scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Lehen Hezkuntzako ikasgelan Gizarte Zientziak ikasteko baliabide berritzaileak: app-ak euskaraz

Guinea González, Iratxe

Abstract

[EU] Mobile Learning-a eta app-ak hezkuntza baliabide gisa gero eta garrantzia handiagoa hartzen joan dira. Ikerketa honen bidez, irizpide batzuk jarraituz, gaur egun plataforma digitaletan eskuragarri dauden Gizarte Zientziei buruzko eta euskaraz aurkitzen diren hainbat app aukeratu dira. Hauek ezaugarritzeko, eskaintzen duten komunikazio eredua eta ikaskuntza-prozesuak ebaluatzeko, baita Gizarte Zientziak irakasteko duten potentziala eta balio didaktikoa baloratzeko helburuarekin ere, GIPyPAC ikerketa-taldeak (Kortabitarte et al., 2017) erabilitako ebaluazio fitxaren egokitzapen bat erabili da. Lanaren emaitzak kontuan hartuta, egiaztatu ahal izan da erabilitako app-ak hezkuntza-gabeziaz beteta daudela, baita konpetentzia sozial eta zibikoari ematen dioten tratamendua ez dela nahikoa erabiltzaileek gaitasun hori bere osotasunean garatzeko ere.

Full text

Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 27 ERANSKINAK AURKIBIDEA 1. Eranskina. App-en ebaluaziorako txantiloia: kategorien deskribapenak eta kodeak .. 28 2. Eranskina. Taulak ....................................................................................................... 36 3. Eranskina. Irudiak ....................................................................................................... 39 Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 28 ERANSKINAK 1. Eranskina. App-en ebaluaziorako txantiloia: kategorien deskribapenak eta kodeak App-en ebaluaziorako txantiloia: kategorien deskribapenak eta kodeak Bazterketa-filtroak: 1Gizarte Zientziekin lotura zuzenik ez izatea. 2Euskaraz ez egotea. 3Doakoa ez izatea. 4Publizitaterik gabekoa ez izatea. 5Akats teknikoak ditu edota edozein espazioan erabiltzeko aukerarik ez ematea. 1. EZAUGARRI OROKORRAK App digital mugikorren hezkuntza-analisirako tresnan 1-11itemera 1. App-aren izena. 2. Programatzailea. App-a garatzen duen enpresa. 3. Egilea. Nork abiarazi du app-a? Udalak, erkidego batek… Kodeak: 1) administrazio publikoak (udalak...), 2) museoa/kultur ekipamendu publikoak 3) museoa/kultur ekipamendu pribatuak 4) elkarte edo fundazio batek 4. Egilearen izena. 5. App-a garatu zen herria 6. App-aren azken eguneratze data (eguna-hila-urtea) 7. Google Play edo App Store-ko kategoria Kodeak: 1) hezkuntza, 2) aisialdia, 3) bidaiak eta gidak, 4) erremintak 8. Sistema eragilea Kodeak: 1) Android, 2) IOS, 3) Biak 9. Offline erabilera. App osoa erabil daiteke Interneteko konexiorik gabe? Kodeak: 0) ez; 1) bai, guztiz; 2) partziala 10. Deskribapena. App-aren gaiaren eta funtzioaren deskribapen laburra. Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 29 11. App mota. App-en tipologia (kodeak) Deskribapena Ibilbideak 1. Museo batean zehar ibilbidea Batez ere museo-erakundeek haien bildumak interpretatzeko aldez aurretik lehenetsita dauden ibilbideak. Batzuek, bildumetan zehar gidatzeaz gain, plus bat eskaintzen dute. 2. Auto-ibilbidea Elementu edo leku zehatzak daude, baina ez dago aurrez diseinatutako ibilbiderik. Erabiltzaileak haren interesen arabera ibilbide ezberdinak diseinatzeko aukerak ematen ditu. 3. Eskala lokaleko/eskualde eskalako ibilbidea Herri bateko interesgune ezberdinetako ibilbideak: ibilbide bakarra edo hainbat ibilbide hautatzeko aukera. Bestetik, hainbat tokitan egindako ibilbideak, eskualdeko edo autonomia erkidegoko eskala batean. 4. Informazio hutsa/zehatza Elementu ezberdinei buruzko informazioa ematen duten app-ak, beste inorekin loturarik izan gabe eta bide bat markatu gabe. Jokoak 5. Abenturak/akzioa Pertsonaiek hainbat agertoki zeharkatzen dituzte, mailak edo etsaiak gainditzeko/hainbat trebetasun erabiltzen dituzte inbaditzaile espazialetatik edo bestelako erasotzaileetatik defendatzeko edo hauek suntsitzeko. 6. Estrategia Helburu bat lortzeko pentsatzeko beharra nabarmentzen da (Xakea, hiltzaileak aurkitzea...). Bideo-joko mota horietan, egoera konplexu bat errepikatzen da, eta jokalariak aldagai batzuk kontrolatu behar ditu helburu jakin bat lortzeko. 7. Lehiaketak/ quiz Lehiaketak. 8. Ipuinak/storytelling Gai zehatz batekiko hezkuntza-asmoa duen narrazioa eskaintzen du. Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 30 2. INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIO EREDUAREN EZAUGARRIAK App digital mugikorren hezkuntza-analisirako tresnan 12-31 itemera 12. Eduki-edizioa. Indexazioa. Bilatzaile bat eskaintzen du edukiak aurkitzeko (gako-hitzak, tag-ak…). Kodeak: 0) ez, 1) bai. 13. Eduki-edizioa. Bidali eta partekatu. Aplikazioaren informazioa edota erabiltzaileak sortutako informazioa edo edukiak postaz, WhatsAppez, telegramez, sare sozialetan... bidali edota parteka dezake? Kodeak: 0) ez, 1) bai 14. Eduki-edizioa. Edizioa. Edukiak/informazioa editatu daiteke, hau da, iruzkinak, etiketak egin, edukien zati bat iragazi, edukiak hautatu, sortu edo osatu daitezke, eta gero sare sozialen bidez zabaldu. Kodeak: 0) ez, 1) bai 15. Informazio kopurua. Informazio kopuruaren ebaluazioa. Kodeak: 1) ez da lortzen, 2) baldintzekin lortzen da, 3) lortu egiten da, 4) kalitatearekin lortzen da. Desiragarritasun-eskala 1 2 3 4 Informazio eta datu kopuru egokia Gehiegizko edo gutxieneko informazioa, zeina mezu nagusiarekin geratzen uzten ez duenak. Informazio kopurua egokia da, mezua ulertzen laguntzen du eta interpretazioa eta ulermena errazten ditu. 16, 17, 18, 19, 20 Informazioaren eskuragarritasuna eta app-aren erabilgarritasuna: Kodeak: 0) ez, 1) bai Itema 0) Ez da betetzen 1) Betetzen da 16. Informazioaren egituraketa Maila bakarra Hainbat maila. Bai zailtasuna, bai aukeratu nahi den informazio kopurua. Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 31 17. Kolektibo ezberdinei egokitua Talde homogeneo edo sektore bakar bateko erabiltzaileentzat Haurrentzako egokitzapena du edo hauei zuzendutakoa da. 18. Irakurketa erraza, argitasuna Ez du inolako laguntzarik eskaintzen kontzeptuak edo kontzeptuen arteko erlazioak deskodetzeko. Glosarioa hiztegi bisuala edo mapa kontzeptuala eskaintzen du, informazioa hobeto ulertu, erlazionatu edo deskodetzeko. 19. Eraginkortasuna Erabiltzaileek gida eta prestakuntza behar dute erabili ahal izateko. Eduki batetik bestera pasatzea zaila da, eta ez dago ondo antolatuta. Jariakortasunik gabe. Erabiltzaileak gai dira app-a orientaziorik gabe erabiltzeko. Erabiltzaileak jariakortasunez mugi daitezke app-aren edukietatik. 20. Inguruaren kalitatea Osagaietan ez dago koherentziarik. Testu txikiegiak edo handiegiak, egokitzeko aukerarik gabeak. Diseinu desegokia. Osagaiak modu logikoan antolatuta daude. Testua irakurgarria da, ikonoak ezagutzeko modukoak dira eta diseinu argia eta atsegina dute. 21. Informazioaren kalitatea. Garrantzia/adierazgarritasuna. Aurkezten den informazioa garrantzitsua da, helarazten den mezua uler dezagun. Ezagutzak eraikitzeko beharrezkoa da. Kodeak: 0) ez, 1) bai, 2) mezua ulertzeko informazioa falta da. 22. Sakontzeko baliabideak. Gaiaren inguruan informazio gehiago eskuratzeko link-ak eta bestelako aukerak eskaintzen ditu. Kodeak: 0) ez, 1) bai 23. App-aren zifratze nagusia. Zein kode komunikatiboan dator informazio nagusia? Kodeak: 1) testua, 2) hitzezko mezua, 3) bideoa, 4) irudi grafikoak, 5) irudiak, 6) testua + irudiak, 7) testua + hitzezko mezua (hitzezko mezuak eta testuak eskainitako informazioaren osagarriak direla esan nahi du, hau da, hitzezko mezua ez dela testuaren transkripzio bat), 8) hitzezko Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 32 mezua eta irudiak, 9) testua + irudi grafikoak, 10) soinuak eta irudiak 11) irudi grafikoak eta hitzezko mezua. 24, 25, 26, 27, 28, 29, 30 Komunikazio-kodeak. 24. Bideoak daude. Kodeak: 0) ez, 1) bai 25. Testuak. Kodeak: 0) ez, 1) bai 26. Ahots-mezuak. Kodeak: 0) ez, 1) bai 27. Irudiak. Kodeak: 0) ez, 1) bai 28. Mapak. Kodeak: 0) ez, 1) bai 29. Irudi grafikoak. Komikiak/binetak. Kodeak: 0) ez, 1) bai 30. Hartzailearen tratamendua. Informazioa jasotzen duena. Kodeak: 1) presente dago (ko-presentzia, galderak egiten dizkiote, haren gustuak kontuan hartzen dituzte), 2) anonimoa (zehaztu gabeko multzo bati dagokio, hartzaile “estandarra”, app-a ez da moldatzen erabiltzailearen gustuetara), 3) hartzaile espezifikoa (talde jakin bati zuzentzen zaio eta faktore hori kontuan hartzen da). 31. App-aren asmo komunikatiboa. Kodeak: Deskribapena 1) Informatzailea Solik informazioa, datuak, datak, deskribapenak… ematen ditu. Erabiltzaileak ez du ia parte-hartzen eta erakundearekiko komunikazio-gidalerroa unilaterala da. 2) Hezigarria Helburu didaktikoa du, jarduerak, tutorialak, interpretazioak… biltzen ditu. 3) Entretenigarria Entretenitzeko helburua du. 4) Publizitarioa Negozio bat sustatzeko, turismoa areagotzeko… Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 33 3. IKASKUNTZA-PROZESUAK App digital mugikorren hezkuntza-analisirako tresnan 32-44 itemera 32. Engagement. App-ak erabiltzen jarraitzeko motibatzen/“kateatzen” zaitu? Kodeak: 0) ez dago inplikaziorik, 1) erronka batek “kateatuta” uzten zaitu, 2) lehiaketak ditu, 3) entretenigarria izateko elkarreragina du, 4) balio erantsiren bat du (emotiboa…) 33. Helburuak. App-ak ikaskuntza-helburu esplizituak aurkezten ditu. Kodeak: 0) ez, 1) bai 34. Helburu esplizituak baldin badaude, zeintzuk dira? Azalpen katea. 35. Asmo didaktikoa. Item hau mezuaren asmoarekin lotuta dago. Kodeak: 1) informazio-difusioa, 2) interpretaziozkoa, 3) ludikoa, 4) parte-hartzailea. 36. Akzioak. Zein ekintzari eragiten die gehien aplikazioak (Bloom taxonomia) Kodeak: 1) gogoratzea (identifikatzea, izendatzea…); 2) ulertzea (deskribatzea, interpretatzea, esperimentatzea, manipulatzea,); 3) aplikatzea (adieraztea, loturak ezartzea), 4) analizatzea, 5) ebaluatzea (euren buruak/prozesua ebaluatzea); 6) sortzea (zerbait sortzeko aukera, ikasitakoarekin). 37. Hezkuntza-diseinu egituratua. Ikasteko diseinu egokia du. Kodeak: 0) ez, 1) bai 38. Ezagutza. Sustatzen dituen ezagutzak. Kodeak: 1) kognitiboa, 2) afektibo-emozionala, 3) psikomotorra, 4) kognitiboa eta afektiboa. 39. Feedback. Ariketa bat, iruzkin bat… egitean erantzuna edo azalpenen bat jasotzen da? Kodeak: 0) ez, 1) bai 40, 41, 42, 43, 44. Autoikaskuntza sustatzen dute. 40. Erabakiak hartzea sustatzen du. Kodeak: 0) ez, 1) bai 41. Sormenerako eta adierazpenerako lekua eskaintzen du. Kodeak: 0) ez, 1) bai 42. Behaketarako lekua eskaintzen du. Kodeak: 0) ez, 1) bai Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 34 43. Identitatea sortzen laguntzen du. Zure deskribapena gehitu dezakezu, avatar bat sortu… Kodeak: 0) ez, 1) bai 44. Testuingurua kontuan hartzen du edukiak sortzean. Kodeak: 0) ez, 1) bai 4. GIZARTE ZIENTZIETAKO EDUKIEN TRATAERA App digital mugikorren hezkuntza-analisirako tresnan 45-55 itemera 45. Diziplina nagusia. Zein da gehien lantzen den diziplina? Kodeak: 1) historia; 2) geografia; 3) ondarea; 4) artea; 5) kultura 6) historia eta geografia; 7) historia eta ondarea; 8) geografia eta ondarea; 9) historia, geografia eta ondarea; 10) guztiak 52, 53, 54, 55 itemek, edukiak zein diziplinakoak diren eta bakoitzaren barruan zein gai lantzen dituen aztertzen dute. 46. Historia. Kodeak: 0) ez du lantzen; 1) historiaurrea; 2) antzinaroa; 3) erdi aroa (K.o. 476-XV.mendea); 4) aro modernoa (XV.mendea-1789); 5) aro garaikidea (1789gaur egun); 6) aro modernoa eta garaikidea; 7) erdi aroa, aro modernoa eta garaikidea; 8) hainbat aro (hiru baino gehiago) 47. Geografia. Kodeak: 0) ez du lantzen; 1) erliebea (herrialde, eskualde, hiri edo herri bateko mendiak, ibaiak, golkoak, itsasoak…); 2) lurraldearen antolaketa politikoa (kontinenteak, herrialdeak, hiriburuak…); 3) paisaia; 4) unibertsoa (galaxiak, eguzki-sistema, planetak…); 5) erliebea eta paisaia; 6) hainbat (hiru baino gehiago) 48. Artea. Kodeak: 0) ez du lantzen; 1) arte prehistorikoa; 2) arte erromanikoa; 3) arte gotikoa; 3) berpizkundeko artea; 4) arte barrokoa; 5) arte garaikidea; 6) gotikoa eta barrokoa; 7) gotikoa eta berpizkundekoa; 8) hainbat (hiru baino gehiago) 49. Ondare historiko eta kulturala. Kodeak: 0) ez du lantzen; 1) eraikitako ondarea (eraikuntzak, zubiak, jauregiak…); 2) ondare higigarria (Andra Mariko Erretaula Nagusia…); 3) ondare arkeologikoa (kobazuloak…); 4) ondare ukiezina (dantzak, Gradu Amaierako Lana. Iratxe Guinea González 35 ekitaldiak…); 5) eraikitakoa eta higigarria; 6) eraikitakoa eta ukiezina; 7) eraikitakoa eta arkeologikoa; 8) hainbat 50. Eskaintzen dituen edukien maila. Kodeak: 1) lokala, 2) nazionala 3) nazioartekoa, 4) lokala eta nazionala, 5) lokala, nazionala eta nazioartekoa. 51, 52, 53, 54 eta 55 itemak, konpetentzia sozial eta zibikoaren osagaiak garatzen diren aztertzen dituzte. 51. Errealitate soziala interpretatzeko lagungarria da. Gizartea (lehen edo orain) eta bere osagai nahiz elementu batzuk nolakoak diren ulertzen laguntzen du. 0) Ez 1) Oso gainezka egiten du; errealitate soziala ulertzeko informazioa falta da. 2) Sakontasunez azaltzen du, errealitate soziala interpretatzeko oso lagungarria da. 52. Norberaren kultura edota beste herrialde/kulturak ezagutzeko baliagarria da. 0) Ez 1) Norberaren kultura edota beste herrialde/kulturak modu orokor batean lantzen ditu: aipamenak egiten ditu baina ez du sakontasunez azaltzen. 2) Norberaren kultura edota beste herrialde/kulturak sakonki lantzen ditu. 53. Balio sozialak garatzeko baliagarria da. Berdintasuna, demokrazia, elkartasuna, enpatia, errespetua, konpromisoa, tolerantzia… 0) Ez 1) Bai, lantzen diren edukiek balioekin erlazioa dute. 2) Balioak garatzeko oso baliagarria da eta erabiltzaileak hauetaz hausnartzeko aukera du. 54. Iritzi ezberdinak ezagutzeko baliagarria da. 0) ez 1) App-ak ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu. 2) App-ak ikuspegi ezberdinak eskaintzen ditu eta eztabaidarako parada ere. 55. Gogoeta kritikoa egiteko baliagarria da. 0) ez 1) Lantzen diren edukiak hausnartzera bultzatzen dute. 2) Lantzen diren edukiak hausnartzera bultzatzen dute eta hori adierazteko lekua eskaintzen du.