scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Pornografiaren kontsumoa neurtzeko tresnak eta haien ezaugarri psikometrikoak: irismen-berrikuspena

Aldalur Irazusta, Izar,Lameirinhas Ortuoste, Joanes

Abstract

Azken hamarkadotan pornografiaren kontsumoa nabarmen areagotu da, eta kontsumo horretatik erator daitezkeen ondorioek kezka handia eragin dute. Pornografiaren kontsumoak izan ditzakeen efektuak aztertzeko, hura neurtzeko tresna fidagarriak eta baliozkoak ezinbestekoak dira. Irismen-berrikuspen honen helburua da kontsumo hori neurtzeko tresnak identifikatzea eta haien ezaugarri psikometrikoak aztertzea. Ikerlanen bilaketa Inguma, MEDLINE, PSICODOC, PsycInfo, Scopus eta Web of Science Core Collection datu-baseetan egin zen. Guztira 16 tresna barne hartu ziren. Emaitzek adierazten dute: 1) Tresnek, oro har, fidagarritasun- eta baliozkotasun-ebidentzia onargarriak dituztela; 2) Tresna gehienak 18 urtetik gorako laginekin baliozkotu direla; eta 3) Tresna batetik bestera dimentsioen kopurua eta esanahia aldakorra dela. Pornografiaren kontsumoari buruzko definizio operazionalak askotarikoak direnez, etorkizunari begira, konstruktuari buruzko definizio adostu bat eraikitzea beharrezkoa da. Horrek aukera emango du neurketa-tresna zehatzagoak eraikitzeko, bai eta gerora esku-hartze eraginkorragoak diseina-tzeko ere, pornografiaren kontsumoaren ondorioei modu egokiagoan heltze aldera.

Full text

UZTARO 136, 63-96 63 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa Pornografiaren kontsumoa neurtzeko tresnak eta haien ezaugarri psikometrikoak: irismen-berrikuspena Izar Aldalur Irazusta, Joanes Lameirinhas Ortuoste Psikologia Fakultatea (EHU) Azken hamarkadotan pornografiaren kontsumoa nabarmen areagotu da, eta kontsumo horretatik erator daitezkeen ondorioek kezka handia eragin dute. Pornografiaren kontsumoak izan ditzakeen efektuak aztertzeko, hura neurtzeko tresna fidagarriak eta baliozkoak ezinbestekoak dira. Irismen-berrikuspen honen helburua da kontsumo hori neurtzeko tresnak identifikatzea eta haien ezaugarri psikometrikoak aztertzea. Ikerlanen bilaketa Inguma, MEDLINE, PSICODOC, PsycInfo, Scopus eta Web of Science Core Collection datu-baseetan egin zen. Guztira 16 tresna barne hartu ziren. Emaitzek adierazten dute: 1) Tresnek, oro har, fidagarritasuneta baliozkotasun-ebidentzia onargarriak dituztela; 2) Tresna gehienak 18 urtetik gorako laginekin baliozkotu direla; eta 3) Tresna batetik bestera dimentsioen kopurua eta esanahia aldakorra dela. Pornografiaren kontsumoari buruzko definizio operazionalak askotarikoak direnez, etorkizunari begira, konstruktuari buruzko definizio adostu bat eraikitzea beharrezkoa da. Horrek aukera emango du neurketatresna zehatzagoak eraikitzeko, bai eta gerora esku-hartze eraginkorragoak diseinatzeko ere, pornografiaren kontsumoaren ondorioei modu egokiagoan heltze aldera. GAKO-HITZAK: Pornografia · Neurketa-tresnak · Ezaugarri psikometrikoak · Irismen-berrikuspena. Instruments for assessing pornography consumption and their psychometric properties: a scoping review In recent decades, pornography consumption has significantly increased, raising concerns about its potential consequences. Analyzing the possible effects of pornography consumption requires reliable and valid assessment instruments. The aim of this scoping review was to identify instruments used to assess this consumption and analyze their psychometric properties. A literature search was conducted in the Inguma, MEDLINE, PSICODOC, PsycInfo, Scopus, and Web of Science Core Collection databases. Sixteen instruments were identified. The results show that: 1) The instruments generally demonstrate acceptable evidence of reliability and validity; 2) Most instruments have been validated with samples over 18 years old; and 3) The number and meaning of dimensions vary across instruments. The diversity in operational definitions of pornography consumption highlights the need for a standardized definition of the construct. This would enable the development of more precise assessment instruments and the design of more effective interventions to address the effects of pornography consumption. KEY WORDS: Pornography · Assessment instruments · Psychometric properties · Scoping review. PSIKOLOGIA https://doi.org/10.26876/uztaro.5143 Jasotze-data: 2024-10-22 Onartze-data: 2025-03-14 UZTARO 136, 63-96 64 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 1. Sarrera Pornografiaren kontsumoak nabarmen gora egin du azken bi hamarkadetan (Irizarry et al., 2023). Urte batzuk atzera, pornografiaren kontsumoa mugatua zegoen; izan ere, aurrez aurreko erosketaren bidez soilik lortu zitekeen eduki pornografikoa (Ballester et al., 2022). Haatik, Interneten agerpenarekin batera, eta telefono adimendunen merkaturatzea tarteko, pornografia kontsumitzeko modua erabat aldatu da: orain material pornografikoa eskuragarria eta doakoa da, eta haren kontsumoa modu anonimoan egin daiteke (Sharpe eta Mead, 2021). Pornografia eskuragarria da milioika webgune daudelako eguneko 24 orduetan erabilgarri, material pornografiko amaigabearekin; doakoa da webgune askoren sarbidea librea delako (hots, ez dira ordainpekoak); eta anonimoa da kontsumitzaileek beren identitatea ezkuta dezaketelako. Hainbat autoreren arabera, hiru ezaugarri horiek dira, hain zuzen ere, material pornografikoaren kontsumoaren igoera azaltzen dutenak (adibidez, Cooper, 1998; de Alarcón et al., 2019; Spencer et al., 2025). Aurreko arrazoiengatik, beraz, pornografiaren kontsumitzaileen kopurua eta harekiko kontsumitzaileen atxikimendu-maila esponentzialki areagotu dira (Potenza, 2018). Ildo horretatik, Pornhub webgune pornografikoaren berrikuspenen arabera, webguneak 2018an eguneko 100 milioitik gora bisitaldi izan zituen (Pornhub Insights, 2019) eta 2019an eguneko 115 milioi bisitaldi inguru (Pornhub Insights, 2020). Gainera, webgune pornografikoek, gainerako webguneekin alderatuta, bisitaldi gehiago dituzte, eta, halaber, orrialde bat ikusi ondoren webgunetik alde egiten duten bisitarien ehuneko baxuenak dituzte; hau da, oso ikustatuak ez ezik, ikuslea gehien harrapatzen dutenak ere badira (Wright et al., 2023). Oro har, ikerketek estimatzen dute pornografiaren kontsumoaren prebalentzia altua dela, eta, batez ere, gizonezkoetan (% 96), emakumezkoekin alderatuta (% 61) (Ballester-Arnal et al., 2021). Hainbat ikerketaren arabera, pertsonek askotariko arrazoiengatik hautatzen dute pornografia kontsumitzea: erlaxatzeko, sexualki asetzeko, sexualitatea esploratzeko, sexualitatearen inguruan ikasteko eta plazera sentitzeko, besteak beste (Bolshinsky eta Gelkopf, 2019; Hare et al., 2015; Mauer-Vakil eta Bahji, 2020; Ross et al., 2012). Dena dela, pornografiaren kontsumoak ondorio garrantzitsuak eta askotarikoak izan ditzake (Spenhoff et al. 2013). Horren adibide dira norbere gorputzarekin gustura ez egotea, emakumeak objektu sexualtzat hartzea, harreman intimoetan enpatia galtzea, elikadura-jokabidearen nahasmenduak garatzea, sexu-harremanekiko itxaropen irrealak sortzea, indarkeriazko jokabideak zilegitzea eta barneratzea, eta abar (Binnie eta Reavey, 2020; Duggan eta McCreary, 2004; FernándezRuiz et al., 2023; Litsou et al., 2021; Miller et al., 2018; Owens et al., 2012). Are gehiago, azpimarratu izan da pornografiaren kontsumoak indarkeria matxistaren normalizazioa eta areagotzea ekar ditzakeela (Wright et al., 2016). Pornografiaren kontsumoak izan ditzakeen ondorioen berri izanik, horiek prebenitzea edota horien efektu negatiboak gutxitzea garrantzitsua da. Argi dago ia ezinezkoa dela saihestea pertsonek pornografia kontsumitzea. Are gehiago, eraginkorra ez dela aurkitu da; izan ere, webgune pornografikoetara ez sartzeko UZTARO 136, 63-96 65 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa konbentzitzean oinarritutako orain arteko prebentzio-neurriek porrot egin dute (Yar, 2020). Hala bada, oraindik esku-hartze mota ugari daude esploratzeko arlo honetan (Ballester et al., 2022). Pornografiaren kontsumoaren arriskuak murriztera bideratutako esku-hartzeen eraginkortasuna aztertzeko, garrantzitsua da kontsumo hori neurtzeko tresnen existentzia; eta ez hori bakarrik, beharrezkoa da tresna horiek baliozkotuta egon daitezen eta ezaugarri psikometriko egokiak izan ditzaten. Izan ere, neurketa egokirik gabe, ezinezkoa da esku-hartzeen eraginkortasuna ebaluatzea eta ebidentzian oinarritutako estrategiak diseinatzea (Flake eta Fried, 2020). Aurreko guztia kontuan hartuta, lan honetan jasotzen den berrikuspenaren helburu nagusia da pornografiaren kontsumoa neurtzeko erabiltzen diren tresnak identifikatzea eta haien ezaugarri psikometrikoak aztertzea. Azterlan horren bidez, gai horri buruzko orain arteko ebidentziaren laburpena eskaini nahi da, bai eta pornografiaren kontsumoaren neurketari dagokionez egon daitezkeen mugak eztabaidatu ere, etorkizunean alor horretan egin beharreko ikerketak bideratzeko. Azpimarratu nahi da lan honen helburua ez dela tresnetako bakoitzaren kalitate psikometrikoa xeheki ebaluatzea, baizik eta haien ezaugarri psikometrikoak deskribatzea. Tresnen kalitate psikometrikoa ebaluatzeko kanpo-irizpide estandarizatuak erabiltzea komeni da, hala nola Cuestionario de Evaluación de Tests Revisado (CET-R; Hernández et al., 2016), estatu-mailan erreferentziazkoa dena. 2. Metodologia 2.1. Ikerketa-diseinua Ikergaiaren zabaltasunaren kariaz, irismen-berrikuspenaren metodologia erabiltzea erabaki zen. Irismen-berrikuspena gai konkretu bati buruzko orain arteko ezagutza sistematikoki aztertzen duen literatura-berrikuspen mota da, ezagutza hori ikuspegi kritiko batetik laburbiltzeko helburua duena (Munn et al., 2018). Berrikuspen sistematikoek ez bezala, zeintzuek gai zehatzagoei erantzuna ematea baitute helburu (adibidez, gaixotasun jakin bat tratatzeko farmakorik eraginkorrena zein den), irismen-berrikuspenek ikerketa-galdera zabal eta arakatzaile bati heltzen diote; eta, horretarako, bilaketa-, hautaketaeta laburbiltze-prozesu sistematiko bati jarraitzen diote (Peters et al., 2021). Irismen-berrikuspena JBI Scoping Review Methodology Group aditu-taldearen marko metodologikoaren arabera gauzatu da (Peters et al., 2020; Pollock et al., 2023); izan ere, irismen-berrikuspenak aurrera eramateko gidalerro eguneratuenak eskaintzen ditu. Gidalerro horiek, era berean, irismen-berrikuspenei buruzko ekarpen klasikoetan oinarritzen dira (adibidez, Arksey eta O’Malley, 2005; Levac et al., 2010). Bestalde, berrikuspena Preferred Reporting Items for Systematic Reviews and Meta-Analysis Extension for Scoping Reviews (PRISMA-ScR; Tricco et al., 2018) adierazpenaren gidalerroei jarraikiz aurkeztuko da. UZTARO 136, 63-96 66 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 2.2. Hautagarritasun-irizpideak 2.2.1. Populazioa Edozein ikerketa-populaziorekin egindako ikerlanak hartu ziren kontuan. 2.2.2. Kontzeptua Berrikuspenean barne hartzeko, ikerlanek pornografiaren kontsumoa neurtzeko tresna baten eraikuntzaeta baliozkotze-prozesuak deskribatu behar zituzten. Gainera, jatorrizko bertsioak soilik hartu ziren aintzat, halako moduan non kultura arteko egokitzapenak zein moldatutako bertsioak (adibidez, bertsio laburtuak) baztertu egin ziren. Beste konstruktu bat neurtzeko tresna zabalago baten barnean pornografiaren kontsumoa dimentsio gisa barne hartzen duten tresnak baztertu egin ziren. 2.2.3. Testuingurua Edozein testuingurutan egindako ikerlanak onartu ziren. Ez zen mugarik ezarri kokapen geografikoari eta argitalpen-datari dagokienez. 2.2.4. Iturrien tipologia Helburua ikerketa originalak eta enpirikoak aztertzea zenez, berrikuspenartikuluak (berrikuspen sistematikoak, irismen-berrikuspenak, etab.) eta metaanalisiak alde batera utzi ziren. Hala eta guztiz ere, baztertutako artikulu horietako erreferentzia bibliografikoen zerrendak miatu egin ziren baliagarriak izan zitezkeen ikerlan gehigarriak identifikatze aldera. Horrez gain, literatura grisaren definizioarekin bat zetozen dokumentuak ere onargarritzat jo ziren (adibidez, tesiak eta txostenak). Hizkuntzari dagokionez, ingelesez, gaztelaniaz eta euskaraz argitaratutako lanak hautagarritzat jo ziren. 2.3. Informazio-iturriak eta bilaketa-estrategiak Bilaketak 2024ko martxoan egin ziren, honako datu-base akademiko hauetan: Inguma, MEDLINE, PSICODOC, PsycInfo, Scopus eta Web of Science Core Collection. Bilaketa-estrategiak bi kidek diseinatu zituzten: sexu-heziketan esperientzia duen pertsona batek eta psikometriako gaiekin aritzen den pertsona batek. Bilaketa-estrategiak 1. taulan aurkezten dira. UZTARO 136, 63-96 67 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 1. taula. Bilaketa-estrategiak. DATU-BASEA BILAKETA-ESTRATEGIA Inguma title:porn* MEDLINE TI=(porn* OR “sexually explicit” OR “sex* content*” OR “sex* video*” OR “adult* content*” OR “adult* video*” OR “erotic content*” OR “erotic video*”) AND TI=(assess* OR evaluat* OR measur* OR test* OR screen* OR scale OR indicator OR questionnaire OR instrument OR tool OR inventory OR checklist) PSICODOC TI ( porn* OR “sexually explicit” OR “sex* content*” OR “sex* video*” OR “adult* content*” OR “adult* video*” OR “adult* content*” OR “erotic content*” OR “erotic video*” ) AND TI ( assess* OR evaluat* OR measur* OR test* OR screen* OR scale OR indicator OR questionnaire OR instrument OR tool OR inventory OR checklist ) PsycInfo TI ( porn* OR “sexually explicit” OR “sex* content*” OR “sex* video*” OR “adult* content*” OR “adult* video*” OR “erotic content*” OR “erotic video*” ) AND TI ( assess* OR evaluat* OR measur* OR test* OR screen* OR scale OR indicator OR questionnaire OR instrument OR tool OR inventory OR checklist ) Scopus TITLE ( porn* OR “sexually explicit” OR “sex* content*” OR “sex* video*” OR “adult* content*” OR “adult* video*” OR “erotic content*” OR “erotic video*” ) AND TITLE ( assess* OR evaluat* OR measur* OR test* OR screen* OR scale OR indicator OR questionnaire OR instrument OR tool OR inventory OR checklist ) Web of Science Core Collection TI=(porn* OR “sexually explicit” OR “sex* content*” OR “sex* video*” OR “adult* content*” OR “adult* video*” OR “erotic content*” OR “erotic video*”) AND TI=(assess* OR evaluat* OR measur* OR test* OR screen* OR scale OR indicator OR questionnaire OR instrument OR tool OR inventory OR checklist) Oharra. Izartxoak (*) trunkatze-eragile gisa jokatzen du, erro beretik abiatzen diren hitz eratorri guztiak antzemateko, eta, horrela, bilaketa zabaltzeko. Esate baterako, “measur*” bilaketa-termino gisa erabilita, “measure”, “measurement” eta “measuring” bezalako hitzak detektatzen dira. 2.4. Ikerlanen hautaketa Datu-baseetatik jasotako erregistro guztiak Excel-eko kalkulu-orri batera inportatu ziren, eta bikoiztuak eskuz kendu ziren. Gainerako erregistroak aldez aurretik adostutako hautagarritasun-irizpideei jarraikiz bahetu ziren, bi fasetan: lehena, izenburu eta laburpenetan oinarritua; eta bigarrena, testu osoan. Bi baheketafaseetan, bi ebaluatzailek parte hartu zuten. Ebaluatzaile horiek, lehenengo, paraleloki egin zuten lan (hau da, bakoitzak bere kasa aztertu zituen erregistroak), eta, ondoren, beren ebaluazioak alderatzeko bildu ziren. Ebaluatzaileen arteko fidagarritasuna Cohen-en kappa koefizientearen (κ) bidez neurtu zen, eta estatistiko horren interpretaziorako Landis eta Koch-en (1977) irizpideak erabili ziren. UZTARO 136, 63-96 68 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa Ebaluatzaileen arteko desadostasunak erregistratu ondoren, eztabaidaren bitartez aurkitu zitzaien irtenbidea. Azkenik, kideetako batek berrikuspenetik baztertutako artikuluen erreferentzia bibliografikoak miatu zituen, baliagarriak izan zitezkeen erreferentziak identifikatuz, eta horien egokitasuna bi kideek batera eztabaidatu zuten. 2.5. Datuen erauzketa Barne hartutako ikerketa bakoitzetik hiru informazio mota erauzi ziren. Alde batetik, ikerketen ezaugarri deskribatzaileak atera ziren: argitalpenaren iturria, estatua edo/eta herrialdea, ikerketa-populazioa edo/eta testuingurua, eta ikerketalaginaren estatistiko deskribatzaileak (laginaren tamaina, adin-tartea, batez besteko adina, adinaren desbideratze tipikoa eta emakumezkoen ehunekoa). Beste aldetik, ikerketa horietan deskribatzen diren tresnen ezaugarri orokorrak atera ziren: dimentsioak edo/eta azpieskalak, item-kopurua, erantzun-aukerak eta horien kodifikazioa, puntuazioaren interpretazioa, eta aplikazio-denbora. Azkenik, tresnen ezaugarri psikometrikoak erauzi ziren: fidagarritasunari dagozkionak (barne-trinkotasuna eta denbora-egonkortasuna) eta baliozkotasunari dagozkionak (barne-egituran oinarritutako baliozkotasuna, baliozkotasun konbergentea eta beste aldagaiekiko erlazioan oinarritutako baliozkotasuna). Intereseko informazioa ebaluatzaile batek erauzi zuen eta prozesua beste ebaluatzaileak gainbegiratu zuen. Baheketa-prozesuan bezala, desadostasunak edota zalantzak eztabaida bidez konpondu ziren. 3. Emaitzak 3.1. Ikerlanen hautaketa 1. irudian ikerlanen hautaketa-prozesua irudikatzen da. Datu-base elektronikoetan egindako literatura-bilaketen bitartez 671 erregistro lortu ziren, eta horietatik 379 bikoiztu ezabatu ziren. Baheketaren lehenengo fasean 292 erregistro ebaluatu ziren izenburu eta laburpenetan oinarrituta, eta 273 erregistro baztertu ziren. Baheketaren bigarren fasean gainerako 19 erregistroen testu osoak izan ziren aztertuak, eta 4 kanpo utzi ziren. Ebaluatzaileen arteko fidagarritasuna sendoa izan zen, bai lehenengo fasean (κ = 0,71), bai bigarren fasean (κ = 0,94). Bestalde, baheketaprozesuan baztertutako berrikuspen-artikuluetako erreferentziak miatu ziren, eta, baliagarriak izan zitezkeenen testu osoak irakurri ostean, ikerlan bat gehitu zen. Berrikuspenean guztira 16 ikerlan barne hartu ziren. UZTARO 136, 63-96 69 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 5 1. irudia. Ikerlanen hautaketa-prozesua. Identifikatutako erregistroak (n = 671): Inguma (n = 0) MEDLINE (n = 111) PSICODOC (n = 2) PsycInfo (n = 138) Scopus (n = 212) Web of Science (n = 208) Testu osoaren arabera ebaluatutako argitalpenak (n = 19) Baztertutako argitalpenak (n = 4): Ez du pornografiaren kontsumoa neurtzen (n = 1) Ez ditu tresnaren eraikuntzaeta baliozkotze-prozesuak deskribatzen (n = 2) Ez da tresnaren jatorrizko bertsioa (n = 1) Baztertutako berrikuspen-artikuluen erreferentziak miatuz identifikatutako erregistroak (n = 3) Testu osoaren arabera ebaluatutako argitalpenak (n = 3) Berrikuspenean barne hartutako ikerlanak (n = 16) Tituluaren eta laburpenaren arabera bahetutako erregistroak (n = 292) Baztertutako erregistroak (n = 273) Argitalpenak berreskuratzeko (n = 19) Ez berreskuratutako argitalpenak (n = 0) Baztertutako argitalpenak (n = 2): Ez du pornografiaren kontsumoa neurtzen (n = 1) Ez da tresnaren jatorrizko bertsioa (n = 1) Datu-baseen bidezko ikerlanen identifikazioa Baheketa Argitalpenak berreskuratzeko (n = 3) Ez berreskuratutako argitalpenak (n = 0) Beste metodo batzuen bidez egindako ikerlanen identifikazioa Baheketa baino lehen ezabatutako erregistro bikoiztuak (n = 379) Identifikazioa Barne hartuak 1. irudia. Ikerlanen hautaketa-prozesua. UZTARO 136, 63-96 70 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 3.2. Ebidentzia-iturrien ezaugarriak Baheketa-lanaren ostean identifikatutako 16 artikuluen ezaugarriak biltzen dira 2. taulan. Datuen interpretazioa errazte aldera, tresnak kronologikoki aurkezten dira, argitaratze-dataren arabera. Argitaratze-datari dagokionez, artikuluak 2008 eta 2024 artekoak dira, baina artikuluen erdiak baino gehiago (n = 9) 2018. urtetik aurrera argitaratu dira. Ia artikulu guztiak (n = 13) sexologiarekin eta jokabide-adikzioekin erlazionatutako aldizkari espezifikoetan argitaratu dira; batez ere, Archives of Sexual Behavior, Addictive Behaviors eta Sexual Addiction & Compulsivity aldizkarietan. Herrialdeari dagokionez, tresna gehienak (n = 8) Ameriketako Estatu Batuetan baliozkotu dira. Bestalde, tresnak ikerketa-populazio oso ezberdinekin baliozkotu dira. Ildo horretatik, aipatu behar da lau ikerlan gizonetan soilik zentratu direla. Ikerketalaginari helduz, ikerlanen laginaren tamainak 44 eta 2.075 artean kokatzen dira. Tresna guztiak 18 urtetik gorako laginekin baliozkotu dira, bat izan ezik, zeinean 16 urtetik gorako laginak hartu baitituzte kontuan. Generoari dagokionez, emakume partaideen ehunekoa 0 eta 54,1 artekoa da. 3.3. Neurketa-tresnen ezaugarriak Barne hartutako tresnen ezaugarri orokorrak eta ezaugarri psikometrikoak 3. taulan eta 4. taulan aurkezten dira, hurrenez hurren. Tresnen ezaugarri orokorrei dagokienez, pornografiaren kontsumoa neurtzeko dimentsioak edota azpieskalak nabarmen aldakorrak dira tresna batetik bestera, bai esanahian, bai kopuruan. Lau tresnak konstruktuaren ikuskera unidimentsionala hartzen dute eta gainerako hamabiek, ordea, ikuspegi multidimentsionala. Azken horietan, dimentsio edota azpieskalen kopurua 2 eta 13 artekoa da. Gainera, ikus daitekeenez, tresnek neurtzen dituzten konstruktuaren osagaiak askotarikoak dira: kontsumoaren maiztasuna, kontsumoaren iraupena, kontsumoarekiko konpultsioa, pornografiarekiko jarrerak eta abar. Nolanahi ere, antzeman daitekeenez, tresna batzuk gehiago zentratzen dira kontsumo problematikoa edo adiktiboa neurtzean (adibidez, PPUS eta PPCS), eta beste batzuk, aldiz, pornografiaren erabilera arruntean (adibidez, PUM eta COPS-G). Tresnen luzerari helduz, luzera ezberdinetako tresnak daudela ikus daiteke, itemen kopurua 5 eta 56 bitartekoa delarik. Tresna batean izan ezik, non eskala analogiko bisual bat erabiltzen den, gainerako tresnetan Likert eskala da neurketa-eskala erabiliena. Hala ere, Likert eskala erabiltzen duten tresna batzuetan (n = 3) eskala nominalak ere tartekatzen dituzte (adibidez, bai/ez gisakoak). Bestalde, ia ikerlan guztietan (n = 13) tresnen amaierako puntuazioaren interpretazioak eskaintzen dira. Ildo horretatik, aipatu behar da pornografiaren kontsumo arazotsua adieraz dezaketen ebaketa-puntuak bi tresnak bakarrik ematen dituztela. Amaitzeko, tresnaren aplikazio-denborari dagokion informazioa ikerlan bakarrean dago eskuragarri. Tresnen ezaugarri psikometrikoei eutsiz, eta fidagarritasunean zentratuz, ikerlan guztiek aurkeztu dituzte tresnaren barne-trinkotasunari dagozkion indizeak. Indize UZTARO 136, 63-96 71 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa horiek, oro har, 0,70 eta 0,95 artean kokatu dira; hots, balio onargarriak agertu dituzte. Aitzitik, denbora-egonkortasuna edota test-birtest fidagarritasuna soilik hiru ikerlanetan aztertu da. Horietan, tresnek denbora-egonkortasun sendoa agertu dute, neurketen arteko korrelazioak efektuaren tamaina handikoak baitira (0,70etik gorakoak). Bestalde, ikerlanek tresnen baliozkotasunari dagozkion ebidentziak ere ematen dituzte. Barne-egituran oinarritutako baliozkotasuna tresna guztietan miatu da, faktore-analisi arakatzaileak, berrespenezkoak edota biak aurrera eraman direlarik. Kontrara, baliozkotasun konbergentea zazpi tresnak aztertu dute, antzeko beste tresnekin korrelazioak kalkulatuz. Amaitzeko, beste aldagaiekiko erlazioan oinarritutako baliozkotasunari buruzko ebidentziak ia tresna guztietan (n = 11) arakatu dira. Aipa bedi ebidentzia horiek lortzeko askotariko aldagaiak aintzat hartu direla, bai ikerlan berean, bai ikerlan batetik bestera. UZTARO 136, 63-96 78 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA DIMENTSIOAK EDO/ETA AZPIESKALAK ITEMEN KOPURUA ERANTZUNAUKERAK ETA KODIFIKAZIOA PUNTUAZIOAREN INTERPRETAZIOA APLIKAZIODENBORA Lawless et al. (2023) Pornography Use in Romantic Relationships Scale (PURRS) 13 dimentsio: • Maiztasuna • Porno erakargarria • Craving-a • Masturbazioa • Hobetsitako pornoa • Sekretua • Kidearen ordezkapena • Erabilera bateratua • Hezkuntza sexuala • Harreman-edukia • Eduki agresiboa • Adostasunik gabeko edukia • Eduki ez-monogamoa 38 7 puntuko Likert eskala (erantzun-aukera ezberdinekin item bakoitzean) E. E. E. E. Brahim et al. (2024) Pornography Craving Experience – Strength form (PCE-S) 3 faktore: • Iruditeria • Intentsitatea • Intrusioa 10 0-10 puntuko eskala analogiko bisuala Amaierako puntuazioa 0 eta 100 bitartekoa da. Ez du ebaketa-punturik. Puntuazio altuagoek craving handiagoa adierazten dute. E. E. Oharra. E. E. = Ez eskuragarri. UZTARO 136, 63-96 79 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa 4. taula. Barne hartutako tresnen ezaugarri psikometrikoak. ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Hald eta Malamuth (2008) Pornography Consumption Effect Scale (PCES) • Efektu positiboen dimentsioa: 0,91 o Bizitza sexuala: 0,91 o Bizitza orokorrean: 0,87 o Beste generoarekiko pertzepzioa eta jarrerak: 0,73 o Sexuarekiko jarrerak: 0,90 o Jakintza sexuala: 0,90 • Efektu negatiboen dimentsioa: 0,82 o Bizitza sexuala: 0,79 o Bizitza orokorrean: 0,83 o Beste generoarekiko pertzepzioa eta jarrerak: 0,72 o Sexuarekiko jarrerak: 0,81 — Faktore-analisi arakatzaileak bi faktoreko egitura ortogonala iradokitzen du (lehenengoa bost konstrukturekin eta bigarrena laurekin). — — Grubbs et al. (2010) CyberPornography Use Inventory (CPUI) • Eskala osoa: — • Azpieskalaka: o Adikzio-ereduak: 0,89 o Errua online pornografiaren erabilerari dagokionez: 0,83 o Online portaera sexualasoziala: 0,84 — Faktore-analisi arakatzaileak hiru faktoreko egitura ortogonala iradokitzen du. — — UZTARO 136, 63-96 80 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Reid et al. (2011) Pornography Consumption Inventory (PCI) 1. ikerketan: • Eskala osoa: 0,83 • Azpieskalaka: o Saiheste emozionala: 0,85 o Jakin-min sexuala: 0,87 o Kitzikapen-bilaketa: 0,73 o Plazer sexuala: 0,71 2. ikerketan: • Eskala osoa: 0,93 • Azpieskalaka: o Saiheste emozionala: 0,95 o Jakin-min sexuala: 0,89 o Kitzikapen-bilaketa: 0,85 o Plazer sexuala: 0,90 2. ikerketan: 34 pertsonaz osatutako azpilagin batekin, bi asteko tartearekin, tresnak denboraegonkortasun handia agertu zuen (r = 0,86; p < 0,01). 1. ikerketan: Osagai nagusien analisiak lau faktoreko egitura ortogonala iradokitzen du. 2. ikerketan: Berrespenezko analisi faktorialak 1. ikerketako analisian agertutako lau faktoreko egitura ortogonala berresten du, doikuntza onargarriarekin. — PCI galdetegiko puntuazioek (eskala osoarenak zein azpieskalenak) beste aldagai batzuekin dituzten erlazioak aztertzen dira, besteak beste: jokabide hipersexuala, nortasuna (eta haren alderdi batzuk: antsietatea, depresioa, inpultsibitatea, emozio positiboak, fantasia, autodiziplina eta zaurgarritasuna), bakardadea eta hautemandako estresa. Downing et al. (2014) Compulsive Internet Use Scale Adapted (CIUSAdapted) 0,92 — Osagai nagusien analisiak osagai bakarreko egitura iradokitzen du. — CIUS galdetegiko puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira, besteak beste: sentsazio sexualen bilaketa, drogen erabilera pornografiaren kontsumoan, pornografiaren erabileraren aurreko edo momentuko egoera afektibosexuala eta pornografiaren erabilerarekin lotutako jokabidea. UZTARO 136, 63-96 81 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Kor et al. (2014) Problematic Pornography Use Scale (PPUS) 1. ikerketan: • Eskala osoa: 0,92 • Azpieskalaka: o Larritasuna eta arazo funtzionalak: 0,91 o Gehiegizko erabilera: 0,86 o Kontrolatzeko zailtasunak: 0,75 o Ihes egiteko edo emozio negatiboak saihesteko erabilera: 0,93 2. ikerketan: • Eskala osoa: 0,93 • Azpieskalak: 0,79 eta 0,92 artean (zehaztu gabe) — 1. ikerketan: Osagai nagusien analisiak lau osagaiz osatutako egitura ortogonala iradokitzen du. 2. ikerketan: Berrespenezko faktore-analisiak 1. ikerketako analisian agertutako lau faktoreko egitura ortogonala berresten du, doikuntza ez oso egokiarekin (RMSEAren balioa 0,09koa baita). Pornografiaren kontsumoa neurtzen duten beste tresna batzuekin efektuaren tamaina handiko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu: 0,56koa CPUIren puntuazio totalarekin eta 0,49 eta 0,69 artekoak PCIren azpieskalekin. 1. ikerketan: PPUS galdetegiko puntuazioak (eskala osoarenak) beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira, besteak beste: adina, generoa eta egoera zibila. 2. ikerketan: PPUS galdetegiko puntuazioak (eskala osoarenak) beste aldagai batzuekin dituzten erlazioak aztertzen dira: sintoma psikopatologikoak, autoestimua, jokabide sexualarekin erlazionatutako estresa eta arazo funtzionalak, harreman intimoetan segurtasunik eza, bestelako jokabide-adikzioak (sexuarekiko adikzioa, Internetekiko adikzioa eta jokorako adikzioa), eta gertaera traumatikoen historia. UZTARO 136, 63-96 82 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Kraus eta Rosenberg (2014) Pornography Craving Questionnaire (PCQ) 1. ikerketan: 0,91 2. ikerketan: 0,92 2. ikerketan: 44 pertsonaz osatutako azpilagin batekin, astebeteko tartearekin, tresnak denboraegonkortasun handia agertu zuen (r = 0,82; p < 0,001). Osagai nagusien analisiak osagai bakarreko egitura iradokitzen du. — 1. ikerketan: PCQ galdetegiko puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira: pornografiarekiko kezka, konpultsibitate sexuala, Internet modu konpultsiboan erabiltzea eta sentsazio berrien bilaketa. 2. ikerketan: PCQ galdetegiko puntuazioak hurrengo asteko pornografiaren erabilera aurresateko gaitasuna aztertzen da. Noor et al. (2014) Compulsive Pornography Consumption (CPC) scale • Eskala osoa: 0,85 • Azpieskalaka: o Kezka: 0,74 o Konpultsibitatea: 0,78 — Faktore-analisi arakatzaileak bi faktoreko egitura zeiharra iradokitzen du. Ondorengo berrespenezko faktore-analisiak egitura hori berresten du, doikuntza bikainarekin. Pornografiaren kontsumoa neurtzen duen PCES tresnaren bertsio laburtuarekin korrelazio nulua azaltzen du (r = 0,03; p > 0,05). CPC galdetegiko puntuazioek (eskala osoarenak zein azpieskalenak) beste aldagai batzuekin dituzten erlazioak aztertzen dira: afektu positiboak, afektu negatiboak, desiragarritasun soziala, jokabide sexual konpultsiboak, barneratutako homonegatibitatea eta autoestimu sexuala. UZTARO 136, 63-96 83 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Bőthe et al. (2018) Problematic Pornography Consumption Scale (PPCS) • Eskala osoa: 0,93 • Azpieskalaka: o Salientzia: 0,77 o Aldartearen aldaketa: 0,84 o Gatazka: 0,71 o Tolerantzia: 0,78 o Berrerotzea: 0,86 o Atzera egitea: 0,86 — Berrespenezko faktore-analisiak higher-order egitura iradokitzen du, sei faktorez eta superordenatutako konstruktu batez (pornografiaren kontsumo arazotsua) osatua, doikuntza onargarriarekin. — — Cacioppo et al. (2018) Cyber Pornography Addiction Test (CYPAT) 0,96 — Faktore-analisi arakatzaileak faktore bakarreko egitura iradokitzen du. Ondorengo berrespenezko faktore-analisiak egitura hori berresten du, doikuntza desegokiarekin (RMSEAren balioa 0,113koa baita). Pornografiaren kontsumoa neurtzen duen CPUI tresnarekin efektuaren tamaina handiko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu (0,77 eta 0,86 artekoak). CYPAT galdetegiko puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira: familiamoldakortasuna eta -kohesioa, eta alexitimia. UZTARO 136, 63-96 84 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Busby et al. (2020) Pornography Usage Measure (PUM) 0,71 — Faktore-analisi arakatzaileak bifactor eredu bat iradokitzen du. Pornografiaren kontsumoa neurtzen duten beste item batzuekin efektuaren tamaina handiko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu: bideo pornografikoen erabilera-maiztasuna (r = 0,52; p < 0,01) eta irudi pornografikoen erabilera (r = 0,55; p < 0,01). PUM galdetegiko puntuazioak harreman erromantikoen ezegonkortasunarekin duen erlazioa aztertzen da. Hatch et al. (2020) The Consumption of Pornography Scale – General (COPS–G) • Eskala osoa: 0,843 (ω) • Azpieskalaka: o Pornografiaren kontsumoaren maiztasuna: 0,879 (ω) o Pornografiaren kontsumoaren iraupena: 0,885 (ω) o Nahi gabe egindako pornografiaren esposizioa eta kitzikapena: 0,871 (ω) o Nahita egindako pornografiaren esposizioa eta kitzikapena: 0,853 (ω) Tresnak denboraegonkortasun handia agertu zuen hilabetera (r = 0,82), bi hilabetera (r = 0,76), hiru hilabetera (r = 0,75), lau hilabetera (r = 0,73), bost hilabetera (r = 0,76) eta sei hilabetera (r = 0,74). Azpieskalek ere antzeko koefizienteak agertu zituzten. Berrespenezko faktore-analisiak erakusten du faktore orokor batez eta lau azpifaktorez osatutako bifactor eredua dela doikuntza onena agertzen duen eredua, doikuntza hori onargarria izanik. Pornografiaren kontsumoa neurtzen duen PPUS tresnaren “Gehiegizko erabilera” dimentsioarekin efektuaren tamaina ertaineko korrelazio estatistikoki esanguratsua eta positiboa agertzen du (r = 0,41; p < 0,001). Azpieskalek ere gisa horretako koefizienteak agertzen dituzte, “Nahita egindako pornografiaren esposizioa eta kitzikapena” azpieskalak izan ezik, zeinak korrelazio txikia agertzen baitu (r = 0,26; p < 0,001). COPS-G galdetegiaren puntuazioek (eskala osoarenak zein azpieskalenak) beste aldagai batzuekin dituzten erlazioak aztertzen dira: sexugogobetetasuna, depresiosintomatologia, sentsazio sexual berrien bilaketa eta generoa. UZTARO 136, 63-96 85 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Kraus et al. (2020) Brief Pornography Screen (BPS) 1. ikerketan: 0,89 2. ikerketan: 0,90 3. ikerketan: 0,91 — 1. ikerketan: Osagai nagusien analisiak osagai bakarreko egitura iradokitzen du. 2. ikerketan: Berrespenezko faktore-analisiak 1. ikerketako egitura unidimentsionala berresten du, doikuntza bikainarekin. 3. ikerketan: Berrespenezko faktore-analisiak 1. eta 2. ikerketetako egitura unidimentsionala berresten du, doikuntza bikainarekin. 1. ikerketan: Craving-a neurtzen duen PCQ tresnarekin efektuaren tamaina ertaineko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu bai emakumeen kasuan (r = 0,32; p < 0,05), bai gizonen kasuan (r = 0,45; p < 0,01). Pornografiaren kontsumoa neurtzen duen PPUS tresnarekin efektuaren tamaina handiko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu bai emakumeen kasuan (r = 0,77; p < 0,01), bai gizonen kasuan (r = 0,75; p < 0,01). 1. ikerketan: BPS galdetegiaren puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira: pornografiaren erabilera-maiztasuna, jokabide hipersexuala eta inpultsibitatea. 2. eta 3. ikerketetan: BPS galdetegiaren puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira, besteak beste: generoa, pornografiaren erabilera-maiztasuna eta larritasun psikologikoa. UZTARO 136, 63-96 86 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA 2. eta 3. ikerketetan: Pornografiaren kontsumoa neurtzen duen CPUI tresnaren bertsio laburtuarekin efektuaren tamaina ertaineko korrelazio estatistikoki esanguratsuak eta positiboak agertzen ditu bai emakumeen kasuan (r = 0,32; p < 0,05), bai gizonen kasuan (r = 0,45; p < 0,01). Rahman et al. (2020) Questionnaire on Pornography Attitudes and Exposure (PORQUE) • Eskala osoa: — • Azpieskalaka: o Pornografiarekiko sentimendu ezpermisiboak: 0,966 o Pornografiarekiko sentimendu permisiboak: 0,929 o Pornografiarekiko pertzepzio permisiboak: 0,924 o Pornografia irakurtzearen edo ikustearen eraginaren pertzepzioa: 0,907 o Pornografiaren erabilera eragin dezaketen faktoreen pertzepzioa: 0,904 — Faktore-analisi arakatzaileak bost faktoreko egitura zeiharra iradokitzen du eta berrespenezko faktore-analisiak egitura hori berresten du, doikuntza onargarriarekin. — — UZTARO 136, 63-96 87 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa ERREFERENTZIA TRESNA FIDAGARRITASUNA BALIOZKOTASUNA BARNE-TRINKOTASUNA1 DENBORAEGONKORTASUNA (TEST-BIRTEST FIDAGARRITASUNA) BARNE-EGITURAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA2 BALIOZKOTASUN KONBERGENTEA BESTE ALDAGAIEKIKO ERLAZIOAN OINARRITUTAKO BALIOZKOTASUNA Ergün (2023) Online Pornography Addiction Scale (OPAS) 1. ikerketan: • Eskala osoa: 0,93 • Azpieskalaka: o Konpultsibitateakontrolaezintasuna: 0,93 o Efektu psikosoziala: 0,92 o Efektu sexuala: 0,85 o Tolerantzia - atzera egitea: 0,85 2. ikerketan: • Eskala osoa: 0,93 • Azpieskalaka: o Konpultsibitateakontrolaezintasuna: 0,92 o Efektu psikosoziala: 0,89 o Efektu sexuala: 0,87 o Tolerantzia - atzera egitea: 0,82 3. ikerketan: • Eskala osoa: — • Azpieskalak: 0,88 eta 0,93 artean (zehaztu gabe) — 1. ikerketan: Osagai nagusien analisiak lau faktoreko egitura zeiharra iradokitzen du. 2. ikerketan: Berrespenezko faktore-analisiak 1. ikerketako egitura berresten du, doikuntza onargarriarekin. — 2. ikerketan: OPAS galdetegiko puntuazioek (eskala osoarenak zein azpieskalenak) autoeraginkortasun sexualarekin duten erlazioa aztertzen da. 3. ikerketan: OPAS galdetegiko puntuazioak beste aldagai batzuekin dituen erlazioak aztertzen dira, besteak beste: generoa, heziketa-maila, bizi-gogobetetasuna, estresa, zoriontasuna eta itxaropenik eza. UZTARO 136, 63-96 94 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa Kohut, T., Balzarini, R.N., Fisher, W.A., Grubbs, J.B., Campbell, L., eta Prause, N. (2020). Surveying pornography use: A shaky science resting on poor measurement foundations. Journal Of Sex Research, 57(6), 722-742. https://doi.org/10.1080/00 224499.2019.1695244 *Kor, A., Zilcha‐Mano, S., Fogel, Y.A., Mikulincer, M., Reid, R.C., eta Potenza, M.N. (2014). Psychometric development of the Problematic Pornography Use Scale. Addictive Behaviors, 39(5), 861-868. https://doi.org/10.1016/j.addbeh.2014.01.027 *Kraus, S.W., Gola, M., Grubbs, J.B., Kowalewska, E., Hoff, R.A., Lew-Starowicz, M., Martino, S., Shirk, S.D., eta Potenza, M.N. (2020). Validation of a Brief Pornography Screen across multiple samples. Journal of Behavioral Addictions, 9(2), 259-271. https:// doi.org/10.1556/2006.2020.00038 *Kraus, S., eta Rosenberg, H. (2014). The Pornography Craving Questionnaire: Psychometric properties. Archives of Sexual Behavior, 43, 451-462. https://doi.org/10.1007/ s10508-013-0229-3 Lameirinhas, J., eta Gorostiaga, A. (2020). Goldberg-en Antsietate eta Depresio Eskala: Euskarazko egokitzapenaren ikerketa pilotua. Uztaro, 114, 59-78. https://doi. org/10.26876/uztaro.114.2020.3 Landis, J.R., eta Koch, G.G. (1977). The measurement of observer agreement for categorical data. Biometrics, 33(1), 159-174. https://doi.org/10.2307/2529310 *Lawless, N., Karantzas, G., eta Knox, L. (2023). The development and validation of the Pornography Use in Romantic Relationships Scale. Archives of Sexual Behavior, 52, 1799-1818. https://doi.org/10.1007/s10508-023-02534-5 Levac, D., Colquhoun, H., eta O’Brien, K.K. (2010). Scoping studies: Advancing the methodology. Implementation Science, 5, 69 artikulua. https://doi.org/10.1186/1748-5908-5-69 Litsou, K., Graham, C., eta Ingham, R. (2021). Women in relationships and their pornography use: A systematic review and thematic synthesis. Journal of Sex & Marital Therapy, 47(4), 381-413. https://doi.org/10.1080/0092623X.2021.1885532 Marshall, E.A., eta Miller, H.A. (2019). Consistently inconsistent: A systematic review of the measurement of pornography use. Aggression and Violent Behavior, 48, 169-179. https://doi.org/10.1016/j.avb.2019.08.019 Mauer-Vakil, D., eta Bahji, A. (2020). The addictive nature of compulsive sexual behaviours and problematic online pornography consumption: A review. Canadian Journal of Addiction, 11(3), 42-51. https://doi.org/10.1097/CXA.0000000000000091 Miller, D.J., Hald, G.M., eta Kidd, G. (2018). Self-perceived effects of pornography consumption among heterosexual men. Psychology of Men & Masculinity, 19(3), 469-476. https://doi.org/10.1037/men0000112 Munn, Z., Peters, M.D.J., Stern, C., Tufanaru, C., McArthur, A., eta Aromataris, E. (2018). Systematic review or scoping review? Guidance for authors when choosing between a systematic or scoping review approach. BMC Medical Research Methodology, 18, 143 artikulua. https://doi.org/10.1186/s12874-018-0611-x *Noor, S.W., Rosser, B.R.S., eta Erickson, D.J. (2014). A brief scale to measure problematic sexually explicit media consumption: Psychometric properties of the Compulsive Pornography Consumption (CPC) scale among men who have sex with men. Sexual Addiction & Compulsivity, 21(3), 240-261. https://doi.org/10.1080/10720 162.2014.938849 Owens, E.W., Behun, R.J., Manning, J.C., eta Reid, R.C. (2012). The impact of internet pornography on adolescents: A review of the research. Sexual Addiction & Compulsivity, 19(1-2), 99-122. https://doi.org/10.1080/10720162.2012.660431 Peters, M.D.J., Marnie, C., Colquhoun, H., Garritty, C.M., Hempel, S., Horsley, T., Langlois, E.V., Lillie, E., O’Brien, K.K., Tunçalp, Ö., Wilson, M.G., Zarin, W., eta Tricco, UZTARO 136, 63-96 95 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa A.C. (2021). Scoping reviews: Reinforcing and advancing the methodology and application. Systematic Reviews, 10, 263 artikulua. https://doi.org/10.1186/ s13643-021-01821-3 Peters, M.D.J., Marnie, C., Tricco, A.C., Pollock, D., Munn, Z., Alexander, A., McInerney, P., Godfrey, C.M., eta Khalil, H. (2020). Updated methodological guidance for the conduct of scoping reviews. JBI Evidence Synthesis, 18(10), 2119-2126. https:// doi.org/10.11124/JBIES-20-00167 Pollock, D., Peters, M.D.J., Khalil, H., McInerney, P., Alexander, L., Tricco, A.C., Evans, C., de Moraes, E.B., Godfrey, C.M., Pieper, D., Saran, A., Stern, C., eta Munn, Z. (2023). Recommendations for the extraction, analysis, and presentation of results in scoping reviews. JBI Evidence Synthesis, 21(3), 520-532. https://doi. org/10.11124/JBIES-22-00123 Pornhub Insights. (2020, urtarrilak 8). 2019 year in review. https://www.pornhub.com/ insights/2019-year-in-review Pornhub Insights. (2019, urtarrilak 7). 2018 year in review. https://www.pornhub.com/ insights/2018-year-in-review Potenza, M.N. (2018). Pornography in the current digital technology environment: An overview of a special issue on pornography. Sexual Addiction & Compulsivity, 25(4), 241247. https://doi.org/10.1080/10720162.2019.1567411 *Rahman, A.A., Ibrahim, M.I., Rahman, R.A., Arifin, W.N., eta Ahmad, M. (2020). Development and validation of a Malay version of the questionnaire on pornography attitudes and exposure for youth in Kelantan. Malaysian Journal of Medical Sciences, 27(2), 129-150. https://doi.org/10.21315/mjms2020.27.2.14 *Reid, R.C., Li, D.S., Gilliland, R., Stein, J.A., eta Fong, T. (2011). Reliability, validity, and psychometric development of the Pornography Consumption Inventory in a sample of hypersexual men. Journal of Sex & Marital Therapy, 37(5), 359-385. https://doi.org/10.1080/0092623x.2011.607047 Ross, M.W., Månsson, S.-A., eta Daneback, K. (2012). Prevalence, severity, and correlates of problematic sexual internet use in Swedish men and women. Archives of Sexual Behavior, 41(2), 459-466. https://doi.org/10.1007/s10508-011-9762-0 Save The Children. (2020). (Des)información sexual: Pornografía y adolescencia. Anexo Euskadi. https://www.savethechildren.es/notasprensa/informe-desinformacionsexual-pornografia-y-adolescencia-anexo-euskadi Schermelleh-Engel, K., Moosbrugger, H., eta Müller, H. (2003). Evaluating the fit of structural equation models: Tests of significance and descriptive goodness-of-fit measures. Methods of Psychological Research, 8(2), 23-74. Sharpe, M., eta Mead, D. (2021). Problematic pornography use: Legal and health policy considerations. Current Addiction Reports, 8, 556-567. https://doi.org/10.1007/ s40429-021-00390-8 Short, M.B., Black, L., Smith, A.H., Wetterneck, C.T., eta Wells, D.E. (2012). A review of internet pornography use research: Methodology and content from the past 10 years. Cyberpsychology, Behavior, and Social Networking, 15(1), 13-23. https:// doi.org/10.1089/cyber.2010.0477 Spencer, T., Seedall, R., eta Gillespie, A. (2025). Achieving change in the treatment of problematic pornography use: A review of common factors. Contemporary Family Therapy, 47, 117-128. https://doi.org/10.1007/s10591-024-09706-y Spenhoff, M., Kruger, T.H.C., Hartmann, U., eta Kobs, J. (2013). Hypersexual behavior in an online sample of males: Associations with personal distress and functional impairment. Journal of Sexual Medicine, 10(12), 2996-3005. https://doi. org/10.1111/jsm.12160 UZTARO 136, 63-96 96 Bilbo, 2026ko urtarrila-martxoa Tricco, A.C., Lillie, E., Zarin, W., O’Brien, K.K., Colquhoun, H., Levac, D., Moher, D., Peters, M.D.J., Horsley, T., Weeks, L., Hempel, S., Akl, E.A., Chang, C., McGowan, J., Stewart, L., Hartling, L., Aldcroft, A., Wilson, M.G., Garritty, C., … Straus, S.E. (2018). PRISMA Extension for Scoping Reviews (PRISMA-ScR): Checklist and explanation. Annals of Internal Medicine, 169(7), 467-473. https://doi.org/10.7326/ M18-0850 Wéry, A., eta Billieux, J. (2017). Problematic cybersex: Conceptualization, assessment, and treatment. Addictive Behaviors, 64, 238-246. https://doi.org/10.1016/j. addbeh.2015.11.007 Wright, P.J., Tokunaga, R., eta Herbenick, D. (2023). But do porn sites get more traffic than TikTok, OpenAI, and Zoom? Journal of Sex Research, 60(6), 763-767. https://doi. org/10.1080/00224499.2023.2220690 Wright, P.J., Tokunaga, R., eta Kraus, A. (2016). A meta-analysis of pornography consumption and actual acts of sexual aggression in general population studies. Journal of Communication, 66(1), 183-205. https://doi.org/10.1111/jcom.12201 Yar, M. (2020). Protecting children from internet pornography? A critical assessment of statutory age verification and its enforcement in the UK. Policing: An International Journal, 43(1), 183-197. https://doi.org/10.1108/PIJPSM-07-2019-0108 Oharra. Izartxoarekin (*) adierazitako erreferentziak dira berrikuspenean barne hartu diren ikerlanei dagozkienak.