scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Integraziotik inklusiora bidean: desgaitasuna duten pertsonak enplegu arruntetan. Pauso Berriak programak duen eraginaren neurketa

Ardions Negreira, Maria

Abstract

[EU] Desgaitasuna duten pertsonen inklusioak gora egin duen arren, lan munduan oraindik asko dago egiteko. Pauso Berriak, desgaitasun intelektuala duten pertsonak ingurune arrunt batean laneratzearen alde apustu egiten duen programa bat da. Hala ba, lan honen helburua, metodologia mistoa erabiliz, Pauso Berriak programak desgaitasuna duten langileengan, haien familiarrengan, enpresengan, eta, bide batez, gizartean duen eragina neurtzea izan da. Emaitzak aztertu ostean, baieztatu daiteke Pauso Berriak programak eragin positiboa duela aipatutako lau taldeengan, esate baterako: autonomiaren garapenean, autoestimuaren hobekuntzan eta harremanen eraikuntzan, besteak beste.

Full text

GRADU AMAIERAKO LANA INTEGRAZIOTIK INKLUSIORA BIDEAN: DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK ENPLEGU ARRUNTETAN Pauso Berriak programak duen eraginaren neurketa Gizarte Hezkuntzako gradua 2021-2022 ikasturtea Egilea: Maria Ardions Negreira Zuzendaria: Naiara Berasategi Sancho Leioan, 2022ko ekainaren 3an Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea AURKIBIDEA SARRERA 3 1. MARKO TEORIKOA 4 1.1. DESGAITASUNA ETA INKLUSIOA 4 1.2. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LAN-EGOERA 5 1.3. AURRETIKO ESPERIENTZIA ETA IKERKETAK 7 1.4. GIZARTE HEZITZAILEAREN PAPERA 10 1.5. PAUSO BERRIAK PROGRAMA 11 2. METODOLOGIA 14 2.1. HELBURUAK 15 2.2. LAGINA 15 2.3. INSTRUMENTUA 16 2.4. PROZEDURA ETA DATUEN ANALISIA 17 3. EMAITZAK 18 4. ONDORIOAK 27 5. ETIKA PROFESIONALA ETA DATUEN BABESA 30 6. BIBLIOGRAFIA 30 1 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Laburpena Desgaitasuna duten pertsonen inklusioak gora egin duen arren, lan munduan oraindik asko dago egiteko. Pauso Berriak, desgaitasun intelektuala duten pertsonak ingurune arrunt batean laneratzearen alde apustu egiten duen programa bat da. Hala ba, lan honen helburua, metodologia mistoa erabiliz, Pauso Berriak programak desgaitasuna duten langileengan, haien familiarrengan, enpresengan, eta, bide batez, gizartean duen eragina neurtzea izan da. Emaitzak aztertu ostean, baieztatu daiteke Pauso Berriak programak eragin positiboa duela aipatutako lau taldeengan, esate baterako: autonomiaren garapenean, autoestimuaren hobekuntzan eta harremanen eraikuntzan, besteak beste. Desgaitasuna, inklusioa, laneratzea, laguntzaren enplegua, lan-prestatzailea Resumen A pesar del aumento de la inclusión de las personas con discapacidad, en el mundo laboral todavía queda mucho por hacer. Pauso Berriak, es un programa que apuesta por la inserción laboral de las personas con discapacidad intelectual en un entorno ordinario. Así, el objetivo de este trabajo, utilizando la metodología mixta, ha sido medir el impacto del programa Pauso Berriak en los trabajadores con discapacidad, sus familiares, empresas colaboradoras y la sociedad. Una vez analizados los resultados, se puede afirmar que el programa Pauso Berriak tiene un impacto positivo en los cuatro grupos mencionados, como por ejemplo: el desarrollo de la autonomía, la mejora de la autoestima y la construcción de relaciones, entre otros. Discapacidad, inclusión, inclusión laboral, empleo con apoyo, preparador laboral Abstract Despite increasing inclusion of people with disabilities, much remains to be done in the world of work. Pauso Berriak, is a program that is committed to the employment of people with intellectual disabilities in an ordinary environment. Thus, the objective of this work, using the mixed methodology, has been to measure the impact of Pauso Berriak on workers with disabilities, their families, collaborating companies and society. Once the results have been analyzed, it can be affirmed that the program Pauso Berriak has a positive impact on the previously mentioned four groups, such as: the development of autonomy, the improvement of self-esteem and the construction of relationships, among others. Disability, inclusion, work inclusion, supported employment, job coach 2 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea SARRERA Pertsona askorentzat, desgaitasun hitza konnotazio negatiboa duen termino bat izan daiteke. Hala ere, desgaitasuna duten pertsonak esatean, lehenik eta behin, pertsonez ari garela azpimarratzen dugu. Ez gara desgaitua denaz ari, baizik eta desgaitasuna duen pertsonaz, eta adierazpen horrek bakoitzaren gaitasunak aitortu eta balioestera eta haien beharrak interpretatzera ere eramaten gaitu. Baina ez dira gaitasun desberdinak izatera pasatzen; berdinak dira, baina mugatuak. Gero eta garrantzitsuagoa da desgaitasuna desberdintasun gisa ulertzea, eta ez desparekotasun gisa. Errealitatea ezagutzea, bere izenez deitzea eta eufemismoekin eta adierazpen “leungarriekin” amaitzea lagungarria izan daiteke, modu erraz, zehatz eta eraginkorrean (Pantano, 2007). Gainera, aipatzekoa da desgaitasunarekin lanean dabiltzan erakunde askok kontzeptu hori erabiltzen dutela haien egunerokoan, Pauso Berriak programa horietako bat izanik. Behin desgaitasunaren terminoa argituta, desgaitasuna duten pertsonen lan-egoeran zentratuko gara. Azken urteotan desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeak gora egin duen arren, lan-arloan ez da berdina gertatu. Izan ere, desgaitasuna duten pertsonek langabezia-tasa handienetako bati egin behar diote aurre. Gainera, aukera gehiago dituzte gaizki ordaindutako eta lan-baldintza txarrak dituzten enpleguak izateko, desgaitasunaren, pobreziaren eta bazterkeriaren artean lotura handia dagoelarik (Guerra, Ramos, Subía, Carvajal eta Borja, 2016). Problematika hau oinarritzat hartuta, nire Gradu Amaierako Lana desgaitasuna duten pertsonen laneratzea bultzatzen duen programa batean zentratzea erabaki dut, Pauso Berriak programan, hain zuzen ere. Bere helburu nagusia, desgaitasuna duten pertsonak haien garapen pertsonala eta soziala erraztuko duten lan-merkatu arrunteko lanpostuetan sartzea litzateke. Aurrera eramandako ikerketa honen bidez, horrelako programa inklusibo eta berritzaile batek desgaitasuna duten pertsonengan, haien familiengan, enpresengan, eta, bide batez, gizartean duen eragina neurtzea bilatzen da. Lanaren antolaketari dagokionez, lehenik eta behin, gaiari buruzko marko teoriko bat azaltzen da. Bertan, desgaitasuna duten pertsonen inklusioari eta lan-egoerari, gai honen inguruan egindako zenbait ikerketari, gizarte hezitzailearen paperari eta Pauso Berriak programari buruzko informazioa jaso da. Behin hori azalduta, lanaren metodologia, helburu orokor zein zehatzak, lagina, erabilitako instrumentua eta lanaren prozedura zein datuen analisia agertzen dira. Azkenik, ikerketatik ateratako emaitzak eta ondorioak aurkitzen dira. 3 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 1. MARKO TEORIKOA 1.1. DESGAITASUNA ETA INKLUSIOA Gaur egungo desgaitasun hitzaren esanahia nola eman den eta zein den jakiteko, historiari begirada bat botatzea ezinbestekoa da, termino honek historian zehar eboluzio ezberdinak izan ditu eta. Antzinatik, desgaitasunaren aurrean gizarteak izan duen jarrera, desgaitasuna duen pertsonaren arbuioaren eta kanporatzearen, eta tragediaren aurreko errukiaren artekoa izan da. Bi jarrerak desgaitasuna duen pertsona elementu arraro eta gainerakoak baino gutxiagotzat hartzearen printzipio komunetik sortzen dira (Conde, 2014). 1980. urtean Munduko Osasun Erakundeak (MOE) “Clasificación Internacional de Deficiencias, Discapacidades y Minusvalías” (CIDDM) txostena argitaratu zuen; bertan, desgaitasunaren esanahia bi modelo teoriko desberdinetan banatzen zela aipatzen zen. Lehenengoa, medikuntzan oinarritzen zen, eta desgaitasuna pertsonaren ezaugarri bat bezala ikusten zuen; hau da, desgaitasunak, gaixotasun, trauma edo osasunarekin erlazionaturik zeuden kasuen ondorioz agertzen zirela uste zen. Bigarrena, berriz, oinarri sozialetan oinarritzen zen, eta desgaitasuna jatorri soziala duen arazo bat bezala ikusten zen. Pentsaera hori 2001. urte arte mantendu zen. Hala ere, urte horretan, MOE-k CIDDM lana berrikustea erabaki zuen. Horren ondorioz, “Clasificación Internacional del Funcionamiento, de la Discapacidad y de la Salud” (CIF) txostena sortu zen; bertan, ikuspuntu mediku eta sozial batetik, desgaitasunen ezaugarriak zehaztu ziren. MOE, dokumentu horren bidez, 1980. urteko bi modelo teorikoen aurka jartzen da, desgaitasuna gizakiaren ezaugarrien eta bizilekuaren testuinguruaren ezaugarrien interakzio bezala ikustera pasatuz (Conde, 2014). García eta Fernández-en (2005) arabera, MOE-k 2005ean nabarmendu zuenez, desgaitasuna duten pertsonek gizartean parte hartzeko dituzten oztopoak, desgaitasunaren arrazoi garrantzitsuak dira. Hala ba, desgaitasuna norbanakoarengan jatorria duen prozesu gisa ulertu beharrean, jatorri hori prozesu sozial zabaletan ulertzen da; pertsonen arteko eta erakundeen arteko elkarreraginean, gizarte-inguruneak eskaintzen dituen aukeretan. García-k (2005, García eta Fernández-ek aipatua, 2005) adierazi bezala, desgaitasuna, gaur egun, bestearen ezberdintasunak ez onartzetik abiatzen den eraikuntza sozial gisa ulertzen dugu. Desgaitasuna, orduan, ez litzateke existituko pertsona guztiok desberdintasunetan elkar onartuko bagina, soilik izaki desberdinak izango ginateke. Orain dela gutxi arte, integrazio terminoa erabiltzen zen desgaitasunen bat duten pertsonek beren 4 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea bizitzako hainbat esparrutan eta egunerokotasunean parte hartzen dutela adierazteko, baina hainbat azterlanek termino berri baten beharra ikusi zuten: inklusioa. Inklusioa, bere izateko arrazoia bazterkeria-egoeretan eta -prozesuetan duen kontzeptua da (Parrilla, 2009). Inklusioa, ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea mugatzen duten oztopoak ezabatzera edo minimizatzera bideratutako prozesuen multzo gisa ulertzen da, oztopoak sistemaren elementu eta egitura guztietan aurki daitezkeelarik (Booth, Ainscow, Black-Hawkins, Vaughan eta Shaw, 2000). Nazioartean, inklusio terminoa, ikasle guztien arteko aniztasuna onartzen eta babesten duen erreforma gisa ikusten da. Honen harira, inklusioaren terminoa estuki lotuta dago hezkuntza-premia berezien terminoarekin. Hezkuntza inklusiboa, aukerak parekatzeko eskubidea da, guztiontzako benetako kalitatezko hezkuntza lortzeko, eta hezkuntza-inklusioaz hitz egitea, ikasle ahulenen hezkuntza-egoera zaintzea da, desgaitasuna duten ikasleak horrek parte izanik (Echeita eta Ainscow, 2011). Integrazioaren eta inklusioaren arteko desberdintasun garrantzitsuena, indibiduoa subjektutzat hartzetik eta “arazoa” berarengan kokatzetik, testuinguru osoan pentsatzera pasatzen dela da, zeinak bertako guztien beharrak asetu behar dituen. Ildo horretan, inklusioa ez da mugatu behar pertsona, familia edo eskoletara; Díaz-ek (2005, García eta Fernández-ek aipatua, 2005) esan bezala, inklusioa jarrera bat da, sentitzeko modu bat, baloratzeko modu bat, sinesmenena baino gehiago. Díaz eta Fernandez-en (2005, García eta Fernández-ek aipatua, 2005) arabera, zenbait testuingurutan, gaur egun, inklusioa berrikuntzara bideratutako alternatiba berri gisa aipatzen da, desgaitasunaren desberdintasuna eta konplexutasuna aitortu eta aintzat hartuko dituena. 1.2. DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEN LAN-EGOERA Desgaitasuna duten pertsonen laneratzean zentratuz, desgaitasuna ez duten pertsonekin alderatuz, langabezia-tasa handienetako bati egin behar diote aurre, eta ekonomikoki ez-aktiboak izateko aukera handiagoa dute. Izan ere, lanean ari badira, aukera gehiago dituzte gaizki ordaindutako enpleguak izateko, aurreikuspen profesional gutxirekin eta lan-baldintza txarrekin. Beraz, lotura handia dago desgaitasunaren, pobreziaren eta bazterkeriaren artean (Guerra et al., 2016). 2007. urtetik, krisia hasi zenetik, kolektiboaren egoera soziolaboralak okerrera egin du nabarmen Espainian azken urteetan. 2009. urteaz geroztik, jarduera-tasa baxua da 5 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (%33,9), biztanleria osoarena (%78,1) baino askoz txikiagoa; enplegua lortzeko aukerak behera egin du (%23,4) eta langabezia-tasa bikoiztu egin da azken 6 urteetan, %31ra iritsiz. 2016an desgaitasuna duten pertsonen kontratazio-bolumenak gora egin zuen, eta, honek, enpleguak kolektiboan izan duen bilakaeran joera aldatu egin dela erakusten du; hala ere, datuetan sakonduz, formalizatutako kontratu berrien %9,6a soilik izan ziren mugagabeak. Beraz, kontratazioek gora egin duten arren, oraindik ere aldi baterako kontratuak eta txandakatzeak dira nagusi. Horrez gain, nabarmentzekoa da krisi-urte hauetan desgaitasuna duten pertsonentzat suntsitutako enplegu gehiena enpresa arruntetako enpleguari dagokiola (Moratalla, 2017). Euskadiri dagokionez, desgaitasuna duten pertsonentzako enpleguaren egoera ez da hain negatiboa izan herrialdeko gainontzekoekin alderatuta. Desgaitasuna duten pertsonen langabezia-tasa txikiena (%15,9), eta, aldi berean, jarduera-tasa handiena (%39,4) duen autonomia-erkidegoa da (Moratalla, 2017). Aipatzekoa da desgaitasun mota desberdinen arabera, lan munduan txertatzeko erraztasunak edo zailtasunak egon daitezkeela. Estatistikako Institutu Nazionalaren (2021) arabera, 2020. urtean, entzumen-desgaitasuna zuten pertsonek lan aktibitate tasa handiena izan zuten (%59,9), lan aktibitate baxuena, aldiz, adimen-desgaitasuna zuten pertsonek izanik (%28,3). Datu hauek 2019. urtekoekin alderatzen baditugu, entzumen-desgaitasuna duten pertsonen lan aktibitate maila %3,1ean igo dela ikus daiteke. Hala ere, adimen-desgaitasuna duten pertsonena %2an jaitsi da. Azkenik, 2016ko datuei erreparatuz gero, pertsona hauen lan aktibitate maila jaitsi egin dela ikus daiteke (entzumen-desgaitasuna duten pertsonena %1,4 eta adimen-desgaitasuna duten pertsonena %4), hau lan inklusiorako atzera pauso nabarmena izanik. Solís-ek (2017) egindako ikerketa batean, desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen arteko lan-baldintzen desberdintasuna berrikusi zuen. Emaitzen arabera, desgaitasunik ez duten pertsonen enplegu-tasa %62,6koa izan zen, desgaitasuna duten pertsonen lan-partaidetza askoz txikiagoa izanik desgaitasun mota guztietan, nahiz eta oso maila aldakorrak izan. Desgaitasun moten barruan, entzumenedo hizketa-desgaitasunak dituztenek partaidetza-mailarik altuenak izan zituzten (%57,8), ikusmen-desgaitasuna dutenak jarraituz (%56,1). Aldiz, enplegu-tasak txikiagoak dira desgaitasun anizkoitzak dituztenentzat (%29,7) eta askoz txikiagoak desgaitasun kognitibo edo mentalak dituztenentzat (%13,8). 6 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Hala ba, argi dago lan ordainduan erabat integratzeko erronkak handiagoak direla desgaitasun mota horiek dituztenentzat. Lana lortzeko zailtasunez gain, ordaindutako lanean sartzea lortzen duten desgaitasuna duten pertsonek desabantailak dituzte lanbide hobeak lortzeko aukeretan. Desgaitasunik ez duten pertsonen %18,6a hierarkia handieneko posizioetan daude, baina proportzio hori %0,7a baino ez da desgaitasun kognitiboa edo mentala dutenen artean. Datu horiek argi uzten dute oraindik bide luzea dagoela desgaitasuna duten pertsonak berdintasun-baldintzetan laneratzeko (Solís, 2017). Historian zehar, hainbat faktorek eragina izan dute desgaitasuna duten pertsonen lan inklusioa oztopatzean, esate baterako: formazio eta orientazio profesional falta, formazio orokorraren prozesuan laneko ohiturak ez irakastea, familiaren laguntza eza, enpresak desgaitasunen bat duten lankideak ez kontratatzea, etab. (Molina, 2016). Faktore hauei aurre egiteko eta desgaitasuna duten pertsonen lan inklusioa bermatzeko zein lan munduan txertatzeko, Molina-k (2016) laguntzaren enplegua sustatu beharra dagoela defendatzen du. Metodologia hori, laguntza-sistema egituratu batean oinarritzen da. Sistema horren helburua, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntean laneratzea eta lanpostu ordaindua mantentzea da. Laguntza, lan-prestatzaileak ematen du, desgaitasuna duen langileari gizarteratzeeta laneratze-prozesu osoan lagunduz. Laneko esparruan behar dituzten laguntza ezberdinak emango zaizkie, langile bezala ahalik eta integraturik egon daitezen. Pertsonari emandako laguntzak, lanpostuan bertan zereginak ikasteko laguntza ez ezik, bizitza aktiborako funtsezkoak diren trebetasun osagarriak (autonomiakoak, gizarte-harremanekoak, etab.) garatzeko laguntza ere barne hartzen du (Molina, 2016). 1.3. AURRETIKO ESPERIENTZIA ETA IKERKETAK Aurreko guztia jakinda, garrantzitsua ikusten da esparru honetan egin diren esperientzia eta ikerketa batzuk aztertzea, baita haien emaitzak eta ondorioak ere. Hala ba, 2005. urtean Pallisera, Fullana eta Vila-k laguntzaren enpleguaren bidez desgaitasuna duten pertsonak ingurune arruntetan laneratzearen faktore lagungarriei buruz garatutako hiru ikerketak aztertuko dira. Lehenengo ikerketa, NABIU Kataluniako Elkartearen enkarguz egin zen, zeinak Kataluniako Generalitatearen Gobernu Akordioa lortu zuen. Desgaitasuna duten 47 pertsona kontratatu zituzten Kataluniako administrazio publikoan lan egiteko, laguntzaren enpleguaren bidez. Lanaldi partzialeko kontratua egin zitzaien, 6 hilabeteko iraupenarekin. Lehenengo ikerketa hau aurrera eraman ahal izateko, erabilitako tresna nagusia galdetegia izan zen. Alde batetik, galdetegi desberdinak egin zitzaien desgaitasuna duen 7 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea langileari, haren familiari, gainbegirale naturalari, lan-prestatzaileari eta laneratzeko zerbitzuburuari. Bestalde, informazio desberdina jaso zen lanpostua aztertzeko galdetegi batetik, lanpostuaren zereginak aztertzeko fitxatik, gainbegirale naturalak enpresan egindako jarraipen-egunkaritik eta langilearen Curriculum Vitae-tik. Ikerketaren emaitzei dagokienez, hiru izan ziren nagusi. Hasteko, lan-dimentsioari dagokionez, desgaitasuna duten langileek haien buruaren irudia hobetu zutela azpimarratzen da. Gainera, esperientziak langileengan eragina izateaz gain, haien lan-ingurunean ere izan zuen. Aipatzekoa da atal edo sail bereko langileen artean aldaketa positiboak gertatu zirela, baita kolektiboa laneratzeko aukeraren aurrean hasieran zeuden itxaropenetan ere. Azkenik, aldaketa positiboak gertatu ziren ere familia-itxaropenetan eta desgaitasuna duten pertsonek familia-jardueretan zuten parte-hartzearen kalitatean (Pallisera et al., 2005). Bigarren ikerketarekin jarraituz, hemen, Gironako eskualdeetan, laneratze-esperientzietan parte hartu zuten 9 gizon eta 5 emakumeren azterketa kualitatiboa egin zen, administrazio publikoan zein enpresa pribatuan, laguntzaren enpleguaren bidez. Ikerketa honetan, informazioa lortzeko tresna nagusia elkarrizketa erdiegituratua izan zen, desgaitasuna duten langileei, haien familiari eta enpresa kontratatzailearen gainbegiraleei edo ordezkariei aplikatu zitzaiona. Emaitzei dagokienez, hasteko, jarraipena egiten duten bi figuren garrantzia ikusi zen: lan-prestatzailea eta gainbegirale naturala. Enpresek modu positiboan baloratu zuten lan-prestatzailearen presentzia; bere lanak lan-ikaskuntzak errazten dizkio desgaitasuna duen langileari, eta segurtasuna ematen dio, ez bakarrik langileari, baita enpresan lan egiten duten gainerako pertsonei ere. Gainbegirale naturalari dagokionez, funtsezko figura da langileak erreferente argia izan dezan enpresan, eta berez errespetatua dela senti dadin. Beste alde batetik, laneratzeak langilearengan duen eraginari dagokionez, aldaketa nabarmenak gertatu ziren desgaitasuna duten langileengan; zeregin berrien ikaskuntzan zein autopertzepzioaren, autoestimuaren eta autonomia pertsonalaren aldaketan, zentzu positiboan. Laneratze-prozesuak langilearen lan-ingurunean duen eraginari dagokionez, nabarmendu behar da prozesuaren arrakastari buruzko zalantzak eta enpresaren jarrera txarrak, prozesuan zehar, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko jarrera irekietan bihurtu zirela. Horrela, bada, bigarren ikerketa honek, laneratze-prozesuen arrakasta edo porrota, hainbat faktoreren bat-egitearen eta elkarrekintzaren ondorio dela berretsi zuen, hala nola: familiaren laguntza, prestakuntza, lanpostuan egindako jarraipena, lan-ingurunea… (Pallisera et al., 2005). 8 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 2.1. HELBURUAK Lan honen helburu nagusia, Pauso Berriak programak, desgaitasuna duten langileengan, haien familiengan eta enpresengan duen eragina aztertzea litzateke. Horrez gain, bigarren mailako helburu batzuk ere zehaztu dira: ●Ingurune arrunteko enpresa batean lan egiteak, desgaitasuna duten pertsonengan duen eragina aztertzea. ●Desgaitasuna duen langile bat edukitzeak, ingurune arrunteko enpresentzat zein onura dakarren aztertzea. ●Desgaitasuna duten pertsonen familiei, haien senideak enpresa arrunt baten lan egiteak zer suposatzen dien ikertzea. ●Gizarteari, desgaitasuna duten pertsonek enpresa arruntetan lan egiteak zer nolako onurak ekar diezaiokeen jakitea. ●Aurretik Gureak-eko lantegietan lanean aritu diren pertsonek, tailerretan lan egitetik ingurune arrunteko enpresa batean lan egitera pasatzean, zer desberdintasun nabaritu dituzten ikustea. ●Pauso Berriak programan hobetu daitezkeen puntuak aztertzea. 2.2. LAGINA Ikerketa hau, 43 parte-hartzailek osatu dute; desgaitasuna duten 19 langilek, 12 familiarrek eta Pauso Berriak programan parte hartzen duten 12 enpresek, hain zuzen ere. Desgaitasuna duten langileekin hasiz, %57,9a (n=11) gizonezkoak izan dira, eta %42,1a (n=8), aldiz, emakumezkoak. Bataz besteko adina 27,11koa izan da, gazteenak 22 urte eta zaharrenak 41 urte izanik. Horrez gain, aipatzekoa da %73,7a (n=14) aurretik Gureak-eko lantegietan6aritu dela lanean (Eranskina 1). Familiarrekin jarraituz, sexuari dagokionez, %83,3a (n=10) emakumezkoak izan dira eta %16,7a (n=2), berriz, gizonezkoak. Bataz besteko adina 55,33 urtekoa izan da, gutxienez 46 eta gehienez 62 urte izanik (Eranskina 2). Azkenik, enpresei dagokienez, %25a (n=3) erakunde publikoak izan dira, %16,7a (n=2) enpresa industrialak, beste %16,7a (n=2) egoitzak, eta gainontzekoak, %8,3arekin (n=1), enpresa pribatua, abokatuen bulegoa, ostalaritza, ikastetxea eta supermerkatua 6Gureak-eko lantegiei buruzko informazio gehiago: https://www.gureakindustrial.com/eu/ 15 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea (Grafikoa 1). Langile kopuruari dagokionez, 2 enpresek 100 langiletik gora dituzte, 4 enpresek 100 eta 50 bitartean, eta 6 enpresek, berriz, 50 langiletik behera (Eranskina 3). Grafikoa 1. Enpresa mota 2.3. INSTRUMENTUA Ikerketan zehar datuak biltzeko instrumentuari dagokionez, ad-hoc sortutako hiru galdetegi erabili dira. Galdetegiak Google Forms izeneko programaren bidez sortu dira eta euskaraz zein gaztelaniaz burutu dira, hartzaile guztiek ulertu ahal izateko. Aurretik aipatu bezala, galdetegi bakoitza hartzaile talde konkretu batentzat diseinatu da. Desgaitasuna duten langileentzako galdetegiarekin hasiz (Eranskina 4), hau 14 item-ez osatuta dago, 9 galdera itxi eta 5 galdera ireki batuz. Galdetegia betetzeko, langile bakoitzak bere jarraipen-teknikariaren laguntza izan du. Alde batetik, galdetegiak parte-hartzaileei buruzko galdera orokorrak jasotzen ditu, hala nola: sexua, adina, aurretik Gureak-eko lantegietan lanean aritu diren ala ez eta noizbait lanean baztertuta sentitu diren ala ez galdetuz. Beste alde batetik, programari buruzko bi galdera orokor batzen ditu: programa nola ezagutu zuten eta bertara sartzea zergatik erabaki zuten. Azkenik, gainontzeko galderei esker, programan izandako esperientzia jasotzea bilatzen da, programari esker lortu dituzten gauzei, jasotako formazioari, hobekuntza proposamenei, ikasitako gauzei… buruz galdetuz. Familiarren galdetegiarekin jarraituz (Eranskina 5), hau 16 item-ez osatuta dago, 5 galdera itxi eta 11 galdera irekiekin. Galdetegi honek, desgaitasuna duten langileen galdetegiarekin alderatuz, galdera oso antzekoak jasotzen ditu, gai berdinak bi hartzaile mota desberdinen ikuspuntutik jasotzea bilatu delako. Hala ba, lehenik eta behin, galdera orokorrak biltzen ditu: sexua, adina, haien seme-alabak aurretik Gureak-eko lantegietan lanean aritu diren ala ez... Bestalde, aurreko galdetegiak bezala, programari buruzko bi galdera orokor 16 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea batzen ditu: programa nola ezagutu zuten eta bertan parte-hartzea zergatik erabaki zuten. Amaitzeko, programak haien eta beren seme-alaben bizitzan zer nolako eragina izan duen ikertzeko galderak batzen ditu. Azkenik, enpresen galdetegiari dagokionez (Eranskina 6), hau 18 item-ez osatuta dago, 5 galdera itxi eta 13 galdera ireki jasotzen dituelarik. Hasteko, enpresak ezagutzeko bi galdera orokor batzen dira: enpresa mota eta langile kopurua. Bestaldetik, programa nola ezagutu eta honekin lankidetzan hasteko arrazoiei buruz galdetzen zaie. Horrez gain, programarekin lankidetzan aritzean, enpresak izandako esperientzia ezagutzeko galderak biltzen ditu. Amaitzeko, haien ustez programak langileei, enpresei zein gizarteari ekar diezaiekeen onurei buruzko galderak jaso dira. 2.4. PROZEDURA ETA DATUEN ANALISIA Ikerketa aurrera eraman ahal izateko, uneoro unibertsitateko tutorearekin zein Pauso Berriak programako arduradunarekin kontaktuan egon naiz. Hala ba, marko teorikoa osatu eta tutoreak bere onespena eman ostean, hartzaileen profila zein izango zen zehaztu zen. Tutorearekin eta arduradunarekin hitz egin ostean, programan parte hartzen duten desgaitasuna duten langileen, haien familiarren eta enpresa kolaboratzaileen esperientziak jasoko zirela zehaztu zen. Hori jaso ahal izateko, hiru galdetegi desberdin sortu ziren, bakoitza hartzaile talde bateri zuzenduta. Galdetegiak online bidez bideratu ziren Google Forms plataforma erabiliz. Datuak jaso eta hauek interpretatu ziren. Datu kuantitatiboak interpretatzeko, analisi deskriptibo bat egin da, horretarako Excel soportea erabiliz. Datu kualitatiboak aztertzeko, aldiz, sistema kategorial bat eraiki da, ondorengo dimentsioak agertu direlarik: Gureak-eko lantegien eta Pauso Berriak programaren arteko desberdintasunak; enpresa arrunt batean lan egiteak desgaitasuna duen pertsona bateri ekar diezaiokeen onurak; programak desgaitasuna duten langileen familiengan duen eragina; enpresa arrunt batentzat desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzeak dituen onurak; programak gizartean izan dezakeen eragina; eta etorkizunera begira programan dauden hobetzekoak. 17 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea 3. EMAITZAK Hartzaileek erantzundako hiru galdetegiak aztertu ostean, hainbat emaitza esanguratsu atera dira. Emaitzak sei bloke desberdinetan banatu dira, gai esanguratsuenak eta programak hartzaile talde bakoitzarengan duen eragina ezberdindu direlarik. 3.1. Gureak-eko lantegien eta Pauso Berriak programaren arteko desberdintasunak Hasteko, garrantzitsua ikusi da Gureak-eko lantegien eta Pauso Berriak programaren arteko desberdintasunak ikertzea, desgaitasuna duten pertsonek zein haien familiarrek, lantegian lan egitetik enpresa arrunt batean lan egitera pasatzean somatu dituzten aldaketak aztertuz. Horretarako, bi kolektiboei gai honen inguruan galdetu zaie. Desgaitasuna duten langileen kasuan, %73,7a (n=14) aurretik Gureak-eko lantegietan aritu da lanean. Bestalde, familiarrei dagokienez, %66,7ak (n=8) erantzun du bere seme-alaba aurretik Gureak-eko lantegietan aritu dela lanean. Aipatzekoa da guztiek sumatu dituztela aldaketak enplegu batetik bestera pasatzerakoan, nahiz eta aldaketa hauek desberdinak izan kasu batetik bestera. Desgaitasuna duten pertsonekin hasiz, enpresa arrunt batean lan egitea gehiago gustatzen zaiela adierazi dute, batez ere gustuko duten lana egiten dutelako. Gainera, langile batek baino gehiagok azaldu bezala, lantegietan beti eserita egoten ziren, lanaldi osoan zehar lan berdina egiten. Aldiz, enpresa arruntean, alde batetik bestera aritzen direla diote, lan ezberdinak egiten, lanaldia atseginagoa eta entretenigarriagoa bihurtuz. Horrez gain, lasaiago sentitzen direla diote, enpresa barruan haien lana gehiago baloratzen dutela nabaritzen dutelako. Azkenik, azpimarratzekoa da Pauso Berriak programan parte hartzen dutenetik, haien konfort-zonatik irten eta jende gehiago ezagutzeko aukera izan dutela, esperientzia guztiz aberasgarria bihurtuz. “Estoy más contenta y hago lo que me gusta” (Langilea, emakumezkoa). “Trabajo más agusto en la empresa donde estoy que en el taller” (Langilea, gizonezkoa). Bestalde, familiarren erantzunei dagokienez, hauek ere poztasuna eta lasaitasuna azpimarratzen dute haien seme-alabengan enpresan lanean hasi zirenetik. Parte-hartzaile batzuk adierazi dutenez, haien seme-alabak ez ziren gustura sentitzen lantegietan, ingurune inklusibo batean ez egotean gizartearengatik baztertuta sentitzen zirelako. Aldiz, enpresan, desgaitasuna ez duten beste pertsona batzuekin harremana izatean, gizartean askoz 18 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea integratuago sentitu dira. Horrez gain, lantegietan ez bezala, enpresan gauza desberdinak egiten dituztela, eta, ondorioz, kontatzeko eta partekatzeko istorio gehiago dituztela azaldu dute. Nabarmentzekoa da ere, eginkizun eta funtzio ezberdinak izatean, independentzia gehiago eta autoestimu hobea lortu dutela. “No le gusta el taller, siente que no es sitio para él. Allí se sentía discriminado por la sociedad” (Familiarra, gizonezkoa). “Autoestimu hobea du, bere burua gai ikusten du bere funtzioak betetzeko lan oso kualifikatua egiten den leku batean” (Familiarra, emakumezkoa). 3.2. Enpresa arrunt batean lan egiteak desgaitasuna duen pertsona bateri ekar diezaiokeen onurak Behin Gureak-eko lantegien eta Pauso Berriak programaren arteko desberdintasuna ikusita, garrantzitsua ikusi da programa honek, eta, zehazki, enpresa arrunt batean lan egiteak, desgaitasuna duen pertsona bateri ze onura ekar diezaiokeen aztertzea. Horretarako, lehenik eta behin, desgaitasuna duten langileei programara sartzeko arrazoia zein izan zen galdetu zaie. Parte-hartzaileen %42,1a (n=8) familiak animatuta sartu zen programara, %36,8a (n=7) gauza berriak ikasi nahi zituelako, eta, gainontzekoak, %5,3arekin (n=1) haien gustuetara gehiago gerturatzen zen zerbaitetan lan egin nahi zutelako, jende berria ezagutu nahi zutelako, eta, azkenik, programan parte hartzen zuten lagunak zituztelako. Programara sartzeko arrazoiak ezagutu ondoren, behin barruan egonda, %73,7ak (n=14) sartu aurretik posible ikusten ez zituen gauzak lortu dituela erantzun du. Horren baitan, %35,7aren (n=5) kasuan, programari esker autonomia gehiago lortu du, %28,6ak (n=4) jende berriarekin harremantzen ikasi du, %14,3a (n=2) lanean integratuta eta errespetatuta sentitu da lehen aldiz, eta, gainontzekoak, %7,1arekin (n=1) aurretik egiteko gai ez ziren zereginak egin dituzte, gaitasun berriak eskuratu dituzte, eta, azkenik, parte-hartzaile batek, aukera guztietatik zerbait eskuratu duela erantzun du (Grafikoa 2). 19 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Grafikoa 2. Pauso Berriak programari esker lortutako gauzak Marko teorikoan azaldu bezala, Pauso Berriak programaren baitan, praktikak egin aurretik 4 hilabeteko iraupena duen formazio bat eskaintzen zaie desgaitasuna duten pertsonei. Programak pertsona hauengan duen eragina aztertu ahal izateko, garrantzitsua ikusi da formazio horrek zertarako balio izan dien ikertzea. Parte-hartzaileen %36,8ak (n=7) gauza berriak ikasi dituela erantzun du, eta beste %36,8ak (n=7) formazioari esker jende berria ezagutu du. %21,1ak (n=4) enpresan egindako praktiketarako baliagarriak izan zaizkien gauzak landu dituela kontsideratzen du, eta, azkenik, %5,3ak (n=1) autonomia gehiago lortu duela erantzun du (Grafikoa 3). Grafikoa 3. Zertarako balio izan dizu Villa Mari-ko formazioak? Desgaitasuna duten langileen esperientzia modu sakonago batean ezagutzeko asmoz, programak zertarako balio izan dien eta bertan zer ikasi duten galdetu zaie galdera ireki baten bidez. Hasteko, zeregin berriak eta lan desberdinak egiten ikasi dutela azaldu dute, honek haien buruarengan gehiago sinestea eta autokonfiantza irabaztea eragin duelarik. Horrez gain, jende berria ezagutzeko aukera izateak ere haien autoestimuan eragin positiboa izan du. Azkenik, autonomia gehiago irabazi dutela adierazi dute, aurretik egiteko gai ez ziren gauzak egiten dituztelako. 20 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea “He aprendido muchas cosas y me ha servido estar con nuevas personas y las profesoras y profesores” (Langilea, gizonezkoa). “Dena bizitza hobetzeko izan da. Beste etapa bat” (Langilea, gizonezkoa). Beste alde batetik, langileen familiarrei antzeko galderak egin zaizkie, haien iritzia eta ikuspuntua aztertu ahal izateko. Haien seme-alabak programan sartzearen zergatiari buruz galdetzean, hiru erantzun nabarmendu dira oro har. Alde batetik, lantegietatik irteteko beharra nabarmendu dute; hots, bertan egiten zutena baino gehiago egiteko gai zirela ikusten zuten, lan zabalagoa, eta programa ateak irekitzeko aukera egokia ikusi zuten. Seme-alaben formazioa hobetzeko eta lan-merkatuari begira funtzio desberdinak egiten ikasteko leku aproposa zela kontsideratu zuten askok. Honen harira, pertsonaren gaitasunetara gehiago egokitzen zen lan bat aurkitu nahi zuten, hura egiteko gai ikusten baitzuten. Azkenik, familiar askok adierazi duten bezala, gizarteratze eta integrazio handiagoa nahi zuten, jende desberdina ezagutzea eta inguru normalizatuetan aritzea oso garrantzitsua ikusten zutelako seme-alaben ongizaterako. “Uste genuelako tailerrean egiten zuena baino zerbait gehiago egiteko gai izango zela. Hangoa ezagutzen genuen, beste ate batzuk zabaldu nahi genizkion” (Familiarra, emakumezkoa). “Inguru normalizatuetan aritzea oso garrantzitsua delako bere ongizaterako” (Familiarra, emakumezkoa). Guzti hau kontuan izanik, familiarren %83,3ak (n=10) bere seme-alabak programara sartu aurretik posible ikusten ez zituzten gauzak lortu dituela erantzun du. Hasteko, gustatzen zaien lekuan eta gustuko duten lana egitean, haien seme-alabak lasaiago, humoretsuago eta zoriontsuago ikusten dituzte, egunerokoan zein lanean bertan. Honekin lotuta, lan-munduari buruzko ezagutzak eskuratzeaz gain, lanpostuan gero eta funtzio gehiago, zeregin desberdinak eta lan interesgarriagoak garatzeko gai direla ikustean, tailerretik kanpo lan egin ahal dutela ikustean, baliagarri sentitzean… beraien buruaz harro sentitu dira, ondorioz, haien buruarekiko konfiantza eta autoestimu handiagoa garatuz, guzti honek haien autoirudiaren eraikuntzan lagundu duelarik. “Harro dago bere lanean gero eta funtzio gehiago betetzeko gai delako” (Familiarra, emakumezkoa). “Mayor autonomía y confianza en sí mismo. Ha mejorado su autoestima” (Familiarra, gizonezkoa). 21 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Horrez gain, familiarrek azaldu bezala, Pauso Berriak programarekin lankidetzan dauden enpresetan lanean hasi direnetik eta erantzukizun gehiago hartzen ikasi dutenetik, haien seme-alabengan heldutasun maila handiagoa nabaritzen dute. Honekin lotuta, independentzia eta autonomia gehiago lortu dutela diote; esate baterako, askok garraio publikoa haien kabuz hartzen ikasi dute, lehen posible ikusten ez zuten zerbait izanik. Amaitzeko, enpresa arrunt batean lan egiteari esker, lanean integratuta sentitzen direla diote haien familiarrek. Taldearen parte sentitzen dira, beste edozein kide bezala. Honen harira, lanean egunero pertsona askorekin tratatzeak, sozializatzen ikasten lagundu die, jende gehiago ezagutuz eta lagun berriak eginez. “Sentirse parte de un grupo y sentirse útil” (Familiarra, emakumezkoa). “Mayor autonomía en el día a día y sentirse una más en su trabajo” (Familiarra, emakumezkoa). Azkenik, programarekin elkarlanean aritzen diren enpresei dagokienez, %100ak (n=12) onuragarria ikusten du desgaitasuna duen pertsona batentzat enpresa arrunt batean lan egitea. Onura horien artean, alde batetik, enpresa arrunt batean lan egiteak eremu babestutik kanpo mugitzeko aukera ahalbidetu diela azaltzen dute askok; modu honetan, beste pertsona batzuekin sozializatu eta erlazionatzeko, eta gizartean integratzeko aukera izan dute, taldeko bat gehiago sentituz. Bestalde, haien autoestimua igo egin dela nabaritu dute; lan munduan aukera bat izateak eta gainontzekoek egiten dituzten bezain lan garrantzitsuak egin ditzaketela ikusteak gauzatuago sentiarazten die. Azkenik, autonomia gehiago lortu dutela azpimarratzen dute, enpresa arrunt batean lan egiteak arazoen ebazpenean asko lagundu dielarik. “Udalarentzat lana egiteak autoestimua indartzen dio; burutzen dituen tareak orokorrean gustoko ditu, eta garrantzitsua da beretzat eremu babestutik kanpo ere mugitzea” (Enpresa, erakunde publikoa). “Ver qué puede hacer trabajos igual de importantes que cualquier persona que no tiene ninguna discapacidad” (Enpresa, abokatuen bulegoa). 3.3. Pauso Berriak programak desgaitasuna duten langileen familiengan duen eragina Pauso Berriak programak desgaitasuna duten pertsonengan eragin zuzena izateaz gain, hauen familiengan ere eragin nabarmena du. Hori dela eta, desgaitasuna duten langileen 22 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea familiarrei, programari dagokionez hasieran zituzten itxaropenak bete diren ala ez galdetu zaie, eta %91,7aren (n=11) kasuan erantzuna baiezkoa izan da (Grafikoa 4). Alde batetik, seme-alaben formazioa hobetu eta lan-merkatuari begira funtzio desberdinak ikastea nahi zuten. Bestalde, pertsonaren gaitasunetara gehiago egokitzen zen lan bat aurkitu nahi zuten. Eta, azkenik, integrazio handiagoa nahi zuten, jende desberdina ezagutzea eta inguru normalizatuetan aritzea, hain zuzen ere. Grafikoa 4. Bete al dira programaren hasieran zenituzten itxaropenak? Honen harira, programan parte hartzen dutenetik haien bizitza zertan aldatu den galdetu zaie familiarrei. Hasteko, lasaiago eta erlaxatuago sentitzen direla diote, azken finean haien seme-alabek bizitza “normalizatu” bat aurrera eramatea lortu dutelako. Ildo honetatik, askoz integratuago daudela diote, modu honetan familiarren ezagunen esparrua ere zabaldu egin delarik. Horrez gain, haien seme-alabengan autonomia eta independentzia handiagoa nabaritzen dute, familiengan dependentzia gutxiago izanez. Guzti honeri funtzio berriak eta desberdinak egiten ikasi dituztela eta gustuko duten lana egiten dutela gehituz gero, familiarrek zoriontasuna azpimarratzen dute seme-alabengan. Hori dela eta, haiek zoriontsu direla ikusita, familiarrek ere zoriontsuago daudela azaldu dute, harro sentitzen dira haien seme-alabak lortu dutena ikusteaz. “Ella está feliz y yo de verla lo agusto que está con su trabajo!” (Familiarra, emakumezkoa). “Como madre diría que es un antes y un después. Verle tan feliz y tan respetado me llena de felicidad. Y puedo asegurar que él es FELIZ” (Familiarra, emakumezkoa). 3.4. Enpresa arrunt batentzat desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzeak dituen onurak Pauso Berriak programak desgaitasuna duten langileengan eta haien familiengan zer nolako eragina duen ikusi ondoren, programarekin lankidetzan diharduten enpresengan zein 23 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea ondorio izan ditzaken aztertzea erabaki da. Horretarako, lehenik eta behin, desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea onuragarria ikusten duten ala ez galdetu zaie enpresei, eta %100aren (n=12) kasuan erantzuna baiezkoa izan da (Grafikoa 5). Grafikoa 5. Enpresa arrunt batentzat onuragarria al da desgaitasuna duen pertsona bat kontratatzea? Onura hauei dagokienez, alde batetik, beste errealitate bat ezagutzeko aukera izan dutela azaldu dute, haien egunerokotasunetik haratago ikusi eta beste errealitate batzuk ezagutuz. Ildo honetatik, esperientzia honek desgaitasunari buruzko beldurrak eta aurreiritziak kentzen lagundu die, desgaitasuna duten pertsonak gaitasun asko eta lan egiteko gogo handia duten pertsonak direla ikusiz. Horrez gain, enpresa askok azpimarratu duten bezala, desgaitasuna duen pertsona bat enpresan sartzean, gainontzeko langileen arteko harremana zein lan giroa hobetu egin da. “Pertsona hauen errealitatea bertatik bertara ezagutzera eta ulertzera eraman gaitu; desgaitasuna dutenekin errespetuz jarduten erakutsi digu; umiltasun ikasgai bat da denontzat, ez gara gehiago edo gutxiago, kideak gara; poz iturria da egunerokotasunean pertsona hauekin lana egitea. Finean, berak hartu baino, uste dut eman egiten digula gainerako lankideoi” (Enpresa, erakunde publikoa). Langileen arteko harremanarekin jarraituz, gainerako langileek Pauso Berriak programan parte hartuko zutela jakitean, zer nolako erreakzioa izan zuten jakin nahi izan da. Orokorrean oso erreakzio ona eta inplikazio handia izan zutela azaldu dute, nahiz eta hasieran ezjakintasuna izan pertsonarekin tratatzerako orduan. Horrez gain, baten batek pertsonaren lan-gaitasunarekiko mesfidantza azaldu zuela ere aipatu dute. Hala ere, behin langilea enpresan sartuta, guztiek oso ondo hartu zutela azaldu dute, maitasun handiz eta irakasteko eta integratzeko gogo handiarekin. Hasieran, batzuk pertsona nola tratatu oso ondo ez jakin arren, egoera berehala normalizatu zen, eta, gaur egun, haien arteko harremana oso ona dela nabarmendu dute. Konplizitate eta errespetu handia dago haien artean, eta taldeko bat 24 Gradu Amaierako Lana. Bilboko Hezkuntza Fakultatea Martín-del Campo, B. (2003). Educación Social en una cultura discapacitada. Cultura y Educación, 15(2), 179-192. Molina, I. (2016). Empleo con Apoyo, hacia la inclusión laboral de las personas con síndrome de Down. Down España, 3-20. Moratalla, P. (2017). El modelo vasco de inclusión sociolaboral de personas con discapacidad. Revista Vasca de Economía Social, 14, 129-144. Pallisera, M. (2006). El trabajo con apoyo como metodología de inserción laboral en el mercado ordinario de personas con discapacidad: el papel de las educadoras y los educadores sociales en estos proyectos. RES: Revista de Educación Social, 5, 1-4. Pallisera, M., Fullana, J., & Vila, M. (2005). La inserción laboral de personas con discapacidad. Desarrollo de tres investigaciones acerca de los factores favorecedores de los procesos de inserción. Revista de investigación educativa, 23(2), 295-313. Pantano, L. (2007). Personas con discapacidad: hablemos sin eufemismos. Revista La Fuente, 10(33), 3-6. Parrilla, A. (2009). ¿Y si la investigación sobre inclusión no fuera inclusiva? Reflexiones desde una investigación biográfico-narrativa. Revista de educación, 349, 101-117. Pauso Berriak. (2021). Pauso Berriak 2022-2025: Enpleguaren jarraipena eta sentsibilizazioa. [Documento de uso interno]. Pauso Berriak. (d. g.). Programa Pauso Berriak. https://www.pausoberriak.net/eu/index.php Sarduy, Y. (2007). El análisis de información y las investigaciones cuantitativa y cualitativa. Revista Cubana de Salud Pública,33(3), 1-11. Solís, P. (2017). Discriminación estructural y desigualdad social. Consejo Nacional para Prevenir la Discriminación, 7-128. Verdugo, M. Á., Benito, M., Orgaz, B., Jordán de Urríes, F., Martín, R., & Santamaría, M. (2012). Influencia de un programa de empleo con apoyo en la calidad de vida percibida de sus usuarios. Revista Española sobre Discapacidad Intelectual, 43(3), 69-83. 31