scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Begi Argiz

Arbeo Astigarraga, Udane

Abstract

Ekologia gaur egun gizartean geroz eta barneratuago dagoen arloa da. Ekologian espezializatutako euskarazko aldizkari honetan hainbat esparru landu nahi izan ditut: nekazaritza, ingurumena eta osasuna, esaterako. Kazetaritza genero ezberdinak hautatu ditut hilabetekari hau gauzatzeko, eta bide batez, irakurleak kontzientziatzea da xede nagusia. Horretarako, gai bakoitza tentuz landuta dago, gaurkotasuna alde batera utzi gabe, eduki guztien lanketa sakona eginik.

Full text

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea KAZETARITZAKO GRADUA IKASTURTEA 2019-2020 BEGI ARGIZ EGILEA: Udane Arbeo Astigarraga ZUZENDARIA: Guillermo Gurrutxaga Redondo Leioa, 2020ko irailaren 7a Espezializazioa kazetaritzan “Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera” Espezializazioa kazetaritzan Aurkibidea 1.SARRERA 4 ............................................................................................................................ 1.1 Lanaren aurkezpena eta aurrekariak 4 .............................................................................. 1.2 Ideiaren jatorriak 4 ........................................................................................................... 2. PROIEKTUAREN GARAPENA 5 ........................................................................................ 2.1 Testuingurua 5 .................................................................................................................. 2.2 Egindako lanaren deskribapena 6 .................................................................................... 2.3 Egindako lanaren diseinua 10 ......................................................................................... 3. PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA 13 ................................................................ 4. ONDORIOAK 13 ................................................................................................................... BIBLIOGRAFIA 15................................................................................................................... Espezializazioa kazetaritzan 1.SARRERA 1.1 Lanaren aurkezpena eta aurrekariak Ekologia gaur egun gizartean geroz eta barneratuago dagoen arloa da. Izaki bizien eta ingurumenaren arteko harremanak aztertzen dituen jakintza bezala definitzen du euskaltzaindiak. Ideia horrek hainbat barne atal hartzen ditu aintzakotzat, beti ere gizakia eta natura edo ingurua batzen dituenak: izakion osasuna, nekazaritza, elikadura eta ingurumena, besteak beste. Ekologiaren inguruko kezka, kontzientzia eta jakinmina gero eta handiagoa da. Hala ere, lan asko dago egiteko oraindik. Nik nire aletxoa jarri nahi izan dut proiektu honekin, ekologian espezializatutako prentsa alternatibo bat sortuz. Bertan kazetaritza genero desberdinak daude: elkarrizketa sakona, erreportajea, fotoerreportajea… Baina nabarmendu nahi dut tentuz landutakoak direla horiek guztiak.! Jada Euskal Herrian badira zenbait aldizkari nekazaritzan murgiltzen direnak: Etxalde, Enba, Ardatza eta Ekolurra, esaterako. Horiek, ordea, nekazaritza mundua lantzen dute. Gainera, bi hizkuntzetan idazten dituzte, euskaraz eta gazteleraz. Nik lehenengotik argi nuen euskara hutsean eta ekologian nekazaritzaz haratago landu nahi nuela.! Espainia mailan Integral edo Cuerpo y Mente bezalako aldizkariak daude. Horiek eredugarriak izan ziren lan honi ekin nionean, inspirazio iturri handiak baitira. Biek osasun naturala, elikadura eta natura lantzen dituzte gehienbat. Euskal Herriko merkatuan horrelako aldizkariren baten beharrizana sumatzen nuen, eta hori abiapuntutzat hartuz Begi Argiz aldizkaria sortzea erabaki dut, ekologia ardatz duena eta hainbat esparru lantzea ahalbidetu didana. Hala nola, baratzeko mundua, errezetak, medikuntza alternatiboa eta ingurumena. Izan ere, horien inguruan kontzientzia areagotzea da xede nagusia.! 1.2 Ideiaren jatorriak Gradu Amaierako Lanean alorren baten inguruan kazetaritza espezializatua egin behar nuela jakitean, ilusio handia egin zidan. Hasieratik, erabakia nuen zerbait sortu nahi nuela, baina ez nekien zehazki zer. Beti amestu izan dut aldizkari bat sortzearekin, baina 4 Espezializazioa kazetaritzan erronka gogortzat nuen. Horretarako unea zela sentitu, eta trena igaro baino lehen, beldurrak alde batera utzi eta ideia horri eutsi nion.! Txikitatik naturarekin erlazio berezia izan dudala esango nuke, asko eskaini dit. Gainera, baserri batean bizi naiz, eta horren bidez ingurumenaren, nekazaritzaren eta ekologiaren inguruan ikasteko aukera izan dut. Bizipen jakin batzuk izateak ezagutza asko ekarri dizkit. Hazten joan ahala, kontzienteagoa nintzen, baina nire inguruko gehienek ekologiari, jaten dutenari, osasunari, ingurumenari… horrenbesteko garrantzirik ez ziotela ematen ohartu nintzen. Dena ohitura kontua da, irakasten digutenaren araberakoa. Behin horiek barneratuak ditugunean zaila egiten zaigu aldatzea.! Hortaz, ekologian espezializatutako proiektu bat egitea egokia iruditu zitzaidan. Interes handia nuen eta oraindik gehiago ikasteko aukera paregabea iruditu zitzaidan. Gainera, gizartean horren inguruko informazioa hedatuz gero, kontzientzia areagotu nezakeela otu zitzaidan. Gaur egun, gizartean kezka puntu bat ikusten da, eta nire aldizkariarekin are gehiago informatzeko aukera eskaintzea onuragarria iruditzen zitzaidan. 2. PROIEKTUAREN GARAPENA 2.1 Testuingurua Ekologian oinarritutako 22 x 27,5 zentimetroko aldizkaria sortu dut. Orotara, 32 orrialde ditu, eta lehen aipatu bezala kazetaritza genero desberdinek osatzen dituzte. A4 neurriaren antzekoa da, baina estetikoki politagoa iruditzen zitzaidan nik egindakoa. Proiektuari ekin nionean, izena pentsatzen hasi nintzen. Hainbat aukeren ondoren, egokiena Begi Argiz izan zen. Izan ere, egungo egoera eta gertaerak hedatu nahi ditut hilabetekari honen bidez. Era horretara, euskal irakurleak informatu eta gertatzen denaz ohartarazi nahi ditut. Alegia, begiak irekita izan ditzaten nahi dut; beti ere informazioa argi azalduta, inor zentsuratu gabe, aldizkari independentea izanik eta inoren men egon gabe. Aldizkariaren ale bakoitzak begi argiz hartuko du irakurle bana.! Bestalde, gaur egun papereko euskarriek arrakasta gutxiago izan arren, horren aldeko apustua egitea erabaki dut. Garestiagoa bada ere, askoz erosoagoa iruditzen zait aldizkaria irakurri nahi duenak esku artean izatea. Pantailen aurrean orduak pasatzen 5 Espezializazioa kazetaritzan ditugu eta Begi Argiz patxadaz, erlaxatzeko uneren bat izatean irakurtzea aholkatzen dut. Bertan eskaintzen den informazioan arreta jartzeak merezi du, irakurleak ikasi eta aldi berean goza dezan egina baitago, informatzeaz gain.! Hilabetekariaren sortzaile eta editore izanik, aldizkaria atal desberdinetan banandu dut: Baratzean, Elikadura, Ingurumena eta Osasuna. Era horretara, ekologiaren hainbat esparru aztertu ditut. Bestalde, kontsumo jasangarriaren aldeko produktuak eskaini edo sustatu nahi izan ditut. Horrela, irakurleak etorkizunera begira ohitura hobeak hartzea da helburua, hurrengo belaunaldiak horretara bultzatuz.! Eduki horien lanketa fokatzeko unean, idazkera estiloari dagokionez, argia eta ulerterraza da, euskal herritarrei zuzendua eta euskara hutsean idatzia. Diseinuaren estiloan aldiz, hainbat irudi, eta ilustrazio erabili ditut. Horrela, ikusgarriagoa izanik, ulerterrazagoa eta eramangarriagoa da, irakurtzerako orduan irudiak tartekatuta baitituzte.! Argazkilaritza oso gustuko dut eta diseinu aldetik erakargarriagoa egiteaz gain, oso lagungarriak iruditzen zaizkit horiek erabiltzea. Hori dela eta, aldizkariko argazki guztiak nireak izatea nahi nuen. Egungo egoerak baldintzatuta, ordea, ezinezkoa egin zait, nahiz eta gehienak nireak diren. 2.2 Egindako lanaren deskribapena Ekologian espezializatuko nintzela erabaki bai, baina zein gai landuko nituen ba al nekien? Otsailean hasi nintzen Begi Argizekin, eta aldizkari bat izango zenez, zein kazetaritza genero landu pentsatu behar izan nuen lehendabizi. Testuak eta irudiak tartekatu nahi nituen, horiek jokoa ematen dutela uste baitut. Testu gehiegik irakurlea nazkatu zezakeela pentsatu nuen. Hortaz, argazki eta testuak nahastea erabaki eta hilabetekariari bizitasuna eman diola esango nuke. Aldizkaria pixkanaka aztertuz gero, azalari dagokionean, indarra izango zuen irudi bat hautatu nahi nuen, aldizkariaren balioekin eta ekologiarekin bat etorriko zena.! Lehenengo ale honetan fotoerreportajearekin zerikusia duen argazki bat aukeratu dut. Baliteke norbaitek ekologiarekin kontrajarria dela pentsatzea, nekazaria traktore 6 Espezializazioa kazetaritzan gainean agertzen baita. Gaur egun, ordea, baratze ekologiko bat gauzatzeko erabiltzen den garraioa da hori. Horrek ez du esan nahi baratzean ekoiztutako produktuak ekologikoak ez direnik. Ekologikoki hazitako elikagaiak produktu kimikorik gabe ekoitzitakoak dira. Alegia, landarea bera nekazariak nola zaindu duenaren araberakoa da, eta baratze honetan sortutako produktu guztiak ekologikoki ekoiztu dira.! Jarraian, editorial bat ezarri dut. Garrantzi berezia duen gertakari bat azaldu, baloratu eta epaitzen duen sinadurarik gabeko artikulua da. Hortaz, bizi dugun pandemia abiapuntutzat hartuz, prentsaren jarrera ideologikoa islatzen saiatu naiz. Bertan ikuspuntu alternatibo bat erakutsi nahi izan dut, orain arte hedabideetan ikusi ez dudana. Koronabirusaren aurrean azaldu nahi izan dut, ikusitakoaz gain, beste aukera batzuk ere badaudela, baina horiei zailtasunak jartzen dizkiete. Gogoetarako bideragarria dela iruditu zait, ondoren bakoitzak bere etxean horren inguruan hausnartu dezan.! Ondoren, irakurleak aldizkaria hartzean eduki bakoitza non dagoen jakin dezan aurkibide bat egin dut. Nahiko minimalista izatea nahi nuen, atal bakoitza argi ikusi dadila, eta horren barnean dagoen lan bakoitzaren ondoan dagozkion orrialdeak zehaztu ditut. Horri ekainaren 23an ateratako irudi bat gehitu diot. Aurkibiderako egokia iruditu zait Aretxabaletan atera nuen argazkia. Aldizkariarekin lotura duela iruditu zait. Urkulu urtegiak eta zuhaitzek ingurumenaren parte dira eta hilabetekari bakoitzeko, edukiarekin lotura duen irudi bat aukeratzea da nire asmoa. Euskal Herriko toki ezberdinak erakutsi nahiko nituzke, bertako inguruak ezagutaraziz.! Aurrerantz jarraituz, lehenengo sailera iritsiko gara: Osasuna. Sail honetan gizakion osasunarekin lotura duten edukiak sortu nahi ditut. Lehenengo ale honetan medikuntza naturista landu dut. Askorako ematen du gaiak eta kasu honetan higienismoa eta sendabelarrak aukeratu ditut. Zatiduran, berriz, erditzeen inguruan idatzi dut. Horiek osatzeko eta garatzeko zenbait aditu elkarrizketatu behar izan ditut: •Julio Arroyo (Guadalajara, 1956). Nafarroako Zuhaizpe bizi osasun zentroko sukaldaria. Bertako pazienteen elikaduraz arduratzen da. Bestalde, hainbat aldiz baraua egin du. Sukaldari izateaz gain, nekazaria ere bada. Nekazaritza biodinamikoa sustatzen du. 2020ko uztailaren 30ean elkarrizketatu nuen telefonoz, Madrilen baitzegoen.! 7 Espezializazioa kazetaritzan •Antonio Brito (Santa Cruz Tenerifekoa, 1958). Fuerteventurako ospitaleko obstetra eta ginekologo higienista. Etxeko erditzeetan aditua. 2020ko uztailaren 22an elkarrizketatu nuen; bideodei bat egin behar izan genuen Fuerteventuran bizi baita.! •Josune Epelde (Azkoitia, 1953). Urteak daramazki erleen munduan murgilduta. Horien bidez eztia, argizaria, propoleoa eta polena bezalako produktuak lortzen dituzte. Ondoren, Epeldek argizariarekin eta zenbait belarrekin ukenduak egiten ditu. 2020ko uztailaren 22an Aikur Erle Museoan (Urretxu) elkartu ginen elkarrizketa egiteko.! •Itziar Larrañaga (Zestoa, 1953). Medikuntza ofiziala eskainiz Osakidetzan 32 urtez lan egin duen mediku higienista. Bide higienista egiteko aukera eman die hala nahi zuten pazienteei. Bizi dugun egoerak baldintzatuta, bideodei bidez egin genuen elkarrizketa 2020ko uztailaren 21ean.! •Sara Letamendia (Aizarna, 1962). Hamabost urte inguru daramazki sendabelarrak ekoizten. Horien inguruan ikastaroak ematen ditu eta zenbait azoketara joaten da egiten dituen ukenduak eta sendabelarrak saltzera. 2020ko uztailaren 23an bere etxean, Aizarnan, gelditu ginen elkarrizketa egiteko eta hainbat sendabelar erakusteko. •Mikel Munduate (Ordizia, 1972). Belarzain belardendako nagusia. Dendara joaten zaizkion bezeroei laguntzen saiatzen da, gaixotasunak saihestu nahian. Elkarrizketa egiteko belardendan gelditu ginen Urretxun, 2020ko uztailaren 21ean. •Doita Otxoantesana (Ondarroa, 1942). Bi minbizi gainditu ditu. Uteroa kendu eta horren eraginez, bularrean koskorrak atera zitzaizkion. Bularreko minbizia atzeman eta barau bidez gainditzea lortu zuen mediku higienisten laguntzaz Buñuelen. Telefonoz egin genuen elkarrizketa, egoera honek eraginda 2020ko abuztuaren 7an.! •Josep Pamies (Lleida, 1948). Enpresari eta sendabelar ekoizlea. Pandemia hasi zenetik polemika handia sortu da Covid-19ari aurre egiteko sendabidea 8 Espezializazioa kazetaritzan existitzen dela sare sozialetan zabaltzearren. Uneoro zentsuratzen ari dira publikatzen duen informazioa. Lleidan bizi denez, telefono dei bidez egin behar izan genuen elkarrizketa, 2020ko uztailaren 24an.! Prentsa honen bigarren saila Elikadura da. Hilabetero nik sortutako errezeta bat argitaratuko dut. Horren bidez, bertako eta garaiko produktuak kontsumitzera bultzatu nahi dut irakurlea. Proposamen guztiak beganoak izango dira eta bertan erabili beharreko osagaiak zeintzuk diren eta prozedura zein den zehaztuko ditut. Ondorengo sailean, ingurumena landu dut. Gizakia Lurra planetarekin amaitzen ari dela diote batzuek, klima aldaketa zena larrialdi bihurtu da, eta horri aurre egiteko Fridays For Future taldea oso indartsu ibili da azken urteetan. Talde horretako kide bat elkarrizketatzea egokia iruditu zait gaurkotasuna duten zenbait gairen inguruan galdetuz. Bide batez, egiten duten aktibismoa islatu nahi izan dut, eta zatidurarako gai jakin bat nabarmendu dut. Elkarrizketa 2020ko martxoaren 26an egin nion Aitor Martinezi. Konfinatuta geunden garaia zenez, bideo dei bidez egin behar izan genuen.! Hurrengo hamasei orrialdeetan baratze munduaren inguruko fotoerreportajea egin dut. Sail honi Baratzean deitu diot. Apirilean baratzeak hutsik izaten dira. Hori aintzat hartuz, apiriletik abuzturaino izaten den eboluzioa erakutsi nahi nuen, produktuak nola landatu behar diren irakatsiz. Martxoan, ordea, konfinatu egin gintuzten eta fotoerreportaje hau etxeko baratzean landu behar izan dut. Argazkiak beste baratze batean atera nahi nituen berez, baina egoera honekin irtenbide egokiena etxean egitea iruditu zitzaidan.! Behin argazkiak ateratzen hasi eta izugarrizko edizio lana egin behar izan dut egun bakoitzeko, orotara mila pasatxo argazki atera baititut. Horretarako Adobe Bridge programa erabili dut. Horietako batzuk ondoren, Adobe Photoshop bidez egokitu ditut.! Baratzean atalaren amaieran, ilargi egutegi bat sortu dut. Honen helburua irakurleak bere baratzea egitea da. Hilabetero zein hazi erein, zein landare landatu eta zein produktu bildu daitezkeen adieraziko ditut egutegi honen bidez. Hil bakoitzean egutegia eguneratuko da.! 9 Espezializazioa kazetaritzan Zuhaizpe (2020). Medicina Higienista [On-line], eskuragarri hemen: https:// www.zuhaizpe.com/medicina-integrativa/medicina-higienista/ [Kontsulta eguna: 2020/08/03]. 16