onartutako bortxaketaren definizioa, eta bortxaketa krimena gauzatzen duten honako elementu hauek definitzen ditu (ibid., par. 185). “i) sexu-sarketa, arina bada ere, a) biktimaren bagina edo uzkitik, bortxatzailearen zakilarekin edo hark erabilitako beste objekturen batekin egina. b) biktimaren ahotik, bortxatzailearen zakilarekin; ii) biktimaren edo beste hirugarren pertsona baten kontra indarra, mehatxua edo hertsapena erabiliz”. 32 JNZA, Prosecutor v. Anto Furundžija, Judgment (IT-95-17/1-T), 1998ko abenduaren 10ekoa. 32 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Horrela, JNZA portaera jazargarriak mugatzen eta “ustezko” ziurgabetasuna ezabatzen saiatzen da, barne-araudien arteko zenbait antzekotasunetan oinarrituta. Hala ere, hori dena oso zalantzazkoa da. Esaterako, aretoak berak onartzen du ahoa zulo “bortxagarri” gisa gehitu izana ez zela inola ere adostua izan, eta barneko araudien bilakaera konstanteari egokitzeko gehitu zuela (ibid, par. 183-184). Hala da, ez dago nazioartean edo barneko zuzenbidean adostasuna (opinio iuris) aurkitzerik atxikitze horri indarra emateko (McDougall, 2006: 336). Hain zuzen, bortxaketaren arauetako definizioaren bilakaera konstante hori, gizakion duintasunaren kontrako eraso per se gisa hartzearen pertzepzioa zen Akayesu kasuko definizio holistiko eta zabala bidezkotzen zuena. Eta hala ere, JNZAk soilik onartzen zuen bilakaeraren kontsiderazio hori definizio gutxieneko eta estua egiteko: zakila ahoan sartzea. Hor dugu, Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren interpretazio patriarkal, falokratiko (Martin eta Lirola, 2013: 13) eta androzentrikoaren (Lazo, 2013) beste lagin bat. Segur aski nahita izan gabe, aretoak bortxaketa erasotzailearen tokitik ikusten du, eta sexu maskulinokotzat jotzen du, zakila aipatzen duenez. Halako definizio itxiak alde batera uzten ditu “[izaera sexualeko] hainbat portaera, potentzialki zigorgarriak direnak eta emakumeen bortxazkotzat jotzen dituztenak, baina, hala ere, legez, ez daudenak halakotzat hartuak” (Martin eta Lirola, 2013: 31). Definizio berri hori egintza materialari berari eta biktimaren borondatezko edo hertsapenezko elementuari buruzkoa da, eta JNZAren geroagoko epaietan atxiki zen, Kuranac et al. epaian, kasu (par. 438)33, eta paradigma aldaketa berretsi egiten da. Beste alde batetik, Kunarac et al. epaia garrantzitsua da jazargarriak diren portaerak nabarmen gehitzen dituelako, biktimaren hertsapen-noziotik urrundu (aurreko definizioko ii elementua) eta “autonomia sexualaren” kontrako erasoaren ideia atxikitzen du (ibid., par. 440-441) funtsezko elementu gisa portaera horien jazarpena bidezkotzeko. Bortxaketaren definizioan, beraz, biktimaren onespenari buruzko eztabaida agertzen da; biktimaren autonomia sexuala erasoa izateko hiru modu bereizten baitira, biktimak jarduera sexual horretan parte hartu nahi ez izanda ere. Kunarac et al. Epaiaren arabera (ibid., par. 442) honako hauek dira moduak: “(i) sexu-jarduera indarrez edo biktimaren edo beste hirugarren baten kontra indarra erabiliko delako mehatxupean gertatzen da: 33 JNZA, Prosecutor v. Dragoljub Kunarac, Radomir Kovač and Zoran Vuković (Sentencia Kunarac et al.), Judgment (IT-96-23-T), 2001eko otsailaren 22koa. 33 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean 34 Mens rea latinezko lokuzio bat da, eta “gogo erruduna” esan nahi du, eta zigorzuzenbidearen eremua legez kanpoko portaera bat gauzatzean, hori egiteko asmoa edo borondatea adierazten du. 35 JNZA, Prosecutor v. Dragoljub Kunarac, Radomir Kovač and Zoran Vuković Judgment (IT-96-23 & IT-96-23/1-A), 2002ko ekainaren 12koa. 36 JNZA, Prosecutor v. Kvočka et al., Judgment (IT-98-30/1), 2001eko azaroaren 2koa, par.: 559). (ii) sexu-jarduera indarrez edo biktima bereziki zaurgarri bihurtzen duten edo uko arrazoitua adierazteko gaitasuna ukatzen dioten beste inguruabar espezifiko batzuen ondorioz gertatzen da; (iii) sexu-jarduera biktimaren onespenik gabe gauzatzen da. Furundžija kasuko bortxaketaren definizio itxi eta androzentrikoa atzerapausotzat har daitekeen arren, JNZAren geroagoko ebazpenetan biktimaren onespena, autonomia sexuala eta borondate askea nozioak txertatu izanak gatazka armatuetako bortxaketen zigor-jazarpenaren ardatza berriro ere biktimarengan jartzea dakar; eta ikuspegi hori oso leunki doa sendotzen estatuetako barneko legeria eta praktika jurisprudentzialetan. Horrela, beraz, Kunarac et al. kasuan auzitegiak darabilen bortxaketaren definizioak Furundžija kasuko definizioaren “(i)” lehenengo atalean deskribatutako elementuak egokitzen ditu, baina ordeztu egiten ditu bigarren “(2)” ataleko indarraren eta hertsapenaren aipamenak, honako lerroalde honekin: “sarketa sexual hori biktimaren onespenik gabe gertatzen denean [...], horretarako onespena borondatez adierazia izan behar du, biktimaren borondate askearen emaitza gisa, eta inguruabarren testuinguruan ebaluatuta. Mens rea izango da aipatu sarketa sexuala gauzatzeko asmoa, eta biktimaren onespenik gabe egiten dela jakitea” (Kunarac et al., par. 460)34. Definizio hori osotasunean berretsi zuen JNZAren Apelazio Aretoak (Bou, 2012: 14), eta gainera, azpimarratu zuen inola ere ezin dela baieztatu indarkeria edo hertsapena sine qua non betekizuna direla bortxaketa gertatzeko; izan ere, begi bistakoa da badirela indarkeriarik gabeko bortxaketak (Kunarac et al. par. 127-129)35, baina estortsioa edo larderia36 dago hertsapen metodo gisa, eta horrek onespen posiblea ezeztatzen du (Martin eta Lirola, 2013: 62). Azkenik, RNZAk egin zuen bezala, JNZAk ere bertako estatuan krimen sexualei buruzko arau-garapenik eza gainditu zuen sexu-indarkeria definituz eta horren adierazpide ugariak Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioan aurreikusitako krimenei atxikiz (Bou, 2012: 37-38). Hori oinarri hartuta, 34 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... esaterako, Furundžija kasuan, Auzitegiak azpimarratu zuen, sexu-indarkeriaren barruan funtsezko krimen gisa bortxaketaren definizio mekanikoaz gain, “Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen arauek bortxaketa ez ezik, bestelako sexu-indarkeria larri guztia ere zigortzen dute, benetako sarketarik egon ez arren. Beraz, esan daiteke debekatuta daudela biktima umiliatuz edo gutxietsiz, pertsonaren osotasun fisiko edo moralari eragiten dioten eta mehatxu, larderia edo indarrez eragiten diren indarkeria larri guztiak (JNZA, Furundžija, par. 688). Horren ildoan, JNZAk zehazten du “indarkeria sexualak bortxaketa baino nozio zabalagoa hartzen du eta sexu-esklabotza edo jazarpena bezalako krimenak ere hartzen ditu barnean” (JNZA, Kvočka: par. 180), eta jarduera horien artean NZGren Estatutuetan jasotzen diren motez gain, aipatzen ez diren eta kategoria horietan sartzen ez diren beste batzuk ere badaude, hala nola: behartutako ezkontzak, sexu-mutilazioa, behartutako esterilizazioa edo behartutako abortua. Izan ere, sexu-esklabotza gizateriaren kontrako krimentzat hartu zen –artean kodifikatu gabe egon arren–, sexu-indarkeria “biktimagileek biktimak jabetzan” zituztelako egoerarekin lotu zelako (JNZA, Kunarac et al. apelazioko epaia, par. 251-253). Aurretik, Auzitegiak argi utzia zuen esklabotza, norbait saldu eta erosteko gaitasuna eta haren bizitza, lana eta –testu honi dagokionez– haren sexualitatea edo autonomia sexuala kontrolatzeko gaitasuna esklabotza mota zehatz bat zirela (JNZA, Kunarac et al. epaia, par. 543), jazarria izan behar zuela eta horren definizioa oinarritzat hartuko zela NZGn aurreratzean krimen horren elementuak kodifikatzeko. (Pou, 2012: 80). Beraz, Auzitegiak sexu-indarkeriaren modu berri gisa egituratu zuen portaera hori, baieztatu zuelako “esklabotza, sexu-esplotazioan oinarritutakoa barne, bortxaketaz bestelako krimena dela” (JNZA, Kunarac et al. apelazio epaia, par. 186). 3.3. Nazioarteko Zigor Gortea Sexu-indarkeria gisa definituriko jarduera berriak NZGren Estatutuan espresuki txertatu izana elementu positibotzat har daiteke eta hala hartu behar da, eta, aldi berean, portaera materialen garapenak segurtasun juridikoa eskaintzen dute, egundaino izan den gorputz juridiko “sexoespezifiko” zabalena sortuz (Bienvenu Haba eta Lafontaine, 2017: 76). Hala ere, NZGren araudiak eta jurisprudentziak bortxaketaren definizioaren inguruko bide mekanikoan ekiten jarraitzen dute, eta gainera, krimen honen kasuan jazargarriak diren portaeren deskribapen zehatzak 35 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean bortxaketatza kalifika daitezkeen portaerak minimizatzea dakar. Hala gertatzen da Katanga37 kasuaren epaian; non NZGk dioen bortxaketatzat hartzeko “edozein kasutan gorputzaren atalen batean organo sexual baten sarketa gertatu behar du, azalekoa bada ere, edo baginan edo uzkian sarketa gertatu behar du objekturen batekin edo gorputzeko beste edozein atalekin” (par. 963); hitzez hitz “Krimenen elementuak” dokumentuko deskribapenari jarraikiz, azaldu dugun bezala, Gortearentzat nahitaezkoa ez dena. Onespenik ezari dagokionez, NZGak berretsi egiten du aurreko nazioarteko zigor jurisprudentzia eta ebazten du “ez duela frogatua izan behar” (NZG, Katanga kasua, par. 965), hertsapenari buruz aurreikusitako eta zehaztutako inguruabarretako edozeinek berez dakartelako onespenik eza gatazka armatuetan. Gogoan izan behar dugu, edozein kasutan, ebatzi zutela Germain Katanga auzipetua ez zela sexu-indarkeriaren erantzule. Bere Estatutuak aukerak eskaintzen dituen arren, NZGk emaitza eskasak erakutsi ditu egundaino krimen sexualen kontrako borrokan. Hori aurreratu zuen jada lehenengo epaian (NZG, Lubanga kasua, 201238), NZGren Fiskaltzak adingabeen errekrutatze akusazioa egin zuen baina ez zituen akusazioan sartu izaera sexualeko krimenak, eta horrek larriki eragin zion prozesuaren emaitzari. Andrea Forerek (2013: 54) dioen bezala, akusazioa adingabeen errekrutatzera murriztea eta sexu-indarkeria baztertzea izan ziren azken epaian eragin zutenak; esaterako, zigorraren inguruko erabakietan –nahiko txikia izan zen–, edo erreparazioaren ingurukoetan, ezin izan baitziren sexu-indarkeriaren biktiman erreparazio integraleko programetan sartu. Ez da ospatzekoa ere NZGk berezko identitatedun krimen gisa behartutako ezkontzak jazartzeari uko egitea (jarraian ikusiko dugun bezala, SLABn bai egin zen); sexu-esklabotzaren barruko adierazpen gisa mantenduz (NZG, Katanga kasua: par. 977-978 eta Lubanga kasua: par. 36), portaera hori modu espezifikoan garatzeko eta definitzeko aukera galdu da (Martin eta Lirola, 2013: 73). Azkenik, Bemba kasuko39 lehenengo instantziako zigor-epaian, NZGk eutsi egiten die “Krimenen elementuak” dokumentuan jasotzen diren bortxaketaren definizioari eta onespen faltari buruzko xedapenei, ad hoc auzitegien 37 NZG, Prosecutor v. Germain Katanga, Judgment (ICC-01/04-01/07), 2014ko martxoaren 7koa. 38 NZG, Prosecutor v. Thomas Lubanga Dyilo, Judgment (ICC-01/04-01/06-2842), 2012ko martxoaren 14koa. 39 NZG, Prosecutor v. Jean-Pierre Bemba Gombo, Judgment (ICC-01/05-01/08), 2016ko martxoaren 21ekoa. 36 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... jurisprudentziaren interpretazio-oinarria hartuta, bestelako garapenik eskaini gabe (par. 99-109). Hala ere, egia da bortxaketa gizateriaren krimen gisa eta gerra-krimen gisa zigortzen dituela (par. 694), tipo penal horiek bere Estatutuan izan duten garapena baliatuz eta auzitegi horretan jurisprudentziako mugarri bat ezarriz horrekin. Orobat, “Bemba kasuak (par. 197-198) lehenengoz ematen du “agintea izateagatik edo hierarkian goragoko kargua duten” pertsonak gatazka armatuetan eragindako sexu-indarkeriagatik zigortzeko aukera; bai gertatzen zenaren berri zutelako bai jakinaren gainean egon eta hori saihesteko neurriak hartu behar zituztelako (Mabanga, 2016; Bienvenu Haba eta Lafontaine, 2017), betiere kasuak banaka aztertuta. Hala ere, aurrerapauso hori zapuztu egin da akusatua errugabe deklaratzeko apelazio-erabakiarekin (NZG, Bemba kasua apelazioan40) froga materialei eta zirkunstantzialei zorroztasuna ezarri ondoren, zeina “gehiegizkotzat jo daitekeen, Gortearen eskumeneko krimenen ezaugarriak kontuan hartuta” (Quesada, 2018: 10). Gainerap, prozesura judizial honi egindako kritiken artean, Bemba gaia ezaguna da behartutako biluztea izaera sexualeko krimen gisa kalifikatzeko atzerapausoa eman izanagatik (Bienvenu Haba eta Lafontaine, 2017: 77), horrekin, gatazka armatuetako sexu-indarkeria jazartzeari dagokionez, orain arte nahiko etsigarria izan den NZGren jurisprudentzia bat itxiz. 3.4. Sierra Leonako Auzitegi Berezia SLABk, antzinako Jugoslaviako eta Ruandako ad hoc auzitegien jurisprudentziaren ondoren eta Erromako Estatutua onartu ondoren sortu zutelako hain zuzen, arretan handiagoa jarri zion sexu-indarkeriari bere Estatutuan, nahiz eta haren ekoizpena nabarmen txikiagoa izan den. Bortxaketaren krimenari dagokionez, hasieratik eusten die JNZAren definizioei (Bou, 2012: 20), haren deskribapen mekanikoa eginez, nahiz eta bai hartu zuen kontuan bortxaketa-ahalegina eta 14 urtetik beherakoen onespena onartzerik eza, eta onespenaren ardatza autonomia sexuala dela babesten du (Armed Forces Revolutionary Council epaia: par. 693-694)41. 40 NZA, Prosecutor v. Jean-Pierre Bemba Gombo, Judgment (ICC-01/05-01/08 A), 2016ko ekainaren 8koa. 41 SLAB, Prosecutor v. Alex Tamba Brima, Brima Bazzy Kamara and Santigie Borbor Kanu (Sentencia Armed Forces Revolutionary Council), Judgment (SCSL-04-16-T), 2007ko ekainaren 20koa. 37 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean Orobat, eta gaiari buruzko tratatuetan (NZGren Estatutua, kasu) dagoeneko ikus daitekeen jurisprudentzia-nozioa sendotuz, SLABek argudiatzen du gatazka armatuetan onespenik eza ziurtzat jo daitekeela, egoera horietan hertsapena “ia unibertsala” baita42. Bestelako sexu-indarkeriari dagokionez, bortxaketaz gain, bestelako ekintza jazargarri batzuk ere jaso zituzten SLABren Estatutuan, behartutako esklabotza, esaterako. Eta txertatze hori baliatu zuen nozioa garatzeko eta jardun zehatz43 hori jazartzeko, baina horrez gain, behartutako ezkontza ere sartu zuen krimen sexualen beste mota bat gisa. Hortaz, eta hasieran erreparo batzuk izan arren, behartutako ezkontza eta sexu-esklabotza bereizi zituen, eta honela deskribatu zuen egoera: “erasotzaileak, bere hitzen edo jokabidearen bidez, edo haren erantzukizunpean dauden beste batzuen bidez, indarrez edo hertsaduraz behartzen du pertsona bat bere ezkontide gisa zerbitzatzeko eta horren ondorioz, biktimari sufrimendu larria, eta kalte fisiko, mental edo psikologikoak eragiten dizkio”44. 3.5. Giza Eskubideen eskualdeko Auzitegiak Giza eskubideen eskualdeetako organo judizial bakoitzak sexu-indarkeriari buruz azaldu duena zehatz-mehatz aztertzerik ez dugunez, atal honetan adibide esanguratsu batzuk aipatuko ditugu: Gogoan izan eskualdeko auzitegi hauetan Estatuak zigortzen direla, eta ez krimenen erantzule diren pertsonak (nazioarteko zigor auzitegietan gertatzen den bezala). Hala ere, hori ez da oztopo auzitegi horietan ere jazargarriak diren portaerak eta haien definizioak ere Nazioarteko Zigor Zuzenbidean oinarritzeko, segurtasun juridiko handiagoa eskainiz horrela. 42 SLAB, Prosecutor v. Charles Ghankay Taylor, Judgment (SCSL-093-01-T), 2012ko maiatzaren 18koa, par.: 416. 43 SLAB, Prosecutor v. Issa Hassan Sesay, Morris Kallon y Augustine Gbao (Sentencia Revolutionary United Front), Judgment (SCSL-04-15-T), 2009ko apirilaren 8koa, par.: 157-161. 44 SLAB, Prosecutor v. Alex Tamba Brima, Brima Bazzy Kamara and Santigie Borbor Kanu (Sentencia en apelación Armed Forces Revolutionary Council), Judgment (SCSL-04-16-T), 2008ko otsailaren 22koa, par. 196. 38 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... 3.5.1. Giza Eskubideen Sistema Interamerikarra Giza Eskubideen Gorte Interamerikarrak (GEGI), sexu-indarkeriaren gaia tratatzeko azkeneko aukeran (Atenco v. Mexiko kasua)45, adierazi du hori tortura-krimen izateko arrazoia izan daitekeela (GEGI, 2018, par. 193), hurrengo arrazoia dela eta: “sexu-indarkeriak pertsonen balioak eta bizitza pribatuko funtsezko alderdiak urratzen ditu, haien bizitza sexualean sartzen da eta sexuharremanak norekin eduki askatasunez erabakitzeko eskubidez ezeztatzen du, erabaki pertsonal eta intimoenen eta gorputzaren funtzio oinarrizkoenen gaineko kontrola erabat galduz” (ibid., par. 179). Horren ildoan, GEGIk erabiltzen duen sexu-indarkeriaren definizioa Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen definizio mugatu eta mekanikoa baino nabarmen zabalagoa da. GEGIren iritziz, “sexu-indarkeria pertsona baten kontra eta haren onespenik gabe gauzatzen diren sexu-izaerako egintzek osatzen dute, gorputzaren inbasio fisikoa izateaz gain, sarketarik gabeko eta, bai eta, kontaktu fisikorik gabeko egintzak ere sar daitezke bertan” (ibid., par. 182). GEGIk desberdintzat hartzen ditu emakumeen kontrako bortxaketa eta gizonen kontrako bortxaketa honako hau adierazten duenean: “sexu bortxaketa emakumeen kontrako indarkeriaren forma paradigmatiko bat da, eta haren ondorioak, biktima bera gainditzen dute” (ibid., par. 184), eta horrek gai honetan “beharrezkoa den genero-ikuspegia” ezartzeko ahalegina –ez oso egokia– dirudi (Poyatos, 2018; Avilés, 2017). Atencoko krimenak ez ziren gatazka armatu adieraziriko egoera batean gertatu, errepresio soziopolitikoko egoeran baizik; beraz, GEGIk modu berri batean erabiltzen ditu gatazka armatuetako sexu-indarkeriaren definizioak, torturengatiko zigorrari gehituz, honako hau azpimarratzeko: “kasu honetan, sexu-indarkeria ez zuten erabili estatuko agenteek kontrol, nagusitasun edo botere-inposaketarako taktika edo estrategia gisa. Izan ere, […] sexu-indarkeria jendaurrean aplikatu zen, lekuko askoren 45 GECI, Caso mujeres víctimas de tortura sexual en Atenco v. México, 2018ko azaroaren 28ko epaia. 39 3. Jurisprudentzia adierazgarria nazioartean aurrean, ikuskizun makabro eta beldurtzaile gisa, non emakumeen gorputzei eragiten zietena entzutera eta, kasu batzuetan, ikustera behartu zituzten gainerako atxilotuak” (GEGI, 2018, par. 202). Era berean, GEGIk gehitu zuen hori legez kontrakotzat ez ezik, Estatuaren erantzukizunaren astungarritzat ere jo zen. “honako kasu honetan, manifestariek erabilitako protesta-moduak erreprimitzeko eta desegokiak zirela agerrarazteko mezua helarazteko tresna gisa instrumentalizatu zituzten atxilotutako emakumeen gorputzak poliziek. Gauza bihurtu zituzten emakumeak, aginte-eskumenaren aurrean disidentzia erakusten zuten ahotsak umiliatzeko, beldurtzeko eta ikaratzeko” (ibid., par. 204). Giza Eskubideen Sistema Interamerikarraren markoan oraindik, Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrak eduki zuen aukera ordurako gatazka armatuetako sexu-indarkeriaz aritzeko Raquel Mejia Peruren kontrako gai ezagun hartan46. Kasu horretan, sexu abusua “biktimaren osotasun fisiko eta mentalaren bortxaketa izateaz gain, haren duintasuna nahita eragindako iraina dela” jaso zuen (GEBI, 1996, par. 99); beraz, egintza hura, azkenean, biktimaren intimitatearen kontrako tortura eta bortxaketatzat hartua izan zen (Villanueva, 2006: 421). 3.5.2. Giza Eskubideen Europako Auzitegia Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) egindako bortxaketaren definizioaren hurbilpena bertako araudietatik (bereziki, Giza Eskubideen Europako Hitzarmena-GEEH eta Europako Kontseiluko kide diren Estatuen barne zuzenbidea) eta Nazioarteko Zuzenbidetik dator, batez ere Nazioarteko Zigor Zuzenbidetik, nahiz eta GEEAk ez dituen, normalean, gatazka armatuetako sexu-indarkeriako kasuak hartzen. Hala ere, bere jurisprudentzia interesatzen zaigu, hainbat arrazoirengatik. Lehenik eta behin, adierazi izan du ziur, nahiz eta araudian ez dagoen espresuki horrela mugatua, bortxaketa bat gertatzen dela eta jazarri egin behar dela “onespenik eza bortxaketa eta bestelako sexu-indarkeriak gertatzeko elementutzat hartzeko joera unibertsalari” jarraikiz (GEEA, M.C. v. Bulgaria: par. 163)47. Biktimak 46 GEBI, Caso Raquel Martín de Mejía v. Perú, Txostena zk. 5/96 (zkº 10.970), 1996ko martxoaren 1ekoa. 47 GEEA, M.C. v. Bulgaria, Judgment (nº 39272/98), 2003ko abenduaren 4koa. 46 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... tradizionala, prozesuaren zama biktimarengan –eta ez biktimagilearenganjartzea eta, nola ez, barneko zein nazioarteko araudiaren aplikazio desegokia (ibid.: 383-385). 4.4. Peru Peruko barne-gatazkan zehar izandako sexu-indarkeria orokortuaren lekukotzek ez dute herrialdeko agintari judizialen erreakziorik eragin (Astocondor et al., 2011). Egia eta Adiskidetzearen Batzordeak (EAB) frogak aurkitu ditu eta 538 sexu-indarkeria kasu aipatu ditu bere Amaierako Txostenean (2003), hala ere, horietako oso gutxi iritsi dira auzitegietara54. Batez ere emakumeen eta neskatxen kontra eragindako sexu-indarkeria hainbat lekukotzaren bidez erregistraturik dago, eta agerikoak dira biktimek pairatzen dituzten ondorioak, bai eta indarkeria horien emaitza diren adingabekoen kopurua ere (Rios eta Brocante, 2017: 92-95). Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordeak (EAB) bere Amaierako Txostenean azaldu zuen egindako azterketaren oinarri juridikoa nazioarteko araudia zela, bereziki, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbidea, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa eta Nazioarteko Zigor Zuzenbidea, eta araudi horrek konstituzio-izaera duela barne-araudian; hortaz, argi utzi zuen edozein amnistia-legeren baliogabetasuna (EAB, Amaierako Txostena, 2003: 196214). Barneko organo judizialen erabakien zain, EABk sexu-indarkeriaren kontsiderazioa NZGren “Krimenen elementuak” dokumentuan jasotakoarekin bat dator, eta honela jaso da: “EABren iritziz, emakumearen kontrako sexu-indarkeria, Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbideari atxikiz, giza eskubideen per sé urraketa da eta Perun izandako barne-gatazka armatuaren barruan gauzatuta, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urratze larria. Indarkeria hori, gainera […], gizateriaren kontrako krimena da, zenbait kasutan orokortutzat eta beste batzuetan sistematikotzat kalifika daitezkeen ezaugarriak betetzen dituelako. Hortaz, horren erantzukizunak egile zuzenei ez ezik horien buruzagi edo goi-agintariei ere badagozkie, eta ustezko erantzuleak 54 Manta eta Vilcaren kasua da epaia lortzeko hurbilen dagoena. Gaur egun oraindik ebazteke dago arazo-prozesalengatik, COVID-19 pandemiaren eraginagatik eta botere judizialaren ageriko utzikeriagatik, mugimendu legal feministek salatu duten bezala. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu hemen: https://manoalzada.pe/feminismos/manta-y-vilca-ultima-audiencia-de-sabino-valentin 47 4. Sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko araudi eta jurisprudentziaren eragina Estatuetako ... Estatuaren agenteak, zibilak edo erakunde subertsiboetako kideak ere izan daitezke” (ibid.: 265). Horren ildoan, sexu-indarkeria espezifikoki onartzen da. EABren txostenean (ibid.: 272-273) jasotzen den bezala, “herrialdean bizi izan zen gatazka armatuan, Peruko emakumeen kontrako hainbat eta hainbat sexu-indarkeria kasu eragin zituzten Estatuko nahiz talde subertsiboetako erasotzaileek. Nazioarteko zenbait erakundek azpimarratu du hori, nabarmenduz, gainera, gatazkan zehar, borrokan ziharduten alderdi biek emakumeak bortxatzen zituztela eta abusuak eragiten zizkietela larrialdietako guneetan sartzean edo atxilotu eta galdeketak egitean. Errealitate horrek ahalbidetu egiten du Peruk bizi izan zuen gatazka armatuan zehar ‘genero-indarkeria’ eragin zela esatea, sexu-indarkeriak emakumeak kaltetu zituelako emakume izate hutsagatik. Gizonen kontrako sexu-indarkeria kasuak izan ziren arren, emakumeak ziren egintza horiek kaltetutako gehien-gehienak”. EABk adierazitakoaz gain, biktimak aintzat hartzea eta eragindako kalteen erreparazioa oso mantso daramate Peruko instantzia judizialek; gertaera horietako asko jazo zirenetik 40 urte igaro dira, froga eta testigantza asko desagertu egin dira eta kaltetutako emakumeetako asko berbiktimizatu egin dira (Astocondor et al., 2011). Horren ildoan, EABren lanak eta ondorioek ezarri zuten abiapuntuak potentzialtasuna gal dezakete horren ondotik justizia ezarriko duten eta, ahal den heinean, kaltearen erreparazioa eragingo duten erantzun judizialik ez badago. 4.5. Kongoko Errepublika Demokratikoa Kongoko Errepublika Demokratikoan sexu-indarkeria modu orokortu eta sistematikoan ezarri da 1990eko hamarkadaz geroztik izandako gatazka armatuetan. Hala ere, nazioko auzitegiek ez zituzten behar beste jazarri. Izan ere, gatazka armatuetako sexu-indarkeriaren larritasunaren eta neurriaren eta Estatuaren –organo judizialak barne– erantzun eskasaren arteko desorekaren adibide paradigmatikoa da herrialde hori, eta horrek zigorgabetasun handia eragin du krimen horri dagokionez. KEDan zigor-prozesua bereziki konplexua eta garestia da. Barneko auzitegietan sexu-indarkeriako egintzak epaitzeko dauden mugen artean honako hauek aurkitu ditugu: frogaren indarraren araberako prozesu- 48 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... betekizunak; justiziara iristeak duen kostu ekonomikoa; auzietan parte hartzen duten eragile juridikoen (epaileak, abokatuak, forentseak) prestakuntzarik eza (bai juridikoa bai, bereziki, genero-arlokoa); nazioko segurtasun-indarrei dagokienez, maila baxuko soldaduak jazartzen dira, eta ez goi mailakoak, bai ekintzagatik bai omisioagatik55; prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren biktimak eta lekukoak babesteko eta bermatzeko neurririk eza; prozesutik bertatik eratorritako estigmatizazio soziala eta berbiktimizazioa; justiziarenganako konfiantzarik eza, etab. (GENF-KED, 2013: 53 eta hur.; HRW, 2009: 48 eta hur.). Salbuespen izan diren arren, badira militarren, polizien eta estatuz kanpoko talde armatuetako kideen kontrako zigor-epaien adibideak. Hemen hiru kasu nabarmenduko ditugu. Lehenengoa Songo Mboyo kasua izan zen. Kasu horretan, Kongoko Armada Nazionaleko batailoi bateko zenbait kideren kontra gizateriaren kontrako krimenengatiko lehenengo zigorra ezarri zen; 120 emakume eta neskatxa bortxatzeaz akusaturik zeuden. Epaia auzitegi militar batek eman zuen 2006an, krimen horren inguruan NZGren Estatutuan –KED estatu kide bat da– jasota dauden xedapenak aplikatuz. Bigarren kasua, 2009koa, Gédéon Kyungu Mutanga izan zen; maï-maï (tokiko defentsa-miliziak) taldeko burua izanik, hainbat bortxaketa, genitalen mutilazio eta sexu-esklabotzako egintzak gauzatu zituen sistematikoki, eta bere soldadu batzuekin batera zigortu zuten NZGren Estatutuan jasota dauden egintza horiengatik. Kasu hori bereziki esanguratsua izan zen; izan ere, auzitegiak onartu zuen Kongoko Estatuak ere erantzukizun zibila zuela egintza horietan, talde armatu horri armak ahalbidetzeagatik eta “soldadu horiek guztiz eta benetan armagabetzeko inoiz ahaleginik ez egiteagatik”; eta arrazoi horrengatik zigortu zuten “krimen horien ondorioz eragindako kalteen erreparaziora” (GENZ-KED, 2013: 25-28)56. 55 Erromako Estatutuari atxiki zitzaion ohiturako Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren printzipio bat da, eta krimenak eurak egiteagatik edo beren mendekoei egiteko agintzeagatik, hierarkian goren dauden militarrei egotz lekiekeen zuzeneko zigorerantzukizunaz gain, beren agindupean zeuden militarrek eragindako krimenak prebenitzeko neurririk ez hartzeagatik eta krimen horiek ez zigortzeagatik ere errudun izan daitezke (HRW, 2009: 18). 56 Tribunal Militaire de Garnison de Haut-Katanga, affaire Gédeon Kyungu Mutanga et autres, RP No. 0134/07, 2009ko martxoak 5, eta apelazioan, Cour militaire du Katanga, affaire Gédeon Kyungu Mutanga et autres, RPA n°025/09, 2010eko abenduak 16. 49 4. Sexu-indarkeriari buruzko nazioarteko araudi eta jurisprudentziaren eragina Estatuetako ... Eta hirugarrenik, 2020ko irailean, hogei militar eta polizia bat zigortu zituen justizia militarrak Hego Kivu probintzian, urte horren hasieran bortxaketak eta izaera sexualeko bestelako egintzak gauzatzeagatik. Orobat, Kongoko estatuari berriro ere erantzukizun zibila egotzi zioten, eta 23 biktimen –tartean, adingabeko hainbat– kalteen erreparazio-gastuak modu solidarioan ordaintzera zigortu zuten. 51 5.1. Identifikaturiko mugak eta hutsuneak Marko juridiko jakin bat aztertzeko –kasu honetan, gatazka armatuetako sexu-indarkeriari dagokiona– hori arautzen duten arauei ez ezik eskumena duten agintariek, praktikak, arau horiek aplikatzeko eta interpretatzeko moduari ere erreparatu behar diogu. Nazioarteko eremuan, Estatuen jokabidea berebizikoa da, Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren subjektu jatorrizko eta nagusiak direlako. Yolanda Gamarrak (2005: 13) adierazten duen bezala, giza eskubideen nazioarteko tresnak benetan aplikatzea benetako agintea duten estatuko organoen esistentziaren araberakoa da hein handi batean. Gaur egungo gatazka armatuei eta bertan gauzatzen den sexu-indarkeriaren zigorgabetasun mailari erreparatzea besterik ez dago gaur egun dagoen araumarkoa ez nahikoa ez egokia ez dela ondorioztatzeko. Gauzatzen diren egintzen neurri eta larritasunaren eta haien zigor-jazarpenaren artean izugarrizko aldea dago, bai nazio barruan bai nazioartean. Desoreka hori azaltzeko sakoneko hainbat arrazoi daude, eta hemen ezin ditugu behar bezala denak aztertu. Hori dela eta, testu honen edukitik ondoriozta daitezkeen batzuk identifikatu ditugu. Gatazka testuinguruetako sexu-indarkeria inbisibilizaturik egon da historian zehar pertsonak babesteko nazioarteko tresnetan. Alde batetik, hori horrela izan da Estatuak direlako nazioarteko arauak landu eta bere burua horien mende jartzea onartzen dutenak, eta horiek Estatuak (haien ikuspegia, haien kezkak, beharrizanak eta interesak) jarri dituzte erdigunean, pertsonak eta haien babesa jarri beharrean. Hori aldatzen ari da, oso mantso bada ere, Nazioarteko Zuzenbidearen apurkako humanizazioari esker. Beste alde batetik, sexu-indarkeria eremu pribatuko, familia barruko gaitzat hartu izan 5. Dagoen marko juridikoari eta horren aplikazio jurisdikzionalari buruzko azken gogoetak 52 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... da luzaroan, eta ez nazioarteko araudietan edo Estatu barrukoetan kontuan hartzeko giza eskubideen kontrako eraso edo nazioarteko krimen gisa. Gatazka armatuetan egintza horien kontsiderazioa ere ikuspegi tradizional horretan oinarritu izan da. Gatazka armatuetako sexu-indarkeriaren aurrean pertsonak babestu beharra Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren bidez kontuan hartzen hasi zirenean (esaterako, 1949ko Genevako Konbentzioetan), babestu zuten ondare juridikoa ohorea, duintasuna eta ahalkea izan ziren, Zuzenbidearen ikuspegi androzentriko eta patriarkalaren barruan. Hau da, babesten zutena emakumearen eta bere familiaren (familiako gizonen?), komunitatearen (komunitateko gizonen?) eta/edo Estatuaren (Estatuko gizonen?) ohorea eta duintasuna ziren. NZHren arau klasiko horietan –zeinetako batzuk gaur egunera arte ere iritsi diren– antzematen dena da emakumeen funtzio sexual eta ugalketa-funtzioagatiko eta euren ama paperarekiko kezka, ez ordea horrenbeste emakumeen osotasun fisiko edo mentala edo haien intimitatearekiko kezka (Ayat, 2010: 811). Emakumeenganako erreferentzia gainerakoekiko zeharkakoa da, diferitua, bigarren mailakoa; ez da benetako eskubidedun subjektu gisa kontuan hartzen. Duela 70 urte baino gehiago idatzitako arauak dira, eta arau horiek adostu zituzten gizonen ikuspegia islatzen dute: genero rol eta estereotipoz beteriko ikuspegia, gerra egoeretan, “emakumeak biktima” gisa ikusten lagundu duena. Ikuspegi horrek badu zenbait funtzio “erabilgarri”; alde batetik, gerra legitimazioa behar du, eta horretarako, nahitaezkoa da “babestu” beharreko “biktima babesgabeak” egotea; beste alde batetik, emakumeak “biktimatzat” hartzeak ahuldu egiten du haien boterea eta gatazketan eragile gisa duten garrantzia (Barrow, 2010: 222-233), eta aldi berean, gizonak “babesle” bihurtzen ditu. Joan den mendeko laurogeita hamarreko urteetatik aurrera, gatazka armatuetako sexu-indarkeriaren gaiak indarra hartu zuen nazioarteko agendan, eta, orduz geroztik, inoiz ez bezala sustatu da mehatxu horren aurreko babesa eta delitu horiek egiten dituztenen kontrako banakako zigor erantzukizuna. Hala ere, berriro ere, ahalegin hori bultzatzen duten oinarriek zenbait zalantza eragiten dituzte. Alde batetik, gatazka armatuetako emakumeen kontrako indarkeriaren ikuspegi “hertsiki sexualizatua” sustatu da babes horretan; eta emakumeak gorputz soiletara eta haien ugalketa funtzio eta funtzio sexualera murrizten ditu, halako testuinguruetan gertatzen diren indarkerien continuum horren garrantzia gutxituz (Rehn eta Sirleaf, 2002: 9-10; Cockburn, 2004: 43). Emakumeek hainbat indarkeria motari egin behar diete aurre (fisikoa, estrukturala, sinbolikoa), eta askotariko eremu (politiko, sozial, ekonomiko), testuinguru (gatazka armatu baten borroka guneetan, baina bai eta hortik 53 5. Dagoen marko juridikoari eta horren aplikazio jurisdikzionalari buruzko azken gogoetak 57 Testu honetan gizonen kontrako sexu-indarkeria ikusarazi duten zenbait kasu aipatu ditugu; hala nola, Perun, Kongoko Errepublika Demokratikoan edo antzinako Jugoslavian. Gai hori nazioarteko zigor auzitegiek nola tratatu duten jakiteko, kontsultatu Sellers eta Nwoye (2018). 58 Bereziki azkeneko bi hamarkadetan gai horri buruzko argitalpenak agertu dira. Horren adibide berri eta interesgarria da Sexual Violence againts Men in Global Politics (Zalewski et al., 2018) taldeko liburua. kanpo ere) eta unetan (gatazken aurretik, bitartean eta ondoren). Ikuspegi horretatik, sexu-indarkeria genero-zioengatiko egiturazko desberdintasunegoeraren adierazpidea da. Jurisprudentziaren parte batean ageri den arren, batik bat giza eskubideen edo barneko zuzenbideko eskualdeko auzitegietan, aipatutako indarkeria eragiten duten gizonen eta emakumeen arteko botere-harreman desberdinei buruzko aipamenik ez da ageri gai horren inguruko nazioarteko ez nazioko araudietan. Absentzia hori ez da harrigarria; izan ere, estatuzentrikoak izateaz gain, nazioarteko arauak historikoki androzentrikoak ere izan direlako. Gizonak (haien interesak, beharrizanak, kezkak) nazioarteko arauen eta horien aplikazio eta interpretazioaren neurri-unitate edo erreferentzia izan dira, bai estatuen barne-eremuan bai nazioarteko zigor auzitegietan (Nicolás Lazo, 2013). Aldi berean, eta marko juridiko androzentrikoa dela kontuan hartuta, gizonei ez zaie interesatu gatazka armatuetako gizonen kontrako sexuindarkeria arauetan kodifikatzea. Nazioarteko arauek –eta imajinario sozialak– inplizituki edo esplizituki jasotzen duten sexu-indarkeriaren biktima potentziala emakume bat da, tradizionalki femeninotzat jo diren rolak, ezaugarriak eta portaerak dituena. Horren ondorioz, ezkutuan geratu dira oro har gatazka armatuetan gizonen kontra eragindako sexu-indarkeria (Carpenter, 2006). Nahiz eta gatazketan oso presente egon den, oso gutxitan hartu izan da kontuan nazioarteko arau eta jurisprudentzian57, bake eta segurtasun politiketan eta literatura akademikoan58. Zalantzarik gabe gai tabua izan da, eta, hein handi batean, izaten jarraitzen du. Horren azalpen bat da gai horri heltzeak gure ahultasuna eta zaurgarritasuna onartzea eskatzen digula gizonoi (politikari erabakitzaile, legegile, epaile, biktimagile eta biktima). Horri lotuta, beste azalpen bat da gizonen kontrako sexu-indarkeria kasu ia guztietan –emakumeen kontrako indarkeriarekin gertatzen den bezala– egileak gizonak direla, eta horrek mahaigaineratu egiten du gatazka armatuetan ageri diren maskulinitate hegemoniko eta militarizatuei eta testuinguru horietan gertatzen den indarkeria azaltzeko duten gaitasun handiari buruzko gogoeta (zirion landaluze, 2018: 64-75 eta 119-122). 54 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Orobat, nazioarteko araudian ezkutuan jarraitzen du gatazka armatuetako LGBTI (Lesbiana, Gai, Bisexual, Transexual, Intersexual) pertsonen kontrako sexu-indarkeriak; eta horiek, hain zuzen, halako testuinguruetan, indarkeria espezifiko –tartean sexuala ere bai– askoren biktima dira; are gehiago homosexualitatea edo transgenero identitateak sozialki arbuiatzen, gaixotasuntzat hartzen edo delitutzat zigortzen diren testuinguruetan. Horri dagokionez, lehenago aipatu dugu NZGk berak generoari berariazko erreferentzia egiten diola bere Estatutuan eta maskulinoari eta femeninoari lotzen diola; bestelako aukerak kanpoan utziz, eta horrek, zalantzarik gabe, babesgabetasun-egoerak eragin ditzake. Hori ebazteke dagoen alderdia da, eta doktrinan, arauetan eta jurisprudentzian59 garatzea merezi du. Era berean, eguneroko jardunean, sexu-indarkeria pairatu eta bizirik irten diren pertsonek aurrean dituzten eragozpen instituzional, ekonomiko, sozial, prozedurazko, eta abar., sarritan gaindiezinak dira nazioartean edo nazioan bertan, eta horrek eragotzi egiten du haien justiziarako eskubidea. Gainera, sarritan sistema judizialek eragiten dituzten estigmatizazioak eta berbiktimizazioak etsiarazi egiten ditu; horrek, eta errepresaliak jasotzeko beldurrak. Eragozpen horiek guztiek sexu-krimenen gaineko isiltasunaren eta zigorgabetasunaren kultura elikatzen dute. Hori dela eta, ezinbestekoa da biktimentzat eta zigor-prozesuetan testigantza ematen duten pertsonentzat babes eta berme protokolo eraginkorrak abian jartzea. Eta horrekin, azkenean krimen horiek gauzatu direla onartzen bada, eragindako kaltea konpontzeko behar den arretaz jokatzera behartzen dute nazioarteko tresna juridikoek (Álvarez López et al., 2014), sistemaren ardatz den aldetik, biktimari arreta eginez; horrek funtsezko garrantzia duen arren, baztertua izaten ari baita kasurik gehienetan. Azkenik, Nazioarteko Zuzenbidearen zatikatzeko arriskua azpimarratu nahi dugu azken elementu gisa. Testuan erakutsi dugun legez, nazioarteko hainbat organo jurisdikzional egoteak (iraunkorrak eta ad hoc; nazioartekoak eta hibridoak) Nazioarteko Zigor Zuzenbidearen garapenari eragin diezaioke, izaera sexualeko krimenei dagokienez. Nazioarteko arauen eduki desberdinak (esaterako, auzitegien Estatutuetan jasotzen diren sexu-indarkeriaren tipo penalek elementu desberdinak izateak edo, bai eta, tipo penal desberdinak jasotzea ere), eta auzitegiek egiten duten aplikazioa eta interpretazioa 59 Adibidez, Héctor Olasolo et al. -ek (2020: 366-368) jasotzen duten bezala, eztabaida doktrinal sakona dago erabakitzeko pertsona horien kontra beren orientazio sexualagatik eragindako zenbait ekintza sar litezkeen genozidio-krimenek eta gizateriaren kontrako krimenek eskaintzen duten babes eremu horretan. 55 5. Dagoen marko juridikoari eta horren aplikazio jurisdikzionalari buruzko azken gogoetak ere bateratua ez izateak desberdintasun kaltegarriak eragin ditzakete eremu horretako zuzenbidearen garapen argi, uniforme eta unibokorako. Antzinako Jugoslaviarako eta Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegien jurisprudentzia desberdina aztertzean identifikatu dugu arrisku horren adibide bat, bortxaketaren definizioari dagokiona. Gatazka-testuinguruetako sexuindarkeriaren aurrean pertsonak babestea den helburu nagusia zer neurritan ahul dezakeen horrek oraindik zehazteko dago hein handi batean. 5.2. Hobetzeko proposamenei buruzko eztabaida irekia Gatazka armatuetako sexu-indarkeriaren aurrean babesteko arauen (eta auzitegien aplikazio eta interpretazioaren) ahuleziei eta arau horiek, praktikan, dituzten emaitza mugatuei buruz azaldutakoa ikusita, bistakoa da alderdi horretan marko juridikoak eman dituen emaitzak nola hobetu eta nazioarteko arauetan eta haien interpretazio eta aplikazioan zer aldaketa egin behar diren aztertu behar dela, indarkeria zehatz horien aurrean babes handiagoa eskaintzeko. Gai horien inguruan askotariko iritziak daude. Lehenik eta behin, zenbait eragileren iritziz, Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, kasu (Amnistia Internazionalean aipatua, 2005: 113), arazo handiena ez da behar beste arau ez izatea, praktikan behar beste ez aplikatzea baizik. Haien iritziz, eremu horretan, Nazioarteko Zuzenbidearen urratze maila bereziki handia da eta, horrekin batera, zigorgabetasunarena ere bai. Arauak izan badira, eta haien edukia, orokorrean, egokia da –haien hitzetan–, baina praktikan ez dira errespetatzen. Bigarrenik, beste zenbaiten iritziz, arauetako askoren premisak zaharkituta daude eta berriro aztertu beharko lirateke; hau da, arau-markoak eboluzionatu egin behar duela diote, marko hori aplikatzen den testuinguruak egin duen bezalaxe (Zorrilla, 2005: 10); izan ere, testuinguru horretako gatazka armatuen konplexutasuna handiagoa da, eta kezka handiagoa dago pertsonen babesaren alde edo emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde nazioarteko agendan. Nazioarteko Zuzenbide Publikoa Zuzenbidearen antzinako adarra da, kontserbatzailea eta ez oso malgua (Gardam eta Charlesworth, 2000: 166), eta testu honetan aztertu diren arauetako asko errealitate horren isla dira; Zuzenbidearen eta Nazioarteko Gizartearen garapenaren, botere-harremanen, Estatuen borondateen eta idatziak izan ziren testuinguruan lortu zituzten adostasunaren emaitza dira. Ikusi dugun bezala, arau batzuk gaizki zahartu dira eta, gaur egun, oso muga sakonak dituzte; hori dela eta, are garrantzitsuagoa 62 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Sisma Mujer, Más allá de las cifras. Derecho Internacional, violencia contra las mujeres, conflicto armado. Cuarto Informe de la Red Naciones de Mujeres. Bogotá, 11-34. http://bdigital.unal.edu.co/49928/1/masalladelascifras.pdf Martín, Magdalena M. eta Isabel Lirola (2013). Los crímenes de naturaleza sexual en el Derecho Internacional Humanitario. Institut Català Internacional per la Pau. http://icip.gencat.cat/web/.content/continguts/publicacions/documents_i_ informes/arxius/crimenes_de_violencia_sexual.pdf Mendia Azkue, Irantzu (ed.) (2020). Genero-ikuspegia Egiaren Batzordeetan. Latinoamerikako eta Afrikako esperientziak. Hegoa: Bilbo. Mendia Azkue, Irantzu, Gloria Guzmán Orellana, Maya Alvarado eta Brisna Caxaj (2012). Ni olvido, ni silencio: Tribunal de Conciencia contra la Violencia Sexual hacia las Mujeres durante el conflicto armado en Guatemala. Bilbo, Hegoa eta UNAMG: Bilbo. Moreyra, María Julia (2007). Conflictos armados y violencia sexual contra las mujeres. Del Puerto: Buenos Aires. Nicolás Lazo, Gemma (2013). “Feminismos, concepto sexo-género y Derecho”. In Sánchez Urrutia, Ana eta Nuria Pumar Beltrán (coords). Análisis feminista del derecho. Teorías, igualdad, interculturalidad y violencia de género, Bartzelonako Unibertsitatea: Bartzelona, 15-35. Odio Benito, Elizabeth (1998). “De la violación y otras agresiones a la integridad sexual como crímenes sancionados por el derecho internacional humanitario (crímenes de guerra)”. In González Volio, Lorena (ed.). Presente y futuro de los derechos humanos. Ensayos en honor de Fernando Volio Jiménez. Instituto Interamericano de Derechos Humanos: San José, 259-296. Ojinaga Ruiz, María del Rosario (2002). “La prohibición y criminalización en Derecho Internacional de las violencias sexuales contra mujeres civiles en conflictos armados”. UNEDeko Zuzenbide Fakultatearen Buletina, 19, 199-268. Olasolo, Héctor, Nicolás Buitrago eta Vanessa Bonilla-Tovar (2020). “El tratamiento de la población LGTBIQ en el artículo 7 (1)(h) del Estatuto de la Corte Penal Internacional a la luz de la definición de ‘género’ y del estándar ‘otros motivos universalmente reconocidos como inaceptables con arreglo al derecho internacional’”. Política Criminal, 15(29), 362-385. http://politcrim.com/wp-content/uploads/2020/07/Vol15N29A13.pdf 63 6. Erreferentziak Postigo Asenjo, Marta (2011). “Las mujeres, las guerras y el Derecho Internacional Humanitario”, Cuestiones de género: de la igualdad y la diferencia, 6, 117-133. Poyatos, Gloria (2018). Justicia con perspectiva de género, Asociación de Mujeres Juezas. http://www.mujeresjuezas.es/2018/04/26/justicia-con-perspectiva-degenero-articulo-de-nuestra-socia-gloria-poyatos/ Quesada Alcalá, Carmen (2018). “La labor de la Corte Penal Internacional sometida a revisión: sentencia de apelación en el caso Jean-Pierre Bemba Gombo de 8 de junio de 2018”. Revista Electrónica de Estudios Internacionales, 36, 2-10. Rehn, Elisabeth eta Ellen Johnson Sirleaf (2002). Women, War and Peace: The Independent Expert’s Assessment on the Impact of Armed Conflict on Women and Women’s Role in Peace-Building. UNIFEM: New York. Ríos, Jerónimo eta Roberto Brocate (2017). “Violencia sexual como crimen de lesa humanidad: los casos de Guatemala y Perú”. Revista CIDOB d’Afers Internacionals, 117: 79-99. Rita Villegas, María Cecilia (2018). “La violencia contra las mujeres en el marco del terrorismo de Estado en Argentina”. Revista Derechos en Acción, 3(9), 251-265. Robin Geiss eta Noëmie Bulinckx (2006). “Cuadro comparativo de los tribunales penales internacionales e internacionalizados”. International Review of the Red Cross, 861, 1-22. https://www.icrc.org/es/doc/assets/files/other/irrc_861_geiss.pdf Robles Carrillo, Margarita (2012). “Mujer, paz y seguridad en la ONU”. In Robles Carrillo, Margarita (coord.). Género, conflictos armados y seguridad: la asesoría de género en operaciones. Granadako Unibertsitatea: Granada, 135-186. Sakamoto, Rumi (2001). “The Women’s International War Crimes Tribunal on Japan’s Military Sexual Slavery: A Legal and Feminist Approach to the ‘Comfort Women Issue’”. New Zealand Journal of Asian Studies, 3(1), 49-58. Sánchez Gómez, Gonzalo (koord.) (2011). Mujeres y guerra. Víctimas y resistentes en el Caribe Colombiano. Taurus: Bogota. Sellers, Patricia Viseur eta Leo C. Nwoye (2018). “Conflict-related male sexual violence and the international criminal jurisprudence”. In Zalewski, 64 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Marysia, Paula Drumond, Elisabeth Prügl eta Maria Stern (argtz.). Sexual Violence againts Men in Global Politics. Routledge: Abingdon, 211-235. Velásquez Nimatuj, Irma Alicia (2019). “La justicia nunca estuvo de nuestro lado”. Peritaje cultural sobre conflicto armado y violencia sexual en el caso Sepur Zarco. Hegoa: Guatemala. http://publicaciones.hegoa.ehu.es/es/publications/409 Villanueva Flores, Rocío (2006). “Protección constitucional de los derechos sexuales y reproductivos”. Revista IIDH, 42, 391-450. Zalewski, Marysia, Paula Drumond, Elisabeth Prügl eta Maria Stern (argtz.) (2018). Sexual Violence againts Men in Global Politics. Routledge: Abingdon. zirion landaluze, iker (2018). Desarme, desmovilización y reintegración de ex combatientes. Género, masculinidades y construcción de paz en la República Democrática del Congo. Tirant Lo Blanch: Valencia. Zorrilla, Maider (2005). La Corte Penal Internacional ante el crimen de violencia sexual. Giza Eskubideen Erakundea, Deustuko Unibertsitatea: Bilbo. Nazioarteko legeria eta beste dokumentu batzuk 1325 Ebazpena, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarena (2000). Emakumeak eta bakea eta segurtasuna, 2000ko urriaren 31koa. https://undocs.org/es/S/RES/1325%20(2000) 1820 Ebazpena, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarena (2008). Emakumeak eta bakea eta segurtasuna, 2008ko ekainaren 19koa. https://undocs.org/es/S/RES/1325%20(2000) 30. gomendio orokorra, emakumeak gatazka egoeren prebentzioan eta gatazka eta gatazka osteko egoeratan, Emakumeen kontrako Diskriminazioa Desagerrarazteko Batzordearena (2013). https://tbinternet.ohchr.org/_layouts/15/treatybodyexternal/Download. aspx?symbolno=CEDAW/C/GC/30&Lang=en 48/143 Ebazpena, Nazio Batuen Biltzar Nagusiarena (1993). Antzinako Jugoslaviako gatazka armatuko guneetan emakumeen kontrako erasoak eta bortxaketak, 1993ko abenduaren 20koa. https://undocs.org/es/A/RES/48/143 65 6. Erreferentziak 798 Ebazpena, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluarena (1992). Bosnia eta Herzegovina, 1992ko abenduaren 18koa. https://undocs.org/es/S/RES/798%20(1992) Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutua (bertsio eguneratua 2009). https://www.icty.org/x/file/Legal%20Library/Statute/statute_sept09_en.pdf Emakumearen kontrako diskriminazio mota guztiak desagerrarazteko Konbentzioa (1979). https://www.ohchr.org/sp/professionalinterest/pages/cedaw.aspx Genevako IV. Hitzarmena, gerra garaian pertsona zibilei eman beharreko babesari buruzkoa (1949). https://www.icrc.org/es/doc/resources/documents/treaty/treaty-gc-45tdkyk.htm Genozidio-delitua prebenitzeko eta zigortzeko Konbentzioa (1948). https://www.ohchr.org/SP/ProfessionalInterest/Pages/CrimeOfGenocide. aspx Giza Eskubideei buruzko Amerikako Konbentzioa (1969). https://www.corteidh.or.cr/tablas/17229a.pdf Giza Eskubideen Europako Hitzarmena (1950). https://www.echr.coe.int/documents/convention_spa.pdf JNZAren Estatutuei erantsiriko Prozedura eta Froga Arauak (bertsio eguneratua 2015): https://www.icty.org/x/file/Legal%20Library/Rules_procedure_evidence/ IT032Rev50_en.pdf Krimenen elementuak, Nazioarteko Zigor Gortea. https://www.icc-cpi.int/nr/rdonlyres/a851490e-6514-4e91-bd45ad9a216cf47e/283786/elementsofcrimesspaweb.pdf Nazioarteko gatazka armatuetako biktimak babesteari buruzko 1949ko Genevako Hitzarmenen I. Protokolo Gehigarria (1977). https://www.icrc.org/es/document/protocolo-i-adicional-conveniosginebra-1949-proteccion-victimas-conflictos-armados-internacionales-1977 Nazioarteko gatazka armatuetako biktimak babesteari buruzko 1949ko Genevako Hitzarmenen II. Protokolo Gehigarria (1977). https://www.icrc.org/es/doc/resources/documents/misc/protocolo-ii.htm 66 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutua (1998). https://www.un.org/spanish/law/icc/statute/spanish/rome_statute(s).pdf Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren Estatutua (bertsio eguneratua 2002). https://www.ohchr.org/en/professionalinterest/pages/statuteinternationa lcriminaltribunalforrwanda.aspx Sierra Leonarako Auzitegi Bereziaren Estatutua (2002). http://www.rscsl.org/Documents/scsl-statute.pdf Tortura eta bestelako tratu edo zigor krudel, anker edo laidogarrien kontrako Konbentzioa (1984). https://www.ohchr.org/sp/professionalinterest/pages/cat.aspx Nazioarteko eta nazioko jurisprudentzia Ruandarako Nazioarteko Zigor Auzitegia Prosecutor v. Akayesu, Judgment (ICTR-9640T), 1998ko irailaren 2koa. Prosecutor v. Kayishema et al., Judgment (ICTR 95-1-T), 1999ko maiatzaren 21ekoa. Prosecutor v. Rutaganda, Judgment (ICTR-96-3-T), 1999ko abenduaren 6koa. Prosecutor v. Alfred Musema, Judgment (ICTR-96-13-T), 2001eko azaroaren 16koa. Prosecutor v. Laurent Semanza, Judgment (ICTR-97-20-T), 2003ko maiatzaren 15ekoa. Prosecutor v. Silvestre Gacumbitsi, Judgment (ICTR2001-64-T), 2004ko ekainaren 17koa. Antzinako Jugoslaviarako Nazioarteko Zigor Auzitegia Prosecutor v. Mucić et al., alias “Čelebiči”, Judgment (IT-96-21-T), 1998ko azaroaren 16koa. Prosecutor v. Anto Furundžija, Judgment (IT-95-17/1-T), 1998ko abenduaren 10ekoa. Prosecutor v. Kvočka et al., Judgment (IT-98-30/1), 2001eko azaroaren 2koa. 67 6. Erreferentziak Prosecutor v. Dragoljub Kunarac, Radomir Kovač and Zoran Vuković (Kunarac et al. epaia), Judgment (IT-96-23-T& IT-96-23/1-A), 2001eko otsailaren 22koa. Prosecutor v. Dragoljub Kunarac, Radomir Kovač and Zoran Vuković (Kunarac et al. apelazio epaia), Judgment (IT-96-23 & IT-96-23/1-A), 2002ko ekainaren 12koa. Sierra Leonarako Auzitegi Berezia Prosecutor v. Alex Tamba Brima, Brima Bazzy Kamara and Santigie Borbor Kanu (Sentencia Armed Forces Revolutionary Council), Judgment (SCSL04-16-T), 2007ko ekainaren 20koa. Prosecutor v. Alex Tamba Brima, Brima Bazzy Kamara and Santigie Borbor Kanu (Sentencia en apelación Armed Forces Revolutionary Council), Judgment (SCSL-04-16-T), 2008ko otsailaren 22koa. Prosecutor v. Charles Ghankay Taylor, Judgment (SCSL-093-01-T), 2012ko maiatzaren 18koa. Prosecutor v. Issa Hassan Sesay, Morris Kallon eta Augustine Gbao (Sentencia Revolutionary United Front), Judgment (SCSL-04-15-T), 2009ko apirilaren 8koa. Nazioarteko Zigor Auzitegia Prosecutor v. Thomas Lubanga Dyilo, Judgment (ICC-01/04-01/06-2842), 2012ko martxoaren 14koa. Prosecutor v. Germain Katanga, Judgment (ICC-01/04-01/07), 2014ko martxoaren 7koa. Prosecutor v. Jean-Pierre Bemba Gombo, Judgment (ICC-01/05-01/08), 2016ko martxoaren 21ekoa. Prosecutor v. Jean-Pierre Bemba Gombo, Judgment (ICC-01/05-01/08 A) apelazioan, 2018ko ekainaren 8koa. Giza Eskubideen Europako Auzitegia Aydin v. Turquía, Judgment (23178/94), 1997ko irailaren 25ekoa. M.C. v. Bulgaria, Judgment (nº 39272/98), 2003ko abenduaren 4koa. 68 Sexu-indarkeriaren aurreko babesa gatazka armatuetan. Nazioarteko tresna juridikoak ... Giza Eskubideen Sistema Interamerikarra GEBI, Caso Raquel Martín de Mejía v. Perú, Txosten zk. 5/96 (zkº 10.970), 1996ko martxoaren 1ekoa. GEGI, Caso mujeres víctimas de tortura sexual en Atenco v. México, 2018ko azaroaren 28ko epaia. Estatu-auzitegiak Argentina. 960/11 auziaren epaia. Aliendro, Juana Agostina eta beste batzuk. Pertsonen behartutako desagerraraztea, etxean indarrez sartzea, askatasuna legez kanpo ukatzea, tormentuak, etab. Inputatua Musa Azar eta beste batzuk. 960/11 kausa, Santiago del Esteroko arlo Kriminaleko Ahozko Auzitegi Federala, 2013ko martxoak 5. Kolonbia. Bogotako Esparru Judizialeko Auzitegi Gorenaren epaia. Justizia eta Bake Aretoa. Magistratu txostengilea: Léster María González Romero, 2011ko abenduaren 1ekoa, José Rubén Peña Tobón, Wilmer Morelo Castro eta José Manuel Hernández Calderasen postulatuen kontra. Guatemala. Zigor Epaietarako Lehenengo Auzitegia, Sepur Zarco kasua, Epaia (C-01076-2012-00021), 2016ko otsailaren 26koa. Peru. Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordea. Peruko Egiaren eta Adiskidetzearen Batzordearen Amaierako Txostena, 2003. Kongoko Errepublika Demokratikoa. Tribunal Militaire de Garnison de Haut-Katanga, affaire Gédeon Kyungu Mutanga et autres, RP No. 0134/07, 2009ko martxoak 5. Cour militaire du Katanga, affaire Gédeon Kyungu Mutanga et autres, RPA n°025/09, 2010eko abenduak 16.