Euskara birpentsatu beharra. Ekarpen batzuk antropologiatik
Abstract
Antropologiaren ikuspuntutik hizkuntza kulturaren parte bat da zentzu aktibo batean: hizkuntza kultura egiteko eta eraikitzeko tresna bezala irudikatzen du. Ikuspegi horretatik antropologoek bi modutan aztertu izan dituzte herri ezberdinetako hizkuntzak. Batetik, antolaketa sozial zabal baten pieza, ikur edota adierazle gisa; bestetik, gizakiok gure errealitatean eragiteko dugun bitarteko eta estrategia bezala. Antropologiak beraz, erakusle eta eragile gisa aurkezten digu hizkuntza, ikerkuntzarako atea zabal zabalik utziz.
Full text
HAUSNARTU, EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIAK >>> 2 Soziolinguistika aldizkaria 1. ANTROPOLOGIAREN ESANAHIAZ NOLA BEGIRATU HIZKUNTZA ANTROPOLOGIATIK? Antropologiaren ikuspuntutik hizkuntza kulturaren parte bat da zentzu aktibo batean: hizkuntza kultura egiteko eta eraikitzeko tresna bezala irudikatzen du. Ikuspegi horretatik antropologoek bi modutan aztertu izan dituzte herri ezberdinetako hizkuntzak. Batetik, antolaketa sozial zabal baten pieza, ikur edota adierazle gisa; bestetik, gizakiok gure errealitatean eragiteko dugun bitarteko eta estrategia bezala. Antropologiak beraz, erakusle eta eragile gisa aurkezten digu hizkuntza, ikerkuntzarako atea zabal zabalik utziz. Antropologiaren ikuspegitik gizarte guztiak dira interesgarriak eta denak bihurtu daitezke bere ikerketa objektu. Are gehiago, bere kasuan kultur eta gizarte ezberdinen arteko konparazioa helburu eta ikerketarako estrategia da, alderatze horrek giza izaera edota gizarte ezberdinetako ezaugarriak hobeto ulertzeko bidea ematen digunaren ustea aldarrikatzen du eta. Konparaketa egitearen aldeko jarrera horrekin bat eginez, dibertsitatearen ideia dugu antropologiaren funtsa. Gizakiak bere inguruneari egokitzeko ahaleginak egin behar ditu eta horren ondorioz inguEUSKARA BIRPENTSATU BEHARRA, EKARPEN BATZUK ANTROPOLOGIATIK Jone Miren Hernández Gizate antropologiako irakaslea. UPV-EHU Filosofia eta Hezkuntza Fakultatea Helbide elektronikoa: [email protected] DOSSIERRA 69. zenb. / 2008 (4) soziolinguistika klusterra martin ugalde, kp / 20140 andoain 27 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 27
rune bezain anitzak eta aberatsak dira pertsonak nahiz egokitze prozesu horretatik sortutako kulturak. Kultura gizakiak eta giza taldeek duten berezko zerbait da. Kulturak, besteak beste, usadioak, ohiturak eta urteetan bildutako ezagupena jasotzen ditu bere baitan. Kulturari esker gizarte edo giza talde baten partaide bilakatzen gara, bertan egokitzeko eta txertatzeko elementuak ematen dizkigu eta. Gizakiak kultura horren jabe egiten gara gizarte horretan parte hartuz eta, era berean, kultura hori bera bizirauten laguntzen dugu bere usadio, ohitura eta ezagupena barneratu eta birproduzitu egiten dugunean. Prozesu honetan ikaskuntza eta transmisioa ezinbesteko tresnak dira eta edozein kulturaren etorkizuna aspektu hauetan datza, eta ez ordea, oinordetza biologikoan. Ikerketa esparru zabal honetan hizkuntza kezka garrantzitsua izan da beti. Antropologo askok gaur egungo hizkuntzak ikertzen dituzte, nagusiki, iragandako hizkuntzen ezaugarriak deskubritzeko asmoz; baina askotan hizkuntz antropologoek eta gizarte antropologoek elkarrekin egin izan dute lana hizkuntza eta kulturaren arteko harremanei loturiko beste elementu asko aztertu nahian. Hori dela eta, hizkuntzaren gaineko ikuspegia zabaldu egin da eta hizkuntza bera ezinbesteko tresna bihurtu da kultura eta gizartea ulertzeko eta deskribatzeko garaian. Esandakoak esanda, eta euskararen egoeraren azterketari begira, bereziki interesatzen zait Alessandro Durantik hizkuntz antropologiaren inguruan landutako ikuspegia. Egile honen ustez, hizkuntz antropologiaren barruan egungo galdera nagusiena hauxe litzateke: “¿En que contribuye el estudio de la lengua a la comprensión de un fenómeno social/cultural particular (por ejemplo, a la formación de identidad, a la globalización, al nacionalismo)? La formulación de este tipo de preguntas concibe la lengua no ya como objeto primario de indagación sino como instrumento para acceder a los complejos procesos sociales”.1 Ildo horretatik, Durantik berak proposatzen du hizkuntz formak bigarren maila batean uztea eta bai gizarte formazioek (hierarkia, prestigioa, e.a.), bai prozesu sozialek (hizkuntz komunitatea, hiztunaren konfigurazioa) protagonismoa irabazten joatea. Hedatze prozesu honetan, kokatzen da hain zuzen ere nire interesa, bertan ikusten baitut antropologiaren potentzialtasuna euskararen errealitatearen azterketari heltzeko garaian. 2. HIZKUNTZ ANTROPOLOGIAREN EKARPENA: HIZKUNTZA, HIZTUNA ETA HIZKUNTZ KOMUNITATEA Ondoren mahai gainean jarri nahi ditudan planteamenduak zerikusi zuzena dute hizkuntz komunitatearen nozioarekin. Zergatik jarri arreta hizkuntz komunitatearen kontzeptuan? Horren atzean hipotesi bat dago: hizkuntz komunitatearen inguruan hausnartzeak itxuraz ematen duena Jone Miren Hernández – Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik Antropologo askok gaur egungo hizkuntzak ikertzen dituzte, nagusiki, iragandako hizkuntzen ezaugarriak deskubritzeko asmoz; baina askotan hizkuntz antropologoek eta gizarte antropologoek elkarrekin egin izan dute lana hizkuntza eta kulturaren arteko harremanei loturiko beste elementu asko aztertu nahian. 28 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 28
baino erronka garrantzitsuagoa dakar. Horren seinale dugu Iñaki Martinez de Lunak Argia aldizkarian idatzitako artikulua,2non XXI. mendean euskarak duen papera berraztertzeko gonbitea egiten digun. Horretarako, hizkuntz komunitatearen esanahiaren inguruko eztabaida aldarrikatzen du. Kasu honetan ere hizkuntz komunitatea izango dugu hizpide. Eta horrekin batera berari zuzenean loturiko elementuak aztergai bilakatu dira, beti ere hizkuntz antropologiaren ikuspegi berezia aplikatzeko intentzioz. Euskararen egoera ezagututa eta hizkuntz antropologiak duen potentzialtasuna ikusita, nik aurrera begira hiru ikerlerro nagusi proposatuko nituzke. Lehenengo aspektuak hizkuntzaren ideologiarekin du lotura. Bertan hizkuntza bera baino hizkuntzaren inguruan sortutako irudiak, diskurtsoak, narratibak, e.a., aztertzea litzateke helburua. Bigarren ikerlerroak hiztunaren nozioarekin eta zehazki, horren identitatearekin du lotura zuzena. Azkenik, hizkuntz komunitatearen nozioan sakondu nahiko nuke. Horretarako bi kontzeptu ezberdinen arteko konparazioa egitea proposatzen dut. Alde batetik, euskal soziolinguistikan nagusitu den “hizkuntz komunitatearen” ideia dugu; bestaldetik, azken urte hauetan hizkuntz antropologia anglosaxoian erabiltzen ari den praktika komunitatea (community of practice) kontzeptua nabarmendu nahi dut. Biak parez pare jarriko ditut eta bigarren horren aldeko apustua egiteko arrazoiak azalduko ditut. Artikulu honen azken atalean praktika komunitate horren adibide zehatz bat landuko dut. 2.1 Hizkuntza eta prozesu semiotikoak (hizkuntzaren ideologia): iconicity, recursivity, erasure. Hizkuntzari loturiko prozesu semiotikoaz edota hizkuntzaren ideologiaz hitz egiten dugunean ohartzen gara hizkuntzak, bere dimentsio praktikoaz gain, baduela gaitasuna bere gainean diskurtsoak eta irudiak sortzeko eta zabaltzeko. Kasu honetan interesatzen zaiguna ez da hainbeste hizkuntza batean esaten dena, baizik hizkuntza horri buruz esaten dena eta horrek hiztunengan duen eragina. Judith Irvinek eta Susan Galek prozesu hauen azterketan sakondu dute eta horren ondorioz hiru kontzeptu nagusi plazaratu dituzte: iconicity, recursivity eta erasure. 2.1.1 Iconicity (Ikonizazioa) Prozesu honen bitartez hizkuntza eta bere irudi edo errepresentazio sozialaren arteko harreman zuzena gauzatzen da. Gauzak horrela, hizkuntza –edo hizkuntzaren aspektu battalde baten ikono moduan ager daiteke, talde horren izaera edota esentzia islatuz. Neurri batean, hizkuntza taldea bera ordezkatzeko balioko luke bien arteko lotura erabatekoa baita. Horren adibide argia gure artean, behin eta berriro errepikatzen Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik – Jone Miren Hernández Hiru ikerlerro nagusi proposatuko nituzke. Lehenengo aspektuak hizkuntzaren ideologiarekin du lotura. Bertan hizkuntza bera baino hizkuntzaren inguruan sortutako irudiak, diskurtsoak, narratibak, e.a., aztertzea litzateke helburua. Bigarren ikerlerroak hiztunaren nozioarekin eta zehazki, horren identitatearekin du lotura zuzena. Azkenik, hizkuntz komunitatearen nozioan sakondu nahiko nuke. 29 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 29
den galdera litzateke: euskalduntzat jotzeko edo vasco izateko euskara jakin behar da? Batzuen ustez Euskal Herria eta bere hizkuntza, euskara, bat dira, banaezinak. Euskara da euskaldunak egiten gaituena eta euskara da Euskal Herriko identitatea sostengatzen duena. Baina horren gainean sentsibilitate ezberdinak daude eta beste askorentzako harremana ez da zergatik hain estua izan behar. Euskal kultura eta euskal identitatearen inguruan osatutako ikerketak hori ondorioztatzen dute, alegia, euskal identitatea definitzeko modu ezberdinak daudela. Azken hamarkadetan euskararen presentziak zabalkunde garrantzitsua bizi izan du eta esparru berrietara iritsi da. Horren eraginez pentsa dezakegu hizkuntzarekiko esperientziak aldatzen joan direla, harreman berriak sortuz. Adibide moduan euskaldun berriaren figura erabili dezakegu izan ere hau azken urteotan asko zabaldu den profil berria baitugu. Zein nolako hizkuntz identitatea sortu da hizkuntzarekin garatutako harreman berri honetatik? Galdera bera egin dezakegu gazteen kasuan. Gaur egun gazteen artean ematen den euskararen ezagutza maila azken hamarkadetan lortu den altuena dela esan dezakegu, baina horietako gazte bakoitzak, zein harreman du hizkuntzarekin? Zein paper du hizkuntzak bere gazte izaeran? Masiboki euskara jasotzen ari diren gazte horien artean irudikatu dezakegun aniztasuna izugarria da, bai familiaren jatorriari dagokionez, bai bizitokiari eta inguruneari dagokionez, bai bizimodu eta ohiturei dagokionez, bai bizitza aurreikuspenei dagokionez. Halere, berez euskal gizartean azken hamarkadetan eman diren aldaketaz gain, kontuan hartu behar dira globalizazioak mundu osoan martxan jarritako prozesuak eta horien eragina hizkuntz minorizatuetan.3Orain arte euskal gizartean kategoria dikotomikoak erabili izan dira nagusiki pertsonak (hiztunak) nahiz taldeak (hizkuntz komunitateak) definitzeko eta sailkatzeko: hau da, kultura euskalduna versus kultura espainola edo kultura euskalduna versus kultura frantsesa. Baina hemendik aurrera, posible izango al da logika hori mantentzea? Gure inguruko gizarteetan kultur eta hizkuntz aniztasuna inoiz baino nabarmenagoa denean,4posible da modu dikotomiko horretan pentsatzen jarraitzea? 2.1.2 Recursivity (Errekurtsibitatea) Iconicity delako prozesuaren ildotik hizkuntza eta identitatearen arteko zubia irudikatzen dela esan dezakegu. Hortik aurrera recursivity deitutako prozesuaren bitartez harreman horretatik sortutako errepresentazioan hizkuntzaren inguruan sortutako gatazkak eta oposizioak zer nolako eragina duten planteatzea dugu helburu. Irvinek eta Galek proposatzen duten kontzeptuak abiapuntu bat du: hizkuntzan oinarritutako identitate hori sendotzeko beste identitate baten aurka agertu behar da. Hau da, identitatea mugatzea berezko elementuak zehaztea dakar eta horretarako Jone Miren Hernández – Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik euskararen presentziak zabalkunde garrantzitsua bizi izan du eta esparru berrietara iritsi da. Euskaldun berriaren figura erabili dezakegu izan ere hau azken urteotan asko zabaldu den profil berria baitugu. Zein nolako hizkuntz identitatea sortu da hizkuntzarekin garatutako harreman berri honetatik? 30 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 30
hainbat osagai kanpoan gelditu behar dira. Euskararen kasuan argi ikusiko dugu hizkuntzaren esparruan euskararen definizioa gaztelera edota frantsesa bezalako hizkuntza boteretsuen aurka gauzatu behar izan dela. Egoera minorizatu batetik abiatuta bere burua defendatzeko beharra ikusi du eta horretarako bere posizioa babestearen alde egin du, beti ere, beste hizkuntzak alde batera utziz. Gauzak horrela, bere izaeraren erreferentzia kanpoan dagoenez, hizkuntzaren eremuan eta hiztunen artean egon daitezkeen ezberdintasunak eta berezitasunak alboratu egiten dira. Identitate bakar eta irmo baten alde egiten da, eta berezko talde horretan (hizkuntz komunitate bezala izendatzen dena) sortzen diren ñabardurak, disidentziak, e.a., ikusezin bilakatzen dira. Halere, badira, ikuspegi honen aurrean, beste proposamen bat dakarren eredua. Kasu honetan heteroglossia nozioan oinarritutako proposamena litzateke. Heteroglossia kontzeptuak Mikhail Bakhtin errusiar hizkuntzalari eta filosofoaren obrara eramaten gaitu. Egile hori homogeneotasun linguistikoaren kritikatik abiatzen da, konstrukzio ideologikoa deritzan neurrian: “(…) vinculada históricamente al desarrollo de los Estados europeos y a los esfuerzos por establecer una identidad nacional por medio de una lengua nacional que recibe un único nombre: alemán, francés, ruso, italiano”. Hizkuntza bakar —bateratu— baten ideia horri kontrajarriz, Bakhtinek iradokitzen du pertsona oro, benetan, boz anitzez eratua dagoela eta bozak estratifikatuak direla. Azken finean eta Joan Pujolarrek (Pujolar, 2001:128) markatzen duenez hizkuntza erabiltzeko eta maneiatzeko modua lotuta egongo da tokiko hitz egiteko moduagatik edota hiztunari dagokion talde sozial, profesional edota belaunaldiagatik. Hizkuntza heteroglosikoaren eta boz diferente horien jatorrian, hainbat faktore sozio-ekonomiko eta kultural egongo lirateke, tentsio jarraituan konjugatuak. Orain arte azaldutakoa ingurune hurbilean kokatzen baldin badugu, hiztunen jarduera aztertzen dugunean ondorengo alderdian erreparatu behar dugula konturatuko gara: hiztunek euskaraz edo erdaraz egiten dutenean genero, klase soziala edota bestelako identitate ezaugarriak adierazten ari direla. Kontuan hartu beharko genuke, printzipioz ez dagoela “euskalduna” (edo “erdalduna”) soilik izateko aukerarik, hau da pertsona orok boz ezberdinak jasotzeko aukera izaten du, gatazka egoeran bizi daitezkeen bozak izanda ere. Ikuspuntu horrek lan ildo aberatsa ekar dezake euskal soziolinguistikan, izan ere euskaltasunarekin batera elkarbizitzen diren bestelako identitateak (generoa, klase soziala, aukera sexual ezberdinei lotutakoa, ea.) oso gutxitan bihurtu baitira ikergai. Gure artean ere elementu anitzeko identitateak eredu bilakatu dira egun, alde batetik gizartea bera gero eta konplexuago egin delako; bestalEuskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik – Jone Miren Hernández Orain arte euskal gizartean kategoria dikotomikoak erabili izan dira nagusiki pertsonak (hiztunak) nahiz taldeak (hizkuntz komunitateak) definitzeko eta sailkatzeko: hau da, kultura euskalduna versus kultura espainola edo kultura euskalduna versus kultura frantsesa. Baina hemendik aurrera, posible izango al da logika hori mantentzea? Gure inguruko gizarteetan kultur eta hizkuntz aniztasuna inoiz baino nabarmenagoa denean, posible da modu dikotomiko horretan pentsatzen jarraitzea? 31 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 31
detik, gizabanakoa bera, bere interesak, nahiak eta bizipenak zabaldu egin direlako. Hizkuntz ukipena, kultur ukipena eta pertsonen arteko harremanak (errealak nahiz birtualak) egungo gizarte garatuen ezaugarriak dira, eta horren ondorioak jada iritsi dira Euskal Herrira. Urteetan espazio eta denbora finko bati lotuta bizi izan gara (gure mugak, gure historia) baina egun, bi kategoria hauek guztiz apurtu dira.6Besteak beste, teknologia berriak sare-gizartea deituriko eredu berriaren oinarrian dira, eta Manuel Castells bezalako egileak argi planteatzen ari dira hortik etorritako aldaketa sakonak. Gizarte egitura eta antolaketa guztiz aldatzen ari da eta bere ondorioak euskal gizartean ere ikusten ari dira. Eta bere hizkuntzan? Azterketa hori falta zaigu. 2.1.3 Erasure (Omisioa) Ikonizitatea kontzeptutik abiatuta, hizkuntzaren eta identitatearen arteko lokarria ezartzen parte hartu duten aspektuak errepasatzeari ekin diot. Erlazio horren analisiari nagokiola, iruditzen zait erlazioaren konfigurazioan izandako pisuaren erakusgarri dela estatus ezberdineko hizkuntzen eta kulturen arteko ukipenaz sortutako dialektika —hots, hizkuntza eta kultura menperatzaileak eta dominanteak batetik, eta minoritarioak eta gutxiagotuak bestetik—. Dialektika horrek bi barietate linguistikoen arteko erlazioa eta dagozkien eredu soziokulturalak ez ezik, kultura eta hizkuntza minorizatuak bere espazio soziolinguistikoko antolamendua eta karakterizazioa ere determinatuko edo finkatuko lituzke. Adierazten dut, halaz guztiz, paraleloan doazela logika intergrupal horren garapena eta kulturaren edo komunitatearen (intragrupala) barruko dibertsitatea sortzeko eta kudeatzeko dinamika. Alderdi horrek berak eragin zuzena edukiko luke, bestalde, beste(ar)en ikuspegia geure parte bezala hartzeko erreklamoak sortzen duen tentsioan, eta gizarte orok sortzen duen gatazkazko, garapenezko eta transformaziozko dinamikaren parte diren elementuak diferentzia eta alternatiba bezala bere egiteko apustuan. Dibertsitate soziala errepresentatzen duten elementuen artean, bada, negoziaziozko eta norgehiagokazko prozesu tentsiozkoa gertatzen da: suerta daiteke ikusezin irautea, baina baita narrazioko edo errepresentazioko eredu partikular batek ezarritako dinamikak, funtzionamenduak edo kondizio estrukturalek ikusezin egitea ere. Euskal Herriko espazio soziolinguistikoan, homogeneotasunak funtsezkoa dirudi, berezitasun identitarioa defendatzeko garaian. Logika horrek diferentzia eta dibertsitate intragrupala ukatzera behartzen du. Puntu horretatik aurrera, erronka izango litzateke ukazio hori estrukturazko paradigma eta balio bihurtzen duten mekanismoak ezagutzea. Ildo horretan, euskal komunitate linguistikoari buruzko lan gehienetako izendatzaile komunari gagozkiola, deigarri gertatzen da Jone Miren Hernández – Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik Bakhtinek iradokitzen du pertsona oro, benetan, boz anitzez eratua dagoela eta bozak estratifikatuak direla. Azken finean markatzen duenez hizkuntza erabiltzeko eta maneiatzeko modua lotuta egongo da tokiko hitz egiteko moduagatik edota hiztunari dagokion talde sozial, profesional edota belaunaldiagatik. 32 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 32
ezaugarrietako bat zein den jabetzea: oro har, gizarte eta kultura autoktonoaren historia eta errealitatea barruko gatazkarik eta diferentziaziorik gabeak dira7. Ikusezin bilakatzeko prozesu hori, era zuzenean lotzen dut muted model edo talde mutuen teoria deitutakoarekin, Shirley eta Edwin Ardener antropologoek 1970. hamarkadan ezarritakoa. Oraingo honek teoria feminista bat du oinarri. Talde mutuen teoriaren arabera, hainbat kolektibo edo sektore sozial isilik geratzen dira, noiz eta errealitateak talde dominatzaile ez bezala perzibitzen eta adierazten dutela jabetzen direnean. Benetan, ordea, isiltasuna ez da isiltasuna, baizik eta eredu alternatiboen existentzia islatzen du, testuinguru jakin bat interpretatzeko eta hartan eragiteko moduei dagokienez. 2.2 Hiztuna eta identitate performatiboa Euskal soziolinguistikan hiztuna definitzerakoan bere identitatean erreparatzea ezinbesteko baldintza izan da. Euskarak euskalduna zein den argi markatzen du (euskalduna=euskara duna) eta hortik aurrera euskara duen horri identitate berezia atxikitzen zaio. Eskema horren arabera, hizkuntzak guztiz baldintzatzen du pertsona, bere bizimodu eta ikuskeraren erdigunean kokatzen da, ezaugarri bereziak emanez. Argi dago, interpretazio honen azpian identitatea ulertzeko modu zehatz bat dagoela, zeinetan hizkuntza edukitzeari ematen zaio garrantzia. Hau da, ziurtzat jotzen da hizkuntza duten guztiek euskalduntasun moduko bat dutela bere izaeraren barnean. Prozesu hori gainera, askotan, naturalizatu egin izan da eta modu horretan identitatea guztiz estatikoa agertzen da. Feminismotik eta bereziki antropologia feministatik naturalizazio prozesu hauek salatu egin dira eta, identitatea sortzeko garaian kulturak duen pisua azpimarratu dute. Ikuspegi horretatik gizabanakoaren testuingurua protagonista bihurtzen da, bere izaera eta identitatea eraikitzeko orduan, bertan txertatzeko eta bertako kidea sentitzeko sozializazio prozesua ezinbestekoa izanik. Identitatea, gainera, ibilbide luze baten fruitua litzateke, izan ere bizitza osoan zehar ari gara gure izaera eta pentsaera definitzen eta birdefinitzen. Ikuspegi konstruktibista honetatik abiatuta, feminismoak planteamendu berriak landu ditu egun arrakasta lortu duen performance nozioa garatu arte. Kontzeptu honek identitatea osatzeko prozesuan “izateari” baino “egiteari” ematen dio garrantzia. Mary Bucholtzek Kira Hallekin batera idatzitako artikulu batean (Bucholtz eta Hall, 2004) ezin hobeto azaltzen du idei hau: “But identity inheres in actions, not in people. As the product of situated social action, identities may shift and recombine to meet new circumstances. This dinamic perspective contrasts with the traditional view of identities as unitary and enduring psychological states or social categories”. 8 Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik – Jone Miren Hernández Gure artean ere elementu anitzeko identitateak eredu bilakatu dira egun, alde batetik gizartea bera gero eta konplexuago egin delako; bestaldetik, gizabanakoa bera, bere interesak, nahiak eta bizipenak zabaldu egin direlako. Hizkuntz ukipena, kultur ukipena eta pertsonen arteko harremanak (errealak nahiz birtualak) egungo gizarte garatuen ezaugarriak dira. 33 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 33
Jo dezagun hizkuntzaren arlora. Euskalduna euskara duna dela esan ohi da. Beraz, kasu honetan ere, hiztunaren identitatea izaeran baino praktikan jartzen da, eta euskara duen guztiok euskaldunak direla esan dezakegu. Baina hizkuntza eta identitateen arteko lotura praktikan ez ezik izaeran ere oinarritzen dela mantendu dugu. Horregatik oraindik ere, testuinguru askotan, euskaldun abizenak ez duen norbaitek euskaraz egiten duenean halako harridura sortzen du. Eta kasu batzutan harriduraz gain, nolabaiteko mesfidantza pizten da. Era berean, euskaldunberrien artean edota familia erdaldunetan jaiotako euskaldunen artea badago, batzuetan, euskaldun “peto-petoak” direnekin konparatzeko joera eta gutxiesteko joera. Beraz, identitate esentzialista baten aurrean performance-an oinarritutako identitatea genuke, zeinetan identitatearen eraikitze prozesua nabarmentzen den. Performance nozioaren arabera gizakia “0”tik abiatzen da bere identitatearen osatze prozesuan eta aldiz bere inplikazioa eta partehartzea ezinbestekoa kontsideratzen da. Baldintzarik gabeko identitate horrek hainbatetan bertigoa sor dezake, baina, aldi berean, bide zabala ematen du estutasunik gabe, bakoitzak bere tokia bilatzeko. Hortik abiatuta identitate hori uneoro definitzen da, ez dago itxita, ez bukatuta. Judith Butlerrek generoaren nozioaz esaten duen moduan: “(el genero) no es una tarea prescriptiva que tengamos que empeñarnos en realizar, sino una tarea en la que estamos empeñados todo el tiempo”.9 2.3 Hizkuntz komunitatea versus Praktika komunitatea (Community of Practice) Praktika komunitate kontzeptua edo Community of practice (CofP) Penelope Eckert eta Sally McConnell-Ginet ikertzaileek bereganatu zuten, iturburu izan zutelarik Jean Lavek eta Etienne Wengerrek ikaskuntzako ereduei buruz landutako kritika (Eckert eta McConnell-Ginet, 1992). Laveren eta Wengerren aburuz, ikastea ekintza naturala da, bizitzaren alderdi intrintsekoa, eta, aldi berean, prozesu sozial funtsezkoa. Ildo horretan, CofP nozioak, neurri handi batean, ikaskuntzako metodo tradizional bezala ulertzen denaren garapena inplikatzen du: “The process of becoming a member of a CofP –as when we join a new workplace, a book group, or a new family (e.g. through marriage)- involves meaning”.10 Oinarrizko ideia horretan oinarrituta, Eckertek eta McConnellek CofP kontzeptuaz garatzen duten definizioa aldendu egiten da soziolinguistikaren eremuari irmo atxikituta dauden beste nozio-tipo batzuetatik; esate baterako, speech community (hizkuntz komunitatea) nozio-tipotik. Eckertek eta McConnellek praktika komunitate (CofP) nozioari buruz garatutako definizioan, praktikaren ideia da alderdi zentrala, hau da, pertsonek benetan egiten dutena. Eta, hain zuzen, egite edo jardute erreal horrexek adierazten du pertsonen taldekide izateko desira eta orobat taldeaz sentitzen duten inplikazioa. Praktikak, eskuarki, estruktura Jone Miren Hernández – Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik Teknologia berriak saregizartea deituriko eredu berriaren oinarrian dira, eta Manuel Castells bezalako egileak argi planteatzen ari dira hortik etorritako aldaketa sakonak. Gizarte egitura eta antolaketa guztiz aldatzen ari da eta bere ondorioak euskal gizartean ere ikusten ari dira. Eta bere hizkuntzan? 34 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 34
linguistikoaren, diskurtsoaren edo hainbat eratako elkarreragin komunikatiboaren aspektu global edo espezifikoekin lotura duten jokamoldeen eta jarreren aipamenak izaten dira. Janet Holmesek eta Miriam Meyerhoffek ñabartzen duten moduan,“(…) becoming a member of a CofP interacts with the process of gaining control of the discourse appropriate to it”.11 Ondorioz, esan daiteke, praktika komunitatearen kasuan hizkuntza ez dela behingoz elementu aske eta, isolatua; aldiz gizarte egiturarekin jartzen da harremanetan. Eta hau da, hain zuzen ere errealitatean aurkitzen dugun egoera. Hiztunak komunitate bateko kideak dira, baina zein paper jokatzen du hizkuntzak komunitate horretan? Hizkuntz komunitatearen nozio klasikoan erreparatzen badugu, hizkuntza ezinbesteko elementua da komunitate horien ezaugarriak eta dinamika definitzeko garaian. Horren adierazlea da Mari Jose Azurmendik hizkuntz komunitatearen inguruan egindako deskribapena.12 Bere ustez mota honetako giza taldeak ondorengo osagaiak izan behar ditu: - Ingurune eta lurraldetasun politiko-juridiko-sozial jakin batean kokatua egon behar du. - Hiztun multzoa izan behar du. - Funtzionatzeko norma komunitario bereziak izan behar ditu hiztun multzo horrek. - Hiztun multzo horrek erabili egin behar du delako hizkuntza. Jakitea ez da nahikoa (adibidez, latinak ez du hizkuntza komunitatea osatuko, erabiltzen ez delako). - Hiztun multzo horrek jarrera eta ekintza batzuk egin behar ditu (adibidez, Euskal Herrian dauden hiru islandiarrak ez lukete osatuko hizkuntza komunitatea elkarrekin jarduten ez badute). Ikusten denez definizio hau hizkuntzari lotuta agertzen da zeharo, baina gizarte egitura eta gizarte egitura hau baldintzatzen dute sistema ezberdinak alde batera uzten ditu, eta zentzu horretan guztiz irreala dela uste dut. Testuinguruan parte hartzen duten gainontzeko aldagai sozialak ez baditugu hizkuntza eremuan txertatzen gure azterketak, gutxienez, bi hutsune nabarmen izango dituzte. Alde batetik pertsonaren dimentsio soziala gutxiesten ari gara (hizkuntz dimentsioa nagusitzen da eta, zentzu horretan hizkuntzaren hipertrofiaz ariko ginateke). Bestaldetik aldaketa soziala alde batera uzten ari gara, hizkuntzaren iraunkortasuna gizartean orokorrean ematen diren tentsioen gainetik jartzen baita. Orain arte hizkuntzak bakarrik izan du protagonismoa. Hizkuntza abiapuntua eta helburu izan da; tresna eta bitartekoa izan ordez. Hemendik proposamena bestelakoa da: zergatik ez onartu hizkuntzak hiztunak komunitate bateko kideak izateko garaian duen garrantzia? Zergatik ez aztertu hizkuntzarekin lotura duten elementuak eta aspektuak komunitate bat edo giza talde bat osatzeko garaian duten papera? Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik – Jone Miren Hernández Hizkuntza eta identitateen arteko lotura praktikan ez ezik izaeran ere oinarritzen dela mantendu dugu. Identitate esentzialista baten aurrean performance-an oinarritutako identitatea genuke, zeinetan identitatearen eraikitze prozesua nabarmentzen den. Hortik abiatuta identitate hori uneoro definitzen da, ez dago itxita, ez bukatuta. 35 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 35
poak gainditu nahian; traba guztiak ezabatu nahian. Ez dakit gizarte osorako eredugarriak diren, baina gutxienez euren ibilbidea ikertzeko modukoa dela uste dut. Horretan saiatu naiz eta horretan jardungo dut aurrera begira ere.T OHARRAK 1. DURANTI, Alessandro (2003): “Lenguage as Culture in U.S. Anthropology; Three Paradigms” in Current Anthropology Vol. 44. Number 3, June 2003 (eskuragarri helbide honetan: http://www.sscnet.ucla.edu/anthro/faculty/duranti/reprints/lenguacultura.pdf) 2. MARTINEZ DE LUNA, Iñaki (2004): “Euskara birpentsatu beharra” in Argia. 2004-12-19. Izenburuan antzematen denez, artikulu hori testu honen abiapuntutzat hartu dut. 3. Gai horren inguruan ikusi, besteak beste: HELLER, Monica (1999): Linguistic Minorities and Modernity.London: Longman. 4. Orain dela gutxi komunikabideek iragartzen zuten egun 100 hizkuntza ezberdinak elkarrekin bizitzen direla EAEn eta Nafarroan. 100 hizkuntz horiek 66 nazionalitate ezberdinei dagozkie. 5. DURANTI, Alessandro (2000): Antropología Lingüística. Madrid: Cambridge University Press; 113 orria. 6. Globalizazioa dela eta, denboran nahiz espazioak gertatutako aldaketei buruz besteak beste, ikusi: CASTELLS, Manuel (2002) “La sociedad red”, in M. Castells, A. Giddens, A. Touraine, Teorías para una nueva sociedad. Madrid: Fundación Marcelino Botín. 7. Txemi Apaolazak lurraldeaz eta hizkuntzaz egindako gogoetan dioen moduan, euskararen lurraldetasuna eta hizkuntza horrekin identifikatzen den komunitatea errepresentatzeko oro har baliatzen diren irudiek, “nunca dan cuenta de la existencia de rupturas dentro del `nosotros´”. Ikusi: APAOLAZA, Txemi (1997): “Lengua y Territorio” in Rodríguez Campos, Xaquín (coord.) (1997): As Linguas e as identidades. Ensaios de etnografía e de interpretación antropolóxica. Santiago de Compostela: Universidad de Santiago de Compostela; 255 orria. Egile horrek ere ideia bera azpimarratzen du bere artikuluetako batean. “Geu” bloke homogeneo bezala aurkezteko joeraz mintzatuz, honela dio: (…) ye daqué revelador la poca atención que se punxo n´Euskadi a la influencia que la llucha de clases, o´l conflicto ente distintos grupos del `nòs´étnico y nacionalista tuvo dientro del `nós´, y la configuración de la llingua vasca configurada nel euskara batúa. Ikusi: APAOLAZA, Txemi (1998): “Una metáfora” in Cultures. Revista asturiana de cultura nº 8; 45 orria. 8. BUCHOLTZ, Mary; HALL, Kira (2004): “Languaje and Identity” in Duranti, Alessandro (2004): A Companion to Linguistic Anthropology. London: Blackwell; 376 orria. 9. BUTLER, Judith (1990): “Variaciones sobre sexo y género. Beauvoir, Wittig y Foucault” in Benhabid, Seyla; Cornella, Drucilla (1990): Teoría Feminista y Teoría Crítica. Valencia: Edicions Alfons el Magnànim; 198 orria. 10. ECKERT, Penelope; MCCONNELL-GINET, Sally (1992): “Think practically and look locally: Language and gender as community-based practice” in Annual Review of Anthropology 21; 174 orria. 11. HOLMES, Janet; MEYERHOFF, Miriam (1999): “The Community of Practice: Theories and methodologies in language and gender research” in Language in Society 28; 175 orria. 12. Ikusi: http://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza_komunitatea 13. MORGAN. Marcyliena (2004): “Speech Community” in Duranti, Alessandro (2004): A Companion to Linguistic Anthropology. London: Blackewell; 6 orria. 14. BERTSOLARI Aldizkaria 7. Zenbakia. 1995. Martxoa; 29 orria. 15. DOXANDABARATZ, Beñat (2003): “Maialen Lujanbio: Bertsolariak eredu gara belaunaldien arteko elkar ulertzean” in Euskonews & Media 194 Zenbakia. 16. BERTSOLARI Aldizkaria 68. Zenbakia. 2007. Negua; 113 orria. 17. “Emakume bertsolariak 23 bakarrik dira”. SAREKO ARGIA (gari alea) http://www.argia.com/blokak/garialea/blog_listado.php?blog_id=2&kat_id=14&post_id=33 Jone Miren Hernández – Euskara birpentsatu beharra, ekarpen batzuk antropologiatik Egun hizkuntza dela eta, euskara dela eta, tentsioak indarrean diraute. Behin eta berriz adostasunaren beharraz hitz egiten da, baina praktikan ikusten da aldaketarako ematen diren pausuak ez direla nahikoak. Bide horretatik ateratzeko konponbide ezberdinak egon daitezke, baina sarritan pentsatu izan dut horietako bat kontzeptuetan datzala. XXI. mendean hizkuntza, hiztuna eta komunitatearen definizioak ezin dira berdin mantendu. Identitatearen osaketa, komunitateen osaketa eta hizkuntzen balioa erabat aldatu dira guztiz globalizatu den mundu honetan. 42 bat69 dok:Batdok55 23/12/08 11:51 Página 42