scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna

García Lupiola, Asier

Abstract

Europar Batasunaren oinarrizko arautegiaren arabera, garapen jasangarria Europako integrazio prozesuaren oinarrizko helburuetako bat da. Helburu hori betetzeko, Europa mailan ingurumen politikaren garapena ezin bestekoa izan da, baita energiak bertan duen presentzia gero eta handiagoa ere. Energiak pixkanaka gero eta garrantzi gehiago hartu du, ingurumenaren eta energiaren artean harreman estu iraunkorra finkatu delarik aipatutako helburura heltzen saiatzen diren askotariko estrategia, proposamen eta planetan. Hasiera batean ingurumen eta energia politikarik ez ziren. Ordea, gaur egun Europako Jatorrizko Zuzenbideak energi politika ingurumenaren babeserako bitarteko eraginkor gisa jasotzen du eta horrela ikus daiteke Jatorrizko Zuzenbide hori garatzen duten estrategia eta planetan, baita hartutako arauetan ere.

Full text

R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 349 Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna The energy policy of the European Union: a tool for the achievement of sustainable development Asier García Lupiola DOI: https://doi.org/10.47623/ivap-rvap.114.2019.10 LABURPENA: Europar Batasunaren oinarrizko arautegiaren arabera, garapen jasangarria Europako integrazio prozesuaren oinarrizko helburuetako bat da. Helburu hori betetzeko, Europa mailan ingurumen politikaren garapena ezin bestekoa izan da, baita energiak bertan duen presentzia gero eta handiagoa ere. Energiak pixkanaka gero eta garrantzi gehiago hartu du, ingurumenaren eta energiaren artean harreman estu iraunkorra finkatu delarik aipatutako helburura heltzen saiatzen diren askotariko estrategia, proposamen eta planetan. Hasiera batean ingurumen eta energia politikarik ez ziren. Ordea, gaur egun Europako Jatorrizko Zuzenbideak energi politika ingurumenaren babeserako bitarteko eraginkor gisa jasotzen du eta horrela ikus daiteke Jatorrizko Zuzenbide hori garatzen duten estrategia eta planetan, baita hartutako arauetan ere. HITZ GAKOAK: Europar Batasuna. Garapen jasangarria. Energia politika. Ingurumen politika. ABSTRACT: Sustainable development is one of the objectives of the European integration process and this is reflected in the EU’s fundamental regulations. To achieve this, the implementation of the European environmental policy has been essential, as well as the increasing presence of energy in it. Energy has gradually acquired greater importance, establishing a constant relationship between environment and energy in the different plans and strategies that seek to achieve the objective of sustainable development. At the beginning there was no environmental or energy policy, however today the European Law includes the use of energy policy as an effective tool for environmental protection. This is clearly reflected in the plans and strategies that develop it as well as in the legislative acts adopted. KEYWORDS: European Union. Sustainable development. Energy policy. Environmental policy. RESUMEN: El desarrollo sostenible constituye uno de los objetivos del proceso de integración europea, tal y como expresa la normativa fundamental de la UE. Para el logro del mismo, la puesta en marcha de la política medioambiental R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 350 europea ha sido fundamental, así como la cada vez mayor presencia de la energía en la misma. Precisamente, la energía ha ido adquiriendo progresivamente mayor importancia, estableciéndose una relación constante entre medio ambiente y energía en los diferentes planes y estrategias que tratan de alcanzar el objetivo citado. De una situación inicial de inexistencia de política medioambiental ni energética, se ha pasado a la situación actual en la que el propio Derecho Primario europeo recoge el recurso a la política energética como herramienta eficaz de protección medioambiental, lo que se refleja en los planes y estrategias que lo desarrollan así como en los actos legislativos adoptados. PALABRAS CLAVE: Unión Europea. Desarrollo sostenible. Política energética. Política medioambiental. Trabajo recibido el 5 de mayo de 2019 Aceptado por el Consejo de Redacción el 31 de mayo de 2019 R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 351 Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna The energy policy of the European Union: a tool for the achievement of sustainable development Asier García Lupiola Aurkibidea: I.Sarrera.—II.Europar energia politikaren aurrekariak eta oinarriak. 1.Europar energia politikaren eraketa eta ingurumenaren babesarekin duen lotura gero eta handiagoa. 2.Ingurumen eta energia gaietako oinarriak.—III.Garapen jasangarriaren aldeko Europako energia politikaren egungo tresnak. 1.2030erako klima eta energia esparrua. 2.Energia Batasuna. 3.Energia Garbirako lege sorta.—IV.Ondorioak I. Sarrera Ingurumenaren babesa gizartearen egungo kezka handienetako bat da, areago klima aldaketaren ondorioek duten garrantzia ikusita. Gainera, ingurumenaren defentsa eta ekonomiaren hazkundea uztartzeko premiak garapen jasangarria egin dute nazioarteko apustu sendoenetako bat. Europar Batasunean (EB) indarrean den araudiak zehazten duenez, integrazio prozesuaren oinarrizko helburuetako bat, hain zuzen, garapen jasangarria da, EBko Tratatuko (EBT) 3. artikuluan adierazten den bezala. Europako Erkidegoak eratu zituzten Tratatuek ez zuten printzipio hori ezarri, nahiz eta izandako askotariko erreformei esker, printzipioak EBko oinarrizko testu juridikoetan bilduta amaitu duen (egun, EBTz aparte, EBren Funtzionamenduari buruzko Tratatua: EBFT). Era horretan, garapen jasangarria Europaren Sorrerako Zuzenbidean zehaztuta geratu zen, estatu kide guztientzako helburu lotesle bihurtua. Helburu hori betetzeko, europar ingurumen politikaren garapena ezin bestekoa izan da, baita energiak bertan duen presentzia gero eta handiagoa ere. Energia politika ez zen politika gisa sorrerako tratatuetan adierazi, eta haren garapena baztertuta R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 352 geratu zen, herrialdeek gai hori estrategikotzat eta interes nazionalekotzat jotzen baitzuten. Politika gisa zehaztuta geratzeko bultzada bertan bildutako ingurumen alderdiek eman dute, baita jasangarritasuna lortzera bidean elementu garrantzitsutzat hartzen joan izan delako ere. Testu honetan aldi berean atzera begiko eta argitzaile den azterketa egiten da. Hain zuzen aztertzen da energiak EBn garapen jasangarria lortzeko tresna bihurtzeko orduan pixkanaka hartu duen garrantzia, aipatutako helburura heltzen saiatzen diren askotariko estrategia, proposamen eta planetan, baita horiek garatzen dituen araudian ere, ingurumenaren eta energiaren arteko harreman etengabe bat ezarriz. Adieraziko denez, ingurumen edo energia politikarik ez zegoen hasierako egoeratik, etapa desberdinetan barrena pasa gara, harik eta energiak ingurumena babesteko eta klima aldaketaren kontra egiteko ezin besteko garrantzia hartu duen arte. Hori Lisboako Tratatuan eta egun indarrean diren Europako Ingurumen Zuzenbideko helburu eta printzipiotan biltzen diren gainerako elementu juridikoak aztertzerakoan baieztatuko da. Are gehiago, ikusiko denez araupetzeko bitarteko berrienek bi gaien arteko lotura sendotzen dute, energia berriztagarriak eta energia efizientzia sustatuz. II. Europar energia politikaren aurrekariak eta oinarriak 1. Europar energia politikaren eraketa eta ingurumenaren babesarekin duen lotura gero eta handiagoa Europako Erkidegoak eratzeko tratatuak baino lehen onartua, 1950eko Schuman Adierazpenak ikatza eta altzairua ekoizteko bateratze lana bultzatu zuen, Europaren ekonomia garapena bermatzeari begira (1). Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortzen zuen 1957ko Parisko Itunaren ondoren, 1957ko Erromako Itunek, Europako Ekonomia Erkidegoa ez ezik, Europako Energia Atomikorako Erkidegoa jarri zuten abian eta, era horretan, berretsi egin zen energiak Europako integrazio prozesuan bide zuen garrantzia (2). Hala ere, hasieran ikatz eta energia nuklearrarekin salbu, Europaren energiaren arloko integrazioa ez da izan lehentasuna estatu kideentzat duela gutxi arte. Horren arrazoia da energia segurtasuna oinarrizko estrategia faktoretzat hartzen dela herrialde guztietan, estatu bakoitzeko erakunde politikoen kontrolpean eduki beharrekotzat; ikuspegi horretan kokatuta (1) Garai hartan, ikatzak Europako energiaren % 90 hornitzen zuenez, argi zegoen energiaren gaia eta oparotasunarekin zuen lotura oso presente zeudela Europako lider politikoen hasierako kezketan. MORÁN BLANCO, Sagrario, Seguridad Energética y Medio Ambiente. Dos caras de una misma moneda. Especial referencia a la Unión Europea, Thomson Reuters Aranzadi, Zizur (Nafarroa), 2015, 132 orr. (2) RISTORI, Dominique, «60 ans de politique énergétique», Revue du droit de l’Union européenne, 1 zenbakia, 2019, 19 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 353 ulertu behar dira energia segurtasunaren gaietan nazioez gaineko erakundeei subiranotasuna lagatzeko jarritako eragozpenak (3). Beraz, EBren energia politikak hainbat etapa pasa ditu egungo egoerara heldu arte; egun, politika horrek eta ingurumenaren babesak zuzeneko harremana dute. Estatu kideen arteko energia lankidetza bat egituratzeko hasierako pausoak aipatutako hiru tratatuak indarrean sartu ondoren eman ziren, arlo horretan merkatu unitate baterako lehendabiziko proposamenak eginez. Europako etorkizuneko energia politikarako ezarritako helburuen artean ondorengoak aipatzen ziren: hornidura merkea, horniduraren segurtasuna, ordezko produktuen garapena eta horniduraren egonkortasuna (4). Argi eta garbi ikus daitekeenez, jasangarritasunaren ideia ez zen kontuan hartzen. 1973ko petrolioaren krisiaren ondorioen eraginez, gai horri buruzko politika bateratu bat sustatzearen aldeko hautua egin zen. Egoeraren larria Europaren ahuldadean islatu zen, kanpoko energiarekin zuen mendekotasunagatik eta herrialde kideen arteko elkartasun faltagatik; ondorioz, beharrezkoa zen lankidetza sendotzea. Horrenbestez, Batzordeak aurkeztutako proposamenak hornidura segurtasunaren eta prezioen egonkortasunaren helburuan jarri zuen indarra; gainera, energia nuklearra sustatzearen aldeko apustua egin zuen (5). Europako Erkidegoetako herrialdeek bizi zituzten krisia eta energia ahuldadeak zirela eta, bazirudien energia politika bateratu bat jarri beharko zela abian. Aldiz, ez zen politika hori garatu, eragozpen gaindiezina aurkitu baitzuen: gobernuak energia arloaren gaineko kontrolari lotu zitzaizkion, energiari buruzko politikek dituzten era guztietako eratorpenak direla eta (6). Krisiaren bigarren oldarraren ondoren, energia arrazionalki erabiltzeko plan bat jarri zen abian, energia hornidura mantentzeko eta hura kostu nahiko merkez egiteko, baldintza horiek ezin bestekoak baitziren Europako ekonomia gizarte ereduari eusteko (7). Artean, ikatz kontsumoan eta programa nuklearren bultzadan indarra jartzen zen arren, energia berriztagarrien aldeko apustua ere egin zen, lotsati samar bada ere, eta aholkua eman zen haien inguruko I+G gaiak lantzeko. Hori bai, nabar- (3) ARANZADI, Claudio, «Energía y Geoestrategia: Introducción», Cuadernos de Estrategia, 166 zenbakia, 2014, 35 orr. (4) EUROPAR BATZORDEA, 1968ko abenduaren 18ko komunikazioa, First guidelines for a Community energy policy, COM (68) 1040. (5) EUROPAR BATZORDEA, 1974ko ekainaren 26ko komunikazioa, Towards a new energy policy strategy for the European Community, COM (74) 550 final/2. (6) SODUPE, Kepa eta BENITO, Eduardo, «Los problemas energéticos en la Unión Europea a la luz del tratado sobre la Carta de la Energía», Anuario español de derecho internacional, 16 zenbakia, 2000, 422 orr. (7) EUROPAR BATZORDEA, 1981eko urriaren 2ko komunikazioa, The development of an energy strategy for the Community, COM (81) 540. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 354 mendu behar da energia berriztagarriak ez direla kontuan hartzen ingurumen arrazoiengatik, hornidura segurtasuna dela tarteko baizik, petrolioa ordezkatzeko (8). Energia ez bezala, ingurumena arautua izan zen Europako Erkidegoetan (9). 1970eko hamarkadan Ingurumenari buruzko Ekintza Programak (EAP) abian jarri ziren arren, benetako bultzada Europako Agiri Bakunari (EAB) esker etorri zen, 1987ko uztailaren 1ean indarrean sartutakoa, Europako eremuan ingurumenarentzat politika independente bat ezarri zuena. Beraz, EAB mugarria izan zen Europako Erkidegoak ingurumena babesteko rolaren bilakaeran, araudi berezi bat eta subsidiariotasun printzipioa sartu baitzituen gai horretan, gai hori beste batzuekin ere harremanetan jarriz, adibidez, merkataritza, nekazaritza, ikerketa edo energiarekin (10). EABk, beraz, asmatu egin zuen Europako Sorrerako Zuzenbidera EAPekin hasitako ildoa eramaten, alegia, ingurumen alderdiak Erkidegoko beste politika batzuetan sartzea (11). Era horretan, 80ko urteen amaieran, aitortu egin zen energia efizientziak eta energia berriztagarrien erabilerak era garrantzitsuan lagundu zutela isuri kutsagarriak murrizten (12). Are, Batzordeak ondorioztatu zuen energia politiken gaineko erabakiek gogoan izan beharko lituzketela berotegi efektuak ekar zitzakeen klima aldaketak, eta energia berriztagarrien sustapena haiek eragozteko beharrezko neurria zela. Hala, Europako energia politika ingurumen arazoak modu orokor batez tratatzera pasa zen, aitortu baitzuen energia dela berotegi efektuko gasen (BEGen) isuri iturri handiena, eta onartu ere egin zuen arazo hori energia erabileraren baldintzatzaile nagusia izatera hel zitekeela (13). (8) LÓPEZ SAKO, Masao Javier, «La política energética sostenible de la Unión Europea (1)», Noticias de la Unión Europea, 322 zenbakia, 2011, 85 orr. (9) Hala ere, Tratatu eratzaileek ez zuten ingurumenari buruzko arauketarik aurrikusten. Hori dela eta, 1960ko hamarkadan Erkidegoetako erakundeak industria politikaren beharrak eta ingurumenaren babesa elkartzen ahalegindu ziren eta Europako Ekonomia Erkidegoaren Itunaren 94 artikulura jo zuten. Horrek, merkatu batuan eragina duten Estaku kideen politiken elkartzea ezartzen zuen. MODAFFERI, Caterina, «La política medioambiental europea. Estudio sobre el desarrollo de la protección ambiental y papel decisivo de la Unión Europea», Cuadernos Cantabria Europa, 15 zenbakia, 2016, 56 orr. (10) GUSEV, Alexander S., «Climate Change Issues in a Transatlantic Context», L’Europe en formation, 360 zenbakia, 2011, 80 orr. (11) Europako Agiri Bakunak zehaztutako bidea jarraituz, 1993ko azaroaren 1ean indarrean sartutako Maastrichteko Itunak eta 1999ko maiatzaren 1ean indarrean sartutako Amsterdameko Itunak europar ingurumenaren politikaren oinarriak zehaztu zituzten (Nizako Tratatuak ia ez zuen berritasunik ekarri arlo horretan), helburu zehatzak zabalduz eta Europako Parlamentua ingurumen araudi sorreraren partaide eginez. (12) EUROPAR BATZORDEA, 1988ko maiatzaren 3ko komunikazioa, The main findings of the Commission’s Review of Member State’s energy policies, COM (88) 174 final. (13) EUROPAR BATZORDEA, 1990eko otsailaren 8ko komunikazioa, Energy and the environment, COM (89) 369 final. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 355 90eko urteen erdialdera, Europako energia politikaren ikuspegi askoz orekatsuago bat hartu zen, lehiakortasunarekin eta horniduraren segurtasunarekin batera ingurumenaren babesa kontuan hartu zuenean. Hain zuzen, Batzordeak aurkeztutako energiari buruzko Liburu Berdeak hiru arlo horiek ezartzen zituen Europako energia politikaren lehentasunezko helburuen artean (14). Testuak aitortu egiten zuen energia eta ingurumen gaiak ezin zirela zein bere aldetik aparte aztertu. Batzordearen iritziz, Europako energia estrategia bat ezarri behar zen, klima aldaketaren fenomenoa kontuan hartuko zuena, eta Europa osoan elektrizitatea sortzeko energia berriztagarriak sustatu, ingurumenarentzat onuragarria baitzen, bereziki berokuntza globalaren aurrean. Ekinbide berri hori garatuz, proposamen berriak heldu ziren energia berriztagarrien (15) eta klima aldaketaren energia arloaren inguruan (16), baita energiari buruzko lehen lege sorta. Bertan, elektrizitatearen eta gas naturalaren barne merkaturako arauei buruzko Zuzentaraua nabarmendu zen (17), eta dagoeneko 2003an, bigarren sorta bat, hura garatzeko (18). 2006 arte itxaron behar dugu europar energia politika berriaren oinarriak ezartzeko. Hori Liburu Berde berri baten bitartez egin ahal izan zen, Batasunak zein arloren gainean jokatu behar zuen identifikatu zuena (19). Haien erdiak harreman estua zuen ingurumenarekin. Hala, segurtasuna eta lehiakortasuna erraztuko zituen energia konbinazio jasangarri, efiziente eta bariatuena lortzeko, energia iturri berriztagarrien alde apustu egin zen. Klima aldaketaren kontrako borroka ikuspegi integratu batera heltzeko, energia efizientzia eta energiaren erabilera arduratsu, ekonomiko eta arrazionalagoa bultzatu zen. Bukatzeko, energia gaietako berrikuntza sustatzeko, ikerketa sendotu eta areagotzearen aldeko apustua egin zen. Energia politika, era horretan, ingurumenari uztartu zitzaion, ja- (14) EUROPAR BATZORDEA, For a European Union Energy Policy – Green Paper, COM (94) 659 final/2, 1994. (15) EUROPAR BATZORDEA, Energy for the Future: Renewable Sources of Energy – Green Paper, COM (96) 576 final, 1996. (16) EUROPAR BATZORDEA, 1997ko maiatzaren 14ko komunikazioa, The Energy Dimension of Climate Change, COM (97) 196 final. (17) 1996ko abenduaren 19ko 96/92/CE Zuzentaraua, elektrizitatearen barne merkaturako arau arruntei buruzkoa (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala L 027, 1997/1/30) eta 1998ko ekainaren 22ko 98- /30/CE Zuzentaraua, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzkoa (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala L 204, 1998/7/21). (18) (CE) 1228/2003 Erreglamendua, elektrizitatearen mugaz gaindiko merkataritzarako sarera sartzeko baldintzei buruzkoa; 2003/54/CE Zuzentaraua, elektrizitatearen barne merkaturako arau komunei buruzkoa eta 96/92/CE Zuzentaraua indargabetzen duena; 2003/55/CE Zuzentaraua, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzkoa eta 98/30/CE Zuzentaraua indargabetzen duena. Hirurak 2003ko ekainaren 26an onartuak (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala L 176, 2003/7/15). (19) EUROPAR BATZORDEA, Libro Verde: Estrategia europea para una energía sostenible, competitiva y segura, COM (2006) 105 final, 2006. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 356 sangarritasuna izatera pasa baitzen bere helburu handia, lehiakortasun eta horniduraren segurtasunarekin batera. Liburu Berdeak Europako energia industriaren erronka nagusien artean, ingurumenari buruzko helburuekin bere jarduera bateragarri egiteaz gain, EBko energia inportazioen mendekotasun gero eta handiagoari aurre egiteko premia adierazi zuen, kontuan hartuz mundu osoko eskari gero eta handiagoa, erregai fosilen erreserba nagusiak herrialde gutxi batzuetan egotea, eta energiaren prezio altuak. Dokumentu horren eragina handia izan zen Europako ingurumenari buruzko legedian, zehazki klima aldaketaren kontra borrokatzeko eta energia berriztagarriak garatzeko hartutako erabakiei dagokienez. Ordutik, klima aldaketa eta energia berriztagarriei buruzko araudi egitura bat landu da, hainbeste non bi gaiak energia arloaren eta politika publikoen eguneroko errealitatean hertsiki txertatuta daudela dirudien (20). Aipatutako Liburu Berdean oinarrituz, 2007 hasieran, EBk energia politika bat garatzeko estrategia aurkeztu zuen, ingurumen politikarekin zuzenean lotzen duten bi helburu jarraituz (21): alde batetik, kontsumo gutxiko, energia seguru, lehiakor eta jasangarriagoa duen ekonomiaren aldeko konpromiso irmoa; bestetik, politika horrek klima aldaketaren gaia lantzeko balio izateko asmoa. Proposamena energiaren giza ekoizpen eta kontsumoan ingurumen inplikazioak kontuan hartzearen emaitza zen eta, ondorioz, ez zegoen jada onartzerik haren jasangarritasuna bera ezin bestekotzat hartzen ez duen energia politika bat, beste alderdi batzuekin, adibidez, horniduraren segurtasunarekin eta lehiakortasunarekin, parez pare (22). Estrategia bereziki garrantzitsutzat hartzen da bere edukiagatik, energia segurtasunean, klima aldaketaren eta energia efizientziaren desafioak sartzen baititu (23). Laburbilduz, proposamenari esker, Europarako energia politika bat ezarri zen, energia efizientzia, energia berriztagarri eta bioerregaien erabilerarako oso asmo handikoak ziren helburu kuantifikatuak zehaztu baitzituen (24). Data berean Europar Batzordeak aldaketa klimatikoaren aurkako Europako estrategia zehaztu zuen (25), ingurune eta energia gaiak behin be- (20) ALENZA GARCÍA, José Francisco eta SARASIBAR IRIARTE, Miren, Cambio climático y energías renovables, Thomson-Civitas, Zizur Txikia (Nafarroa), 2007, 13 orr. (21) EUROPAR BATZORDEA, 2007ko urtarrilaren 10eko komunikazioa, «Una política energética para Europa», COM (2007) 1 final. (22) LÓPEZ SAKO, Masao Javier, op. cit., 81 orr. (23) HERRERO DE CASTRO, Rubén David, «La seguridad energética y la estrategia global de seguridad de la Unión Europea», Revista UNISCI, 42 zenbakia, 2016, 90 orr. (24) RISTORI, Dominique, op. cit., 31 orr. (25) EUROPAR BATZORDEA, 2007ko urtarrilaren 10eko komunikazioa, Limitar el calentamiento mundial a 2ºC — Medidas necesarias hasta 2020 y después, COM (2007) 2 final. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 357 tiko lotuta agertuz, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka dela medio. Bi proposamenak Europako Kontseiluak bere egin zituen (26) eta Lisboako Tratatuan egin zen erreforma definitu zuten. Klimari buruzko ekintza gaietan, EBk 1990etik 2020ra BEGen isuriak % 20 murriztea jarri zuen helburutzat, alde bakarrez (27). Energia arloan, 2020. urtean lortu beharreko ondorengo helburuak finkatu ziren: energia efizientzia handitzea, EBko energia kontsumoaren % 20 aurrezteko; EBko guztizko energia kontsumoan, energia berriztagarriak % 20 izatera heltzea; garraiorako gasolina eta gasolioaren guztizko erregai kontsumoan bioerregaiak duen zatia % 10era igotzea. Egia da EBn ingurumena babesteko sortutako araudiek islatu egiten zutela jada klima aldaketaren kontrako borrokaren eta energiaren arteko harreman estua, batez ere energia berriztagarriak bultzatuz. Hain zuzen, 2008ko urtarrilean, Batzordeak klimaren babes eta energiari buruzko neurrien sorta global bat argitaratu zuen; Lisboako Tratatua indarrean sartutakoan, legegintza prozedura arruntaren bidez, emaitza, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ekintza garrantzitsuak onartzea izan zen. «Energia eta klimari buruzko lege sorta» deitutakoa ondorengo legegintza ekintzek osatzen zuten (28): 2009/28/CE Zuzentaraua, iturri berriztagarrietatik datorren energia erabiltzea sustatzen duena; 2009/29/CE Zuzentaraua, BEG isurien eskubide salerosketa perfekzionatzen duena; 2009/31/ CE Zuzentaraua, karbono dioxidoaren biltegiratze geologikoari buruzkoa; 406/2009/CE Erabakia, estatu kideek 2020 arte EBk hartutako konpromisoak betez BEG isuriak murrizteko egin behar duten ahaleginari buruzkoa. Pixka bat ondoren, lege sorta hori osatzeko, lehendik onartutako egintzak eguneratu egin ziren (29). (26) 2007ko martxoaren 8 eta 9ko Bruselako Europar Kontseilua – Presidentetzaren Ondorioak, 7224- /1/07 REV1. (27) Onartu zen herrialde garatuek konpromisoa hartu behar zutela, nazioarteko hitzarmen bidez, 2020 arte beren isuriak % 30 murrizteko, eta 2050 arte % 60tik 80ra. Hitzarmen hori sinatuz gero, EBk isuriak 2020 arte % 30 murriztea ezarri beharko luke. (28) Arau guztiak 2009ko apirilaren 23an onartuak (Europako Erkidegoko Aldizkari Ofiziala L 140, 2009/6/5). (29) 2009/72/CE Zuzentaraua, elektrizitatearen barne merkaturako arau komunei buruzkoa eta 2003- /54/CE Zuzentaraua indargabetzen duena; 2009/73/CE Zuzentaraua, gas naturalaren barne merkaturako arau komunei buruzkoa eta 2003/55/CE Zuzentaraua indargabetzen duena; 713/2009 Erreglamendua, Energia Arautzaileen Lankidetza Agentzia sortzen duena; 714/2009 Erreglamendua, elektrizitatearen mugaz gaindiko merkataritzarako sarera sartzeko baldintzei buruzkoa eta (CE) 1228- /2003 Erreglamendua indargabetzen duena; 715/2009 Erreglamendua, gas naturalaren garraio sareetara sartzeko baldintzei buruzkoa eta (CE) 1775/2005 Erreglamendua indargabetzen duena. Arau guztiak 2009ko uztailaren 13an onartuak (Europako Erkidegoko Aldizkari Ofiziala L 211, 2009/8/14). R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 364 Bestetik, energiaren inportatzaile garbiak diren herrialde gehienetan gertatzen den bezala, EBren energia segurtasuna horniduraren segurtasunari lotuta ikusten zen, inportazioen gero eta mendekoago (52). Horregatik, 2006 eta 2009ko neguetan gas horniduran aldi batez jasandako asalduren ondoren, 2011ko Arabiar Udaberritik eratorritako ezegonkortasunaren ondoren eta Ukrainian bizitzen ari zen egoera ikusita, EB kanpoko energien nahasmenduekiko ahuldadea gutxitzen hasi behar zen. Horrenbestez, Batzordeak Europaren Energia Segurtasunerako Estrategia argitaratu zuen 2014ko maiatzean (53), hornidurako ahuldadeei aurre egiteko hainbat arlotan aurrera egiteko. Alde horretatik, kontuan hartu behar da EBko estatu kideek ugari kontsumitzen dituztela erregai fosilak gehienean eta, kasuren batean salbu, ahulak dira energiari dagokionez. Batzordeak nabarmendu izan du EBk kontsumitzen duen energiaren % 53 inportatzen duela. Inportazioen mendekotasuna petrolio gordinari lotuta dago (ia % 90ean), gas naturalari (% 66an) eta, neurri txikiagoan, erregai solidoei (% 42an) eta erregai nuklearrari (% 40an). Energia horniduraren segurtasunaren gaiak estatu kide guztiei eragiten die, batzuk beste batzuk baino ahulagoak diren arren, bereziki integrazio eta konexio txikiena duten eskualdeak, hala nola Baltikoa eta Ekialdeko Europa (54). Beste arazo gehigarri batzuk ere ezin dira ahaztu, adibidez, azpiegituren zahardadea, ezin baitute absorbitu energia berriztagarrien ekoizpen gero eta handiagoa; estatuen 28 araudi esparru egotea; edo auzokoekin konexio nahikorik ez duten herrialdeak egotea (55). Energia segurtasunari buruzko estrategia 2020erako klimaren eta energiaren esparruari lotuta sortu zen, Batasunaren energia segurtasuna ezin baita banandu karbono gutxiko ekonomia lehiakor baterantz aurreratzeko premiatik, inportatutako erregai fosilen erabilera murriztuko duena. Hori (52) 2000ko lehen hamarkadan, energia mendekotasuna, 27 kideen osotasunerako energia inportazio garbi gisa neurtua, areagotu egin zen: % 75,7tik (2000) % 84,3ra (2010) petrolioari dagokionez, eta % 48,9tik (2000) % 62,4ra (2010) gaserako, eta gorantz jarraitzen du joerak. VALDÉS, Javier, «Evolución y consistencia en la política de seguridad energética de la UE: los Proyectos de Interés Común», Papeles de Europa, 29-2 zenbakia, 2016, 70 orr. (53) EUROPAR BATZORDEA, 2014ko maiatzaren 28ko komunikazioa, Estrategia Europea de la Seguridad Energética, COM (2014) 330 final. (54) Batzordeak bere oharrean nabarmentzen duen bezala, energiaren hornidura segurtasunaren arazo larriena kanpoko hornitzaile bakarrarekiko mendekotasun handia da, bereziki gasaz ari garela; izan ere, sei estatu kide Errusiaren mendeko dira, gas inportazio guztietarako kanpoko hornitzaile bakarra duten neurrian, eta horietako hiruk gas naturala baliatzen dute beren guztizko energia beharrizanen laurden baterako baino gehiagorako. EUROPAR BATZORDEA, Estrategia…, op. cit., 2 orr. Gain honen inguruan ikus MORÁN BLANCO, Sagrario, op. cit., 97-131 orr. (3. kapituloa: «La dependencia energética de la Unión Europea»). (55) RUIZ GONZÁLEZ, Francisco José, «El reto de la seguridad energética para la Unión Europea», Revista de Derecho, Empresa y Sociedad, 6 zenbakia, 2015, 119 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 365 lortzeko, estrategiak jada existitzen den joera bati eutsi eta bultzatu nahi du, alegia, EB dela elektrizitatearen % 50 berotegi efekturik gabeko isuririk gabe ekoizten duen eragile ekonomiko handi bakarra (56). Aldi berean, energia segurtasunerantz aurrera egiteko estatu kideen arteko lankidetza egoteko behar diren oinarriak ezartzen ditu: EBk energia arazo larriei aurre egiteko ahalmena areagotzea; larrialdi eta elkartasun mekanismoak sendotzea; energia eskaria moteltzea; barne merkatu eraginkor eta integratu bat garatzea; EBren energia ekoizpena areagotzea; energia teknologien garapena sendotzea; kanpo hornidura iturriak dibertsifikatzea; estatuen energia politiken koordinazioa hobetzea, eta kanpoko energia politikan aho bakarrez aritzea. 2. Energia Batasuna Orain arte aztertutakoa kontuan hartuz, EBk bazituen jada eskumenak eta beharrezko bitartekoak energia politika bat abian jartzeko, helburu hauek aldean hartuta: energia hornidura segurtatzea, energiaren prezioak lehiakortasunerako traba ez direla bermatzea, ingurumena babestu eta klima aldaketaren kontra borrokatzea, eta energia sareak hobetzea (57). Ideia hori garatuz, EBk Energia Batasunerako estrategia abian jarri zuen 2015ean, Batzordeak otsailean egindako proposamenean oinarrituz (58). Proposamenaren helburua da klimari buruzko politika anbiziotsu bati helduz, energia seguru, jasangarri, lehiakor eta prezio onekoa eskaintzea eta, horretarako, bost alderdiri begiratzen dieten ekintzak garatzen dira: energia segurtasuna, guztiz integratutako energiaren Europako merkatu bat, energia efizientzia, ekonomiaren deskarbonizazioa, eta energia arloko ikerketa eta berrikuntza. Bost alderdi horiek elkarri hertsiki lotuta daude, Europa mailan energia batasunaren helburuak lortzeko integrazio eta koordinazio handiagoa behar dituzten arloak adierazten baitituzte (59). Alderdi horien arteko elkarrekintza argi eta garbi nabaritzen da energia segurtasunari dagokionez, haren ezin besteko faktoreen artean, aipatzen baitira energiaren barne merkatua eta energia kontsumo efizienteagoa (56) Batzordeak berak nabarmentzen duenez, ehuneko hori energia berriztagarrien % 23ren eta energia nuklearraren % 27ren arteko baturatik ateratzen da. EUROPAR BATZORDEA, Estrategia…, op. cit., 3 orr. (57) EUROPAR BATZORDEA, Comprender las políticas de la Unión Europea: Energía, Europar Batasuneko Argitalpen Ofizialen Bulegoa, Luxemburgo, 2014, 4 orr. (58) EUROPAR BATZORDEA, 2015eko otsailaren 25eko komunikazioa, Estrategia Marco para una Unión de la Energía resiliente con una política climática prospectiva, COM(2015) 80 final. Europar Kontseiluak martxoan onartu zuen dagokion konpromisoa. 2014ko martxoaren 19 eta 20ko Bruselako Europar Kontseilua – Presidentetzaren Ondorioak, EUCO 11/15. (59) RISTORI, Dominique, op. cit., 21 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 366 izatea. Era berean, energia iturrien, hornitzaileen eta ibilbideen beharrezko dibertsifikazioak, energia hornidura segurua eta arrazoizko prezioak bermatzeko ezin bestekoa izateaz gain, energia berriztagarrien alde apustu egitera bultzatzen du, ekonomia deskarbonizatzeko beharrezkoak baita. Alderdi horretan, indartu egiten da ondorengoen garrantzia: barnera begira, estatu kideek hornidura segurtasunari buruz lankidetzan aritzea eta, kanpora begira, Europak energiaren munduko merkatuetan duen rola sendotzea (60). Bigarren alderdiak, EBko energiaren merkatu integratu bat lortzeak, Europan energia sistema eraginkorrago bat garatzea du xedetzat. Horretarako, estatu kideen arteko loturaren eta haien arteko energia elkartrukearen aldeko apustua egiten da. Halaber, energia gaietako eskualdeko lankidetza bultzatuko da. Alderdi garrantzitsua da energiaren barne merkatua integratzeko; izan ere, gaurdaino, estatu kideek beren mekanismoak aplikatu izanak EBko eta estatuan estatuko erakundeen arteko gatazkak eragin izan ditu. Horregatik, estatu bakoitzaren interesen defentsaren aurrean, herrialdeen eta eskualdeen arteko elkartasuna behar da, bakarrik Europaren, estatuen eta eskualdeen interesak elkarrekin ondo ezkontzeak ahalbideratuko baitu energiaren benetako Europar Batasun bat sortzea (61). Energia efizientziaren alderdia energia eskaria moteltzeko ekarpena da. Horri buruz, 2030erako klima eta energia esparruak Energia Batasunerako estrategian ere integratuta geratzen zen, aipatutako 40/27/27 helburua osoki bere egitean, baita % 30eko energia efizientziaren helburua 2020 baino lehen zabaltzeko aukera ere (62). Bi arlo zehatzetan, eraikuntza eta garraioan, energia efizientzia handitzearen garrantzia nabarmentzen da, eta horrek berriz jartzen du agerian askotariko alderdiek elkarrekin duten harremana, aipatutako helburua lortzeko aldi berean deskarbonizazioa bultzatu behar baita, bereziki garraioan, energia berriztagarrien eta erregai alternatiboen aldeko apustua eginez. Laugarren alderdia, ekonomiaren deskarbonizazioa, hertsiki lotzen zaio klimaren aldeko ekintzari, nagusiki BEG isuriak murriztearen bidez (60) Energia Segurtasunaren Europako Estrategia Energia Batasunean sartuta geratzean, lehen esan dugun bezala, kanpoaldearen alderdi horren garrantzia sendotuta atera zen, lehentasun iraunkorra izatera pasa baitzen, ez bakarrik krisi aldietan. Hala biltzen da Energia Batasunaren egoerari buruzko lehen txostenari erantsitako lan dokumentuan, COM (2015) 572 final. EUROPAR BATZORDEA, State of the Energy Union 2015. Commission Staff Working Document on the European Energy Security Strategy, SWD (2015) 404 final, 10 orr. (61) DE CARLOS IZQUIERDO, Javier, «La estrategia de seguridad energética de la Unión Europea y España», Boletín I.E.E.E., 1 zenbakia, 2016, 561 orr. (62) Energia Batasunak, 2030erako aurreikusitako helburuak ez ezik, 2050eko bide orria ere hartzen du kontuan. Helburu horien esparruan ulertu behar da energia batasuna. FABRA PORTELA, Natalia, «La Unión Energética: instrumento para la transición energética en Europa», Información Comercial Española ICE, 902 zenbakia, 2018, 66 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 367 eta energia berriztagarrien aldeko apustuaren bidez. Berriz ere, 2030rako energiaren eta klimaren esparruarekiko eta 40/27/27 helburuarekiko lotura dago, eta horri gehitu behar zaio Parisen izango zen klima aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzian jarrita zegoela begia eta, bertan, helburua zutela isuriak murrizteko juridikoki loteslea zen hitzarmen bat lortzea. Bukatzeko, energiaren arloko ikerketa, berrikuntza eta lehiakortasunaren alderdiak Energia Batasunerako aurreikusitako alderdi guztien arteko harremanean du eragina. Hala, teknologia berriztagarrien belaunaldi berri bat garatzeko eta biltegiratzeko soluzioen premia aipatzen da; horrek energia segurtasuna eta efizientzia hauspotuko ditu eta, aldi berean, BEG isuriak murriztuko dira. Berriz ere deigarria da ikustea energia nuklearraren aldeko apustua egiten jarraitzen dela: estrategiak azaltzen duenez, EB arlo nuklearrean lidergo teknologikoari eusten saiatu behar da energia mendekotasuna ez handitzeko moduan, egia bada ere gutxienez estatu kideei eskatzen diela segurtasun, babes, hondakinen kudeaketa eta ez ugaltzeko arau zorrotzenak aplikatuko dituztela bermatzea (63). Ikus daitekeenez, Energia Batasuna EBk energia trantsizio bat eragiteko proposatu zuen erantzun komuna da, une horretan munduan hainbat gertaera jazotzen ari baitziren, eta kolokan jartzen ari ziren energia segurtasun, klima aldaketaren kontrako borroka eta ingurumenaren babes gaietako helburuak: Ukrainiako gerra, Errusiari buruzko mesfidantza, ikatzaren prezio apalak, krisi ekonomikoa, energia inportazioekiko mendekotasunaren hazkundea, baliabide ez arrunten goraldia (64). Hain zuzen, azken horiei buruz eta Amerikako Estatu Batuetan hidrokarburo ez arrunten ustiapena izaten ari zen arrakastaren aldean, Europan ez dago pentsatzerik antzeko ekoizpen egoera batean izango garela epe laburrera; ez da ere aukera garrantzitsu bat energia kostuak oro har merkatzeari begira (65). Dena den, deigarria da, deskarbonizaziorako EBk energia nuklearraren aldeko apustua egiten jarraitzeaz gain (BEG isurtzen ez dituen neurrian), Batzordeak Europaren energia mendekotasuna gutxitzeko petrolioa eta gas iturri ez arruntak ekoizteko aukera onartzea. Gutxienez, eskertzekoa da hori aukeretako bat izatea, betiere herritarren onarpena eta ingurumenaren gaineko inpaktua behar bezala kontuan hartu eta (63) EUROPAR BATZORDEA, Estrategia Marco…, op. cit., 18-19 orr. (64) HERRERO DE CASTRO, Rubén David, op. cit., 91 orr. (65) RIBERA RODRÍGUEZ, Teresa, SPENCER, Thomas, SARTOR, Oliver eta MATHIEU, Mathilde, «La Unión Europea y la revolución americana de los no convencionales», Economía Exterior, 68 zenbakia, 2014, 37 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 368 gero (66). Argi dago EBren apustu seguruenak, hala ekonomiari nola energiari begira, trantsizio kolektiboko prozesu bat egitea jarraitzen duela, sistema efizienteago baterantz eta energia berriztagarrien proportzio handiago baterantz; dirudienez, Energia Batasunak bide hori darama. Gaurdaino, Batzordeak hiru txosten igorri ditu Energia Batasunaren egoerari buruz (67). Horietako hirugarrenean, 2017ko amaierakoan, zehaztu zen Energia Batasuna errealitate bat izan behar dela 2019an, EB osoan izandako aurrerapenak ikusita. Horien artean, aipatzen zen 2015ean iturri berriztagarrietatik datorren energiaren % 16,7ko kuota lortzea, 2016an BEG isurien % 80ko murrizketa 1990arekiko, edo energia eskariaren etengabeko jaitsiera (EBk % 2,5 energia primario gutxiago kontsumitu zuen 1990ean baino, baina aldi horretan BPG % 53 hazi zen). Aldiz, irmo baieztatzen da premia handia dela energia kontsumoa murrizten jarraitzekoa, eta efizientzia areagotzekoa, eta energia garbirako trantsizioa egiteko oztopoak eragoztea, adibidez, estatu kideek erregai fosilentzako diru laguntzei eusteak sor dezakeen lehia desleiala (68). 3. Energia Garbirako lege sorta 2016ko azaroan, Batzordeak asmo handiko energia garbi eta ekonomia hipokarbonikorako trantsizioko gaietako proposamen multzoa aurkeztu zuen (69). Energia Garbirako lege sorta deituak energia berriztagarri gaietako neurri multzo bat biltzen du, tartean sartuz energia efizientzia handitzea (70). Energia segurtasunari ere erreparatzen dio; izan ere, proposamen horren bidez, EBk Errusiako gas inportazioen mendekotasuna murrizteko estrategia geopolitikoa aldatu bide du, trukean (66) EUROPAR BATZORDEA, Estrategia Marco…, op. cit., 5-6 orr. (67) EUROPAR BATZORDEA, 2015eko azaroaren 18ko komunikazioa, Estado de la Unión de la Energía 2015, COM (2015) 572 final; 2017ko otsailaren 1eko komunikazioa, Second Report on the State of the Energy Union, COM (2017) 53 final; 2017ko azaroaren 23ko komunikazioa, Third Report on the State of the Energy Union, COM (2017) 688 final. (68) Ahalegin handiagoak egiteko beharra argiago geratzen da estatu kide batzuetan beste batzuetan baino, neurri desberdinetan betetzen ari baitira energia helburuak. Arriskua da bi abiadurako Europa bat sendotzea eta, hartara, Energia Batasuna arriskuan jartzeko aukera. GUTIÉRREZ ROA, Tomás, «La Unión de la Energía y su impacto en las relaciones exteriores comunitarias», Boletín I.E.E.E., 10 zenbakia, 2018, 922 orr. (69) FERNÁNDEZ DE GATTA SÁNCHEZ, Dionisio, «Unión Europea: inicio del debate sobre la transición energética», LÓPEZ RAMÓN, Fernando (koordinatzailea), Observatorio de Políticas Ambientales 2017, CIEMAT, Madril, 2017, 59 orr. (70) EUROPAR BATZORDEA, 2016ko azaroaren 30eko komunikazioa, Energía limpia para todos los europeos, COM (2016) 860 final. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 369 energia iturriak iturri berriztagarrien alde dibertsifikatuz eta erregai fosilen, tartean gas naturalaren, mendekotasuna murriztuz (71). Sorta horretan, hainbat lege egintza ontzea sartzen da, tartean nabarmen Energiaren Gobernantzari buruzko Erreglamendua, Energia Berriztagarriei buruzko Zuzentaraua, eta Energia Efizientziaren Zuzentaraua (72). Sortak biltzen dituen energia neurrien helburuetan ondorengoak sartzen dira: energia efizientzia aurretik jartzea, energia berriztagarri gaietako munduko lidergoa lortzea, eta kontsumitzaileei bidezko tratua eskaintzea (prezio gaietan). Energia efizientzia aurretik jartzearen ideiak esan nahi du onartu behar dela sortu edo erabili behar ez dena dela energia merke eta garbiena. Horretarako, EB osorako loteslea den energia efizientziaren 2030erako helburua berrikusi egin zen (klimaren eta energiaren esparruan aurreikusten zen bezala), % 27tik 30era igoz; horrek BEG isuriak murriztearen gaian helburuak lortzeko modua ematen du. Erabaki horrek agerian uzten jarraitzen du EBk energia trantsizioari eta, horretan kokatuta, energia efizientziaren faktoreari ematen dion ikusgaitasuna eta garrantzia xxi. mendeko geopolitika eta klimako erronken aurrean. Lehendabiziko erregaia deitzen dio, eta EB barruan, energia iturri latente nagusi gisa sustatzen du» (73). EB energia berriztagarrien munduko liderra bihurtzeko helburua 2030ean gorpuztu nahi da, eta lortu da elektrizitate berriztagarria EBko ekoizpen elektrikoaren konbinazioaren erdia osatzea. Haize energiari dagokionez, EB liderra zen oharra aurkezteko orduan. Eguzki energia fotovoltaikoa ere Europako puntako arloa da, baina aitortzen da hura fabrikatzeko ahalmena handitu egin behar dela. Beroa eta elektrizitatea sortzeko biomasa solidoari dagokionez, klimarekin begirunea duen arlotzat hartzen da, baina basoen gaineko presio gehigarria mugatzeko, horien kudeaketa jasangarria eskatzen da, eta ekonomia zirkularrarekin sinergiak bilatzea. Hori guztia, 2030erako energia eta klima esparruan ere aurreikusten den (71) ESCRIBANO FRANCÉS, Gonzalo eta LÁZARO TOUZA, Lara, «Energía y clima en 2017: volatilidad contenida, implementación climática e incertidumbre política», Análisis del Real Instituto Elcano (ARI), 31 zenbakia, 2017, 9 orr. Gas naturalaren garrantziaren arrazoia da deskarbonizazio aurreratuko eszenategi batean, gasa dela trantsizioko energiatzat hartzen den erregai fosil bakarra; beraz, EBren osotasunean, gasaren erabilerak elektrizitate sorkuntzaren eta bero sorkuntzako sistemen konbinaziotik ikatza era ordenatuan ateratzen lagunduko du, aukera berriztagarriak ez baitira beti eskueran egongo kostuz modu efizientean. OLABE, Antxon, GONZÁLEZ-EGUINO, Mikel eta RIBERA, Teresa, «Hacia un nuevo orden mundial de la energía», Documento de Trabajo del Real Instituto Elcano, 12 zenbakia, 2017, 17-18 orr. Gas iturriak dibertsifikatzeko modu batzuk Kaspiar itsasoarekin eta Magrebekin konexioak egitea izan daiteke. GUTIÉRREZ ROA, Tomás, op. cit., 924-927 orr. (72) Proposatutako lege multzoak 2015ean aurkeztutako Energia Batasunerako Oinarrizko Estrategian proposatutako neurrien % 90a hartzen du kontuan. LÓPEZ-NICOLÁS BAZA, Antonio, «El liderazgo de la Unión Europea en Energías Renovables: el paquete de Energía Limpia de la Comisión Europea», Cuadernos de Energía, 55 zenbakia, 2018, 22 orr. (73) HERRERO DE CASTRO, Rubén David, op. cit., 94-95 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 370 bezala, bat dator EBn kontsumitutako energian urte horretan energia berriztagarrien % 27ko kuotara gutxienez heltzeko helburuarekin. Hain zuzen, energia efizientziari buruzko aurreko ehunekoaren igoeraren aldean, ehuneko hori mantentzea, kritikatua izan zen, ez baitzen nahikotzat hartzen Europaren energia mendekotasuna murrizteko; gainera, ehunekoa % 30era igo izanez gero, hobe izango zen lehiakortasunerako ere (74). 2017ko otsailean, Batzordeak txosten bat aurkeztu zuen EBko energia berriztagarriei buruz (75). Txostenean, nabarmena zen jada energia segurtasunak betetzen zuen rol garrantzitsua; hain zuzen, 2014an, % 16ra heldu zen energia iturri berriztagarriek guztizko energia gordinaren kontsumoan zuten kuota. 2015erako estimazioa % 16,4ra heldu zen, baina azkenean %16,7koa izan zen, lehen esan dugun bezala (76). Hala ere, txostenak nabarmendu zuen areagotu behar zirela joera horri eusteko ahaleginak, eta 2030erako % 27ko kuotaren aurreikusitako helburua bete. Horretarako, egun batzuk geroago, Batzordeak Zuzentarau berri bat onartzeko prozesua jarri zuen martxan, gaiari buruzko proposamen espezifikoa aurkeztuz (77). Proposamenaren garrantzia erabakigarria da, ezin bestekotzat jotzen baita ekonomiaren hazkunderako, enplegua sortzeko eta Batasuneko energia segurtasuna hobetzeko, eta hura da bitarteko nagusia estatu kideek 2020an energia berriztagarrien % 20ko ekoizpena handitzeko helburua beteko dutela segurtatzeko eta BEGak murrizteko (78). Batzordeak proposatutako Zuzentarauaren testuak EBrako helburu lotesle bat zehazten du iturri berriztagarrietatik datorren energiaren kuotari buruz 2030eko guztizko energia gordinaren kontsumoan (1. art.). Zehazten du horrelako energia iturritzat hartuko direla berriztagarri ez fosilak, alegia, haize energia, eguzki energia (eguzki energia termikoa eta eguzki energia fotovoltaikoa) eta energia geotermikoa, giro beroa, marea energia, uhin energia eta beste itsas energia batzuk, hidraulikoa, biomasa, zabortegiko gasak, araztegiko gasak eta biogasa (2. art.). Eta 2030erako energia eta klima esparruan ezarritakoari lotuz, EBrako helburu orokor lotesle gisa zehazten denez, estatu kideek elkarrekin zainduko dute EBko guztizko energia kontsumo gordinean iturri berriztagarrietatik ateratako energia kuota % 27koa gutxienez izatea (3. art.). (74) FUNDACIÓN ENERGÍAS RENOVABLES (editore), Directiva Europea sobre Energías Renovables. Desafíos y oportunidades, FER, Madril, 2017, 5 orr. (75) EUROPAR BATZORDEA, 2017ko otsailaren 1eko dokumentua, Informe de situación en materia de energías renovables, COM (2017) 57 final. (76) EUROPAR BATZORDEA, Third Report…, op. cit., 3 orr. (77) EUROPAR BATZORDEA, 2017ko otsailaren 23ko dokumentua, Propuesta de Directiva relativa al fomento del uso de energía procedente de fuentes renovables (refundición), COM (2016) 767 final. (78) RUIZ CAMPILLO, Xira, «Transformación de la UE en su lucha contra el cambio climático», Economía Exterior, 81 zenbakia, 2017, 87 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 371 Kuota hori % 27an mantentzea izan zen Europako Parlamentutik adierazitako kritika handienetako bat (79), estatu kideetako bakoitzari betebehar zehatzik ez jartzearekin batera. Horrek luzatu egin du legegintzako prozedura arruntaren bidez testua izapidetzea, areago Europako Parlamentuak onartutako zuzenketen ondoren, exijentzia hori % 35eraino igotzen baitzuen, eta estatu bakoitzerako helburuak ezartzeko beharra ezartzen (80). Bukatzeko, 2018ko ekainean, Europako Parlamentua, Batzordea eta estatu kideetako gobernuak akordio batera heldu ziren, Kontseiluak berretsitakoa, Zuzentarauaren helburu nagusitzat 2030erako iturri berriztagarrietatik ateratako energiaren % 32ko kuota lortzea ezarriz (81). Aldi berean, Erreglamenduren inguruan akordio bat lortzen zen Energia Batasunaren gobernantzari buruz; bertan, klima eta energia gaietako estatuen planak aurreikusten dira energiaren alderdi bakoitzerako. Era horretan, estatu kideak behartuta leudeke 2019ko abenduaren 31rako eta, data horretatik, hamar urtean behin, estrategia bat diseinatzera, energia eta klimari buruzko estatu bakoitzerako helburuak, ekarpenak, politikak eta neurriak bilduko lituzkeena. Gainera, egutegi bat ezarri zen 2030erako energia berriztagarriak % 32 izatea lortzeko; bide horretan, EBk helburuaren % 18a lortua behar du 2022rako, % 43a 2025erako, eta % 65a 2027rako (82). Gainera, energia efizientziaren arloan eta Europako Parlamentuaren ekimenez, handitu egingo da 2030erako energia efizientzian hobetu beharreko ehunekoa. Kasu honetan, energia efizientziaren Zuzentaraua izapidetzean, Europako Parlamentuak energia efizientzia 2030erako % 34ra igotzea proposatu zuen eta, horren aurrean, Kontseiluak onartu zuen aintzat joko zuela % 30etik gorako kuota bat (83). Erakundeen arteko negoziazio gehiagoren ondoren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak gutxienezko % 32,5eko ehunekoa adostu zuten (84). (79) 48. oin-oharrean aipatu dugun bezala, 2030erako energia eta klima esparruaren aurrean, Europako Parlamentuak gutxienez % 30eko kuota erreklamatu zuen, eta hori bera errepikatu zuen energia berriztagarrien egoerari buruzko Batzordearen txostena ikusita. Europako Parlamentua, Energia berriztagarrien egoeraren txostenari buruzko erabakia, 2016ko ekainaren 23koa (2016/2041 (INI). Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala C 91, 2018/3/9, 21 orr. (80) Europako Parlamentuak 2018ko urtarrilaren 17an onartutako zuzenketak, iturri berriztagarrietatik ateratako energiaren erabilera sustatzeko Zuzentarau proposamenari buruz (bertsio bategina). (COM (2016) 0767 – C8-0500/2016 – 2016/0382 (COD)), 324 zuzenketa. (81) EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUA, 2018ko ekainaren 27ko prensa-adierazpena, Energías renovables: el Consejo confirma el acuerdo alcanzado con el Parlamento Europeo, 417/18. (82) EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUA, 2018ko ekainaren 29ko prensa-adierazpena, Gobernanza de la Unión de la Energía: el Consejo confirma el acuerdo alcanzado con el Parlamento Europeo, 424/18. (83) EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUA, 9287/18 dokumentua, Proposal for a Directive of the European Parliament and of the Council amending 2012/27/EU on energy efficiency. Brusela, 2018/6/4. (84) Europar Parlamentua, Provisional Agreement Resulting from Interinstitutional Negotiations – Proposal for a directive of the European Parliament and of the Council amending 2012/27/EU on energy efficiency (COM(20160761 – C8-0498/2016 – 2016/0376(COD)), 2018/7/17. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 372 2018ko abenduan, legegintzako prozedura arrunta amaitu zen, hiru lege egintza onartuz: (UE)2018/1998 Erregelamendua, Energia Batasunaren eta Klimaren aldeko Ekintzaren gobernantzari buruzkoa; (UE)2018- /2001 Zuzentaraua, iturri berriztagarrietatik ateratako energia sustatzekoa; eta (UE)2018/2002 Zuzentaraua, energia efizientziari buruzkoa (85). Hiru egintzek eutsi egiten diote Batzordeak proposatutako araudiari, Europako Parlamentuaren proposamenen bidetik Kontseiluak amaieran erabakitako aldaketak gehituz. Era horretan, 2018/1998 Erregelamenduak gobernantza mekanismo bat ezartzen du Energia Batasuneko helburuak betetzeko estrategiak eta neurriak, baita Pariseko Hitzarmenetik eta 2030erako energia eta klima esparrutik sortutako BEG isurien gaietan EBk hartutako konpromisoak ere, aplikatzeko. Arauak energia eta klimaren estatuetako planek izan behar dituzten ezaugarriak zehazten ditu. Estatu kideek hamar urtean behin onartuko dituzte plan horiek, eta lehenengo aldiak 2021etik 2030ra iraungo du. Ikusten denez, Estatu kideek euren konbinaketa eta lehentasun energetikoak aukeratzeko malgutasuna behar badute ere, EBko arauketak zehazten du malgutasun horrek bateragarri izan behar duela merkatuaren integrazio handiagoarekin, konpetentzia haundiagorekin, klima eta energia helburuen lorpenarekin eta ekonomia jasangarrirako etengabeko tranzisioarekin (86). Bestetik, 2018/2002 Zuzentarauak ordu arte indarrean zegoena (2012/27/ UE Zuzentaraua) aldatu eta berrikusten du. Jadanik, lehengo arau horrek adierazten zuen energia efizientzia tresna baliotsuena dela arlo honetan garrantzitsuenak diren erronkei aurre egiteko, hau da, energi menpekotasuna, energi baliabideen eskasia eta aldaketa klimatikoa (87). Zuzentarau berriak horniduraren efizientzia eta kontsumoa trabatzen duten energiaren merkatuko oztopoak kentzeko arauak ezartzen ditu, 2020rako energia efizientzia %20 igotzeko, eta 2030erako % 32,5 gutxienez, eta energia efizientziarako hobekuntzak aurreikusten ditu urte horien ondoren. 2030 arte, estatu kideek urteko batez besteko energia kontsumoa %4,4 murrizteko neurriak aplikatu behar dituzte. Energiaren erabilera efizienteak etxeetako eta enpresetako kontsumoa gutxitzeko modua emango du eta, beraz, partikularren energia fakturak merkeagoak izatea, baita EBk hirugarren herrialdeekiko energia mendekotasun txikiagoa izatea ere. (85) 2018ko abenduaren 11n Europar Parlamentuak eta Kontseiluak hiru arauak onartu zituzten (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala L 328, 2018/12/28). (86) GARCÍA GARCÍA, Sara, «Legislación al día. Reglamento (UE) 2018/1999 del Parlamento Europeo y del Consejo de 11 de diciembre de 2018 sobre la gobernanza de la Unión de la Energía y de la Acción por el Clima», Actualidad Jurídica Ambiental, 88 zenbakia, 2019, 55 orr. (87) GARCÍA GARCÍA, Sara, «Legislación al día. Directiva (UE) 2018/2002 del Parlamento Europeo y del Consejo de 11 de diciembre de 2018 por la que se modifica la Directiva 2012/27/UE relativa a la eficiencia energética», Actualidad Jurídica Ambiental, 88 zenbakia, 2019, 57 orr. R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 373 2018/2001 Zuzentarauak komentario berezi bat merezi du. Energia berriztagarriei buruzko Zuzentaraua ere deitzen zaio, gai horretako laugarrena baita, eta hainbat aldiz aldatutako 2009/28 Zuzentarauaren ordez dator. Hain zuzen, hainbeste aldaketaren ondoren segurtasun juridikoa babestearren, zuzentarau hori egitearen aldeko hautua egin da, berritasun guztiak bateratu eta artikulatzen dituena. Gaurdaino ondutako energia berriztagarriei buruzko Zuzentarau luze eta asmo handikoena da (88). Aldaketa handiena 2030eko EBren guztizko energia gordinaren kontsumoan iturri berriztagarrietatik ateratako energia kuotaren igoera izan da, % 20tik %32ra pasa baita. Gainera, 2023an gorantz berrikus daitekeen helburua da, baldin eta energia berriztagarria ekoizteko kostuak gutxitzen badira eta EBk deskarbonizaziorako nazioarteko hitzarmenak lotzen baditu, baita EBk energia nabarmen gutxiago kontsumitzen badu ere. Bestetik, estatu kideek helburu horretara heltzeko ekarpen bat finkatu behar dute, energia eta klimarako estatu bakoitzaren plan integratuetan kokatuta (2018/1998 Erreglamenduan ezarritako gobernantza prozesuaren arabera), nahiz eta aurreko Zuzentarauaren bidez lortutako emaitzak segurtatzeko, ezarri ere egiten den estatuek 2020rako zehazten dituzten helburuak izango direla estatuek 2030erako beren ekarpen gisa gutxienez ezar dezaketena. Zuzentarauak biltzen dituen beste berritasun batzuk ere aipatzekoak dira. Lehendabizi, elektrizitate berriztagarrirako laguntza mekanismo berriak, merkatu elektrikoan distortsiorik ez sortzeko baldintzapean. Bigarrenik, jatorriari buruzko bermeak, azken bezeroei energia hornitzaileek eskaintzen duten energia iturri berriztagarriaren ehunekoa ziurtatzeko. Bukatzeko, tasa neurrigabeei aurre egin beharrik gabe nork bere energia berriztagarria kontsumitzea babesten duen oinarrizko araudi bat (89). Adierazitako hiru arauez gain, (UE)2018/844 Zuzentaraua, eraikinen energia efizientziari buruzkoa, lehenago onartutakoa, sartzen da Energia eta klimari buruzko lege sortan ere (90). Gogoan izanik eraikinek energiaren % 40 kontsumitzen dutela eta EBren CO2 isuriaren % 36 osatzen dutela, Zuzentarauak eraikuntzaren arloaren gainean eragin nahi du, energia efizientzia handitzeko. Helburu zehatzen artean, eraikin adimentsuen sorrera nabarmendu behar da, energia pobrezia gutxitzen eta, zehazki, EBn 2050erako isuri gutxiko edo batere isuririk ez duten higiezinen multzoa (88) GARCÍA GARCÍA, Sara, «Legislación al día. Directiva (UE)2018/2001 del Parlamento Europeo y del Consejo de 11 de diciembre de 2018 relativa al fomento del uso de energía procedente de fuentes renovables», Actualidad Jurídica Ambiental, 87 zenbakia, 2019, 141 orr. (89) Berritasun horiei buruz ikus PRESICCE, Laura, «El periplo de la regulación del autoconsumo energético y generación distribuida en España: la transición de camino hacia la sostenibilidad», Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria, 113 zenbakia, 2019, 206-210 orr. (4. kapituloa: «La Unión Europea y la transición energética justa») (90) 2018ko maiatzaren 30ko Zuzentaraua, 2010/31/UE eta 2012/27/UE Zuzentarauak aldatzen dituena (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala L 156, 2018/7/19). R.V.A.P. núm. 114. Mayo-Agosto 2019. Págs. 349-380 ISSN: 0211-9560 Asier García Lupiola Europar Batasunaren energia politika, garapen jasangarria lortzeko tresna 380 RIBERA RODRÍGUEZ, Teresa, SPENCER, Thomas, SARTOR, Oliver eta MATHIEU, Mathilde, «La Unión Europea y la revolución americana de los no convencionales», Economía Exterior, 68 zenbakia, 2014, 27-38 orr. RISTORI, Dominique, «60 ans de politique énergétique», Revue du droit de l’Union européenne, 1 zenbakia, 2019, 17-38 orr. RUIZ CAMPILLO, Xira, «Transformación de la UE en su lucha contra el cambio climático», Economía Exterior, 81 zenbakia, 2017, 83-88 orr. RUIZ GONZÁLEZ, Francisco José, «El reto de la seguridad energética para la Unión Europea», Revista de Derecho, Empresa y Sociedad, 6 zenbakia, 2015, 106-120 orr. SODUPE, Kepa eta BENITO, Eduardo, «Los problemas energéticos en la Unión Europea a la luz del tratado sobre la Carta de la Energía», Anuario español de derecho internacional, 16 zenbakia, 2000, 421-448 orr TORRE-SCHAUB, Marthe, «L’apport du principe de développement durable au droit communautaire: gouvernance et citoyenneté écologique», Revue du Marché Commun et de l’Union Européenne, 555 zenbakia, 2012, 84-92 orr. VALDÉS, Javier, «Evolución y consistencia en la política de seguridad energética de la UE: los Proyectos de Interés Común», Papeles de Europa, 29-2 zenbakia, 2016, 69-93 orr.