scieee AI-readable full text Open interactive document viewer

Hizkuntzen kudeaketarako gidak: hastapenak metodologiaren garapenean eta emaitzen azterketan

Fernández Goikuria, Irantzu

Abstract

Orain arte, hizkuntzen kudeaketak ez du garrantzia handirik izan enpresa eta erakundeetan, askotan hizkuntzen erabilera bigarren mailan utzi delako. Hala ere, gero eta zabalduago dago hizkuntza-estrategia egoki batek ez duela soilik komunikazioa hobetzen, baizik eta erakundeen errendimendua eta lehiakortasuna modu esanguratsuan handitu ditzakeela. Testuinguru honetan hizkuntzen kudeaketarako gidak sortu dira, hizkuntza-aniztasuna modu estrategikoan bideratzeko tresna gisa. Lan honen helburu nagusia gida horiek aztertzeko metodologia bateratu eta aplikagarria proposatzea da, hizkuntza, arlo eta testuinguru desberdinetako gidak ikuspegi beretik aztertu ahal izateko. Horretarako, 12 hizkuntza-kudeaketarako gida aztertu dira hiru hizkuntzatan (euskara, katalana, gaztelania) eta lau sektoretan (enpresa, administrazioa, kirola eta unibertsitatea). Analisia egiteko, bakoitza 9 irizpide zehatzen arabera aztertu da: helburua, aplikazio-esparrua, hizkuntza-plangintza mota, Erreferentzia Marko Estandarra, arau linguistikoak, hizkuntza-tresnak eta baliabideak, hizkuntza, inplementazioa eta jarraipena, eta hizkuntzaren zer ezaugarri linguistiko aipatzen diren. Emaitzek barne-komunikazioa (EMEko 3. elementua) gehien lantzen den elementua dela eta estatus-plangintza ohikoena dela adierazten dute. Halaber, hizkuntza gutxituen gidetan plangintza zehatzagoa dagoela eta hizkuntza-eskubideei arreta handiagoa eskaintzen zaiela ikusi da, eta hizkuntza nagusietan, berriz, erabilera ez dela hainbeste planifikatzen.

Full text

1 GRADUA: Enpresa administrazio eta zuzendaritzako gradua 2024/2025 ikasturtea HIZKUNTZEN KUDEAKETARAKO GIDAK: HASTAPENAK METODOLOGIAREN GARAPENEAN ETA EMAITZEN AZTERKETAN Egilea: Irantzu Fernández Goikuria Zuzendaria: Jon Alkorta Agirrezabala Bilbo, 2025eko ekainaren 19a 2 Laburpena: Orain arte, hizkuntzen kudeaketak ez du garrantzia handirik izan enpresa eta erakundeetan, askotan hizkuntzen erabilera bigarren mailan utzi delako. Hala ere, gero eta zabalduago dago hizkuntza-estrategia egoki batek ez duela soilik komunikazioa hobetzen, baizik eta erakundeen errendimendua eta lehiakortasuna modu esanguratsuan handitu ditzakeela. Testuinguru honetan hizkuntzen kudeaketarako gidak sortu dira, hizkuntza-aniztasuna modu estrategikoan bideratzeko tresna gisa. Lan honen helburu nagusia gida horiek aztertzeko metodologia bateratu eta aplikagarria proposatzea da, hizkuntza, arlo eta testuinguru desberdinetako gidak ikuspegi beretik aztertu ahal izateko. Horretarako, 12 hizkuntzakudeaketarako gida aztertu dira hiru hizkuntzatan (euskara, katalana, gaztelania) eta lau sektoretan (enpresa, administrazioa, kirola eta unibertsitatea). Analisia egiteko, bakoitza 9 irizpide zehatzen arabera aztertu da: helburua, aplikazio-esparrua, hizkuntza-plangintza mota, Erreferentzia Marko Estandarra, arau linguistikoak, hizkuntza-tresnak eta baliabideak, hizkuntza, inplementazioa eta jarraipena, eta hizkuntzaren zer ezaugarri linguistiko aipatzen diren. Emaitzek barne-komunikazioa (EMEko 3. elementua) gehien lantzen den elementua dela eta estatus-plangintza ohikoena dela adierazten dute. Halaber, hizkuntza gutxituen gidetan plangintza zehatzagoa dagoela eta hizkuntza-eskubideei arreta handiagoa eskaintzen zaiela ikusi da, eta hizkuntza nagusietan, berriz, erabilera ez dela hainbeste planifikatzen. Gako-hitzak: Hizkuntzen-kudeaketa Gidak, Praktika Onen Gidak, Erreferentzia Marko Estandarra, Hizkuntza-plangintza Summary: Until recently, language management has not played a significant role in companies and organizations, as language use was often considered secondary. However, there is growing awareness that a well-designed language strategy not only improves communication but can also significantly enhance organizational performance and competitiveness. In this context, language management guides have emerged as tools to strategically address linguistic diversity. The main aim of this study is to propose a unified and applicable methodology for analyzing such guides, enabling the evaluation of documents from different languages, sectors, and contexts through a common lens. To this end, 12 language management guides have been analyzed across three languages (Basque, Catalan, and Spanish) and four sectors (business, administration, sports, and higher education). The analysis is based on nine specific criteria: objective, application area, type of language planning, Standard Reference Framework, linguistic norms, tools and resources, language, implementation and monitoring, and linguistic features mentioned. The results show that internal communication (element 3 of the Standard Reference Framework) is the most frequently addressed element, and status planning is the predominant approach. Moreover, guides for minority 3 languages tend to have more detailed planning and greater emphasis on language rights, while dominant languages show less systematic management. Key words: Language Management Guides, Good Practice Guides, Standard Reference Framework, Language Planning Resumen: Hasta ahora, la gestión lingüística no ha tenido un papel relevante en empresas y organizaciones, ya que el uso de las lenguas a menudo se ha considerado secundario. Sin embargo, cada vez está más extendida la idea de que una estrategia lingüística adecuada no solo mejora la comunicación, sino que también puede incrementar significativamente el rendimiento y la competitividad de las organizaciones. En este contexto han surgido las guías de gestión lingüística, como herramienta para abordar la diversidad lingüística de forma estratégica. El objetivo principal de este trabajo es proponer una metodología unificada y aplicable para analizar dichas guías, permitiendo estudiar documentos de diferentes lenguas, sectores y contextos desde una perspectiva común. Para ello, se han analizado 12 guías de gestión lingüística en tres lenguas (euskera, catalán y castellano) y cuatro sectores (empresa, administración, deporte y universidad). El análisis se ha basado en 9 criterios específicos: objetivo, ámbito de aplicación, tipo de planificación lingüística, Marco de Referencia Estándar, normas lingüísticas, recursos y herramientas, idioma, implementación y seguimiento, y rasgos lingüísticos mencionados. Los resultados indican que la comunicación interna (elemento 3 del MRE) es el elemento más trabajado y que la planificación de tipo estatus es la más frecuente. Asimismo, se observa una planificación más detallada y una mayor atención a los derechos lingüísticos en las guías de lenguas minorizadas, mientras que en las lenguas dominantes la planificación es menos sistemática. Palabras clave: Guías de Gestión Lingüística, Guías de Buenas Prácticas, Marco de Referencia Estándar, Planificación Lingüística 4 Aurkibidea Sarrera eta motibazioa ............................................................................................... 7 Aurrekariak edo artearen egoera ............................................................................. 10 Marko teorikoa eta metodologia ............................................................................... 16 Marko teorikoa ...................................................................................................... 16 Metodologia .......................................................................................................... 19 Emaitzak eta eztabaida ............................................................................................ 27 EMEko elementuak ............................................................................................... 27 Arau linguistikoak (Terminologia eta estilo-liburuak) ............................................. 36 Hizkuntza-tresnak ................................................................................................. 38 Inplementazioa eta jarraipena ............................................................................... 40 Giden berezitasunak aztertzen ............................................................................. 42 Corpus plangintza: hizkuntzako zer gramatika-kategoria aipatzen dute? .......... 42 Kirol arloa: erantzukizunak noren esku daude? ................................................. 43 Ondorioak eta etorkizuneko lana .............................................................................. 45 Bibliografia ............................................................................................................... 47 Eranskinak ............................................................................................................... 50 5 Taulen aurkibidea 1. Taula. Hizkuntza kudeaketarako gidak ............................................................... 20 2. Taula. Gehien agertzen diren hizkuntzaren ezaugarriak .................................... 25 3. Taula. Kirol arloan aholkuen arduradunak .......................................................... 25 4. Taula. EMEko elementuak .................................................................................. 27 5. Taula. Euskarazko gidetan EMEko elementuak.................................................. 28 6. Taula. Katalanezko gidetan EMEko elementuak................................................. 29 7. Taula. Gaztelaniazko gidetan EMEko elementuak ............................................. 30 8. Taula. Hizkuntza gutxituen eta hizkuntza nagusien EMEko elementuak ............ 30 9. Taula. Enpresaren arloko EMEko elementuak.................................................... 31 10. Taula. Administrazioaren arloko EMEko elementuak......................................... 32 11. Taula. Kirolaren arloko EMEko elementuak ...................................................... 33 12. Taula. Unibertsitatearen arloko EMEko elementuak ......................................... 33 13. Taula. Corpus plangintzako EMEko elementuak .............................................. 35 14. Taula. Estatus plangintzako EMEko elementuak .............................................. 35 15. Taula. Aztertu diren gidetan ageri diren terminologia eta estilo liburuak arau linguistikoak behar bezala betetzeko ........................................................ 36 16. Taula. Hizkuntza-tresnak.................................................................................... 38 17. Taula. Inplementazioa eta ebaluazioa kontuan hartzen duten giden kopurua.... 40 18. Taula. Corpus plangintzako gramatika-kategoriak ............................................. 42 19. Taula. Kirol arloko erantzukizunak...................................................................... 43 20. Taula. EMEko elementuen kopurua.................................................................... 50 21. Taula. Baliabide edo tresnak arloaren arabera .................................................. 51 22. Taula. Gramatika-kategoria................................................................................. 52 23. Taula. Kirolaren arloan urratsak, arduradunak eta EMErekin duten lotura hizkuntzaren arabera........................................................................................... 54 24. Taula. Aukeratutako gidak…………………………………………………………….57 25. Taula. Aztertutako gidak aukeratutako irizpideen arabera……………………...…59 6 Irudien aurkibidea 1. Irudia. GIH 18 .................................................................................................8 2. Irudia. GIH 16 .................................................................................................8 3. Irudia. GIH 10 .................................................................................................8 4. Irudia. GIH 4 ...................................................................................................8 5. Irudia. GIH 5 ...................................................................................................8 6. EMEren egitura .............................................................................................17 7 Sarrera eta motibazioa Orain arte, hizkuntzen kudeaketa ez da askorik kontuan hartu enpresetan, eta hizkuntzen erabilerari ez zaio garrantzi handirik eman, erakundearen eraginkortasunean eraginik ez dutela uste zelako. Hala ere, zenbait ikerketek erakutsi dute hizkuntzen kudeaketa funtsezkoa dela enpresek modu eraginkorrean funtziona dezaten. Adibidez, Harvard Business Review aldizkarian argitaratutako artikulu batean (Neeley & Kaplan, 2014), hizkuntza-estrategia egoki batek ez duela soilik komunikazioa errazten edo lankidetza hobetzen, baizik eta enpresaren errendimendua eta lehiakortasuna modu esanguratsuan handitu ditzakeela azpimarratzen du. Izan ere, hizkuntza gutxituko dokumentu batzuk honi erreferentzia ere egiten diote. Hala nola, Kudeaketa Aurreratua eta Hizkuntzen Kudeaketa – Integraziorako Gidan (Eusko Jaurlaritza, 2021) euskararen presentzia eta erabilera modu egokian kudeatzeak balio erantsia ematen dio erakundeari, bere marka eta irudia nortasunarekin eta bertakoarekin lotzen dituelako, gizartearekiko duen erantzukizuna erakusten duelako eta zerbitzu hobea eskaintzen dielako bezeroei, besteak beste. Antzeko ikuspegia jaso da katalaneko hizkuntzari buruz ere, Gestió lingüística i el foment de l’ús del català dokumentuan (Generalitat de Catalunya, 2023), “Les llengües són la base de tota relació empresarial i comercial. A Catalunya, la llengua catalana és un instrument fonamental per al desenvolupament d’un model corporatiu responsable. Usar-la acosta l’empresa als consumidors, fidelitza els clients i fa guanyar qualitat, valor afegit i competitivitat” adierazten denez. Hori dela eta, azken urteetan gero eta gida gehiago sortu dira egoera hori konpontzeko, erakundeei hizkuntzen erabilera egoki eta antolatua garatzen laguntzeko helburuarekin, eta hizkuntza-aniztasunaren kudeaketa eraginkorra sustatuz arlo askotan. Horretaz gain, kontuan hartu behar da hizkuntza batzuk egoera gutxituan daudela, eta beharrezkoa dela hizkuntza kudeaketarako gidak hizkuntza gutxitu horiek arlo batzuetan erabili daitezen. Adibidez, euskara edo katalana bezalako hizkuntza gutxituak ez dira beti presente egoten zenbait arlotan, eta gida espezifikoek lagundu dezakete hizkuntza horiek lan-munduan txertatzen eta normalizatzen. Testuingurua hori izanda, lan honen helburua hizkuntza eta arlo ezberdinen hizkuntzakudeaketako gidak aztertzea da. Gainera, aipatzekoa da giden azterketarako metodo bateratu bat ez dagoela eta horregatik proposamen bat ere egin nahi dugu: hizkuntza eta eremu ezberdinetako hizkuntzen kudeaketarako gidak ikuspegi berdinarekin aztertu ahal izateko metodologia bateratu bat proposatu dugu. Agenda 2030 gaur egun martxan dago, eta gero eta erakunde gehiago ari dira Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat egiten. UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatea ere ikuspegi jasangarri horretara egokitzen ari da. 8 Testuinguru honetan, lan honek hizkuntzen kudeaketarako gidak aztertzen ditu, eta horren bidez Agenda 2030eko hainbat GIHekin bat egiten du. GrAL honen helburu nagusia GIH 17 + 1 – Hizkuntza eta kultur aniztasuna da, hizkuntza-kudeaketa aztergai nagusia delako. Helburu hori UPV/EHUk gehitu du, hizkuntza eta kulturaaniztasuna beste GIHetan behar bezala jaso ez delako, eta bereziki hizkuntza gutxituen presentzia eta eskubideak bermatzea garapen jasangarri baterako funtsezkoa dela ulertzen duelako. Horrez gain, GIH 16 - Bakea, justizia eta erakunde sendoak helburuarekin bat egiten du, hizkuntzen kudeaketarako gidak erakundeen funtzionamendu gardena eta inklusiboa sustatzeko tresna direlako. Era berean, GIH 10 – Desberdintasunak murriztea helburuarekin ere lotzen da, hizkuntza-aniztasuna kudeatzeak aukera berdintasuna sustatzen duelako; batez ere, hizkuntza gutxituen kasuan. Gainera, hirugarren maila batean, administrazioa (hizkuntza ez-sexista) eta unibertsitatearen arloetako gidak aztertu ditugunez, GIH 4 – Kalitate oneko hezkuntza eta GIH 5 – Genero berdintasun helburuekin ere lotura dauka. 1. Irudia. GIH 18 2. Irudia. GIH 16 3. Irudia: GIH 10 4. Irudia. GIH 4 5. Irudia. GIH 5 Ikerketa honetan hainbat galdera planteatu dira, hizkuntzen kudeaketarako gidetan dauden joerak eta ezberdintasunak aztertzeko helburuarekin. Lehenik eta behin, ea hizkuntza gutxitu bateko gidak eta hizkuntza normalizatu batekoak ezberdinak diren aztertuko da. Hasierako hipotesia hizkuntza gutxituen gidetan plangintza zehatzagoa eta helburu argiagoak agertzen direla da, hizkuntza horiek babestu eta normalizatzeko beharra dagoelako. Bigarrenik, arloen arabera (hala nola enpresa, administrazioa, kirola eta unibertsitatea) giden arteko ezberdintasunak zeintzuk diren. Hasierako hipotesia da sektore bakoitzak bere funtzionamenduaren eta helburuen arabera hizkuntza-kudeaketari lehentasun desberdinak ematen dizkiola, eta, ondorioz, aurrerago deskribatuko dugun Erreferentzia Marko Estandarraren (EME) elementu jakin batzuk beste batzuk baino gehiago lantzen direla sektore bakoitzean. Horrez gain, ea gida bat estatus-plangintzakoa izan beharrean corpus-plangintzakoa denean (adibidez, hizkera ez-sexistaren ingurukoa) gidetan antzekotasun handiagoa ote dagoen aztertu da. Hasieratik planteatutako hipotesia corpus-plangintzak helburu teknikoagoak dituela eta, ondorioz, edukiaren egitura eta eduki mota gehiago estandarizatzen direla da. Beraz, galdera hauek gidari izango dira lan honetan zehar, hizkuntzen kudeaketarako gidetan ageri diren joerak eta ezberdintasun nagusiak aztertzeko. 9 Txostenaren egituraketari dagokionez, honela banatuta dago: bigarren atalean, hizkuntzen kudeaketari eta gida praktikoen inguruko aurrekariak eta ikerketa esanguratsuak jasotzen dira, ikerketaren testuingurua osatzeko. Hirugarren atalean, lanaren marko teorikoa eta metodologia azaltzen dira, besteak beste, aztertu diren gidak hautatzeko irizpideak eta azterketa-prozesua zehaztuz. Laugarren atalean, emaitzak aurkezten eta interpretazioak egiten dira, EMEko elementuetan, arau linguistikoetan eta giden beste berezitasunetan oinarrituz. Azkenik, bosgarren atalean, lanetik eratorritako ondorio nagusiak eta etorkizunera begira espero den lana jasotzen dira, bibliografia eta eranskinekin batera. 16 Marko teorikoa eta metodologia Marko teorikoa Atal honetan, ikerketa egiteko baliatu ditugun zenbait kontzeptu eta marko deskribatzen dira. Besteak beste, Erreferentzia Marko Estandarra (EME), eta hizkuntza-plangintza (estatus-plangintza, corpus-plangintza eta jabetze-plangintza) zer diren azaltzen da. Erreferentzia Marko Estandarra (EME) Praktika onen gidak aztertzeko erabili den oinarrizko tresna Erreferentzia Marko Estandarra (EME) da. Erreferentzia Marko Estandarra Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) sortu du, erakundeek modu sistematiko, argi eta errazean euskararen erabilera eta presentziarako helburuak finkatu ditzaten. EME laguntza-koadro bat da, erakunde edo enpresa batean hizkuntza non eta zertan erabiltzen den erakusten duena. Hau da, EMEren zeregin nagusia da erakunde batean landu daitezkeen hizkuntza-alderdiak identifikatzen eta lehenesten laguntzea da. Horrela, erakunde bakoitzak bere neurriko Euskara Plana garatu ahalko du, euskararen erabilera areagotzeko, eta hori erakundearen kudeaketa-sisteman txertatzeko. Hala ere, epe laburreko ekintza zehatzak aurrera eramateko ere balio du. Era berean, “Bikain” ziurtagiria lortzeko ebaluazio-irizpidea ere bada. Nahiz eta jatorriz euskararako garatua izan, gainerako hizkuntzetarako ere erabil daiteke, hizkuntzen kudeaketa egokia bultzatzeko. Guk EME honi beste erabilera bat emango diogu, eta hizkuntzen kudeaketarako gidak aztertzeko baliatuko dugu. Egiturari dagokionez, EME bi ardatz nagusitan eta lehen mailako sei elementuetan banatzen da. Lehenengo ardatza “zerbitzu-hizkuntza" da eta erakundeak kanpora begira, bezeroekin eta herritarrekin dituen harremanetan erabiltzen duen hizkuntzaz arduratzen da. Bigarrena, ordea, “lan-hizkuntza” da eta erakundearen barruan langileen artean erabiltzen den hizkuntzaz arduratzen da. Horretaz gain, bi ardatz nagusi horien barruan sei elementu ezberdintzen dira (2 zerbitzu-hizkuntzan eta 4 lanhizkuntzan). Elementu bakoitzaren barruan, azpimultzoak (2. mailakoak) eta azpiazpimultzoak (3. mailakoak) daude. Mailak zehaztasun txikienetik handienera antolatu dira, ahozko erabilera eta idatzizko erabilera bereiziz. Elementu bakoitzak zenbaki batekin lotzen da. Lehenengo zenbakia ardatzaren zenbakia da, bigarrena elementu nagusiaren barruko azpimultzoa adierazten du eta azkenik, hirugarrena, azpimultzo horren barruan dauden jarduera edo praktika zehatzak adierazten ditu. 17 6. Irudia. EMEren egitura Zerbitzu-hizkuntzaren ardatzean bi elementu daude. Lehenengo elementuak erakundearen irudiari lotutako alderdiak biltzen ditu, hiru mailatan banatuta: (i) Errotulazioa eta ikus-entzunezkoak, (ii) Marketina, publizitatea eta jendaurreko ekitaldiak, eta (iii) Ingurune digitala. Bigarren elementuak, ordea, bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko idatzizko zein ahozko harremanen erabilera jasotzen du, bitan banatuta: (i) Bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harreman idatzia zerbitzua eman edota produktua eskaintzeko orduan eta bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta, bestetik, (ii) Herritarrekiko ahozko harremana zerbitzua eman edota produktua eskaintzeko orduan. Bestalde, lan-hizkuntzaren ardatzean, lau elementu biltzen dira, hurrenez hurren: barne-komunikazioa, pertsonen kudeaketa, kanpo-harremanak eta kudeaketasistema. Hirugarren elementuak barne-komunikazioa eta lan-tresnak azaltzen ditu lau kategoria ezberdinetan: (i) Lanari lotutako hizkuntza paisaia, (ii) Idatzizko komunikazio bertikala eta horizontala, (iii) Ahozko komunikazio bertikala eta horizontala eta (iv) Baliabide informatikoak. Bestalde, laugarren elementuak pertsonen kudeaketa azaltzen du. Alde batetik pertsonen kudeaketa eta, bestetik, laneko prestakuntza. Azken honetan bi azpitalde bereizten dira: (i) Laneko prestakuntza eta (ii) Ikastaroen kudeaketa. Bostgarren elementuak, berriz, kanpo-harremanak biltzen ditu, hau da, (i) Administrazioa, (ii) Erakunde pribatuak (bezeroak (pertsona juridikoak), finantzaentitateak, produktueta zerbitzu hornitzaileak, etab. eta (iii) Bestelako harremanak: aliatuak, taldeko enpresak, erakunde kolaboratzaileak, etab. Azkenik, 6. elementua kudeaketa-sistemari dagokio, eta hiru arlo barneratzen ditu: (i) Estrategia: Hizkuntzen kudeaketa kudeaketa-sistema orokorrean integratzea, (ii) Bezeroak edo herritarrak eta produktua edo zerbitzua: Hizkuntzen kudeaketa bezeroekiko eta herritarrekiko harremanen kudeaketan eta produktuen edo zerbitzuen garapenaren kudeaketan 18 integratzea, eta, azkenik, (iii) Pertsonak: Hizkuntzen kudeaketa langileen kudeaketan integratzea. Hizkuntza-plangintza Hizkuntzen kudeaketarako gidak zer helburu duten ere aztertu nahi dugu. Hori aztertzen duen alderdia hizkuntza-plangintza da. Hizkuntza-plangintza komunitate baten hizkuntza erabileran eta estatusean eragiteko gobernuak, erakundeak edo beste aginte batzuek egindako jarduera eta erabaki estrategikoen multzoa da (Fishman, 1974; Kaplan & Baldauf, 1997). Plangintza honen helburua hiztunkomunitatearen hizkuntza-funtzioa, egitura, eskuratzea eta ohiturak aldatzea da, diagnostikoa, helburuak, inplementazioa eta ebaluazioa ezarriz. Plangintzaren bidez, hizkuntzaren erabilera eta estatusa hobetzea bilatzen da, hezkuntzan, administrazioan, legeetan eta kulturan hizkuntzaren sustapena eta normalizazioa lortzeko. Era berean, hizkuntza-gutxituen hizkuntzak indartu eta egunerokotasunean erabilera bultzatzea ere bilatu daiteke (Cenoz & Gorter, 2011). Hizkuntza-plangintzak hainbat arlotan egiten du lan. Lehenik eta behin, hizkuntzaren normatiba lantzen da, hau da, gramatika eta erabilera arautzeko sistema bat sortzen da, hizkuntza erabilera koherentea izan dadin (Kaplan & Baldauf, 1997). Ondoren, hezkuntzan, helburua hizkuntzaren irakaskuntza eta ikaskuntza hobetzea da, eta horrek hizkuntzaren transmisioa eta erabilera egonkortzen laguntzen du. Administrazioan eta lege arloan, helburua hizkuntzaren erabilera bermatzea da, hizkuntza ofizialen edo gutxituen erabilera zainduz (Spolsky, 2004). Azkenik, kultura eta gizartean, hizkuntzaren sustapena egiten da, hizkuntzaren presentzia egonkorra eta erabilera egonkorra ziurtatuz eguneroko bizitzan eta kulturan. Hasieran, Heinz Kloss ikertzaileak bi eremu bereizten ditu: estatus plangintza eta corpus plangintza. Hala ere, azken urteetan jabetza plangintza gehitu da. Beraz, hizkuntza plangintza hiru mota daude: corpus plangintza, estatus plangintza eta jabetze plangintza (Wikipedia, 2024; Kloss, 1969). Lehenik eta behin, corpus plangintza hizkuntzaren barne-egitura lantzen duen plangintza-mota da. Hizkuntzaren egitura eta formak egoera berrietara egokitzen ditu. Helburu nagusia hizkuntza estandarizatzea izaten da, administrazioan, hezkuntzan eta komunikabideetan modu eraginkorrean erabili ahal izateko. Horretarako, lehen urratsa idatzizko elementu bat bateratu eta arautzea izaten da. Corpus plangintzaren barnean lexikoaren hedapena, ortografia bateratzea eta terminologia espezializatua garatzea ere sartzen dira, batez ere arlo akademiko eta teknikoetan hizkuntza eraginkortasunez erabil daitekeen neurrian. Hiru corpus plangintza mota nagusi bereizten dira tradizionalki: grafizazioa (idazkera sistemaren ezarpena), estandarizazioa (forma bateratuen hautaketa eta erabilera), eta modernizazioa (terminologia eta egitura berrien garapena egoera berrietarako) (Ferguson, 2006). Euskararen kasuan, adibide nagusia euskara batuaren prozesua da, 1968an hasi zena. 19 Ondoren, estatus-plangintza hizkuntza batek gizartean duen posizioa arautu eta sustatzeko plangintza mota da. Helburua hizkuntza komunitatearen egituran eragitea eta hizkuntzaren estatus soziala igotzea da, sarri hizkuntza ofizial bihurtuz eta administrazioan, hezkuntzan, komunikabideetan edo bestelako eremuetan sustatuz. Botere harremanak ere jokoan egoten dira. Estatus-plangintza, normalean, administrari eta politikariek gidatzen dute, hizkuntzaren inguruko erabaki instituzionaletan eraginez, corpus plangintza hizkuntzalarien esku egoten den bitartean (Ferguson, 2006). Hizkuntzaren estatusa hainbat faktorek osatzen dute: jatorria (bertakoa edo inportatua den), estandarizazio maila, estatus juridikoa (ofiziala, eskualdekoa, sustatua, onartua edo debekatua), eta bizitasuna, hau da, hiztunen ehunekoa komunitatearen baitan (Kloss & Stewart, 1968). Halaber, hizkuntza batek gizartean duen funtzioaren arabera ere bereizketa egiten da: hizkuntza ofiziala, hezkuntzakoa, erlijiosoa, literarioa, lan-eremukoa, besteak beste. Estatus plangintzak hizkuntza baten erabilera esparruak hedatzea ere bilatzen duenez, hizkuntza gutxituen biziraupenerako funtsezkoa da. Euskal Herrian adibidez, euskararen ofizialtasuna lortzeko egin diren ekimenak estatus plangintzaren adibide argiak dira. Azkenik, jabetze plangintza hizkuntzaren irakaskuntza bultzatzea eta hiztun kopurua handitzea du helburu. Horretarako, hezkuntza politiketan eraginez, curriculumak, irakaskuntza metodologiak eta transmisio estrategiak garatzea funtsezkoa da (Hornberger, 2006; Kaplan & Baldauf, 1997). Horretaz gain, hiztun berri horien hizkuntza tipologia optimizatzea ere bilatzen du. Jabetze plangintza hezkuntza sisteman ez ezik, aisialdi jardueretan, familia transmisioan eta helduen euskalduntzean ere gauzatzen da. Helburua ez da soilik hizkuntza irakastea, baizik eta hizkuntza-ohiturak eta erabilera esparruak zabaltzea (Hornberger, 2006; Wikipedia, 2024). Euskararen kasuan jabetze plangintzarik garrantzitsuena 1960ko hamarkadaren amaieran hasi zen, ikastolak eta alfabetatze mugimenduarekin. Metodologia Ikerketa-lan honek hizkuntza kudeaketarako praktika onen gidak aztertzea du helburu, baita hastapeneko emaitza batzuk lortzea ere. Planteatu diren iker-galderei erantzuna emateko, metodologia bost urratsetan egituratu da. Lehenik eta behin, hizkuntzakudeaketarako praktika onen gidak aztertzeko beharrezkoak diren irizpideak finkatu dira, azterketa ahalbidetuko duten oinarriak ezarriz. Bigarren urratsean, gida horien bilaketa egin da, hautatutako irizpideekin bat datozen dokumentuak identifikatzeko. Hirugarren urratsean, gidak aztertu dira aurrez definitutako irizpideen arabera, eta gida bakoitzaren datu esanguratsuenak kalkulu-orri batean jaso dira. Ondoren, irizpide bakoitzaren emaitza orokorrak aztertu dira. Azkenik, arlo bakoitzean eta hizkuntza bakoitzean agertzen diren ezberdintasunak identifikatu dira, hizkuntza kudeaketa eredu eta joeren arteko aldeak agerian uzteko. 20 1. Hizkuntza kudeaketarako (praktika onen) gidak aztertzeko izan behar dituzten irizpideak finkatu Ikerketak oinarri egonkor bat izateko, ezinbestekoa da lehenik eta behin aztertuko diren gidak hautatzeko irizpide argiak zehaztea. Horretarako, aztertuko diren gidak hautatzeko hurrengo irizpideak finkatu dira. Alde batetik, hizkuntza irizpidearen arabera hiru gida aztertuko dira: bi hizkuntza gutxituetan argitaratutakoak: euskara eta katalana; eta bat hizkuntza normalizatuko gidetan oinarritua: gaztelaniaz. Horrela, hizkuntza komunitateen arteko planteamendu eta joerak alderatu ahal izango dira. Beste alde batetik, arlo sektorialaren arabera, sektore ezberdinetako gidak aztertuko dira: enpresa mundua, administrazioa, kirola eta unibertsitatea. Helburua da sektore bakoitzaren ezaugarri bereziek hizkuntza kudeaketaren planteamenduetan zer eragin duten aztertzea. 2. Hizkuntza kudeaketarako (praktika onen) gidak bilatu Behin azterketarako irizpideak finkatuta, hizkuntza kudeaketarako praktika onen giden bilaketa-prozesua abiatu da. Horretarako, hainbat iturri kontsultatu dira, hala nola erakunde publikoen webguneak, hizkuntza-politikarekin lotutako erakunde espezializatuak eta sektore bakoitzeko elkarte edo entitate nagusiak. Gida bakoitza hizkuntza-irizpidea eta sektore-irizpidea betetzen dituela ziurtatu da. Nabarmentzekoa da hizkuntzen kudeaketarako gidak bilatzeko eta aukeratzeko egon den zailtasuna. Alde batetik, ez dira oso ohikoak arlo batzuetan (justizia eta aisialdia) , eta beste arlo batzuetan (enpresa eta hezkuntza), berriz, aukera handiagoa zegoen. Kasu honetan, beste hizkuntzen gidetatik antzekoena zen gida aukeratu dugu hizkuntza horretan. Adibidez, enpresa arloan honako gida hauek hautatu dira:  Euskara: Kudeaketa Aurreratuko Hizkuntza Irizpideak (Eusko Jaurlaritza).  Katalana: Guia de bones pràctiques de llengua catalana a l’empresa (Cecot, Katalunian enpresari eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) ordezkatzen dituen patronala).  Gaztelania: Guía de uso del lenguaje en la empresa europea (Europar Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritza Nagusia). Gidaren Izenburua Arloa Hizkuntza Guia de bones pràctiques de llengua catalana a l’empresa Enpresa Katalana 21 Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida Enpresa Euskara La Guía lingüística para las empresas europeas Enpresa Gaztelania Guia d’usos no sexistes de la llengua Administrazioa Katalana Gaztelaniaren eta euskararen erabilera ez sexistaren gida Administrazioa Euskara / Gaztelania Guía para el uso de un lenguaje más inclusivo e igualitario Administrazioa Gaztelania Pla per enfortir el català a l’esport Kirola Katalana Eskola Kiroleko Hizkuntza Dekalogo Kirola Euskara Guía para el uso del castellano en el deporte Kirola Gaztelania Carta universitària de la llengua de la Xarxa Vives Unibertsitatea Katalana Pautas y criterios que regulan el uso las dos lenguas oficiales en las comunicaciones oficiales de la UPV/EHU Unibertsitatea Euskara / Gaztelania Política Lingüística de la Universidad de Granada Unibertsitatea Gaztelania 1. Taula. Hizkuntza kudeaketarako gidak 1. Taulan, aztertu ditugun 12 hizkuntza-kudeaketarako gidak jaso dira, arlo eta hizkuntza ezberdinetakoak. Gidak lau arlo ezberdinetakoak dira: enpresa, administrazioa, kirola eta unibertsitatea. Hizkuntzei dagokienez, hiru hizkuntzetako giak aztertu dira: katalana, euskara eta gaztelaniakoak, eta euskarako hainbat gidatan gaztelaniako gida bezala ere erabiltzen da. Gidak autonomia erkidego ezberdinetako erakunde publiko eta pribatuenak dira, eta guztiek hizkuntzen erabilera planifikatzeko edo hizkuntza inklusiboago bat bultzatzeko jarraibideak ematen dituzte. 22 3. Giden azterketa egiten, zenbait irizpideren arabera: Praktika onen gidak bilatu eta aukeratu ostean, gida horiek aztertzen hasi gara. Gidak kalkulu-orri batean aztertu dira, hainbat irizpideren arabera. Irizpide hauek hizkuntza kudeaketari buruzko hainbat dimentsio jasotzen dituzte, gida bakoitzaren egitura, eduki eta helburu nagusiak konparatzeko baliagarri izateko helburuarekin. Hona hemen erabilitako irizpideak eta bakoitzaren azalpena: 1. Helburuak Irizpide honen bidez, gida bakoitzak zehazten duen helburua identifikatu da, hau da, zer xede duen hizkuntza kudeaketaren arloan. Helburua argi adierazita egoteak laguntzen du gida horren norabidea ulertzen, eta jakiteko zein arlotan jarri nahi duen arreta: hizkuntza-normalizazioa, sentsibilizazioa, edo hizkuntza-irizpideen integrazioa, besteak beste. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida” delakoaren helburua hizkuntzen kudeaketa erakundearen kudeaketa sistema orokorraren barruan integratzen laguntzea da. 2. Aplikazio-esparrua (sektorea) Atal honetan, gida zein sektoretan aplikatzen den jasotzen da: enpresa, administrazioa, unibertsitatea edo kirola. Irizpide honek aztertzen laguntzen du ea sektore bakoitzak hizkuntza kudeaketaren ikuspegi desberdinak dituen. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida”ren aplikazio-esparrua enpresa da. 3. Hizkuntza-plangintza Irizpide honetan, gida batek hizkuntza-plangintza zein ikuspegitatik lantzen duen aztertzen da: estatus-plangintza hizkuntzaren erabilera soziala sustatzen duen ikuspegia da, eta corpus-plangintza hizkuntzaren edukiari lotutakoa. Azterketa honetan, gida bat nagusiki zein motakoa den identifikatu da. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida” estatus-plangintza da enpresetan euskararen erabilera sustatzea bilatzen du eta, hizkuntzaren funtzio sozialetan eraginez eta haren estatusa indartuz. 4. Erabilera-eremua (Erreferentzia Marko Estandarra) Azterketarako hurrengo irizpide erabilera-eremua (EMEren bidez aztertu dela da, hau da, Erreferentzia Marko Estandarra) da. Tresna honek gida bakoitzak hizkuntza kudeaketan zein maila duen adierazten du. Lan honetan, EME erabili da gida 23 bakoitzaren heldutasun-maila neurtzeko, eta horrela, proposatzen duten hizkuntza kudeaketa zein mailatan dagoen alderatzeko aukera izan da. Horretarako, gida bakoitza banan-banan irakurri da, EMEren egiturari jarraituz, zein 1. eta 2. mailako puntu agertzen diren identifikatzeko. Hau da, gida bakoitzak zein elementu jasotzen dituen zehaztu dugu eta informazio hori kalkulu-orri batean jaso dugu, giden arteko konparazioa egiteko. Aurretik aipatu bezala, bi ardatz nagusi eta lehen mailako sei puntu nagusitan banatzen da. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida” delakoak EMEko 28 elementu jorratzen ditu, hala nola 1.3.1. Webgune eta sare sozialen edukia, 2.2.3. Euskarazko eskaerari euskaraz emandako erantzunak, 3.2.3. Erakundearen barne harremanetarako idatziak eta 6.1.1. Hizkuntzen kudeaketarako planteamendua, epe luzerako ikuspegiarekin. Halaber, aipatu behar da elementu hori agertzen den edo ez den agertzen hartu dugula kontutan, eta ez agertzen den kasuetan zenbat aldiz agertzen den. 5. Arau linguistikoak (Terminologia eta estilo-liburua) Arau linguistikoen atala aztertzea, zehazki ea gida bakoitzak terminologiari edo estiloirizpideei buruzko edukiak jasotzen dituen. Irizpide honen helburua arlo horretako hitz teknikoak nola erabili behar diren eta testuak zuzen eta egoki idazteko aholkurik ematen ote den identifikatzea da. Horretarako kontuan hartu dira, adibidez, hiztegiak, estilo-liburuak, terminologia-zerrendak edo adibide praktikoak. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida”n terminologiari dagokionez, HIZKETA eta HIZNET aipatzen dira, euskara teknikoaren erabilera egokia bideratzeko. Estilo-irizpideei dagokionez, zenbait hiztegi eta baliabide gomendatzen dira, hala nola: Elhuyar hiztegia, Labayru Ikastegia, Zehazki, edo Euskaltzaindiaren Hiztegia. Halaber, itzultzaile neuronala ere aipatzen da tresna lagungarri gisa. 6. Hizkuntza-aniztasuna eta gutxiengo hizkuntzak kontuan hartu Honako atal honek hizkuntza-aniztasuna eta gutxiengo hizkuntzak aztertzen ditu, praktika onen gidak zein hizkuntzei egiten dien erreferentzia zehaztuz. Gidak, hizkuntza-aniztasuna sustatzeko helburuarekin, hizkuntza nagusiak —hala nola gaztelania, ingelesa eta frantsesa— ez ezik, hizkuntza gutxituak ere aipatzen ditu, besteak beste euskara, katalana eta galesa. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida”k batez ere, euskara hartzen du kontuan, baina beste hizkuntzetarako baliagarria dela ere adierazten du. Beraz, hizkuntza-aniztasuna kontuan hartzen du. 24 7. Inplementazioa eta jarraipena (aplikazioa eta ebaluazioa) Atal honek aztertzen du ea gidak hizkuntza kudeaketa praktikara eramateko urrats zehatzak eta jarraipen edo ebaluazio mekanismoak proposatzen dituen. Inplementazioa da neurriak eta helburuak eguneroko jardunean martxan jartzea; jarraipena, berriz, egindako ekintzen eraginkortasuna neurtzea eta egokitzapenak egitea. Hori guztia kudeaketa eraginkorra eta etengabeko hobekuntza bermatzeko funtsezkoa da. Adibidez, “Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa: integraziorako gida” dokumentuak inplementazio eta jarraipen prozesu garatua eskaintzen du, inplementazioa egiteko honako urrats hauekin: 1. Informazioa jaso. 2. Bisioa definitu. 3. Hausnarketa egin. 4. Kudeaketa sisteman integratu. Bestalde, jarraipen aktiboa egiteko: o Sentsibilizazioa lantzen jarraitu. o Intzidentziak jaso eta irizpideak berrikusi. o Helburuen betetze maila neurtu. o 2-3 urtero diagnostiko orokorra berriz egin. o Beharrezko egokitzapenak proposatu. Horrek gida honek prozesu sistematiko eta ebaluagarri bat proposatzen duela erakusten du. Hori dela eta, irizpide honek gida baten eraginkortasuna eta jarraipengaitasuna neurtzeko funtsezko informazioa ematen du. Aldez aurretik aipatu dugun moduan, hizkuntzen kudeaketarako gidak oso ezberdinak dira elkarren artean. Aurreko urratsak gida guztietan aplikatu ditugu. Aldiz, gida batzuetan, euren berezitasunak tarteko beste zenbait urrats burutu ditugu. 8. Hizkuntzaren zein ezaugarri aipatzen dituen Azken urrats hau administrazioaren sektorean soilik egin da, izan ere, bertan beste arloetan ez bezala, corpus-plangintza baitu helburu. Zehazki, hizkuntza ez-sexistari buruzko tratamendua aztertu da. Gidak hizkuntzaren zer ezaugarri aipatzen dituen azaltzen da, hau da, izenak, adjektiboak, artikuluak, izenordainak besteak beste aipatzen dituen aztertu da. Adibidez, “Gaztelaniaren eta euskararen erabilera ez sexistaren gida”n izenak, adjektiboak, artikuluak, izenordainak, sintaxia, egiturak eta tratamendu-formulak aipatzen dira. 25 Administrazioaren arloan, hizkuntza desberdinetako hizkuntza ez sexistari buruzko gidak aztertu dira. Gida hauetan oinarrituta, hizkera inklusiboa sustatzeko proposatzen diren arau linguistikoak edo aldagaiak aztertu ditugu. Horretarako, gramatika-kategoriak hartu dira kontuan. Jarraian, 2. Taulan, aztertutako arauak aurkezten dira: Hizkuntza Araua Gramatika-kategoria Adibidea Katalana Forma zehatzak Izenak Clara Valls, tinenta d’alcaldia Euskara Generoa daukaten izenen plurala edo generikoa Izenak Guztiok neba-arrebak gara Gaztelania Bikoiztea Izenak / artikuluak / adjektiboak Queridas compañeras, queridos compañeros... 2. Taula. Gehien agertzen diren hizkuntzaren ezaugarriak. 9. Kirolaren arloan, gidako aholkuen arduradunak identifikatu Kirolaren arloan, hizkuntza normalizatzeko eta sustatzeko planteatutako proposamenak aztertu dira. Zehazki, gida ezberdinetan aurkitutako urratsak jaso dira, hau da, hizkuntza-ohituretan eragiteko proposatutako jarduera edo ekintza zehatzak. Urrats horiek nor den urratsaren egilea, hizkuntzaren zein alderdi ukitzen duen, eta EMEko zein atalekin lotura duen ikuspegietatik aztertu da. Jarraian, 3. Taulan, aztertutako urratsak taula moduan aurkezten dira: Hizkuntza Urratsaren deskribapena Urratsaren egilea Urratsak ukitzen duen hizkuntzaren alderdia EMEko zer atal ukitzen duen Katalana Entrenamenduetan katalana sustatu Entrenatzaileak Ahozko erabilera eta hizkuntzapraktikak 3.3.1, 3.3.2, 3.3.3, 4.2.1 Euskara Irudi korporatiboarekin lotutako elementuak gutxienez hizkuntza bietan agertzea (euskara lehenetsita) Erakundea Erakundearen irudia 1.1.1 3. Taula. Kirol arloan aholkuen arduradunak. 3. Taula honetan, katalanez eta euskaraz jasotako urrats bana ageri da, eta bakoitzak eragile desberdin bat eta EMEko atal ezberdin bat ukitzen du. Katalanezko jarduera entrenatzaileei dagokie, eta helburua entrenamenduetan katalanaren erabilera bultzatzea da. Honek ahozko erabileran eta hizkuntza-praktiketan eragiten du, eta 32 Horien atzetik, 2.2.1, 2.2.2, 3.1.1, 3.2.1, 3.3.1, 3.3.2, 3.3.3, 4.1.1, 4.2.1, 4.2.2, 5.1.1, 5.1.2, 5.2.1, 5.2.2, 6.2.1 eta 6.3.1 elementuak ere 3 aldiz agertu dira. Honek erakusten du ahozko harremanak, barne komunikazioa eta prestakuntza saioak ere gauzatzen direla, eta erakundeek arlo horietan lan sendoa egiten dutela. 1.3.1, 3.2.3, 5.3.1, 6.1.1, 6.1.2 eta 6.3.2 elementuak 2 aldiz agertu dira, eta horrek erakusten du eduki digitalen erabilera, barne ebaluazioa eta beste erakundeekin harremanak ez direla oraindik guztiz finkatu. Bestalde, 2.1.2, 2.2.3, 3.4.2 eta 5.3.2 bezalako elementuak behin baino ez dira agertu, eta horrek adierazten du hobekuntza gune garrantzitsuak daudela hizkuntzaren erabilera teknikoan, softwarearen arloan eta erakundeen arteko ahozko harremanetan. Hau da, 9. Taulan ikus daitekeenez, 3. elementua da enpresetan nagusi (% 24,66), eta horrek aztertutako hizkuntzen erabilera, batez ere, barne-komunikazioari eta lantresnei lotuta dagoela adierazten du. Atzetik dator 5. elementua (% 20,55), erakundeen kanpo-harremanei dagokiena. 2. eta 6. elementuek ere presentzia esanguratsua dute, eta 1. eta 4. elementuak maila txikiagoan ageri dira. Horrek irudi lezake enpresetan barne eta kanpo komunikazioa, harreman instituzionalak eta kudeaketa estrategikoa direla EMEko jarduera nagusiak, eta hizkuntza erabilera modu planifikatuan eta arlo ezberdinetan txertatzen ari dela.  Administrazioa EMEko elementua Kopurua Ehunekoa (%) 2 8 % 44.44 3 10 % 55.56 10. Taula. Administrazioaren arloko EMEko elementuak. 10. Taulan, Administrazio arloko emaitzak ageri dira. Kontuan behar da gidak izaeraz ezberdinak direla, eta hizkuntzaren erabilera ez sexista egitea bultzatzen dutela. Azterketaren arabera, gehien erabiltzen den elementua 2.1.1 da, hau da, idatzizko harremanak administrazioan, non hizkuntza ez-sexistaren erabilera lantzen den. Horren atzetik, 2.2.2, 3.2.1, 3.2.2, 3.2.3, 3.3.1 eta 3.3.3 ageri dira, ahozko arreta eta barne komunikazioarekin lotuta. Bestalde, 1., 4., 5. eta 6. ardatzak ez dira ageri, eta horrek adierazten du arlo horiek (irudi instituzionala, lidergoa, langileen kudeaketa eta kudeaketa estrategikoa) ez direla kontuan hartu aztertutako gidetan. Beraz, taulako datuen arabera, 3. ardatza da nagusi (10 agerpen, % 55,56), eta horrek administrazioan hizkuntzen erabilera, batez ere, barne-komunikazioarekin eta lantresnekin lotuta dagoela adierazten du. Atzetik dator 2. ardatza (8 agerpen, % 44,44), herritarrekin izaten diren harreman idatzi eta ahozkoak jasotzen dituena. Bestalde, 1., 4., 5. eta 6. ardatzak ez dira ageri, eta horrek adierazten du irudi instituzionala, lidergoa, langileen kudeaketa eta kudeaketa estrategikoa bezalako 33 esparruak ez direla kontuan hartu hizkuntza ez sexisten aztertutako gidetan, edo, behintzat, ez direla nabarmen garatu hizkuntzen ikuspegitik.  Kirola EMEko elementua Kopurua Ehunekoa (%) 1 8 % 38.10 2 3 % 14.29 3 4 % 19.05 4 2 % 9.52 6 4 % 19.05 11. Taula. Kirolaren arloko EMEko elementuak. Kirolaren arloko giden emaitzek erakusten dute gehien errepikatzen den elementua 1.3.1 dela (3 aldiz), hau da, webgune eta sare sozialetako edukiei dagokiona. Horrek adierazten du komunikazio digitalak leku garrantzitsua duela kirolaren arloan. Ondoren, 1.1.1, 1.2.2, 2.1.1, 3.3.3 eta 6.1.1 elementuak agertu dira (2 aldiz bakoitza), hau da, errotulazioa, komunikazio idatzia, barneko dokumentuak eta ikuspegi orokorraren kudeaketa bezalako arloak ere lantzen direla. Gainerako elementu gehienak behin bakarrik agertu dira, tartean publizitatea, harrerako ahozko komunikazioa, bilerak, prestakuntza edo beste erakundeekin harremanak. Horrek adierazten du alor horiek gutxiago jorratzen direla kirolaren gidetan. 11. Taulako datuei erreparatuz, 1. elementua da nagusi (8 agerpen, % 38,10), eta horrek kirolaren arloan irudi instituzionala eta kanpo-komunikazioa, bereziki digitala, hizkuntzaren erabilerarako gune nagusiak direla erakusten du. Ondoren, 3. eta 6. elementuak nabarmentzen dira (% 19,05 bakoitza), eta horrek adierazten du barnekomunikazioa eta kudeaketa estrategikoa ere lantzen hasi direla. 2. elementuak (% 14,29) eta 4. elementuak (% 9,52) presentzia txikiagoa dute, eta horrek erakusten du herritarrekiko harremanak eta prestakuntza oraindik ez direla lehenesten kirolaren arloko hizkuntza-kudeaketan.  Unibertsitatea EMEko elementua Kopurua Ehunekoa (%) 1 9 % 20.45 2 9 % 20.45 3 10 % 22.73 4 5 % 11.36 5 7 % 15.91 6 4 % 9.09 12. Taula. Unibertsitatearen arloko EMEko elementuak. 34 Unibertsitatearen kasuan, bere dokumentazioan gehien errepikatzen diren elementuak 1.1.1, 1.3.1, 2.1.1, 2.2.2, 4.2.1, 5.2.1 eta 6.1.1 dira, guztiak 3 aldiz. Horrek adierazten du lan handia egiten dela irudi instituzionalaren arloan (errotulazioa eta komunikazio digitala), idatzizko harremanetan, aurrez aurreko arreta zerbitzuetan, beste erakundeekin harremanetan, eta baita hizkuntza-kudeaketaren ikuspegi estrategikoan ere. Horien atzetik, 1.2.1, 1.2.2, 3.2.2, 3.2.3, 3.4.2, 5.1.1, eta 5.1.2 ageri dira 2 aldiz, eta horrek erakusten du publizitatea, barne-idatziak eta zuzendaritzaren inplikazioa ere kontuan hartzen direla, nahiz eta ez lehentasunezko gisa. Beste elementuak behin bakarrik agertu dira, hala nola 2.1.2, 2.2.1, 2.2.3, 3.2.1, 3.3.1, 3.3.3, 3.4.1, 4.1.1, 4.2.2, 5.2.2, 5.3.1, 6.1.2 eta 6.3.1. Horrek idatzizko edo ahozko harremanetan, barne-komunikazioan, baliabide informatikoetan, pertsonen kudeaketan, kanpo-harremanetan eta hizkuntza-kudeaketa estrategikoan oraindik hizkuntza-kudeaketa ez dela sistematikoki garatu adierazten du. 12. Taulako emaitzen arabera, elementu zehatzak zenbakien arabera bilduta, 1. elementua da nagusi (8 agerpen, % 38,10), eta horrek unibertsitateko testuinguruan irudi instituzionala eta kanpo-komunikazioa direla hizkuntzaren erabilerarako eremu indartsuenak erakusten du. Ondoren datoz 3. eta 6. elementuak (% 19,05 bakoitza), hau da, barne-komunikazioa eta kudeaketa estrategikoa, gero eta gehiago lantzen ari diren esparruak. 2. elementuak % 14,29ko presentzia du, eta 4. elementuak % 9,52koa, adieraziz herritarrekiko harremanak eta prestakuntza oraindik bigarren mailako jardueratzat hartzen direla. Beraz, arloaren arabera EMEko irizpideen kopurua eta banaketa aldatzen dela ondorioztatu daiteke. Arlo bakoitzak hizkuntza-erabilerari lehentasun ezberdinak ematen dizkio, eta horrek eragina du zein elementu agertzen den nagusi: adibidez, administrazioan 3. elementu da nagusi, eta kirolean 1. elementua. Ondorioz, irizpide batzuk arlo batzuetan sarriago agertzen dira beste batzuetan baino, eta horrek arlo bakoitzean hizkuntza-kudeaketaren ikuspegia ezberdina dela erakusten du. (5) Corpus edo estatus plangintzaren arabera, zer gertatzen da EMEko irizpideetan? Aztertutako aplikazio-esparruetan ikusi da estatus plangintza nagusitzen dela enpresa, kirol eta unibertsitate arloetan, hizkuntzaren erabilera eta presentzia soziala indartzea helburu dutelako. Bestalde, administrazioan (beti ere, hizkuntza sexista lantzen denean), corpus plangintza da nagusi, hizkuntzaren barne-egiturak eta erabilera arauak finkatzeko beharra dagoelako. Horrek adierazten du esparru bakoitzean hizkuntza-plangintzaren ikuspegia desberdina dela. 35  Corpus plangintza Hasierako Zenbakia Kopurua Ehunekoa (%) 2 8 % 44.44 3 10 % 55.56 13. Taula. Corpus plangintzako EMEko elementuak. 13. Taulan, EMEko elementuen banaketa aztertuta, argi ikus daiteke 3. ardatzari lotutako jarduerak direla nagusi, hau da, barne-komunikazioa eta lan-tresnak lantzen dituztenak (10 elementu, % 55,56). Elementu hauek, besteak beste, komunikaziorako tresnak (3.2.1), lan-bileretako idatziak (3.2.2), barne-idazkiak (3.2.3), barruko lanbileretako ahozko harremanak (3.3.1), aurrez aurreko harremanak (3.3.3) biltzen dituzte. Horien bidez, idatzizko zein ahozko hizkuntza zuzen, egoki eta erabilera argia sustatu nahi da, hizkuntza-erabilera egokia bermatuz. Bestetik, 2. elementuari dagozkion elementuak ere nabarmenak dira (8 kasu, % 44,44). Aztertutako kasuetan, besteak beste, idatzizko harremanak (2.1.1), harrera (2.2.1) telefonoz, online eta aurrez aurre burututako ahozko harremanak (2.2.2) jasotzen dira. Elementu horien bidez, arreta-kanalak eta komunikazio-formak estandarizatzen dira, harremanak modu argi eta antolatuan kudeatzeko. Beraz, corpus plangintzaren taulan azaltzen diren EMEko elementuak hizkuntzaren barne-egitura, zuzentasuna, terminologia egokia eta erabilera argia bermatzera bideratuta daudela adierazten du.  Estatus plangintza EMEko elementua Kopurua Ehunekoa (%) 1 28 % 16.09 2 30 %17.24 3 38 % 21.84 4 20 % 11.49 5 28 % 16.09 6 30 % 17.24 14. Taula. Estatus plangintzako EMEko elementuak. 14. Taulako datuek iradokitzen dutenez, estatus plangintzako gidetan agertzen diren EMEko elementuek hizkuntza gutxituaren erabilera sozialki zabaltzeko eta presentzia publikoa bermatzeko helburua dutela erakusten dute. Nabarmenenak dira 1.1.1 (errotulazioa eta irudi bisuala), 2.1.1 (idatzizko harremanak bezeroekin) eta 2.2.1 eta 2.2.2 (ahozko arreta eta harrera), zeinak erakusten duten hizkuntza ez dela soilik dokumentuetan ageri, baizik eta herritarrekiko harreman zuzenean ere finkatzen dela. Horrez gain, 3.2.1 eta 3.3.1 elementuek barne-komunikazioaren garrantzia azpimarratzen dute, eta hizkuntza lan-dinamika eta eguneroko funtzionamenduan 36 txertatzeko beharra islatzen dute. 6.1.1 elementuak, berriz, erakundeek hizkuntzaren erabilera modu planifikatuan eta estrategikoan lantzen dutela adierazten du, helburu eta epe zehatzekin. 14. Taulako datuek berretsi egiten dute hori guztia, hau da, 3. elementua nagusiena dela (38 agerpen, % 21,84), eta horren bidez ikus daiteke barne-komunikazioan hizkuntzaren erabilera nola aztertzen den. Ondoren datoz 2. eta 6. elementuak (% 17,24 bakoitza), hurrenez hurren herritarrekin harremanak eta kudeaketa estrategikoa jasotzen dituztenak. 1. eta 5. elementuak (% 16,09) presentzia nabarmena dute irudi instituzionalari eta kanpo-harremanei lotuta, eta 4. elementuak presentzia apalagoa du (% 11,49). Beraz, badaude ezberdintasunak hizkuntza-plangintza moten arabera EMEko irizpideetan. Corpus plangintzan, EMEko irizpideak hizkuntzaren zuzentasuna, argitasuna eta terminologia egokia neurtzera bideratzen dira. Horregatik, 3. ardatza (barne-komunikazioa) da nagusi, eta formaren erabilera zaintzen duten beste ardatz batzuk ere ageri dira. Estatus plangintzan, berriz, helburua da hizkuntza gutxituaren presentzia publikoa eta erabilera soziala indartzea. Horregatik, nabarmentzen dira 3., 2. eta 6. ardatzak, hau da, barne eta kanpo komunikazioa eta kudeaketa estrategikoa. Arau linguistikoak (Terminologia eta estilo-liburuak) EMEko elementuak aztertu ondoren, arau linguistikoak aztertu ditugu enpresa eta unibertsitate arloetan, zehazki terminologia eta estilo-liburuak. Hurrengo taula honetan aztertutako gidetan kategoria nagusi bakoitzeko (terminologia, estiloa eta lankidetza) zein azpigai zehatz aipatzen diren eta zenbat aldiz ikus dezakegu: Terminologia Aipamen kopurua Estiloa Aipamen kopurua Lankidetza Aipamen kopurua Terminologiabankuak (IATE, UGRTerm, Termcat...) 4 Estilo-arauak edo gomendioak (orokorrak) 3 Lankidetza zehaztua (CPNL, AEK, EMUN...) 4 Itzultzaile automatikoak / neuronalak 2 Hizkuntza argia / tonu egokia 1 Plan estrategikoak / hizkuntzapolitika 2 Itzultzaile profesionalak 1 Hizkuntza ez-sexista eta kalitatea 1 Hizkuntzaziurtagiriak 1 Dokumentu elebidunak / ereduak 1 Hizkuntzairizpide praktikoak 1 Prestakuntza / jarraipena 2 37 Terminologiatresna orokorrak (ez zehaztuak) 2 Hiztegien zerrendak 1 Komunikazio orokorreko gomendioak 1 GUZTIRA 10 GUZTIRA 7 Web egokitzapena eta eleaniztasuna 2 GUZTIRA 12 15. Taula. Aztertu diren gidetan ageri diren terminologia eta estilo liburuak arau linguistikoak behar bezala betetzeko. 15. Taulan lortutako datuak hizkuntza eta arloa aintzat hartuz xehetuago aztertuko ditugu jarraian. Enpresaren kasuan, katalanean terminologiazko baliabideak, estilo arauak eta hizkuntza gidak eskaintzen dira. Gainera, administrazioarekin eta eragileekin lankidetzak egiten dira, hala nola prestakuntza hitzarmenak sinatuz (Consorci per la Normalització Lingüística bezalako erakundeekin). Azkenik, ahozko nahiz idatzizko komunikaziorako aholku orokorrak ematen dira. Euskararen kasuan, enpresaren arloan, terminologia datu-baseak eta itzultzaile neuronalak eskaintzen dira (adib. Eusko Jaurlaritzaren itzultzailea, Elhuyar), eta terminologia bankuaren erabilera gomendatzen da. Estilo-liburuei dagokionez, hiztegien zerrenda bat proposatzen da. Lankidetza sustatzen da administrazio publikoekin eta beste erakundeekin (adib. AEK, Elhuyar, EMUN), hizkuntza kudeaketaren inguruko ekintza bateratuak egiteko, hola nola, prestakuntza eskaintzeko. Azkenik, zenbait aholku orokor aipatzen dira, besteak beste, langileei hizkuntza politika azaltzea, hizkuntza irizpideak zehaztea, sortze hizkuntza euskara izatea, erabileraren jarraipena egitea eta prestakuntza eskaintzea gomendatzen da. Gaztelaniaren kasuan, enpresaren arloan, terminologiazko baliabideei dagokienez, itzultzaile profesionalen lana, itzulpen automatikorako tresnak eta IATE bezalako terminologia datu-baseak erabiltzea gomendatzen dira. Estilo arauei buruz, ez da estilo-libururik aurkezten, baina bai edukien kalitatea zaintzeko irizpideak, besteak beste, hizkuntza argia, tonu egokia eta edukiaren egokitzapen kulturala. Lankidetzak ere azpimarratzen dira, adibidez tokiko agenteekin lan egitea eta unibertsitateekin elkarlana. Azkenik, aholku orokorren artean nabarmentzen da bezeroaren hizkuntza erabiltzea, langileen prestakuntza bultzatzea, webgunea egokitzea eta komunikazio guztietan kalitatezko itzulpenak eta egokitzapen kulturalak bermatzea. Bestalde, katalanak unibertsitatean terminologia baliabideak jasotzen ditu, hala nola terminologia zientifikoko tresnak eta Termcat-ekin lankidetza. Estilo arauei dagokienez, ez da estilo-libururik aipatzen, baina bai gardentasun eta segurtasun linguistikoa bermatzeko irizpideak. Gainera, unibertsitateen arteko elkarlana sustatzen da XVUren barruan, eta baita Termcat, Institut Ramon Llull eta beste 38 erakunde publiko eta pribatuekin ere. Azkenik, aholku orokorrak ere ematen dira: unibertsitate bakoitzak katalanaren erabilera sendotzeko planak egin behar ditu, langileei hizkuntza-ziurtagiriak eskatzea gomendatzen da, katalanezko material didaktikoa sortu eta zabaldu behar da, eta nazioarteko komunitatearentzako harrera linguistikoa eta kulturala bermatu behar da. Euskararen kasuan, unibertsitatearen kasuan, terminologia baliabideei dagokienez, gidan itzulpen-sistemak eta dokumentu eredu elebidunak erabiltzen direla jasotzen da. Estilo arauei dagokienez, hizkuntza-irizpide praktikoak eta formatu-arauak zehazten dira. Kasu honetan, ez da lankidetzarik berariaz aipatzen. Aholku orokorrak ere aipatzen dira, besteak beste, euskaraz hastea harremanak, zerbitzu elebidunak bermatzea, eta langileek hizkuntza gaitasun egokia izatea gomendatzen da. Azkenik, gaztelaniaren kasuan, unibertsitatera bideratuta, terminologia baliabideei dagokienez UGRTerm izeneko terminologia datu-base elebiduna jasotzen du. Estilo arauei dagokienez, ez da estilo-libururik aipatzen, baina hizkuntza ez-sexistaren erabilera eta komunikazio formalen kalitate linguistikoa zaintzea gomendatzen da. Lankidetzak ere aipatzen dira, beste unibertsitateekin, hizkuntza-zentroekin (hala nola Instituto Confucio edo Centro Ruso) eta nazioarteko sareekin elkarlanean aritzeko. Azkenik, aholku orokor modura, hizkuntza-gaitasuna hobetzea, akreditazioa sustatzea, eleaniztasuna bultzatzea eta web edukien eta materialen itzulpena egitea gomendatzen da. Beraz, laburbilduz, 15. Taulak enpresaren eta unibertsitatearen arloko hizkuntzakudeaketarako gidetan terminologia, estiloa eta lankidetza eta horietako bakoitzean zein baliabide aipatzen diren gehien erakusten du. Terminologiaren arloan, guztira 10 aipamen jaso dira, eta horietatik gehienak terminologia-bankuei dagozkie (4 aipamen), hau da, baliabide teknikoak dira nagusi. Estiloari dagokionez, 7 aipamen daude guztira, eta horietatik nagusienak estilo-arauak eta gomendio orokorrak aipatuenak dira (3 aipamen). Lankidetzaren atalean, erakundeekin egindako lankidetza zehatzak dira nagusi (4 aipamen), eta guztira 12 aipamen bildu dira atal honetan. Hizkuntza-tresnak Aztertu den hurrengo atala hizkuntza tresnak dira. 16. Taula honetan, hizkuntza bakoitzak dituen tresna zehatzak ikus daitezke, hala nola itzultzaileak, hiztegiak, terminologia-datu-baseak eta zuzentzaileak, besteak beste eta hauek zenbat aldiz aipatzen diren ikus daiteke: Hizkuntza Tresna mota Kopuru a Ehunekoa (%) Guztira / publikoak Ehunekoa (publikoa) (%) Euskara Bestelakoak 4 % 50,00 8 / 6 % 75 Itzultzailea 2 % 25,00 39 Hizkuntza zuzentzailea 1 % 12,50 Hiztegia 1 % 12,50 Gaztelania Bestelakoak 5 % 55,56 9 / 3 % 33,3 Terminologia datu-basea 2 % 22,22 Hiztegia 1 % 11,11 Itzulpen teknologia 1 % 11,11 Katalana Bestelakoak 2 % 40,00 5 / 3 % 60 Hiztegia 1 % 20,00 Itzultzailea 1 %20,00 Itzulpen sistema automatikoa 1 % 20,00 16. Taula. Hizkuntza-tresnak. Aztertutako hizkuntza gidetan oinarrituta (16. Taula), hizkuntza gutxituetan, hala nola euskaraz eta katalanez, ez da beti baliabide gutxiago agertzen, baina baliabide horiek hain zabalak edo teknologikoki garatuak ez direla ondorioztatu daiteke. Tresna batzuk badira, besteak beste itzultzaileak, hiztegiak, aplikazioak, etab., (euskararen kasuan 6 tresna eta katalanaren kasuan 5) baina hizkuntza nagusietan, bereziki gaztelaniaz, tresna gehiago (9 tresna) eta espezializatuagoak agertzen dira, eta gainera sarriago erabiltzeko prest daude, online edo formatu teknikoan. Bestalde, nabari da aldea dagoela tresnak aurkezteko moduan, hizkuntza bakoitzaren arabera. Gaztelaniazko gidetan tresnak normalean izen eta xehetasun guztiekin aipatzen dira. Euskarazko gidetan ere bai aipatzen dira izen zehatzekin tresna batzuk, adibidez Elhuyar itzultzailea, Zehazki hiztegia, edo HIZKETA aplikazioa. Hala ere, kasu batzuetan baliabideak modu orokorragoan azaltzen dira, izenik gabe. Katalanezko gidetan, antzeko egoera bat ikus daiteke: tresna batzuk izenez aipatzen dira, beste batzuk berriz modu orokorrean. Beraz, oro har, hiru hizkuntzetan aipatzen dira tresnak izenez, baina gaztelaniazko testuetan sistematikotasun handiagoarekin eta xehetasun gehiagoz agertzen dira. Tresnak eta baliabideak arloaren arabera aztertuz gero, lau arlo nagusietako gida linguistikoak kontuan hartuta (enpresa, administrazioa, kirola eta unibertsitatea) ikus daiteke ez dela tresna kopuruaren banaketa orekatua. Arlo batzuetan, tresna ugari azaltzen dira izen zehatzekin eta erabilera zehatzetarako pentsatuta, baina beste batzuetan hutsune nabarmenak daude. Kirol arloan, adibidez, ez da ageri hizkuntza tresna zehatzik; gomendio orokorrak ematen dira, baina ez hiztegiak, itzultzaileak, datu-base linguistikoak edo besterik. Enpresa arloan, berriz, baliabide asko eta askotarikoak aurkitu dira, besteak beste itzultzaile automatikoak, hiztegiak, aplikazioak, zuzentzaileak eta hizkuntza erabilera errazteko baliabide praktikoak, hizkuntza erabilera errazteko tresna zehatzekin. Administrazio eta unibertsitate 40 arloetan ere badaude hizkuntza tresnak, baina gutxiago eta orokorragoak dira, eta ez da hainbeste tresna tekniko edo terminologiko zehazten. Azkenik, 16. Taulan ikusten den moduan, kontuan hartu behar da tresna publikoen eta pribatuen arteko banaketa ere ez dela berdina hizkuntza guztietan. Hizkuntza gutxituetan, hala nola euskaraz eta katalanez, tresna publiko gehiago agertzen dira. Zehazki, euskaraz azaldutako 8 tresnetatik 6 publikoak dira (% 75) eta katalanez, 5 tresnetatik 3 dira publikoak (% 60). Aldiz, gaztelaniaz 9 tresnetatik 3 baino ez dira publikoak (% 33,3). Alde hauen arrazoia hizkuntza gutxituetan erakunde publikoek hizkuntza normalizatzeko helburuarekin tresna eta baliabide gehiago sortzen dituztela da. Hau, ordea, ez da ohikoa hizkuntza nagusietan, non baliabide asko merkatu pribatuan garatzen diren, eta helburu komertzialak izan ohi dituzten. Inplementazioa eta jarraipena Inplementazioa Ebaluazioa Gidek kontuan hartzen dute 12 / 2 (% 16,66) 12 / 4 (% 33,33) 17. Taula. Inplementazioa eta ebaluazioa kontuan hartzen duten giden kopurua Oro har, aztertutako gida gehienek ez dute espresuki hizkuntza-politikaren inplementazio eta ebaluazio prozesurik azaltzen, 17. Taulan ikus daitekeen moduan. Gehienek gomendio praktikoak eta erabilera-irizpideak eskaintzen dituzte, baina ez dute azaltzen nola ezarri gida horiek erakundeetan, ezta nola neurtu helburu horien betetze-maila ere. Hala ere, salbuespen batzuk daude. Inplementazioan jarraitu behar diren urratsak bakarrik 2 gida azaltzen dituzte (% 16,66) eta ebaluazioa nola egin behar den bakarrik 4 gida. Hemen, gida horiek inplementazioa eta ebaluazioa nork eta nola egin behar duten azalduko dugu:  Nor da inplementazioa eta ebaluazioaren arduraduna? Orokorrean, inplementazioa eta ebaluazioa erakundearen barne egiturek egiten dituzte. Alde batetik, inplementazioari dagokionez, zuzendaritzak bultzatzen du, hizkuntza arduradunek koordinatuta egotekotan, eta langile guztiek bete. Adibidez, enpresa arloko euskarako gidak hizkuntzen kudeaketa erakundearen kudeaketa sisteman integratzea, ardurak banatuz eta baliabideak esleituz, nahiz eta ez dituen izen zehatzak ematen proposatzen du. Bestalde, unibertsitate arloko gaztelaniako gidak inplementazioa unibertsitateko hizkuntza-politikarekin lotutako zenbait egiturei esleitzen die: Vicerrectorado de Internacionalización (VRI), hizkuntza-politikako zuzendaritza, eta hizkuntza zerbitzuak (CLM, etab.). 41 Bestalde, ebaluazioa egiteko, gida gehienek jarraipen egitura bat proposatzen dute (batzorde bat edo talde tekniko bat), eta kasu batzuetan kanpo-ebaluatzaileen parte hartzea aurreikusten da. Hala ere, beste kasu batzuetan ez da espresuki zehazten nori dagokion jarraipen hori egitea. Hala nola, enpresa arloko euskarako gidak ez du espresuki zehazten, baina ulertzen da erakundearen barne egiturek (zuzendaritza edo hizkuntza arduradunak) egin behar dutela enpresa arloko gaztelaniako gidak enpresa berari uzten dio ardura, autoebaluazio galdetegi baten bidez. unibertsitate arloko katalanezko gidan, unibertsitate bakoitzaren hizkuntza batzordeak egin behar du ebaluazioa. Azkenik, unibertsitate arloko gaztelaniako gidak, UGRko Consejo de Política Lingüística da ebaluazioaren arduraduna.  Nola egin behar dira inplementazioa eta ebaluazioa? Gida askok aipatzen dute hizkuntza-politikaren inplementazioa beharrezkoa dela, baina askotan ez dute zehazten nola egin behar den, ezta urrats praktiko edo egiturarik ere. Hala ere, badaude bi gida non inplementazioaren prozesua modu argi eta antolatuan azaltzen den. Alde batetik, enpresa arloko euskararen gidan hizkuntzen kudeaketa erakundearen kudeaketa sisteman integratzea lau urratsen bidez proposatzen du: 1. Informazioa jaso: Erakundeak euskara eta gainerako hizkuntzen beharrak identifikatu behar ditu eta egoeraren diagnostikoa egin, datu eta informazio zehatza bilduz. 2. Bisioa zehaztu: Jasotako informazioan oinarrituta, erakundeak zehaztu behar du epe luzera lortu nahi duen hizkuntza-egoera eta horri dagokion hizkuntza-politika. 3. Hausnarketa egin: Hizkuntzen kudeaketa erakundearen kudeaketa sisteman nola integratu aztertu behar da. Horretarako, kudeaketa aurreratuaren sei elementuak (estrategia, bezeroak, pertsonak, gizartea, berrikuntza, emaitzak) erabiliko dira gida gisa. 4. Kudeaketa sisteman integratu: Hausnarketaren emaitzetatik abiatuta, ekintza-plana diseinatu eta ezarri behar da. Plan horrek jasoko ditu helburuak, ekintzak, arduradunak, baliabideak, epemugak eta neurketa tresnak. Bestalde, unibertsitate arloko gaztelaniako gidak UGRn inplementazioa aurrera eramateko ekintza-plan oso eta zehatza eskaintzen du. Plan horretan, jarduera bakoitza egutegiarekin, arduradun zehatzekin eta aurrekontuarekin jasotzen da. Inplementazioari dagokionez, gida askok aipatzen dute ebaluazioaren garrantzia, baina batzuk ez dute nola egin behar den zehazten eta besteek ez dute beti maila edo modu berdinean garatzen. Alde batetik, enpresa arloan euskarako gidak hizkuntza- 48 Hornberger, N. H. (2006). Frameworks and models in language policy and planning. In T. Ricento (Ed.), An Introduction to Language Policy: Theory and Method (pp. 24– 41). Blackwell Publishing. Jeong, H., & Lindemann, S. (2024). Facilitating or compromising inclusion? Language policies at Swedish higher education institutions as workplaces. Multilingua, 43(3), 365-395. https://www.researchgate.net/publication/378439847_Facilitating_or_compromising_ inclusion_Language_policies_at_Swedish_higher_education_institutions_as_workpl aces Kaplan, R. B., & Baldauf, R. B. (1997). Language planning: From practice to theory. Multilingual Matters. Vol.(108) p40 L35 K, 36, 1997. Kloss, H. (1969). Research possibilities on group bilingualism: A report. International Center for Research on Bilingualism. Kortmann, B. (2019). Language policies at the LERU member institutions (Briefing Paper No. 4). League of European Research Universities (LERU). https://www.leru.org/files/Publications/Language-Policies-at-LERU-memberinstitutions-Full-Paper.pdf Ministerio de Justicia. (2023). Guía para el uso de un lenguaje más inclusivo e igualitario. Secretaría General Técnica. https://www.mjusticia.gob.es/es/AreaTematica/DocumentacionPublicaciones/InstList Download/Guia%20lenguaje%20inclusivo.pdf Mor Barak, M. E. (2016). Managing diversity: Toward a globally inclusive workplace (4th ed.). SAGE Publications. https://www.researchgate.net/publication/305379153_Managing_Diversity_Toward_ a_Globally_Inclusive_Workplace Motschenbacher, H. (2023). Contrasting a university’s language policy with its linguistic landscape: a Norwegian case study. Current Issues in Language Planning, 25(3), 237–265. https://doi.org/10.1080/14664208.2023.2283652 Neeley, T., & Kaplan, R. S. (2014, September). What’s your language strategy? Harvard Business Review, 92(9), 70–76. https://hbr.org/2014/09/whats-yourlanguage-strategy Shohamy, E. (2006). Language Policy: Hidden Agendas and New Approaches (1st ed.). Routledge. https://doi.org/10.4324/9780203387962 Siebetcheu, R. (2016). Language Barriers in Sports: the Case of Italian Professional Football “. Plastina, Anna Franca (Hg.) (2016): Challenging Language Barriers in the Public Service: An Interdisciplinary Perspective. Rom: Aracne, 145-165. https://online.unistrasi.it/biblioteca/tesi/10597.pdf 49 Soler, J., & Gallego-Balsà, L. (2019). Language policy, internationalisation, and multilingual higher education: An overview. The Sociolinguistics of Higher Education: Language Policy and Internationalisation in Catalonia, 17-41. https://www.researchgate.net/publication/332926937_Language_Policy_International isation_and_Multilingual_Higher_Education_An_Overview Spolsky, B. (2004). Language policy. Cambridge University Press. UNESCO Katedra – UPV/EHU. (s. f.). 18. helburua 2030 agendan - Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra. https://www.ehu.eus/eu/web/mho-unescokatedra/garapen-iraunkorrerako-18.-helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. (s.f.). Uso de las dos lenguas oficiales. https://www.ehu.eus/documents/2660428/2968264/Uso_de_las_dos_lenguas_oficial es.pdf/46f2ed54-8fcc-41dc-b875-3c2b1adf7f00 Universidad de Granada. (2017). Política lingüística de la UGR. https://internacional.ugr.es/sites/vicerrectorados_files/vic_internacionalizacion2/publi c/inline-files/politicalinguistica.pdf Xarxa Vives d’Universitats. (2023). Carta universitària de la llengua: Principis i recomanacions de política lingüística (N.º 16). https://cdn.vives.org/var/www/html/vives.org/wpcontent/blogs.dir/11/files/2024/07/17124607/pu16.pdf Weinzierl, S. (2024). Bridging the boundaries of corporate language: Competence in multinational teams. Journal of Business and Technical Communication, 38(2), 207– 240. https://doi.org/10.1177/23294906231221135 Wikipedia laguntzaileak. (2024, abenduaren 8). Language planning. Wikipedia. https://en.wikipedia.org/wiki/Language_planning Wikipedia laguntzaileak. (2024, ekainaren 10). Hizkuntza-plangintza. Wikipedia. https://eu.wikipedia.org/wiki/Hizkuntza-plangintza Worakittikul, W., Mangdindam, T., Ketkaew, C. y Naruetharadhol, P. (2025). Breaking barriers: examining the impact of language on employee-driven innovation in European multinational subsidiaries in Thailand. Cogent Arts & Humanities, 12 (1). https://doi.org/10.1080/23311983.2025.2451492 Zhang C, Zhao R eta Huang Y. (2023). The framework and features of language policies in global constitutional texts. Frontiers in Psychology, 13, 1064034. https://doi.org/10.3389/fpsyg.2022.1064034 50 Eranskinak Elementua Kopurua Ehunekoa (%) 1.1.1 8 % 4.55 1.2.1 6 % 3.41 1.2.2 3 % 1.70 1.3.1 8 % 4.55 2.1.1 11 % 6.25 2.1.2 4 % 2.27 2.2.1 6 % 3.41 2.2.2 9 % 5.11 2.2.3 3 % 1.70 3.1.1 3 % 1.70 3.2.1 6 % 3.41 3.2.2 5 % 2.84 3.2.3 5 % 2.84 3.3.1 8 % 4.55 3.3.2 6 % 3.41 3.3.3 8 % 4.55 3.4.1 1 % 0.57 3.4.2 4 % 2.27 4.1.1 4 % 2.27 4.2.1 8 % 4.55 4.2.2 7 % 3.98 5.1.1 5 % 2.84 5.1.2 4 % 2.27 5.2.1 6 % 3.41 5.2.2 4 % 2.27 5.3.1 4 % 2.27 5.3.2 1 % 0.57 6.1.1 8 % 4.55 6.1.2 5 % 2.84 6.2.1 7 % 3.98 6.3.1 6 % 3.41 6.3.2 3 % 1.70 20. Taula. EMEko elementuen kopurua. 51 Hizkuntza Arloa Baliabidearen / tresnaren Hiztegia, corpusa, izena datu-basea edo beste? Tresnaren inguruko beste informazioaren bat (jabetza publiko/pribat ua, lizentzia librea...) Katalana Enpresa CPNL – Consorci per a la Normalització Lingüística Beste (aholkularitza eta formakuntza) Jabetza publikoa Katalana Enpresa Plataforma per la Llengua Beste (hizkuntzakudeaketarako plataforma) Jabetza pribatua Katalana Enpresa Softcatalà Itzultzaile automatikoa, zuzentzailea eta hiztegia Jabetza publikoa Euskara Enpresa Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile neuronala Itzultzailea Jabetza publikoa (Eusko Jaurlaritza) Euskara Enpresa Elhuyar itzultzaile neuronala Itzultzailea Jabetza pribatua Euskara Enpresa HABE baliabideak Beste (prestakuntza eta egiaztapena) Jabetza publikoa Euskara Enpresa Hiztegiak (Elhuyar, Labayru, Zehazki ) Hiztegia Jabetza publikoa eta pribatuak Euskara Enpresa HIZNET graduondokoa Beste (prestakuntza / ikerketa) Jabetza publikoa Gaztelania / besteak Enpresa Traducción asistida por ordenador (TAO) Itzulpen teknologia Jabetza pribatua Gaztelania / besteak Enpresa IATE – Terminologia datu-basea Terminologia datu-basea Jabetza pribatua Gaztelania / besteak Enpresa Generadores de cartas comerciales Erantzun automatizatuak Jabetza pribatua Gaztelania / besteak Enpresa Software y DVD de aprendizaje de idiomas Hizkuntza ikasteko softwarea Jabetza pribatua 52 Gaztelania / besteak Enpresa Planes de formación lingüística operativos Beste (formakuntza tresna) Jabetza pribatua Gaztelania / besteak Enpresa Interpretazio teknikak (ad hoc, etab.) Beste (interpretazio tresnak) Jabetza pribatua Euskara Administrazioa Euskarazuzentzailea (Emakunde) Hizkuntza zuzentzailea Jabetza publikoa Katalana Unibertsitatea Termcat – Centre de Terminologia Hiztegia Jabetza publikoa Katalana Unibertsitatea Itzulpen automatikoa IA bidez (proposatua) Itzulpen sistema automatikoa Proposatutako garapena, ez dago esplizituki martxan Euskara Unibertsitatea Itzulpen zerbitzua (itzulpen simultaneoa) Beste (interpretezerbitzua) Barne zerbitzua, UPV/EHUren ekimena Euskara Unibertsitatea Interpretazio xuxurlatua (whispering interpreting) Beste (interpretazio teknika) Erabilera zehatzerako proposatua Gaztelania Unibertsitatea UGRTerm Terminologiadatu-basea Jabetza publikoa, (UGRren jabetza) Gaztelania Unibertsitatea UGRCat Beste (hezkuntzaeduki datubasea) Jabetza publikoa Gaztelania Unibertsitatea Glosario ofizial bilingüe UGR Hiztegia / Terminologia Jabetza publikoa, barne erabilerarako 21. Taula. Baliabide edo tresnak arloaren arabera. Hizkuntza Araua Gramatika-kategoria Adibidea Katalana Forma zehatzak Izenak Clara Valls, tinenta d’alcaldia Katalana Izen kolektiboak Izenak El personal responsable Katalana Lanbide, titulazio eta karguentzako forma orokorrak Izenak El col·lectiu de mestres Katalana Pertsonalizatu gabeko esamoldeak Esamoldeak Amb la col·laboració de: 53 Katalana “Persona” eta “part” hitzak erabiltzea Izenak La persona interessada pot emplenar la sol·licitud Katalana Beste baliabide batzuk (adjektiboak, perifrasiak, tratamenduak...) Adjektiboak / perifrasiak Us donem la benvinguda Katalana Forma bikoitz osoak Izenak / adjektiboak / artikuluak / preposizioak Els ciutadans i ciutadanes Katalana Forma bikoitz laburtuak Izenak / adjektiboak Tècnic/a superior, Euskara Hitanoa ondo erabili Aditza / tratamenduforma Ekar ezazu zure proposamena Euskara Gizona erabili espezifiko moduan Izenak Non daude ideia handiak dituzten pertsonak/gizakiak? Euskara "Giz" erroaren erabilera generikoa Izenak / adjektiboak Gizakia bizidun arrazionala da Euskara Generoa daukaten izenen plurala edo generikoa Izenak Guztiok neba-arrebak gara Euskara "Sa" bukaerako femeninoak Izenak / atzizkiak Edurne Perez alkateak / alkate andreak museo berria bisitatu zuen Euskara Premiazkoak ez diren estrategiak Izenak Bosgarren mailako irakasleek / maisumaistrek txango bat prestatu dute Euskara Asimetria ekiditea Izenak / aurrizkiak / esapideak Etorri hona, ausarta bazara Euskara Jauzi semantikoa Sintaxia ...beste gazte batzuekin ligatzen saiatu... Euskara Androzentrismoa Izenak / sintaxia Gizon guztientzako sufragioa ezarri zen Euskara Asimetria mezuetan eta trataeran Izenak / adjektiboak / sintaxia Angelina Jolie eta Robert de Niro aktore errekonozituek ... Euskara Simetriaren araua Sintaxia / izenak Gizonak, dotore jantzita, baita emakumeak ere. Gaztelania Emakumeen eta gizonen arteko tratamendu berdintsuak Izenak Señor / señora Gaztelania Emakumeak eta gizonak aipatzeko ordenaren txandakatzea Sintaxia Las mujeres y los hombres podrán participar... 54 Gaztelania Karguak, lanpostuak, jarduerak eta lanbideak aipatzeko moduak Izenak La autoridad judicial Gaztelania Pertsona taldeei erreferentzia egiteko moduak Izenak El personal Gaztelania Genero-aldaketarik gabeko formak Izenak / izenordainak La persona investigada Gaztelania Egituraren aldaketak Sintaxia Se debe rellenar el formulario Gaztelania Bikoiztea Izenak / artikuluak / adjektiboak Queridas compañeras, queridos compañeros... Gaztelania Ordezko formulazioak Sintaxia / izenak La persona candidata deberá aportar documentación adicional 22. Taula. Gramatika-kategoria. Hizkuntza Urratsaren deskribapena Urratsaren egilea Urratsak ukitzen duen hizkuntzaren alderdia EMEko zer atal ukitzen duen Katalana Entrenamendueta n katalana sustatu Entrenatzaileak Ahozko erabilera eta hizkuntzapraktikak 3.3.1, 3.3.2, 3.3.3, 4.2.1 Katalana Erreferente izatea edo sortzea Erreferenteak edo kluben komunikazio arduradunak Hizkuntzaren eredugarritasuna 4.2.1, 4.2.2 Katalana Klubak, erakundeak eta federazioak irizpide linguistikoak zehaztu eta katalanaren sustapenerako plan bat diseinatu Klubak, erakundeak eta federazioak Hizkuntzaplangintza, komunikazio instituzionala eta harreman publikoak 6.1.1, 6.1.2, 6.2.1 Euskara Irudi korporatiboarekin lotutako elementuak gutxienez hizkuntza bietan agertzea Erakundea Erakundearen irudia 1.1.1 55 (euskara lehenetsita) Euskara Megafoniako mezu guztiak gutxienez hizkuntza bietan ematea (euskara lehenetsita) Erakundea Jendaurreko ahozko komunikazioa 1.2.2 Euskara Idatzizko mezu guztiak gutxienez hizkuntza bietan ematea (euskara lehenetsita) Erakundea Idatzizko komunikazioa 2.1.1, 2.1.2 Euskara Kirolkoordinatzailea ondo moldatzea hizkuntza bietan Kirolkoordinatzailea Ahozko harremanak 2.2.2, 2.2.3 Euskara Entrenatzaile elebidunak hautatzea Erakundea Hizkuntzen kudeaketa langileen kontratazioan 6.3.1 Euskara Entrenatzaile elebidunek haurrei beti euskaraz egitea eta haurrak euskaraz egitera motibatzea Entrenatzaileak Ahozko komunikazioa, eredugarritasuna 3.3.3 Euskara Entrenatzaileek elkarrekin euskaraz hitz egitea haurren aurrean Entrenatzaileak Ahozko komunikazioa 3.3.3 Euskara Adin txikieneko taldeetan euskaraz ondoen moldatzen diren entrenatzaileak jartzea Erakundea Langileen kontratazioa eta barne sustapena 6.3.1 Euskara Epaileek haurrei euskaraz egitea Epaileak Ahozko harremanak bezero edo erabiltzaileekin 2.2.2 Euskara Gurasoek umeei animo mezuak euskaraz esatea Gurasoak Ahozko komunikazioa 2.2.2 Euskara Sare sozialetan argazki edo bideo bat partekatzea, euskararen Kirol elkarteak / taldeak Komunikazio digitala eta ikusgarritasuna 1.3.1 56 erabilera sustatzeko eta traolak erabiliz 23. Taula. Kirolaren arloan urratsak, arduradunak eta EMErekin duten lotura hizkuntzaren arabera. 57 Izenburua Esteka Hizkuntza Sektore ekonomikoa Publikoa / pribatua 1 Guia de bones pràctiques de llengua catalana a l’empresa https://cecot.org/wpcontent/uploads/2024/12/guia-debones-practiques-de-llengua-catalanaa-lempresa.pdf Katalana Enpresak, oro har Pribatua 2 Kudeaketa aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako gida https://www.euskadi.eus/contenidos/i nformacion/gestion_linguistica/eu_def /adjuntos/WEB-KUDEAKETAAURRERATUA.pdf Euskara Enpresak, oro har Publikoa La Guía lingüística paralas empresas europeas 4 Guia d'usos no sexistes de la llengua en els textos de l'Administració de la Generalitat de Catalunya https://llengua.gencat.cat/web/.conte nt/documents/publicacions/altres/arxi us/guiausosnosexistes.pdf Katalana Administrazioa Publikoa 5 Euskararen erabilera ez sexistaren gida https://www.euskadi.eus/contenidos/i nformacion/wz_hizkuntza_irizpideak/e s_20110603/adjuntos/HIZKUNTZA%20 GIDA-GUIA%20LENGUAJE.pdf Euskara Administrazioa Publikoa 6 Guía para el uso de un lenguaje más inclusivo e igualitario https://www.mjusticia.gob.es/es/Area Tematica/DocumentacionPublicacione s/InstListDownload/Guia%20lenguaje %20inclusivo.pdf Gaztelania Administrazioa Publikoa 3 https://www.camaraovi.es/documentos/informacion/langu age-guide-for-europeanHizkuntza ez gutxituak Enpresak, oro har Ez du zehazten 64 65 25. Taula. Aztertutako gidak aukeratutako irizpideen arabera. 66